Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 134

2000
‎Tabernan zegoen jendeak sekula entzun gabeko oihu bat aditu zuen: " Ostiaaaaa!!!", zerbeza beltzez betetako edalontzi bat airean, zenbait zipriztin beltz inguru osoan, inongo atentatutan entzungo ez zuten eztanda ikaragarri bat, isiltasun salataria eta ispilu baten mila pusketa.
‎Izan ere, gutun batean aditzerat eman nizun bezala, gauza segura da ezen jaun Esteban Etxegoienek lagun mami bat izan zuela, Parisen studiatu zuena, zeinari Joseph Elizanburu baitzeritzan eta zeinak igorri baitzizkion Paristik, Lutherok 1517an latinez skribatu zituèn 95 tesiak, eta halatan egin zela gure etxeko ardi beltza luthertar. Eta jakin ere jakinen zuen gure etxeko arbaso hark, eratxikitzen dizut nik orain, nola aita sainduak eskatu zion Lutherori, Exsurge Domine buldaren bitartez, gibela egiteko, eta nola Lutherok ez zuen amore eman, buldari su emaiten ziola, Wittenbergeko plaza publikoan, 1520ko abenduaren 10ean, zeren eta berri hura oinazturak hartua bezala zabaldu baitzen Europa osoan, ezin fitezago.
‎Baina, gure etxeko ardi beltzarenganat eta haren lagunarenganat itzultzen naizela, jakinik ezen Jacques Lefèvre d’Etaples erreformatzaile ezaguna Parisko unibertsitateko irakaslea izan zela, zuk zeure gutunetarik batean aditzerat eman zenidan bezala; jakinik, halaber, ezen hari esker eta hark bere inguruan bildu zuen taldeari esker hedatu zirela Lutheroren ideiak Frantzian; eta, jakinik, finean, ezen talde hartako kideak izan zirela bai Farel —Kalvinen lagun sonatua— eta bai Margarita Nafarroakoa ere; galdetzen dizut: Jacques Lefèvre d’Etaplesen ikasle izan ote zen Joseph Elizanburu delakoa han Parisko unibertsitatean, eta irakaslearen talderat bildu ote zen geroago han Méaux en, halako suertez, non Nafarroako erregina bera ere bertatik bertara ezagutzeko parada izan baitzezakeen?
‎...mméren hitzen ondotik, banuen, beraz, esperantza fermu eta sendo bat, zeren igurikitzen bainuen ezen, neure burua Hiponakoaren itzalean paratzen nuela, argi argitsuren batek argituko ninduela nihaur ere noizbait libururen batetik, nola san Agustinen adimendua bertze liburu batek argitu baitzuen, noiz eta Hiponakoak, etxeko lorategian zalantzan eta ezbaian murgildurik zegoela, gogoa noraezean, boz bat aditu baitzuen, erraiten ziola: Tolle, lege, 15 eta begiak jasotzen zituela, eta behakoa bere lagun Alypio irakurtzen ari zèn liburuan pausatzen, orrialde mirakulutsu hartan, non ediren baitzuen jondone Pauloren epistola hura, haren kezkei eta problemei aterabidea eta soluzionea eman ziena, eta ha ren bizitzari salbazionea, zuk ere ongi dakizun bezala, jaun André.
‎Dozena bat entzule zituen inguruan eta, kanta akabatzen zuenean, mugimendu neurtuz eta begirune osoz pasatzen zuen kapelua, bat bederak, gogara edo ahalatara, eskupekoren bat eman ziezaion. Eta, kanta bat aditu eta, nola baikeunden gogara —osabari eta bioi jaun Marcel oroitarazten zigulako ote, noiz eta hark lauta jotzen baitzuen han jauregian...? —, bertze hiruzpalau kanta aditzen geratu ginen. Eta, orduan, erran zuen:
‎Dukeak, bere aldetik, jendearen abegi ona eskertzeko, eskua luzatu zuen baterat eta bertzerat eta, noiz eta ikusi baitzuen ezen bere tribunako lagun adiskideak nor bere lekuan zeudela, eseri zen eta gorako mugimendu bat egin zuen eskuaz, festa hasteko. Eta, jendearen txaloek eta oihuek airean bat egiten zutela, turutots bat aditu zen. Haren jarraikian, galaz jantzi bi algoazil tribunarantz abiatu ziren, emeki, gibeletik Mantillanako kondea zutela eta festa hartan parte hartu behar zuten bertze bi toreatzaileak, bakoitza bere zaldiarekin eta bere peoiekin eta morroiekin.
‎Egun batean, ordea, boz bat aditu nuen, eta bihotza irauli egin zitzaidan...
‎Halarik ere, noiz eta pentsatzen bainuen ezen etxe batean herts nintekeela bizitza osorako, haurrez inguraturik, zorabiatu eta eldarniatu bezala egiten nintzen, eta, ene baitaren baitarik, erraien mintzoaz mintzo zen boz bat aditzen nuen, zeinak kontseilatzen baitzidan ezetz eta ezetz, ez hartzeko deliberamendu hura, zeren ezin bainuen libertatearen haizea lau horma hertsien mugetarat eraman eta espazio hartarat urritu eta murriztu.
‎—Hitz ederrak lumak bezalakoak dira, gure arima bekatuagatik desterratua eta zerutik eroria janzten dutenak; eta poema on bat aditzea edo irakurtzea gure naturaleza astunari hegal batzuk jartzea bezalakoa da, hitzez hitz eta lumaz luma osatuak, eta guhaur hegaldaraz gaitzaketenak, Jainkoaganako eta zerurako bidean berriro...
‎Edo zilarrezkoa, gutienez. Eta, gisa berean, haren putzak ere ezin izan zitezkeen kornamusa edo xirula baten txistu zerutiarrak baizen, edo hala imajinatu nituen nik orduan bederen... alferrik, zeren, ordainean, kanoi hots bat aditu bainuen segidan, eta hiruzpalau fusil tiro. Hantxe desegin zitzaidan, bat batean, istant batzuk lehenagoko liluramendua!
‎Edo soineko traje italiarrean —bulego berean, astebete lehenago nirekin elkartzean zeraman bera— kopetatik eroritako odolak ildo bakarra utzirik zuela, jakaren lepoaren ezkerraldean. Baita ahoa zabalik zeukala ere, eta begiak, sabaiari so iduri, gure ezpainetatik handikeriaren bat aditzen zueneko keinua berritzeko prest balego bezala. Eta zergatik ez, leiho irekitik sartuta, haize xuriak ile bakanak mugiarazten zizkiola, gorputz hilaren zurruntasuna bizi hats ezinezkoaren irudipenaz eztituz.
‎Une batez iduri izan zuen zerbait gehituko zuela, baina damu keinua egin zuen. Kanpoan, motor hots bat aditu nuen orduan.
2001
‎Erizainek ere agur esan zioten, zuriz. Gutxienez ehun eta hirurogeita zazpi urte izan behar zituen emakume batek aditu ez zuen aholku bat eman zion eta Lucasek, ezer ulertu ez bazuen ere, esan zion" zeu ere irtengo zara egunen batean".
2002
‎Zenbait zakurrek nagusiaren usaina kilometro batera aditzen dute eta poltsa heroina 150 metrora.
2004
‎Nire etxekoek behintzat ezin hobeto erreakzionatu dute, eta hori ere ez da gutxi, orain dela urte batzuk neke eta zail izango baitzen horrelako jarrera bat, haien partetik. Arantzaz jositako bideak zaildu gaitu... baita bihotza zabaldu ere, zorionez, anai Jaxintok behin batean aditzera eman zidan bezala.
2005
‎–Yentiak urten, eta entsegida eztanda bat aittu ei dok Loiun. Motore bat lehertu dok ustekabian.
2006
‎Aspaldiko kanta bat aditzean gertatzen den legez, nahikoa izan du ezkutuan zituen argazkiak begien aurrean edukitzea, Karlosen usaina gogoratu eta haren ahots sendoa entzuteko. Hainbeste urtez argazki artean gordea zuen itxia irekitzea erabaki du gaur, eta han aurkitu ditu hamarren bat argazki, Karlosekin batera egindakoak denak.
‎–Gure armadaren joan etorrien berri ematen omen ziean errebelei –neke aire batez aditzera eman zidan Domingok.
‎Arrazoi aldrebes hori ez zen Gilenen kaskotik aterea. Bertze bati aditua zion noski lotura harrigarria. Apal apal egin nion kontra.
‎Haren ingurukoen solasak kolpetik itzali ziren. Irriren bat aditu nuen, eta ateraldi bat ere bai, biarnesez. " Behar genuena, bertze euskaldun bat!".
‎Handik egun gutxitara, ahots ezagun bat aditu nuen eskolako atarian:
2007
‎Zurrunbilo batean aditu nituen haien protesta hotsak, airean nindoala, eta segundo erdi bat geroago hori ere ez. Dzanga ozen batekin sartu nintzen uretan, eta hotsa handia izan bazen ostiakoa ez zen txikiagoa izan, ur gainaren kontra hartu nuena lehenik, eta putzuko zoruarekin hartutakoa ondotik.
2009
‎Domingoren begiak, baina, ez ziren menderatuaren begiak, ausaz, ez azpiratuarenak, ezta ardiaren begi etsi itzaliak ere; aitzitik: makurtu gabeko argiaren distira zuten, eguzki bertikalarena, bere jarrera hura ez baitzen, beharbada, apaltasunezkoa, eta harrotasunaren hariek zuzentzen baitzuten, apika, eszena hura, Domingo, azalean gauza bat aditzera eman arren, lekuko inozo batek apaltasunaren irudikotzat hartuko zituen seguruenik, bai haren hitzak eta bai haren masail eskainia ere?, sakonean beste bat esaten ariko balitz bezala, koadro osoaren kontrastean bigarren planoan geratzen zèn begi argitasunaren ñabardura distiratsu hura, egunsentiak pizten du oilarraren kukurrukua eta oilarraren kukurrukuak pizten du egunsentia?... lekuko; inork ez zuen ñabardura hura ikusteko posibilitatea, ikusleak urrunegi zeuden?, baina desafiatzaileak bai, hark ikusi zuen?
‎Errana ez zen nire kolkotik aterea. Hitzez hitz errepikatzen ari nintzen lehengo egunean gure buruzagietariko bati aditua. Ez zen Alain kikiltzeko aski izan.
‎Karlos IX.a organ zeramaten, kamastra baten gainean, hilik egon gabe hila balego bezala. Noizbehinka, hasperen gisako hots ito bat aditzen genuen, eta orduan jakiten genuen irriz ari zela. Nafarroa haren parean ibilki zen, mutiko zireneko istorioak berritzen.
‎Uste baino errazago barkatu zidan bezperako zakarkeria. Irriño jostari batez aditu zuen Biktoriaz egin nion alabantza beroa.
‎Domingoren begiak, baina, ez ziren menderatuaren begiak, ausaz, ez azpiratuarenak, ezta ardiaren begi etsi itzaliak ere; aitzitik: makurtu gabeko argiaren distira zuten, eguzki bertikalarena, bere jarrera hura ez baitzen, beharbada, apaltasunezkoa, eta harrotasunaren hariek zuzentzen baitzuten, apika, eszena hura, Domingo, azalean gauza bat aditzera eman arren –lekuko inozo batek apaltasunaren irudikotzat hartuko zituen seguruenik, bai haren hitzak eta bai haren masail eskainia ere–, sakonean beste bat esaten ariko balitz bezala, koadro osoaren kontrastean bigarren planoan geratzen zèn begi argitasunaren ñabardura distiratsu hura –egunsentiak pizten du oilarraren kukurrukua eta oilarraren kukurrukuak pizten du eguns... inoiz ez bezalako energiarekin zegoen –energia negatiboa nahi bada, porrotaren ondorioz, baina energia, azken finean, beste energia mota batean transformatzeko gai–:
2010
‎Baieztapen horrek gradazioak ditu, noski. Joseba Lakarrak beti azpimarratu du nahikoa dela diziplina bakar bateko adituek ostrakak faltsutzat jotzea, multzo osoa susmopean uzteko. Alegia, nahikoa dela epigrafistek, edo hizkuntzalariek, edo historialariek zalantzak agertzea, materiala nork obratu duen bilatzen hasteko.
‎Eransten du pertsona izen bat izan litekeela, baina ezezaguna zaiola. Antroponimo zelta dugu izen hori, baina mundu osoan hamar bat adituk bakarrik ezagutzen dute. Nola da posible balizko faltsutzaile batek izen zelta hori ezagutzea eta Diputazioko txosten egileek ez??.
‎Lakarraren eta Gorrotxategiren zalantzei erantzuten lehena ez zen izan, hala ere, Eliseo Gil, edo arkeologoren bat, edo Santos Yanguas historialaria, edo beste diziplinaren bateko adituren bat, ez. Euskaltzainburu ordea bera izan zen EHUko bi lankideak publikoki ezeztatu zituena:
‎Baina Mariok begirada batez aditzera eman zion ezin zutela ezer egin, ez bazen pistola duelu hartako testigu mutuak izan.
‎Eta isiltasun hura, makina eta zerra guztiak isilik, gauez bakarrik ezagutu izan zuena, gutxitan egun argiz. Hots bat aditzen zen, ordea, behealdeko zirkulazio urrunarekin eta inguruko txorien txintarekin nahasian: urruma betibat, errepikatu bat.
‎Atzerako ispilutik jendea ikusi zuen, altxa eta makurtu, lurrera begiratu, lurretik zerbait jaso, Munch en koadroko oihulariaren itxuraz. CDa itzali zuen eta Su Ta Gar-en garrasiei harmonia zerutiarra iritzi zien, bat batean aditu zituen ulu eta alarauen aldean.
‎haren langileentzat Jaime Bergara, nagusia baino gehiago zen aita, anaia, laguna eta ia ia jainkoa. Gure aitari, behintzat, sekula ez nion hitz txar bat aditu nagusia zela-eta, ezta fabrikak ateak itxi eta langileak kalean gelditu zirenean ere. Hori, baina, beste istorio bat da, bere garaian kontatu beharrekoa.
2011
‎Haren inguru guztian jendea larri zebilela hauteman zuen. Bazirudien boz errime bat aditzen zela laguntza eske, inongoa ez zen boza. Ilusioarena soilik izan zitekeena, izatekotan.
‎Gero boz argi bat aditu zen, zeinean 613 zenbakiko funtzionarioak 614 zenbakikoa ezagutu baitzuen.
‎Ez zen nehor mugitu. Jendetzatik garrasi bat aditu zen isiltasuna zabaldu orduko.
‎Gogoratzen dudanean, denak batera aditzen ditut: zerrategiko zakurraren zaunka, Pintto etxera bidaltzeko aholkua, behorraren abiada zoroa eta txakurtxoaren babes bilatzea.
‎–esan zuen. Amona etzaten ari zela, Fenellak barre arin bat aditu zion.
‎Ume oihuak iristen ziren beste lorategietatik. Arrantzale baten gurdi arina igaro zen bide hondartsutik danbadaka, eta zakur bat aditzen zen urruti zaunkaka; motel iristen zen hotsa, zakurrak burua zaku batean baleuka bezala. Arreta jarriz, itsasgoraren ziztu gozoa aditzen zen, hartxintxarra astintzen.
‎Lehen ertzaina mazoaren eta zizelaren artean zein hartu zalantzan eta bigarrena etxe osteko aztertze lanean dabilela, bat batean aditu da oihu ozena:
‎Eta orroaren azken puntu bezala, eztanda moduko bat aditu da: –pun!?
‎–Neronek tiratu ditut. Baina lehenago eztanda bat aditu dut.
2012
‎Premisetatik atera diren dedukzioak logikoak eta zorrotzak dira; baina premisa horiek, bi puntutan behinik behin, behaketa okerretan oinarritzen dira. Marie bere amaren etxetik ez urruti harrapatu zuela gaizkile talderen batek aditzera eman nahi du Le Commerciel ek.. Ezinezko gauza da?, hala dio,. Marie bezalako emakume bat, ehunka lagunek ondo ezagutzen zutena, inork ikusi gabe hiru etxe multzotatik igaro izana?. Parisen aspalditik bizi den pertsona baten ideia da hori, hantxe baitu enplegua, eta, hirian mugitzen denean, bulego publikoen inguruan ibiltzen baita gehienbat.
2013
‎–Ofizial bati aditu diot: aljertarrak Maóri erasotzen ari dira, adierazi zigun, irriño erdi batez?.
‎Itzuli eta lasterka abiatu nintzen, herio suharrean, gibelera behatu gabe, zubia helburu. Berehala, danbateko bat aditu nuen. Gero bertze bat.
‎Auskalo nondik atera zuen hori. Ingurukoek txalotu zioten ziria, trufa gaizto bat aditzen delarik bezala. Niri barrenak kordokatu zizkidan, egiatik hain hurbil.
‎Euri tantek lur lokaztuan nahiz bere gorputzean lehertzean ateratzen duten asotsarekin nahasi du hasiera batean. Eztul karkara bat aditu iduri zaio. Bertze zamari baten zango hotsek egin diote gaztigu.
‎Eta hor zegoen izeko, janzten nintzen bitartean predikua egiten eta berba eta berba, sermoia irakurtzen balego bezalaxe. Hala ere, hamar hitzetik nik ez nion batetik gora aditzen, zeren, suposa dezakezunez, nire Wickham maitea bainuen gogoan. Irrikatan nengoen jakiteko ea jaka urdina eramango ote zuen ezkontzara.
2014
‎etorkizuneko nire bururen bat aditu dudala iruditu zait, gaztigatu didala harreman honek eztanda egin gabe horrela funtzionatzea ederra zatekeen arren, horrela funtziona dezan bortxatzeak goitik behera kakaztuko azkartuko areagotuko duela eztanda,
‎Boluetako tunelean sartu aurreko KUKUTZA IKUTU BEZ! ...sesio hori, alegia, arrazoi ezin aurreikusizko baten ondorioz bakarrik eta denbora luzez zerbaiten esperoan gelditu dudala, entretenimendurako bitartekorik gabe, eta egunkariak edo aldizkariek dena delakoagatik ez nautela aseko edo agian ez dudala edukiko egunkaria edo aldizkari bat erosteko aukerarik eskura, eta sabaiari begiratzera edo, are izugarriagoa litzatekeena, sutuko nauen elkarrizketaren bat aditzera kondenatuta amaituko dudala; beraz, beti derrigortzen dut neure burua poltsa irakurgaiz hornituta eroatera, azkenean kasuen erdietan ere etekinik ateratzen ez diodan arren, berandu oheratu banaiz edo, bestela, goiz altxatu, zuzenean lo egiten dudalako tarte hiletan; obsesioak obsesio, kontua da banuela liburu meheagorik ekartzerik, baina hasita nuen jada La Broma (500 orri) eta agian ez ...
‎Aireratu bezain laster zerbait gaizki joango zela jakin nuen. Zarata karrankari bat aditu nuen eta lurreratze trena ezin izan zela guztiz itxi irudikatu nuen. Irudipena izan nuen hegazkineko laguntzaileak erdiko korridorean gora eta behera ohi baino azkarrago zihoazela eta segurtasun uhalak lotuta edukitzeko seinalea luzesten zela.
‎–oihu egin zuen soldadu errementari kankailu batek, ukabilkadaren jotzailea bera. Onespenezko berbaro bat aditu zen, jendea haren inguruan biltzeaz batera.
‎Haurrak sumatzen zituen ondoko gelan jaten, monosilaboak ahoskatzen, ordurako nagusien komedia ahaztuta. Haragoko gelatik murmurio bat aditu zuen, eta gero telefono baten entzungailua altxatzen, eta orduan, laborriz, gelaren bestaldera joan zen ezer ez entzuteko.
‎Korridorean barrena ibiltzean, ahots aspertu bakar bat aditu zuen emakumezkoen komun behiala zaratatsuan. Tabernara sartu zenean, aurrera begira zeharkatu zuen hogei oineko tapiz berdea, lehen ohitura zuenez; eta, gero, hanka barra azpian tinko ezarrita, buelta hartu eta gela miatu zuen:
‎Gero, handik minutu batzuetara, bat batean ohartu zen bazirela beste giza irudi batzuk gelan. Aginte mehatxarizko ahots sakon bat aditu zuen; argi izpi horiak ikusi zituen han eta hemen, nahaspila hartan. Oihuak bakandu egin ziren.
‎Zalantza egin zuen urduri. Orduan, atzamar kolpe bat, kirrinka bat eta tarrapata jarraitu bat aditu ziren aitorlekutik. Leihatila itxi zen, eta felpazko errezela dardaraka hasi.
‎Lehenbailehen konpondu beharra zeukan hutsegitea? baina, otoitzeko azken hitza ebakitzeaz batera, zarata zorrotz bat aditu zen, eta leihatila itxi zen.
‎Memento hartan, dardara bat aditu zen urrunean. Ordu arte bare egon zen eguratsa, baina orduan milaka txistu ozen gorgarri zeharkatzen ari zirela zirudien.
2015
‎Elkarren artean beste hitzik egiteko betarik gabe, suteak orro egin zuen ordea biltegi barrutik pixkanaka esnatzen eta zutitzen ari zen basapiztia bailitzan. Izugarrizko danbateko bat aditu zen berehala; erorketa eta haustura ugarien hotsa. Derrigorrean metalikoak izan behar zuten arren, hezur erraldoien kraskatzea burura ekartzen zutena.
‎Bizpahiru ahokada hartuta, libre neukan hanka inarrosten hasi nintzen. Intziri lazgarri bat aditu nuen. Maisua ere bizirik zegoen!
‎Zer esan nahi zuen hesiak harentzat, zer esanahi zuen lorategiak harentzat, olatu bat lehertzen zenean zer esan nahi zuen harentzat? (Lilyk gora begiratu zuen, Ramsay andreari ikusi izan zion bezala; berak ere olatu bat aditu zuen hondartzan erortzen). Eta zerk eragiten eta astintzen ote zion gogoa umeek «Kanpora!
‎Bil bil egin eta sofa baten azpian galkatuko zuten. Beraz, zertarako hartan jardun, eta ahots bat aditu zuen ez zekiela margotzen esaka, ezin zuela ezer sortu, denboraren poderioz esperientziak buruan sortu ohi dituen zurrunbilo horietako batek harrapatu balu bezala, hitzak errepikaraziz, estreinakoz nork esan zituen jabetu gabe.
‎Ustekabean, baina, hots bat aditzea iruditu zitzaidan nire gibeleko itzalen artean. Begiak kolpera zabaldu eta bira eman nuen.
‎Hizketan ari dira euren artean, ahapetik aurrena, haurrak ez entzuteko moduan; gero, berriz, meatze barrenetik ahots nekatu bat aditu da, erdaraz: –¿ Qué pasa ahí?
‎Beste abisu bat aditu genuen bozgorailuetatik. Bigarrena.
‎Bueno, ni, hizketan baino gehiago, entzuten. Bide baketsuak hartu behar direla, borroka gogor egin beharra dagoela, borroka eta politika biak uztartzea komeni dela... bakoitzak badu bere iritzia, eta nik, bati aditzen diodanean arrazoia ematen diot, eta gero besteari ere bai igual, beste zeozer esanda ere. Eta denak daude horren seguru, eta bakoitzak esaten dizu berea dela bide zuzen bakarra, eta bide horretatik lortuko dugula askatasuna, pare bat urte baino lehen.
‎Ongi egin dezu Nafarroako hitzen batzuek ekartzea, egokiak diranean, eta besterik eztanean. Zerren lenbizian ta bat batetan aditzen ezpadira, aurki adituko dira, ta geienak, dagoaneko, aditzen ere badira: ta ala euskera bide batez edertzen ta ugaritzen da.
2016
‎Sarean dauden haren testu errezitatuak entzuten aritu ginen luzaroan. Haietako batean aditu nion esaten, berezkoa zuen buru-argitasun eta hitzak ahoskatzeko kadentzia motel harekin, «quizás nosotros somos las palabras que cuentan lo que somos». Zirkuitulabur bat sentitu nuen barnean.
‎Poliki eta modu solemnean aurreratu zen, kapela lurrean utzi, eta bere begi eder eta esanahiez beteak zuzendu zizkidan. Gaitzespen zurrumurru bat aditu zitekeen, goian behean. Altxatu egin nintzen, hura aurkeztu,. Sojourner Truth?, eta ikus entzuleei eskatu nien tarte batez isilik egoteko.
‎Kantu itzel bat aditu zen, itsasoaren bazter honetan sekula jaiotako gauzarik maitagarriena. Kantu berri bat zen(...) eta haren eder sakon eta kexatiak, haren kadentzia ederrak eta erakarmen basatiak auhen zegien munduaren belarrietan, taupaka eta burrunbaka, eta gizakiak gutxitan adierazitako mezua helarazi.
‎Joseba Agirregomezkorta zela, Irutxulo irratikoa, Iñaki Goikoleak berak deitu ziola goizean. Denbora pixka bat zain egon ondoren, gizonezko kontratenore ahots zoli bat aditu zuen. Aspalditik bere artikuluen irakurlea zela esan zion, bere literatura irratsaioak ere entzuten zituela noizean behin, eta berarekin hitz egin nahi zuela proposamen bat egiteko.
2017
‎Nagusien etxean nengoen egongela txukuntzen Santiagoren kotxea iristen entzun nuenean. Halako batean zarata bat aditu nuen, tiro hots baten gisakoa. Hots ozen eta lehor hura barreneraino sartu zitzaidan.
‎Sukaldea zeharkatu eta patioko atetik atera eta eskailera kosketan gelditu zen. Ben eta Luster ez ziren ageri, baina, han zegoela, sotoko atetik zetorren beste dardarizo nagi bat aditu zuen eta ateraino joan eta beherantz begiratu eta goizeko eszenaren errepikapena ikusi zuen.
‎Herrian jaitsi eta Parker era joan eta gosari eder bat eskatu nuen. Jaten ari nintzela erloju bat aditu nuen ordua jotzen. Baina nik uste gutxienez ordubete beharrezkoa zaiola denboraren nozioa galtzeko, historiak berak baino luzaroago jardun duenari haren progresio mekanikoan sartu nahian.
‎Andre bat atetik pasa zen, baina ez zuen kanpora begiratu. Behi bat aditzen nuen nonbait marruka.
‎Udaltzainak xelebrekeria bat aditu balu bezala goititu zituen bekainak. Ander azalpen baten bila abiatu zen.
‎Anderri minutu erdi bat kostatu zitzaion obeditzea. Pixka pixka bat aditzeko maneran utzi zuen, hala ere.
‎Aitziberrek hankak zabaldu zituen. Haren ahotik hasperen bat aditu uste izan zuen Anderrek. Isil misilka izanagatik, telebistako esatariak, bere onetik aterea, Landa zuen aipu.
‎Tiro hotsak durundi egin zuen luzaroan: azken oihartzuna iraungi zenean txistukada bat aditu zuten beren aurrean eta Martinsen lagunak erantzuna jo zion.
‎Filma batean argumentua baino garrantzitsuagoa da karakterizazioari, aldarteari eta giroari neurria hartzea, eta horiek ezin ditut behingoan hauteman gidoi baten zirriborro hotzean. Beste espresabide batetik hartutako efektu bat aditzera eman daiteke, baina jatorrizko sorkuntza lana ezin daiteke gidoi modura gauzatu. Behar baino material gehiago daukazula sentitu behar duzu, gero hartaz baliatzeko (nahiz eta nobela luzeak gehiegi daukan).
‎Kirioak oro loturik dizkidan ezinegon urduri baten menpeko nauzu holakoetan, nire buruaren jabe ez naizela. Zorionez, nire buruarekiko begiramen galduaz lortu ezin dudana, besteren begitan lotsagarri agertzeko ahalkeak iristen du, eta hala, komun aldetik eztul modukoren bat aditzen dudanean, hango eginkizunak burutuak dituelako zantzutzat hartu eta ni ere zentzuan sartu, dena bat izaten da.
‎Galdera ortots baten gisan aditu zen, Barrio Sesamoko banpiroak saguzarrak zenbatzen zituelarik bezala. Azukre koxkorretatik aldendu gabe, Antoñitoren begirada izoztua gelditu zen.
‎Bat batean, asots txiki bat aditu zuen logelan. Begiak zabaldu zituen izuturik eta berriz hartu zuen egurra.
‎Ordokiko kargamentua eta egia hitzak batera aditzeak tripak mugiarazi zizkion Lurrari.
‎Ilunabarrean, kaneloiak bukatzear zituela eta hitzartua balitz bezala, motor bat aditu zen Garagoitiko bordaren kanpoko aldean. Lurrari ezaguna egin zitzaion asotsa.
‎Arizkungo herrian jada, sirena bat aditu zuen bere gibelean. Polizia izanen zela pentsatu zuen.
‎Bekatuaren aztarnak nahitara? Barkamen eske bat adituei. Ez dakit, ez iezadazue galde gauza ilun guztien arrazoi gordea.
2018
‎Bide laburra egina nuen errepide bazterrean, nik uste, hostailan barrena kirika, ikuspegi hobe baten bila, harik eta ahots bat aditu dudan arte nire atzean. Ordura arte, jakina, uste izan dut bakarrik nengoela, eta harritu samarrik begiratu dut gibelera.
‎Txalo zaparrada bat aditu zen, eta ohartu nintzen nola begiratu zioten elkarri lord jaunak eta sir Davidek. Monsieur Dupontek eskua altxatu zuen, txaloak eskertzeko edo isilarazteko (ezin jakin).
‎Handik gutxira, gonbidatuen artean nenbilen, hara hona, erretiluan botila bat porto neramala. Jaun bati kopa bat ardo zerbitzatu berria nintzela, hara non ahots bat aditu nuen nire atzean.
‎Autotik atera, atakara hurbildu, eta, bat batean, zaunka zaparrada bortitz bat aditu da aletegietako batean; lasaitu ederra hartu dut, beraz, berriz Carlisle doktorearen ondoan eseri naizelarik Rover aren aurrealdean.
‎Zarautzen izan zen bilera bat, erabakigarria, aurretik beste lurraldeetan eginak ziren?, eta han atera zen ni nintzela hautagai egokiena; eta onartu ziren nik ipinitako baldintzak. Irteeran, telebistako erreportari batek aditu omen zion Arzalluzi nola esan zuen: larrutik pagatuko digu!
‎Gauza bitxiak gertatu izan zaizkit. Zeremonia baten erdian, musika banda eta guzti, bat batean aditzen dut atzetik deitzen didatela: –Carlitos!?.
‎Itxikeria hori benetan etsigarria da. Epaile bati aditzen diozunean halako ez duela behin behinean aske utziko, egin zuenaz aparte, independentziaren aldekoa delako, hor, ideia eta asmo politikoak ari da epaitzen. Aterako da norbait esanez belaunikatu daitezela eta agindu dezatela txintxoak izatea.
2019
‎Ez dakit non irakurri nuen, edo non ikusi, berez kontu zientifiko bat izan arren igual zientzia fikziozko pelikularen batean adituko nuen, kaosaren teoriaz. Alegia, aurrez igarri ezinezko milaka eta milioika gertakariren menpe nola gauden, eta horien guztien baturak egiten duela historia, egiten duela mundua den bezalakoa, egiten gaituela gu, unez une.
‎Senak ematen zidan toki hartan ez geundela batere seguru. Segidan, danbateko zoli bat aditu genuen, dorre barrutik atexka hermetikoren bat zabaldu izan balute bezala, eta bat batean izarniadura gorri bat isuri zen zerura eta hondartzako lehenengo dunetara.
‎Kamainara bidean, Rosa Txani idazmakinarako zinta bat enkargatu behar niola gogoratu zitzaidan eta paper mutur batean apuntatu nuen, biharamunean ez ahazteko. Gero, beroaren beroz, loak hartu ezinik egon nintzen denbora luzean, harik eta euri zaparrada gogor bat aditu nuen arte.
‎Ilargi beteak argiontzi txinatar geldi bat zirudien haize izpirik gabeko gau isilaren magalean. Baina, Palawanen popatik azken aldian pasatzean, musika eztanda bat aditu genuen, erabat txunditurik utzi gintuena; izan ere, ustekabean, kapitainaren gramofonotik 5/ 8 konpaseko zortziko ezagun bat hedatu zen badia osora.
‎Gizon garaia eta indartsua izandakoa zen, baina tropikoko bizimodu latzak makaldua zion osasuna eta bigundua bihotza eta, kinina dosiak sarri hartu arren, kalenturak eta hotzikara gogaikarriak izan ohi zituen ia kendu gabe. Sartu orduko lurrin gozoegi bat aditu nuen inguruan, olio alkanforatuarena bezain okaztagarria.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia