2000
|
|
Izan ere, gutun
|
batean
aditzerat eman nizun bezala, gauza segura da ezen jaun Esteban Etxegoienek lagun mami bat izan zuela, Parisen studiatu zuena, zeinari Joseph Elizanburu baitzeritzan eta zeinak igorri baitzizkion Paristik, Lutherok 1517an latinez skribatu zituèn 95 tesiak, eta halatan egin zela gure etxeko ardi beltza luthertar. Eta jakin ere jakinen zuen gure etxeko arbaso hark, eratxikitzen dizut nik orain, nola aita sainduak eskatu zion Lutherori, Exsurge Domine buldaren bitartez, gibela egiteko, eta nola Lutherok ez zuen amore eman, buldari su emaiten ziola, Wittenbergeko plaza publikoan, 1520ko abenduaren 10ean, zeren eta berri hura oinazturak hartua bezala zabaldu baitzen Europa osoan, ezin fitezago.
|
|
Baina, gure etxeko ardi beltzarenganat eta haren lagunarenganat itzultzen naizela, jakinik ezen Jacques Lefèvre d’Etaples erreformatzaile ezaguna Parisko unibertsitateko irakaslea izan zela, zuk zeure gutunetarik
|
batean
aditzerat eman zenidan bezala; jakinik, halaber, ezen hari esker eta hark bere inguruan bildu zuen taldeari esker hedatu zirela Lutheroren ideiak Frantzian; eta, jakinik, finean, ezen talde hartako kideak izan zirela bai Farel —Kalvinen lagun sonatua— eta bai Margarita Nafarroakoa ere; galdetzen dizut: Jacques Lefèvre d’Etaplesen ikasle izan ote zen Joseph Elizanburu delakoa han Parisko unibertsitatean, eta irakaslearen talderat bildu ote zen geroago han Méaux en, halako suertez, non Nafarroako erregina bera ere bertatik bertara ezagutzeko parada izan baitzezakeen?
|
2004
|
|
Nire etxekoek behintzat ezin hobeto erreakzionatu dute, eta hori ere ez da gutxi, orain dela urte batzuk neke eta zail izango baitzen horrelako jarrera bat, haien partetik. Arantzaz jositako bideak zaildu gaitu... baita bihotza zabaldu ere, zorionez, anai Jaxintok behin
|
batean
aditzera eman zidan bezala.
|
2006
|
|
–Gure armadaren joan etorrien berri ematen omen ziean errebelei –neke aire
|
batez
aditzera eman zidan Domingok.
|
2009
|
|
Domingoren begiak, baina, ez ziren menderatuaren begiak, ausaz, ez azpiratuarenak, ezta ardiaren begi etsi itzaliak ere; aitzitik: makurtu gabeko argiaren distira zuten, eguzki bertikalarena, bere jarrera hura ez baitzen, beharbada, apaltasunezkoa, eta harrotasunaren hariek zuzentzen baitzuten, apika, eszena hura, Domingo, azalean gauza
|
bat
aditzera eman arren, lekuko inozo batek apaltasunaren irudikotzat hartuko zituen seguruenik, bai haren hitzak eta bai haren masail eskainia ere?, sakonean beste bat esaten ariko balitz bezala, koadro osoaren kontrastean bigarren planoan geratzen zèn begi argitasunaren ñabardura distiratsu hura, egunsentiak pizten du oilarraren kukurrukua eta oilarraren kukurrukuak pizten du egunsentia?... lekuko; inork ez zuen ñabardura hura ikusteko posibilitatea, ikusleak urrunegi zeuden?, baina desafiatzaileak bai, hark ikusi zuen?
|
|
Domingoren begiak, baina, ez ziren menderatuaren begiak, ausaz, ez azpiratuarenak, ezta ardiaren begi etsi itzaliak ere; aitzitik: makurtu gabeko argiaren distira zuten, eguzki bertikalarena, bere jarrera hura ez baitzen, beharbada, apaltasunezkoa, eta harrotasunaren hariek zuzentzen baitzuten, apika, eszena hura, Domingo, azalean gauza
|
bat
aditzera eman arren –lekuko inozo batek apaltasunaren irudikotzat hartuko zituen seguruenik, bai haren hitzak eta bai haren masail eskainia ere–, sakonean beste bat esaten ariko balitz bezala, koadro osoaren kontrastean bigarren planoan geratzen zèn begi argitasunaren ñabardura distiratsu hura –egunsentiak pizten du oilarraren kukurrukua eta oilarraren kukurrukuak pizten du eguns... inoiz ez bezalako energiarekin zegoen –energia negatiboa nahi bada, porrotaren ondorioz, baina energia, azken finean, beste energia mota batean transformatzeko gai–:
|
2010
|
|
Baina Mariok begirada
|
batez
aditzera eman zion ezin zutela ezer egin, ez bazen pistola duelu hartako testigu mutuak izan.
|
2012
|
|
Premisetatik atera diren dedukzioak logikoak eta zorrotzak dira; baina premisa horiek, bi puntutan behinik behin, behaketa okerretan oinarritzen dira. Marie bere amaren etxetik ez urruti harrapatu zuela gaizkile talderen
|
batek
aditzera eman nahi du Le Commerciel ek.. Ezinezko gauza da?, hala dio,. Marie bezalako emakume bat, ehunka lagunek ondo ezagutzen zutena, inork ikusi gabe hiru etxe multzotatik igaro izana?. Parisen aspalditik bizi den pertsona baten ideia da hori, hantxe baitu enplegua, eta, hirian mugitzen denean, bulego publikoen inguruan ibiltzen baita gehienbat.
|
2017
|
|
Filma batean argumentua baino garrantzitsuagoa da karakterizazioari, aldarteari eta giroari neurria hartzea, eta horiek ezin ditut behingoan hauteman gidoi baten zirriborro hotzean. Beste espresabide batetik hartutako efektu
|
bat
aditzera eman daiteke, baina jatorrizko sorkuntza lana ezin daiteke gidoi modura gauzatu. Behar baino material gehiago daukazula sentitu behar duzu, gero hartaz baliatzeko (nahiz eta nobela luzeak gehiegi daukan).
|
2023
|
|
Su lamekin batera, laster entzun nituen oihuak, eta berehala hasi ziren alboko etxeetako argiak pizten. Baina herritarrek sua beste konturik ez zuten bitartean, distantziak eskaintzen zidan ikuspegitik, urtegian txalupa bat urruntzen ari zela iruditu zitzaidan, argi gorri keinukari txiki
|
batek
aditzera ematen zuen bezala. Telefonoa SIM txartelik gabe eduki arren, badaezpada ere argazki batzuk atera nituen.
|