Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 31

2010
‎" Goizean goiz zintzarri bat aditu dut, hurbildu naiz eta gizon bat ikusi dut, artzaina izango da, ardi eta behi batzuk daramatza.
‎Oihu bat aditua izan da
‎" Ohoinek oihanetan lepotik aztaparrez lotu eta, erraiten dautzute: " Bizia ala moltsa?" Halaber guk Eskualdunek behar ote dugu egun hautarik batez aditu, ohoinak baino areagokoak diren gaixtagin tzar batzuen ahotik: " Bizia ala eskuara?"[.]
‎Aipatu guztiak soinurik gabeko filmak ziren, jakina, ez baitzen oraindik bestelakorik asmatu. Horregatik, 1930 urte arte ez zen Euskara pelikula batean aditu, Jean Fauquetes eta Maurice Champreux frantsesen Au Pays des Basques 40 minutuko dokumentalean, hain zuzen. Dokumental hau Hegoaldean ere estreinatu zen, Alma Vasca izenburuarekin.
‎Gela barrura egitekotan ziren, beren jakin mina asetzeko, barrukoen pozarekin bat egiteko, noiz eta aldarri ozen bat aditu baitzuten etxeko ate nagusian.
2011
‎—Zuzen baizik ere da solasa abiatu duenak eraman dezan burura. Bizkitartean, oroit zaitez ni ere bertze batengandik adituez natzaizula mintzo, aldi honetan. Erranen dizkitzut bada harengandik ikasiak.
‎—Nik beste istoriotxo bat aditu dut.
‎—Bai, halako berri bat aditu din Ainhoak. Ez omen dun oso ongi moldatzen telefono deiekin gure Eneko.
2012
‎Denok dakigu aspalditik hitzek ere balio dutela esan nahi dena estaltzeko, gauza bat zuzenean adierazi beharrean beste modu batera aditzera emateko, egia desitxuratzeko eta gezurra itxuroso samar azaltzeko. Maisu izan gara betidanik sinonimiak eta hitz jokoak nahi bezala katramilatu eta erabiltzen.
‎Danbada bat aditu du bere bizkarrera, eta halako txistu bat, istant bat geroago, belarri ondoan. Jadanik ez da zoruan zangorik pausatzeko gauza.
‎Ongi moldatu gaituk beti hirurok elkarrekin, eta, hain zuzen ere, horregatik ez ditiagu galdu oraindik lurralde hauek. Egia esan, damutzen hasia nauk Vernon eko ostatuan nire gizonetako batek aditu omen zuena sinetsi izanaz. Dioenez, ostatuko bezeroak amen omenka zebiltzaan gure arrebak bere gazteluan daukakeen ezkutu amorante batez.
2013
‎Guk betiko bertsolarien eta hippien arteko jarrera batekin bizi genuen kontua, eta ezaxola puntu alai batekin aditzen genien idazleoi. Gure egunerokotasunean mundu tradizionaletik gertu geunden, gunerik errotuen eta zaharrenetan tarteko ginen astero mahaian edo tabernan, eta bestetik egungo munduari begira ezeri aterik ez ixteko aldartean.
‎Kazkabar jasak eraso bezalaxe eten zuen, bat batean. Itxaroten jarri nintzen bidea xukatu arte, eta orduan horra nola ekaitzaren ondoreko isilune sakon eta geldoan, intziri mehe, luze eta ahul bat aditu nuen: iaui, iaui, iaui...
‎—Otso tranpako leize zulora ertz ertzetik begira begira nengoen haurra besoan nuela, atzealdean orro izugarri bat aditu nuenean gerrr, gerrr, gerrr; otso ikaragarri bat zen, otso ama zirudiena, hortzak erakutsiz eta mehatxuka bertan bertan geneukana, bere atzean beste otso mordoxka orro eta mehatxu berdinez ari zirelarik harantz eta honantz zalapartaka gerrr, gerrr, gerrr. Hara, Inorrezko esan nion, geure adurra da otsoen hortzetan bukatu ala leizera amildu; gureak egin du.
2014
‎—Nik uste hemen ez dagoela Aranburu beste traidorerik —esan zuen bat batean Merino tenienteak— Susmoa daukat jeneralarekin izan nuen elkarrizketa bat aditzen egon zela, eta halaxe jakin zuela gizon honena.
‎HIRIAN bada gauza harrigarriagorik lainopeko kale zaratatsuetan kalaxka bat aditzea baino?
‎Uraren kraska zapata batean aditzen zela auzo grisean barna lekutu zen entziklopedia saltzailea. Itxaropena epeka, bizitza gibelatua.
2016
‎Oihu zahar baten ostean negar berri bat aditu da herrian. Hurrengo belaunaldia ziurtatua dagoela esan du zure amonak, eta zapi beltza zabaldu du hego haizeak fereka dezan.
2017
‎Arestian isilarazi baitute, segituan hartu du txanda ahizpak. Hemingwayri buruzko hitzaldi bat aditzetik heldu da. Hura zen gizona hura!
‎Danbada bat aditu du bere bizkarrera; halako txistu bat, istant bat geroago, belarri ondoan. Jadanik ez da zoruan zangorik pausatzeko gauza.
2018
‎Guk inori ez genion konturik eskatzen, araiz, baina gure interesak agerian uzten zukeen —nahi ala ez— hausturaren mina. Badakigu baten batek aditu behar izan zituela asto beltzarenak eta bi hau zela kausa, beti nork bere etxekoen aldetik eta pribatuan.
‎Ardura laborari lanen faboretan klaseak galtzen zirenez, gaueko eskola antolatu zuen. Bertze aldea Euskararekikoa zen, adostasun osoa oroitzerakoan zer nolako trufak eta mespretxuak erabiltzen zituen baten bati aditzen bazion Euskaraz. Nagusienek oroitzen zuten holakorik, hurrengo belaunaldiak ez, arazorik jadanik ez zelakoz, transmisioa mozturik baitzen jendemende bakarrean.
2019
‎Anbulantziak, dozenaka, osasun langileak, erruz, ehun eta berrogeita hamarren bat aditu, sendagileak eta erizainak kontuan hartuta..., iritsi ziren hotelera ostiral gau horretan. Homeopatak, drogatuta, shock egoeran, gaixotuta, lurretik banan banan jasota, ezin izan zuten deklaratzen hasi larunbat arratsaldea arte edo igande goiza arte, orduan hasi baitziren pixkanaka bizkortzen eta indarberritze sintomak azaltzen.
2020
‎Bizarginak ilea moztu, bizarra egin, igurtzi batzuk eman zizkion ahuntzainari aurpegian, bere esku zuri eta hotzekin lozio lurrintsua azalari ematearekin batera. " Ezkontza batera joan liteke berori!" Esaldia bukatu gabe burrunba bat aditu zuten, berriz liztor multzo erraldoi batek egin lezakeenaren parekoa. Bizarginak ongi zekien zer zen hura.
‎Poema zinetiko haien eztabaidan ginelarik atean hatz koskorrekin emaniko kolpetxo pare bat aditu zen. Jarraian erdi ireki eta emakume baten burua azaldu zen zirrikitutik.
2021
‎Baina Alexandroren gizonek, montzoien urtaroko eurien pean eri eta umore txarrez, ez zuten Indian barneratu nahi izan. Gangesez haraindiko indiar erresuma ezezagun eta izugarri handi baten aditzea zeukaten. Ez zegoen mundua bukatzen zelako zantzurik.
‎beldurra kendu, mina apaldu, poza piztu eta errukia areagotu". Ideia greziar horien oihartzuna Ebanjelioaren esaldirik ederrenetakotzat dudan batean aditzen dut: " Esazu hitz bat eta sendatuko naiz".
2022
‎Umetan, gurasoak afariak ematen ari zirela, logelan giltzapeturik negarrez esnatu eta garraxika deika bakarren batek aditu eta kasu egin arte egoten zen alaba. Gerora, kozkortzeagatik ere, ama goseak egoten zen alaba.
‎Don Fernando harriturik dago Amalia ez delako zerraldoaren atzetik sartu. Ondoan jarrita duen emakume bati aditu dio gaixorik dagoela, berrogei urtez mezatara hutsik egin gabe eta anaiaren aldeko hiletan ezin egon... gaixua.
‎Errotan elkartu zitunan batean, sorgin batek erregearen alaba sendatzeko behar zuena jakinarazi zienan kideei. Handik egun batzuetara osatua zela enteratu zirenean, konturatu zitunan bakarren batek aditzen zizkiela kontuak. Amorrazioak harturik bilatzen hasi zitunan eta. baita topatu ere!
2023
‎Kalaka bat aditzen dugu behin eta berriz: garai materialista dela gurea, eta ondasun eta aukera materialen banaketa zabalagoa izan litzatekeela gure interes nagusia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia