Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 125

2000
‎Zeren eta ez bainuen ulertzen, konparazione, nola obrarik gabeko fedeak zerurako bidean jar gintzakeen, nola erraiten baitzuten protestantek, nahiz eta osaba Joanikotek erraiten zidan ezen obren bidetik obratu zituztela katolikoek bekaturik handienak, eta obrarik ez egitea zela, halatan, obra zezaketen obrarik jainkozkoena, hobe zelako, ororen buruan, alfer egoitea ezen ez gaizki egitea; baina ez nuen ulertzen, halaber, nola aita sainduak erabaki zezakeen Erromako eliztarren sinestea eta pentsua goitik behera, nola erraiten eta afirmatzen baitzuten katolikoek, nahiz eta jaun Marcelek erraiten zidan ezen artalde batek artzain bat behar zuela, ardien ez barreiatzeko eta ez galtzeko, eta artzainak erabaki behar zuela, halatan, artaldearen norabidea. Eta batean baten alde egiten nuen, bertzean bertzearen. Eta, hala, guztia jasotzen zuen belaki bat banintz bezala, bi uretan ibiltzen ikasi nuen, eta bi iturrietarik edaten —osaba Joanikoten hitzetarik eta jaun Marcelene tarik—, bien irakaspenak ere neure egiten nituela.
‎Ofizio Sainduak deliberatuaren arabera, osabak hilabete baten buruan alde egin behar zuen Urbiaindik Granadako Alpujarretarat, norat bertze nafar agramondar batzuk ere desterratuak izan baitziren, Aragoiko Fernando faltsuaren manuz, mende eta erdi lehenagoko gerla izugarri haiek galdu ondoren, eta, halatan, osabak onerat egin bezain fite, desterrurako bidaia prestatzen hasi ziren bera eta Maddalen, hatuak eta fardelak moldatzen.
‎Bazkari osoko prestutasun adiskidetsuak keinu batean alde egin zion Potzolori.
‎—Hezurtegi komunera —lursail hurbil baten aldera egin zuen keinua. Erdian gurutze handi bat landaturik izan ez balu, amaren herriko patata soro iraulia idurituko zitzaidakeen.
2001
‎Aste baten buruan alde egin zuen berriz. Oraingoan Hassan era.
‎Arrebatxoek negar batean alde egiten zuten bitartean, berak beldurturik baina ausart esan zion: " Sar nazazu".
‎Han luzaroan egon behar izan zen ohean, kalenturekin eta hilzorian, harik eta osatu zen arte. Han ezagutu zuen ama, lehengusuen lehengusina zelako, ezkontzeko berba eman eta biek batera alde egitea erabaki zuten.’
2003
‎Hain ondo ezagutzen ez direnak, alabaina, Touchangueseko hiritar ospetsuaren benetako bizitza eta heriotza iluna dira. Jakin bazekiten hogei urte inguru zituelarik alde egin zuela, eta esploratzaile batekin ezkontzeko ametsa zuen neska batengatik alde egin zuela ere bai. Baina ez dirudi inork inon Albert Mezigue ikusi zuenik.
2004
‎Ahoko zapore mikatzak ajearen ebidentzia sendotu zion. Hasperen goiztiar batek alde egin zion aho nekatutik.
‎Millek burua jaso zuen, begiak erdi itxiz. Irribarre txiki batek alde egin zion.
2006
‎–Geppertek oso azkarra dela erakutsi digu. Baliteke autoa hutsik amiltzea, eta berak beste auto edo motor batean alde egitea. Mendialde honetan bidexka ugari dagoela ematen du.
‎Goizaldera etorri zitzaizkion, desorduan eta zalapartaka, Nikolas tsarraren morroiak, eta arrastaka eraman zuten, Polonia aske baten alde egin nahi zituen oihuak kolpe eta burdin hotsekin isilaraziz. Epaitu zuten eta heriotza zigorra ezarri zioten, altxamendua eta tsarraren aurkako matxinada antolatzen jarduteagatik, gerrako kriminala izateagatik, ofizial traidore eta etsaiari saldua izateagatik.
‎Ez al zian Batis Egurrolak ezer esan? Denbora puska baterako alde egingo diagu, laster. Hori esango zian, ala?
2007
‎Jendetzaren artean galtzen da neska bere malkoekin. Eta nire pentsamenduek ere azkar batean alde egin dute anden horretatik. Lisboara joan da nire gogoa.
2008
‎Halakoxea da, ordea, zoriona ere; eta zu zorionaren atzetik tematzen zara beti. Heldu diozu inoiz lepotik zorionari, baina lehenago edo beranduago besteren batekin alde egiten du. Bada, zoriontasuna partekatuta biderkatu egiten dela dioen inuzenterik.
‎Bi hilda zeuden, bat alde eginda, beste lauk lortua zuten geure defentsa barruan mantentzea; bitartean basoen gerizpetik sei edo zazpi gizonek, moskete banarekin baino gehiagorekin, enbor etxeari su eta gar tiroka segitzen zuten, alferrik bazen ere.
‎Silver joana zen. Ordu batzuk lehenago, portuko txalupa batean alde egiten lagundu zion maroonak, eta orain zioen guri bizia salbatzeagatik bakarrik egin zuela hura, arriskuan egongo ginelako baldin eta, gizon hankamotz horrek itsasontzian segi izan balu?. Baina ez zen hori dena.
2009
‎Abertzaletasunak beti herri baten alde egiten du. Baina herria eta herria dago, eta gerraosteko belaunaldiak herri modu berri baten alde jo du.
‎kasu hartan, adibidez, zeinean, bi anaien artean norbaiten alde egin beharreko dilemaren aurrean, bere interes interesatuak ere jokoan egon baitzitezkeen; sarritan, nahaste borraste batean sartzen zela, alegia, jakin ez orduan ere gehiegi ikusten zuelako, auziak bi ikuspuntu baitzituen, eta ikuspuntu bakoitzak mila arrazoi, balantzaren bi platertxoak hornitzeko ahaleginean?, edo ongi kalkulatutako estrategian ari zelako, bizi senak eta iraun nahiak bultzaturik: baten alde egiten badut, bestea haserretuko zait, biekin ere ongi geratu nahi eta; batzuetan, baina, auziak ez zuen erdibiderik, eta orduan igarri egiten zitzaion, biderik bihurgunetsuenari ekin ostean ahaltsuaren alde lerratzen baitzen azkenik, ahularen kaltetan.
‎Musonek esango luke ordu erdi baino gehiago eman duela Dravak eurekin. Halako batean alde egiteko imintzioa egin du baina azken galdera egiten hasi da:
‎Phineasek gogoratzen du kolpe batez erdibitu zuela Sorak katuaren buztana aiztoaz. Eta gogoan du katuaren buztana zirkulu gorri bat zela barrutik, okelaren kolorekoa, gordinik, eta katuaren oihua eta odol tanta batzuk katuak salto batez alde egin zuenean.
‎Kronikaren arabera, lau gazte Banco Hispano Americano ren bulegoan sartu eta han ziren langileak atxiki zituzten, hamar milioi pezeta lapurtzen zituzten bitartean. Behin dirua eskutan zutela, haietarik hiruk auto batean alde egin zuten, eta laugarrenak zuzendaria hartu eta harekin egin zuen Bilborainoko bidaia, trenez. –Odol hotzez, gazteak Itziar kafetegian utzi zuen zuzendaria, eta kafe bat eskatzeko gomendatu zion gero.
‎Behin batean, lagun homosexual batekin etikaz solasean ari nintzela, nik etika abegitsu baten alde egin nuen, hospitalitatearen alde, eta berak norberaren gorputzean beste bati sartzen uzteak abegi ona garatzen laguntzen duela erantzun zidan. Zorionekoak direla emakumeak oro har, baina gizonok, berriz, aukera eder hori alferrik galtzen ohi dugula.
‎lehenik Damasok hitz egin zuen, gehiegi hitz egin ere, ezer ez esateko, askotan ohi zuen bezala, batez ere erabaki konprometituak hartu behar izaten zituenean... kasu hartan, adibidez, zeinean, bi anaien artean norbaiten alde egin beharreko dilemaren aurrean, bere interes interesatuak ere jokoan egon baitzitezkeen; sarritan, nahaste borraste batean sartzen zela, alegia, jakin ez orduan ere gehiegi ikusten zuelako –auziak bi ikuspuntu baitzituen, eta ikuspuntu bakoitzak mila arrazoi, balantzaren bi platertxoak hornitzeko ahaleginean–, edo ongi kalkulatutako estrategian ari zelako, bizi senak eta iraun nahiak bultzaturik: baten alde egiten badut, bestea haserretuko zait, biekin ere ongi geratu nahi eta; batzuetan, baina, auziak ez zuen erdibiderik, eta orduan igarri egiten zitzaion, biderik bihurgunetsuenari ekin ostean ahaltsuaren alde lerratzen baitzen azkenik, ahularen kaltetan.
2011
‎–Egongo gara? batekin alde egin zuen, baina nik banekien seguru asko ez genuela gehiago elkar ikusiko.
‎Atzean eztabaidan zetozen beste biak ere hil zituen Luigik. Gero autoa hartu eta Cicero aldeko tabernaren batera alde egin zuen, bertan seko horditzeko.
‎Constantiak bizkarra atzeratu zuen. Barre txiki motel batek alde egin zion ezpainetatik.
‎–Emazteak sendagile batekin alde egin zuen.
2012
‎Kosta egin zitzaizun amari barkatzea. Beste gizon batekin alde egin izana leporatzen diozu oraindik. Emakume modernoa zinelakoan zeunden, horrelako gauzak erraz onartuko zenituela, baina amaren eta aitaren arteko kontuak modernotasun horretatik kanpo daude, antza.
‎Ez nuen sinistu. Burugogorra izan zitekeen, baina ziur nengoen nire ezezko baten aurrean alde egingo zuela. Ikusi nahi ez zaituen bati zenbat egunez itxaron diezaiokezu?
‎Kolpera berriz isildu da gero. Lourdesek korrika batean alde egin du orduan, bere logelara edo sukaldera, pentsatu du Naroak, bakardadean negar egitera. Naroak zutik iraun du luzea iruditu zaion une batez, berari ere arnasaldia mantsotu zaion arte.
‎Oihu eta kargu hartze gehiago izan ziren Jonek klinikatik ate zartako batekin alde egin baino lehen. Orain, denbora igarota ere, odola bor bor sentitzen zuen nazkagarri haren hitzak gogoratzean.
‎Xabierren kontrako erretolikarekin jarraitzen zuen Mirenek. Jonek ez zuen ezer erraten, baina ez zion itxura onik hartzen Xabierren bat bateko alde egiteari. Eta zergatik erran zion burdinaga hura zuela?
‎Baina azkenean, gure garaiko? klasiko baten alde egin zuela, XTCren English Settlement: nahiago izan zuen neskak zaharrunotzat har zezan, jadanik eduki zezakeen disko bat oparitzea baino; diskoa, gainera, bikaina zen eta, Agusi bederen, The Shins ekartzen zion gogora.
‎Irribarre zabal batekin alde egin zuen. Nik baietz esango niola sinetsita.
‎Bere irritsaren eta bere oroipenen indar guztiaz gogoratzen zuen. Ausentziaz murriztu ordez, hura berriz ikusteko gogoa hazi egin zen, hainbeste hazi ere non larunbat goiz batez alde egin baitzuen estudiotik.
2013
‎Gero, palazioko fatxadan bertan gurutze gorri handi bat pintatu zuen, eta segidan joan zen handik. Laster batean alde egin beharra zegoen, pentsatu zuen Yusupoff printzeak.
‎Horrela konpondu zuen Paulak bere auzi moral hura, etxekoak arma lantegiaz berbetan hasten zirenean, hala ere, emakumeak beti aurkitzen zuen (edo aurkitu ezean, asmatu) aitzakiaren bat alde egiteko?, harik eta, hurrengo itzulaldian? 2009an, telebistan ikusitako irudi batzuek beste urrats bat egitera bultzatu zuten arte.
‎Gutunak idazten hasi zen, hitzordua jarri zuten, arratsaldea igaro zuten elkarrekin eta emakumearen etxean bukatu zuten. Philippek 26 urte zituen eta Anniek 56, baina, adin tarte hori gorabehera, sei urteko maitasun historia sutsua bizi izan zuten, gazteak beste emakume batekin alde egin zuen arte. Orduan lehenik Fragments autour de Philippe Vilain kontakizun laburra idatzi zuen Errnaux ek, eta ondoren Okupazioa, azken hau jeloskortasunaren azterketa mingotsa.
‎Herri inguru osoan ez dut Netherfield bezalako lekurik ezagutzen. Ez duzu bertotik laster batean alde egiteko asmorik izango, ezta. Ez nuke halakorik nahi, etxea epe laburrerako alokatu baduzu ere.
2014
‎(?) Zergatik aitzakiarik jarri...? Nik barkatu dizut; bost axola egin duzuna, bakarrik eta gaixorik utzi eta ume batekin alde egin, kabroi nazkagarria. Barkaidazu.
‎Izugarria izan daiteke batzuetan denboraren moteltasuna. Bizitzak hasperen batean alde egiten duela esan ohi da, adin batetik gora urteak hegan doazela. Eta hala da, noski, pertsona batzuentzat, berrogei orduko asteak, haurrak, gimnasioa eta hori guztia...
‎Arnasa sakon hartu du beste behin; bigarren aldia da azken aldi labur honetan. Hasperen txiki batek alde egin dio ezpainen artetik, hatsa ahotik botatzen ari zen bitartean. Konturatu da bera ere.
‎–Ez, Frantzian zebilen, sarekada baten ostean alde egina.
‎Kazetariek inguraturik daukate. Patioko leiho batetik alde egin dut.
‎Izan dadila helburuak ematen dizuen bizipoza, mundu zuzenago baten alde egitea ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula!, jeloskorkeria eta harropuzkeria oro estaltzeko modukoa?. Gizakiak natura menderatzen ikasi du, bere burua baino askoz lehenago?, zioen Albert Schweitzerrek?, horiek ere gure boterenahi inkontzienteak sortutako sentipenak dira-eta.
2015
‎Eguna lainopean esnatu zen goiz batean alde egin zuen etxetik, iparralde oparora.
‎Edozer gauza, benetan. Gero auto berri baten alde egin zenuen, epe luzean eskertuko zenuelakoan, eta lagunei aholkua eskatu. Megane bat, esan zizuten, estra apur batzuekin txukun gelditu daitekeen kotxea.
‎Istant batean desegin da papera. Mahai gainean geratu dira errauts bihurrituak, eta ke zurixka batek alde egin du zerura. Rafaren begirada mahaian iltzatua geratu da hala ere, berak goranzko biderik ezagutuko ez balu bezala.
‎Zuzendari berriak Josu Aran zeukan izena, izen ospetsuko unibertsitate batean zegoen diploma lortuta Ingalaterra aldean, eta lehendabiziko aste hartan etxeko noiz nolakoak eta noren zenbatekoak ezagutzeko asmoa zuen, zuzendari ohiak maletak gertatu bitartean. Barneratu bat alde eginda zegoela entzun zuenean txantxetan ari zirela pentsatu zuen, baina doktore zaharrak laster baieztatu zion zurrumurrua.
‎21 Coppola da literatura populista baten alde egin duen beste zuzendari bat. Honela irakurtzen diogu Anjel Lertxundiri:
‎Ate metalikoaren atzean, ordea, metro gutxi batzuetara, polizia dago zure zain. Adi adi jarriko zara, eta, zurekin ahaztuta daudela susmatuz gero, aukera erabiliko duzu; berriketan edo karta jokoan, esate baterako, edo momentu batez alde egingo balute bestela. Unerik egokiena baliatzen saiatu behar duzu.
‎Joakin eta Txomin atzeko lekuan jarri ziren nire ondoan, eta Txikiak, bitartean, maletatzar bat sartu zuen kapotaren barruan. Istant batean alde egin genuen plazatik. Irteeran, seinale zahar batean, inguruko herrien izenak zeuden idatzita:
‎Aliziari hasperen batek alde egin dio. Egoera honek ez du ez hanka ez buru.
‎Nahi gabe, Lolari hasperen batek alde egin dio. Ez dauka horretaz hitz egiteko batere gogorik, ondotxo baitaki plan hori ez dela egundo beteko.
‎Atx!! Trabestiari oihu histeriko batek alde egin dio, eta berarekin dauden hiru julisak ezker aldera makurtu dira ikusmiran. Badirudi gertu daudela eszena morbosoaz gozatzeko.
‎Baina komunera joan beharrean, atearen ostean gelditu naiz puska batean. Nire zati batek alde egiteko eskatzen zidan, besteak, ordea, bertan geratzeko.
‎Esku ikusezin hark nire urdaila lauskitzen jarraitzen zuen. Hori dela eta, ulertzekoa da Rudolf mainguak, nirekin jokatzen ari zela, bere hamaiketako oparoa eskatu zuenean, nik aitzakia bat murmurikatu eta plazako txoko ilunen baterantz alde egin izana, goragale bortitzak jota.
‎Harekin izaniko azken elkarrizketak uste baino saminduago utzi ote zuen. Azken batean, pentsatzen nuen, lasterka batean alde egin zidan... eta berriro ikusten ez banuen?
‎–Une garrantzitsua bizi dugu orain, itxaropentsua, eta indarra egin behar dugu adostasun zabalak lortzeko, herriak dituen behar izpiritualak eta materialak zein diren zehaztuz. Kuba oparo baten alde egin behar dugu lan, aukera berdintasunaren eta erabateko askatasunaren alde?. Aldaketak gertatzen ari direla uste du, bereziki Kubako gizartean:
‎Esan dugunez, nazio mota hau gutxik mantendua izan da, eta beti maila indibidualean. Azkeneko urteotan, ostera, gero eta sarriagoak dira honelako formulazio baten alde egiten diren aldarrikapenak. Alde batetik, euskal nazionalismoak euskara ikasteko beharra malgutasun handiegiz tratatu izana salatu nahi da horrela; eta bestetik, eta soziolinguistikaren ekarpenei esker neurri batez, hizkuntza gutxituen alde jotzeko orain artekoa baino olde handiagoa behar dela azpimarratu.
‎orduan piztu gorrotoa hainbat bortitzagoa izango da, nola sakona lehengo maitasuna. Beste batekin alde egiten badu, gainera, jelosia sortuko da: maite ohiarenganako gorrotoari orduan maitale berriarenganako bekaizkeria emendatzen zaio, geuretzat gura dugunaz gozatzen baitu.
‎17 Ezaugarri horiek lituzkeen euskarazko komunikazio esparrua eraikitzera bideratu beharrean, prentsa elebidun diglosikoa zurkaiztera bideratzen den ahalegin oro, euskal komunikazio esparruaren eraikuntza oztopatzen ari da, zeharka bada ere.192 Eta kontua ez da inoren aurka jotzea, trinkotu beharreko kalitatezko komunikazio esparru baten alde egitea baizik; beraz, eta honenbestez lan honen ondorio nagusira ailegatu gara, lingua vasca osasuntsu biziko bada, datozen urteotan euskara hutsezko kalitatezko komunikazio esparru autozentratu erakargarria eraikitzera bideratu behar lirateke ahaleginak, hori baita uneotan euskarak begi bistan daukan desafio nagusia.
‎Mundutik bereiz sentitzen naiz. Berdin jarraituko zuen denak biok batera alde egin izan bagenu, baina nire aldi honetakoak ez dira bukatu, ezta nire atsekabea ere.?
‎Elkarretaratze edo mahai inguruetan parte hartuz kausa baten alde egiteak aldaketa ekar dezake.
2016
‎Ezetz, eskua luzatuz, menuari begiratuz, berehala itzuliz, beno baietz. Kamareroak barre ozen batekin alde egin zuen. Hain ausazkoa ematen zuen inguruak horrenbeste baldintza aldi berean betetzen zituela ohartzean garrantzia eman nion garrantzirik ez zuen uneari, eta kafesnea irakurriz edan beharrean, soinean neraman liburua irakurriz edan beharrean, balkoietara begira edan nuen, ingurua xurgatuz, edo saiatuz.
‎Jokabide haren eragilea neu ez ote nintzen pentsatzen hasi nintzen. Gogaikarri zitzaien nire ohituraren bategatik alde egiten ote zuten. Gogoratu nituen gonbidatuekin izandako solasaldiak, aztertu nuen nire baieztapenen bat iraingarri izango ote zitzaien?
‎–2000 bat ere izan liteke. Baina nik 2500 baten alde eginen nuke apustu. Dagoeneko ez dira egiten.
‎Egoera iraultzeko, beharrezkoa zen begiak irekitzea. Erregimena sostengatu edo bestelako gobernu baten alde egiteko hautuan jarrarazi behar zen alderdi sozialista. Haren benetako borondatea neurtu behar zuen gizarteak.
‎Euskalgintzari dagokio euskararen gaia erdigunean kokatzea. Aldarrikatu behar dugu gizarte justuago baten alde egitean hizkuntza eskubideek hor egon behar dutela. Justizia sozialaren barruan kokatu behar da hizkuntzaren afera».
‎handi baten alde egin zuen.
‎poster baten alde egitea erabaki duzue. Zehaztu zein izango diren azken poster horren neurriak.
baten alde egin duzue: ikastetxeko
2017
‎Non edo han ezkutatua zen. Ni hurbiltzen ikusi eta beste kaletxoren batetik alde egin zuen, kalean gora eta kalean behera gorbata gorriko komediante zikin batekin mundu guztiak hari begiratu eta zera pentsatzen zuen bitartean, zer terrajetakoa ote zen gorbata gorria janzten zuen gizona. Begira, mutilak niri hizketan segitzen zuen eta beraz telegrama hartu nuen hartu nuenik ere jakin gabe.
‎Laurogeiko hamarkadan, estrategia berri bat jarri zuten martxan, lurralde aitortza lortzeko xedez; hala ere, mugimendu nazionalistak aldarrikapenak murriztu behar izan zituen: autonomia aldarrikatzeari utzi zioten eta Departamendu berri baten alde egiteari ekin zioten. Garai hartan, bertako biztanleen %20k eta hautesleen gutxiengo txiki batek baino ez zuen babestu euskal departamendu baten sorrera.
‎Are gehiago, askok konpartitzen zuten euskal nafar identitatea, harik eta, 1980ko hamarkadaren hasieran, NFE sortu arte. Edonola ere, nazionalista espainiarrek (lehenik eskuineko erregionalistek eta ondoren sozialistek) bestelako marko administratibo territorial baten alde egin zuten, eta Nafarroa gainerako euskal lurraldeetatik bereizi (Blas, 2016: 144); izan ere, nazionalismo ez espainiarren aurka egiteko elkartzen baitira sutsuen nazionalista espainiarrak.
‎Ertzainetako batek alde egin eta handik hogei minututara paper batekin itzuli zen.
‎Ume horietako batzuk bozgorailuen kontra eskura zituzten harriak eta makilak botatzen hasi ziren. Hirurehun bat umek eremua utzi eta ondoan zegoen baso batera alde egin zuten beren herioan. Kanpalekuan geratu zirenek, denda barruan sartu eta negarrez eman zuten gaua?, zioen kronikak.
‎Galdera hori egin izan didate bere neska ohiek elkartu izan garenetan, eta galdera horixe egingo didate nire kide jubilatuek ere whiski tanta batzuekin koloreztatutako ura edaten dugun bitartean. Jaka zuridun zerbitzaria gerturatuko zaigu besterik nahi al dugun galdetzera, eta guztiak harengana itzuliko gara, koketeriak ez baitu adinean mugarik, eta hark beste mahai batera alde egingo digunean errepikatuko didate galdera, nolakoa izan zen lehen gau hori alegia, eta nik ez dudala gauza handirik kontatzeko erantzungo diet eta egia da, begiak itxita jarraitu baitzuen, nigandik oso urrun joan nahi balu bezala, eta atseginaren aldapa igo ahala urrunago ote zegoen sentipena izan nuen, eta gailurrera iritsi eta gero lurrera erori eta lozorrotik nigana itzuli zenean bakarr... Egun batzuk geroago, liburutegitik maileguan hartzeak lotsa ematen zidalako erosi nituen argitaratuta zituen bere pare bat eleberri, eta haiek irakurtzean hasi nintzen maitemintzen.
‎Eta horregatik izan ziren mugimendu antifrankisten ernamuinak, elizako arduradunei ere aurre egiteko elkarguneak. Bestelako eliza eredu baten alde egitea Frankismoari kontra egitea ere bazelako hamarkada hartan Ondarroan.
‎Ama bere buruarekin hizketan gora gora hasi zen baina ez nuen entzuten zer zioen. Bulta baten buruan alde egin zuen.
‎Gizon haietako baten alde egin zuen. Gure aita bereiztu, fusilatzaileei seinalatu, eta hala esan omen zien:
‎–Bai, baina zuk nahi duzun hori egiteko prest banengo, gaua elkarrekin pasa eta egun argiarekin bat alde eginda, soilik guk adostutakoarekin egingo zenuke etxerako bidea. Antzeztu beharrik gabe.
‎–Zure ideiak gauzatu, gizarte hobe baten alde egin eta hiritarrak lagunduko dituzu. Gizakia alderdien aurretik jarriko duen politika egin daitekeela erakutsi.
‎Familia xumea zen gurea, gurasoek ez zuten ikasketarik, baina bai kontzientzia politiko, sozial eta ekologiko handia. 1986an, Bartzelonako dekadentzia hartatik ihesi, Granada iparraldeko herri txiki batera alde egin zuten, nekazaritzan lan egitera. Lehen 18 urte horietan naturarekiko maitasuna eta lanerako kultura barneratu nituen, eta kritiko izaten ikasi nuen.
‎Horrelakoa al zen? Nik neuk urratsa eman ez nuelako, beste batekin alde egingo luketenetakoa. Ez, ez.
‎–Urriaren... hamabi edo hamahiruan. Ortzegun batez alde egin, eta hurrengo asteartean itzuli zen. Arrunt arraro itzuli ere.
2018
‎Edonola ere, Colek ohartarazi zuen ezen, kapitalismoari (eta kontratuari) egiten zaizkion kritiketan, esplotazioari (berdintasunik ezari) jartzen zaiola arreta, eta, horren ondorioz, ez dela aintzat hartzen mendekotasuna, ez eta ustez harreman libreen bidez osatuta dauden instituzio horiek zenbaterainoko antza duten ere ugazabaren eta esklaboaren arteko harremanarena. Rousseauk kritika egin zien kontratuaren hasierako teorialariei, esklabo kontratuaren pareko hitzarmen jatorrizko baten alde egiteagatik. (The Problem of Political Obligation lanean aztertu nuen botere politikoa ordezkarien eta estatuaren alde alienatzearen auzia, zeina gai printzipala baita kontratu sozialaren esparruan.) Kontratuaren teorialari klasikoen artean, Rousseauk baino ez zituen zeharo errefusatu hala esklabotza nola esklabo kontratuaren antzik duen edozein kontratu (kontratu sexuala izan ezik).
‎Rousseauk eta Hegelek sozialismoari utzi zioten ondarean, argi eta garbi ikusten da nola beretu duten kontratuaren kritikariek kontratu sexuala. Rousseauk, esaterako, soldatapeko esklabotza txarretsi zuen, eta estatuaren mende egongo ez zen ordena politiko partizipatibo baten alde egin, baina (hizkera kontraktualean azalduta) norbanakoarentzat eta kontratu sozialarentzat proposatu zuen alternatiba ustez erabatekoak, egiaz, emakumeen mendekotasunaren sorrera naturala zuen oinarri. Hegelek, era berean, esklabotza bazter utzi zuen ugazabaren eta esklaboaren inguruan osatu zuen dialektika entzutetsuan, baina esklabo ugazabaren ordez sexu ugazaba (libre) bat ezarrita, zeinari anaitasunaren bidez aitortzen baitzaio bere askatasuna, eta emaztearen bidez bere eskubide patriarkala.
‎Are irmoago, Philmore k, adibidez,, esklabotza kontraktualaren molde zibilizatu? baten alde egin izan du. Philmorek Locke aipatzen du, eta txundigarria dirudi horrek, aintzat harturik askatasunaren aldeztaile gailen argitzat jo izan dela Locke oro har.
‎Nolanahi ere, haren diskurtsoaren funtsa, itxuraz, lord jaunak esandakoetatik hurbil zegoen, eta Alemaniak pagatu beharreko izozteko eta Frantziaren tropak Ruhr-etik erretiratzeko galdatuz eman zion azkena. Gero, aleman kondesa hasi zen hizketan, baina, orduan, ez naiz oroitzen zer dela eta, tarte luzexko batez alde egin behar izan nuen egongelatik. Itzuli nintzenerako, gonbidatuak eztabaida bizian ari ziren, eta haien solasa, batik bat merkataritza eta interes tasak hizpide?
‎Nire alboan eserita doan gazteak Khalil du izena, eta duela astebete, Sinjarko herrixka batetik alde egin zuen bere familiarekin. Lehenik Dohukera iritsi ziren, eta handik Sulaimaniyara.
‎Pitbulla bere buruari bueltaka ari da, ezin geldi egon jesarrita. Txikot berdea askatu du gerrikotik eta izkina batera alde egin du txakurrak, atzeko hanken gainean indar egitera. –Jodeee?
‎Beldurra, gauza ikaragarriak gertatu baitira bi herrietan. Jende batek alde egin du beste leku batzuetara bizitzera, ezin zutelako jasan beren aurka zegoen presioa?. Eta argi du erantzun bat eman behar zaiola horri.
‎–Alardea ulertzeko modu diferenteak daude, eta guk biak errespetatzen ditugu. Ez dugu baten alde egiten?. Hori guztiz bat dator 2015eko irailaren 23an Gipuzkoako Batzar Nagusietan PSEren, EAJren eta PPren botoekin onartu zen adierazpenarekin.
‎Gatazkaren lehen bi urteetako gorabeheren ostean, bereizi egin ziren Irungo eta Hondarribiko estrategiak: Irunen bi alarde egitera jo zuten; Hondarribian, ordea, konpainia parekide baten alde egin zuten, horren bidez alardean sartu ahal izango zirelakoan. Baina Jaizkibelek urteak itxaron behar izan zuen herriaren erdigunean atera ahal izateko.
‎–sartu zen Jokin Antxorena berriz, lehia amaitutzat eman aurretik?, hemen ez gaude eztabaidatzen legeak egun zer dioen, hemen Txetxu Urrutik iraganean izandako portaera aztertzen eta epaitzen ari gara. ...ste profesionalean, eta hitz bakarrean laburbilduta, gure gonbidatu nagusi Txetxu Urrutik bere bizitzan hartutako zenbait erabaki, hala nola familia pribatua apetaz osatzea, zure hitzak baliatuz, izandako seme alabak apetaz osatutako familia horretan heztea eta, larriena agian, aukera izan zuenean amari aurka ez egitea eta bere alabari eta agian gizarte osoari halako kalteak ekarri dizkion erabaki baten alde egitea, profesionalen lana oztopatzea, alegia, nolakoak izan dira?
‎Odile hark ez zuen ikusi ere egin. Une batez alde egiteko tentazioa izan zuen baina orduan Bala etxe barrura sartu zen eta Beirek berehala ulertu zuen zakurra laguntzen ari zitzaiola. Etxea oso handia zen, leihoz betetako egongela erraldoia zeukan, sofa zuri erraldoi bat, tximinia, koadro koloretsuz betetako hormak eta bospasei pertsona zeuden bertan.
‎Egun hartan, gela hartan, kontsolatu egiten ninduten malkoek bai iraganetik eta bai etorkizunetik ere. Esan diot egunen batean alde egingo dudala amarengandik, egunen batean ez dudala gehiago amodiorik sentituko, ezta amarengana ere. Negarrez ari naiz.
‎Mugatua eta tarte laburrekoa, baina lasaitasuna. Deabruek une batez alde egiten dute.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia