Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 31

2001
‎Gela honek ez du leihorik baina, leihorik balu, ireki eta leiho horretatik seguru Bilbo ikusiko litzatekeela, Santutxuko paisaia urbano bat, eta eraikinek tapatu ezik igual Otxarkoaga edo beste bazterrauzo bizi eta humanoren bat aldapan. Horixe da gela honetako leiho horrek, zabalik edo itxirik, erakutsiko lukeena.
2003
‎Une hartan bertan, harrapakina kotxe handi eta dotore baten aldapan behera agertu zen, etxerako bidean. Bizkartzainak burdin hesia zabalduko zion, txoferrak garajera eraman zezan...
2006
‎Elizondo eta Irurita herrien artean dago Gartzain. Errepide nagusitik desbideratuko gara kilometro bateko aldapa igoz. Autoa eliza parean utzi eta Aizano auzorantz abiatuko gara kale nagusitik.
‎Autoa, potentzia handikoa baitzen, arin eta nekerik gabe egiten ari zen bidea nik ezagutzen ez nituen paraje ederretan barna. Gidariak, burua bainontzian sartu zidan morroi berak, emeki emeki gidatzen zuen, eta autoak ere halaxe erantzuten zion, emeki emeki, Â inolako arrangurarik gabe aldapetan gora, alaitasun lirain batez aldapa beherakoetan.
2007
‎Alde zaharrean dago. Bederatzirak oraindino joteko egon arren, sargori egiten dau, eta hostaleko eskailera ilunak mendi baten aldapa gogorra begitandu jataz. Eskaileretan aspaldi aldatu behar eben zura, erlojua bera be geldituta, eta garbitasuna be lehenean.
2008
‎Izugarri kosta zitzaion Silverri mendixka igotzea. Bateko aldapa malkartsu hura, besteko zuhaitz motzondoen ugaritasuna eta hondarraren biguntasuna, bera eta bere makulua biratu nahian ari den ontzia bezain ezgauza ziren aurrera egiteko. Baina gizon eta isilik eutsi zion hala ere, eta azkenean kapitainaren aurrera iritsi eta dotoreziarik handienez agurtu zuen.
‎Atsegina zen goi hartan ibiltzea; gure bidea pixka bat aldapa behera zegoen, zeren, esan dudan bezala, goi ordokia jaitsi egiten baitzen mendebalderantz. Pinuak, bai handiak eta bai txikiak, oso bereiz hazten ziren; eta miristika eta azalea multzoen artean ere tarte handiak zeuden eguzki galdatan kiskaltzen.
2009
‎Lehen mailako gain batean amaitu eta 182,5 kilometro izan dituen etapa honen ondoren Astana taldekoak liderraren elastikoa berreskuratu eta indartsuena dela agerian utzi du.Contadorrek etapako azken mendatean erasoa jo du. Erasoaren ondoren, eta lehenengo mailako mendate baten aldapak baliatuta, madrildarrak beste txirrindulariek jarraitu ezin izan duten erritmoa jarri du. Helmugan, Luis Leon Sanchez eta Frank Schleck sartu dira madrildarraren atzetik.
‎Santo Domingoko aldapatik azkar atera ziren, eta, joaldunak buruan zihoazela, azkar eta bazterrera egin gabe burutu zuten aldapako ibilbidea. Zezen beltz handi bat aldaparen erdian irrist egin eta atzera samar geratu zen, baina berehala harrapatu zuen tropela.
2011
‎Kontuz! Txofer lodi batek gidatutako automobil bat aldapan behera dator ziztu bizian. Bertan doa emakume ilehori bat, kopeta beltz, gorputza aurreratuta... zeure bizitzan zehar ziztuan.
2012
‎Azellako zubia igaro eta puska batera aldapa bat igotzen hasi ziren, tarte horretan Txantxoneko morroiak ez zuen ahoa ireki
2013
‎Gaztearen paretik igarotzean, honek ez zien jaramonik egin. Jubilatu bat aldapan behera zetorren. Martinek eskua Oierren besoaren goiko aldean jarri eta hau gelditu egin zen.
‎Hurrengo egunetan, sarri hurbildu ziren indioak ertzera eta, hitzez eta imintzioz, edo ertzean opariak utziz eta dantza eginez, lurrera joatera gonbidatu zituzten itsasontziko gizonak. Haietako batean, indio talde bat aldapan behera ertzera jaisten ikusita, kapitainak bere desioa betetzeko aukera eman zion kapilauari: ertzera joaten utzi zion bi pilotu eta zirujauarekin.
‎" Han, don Luis Kapitain Jenerala pixka bat aldapan behera jaitsi zelarik, harekin hitz egin, eta bakean etortzeko abisatu genion Gobernadore Jaunaren izenean, Bere Gorentasunak jadanik barkatua ziola eta. Horren aurrean, aipatutako don Luisek esan zuen ez zuela bakean etorri nahi.
‎—Okerrenak jaitsierak izaten dituk gogoratu du Untsaingo Hoxton Lezetarrak. Enbor handi bat aldapa behera irristaka hasi eta amilduz gero, ez dago gelditu ahal duen indarrik. Aurretik harrapatzen duen guztia eramaten du; idiak, itzainak, lerak eta guzti.
‎Izigarriko askatasunaren hunki bat jasaiten zuen momentu horretan eta bihotz arin senditzen zuen orduan eta ez bakarrik bihotza baina burumuina ere. Haraneko pentzeek eta landek osatzen zuten egiazko patchwork bat aldapa guziak estaltzen nahi bazituzten bezala. Eguzkiak eta bere argi bizi biziak argitzen zituzten koloreak goizean tindatuak izan balire bezala.
2014
‎Muino baten aldapan gora jotzen zuen bideak, eta zaldiak purrust egin eta buruari eragin zion.
2015
‎Uste dut badakidala zein den tokia: soroa zuen gure aitonak garai batean aldapa piko hura, eta egun batean, nire bizitzan lehen eta azkeneko aldiz, atxurrean ibili nintzen han, aitonari laguntzeko, eskuan baba egin zitzaidan arte.
‎Ez daki zenbat denbora egon den horrela, argiak ia itsutu duen arte. Bat batean aldapatik behera azaldu diren begi haiek. Auto baten faroak dira eta berarengana zuzentzen dute begirada.
‎Lehen ostiral hodeitsua iritsi arte itxaron nuen. Goizeko ordu bietan, zuhaizti txiki batetik ikuspen gutxiko bihurgune itxi batera hurbildu nintzen, diskoteka baterako aldapan. Atera sakelatik soka, lotu mutur bat garaiera egokian enbor batera, gurutzatu galtzada, eta zain geratu nintzen, ez luzaroan baina.
2016
‎Bi ordu eta erdian egiteko modukoa da; nagusitxoenek hiru bat orduan egin ahal izango dute dagokien bidea. " Zailtasun aldetik, badaude pare bat aldapa, baina, bestela, ez da zaila; bideak nahiko zabalak dira", dio Maialen Guridik. Ibilbide luzea 7,15 kilometrokoa da, eta motza, 6,1 kilometrokoa.
‎Hauek jadanik Euskal Trail lasterkaldiaren ibilbidean dira. Baigorrin berean kokatuko dira, 3 kmko gune berezia (stade de trail) deitua, zailtasun desberdinekin eta kilometro bateko aldapa bertikala. Urte guzian trailerrentzat ibilbide hauek baliagarri izanen dira, geolokalizazioaren erabilerarekin.
2018
‎Gari ernamuinek lursaila estaltzen zuten jada. Hilerria hainbat lira zegoen, mendixka bateko aldapan, eta You familiaren hilobiek, han hemenka sakabanatuta, altzifre edo pinu bana zuten aldamenean. Zuhaitzen itzala zabal zabal hedatzen zen, eguzki izpiak elkarren ondoan pilatuz eta forma amaigabeak sortuz, estu edo luzeak, karratu edo borobilak.
2019
‎emakumea atsegin handiz makurtzen da eraldaketa horietara baldin eta ez badu aitortzen sumisioaren gustu berbera izan zuela beti ezpainetan. Hala amodioan nola erotismoan, ikusten dugu masokismoa dela gogobete gabeko emakumea sartzen den bideetako bat, bai besteak eta bai bere buruak desengainaturik, baina ez da amore emate zoriontsu baten aldapa berezkoa. Masokismoak figura hil batean, figura garaitu batean iraunarazten du niaren presentzia; amodioa, hala, norberaren ahanzturaren bila dabil, subjektu esentzialaren mesederako.
‎Arras efimeroak izaki, gizakioi erraza zaigu une inauguratzaile horiek ahanztea, baina halakoxe sentipenak berritzen ditugu malkar elurtu batetik lehenengoz oldartzen garenean, edota mendate bateko aldapa pikoa aurreneko aldian bizikletaz jaisten dugunean; halatsu, aizkoraz haritz bati gerri aldetik kolpez kolpe ekin, eta, enborra erdizka hustu den hareazko erloju baten gisara geratu zaigularik, eskua azalean pausatu, eta eror dadin bultza egiten diogunean, lehen aldian gehienbat. Isiltasunak, oihuek edo garrasiek biltzen dituzten une fundatzaile horietan guztietan jaitsi egiten gara, edo jausi, edo amildu, horixe gizakion berezko eta ezinbesteko ezaugarri unibertsala balitz bezala.
2020
‎Baina orduantxe gizon bat mando baten gainean aldapan behera ikusi nuen, eta tximista baino azkarrago kuzkurtu eta ezkutatu egin nintzen. Kaikukeria galanta egin nuen!
‎Ilunpetan oraindik ere, tabernatxo gutxi batzuek piztu berri zituzten gas sukaldeen sugar urdin apalek argiztatutako pare bat aldapa bakarti igo zituzten autobusak, furgonetak eta jeepen artaldea bilduta zegoen saroiraino. Ordurako jende multzoa zain zegoen txartel leihatilaren aurrealdean zegoen itxarongela izoztuan, ilararik gabe baina kode ezezagunen arabera antolatutako hurrenkera adostuan.
‎Inola ere ez. “Errazagoa da, izan ere, bizikleta baten gainean aldapa handietatik igo behar izatea da zailena, eta, argindar batekin, ia kliskatu gabe egiten duzun zerbait da”, azaldu du Nuñezek. Gainerako hodia, birak, inklinazioa, pedalei eragitea… dena da bizikleta arrunt batean igotzen zarenean bezalakoa.
2021
‎gehiegikeriarik gabe egina, argazki zahar batetik ateratako zurezko eraikin xumea zen gaztearen begietan; puntu marroi bat, ardi gorotz bat, izara zuri baten azpian galduta. Handik berrehun bat metrora baso zabal bat hasten zen, neguko kamuflaje uniformeak jantzitako armada tantai bat, eta haren atzean gailur urrun baterako aldapa. Zaila zen zuritasun hartan formak bereiztea Malthusentzat, pantaila laua ematen zuen, pelikula noiz hasiko, erdian puntu zikin hori zeukana.
‎1996ko uztailaren 23an, bonba lapa bat Aldapetako kuartelean sukaldari gisa lan egina zuen Albino Alfredo Machado Piresen aurka
2022
‎Bizpahiru lagun ditut noiztenka irteteko, ez dira egiazko adiskideak ere, laneko lagunak baizik, eta esana dudala uste dut, tekno jaietara joaten gara afaldondoetan zeren libertitu nahi izanez gero ez dago batak bestea zertan ezagutu, musika hain dago altu ezen ez dago komentario zitalak aditzeko modurik, jende gehiegi hiena begiradarik nabarmendu ahal izateko, bizpahiru lagun ditut eta haiekin hitz eginez saiatzen naiz nire buruan gertatzen dena kontziliatzen, Montrealgo ingeles bihotzeko apartamendu honetan gertatzen dena, gainera ni bezalakoak dira, puta gazteak, esan behar dut nik ez dudala gainerako emakumeekin eztabaidatzen, egiazkoekin, munduko emakumeekin, gauza gehiegik bereizten gaituzte jadanik, mugitzeko eta hitz egiteko moduak, gorputzak, izan zukeena baina jadanik ez dena, eta horrek behar baino espazio gehixeago betetzen du, eta hantxe lasai geure puta praktikaz hitz egiten dugu, bezerorik arraroenez, Michael txakurraz eta Michael Juduaz, inoiz ezagutuko ez ditudanak aparte utzirik, txikiak gustatzen ez zaizkielako, beltzaranak nahiago dituztelako ilehoriak baino, larruazal zuriak jasaten ez dituzten bezeroak, eta puta naizenez geroztik nire lagun guztiak ere halaxe dira, puta ziren lehenagotik edo puta egin dira, puta izatea gaitz kutsakorra da, nahi beste diru eduki ohi duzu, sosak nazkatu arte xahutu ditzakegu, konpromiso bakarra duzu, buztanen aurrean belaunikatzea eta hankak zabaltzea, eta zenuke asmatu zenbat diren eta nolakoak, ez duda egin badirela ikasleak prest direnak zernahi egiteko, beren ikasketekin aurrera jo ahal izateko, hilaren amaierara heldu ahal izateko, eta geure artean gaudenean gure egoera are gehiago dramatizatzeko esaten ez dugunik ez dago, nola justifikatzen dugun inoren aurrean puta izaera, adibidez, eta bezeroei dagokienez, ez dago elkarri kontatzen ez diogunik, haien maniak eta batzuetan uzten dituzten eskupekoak, lerdea dariola egoteko duten modua eta mihiaz izterren barrenaldean azkura egiteko era, handi eta indartsu izateaz duten segurtasunaz aritzen gara, emakumeei plazera emateko behar den guztia daukatelako ideia tinko hori, jasotzen duten bezainbat atsegin emateko tirria, eta bata besteari galdetzen diogu ea perbertsoa izan behar den larrua jotzen diozunari ordaintzeko, edo alderan  tziz, perbertsoak gutxiengo bat ote diren giro honetan, baina bai, ardo gorri bat eskuan mahai baten inguruan kalakan aritzen garenon puta eskarmentuaren ondorioz dekretatzen dugu egiazko perbertsoek badakitela beren harrapakinak seduzitzen, badakitela beren iritziak gainerakoen desiraren gainetik inposatzen, diskurtsoa eta karisma dituztela, ez dutela emakumeei ordaindu beharrik korritzeko, zer dela-eta errukitu lukete beren alaba eta putetara joan, zer dela-eta ez lukete beren iloba edo idazkaria seduzituko, perbertsoak ez baitira perbertso denbora osoan, hala lanean nola etxean, eta gai jakituria handiko hauez hitz egiten dugun bitartean, makillatzen gara, orrazten, batak besteari soinekoak aldatzen dizkiogu baina delako soinekoa jantzi nahiko lukeenari txiki gerta dakiola opaz, ipurdia handiagotu, eroriagotuko dion esperantzan, Black and Blue rako prestatzen gara edo Bal en Blanc erako, tira, estadio olinpikoan egingo den hurrengo rave rako, eta ikusleak babesten dituen zementuzko oskol baten antza du estadioak, eta horixe poza geure buruak guztien aurrean agertzeko edertzea, soinuak eta argiak birrindutako hogeita bost mila pertsonaren aurrean, paretik igarotzean gerritik heltzen dizuten esku ezezagunak, musu bustiak lepoan, eta zeure kontra estutzen diren sabelpeak, zu baizik nahi ez zaituztenak, eta taldean joaten gara, lumaz eta pailletaz jantzirik, jendartean galtzeko asmoz joaten gara, irribarre aztoragarri batekin eta begiak drogak dilataturik dantzan ari den jendearen artean alderrai ibil  tzeko, mundua hain da ederra extasiaren eraginpean, jendea pozak eraldaturik dago, aurpegiak anfetaminez eta gainezka egiten duen maitasunez sutuak, begiak orbitatik irtenak anaitasunez, ikaragarri maite zaitut, hain zara eder, hain polit, hantxe ehunka pertsona infinituraino errepikatzen den erritmoaren tinkaldian sorgindurik, eta urrunetik ikusi zenuke jendetza, goiko harmailetatik begiratu behar da ikuspegi osoa izatekotan, argi multikoloreak jendetzan proiektatuak, eta jendetza birika erraldoi baten modura taupaka, gorputz bakar bat iduri, atal bero gihartsu bat, ore trinko eta zaratatsu bat puntu gazi mordo batean deskonposatua, eta ...tik begiratu behar da ikuspegi osoa izatekotan, argi multikoloreak jendetzan proiektatuak, eta jendetza birika erraldoi baten modura taupaka, gorputz bakar bat iduri, atal bero gihartsu bat, ore trinko eta zaratatsu bat puntu gazi mordo batean deskonposatua, eta bolumen ikaragarri horretan, pentsaezina litzateke bestelako egoera batean, ematen du musika geure barrutik datorrela, sabeletik, orgasmo baten aldapan bezala, eta denek zoriaren arabera besarkatzen dute elkar, eskuekin etengabe ukitu eta laztandu batak bestea, gauza tribala da, diotenez, orgiastikoa, denbora guztien hastapenaren erreaktibazioa, giza komunitatea lehen, aspaldian, zen bezalakoa, erritualen eta deabrutzeen mundua, naturaz gaindikoarena eta gehiegizkoarena, legeak baino lehenagoko munduarena, pultsioena eta jainkosena, ilar...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia