Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 63

2000
‎Ongi etorri zait Rocíok Killarney ezagutzea. " The Sugan" aterpetxera ekarri ninduen, eta ondoren jatetxe txiki baina atsegin batean afaldu genuen. Noski, ez nuen idazteko astirik izan(" Uztailak 4" izenburupean dagoena salbu, baina zati hori Cork eta Killarney batzen dituen autobusean idatzi nuen), zeren eta gero, gaua errematatzeko, taberna batera sartu baikinen.
2004
‎Azkenean, gaueko esperimentu horiek inori kalterik egiten ez ziotela kontuan hartuta, eta neska guztiz fidagarria zela ikusita, onartu egin zioten. Gero eta gehiagotan gelditzen omen zen, ogitartekoren bat afaldu ondoren. Azkenaldian ia gauero gelditzen omen zen.
2005
‎Irene dardarka heldu zen etxera. Jatetxe batean afaltzera gonbidatua izanak aztoratu egin zuen. Amari, Karlotarekin luzatu zela eta gurasoengana lagundu ziola azaldu zion.
2006
‎Polizia ohiak lehenbiziko bost orduetan zelatatzen zuen bulegoa, eta Anek gainerako bostetan hartzen zion txanda. Bulegoa ixten zenean, inguruko jatetxeren batean afaltzen zuten.
‎Hortik aurrerakoak ez zuen misterio berezirik, hala ere. Biok batera afaldu genuen: nik ere yogurra eta sagarra, Julianek bezala, eta horrez gainera urdaiazpiko egosi pixka bat hartu nuen hozkailutik.
2007
‎Martxotik ez ditinagu ikusi. Batera afaldu geninan jatetxe espainiar horretan, gogoratzen. Ziur baietz, gogoratu paella hura.
2008
‎Marokoarren taberna batean afaldu dugu, ezer gutxi dago egiteko portu inguru honetan. Ostatuan paperak bere lekuan dauden begiratu ditugu, Marokon ibiltzeko gida-liburua, interneteko paperak eta informazioak atera eta irakurtzen hasi naiz, loak hartu arte.
‎Horrelaxe, bat batean. Jaiotza bitxia izan zen, pizza bat afaltzen genuen bitartean jaio baitzinen. Ez zen egon ez haurdunaldirik ez gaubeilarik, ezta pardel aldatzerik ere.
2009
‎Eta jarrai. Lagunak agurtu; Gartzia ostatuan tripotxa plater bat afaldu eta zinera. Zer pelikula?
‎Mikelena da baina hirurok erabiltzen dugu. ETAk Real Sociedadeko jokalari ohi bat hil du gure etxetik gertu, elkarte gastronomiko batean afaltzen zuen bitartean. Hiru egun beranduago, eta Donostian berriro ere, espetxeko funtzionario bat tirokatu eta hil dute.
‎–Arriskuak maite dituen gizona naiz. Pentsa, atzo gauean banpiro batekin afaldu nuen.
‎–Eta orain arduratuta nago, ez baitakit banpiro batekin afaltzen duzunean, zeuk deitu behar ote diozun hurrengo egunean edo berak deitzen dizun. Zain nago baina ez dakit deituko ote duen.
‎–Eztabaida hori, Unai Coloma Perezen gorpua aurkitu baino hiru egun lehenago gertatu zela, ostiral gaueko hamabietatik larunbat goizaldeko ordu biak bitartean. Zarauzko jatetxe batean afaldu ondoren herriko itsas pasealekutik ibilalditxo bat eman zutela, Zarautz eta Getaria bitarteko bidean dagoen pasealekuko eserleku batean geldialdia egin zuten arte.
2011
‎20:30 Ogi barra gogor bat afaltzen dugu. Bihar gosaltzeko menu berbera izango dugu.
‎Mezulariak ahal bezain ongi agurtuta, batera afaldu zuten Augustok eta Miguel Maríak, hotelera itzuli eta han bertan. Autoan geratuta zeuden Antonio eta Felipe, Entrepôt eko biltegien inguruetan; nagusien garraioa jagoteko, bertan egingo zuten lo.
‎–Zergatik ez goaz jatetxeren batera afaltzera? –proposatu zion?.
2012
‎porru-salda, arrautza frijituak eta arroz esnea. Gurekin batera, hiru fraide zaharrek, eskale bik eta erromes batek afaldu zuten; animatua egon zen bilkura. Bladik berpiztua zirudien.
‎Azkenean ez zen supermerkatura joan, eta gazta zati bat afaldu zuen moldeko ogiarekin. Botilako ardo hondarra osorik edan zuen, nerbioak baretze aldera.
‎Ezin du sinistu halako segurtasunez eta alabekiko aldentze kutsu horrekin hitz egiten ari den emakumea bere emaztea denik: duela bi aste, larunbat gauean biak bakarrik jatetxe batean afaltzen zeudela, negarrez hasi zitzaion, neskekin planik egiten ez dutenetik hutsik sentitzen zela esanez eta aspaldiko lagunekin zuten harremana berreskuratzeko berandu zela aurpegiratuz. Berak guztiaren errua izango balu bezala.
‎Bere lanbidea burutu eta besterik zer egin asmatu ezinik, punttu punttuko orduan iritsi beharrean gertatzen zen zenbait egunez, eta zoparekin ekin eta harik eta gaztarekin bukatu arte Bineten hizjario erasoa jasan behar izaten zuen. Pozik onartu zuen, beraz, ostalersaren proposamena helduberriekin batera afaltzeko, eta jangela handira pasatu ziren, non madame Lefrançoisek, arrandiz, prestarazia baitzuen lau kubiertoz mahaia.
‎Arrats aldean, txalupa estali bat hartzen zuten eta irla batean afaltzera joaten ziren.
2013
‎Irekiagoa, alaiagoa, bere buruaz ziurragoa; atzerrira, ikastera eta bakarrik doan gazte bat izan daitekeen heinean. Bilbon, ezinezkoa zatekeen Markel neska bat afaltzera gonbidatzen imajinatzea. Eta Venezian, hori egitera zihoan.
‎Signora Saudellik segituan onartu zuen gonbidapena. Urte asko omen ziren gizaseme batek afaltzera gonbidatzen ez zuena. –Hemezortzi, zehatz esateko.
‎Baina ni prest nago Ena zoriontsu egiteko? kontatu zidan egun batean Dinkok, nire etxean pizza bat afaltzen genuen bitartean. Handik astebetera, mezu hau bidali zidan:
‎Ondoren, patata tortilla bat afaldu eta, hamarrak aldean, ohera joan zen.
‎–Nahi nuke denok adi dezazuen Bizente Paulekoak erran behar diguna. Erne egon, noizbait erraten baituzue saindu batekin afaldu zenutela Margarita Frantziakoaren etxean.
‎Hiru hilabete geroago, irailaren 24an, errefuxiatu politikoaren agiria eman zioten Legrari. Lagun batek afaltzera gonbidatu zuen horregatik. Afaltzera joan aurretik beste zenbait iheslarirekin trago batzuk hartzera zihoala esan zion Arbelaizi, eta aurki joango zela lagunaren etxera.
‎Ondoren, patata tortilla bat afaldu eta, hamarrak aldean, ohera joan zen.
2015
‎Norbaiti gertatutako ezbehar bat azaltzen ari zela ematen zuen: delako lagun edo ezagun zorigaitzeko hori elkarte batean afaltzen ari zen, nonbait, lagunarteko afari umoretsuan. Eta, halako batean, txuleta mardul bat jaten ari zela, haragi puska bat trabatu omen zitzaion kontrako eztarrian.
‎Bere amarekin hitz egingo dut? Baina gaur pentsatuta nuen pizza bat afaltzea hirurok salan, pelikula bat ikusten, ez al da plan hobea hirurok salan afaltzea?
‎Azeleragailua gogorrago zapaldu nuen eta burrundara ozen batez kexatu zen atzera ere nire motor zaharra. Anjelmariz oroitu nintzen berriro orduan, baina oraingoan ez marmarragatik, entsaioa amaitu eta aretoko barran kafesnea eta txorizo otarteko bat afaltzen ari ginen bitartean milagarren aldiz errepikatu zidan proposamenagatik baizik.
‎Azkenik, euria ari zuen igande gau batean ireki zuen. Nahaski bat afaldu ostean irakurri zituen, bere logelan, flexoaren argira. Paperak ziren, istripuaren inguruko paperak:
‎Euria ari zuen batean, urdaiazpiko tortilla bat afaldu ostean, hamarrak aldera, Arantzari deitu eta asko harritu zen gizonezko batek telefonoa hartzean, baina ez zion ezer esan bere alabari.
2016
‎Karmenek azaldu zien ostiralean Ferminek buru-hezurra topatu zuela, hirurek batera afaldu zutela eta harrezkero ez zutela ikusi.
‎Zortzietarako erabat akituta eta porru eginda zeudenez, leku lasai batean afaltzea proposatu zuen Josebak, Giudecca uhartean adibidez. Eserita, noski.
2017
‎Bideoa aurkeztu bezperan NEBek Riosi deitu zion, eta Bilboko jatetxe batean afaldu zuten. Hurrengo egunean egingo zuten ekitaldiko edukirik garrantzitsuena aurkeztu zion, baina azken xehetasuneraino joan gabe.
‎Dena den, halako aldaketa bi egin zenituela-eta, ea zure etxean batera afalduko genuen galdetu zenidan duela hilabete batzuk. Agian afariarena bioi iruditu zitzaigulako gehitxo, azkenean erabaki genuen etxea ikusi, mokadutxo bat jan. Salamancako txorizoa?, ardo bat hartu, eta afaltzera gu bion elkarretaratzearen testigu eta figuranteak zeuden jatetxe goxo batera joango ginela.
‎Sukaldea falta zaio erabateko errepublika independente bat izateko. Terraza txiki bat du, arropa zintzilikatu eta, uda partean, ardo on batekin afaltzeko. Asunen hitzak.
‎–Bilera bat afaltzeko orduan?
‎Irudi batzuk ikusi zituen: Lesaka kabua, begiak gorriturik, trafiko grabazioak azaltzen zituen pantaila baten aurrean afaltzen. Lesaka kabua, uniformea gaueko ordu txikietan lisatzen.
2018
‎Egunerokoan, noski, jangelako giro bilduagoan egiten zituen lord Darlingtonek otorduak, gaur egun Farraday jaunak bezala, zeinak hamabi lagunentzako tokia baitauka. Gogora ekarri dudan neguko gau hartan, baina, ezin zen erabili jangela, eta lord Darlington gonbidatu bakar batekin afaltzen ari zen, sir Richard Foxekin, oker ez banago, lord jaunarekin Atzerri Ministerioan aritutako lankide bat, oturuntza aretoko neurrigabetasunean.
‎Inguru magiko hartan akanpatu zuen Chamberlain familiak, hiru seme alabekin. Barbakoa baten inguruan afaldu zuten, ume gazteena, Azaria, 9 asteko neskatoa, kanpin denda barruan utzita, lo goxoan. Afariaren erdian txakur zaunka antzekoak entzun zituen Lindyk, amak, amak bakarrik, ai, eta kanpin dendara heldu zenean arnasestuka eta okerrenaren esperoan, okerrena aurkitu zuen bertan:
‎Zorioneko greba. Toki txiki batean afaldu zuten, Ritxik ondo ezagutzen zuen bistrot txukun batean. Gizonak aukeratu zuen ardoa, konpetentziako bat, noski, 2001eko Château Latour Martillac bat, ez zen kartako garestiena, ez zuen beharrezkoa ikusi.
‎Oyvind dator eta, uste zuen moduan, Agnetak eskertzen diola gonbita baina egiteko ugari dituela etxean erantzun dio. Lanak bukatu eta ahalik lasterren lasai lasai telebista aurrean sandwich bat afaltzea omen da beraren asmoa. Ez dela plan txarra onartu dio Karlosek.
‎lanerako erreserbatu ditut, eta gainontzeko denbora alabarekin pasatzeko: jatetxe thailandiar batera afaltzera joan, Mataderoko kultur gunetik buelta bat eman, Erretiroan txalupa bat alokatu, erdiguneko tabernetan kanilako bermut batzuk edan. Ez, ez litzaidake ezta burutik pasatuko ere bere ikasle pisuan ostatu hartzea; gainera, enpresak ordaintzen digu hotela.
‎egiteko, ziurrenik: jatetxe indiar batera afaltzera joan, Thyssen museotik buelta bat eman, Campo del Moroko lorategietatik paseatu, Huertasen zerbeza batzuk edan??. Beraz, ez dut beste erremediorik izan hitzordua gaurko aurreratzea baino, eta gehiegi begiratu gabe bezeroa aukeratzeko orduan; bihar, zorionez, lehenengo orduan ez daukat klaserik, beraz ohean pixka bat luzeago geratu ahal izango naiz goizean.
2019
‎Gabon gauean amamarengana joan ginen ama eta biok, eta hirurok batera afaldu genuen. Ez zen egon kanta eta zalaparta handirik, baina goxoa izan zen hiru belaunalditako hiru emakume batuta ikustea, nor bere munduarekin, bere bizipenekin, bere itxaropenekin.
‎Egun batean, halako txango batetik bueltan, autoa Sendejako moilan utzi eta inguruko jatetxe batera afaltzera joatea erabaki zuten. Aireari negu usaina zerion arren, izugarrizko jendetza zebilen oraindik kalean.
‎Ohikoak zituzten tabernetan zerbitzua oso motela zen, eta janariaren kalitatea nahiko eskasa. Arrautza eta patata batzuk frijitu eta batera afaldu zuten etxeko guztiek.
‎ANTZEZLAN ARGENTINARREN FESTIBAL BAT, Les Translatines, zegoen Iparraldean eta OA-k berarekin joateko eskatu dit. Ostiralean Rafael Spregelburg en Buenos Aires obra ikusi dugu, Baionan bira bat eman, pizzeria batean afaldu, Aviron Bayonnais en partidua telebistatik erdi ikusi, partidutik atera zirenekin nahas kopa bat hartu, aterpera itzuli, Marseille eta Niceren arteko herri bateko surflari batekin lolekua konpartitu aterpean, beraren laguna egin, berarekin frantsesa praktikatu dugu, hizkuntza, hurrengo egunean Baionako denda bitxiak bisitatu (liburu zaharretako bi, MSO k OA-ri esondatutakoak, denda cool ba... garagardoa granadinarekin, goxoegia aukeran, aterpera itzuli, afari legea egin, gosaldu gabe eta erlojuko ordua aldatu gabe hurrengo egunean etxera itzuli.
‎Fruta apur bat afaldu eta ohera joan gara berehala, ez gaude oso hizlari.
‎Edonola ere, euriak ez zuen barkatu, azken finean, berdin zipatua gelditzen da bat itsasoan erori edo norberaren herrixkako errekan erori, honekin esan nahi dena da Raimundo Silva ibilbidea oinez egin izan balu ez zatekeela dagoena baino gehiago bustiko, zipa zipa eginik dago. ...ik edukitzearen ondorio izan zela, pentsa, Hagitz komikoa da gizona, beti egurrezko aurpegi hori du mintzatzen denean, lanean ona da, ordea, aitortu behar da, eta zuzendari literarioak, erruki eta justiziazko ekintza hau egin ondoren, dena libre duela uste duenak bezala egin ere, afera bukatutzat eman eta benetan interesatzen zaizkion gaietara pasatzen da, Aizu, Maria Sara, zer moduz hauetako egun batean afaltzera bagoaz, gero norabait joan gintezke, dantza egitera, kopa bat edatera. Kale kantoiari buelta ematean haize kolpe doilor batek batekoz bestera jarri zuen euritakoa, zerutik erortzen zen ur guztiak Raimundo Silvaren aurpegiaren kontra jo zuen, haizea zikloia zen, maelström, urakana, segundo gutxiko kontua izan zen, baina amorru eta agoniazko segundoak izan ziren, liburua baizik ez zen salbatu, jakaren eta atorraren artean zegoelako.
‎Baixako jatetxe batean afaldu zuten, emakumeak setioko historia nola zihoan jakin nahi izan zuen, Ez zoan gaizki, nik uste, den bezain absurdoa izanda, Asko falta al duk bukatzeko, Hiru lerrotan buka liteken, gero ezkondu eta hagitz zoriontsuak izan zitunan formularekin, gure kasuan portugaldarrek, ahalegin alimale baten ondoren, hiria hartu zitenan, edo bestela has ninteken armak eta tresnak izendatzen, pertsonak eta ... Kafea bukatu zuten, Raimundo Silvak kontua eskatu zuen, baina Maria Sarak, keinu azkar batez, kreditu txartela platertxoaren gainean paratu zuen, Hire zuzendaria nauk, ezin diat onartu afaria hik ordaintzea, hierarkiarekiko errespetua bukatuko lukek menpekoak hasiko balira hortik zehar harrokeriatan beren agintariekin, Behingoz onartuko dinat, edonola ere gogorarazi nahi dinat egile bihurtzeko bidean nagoela, eta orduan, Orduan bai ez duala ezer ordainduko, non ikusi duk horrelako aldrebeskeriarik, egileak editoreari afaria ordaintzea, ez dakik ezer harreman publikoez, Beti entzun dinat egile errukarriei esker bazkaltzen eta afaltzen dutela editoreek, Horiek kalumniak dituk, klase gorroto baten barne adierazpen zikinak, Ni ez naun gerra horretakoa, zuzentzaile xumea baizik ez naun, Horren bihotzez hartuko baduk, Ez ez, heuk ordaindu, baina bestelako arrazoi batzuk zeuzkanat hik ordaintzea onartzeko, Eta zein dira, Bada, setioaren historia makal honekin guztiarekin, ez dudala ia zuzentzaile lanik egin, eta, hortaz, nire ekonomiaren egoera periklitantearen arduraduna haizenez, bidezko dun hik ordaintzea, eta nolabaiteko trukea egitearren, bihar ogi xigortuak prestatuko dizkinat gosaltzeko, Horrela zorretan geratuko nauk berriz ere.
‎Raimundo Silvak pixka bat afaldu zuen, idazten jardun zuen berandura arte, oheratzeko tenorea iritsirik konturatu zen ez zela ohea desegiteko gauza izango, ez zela maindire garbietan etzango, burukoaren harmonia desegiteko ere ez zela gauza izango. Armairutik han gorderik zituen bi manta atera zituen, egongelara eraman zituen, diban estuan ohe moduko bat prestatu, eta hantxe egin zuen lo.
‎–Zer diozu? Perretxiko nahaski bat afaltzera gonbidatu nahi zintudan, protestatu zuen Iñigok zizahoriak zeramatzan paperezko poltsa seinalatuz?. Nire espezialitatea da.
2020
‎Bandako gerrillari guztiak Magdalenako zubian zain utzita, bart Iruñeko jauregiko areto batean afaldu zuela kontatu dio Gardek, ondoan hiru ofizial frantses eta interprete aritu zen Baionako soldadu bat zituela. Hiruzpalau aste ziren jada frantsesek eskatua zutela isilpeko bilkura bat egitea gerrillako goi mandatariren batekin –ongi jakinda Espoz Mina ez zela bertaratuko–, eta helburua ere garbi iragarria zuten:
2021
‎Tailerretik irteterakoan bila etortzen zitzaidan maiz; prezio bakarra zuen jatetxe batean afaltzen genuen; poesia topatzen zuen berak paperezko zamauetan, gatzontzi butxatuetan, hatz markaz beteriko basoetan edota koipeki zaharrak zuen zaporean ere, zeina janari ororen zaporea baitzen niretzat; zurezko eserlekuetan jartzera joaten ginen auzoetako zinemetara, ardo beltza edaten genuen tabernetan; berak galderak egiten zizkidan:
‎–Gaur ez –esan zuen Paulek– Lagun batekin afalduko dut.
2022
‎Paulari grazia egin zion bidaiaren gunea eta helburua hura izateak, baina argi zegoen hala zela eta bestelako planik ez zeukatela benetan, ez museorik, ez bateau mouche txangorik. Horregatik, zapuztuta geratu zen Bastille inguruko jatetxe batean afaldu eta gero ditxosozko diskotekara abiatu, ilara txintxo egin eta atezainak gau hartan emakumerik ez zela onartzen esan zienean. Zapuztuta baino gehiago, sutan zegoen Paula:
‎Hotelen artean jatetxe eta taberna batzuk dituen zona bat topatu dute, eta eztabaida txiki bat izan dute Elenak eta Aitorrek: emakumeak nahiago zuen janari mexikarreko terraza batean afaltzea, baina Aitor ezezkoan dago, mutikoengatik –" Ez zaie gustatuko" –, eta hanburgeseria edo pizzeria bat hobetsi du, Elenaren arbuioa jaso duen proposamen bat –" Ez dugu ba etxean lortu dezakegun janari mota berdina eskatuko; gauza berriak egitera etorri gara hona" – Umeek nahiago dute hanburgesa –" Patata frijitu askorekin!" – Azk... ororen gainetik hanburgeseria itxura duen lokal batean eseri dira, baina hanburgesez gain takoak, burritoak, guakamolea eta halakoak eskaintzen dituena.
2023
‎–Bai, gure Elena asko poztuko da mendiko oilategi batean afaldu duzula jakiten duenean. Tira, zertan ari da Zabala demonio hori?
‎Alde egin zutenean, Nora pozik sartu zen dutxan. Hirurok batera afaldu genuen. Ni ohi ez bezala saiatu nintzen, baina ez zigun zertan jolastu ziren kontatu nahi izan.
‎–Badakit ez daukazula bikoterik. Elkarrekin joan gaitezke egunen batean afaltzen, eta gero pub batera zertxobait hartzen. Ondo pasatuko duzu –atzamarrekin nire eskugaina bilatu eta laztan antzekoak egiten zizkidan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia