Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 172

2000
‎Ziegak itxiko dituztela adierazi dute bozgorailutik. Ordu erdi baten buruan hasten dira gosaria ematen, eta ilaran jarri gara geu ere. Kafesne modukoa ematen dute, eta ogia, gurina eta mermelada poto txikietan.
2001
‎Ardoak ere bere lana egiten zuen, altxagarriarena edo, zeren biak harrotu egin baitziren, labe gorian ogia bezala. Aurelio Portugaleko kanta bat hasi zen kantatzen," beijos ardentes, com que anciedade nós os colhemos nos labios teus...", herrimina eta maitemina nolazpait ere isurtzeko, eta Sadabak, ahal zuen bezala, lagundu egiten zion," nosos ko le!... nos la bios teeus!". Tarteka oihu egiten zuten," Gora Josefinaren titi ederrak!!!", edo" Biba Bakunin!!!", aldiro trago egiten zutela, eta ostatuko jendea gustura saltsa harekin, batzuk alde eta bertzeak kontra.
‎Aitak besotan nindukan, bularraren kontra, zer egin ez zekiela. Nik negar eta negar, bixkiak ere kutsatu eta hirurak batera hasi ginen, zeinek gogorrago. Aitak ezin zuen jasan hura.
‎Bestela ere badaukagu txupatzeko nahikoa. Baina hori baino ez balitz,; halako batean hasi zen esaten gramatika generatiboa erakutsiko ligukeela... atzeko latinetik emanda! Harrezkero gramatika sailekoak eseri ezinik dabiltza.
‎B zalantzati erantzuten zuen, bai..., esaten zuen aurrena, eta gero berriz, ez..., eta gero, bai baino ez..., zeren..., agian ez zaizue gustatuko..., oso pertsonala da... Baina gure sabai idortuak, ura ere metabolizatzeko ez ziren gure gibelak, gure buru lodiak, gure puxika hanpatuak, ez zeuden B atzera aurrerak, duda mudak eta planta herabetiak jasateko moduan, eta orduan orro batean hasi gintzaizkion edabe eske, gure neurona matxuratu eta zulatuei gelditzen zitzaien kemen guztia –asko ez bazen ere– bilduz.
‎Stevek ez zuen hitz erditxo bat ere esan, baina arnasa nabarmenkiro larritu zitzaion. Odol xirripa mehe bat hasi zitzaion kristala zegoen tokitik behera jarioan.
‎Konturatu orduko Jokin nire aurrean jarrita zegoen, koadernotxoa eskuan eta zain. Nik begiratzeaz bat hasi zitzaidan azalpenak ematen. Lehentxeago idatzi oharrak irakurtzeari ekin zion era profesional eta monotonoegiaz.
2002
‎Ben Caponek esku bat jarri zion sorbaldan, lasaitu nahian. Fernando Aranguren ministerio batean hasi berria zen.
2003
‎Galdu egiten duela funtsa iraultzaileak, iraultza egina denean. Beste aldi bat hasten dela hori egindakoan eta hor ez dutela zer eginik ez batak eta ez besteak.
2004
‎Carlosek eta biek oso bolada ona zeramatelako edo, esaten den moduan, gehiago mindu zen. Ordura arte biek izan zituzten gau bateko larru jotzeak, baina inork ez zuen ezarri, ahoskatu gabeko itun bati jarraiki, bikoteaz kanpoko harreman iraunkorrik; horregatik iruditu zitzaion Marcki, Carlosek traizionatu egin zuela Ikerekin harreman paralelo bat hasi zuenean. Carlosen aitzakia zurigarriak gorabehera, Marckek ez zuen ulertzen Carlosi adinak aurrera egin ahala" stop egiteak", halaxe izendatzen zuela akordatu da Marck, hitzaren esanahi hutsa zein Carlosekiko oroitzeak barrunbea irauli diola," stop egiteak" sortzen zion ardaila.
‎Saxok, orain begiak itxi itxi egin, orain zerura begira ikaragarri zabaltzen zituen. Gero negar batean hasi zen. Gelditu zen emakume bati:
2005
‎Helburua elkar ondo ezagutzea zen, eta hitz egitea, asko hitz egitea. Mahai baten inguruan hasten ginen, halako seriotasun kutsua eman nahian beti ere. Hau da, geure burua aurkeztu behar baldin bagenuen, ez genuen esaten" Martxel naiz, hamalau urte ditut, halakoren semea naiz eta herri inguruan azeriak harrapatzea gustatzen zait, edo amuarrainei tranpak jartzea".
‎Erabaki zuen arriskuak ez zuela gehiago merezi. Errotuegi zeukala beste harremana nirekin berri bat hasteko.
‎Lerro hauek mutuak hitz egin ahal izan dezan daude asmatuak, eta aipatu gabe gorde ezin dudan oldar itzel batengatik ere bai: bilduma berri bat hasi nahi dut. Hemendik aitzina, neronek idatzitako mutuaren hitz hauez osatuko dut bilduma berria.
‎Isildu egin nintzen malkoak etorri baino lehen, eta mugonez itzali zen lanpara, Enbeitak ordu laurdeneko bizia baino ez zion ematen metxari. Etzan egin ginen, eta eztul batean hasiko zen laster Uriarte isila.
2006
‎Bizikletari lotutako amets eta ekintzetan aurrera egin banuen ere, Aintzaneren adiskide izateko bidean ez nuen gisakorik lortu. Gainera, aldameneko auzoko mutil koadrila bat hasi zen gure atari aldera etortzen, ohol gazteluetan jolasteko aitzakian baina, benetan, Aintzanek erakarrita nire ustez.
‎– Trankil, boi," lasaigarri" batzuk hartuko ditiagu Tabeiron Brancon. Hi bezalako gizontzar batek barre egin liekek halako berunezko liztorrei –eta barre batean hasi zen Suso, nikotinaz zikindutako haginak agerian.
‎Itsaso berekoak gaituk... –eta barre batean hasi zen Suso, Vagalume barruko ilunpera zihoazela.
‎Telebistari begira daudenak oihu batean hasi dira baliogabetutako gol baten kontura. Irain ere bai batzuk.
‎Orduan eztabaida luze bat hasten zen, laguntza moduaz eta mailakatzeaz, are lagundu aditzaren egiazko esanahiaz ere, Sara sartu eta Txato adreilu kamioikada bat deskargatzen ari zela, bera bakarrik, jakinarazten zigun arte. Orduan batzuk lotsatu eta deskargan hasten ginen Txatorekin batera.
‎Hori ere ez da, ez da, bizitza ukoen, galeren eta errenuntzien batuketa etengabe bat baizik ez denez. Ordea, behin eta berriz itzultzen zait gogora nire hasierako une hartako inozentzia itzel, neurrigabe, alimale hori, zigarroa eskaini zidanaren galderari azalpenak emanez erantzun nahi izan nioneko une hori, eta hori gogoratzen dudan aldioro halako lotsa jasanezinezko bezalako bat hasten zait barru barrutik ernatzen, eta gorputz ardatzaren erdian pospolo bat piztuko balitzait bezala da, eta pospolo horren garra, hasieran txikia, badoa handitzen eta handitzen, eta tripak erretzen dizkit, eta erraiak, eta nire baitan dagoenak oro kiskaltzen du azkenerako, halako moduz non azkenean su horrek masailak ere harrapatzen dizkidan, eta ni, neure osoan, suzko bola ito bat banint... Eta lotsazko su bat da, ongi entzun duzu.
‎eta erre batean hasi zarelako marruka
2007
‎Gauzak argi zituen Diccinok, baina, esan dizudan bezala, garaiak etorri zitzaizkigun tupustean gainera eta lehen jendea guregana etortzen bazen ikuskizunera, bat batean hasi ziren gauza nabarmen txarra bezala ikusten Anne Belle, bi burudun emakumea, Alberto printze ipotxa, gomazko andrea eta gurean ziren bestelako munstro itxuragabeak ikusgai denen agerian jartzea. Errukarriak baizik ez zirela, eta ez zegoela batere ondo jendearen aitzinean halakoak erakusten ibiltzea.
‎Iñaki zaunka batean hasi zitzaion:
‎Automobil txipi bati jarraiki, batere presarik gabe, abiatzeko pistara heldu zen hegazkina eta maniobra baldar batzuk egin zituen gero. Aireratzeko baimenaren zain, goiti egin zuen motorraren presioak eta, baporezko eltzea irudi, dardara batean hasi ziren bazter guziak. Abaila bizia hartu zuen istantean eta, lurra utzi bezain fite, sabelean gorde zituen gurpilak poliki poliki.
2009
‎Tximeletak, inurriak edo puzker itoren bat hasi zait irabiaka urdailean, kontuak egin eta bost egun baino ez direlako geratzen astelehenerako. " Bost egun eta c’est fini", pentsatu dut.
‎Krika hautsia zeukan ardatz zahar bat erosi zuen Astigarragan, sagardo poxi bat hasi zen egiten urtero, eta Mariak esku ona zuenez sukalderako, mahai luze bat ipini zuten sotoan, barriken erdian. Pasaiako urtzaileak, kupelgileak eta igeltseroak joaten ziren maizenik.
‎zigarro batekin hasi zen dena
‎zigarro batekin hasi zen erlojua
‎zigarro batekin hasi zen...
‎zigarro batekin hasi zen
2010
‎Elbarritu nintzenez geroztik Fred eta Veronique batera hasi zitzaizkidanan etortzen gela egitera. Dutxen gela hartuta ez badago Fredek garbitzera eramaten nain, Veroniquek gela egiten duen bitartean.
‎Haietako egonaldi batetik astebururako baimenarekin ateratzen utzi zioten batean hasi zen Dimitriren gainbehera. Euria ari zuen eta haize erauntsiek aldiriko etorbide zabala garbitzen zuten.
‎Gutxira ohartu nintzen, Xabierrengandik beste inorengandik jaso ez nezakeena jasoko nuela. Eta, horrela, kaier berezi batean hasi nintzen idazten Xabierrekikoak.
‎– Eta jada hasi haiz ametsetan: liskar batekin hasitako maitasun istorio bat...
‎Konposizio perfektua zen Billie Jean. Bateria doinu harrigarri batez hasten zen, baxuak sendo lagunduta. Sinplea eta indartsua zen hasiera hura, hezurrak mugimenduan jartzeko parerik gabea.
‎Eskuak garbitu eta botak balkoian utzi zituen, etxea lokatzez ez zikintzearren. Sofan eseri zen, dardara batean hasi zen berehala eta ez zuen inoiz gehiago hitzik egin. Medikuek Gabrielari azaldu ziotenez, garunaren ezker aldea hilda zeukan, zuen mintzoa sekula berritu.
‎Shakirarena omen den kanta batekin hasi da karaokea. Aurkezleak eta guzti ditu saioak.
‎Berak ere ez didala entzuten konturatzean, izerdi batean hasten naiz.
‎– Munduko museotarik entzutetsueneko batean hasiko zara lanean, ez ahaztu.
2011
‎Akatsuka, 1935ean jaioa, polizia ofizial baten semea zen. Gerra ostean industria kimikoko faktoria batean hasi zen beharrean. Tabakozale eta edale amorratua.
‎beste egun bat hasia da
‎– Kontu bitxia –hasi zen lankidea–, desagertu eta bizitza berri bat hasi. Noizbait edonori bururatu zaiona.
‎Niregan, ordea, beste susmo bat hasi zen gorpuzten. Tipo honek zertxobait baino gehiago jakin zezakek afera honetaz eta, dosiak neurtuz, nire eskuetan jarriko dik informazioa nik neronen aurkikuntzatzat hartuko nituzkeenak.
‎Zerraldoa zaldi baten gainean eramango du ekialdetik etorri berri batek. Hain justu, zaldiak Cooper luzea daramaneko eszena irrigarria da oso, are gehiago ikuslea jabetzen denean duelua trikimailu bat izan dela, zeinari esker hegoaldeko buruzagi ohiak, bere izenari lur eman ondoren, bizitza berri bat hasiko duen. Berria esatea beharbada gehiegi da, izan ere, Cooper luzeak egingo duena, behin izen berria jantzita, bere sendia akabatu zuen maltzurraren bila abiatzea izango da.
‎Ar fabrika, har fabrika. Barretxo barkabera batetik hasten da zapalketa. Hirugarren lotura.
‎Ez zen norbere kabuz desagertzea inola ere haizu, nola bada? Soto eta Zeberio, bi desagertu bazituen lehendik ere buruan eta gero aita desagertu zitzaion, ez modu zentzuzkoan orain zekienez, ez gaixotasunak jota, baizik eta etxekoen lepotik eta haien abandonuak eta sufrimenduak batere axola gabe, estekak oro hautsita bizimodu berri bat hasteko desagertu. Ez, hura ez zegoen barkatzerik.
‎Bai, ala? Zenbat emakumezko izen zaudek hire agendan, zenbat emakumezko topatu dituk bidean urteotan haiekin bizitza berri bat hasteko ametsa izateraino. Laurogei baino askoz gutxiago, baina Don Juan bahintz izan zitezkeen laurogei:
‎Bai, halaxe zen, Diegoren amak agian ez zekien, baina desagertzea deliberatu zuen berak ere, eta horretarako bere burua oso osorik ibaira bota beharrean, pixkana pixkana harraskatik behera botatzea erabaki zuen: errazenarekin, ile xerlo batekin hasita.
2012
‎Utziko dizkizut patxadaz irakurtzeko, baina, hala ere, dagoeneko ikusi duzu zertan den. Aita susmo batekin hasi zen bila eta azkenerako ziur zegoen erantzuna aurkitu zuela.
‎Maiteminduta egotea duk sentitzea norbaiten alboan egon eta ez duala sekula santan banandu nahi, ezta komunera joateko ere. Ondo asko dakik, norbaitekin harreman bat hastean lehen urtean edo pasatzen zaian hori... Denok bizi izan diagu...
‎Iritsi da larunbata. Idulkirik gabeko Saint Sulpiceko Esfingeak sumatzen du bere bizitzan aro berri bat hastera doala. " Sena" dio berekiko, hamaikagarrenez bere baitan barre txikia eginez ulertuko dion inori esan ez diezaiokeen hitz jokoarekin, Bir Hakeimetik aireko metroaren azpitik festa antolatu duten apartamentura doan bitartean.
‎Badakit etzi ez dugula halako eztabaidarik egingo. Etzi beste aldi bat hasiko baita gure bizitzan. Lortu edo ez.
2013
‎txapelerdi kasta ezain bat hasi zen ugaritzen
‎zuhurtzia galdurik zurrusta batean hasi da
‎Ikarak gorputza leihotik aldenarazi zuen: korridorean hanka biluzi batzuk ikus zitezkeen etzanda, kamisoia ematen zuen oihal zati batean hasten zirenak; hortik haratagoa estalita zegoen haga batzuez eta horma eroriaren zatiez. Txilioka hasi zen.
‎Kamioi batean hasi zen amodio istorioa, eta tren batean amaitu behar zuen. Hamabi urte luzez iraunarazi zion bizirik maitasunaren garrari itxaropen faltsuak.
2014
‎gerra bat hasi nahian bezala
‎Galtzak jautsirik eta ipurbegia odoletan zuela antzeman du mediku batek, erizaindegian berean. Inkesta bat hasi dute, baina soldaduen artean ustea da aitzindari bat izan ote den. Hilabeteren buruan nehor arrastatu ez dutenez, susmoa indartu baizik ez da egin.
‎Patruila horretan da Luro, eta guziz trenpaturik da tenore honetan, kanala uretarik iragan baitute. Eztul itsusi bat hasi zaio beraz. Alemanak joanak direla abisu emanik, bigarren batailoia Pinon oihanean erresalbuan utzirik, aitzinerat egin du 49 erreximenduak.
‎estonaturik behatzen die, bereak ez balitu bezala. Izerdi larri bat hasi zaio kopetan beheiti. " Gain gainetik armatuak zer izerdiak isuri genituen zangoen gainean:
‎Bertze bat justiziaren eskuetan eman zuten, Espainiak galde egina ziolako harengatik Frantziari. Kalixtrok ez du dudarik, Santa Graziko eliz atarian, mezaren ondoko eleketan ari, erretoreak eman baitu gerla handi bat hastera doan berri: " Hemengo obra horiek utzi eta espainol eta gailego horiek guziak behar lirateke igorri Alsaziako obra horietarat, lehen lerroan ezarriak".
‎Ardi eroxka horietarik bat balitzaio mugaz bertze alderat menturatuko, guardek atzeman eta Otsagabiarat eramanen liokete. Eta gero luke juntarekin solas egin, eta auzi luze bat hasi, menturaz ardia berriro nehoiz ez berreskuratzeko. Hobe, beraz, behar den tenorean behar bezala begiratzea.
‎Hasteko, goizean hartu behar izan ditu katixima ikasle muin gogorreko batzuk. Bat hasi, eta segitu zaizkio guziak galde izugarriak eginez. " Mesias delako hori, zer da orduan?
‎Baina angula soberakinak eta moltsa beteak soilik ez, notiziak ere badakartzate Baionako merkatutik. Gerla gaitz bat hasiko dela aleman doilorren aurka, eta gazte guziek dutela bihartik aitzinerat armadan izena eman. Etxeko lurretan sartu direlarik, gabarra askaturik dela ohartu eta, otarreak Joseph anaiari utzirik, Errobiko uretarat murgil egin du Renek, gabarra galduaren xerka.
‎Deskontrolatu egiten zitzaion bihotz muskulua, 100 taupada baino askozaz gehiago minutuan, takikardia esaten zioten. Itomen sentsazio batekin hasten zen, ito egiten zen Irene Arrias segundo batez, eten egiten zitzaion barrua, arnasa, odola, orduan hasten zen bihotza abiadura anormalean. Takikardiak zirela azaldu zioten, hamahiru urterekin izan zuen lehena.
‎Postetxetik bota zuten noski. Energia elektrikoko instalazio batean hasi zen gero, aitak lortu zion lana. Galdaretako bat zaindu behar zuen, lan handiegia ere ez, tarte luzeak zituen libre.
‎Zaku artean aurkitu zuten Irene Arrias umea, tren barruan oraindik eta lasai; korrikaldi txikiak egiten ari zen zaku batetik bestera. Garrasi egin zion amak aurpegitik zentimetro gutxira, negar batean hasi zen umea.
‎Ikusi zuen Irenek ez zuela erantzungo, ez zekiela zer erantzun. Beste tonu batekin hasi zen.
2015
‎Horregatik edo dena delakoagatik, Odile Moresek Zuazorekiko zuen beste zerbaitetan ari zen bilakatzen. hutsari beste osagairen bat hasi zitzaion batzen. , nolabait esateko, eremu intelektualetik beste batera ari zen hedatzen.
‎– Zorionez ez dugu batak bestearen biografia xehetasun guztiekin ezagutzen –argitu nahi izan zion Odile Moresek lehenbizi eta, ez zuenez nahi Kattalin temati jar zedin, jarraitu egin zuen–: Batera hasi genuen karrera. Gero pista galdu nion.
‎Kandinskyren tradizioa k errealitatearen eta irudimenaren arteko dialektikan sakontzen du, Mirenen maitasunaren kasua ardatz hartuta. Miren nerabeak lagun taldearen presioa nozitzen du, mutilen batekin has dadin behingoz. Rosa da gogorren presionatzen duena, neskarik esperimentatu eta lotsagabeena, ustez.
‎Tradizioak zurrunduriko jolas hori, behin gizaki errealen harremanetan mamitzen denean, berpiztu eta modu berri batean hasten da dantzan, aurreikusi ezina. Adibidez, Mirenek irudimenezko jolas bat erabiltzen du errealitatearen gabeziak betetzeko, mutil lagun falta konpentsatzeko.
‎Beste bat: ez naiz gai istorio bat hasi eta buka kontatzeko, horregatik ateratzen zaizkit hain arraro egituraturiko nobela horiek; eta gero, ezustean, Gorde nazazu lurpean (eta ondoren Kandinskyren tradizioa, Martutene...).
Bat hasi bestea jelostu, gurabako erronka sortu da Laida hondartzan, biosferaren leku xarmagarri honetan dauzkagu orain burutik buztaneraino osaturik lehenago erpe eta letagin etenak baino ez zirenak: krokodiloak, lehoiak, olagarroak, gazteluak, baleak, dortokak.
‎– Beste neska batekin hasi. Ahalik eta lasterren.
‎Beste ron botila bat hasi du, patxadaz. Hau ez da kiribil tapoia duenetakoa, kortxoarekin ixten denetakoa baizik.
‎– Turismo agentzia batean lan egiten duen tipo batekin hasi da. Ama baino zortzi urte gazteagoa.
‎Milaka postal idatzi ditu, buruz, “Adiskide maitea” hitzekin hasita ia beti. Bizpahiru gutun luze beste era batera hasi ditu, adiskide hitza erabili gabe.
2016
‎Scottsboroko mutilen aldeko jai batean hasten da ezagutzen Ralph Carston, Hobe nuen etxean geratu nobelako protagonista, Hollywoodeko giroa.
‎Inoiz kontatua zion nolatan heldu zen Iruñera hamabi urte bete berritan; gero hemendik, Itsasuko izeba bat tarteko, Bordelera joan zen merkatari aberats baten zerbitzuko. Hiru urte eman zituen Garona ertzeko etxe handi hartan, baina zaharra hildakoan herriko etxearen ondoko hotel batean hasi behar izan zuen lanean. Han ezagutu zuen hondamendia ekarriko ziona:
‎Garai berri bat hastear zegoen euskal nazionalismoaren historian.
‎– Karmele, biok maite genuen Txomin. Baina iritsi da bizitza berri bat hasteko unea. Zugan biziko da beti, baina gaztea zara oraindik, berrogeita bost urte ez da ezer, bizitzaren erdia duzu aurretik.
‎Ahots hari mehe batekin hasi da kantari. Hau da gabaren zoragarria...
‎Josu izan zen Frantziskok eta Karmenek Larresoroko erbestea uzteko izan zuten arrazoi nagusia. Semea herrira itzuli orduko, berarekin batu nahi izan zuten eta, zailtasunak zailtasun, bizimodu berri bat hasi elkarrekin, ondo jakin arren senperrenak pasa zituztela.
2017
‎Miren Akerreta adiskide eta erredaktore burua etorri zitzaion gogora; hemen egon zuen. Esan gabean elkar ulertu zuten biek, Mirenek Axi gizonekin oheratzen zela; Axik Miren neska batekin hasi berritan zebilela, hango nabarmenkeria haiek guztiak gabe. Ingurura so egin zuen, berriz ere, Mirenek albistegietarako eskatu zion badaezpadako kronika hari nondik helduko..
‎Landerrek esan dit fase hauetatik iragango naizela: hasieran ukazioa, gero gorrotoa, gero tristura, gero etsipena eta azkenean bizitza berri bat hasiko dudala. Ez dakit, fase horietatik iragan behar dudala, baina bizitza berriarena... ”.
‎Erraza egin zitzaion umeak batera eta bestera irudikatzea. Bere haurtzaroa baino askoz errazagoa, haurtzaroa zaila egiten baitzitzaion, susmatu bai baina bere buruari aitortu nahi ez zizkion arrazoiengatik, zeinak artean Axiri baino ez baitzizkion iradoki nahi izan, lantokian Begoñarekin izandako eztabaida batek hasitako sokaren segida. Sarrionandiaren haurtzaroaren gaineko eztabaida batekin hasi ziren, Muñoz Eugi tartean zutela, Begoña Sarrionandiaren gaineko tesia egitea pentsatzen ari baitzen, eta Begoñak eta Muñoz Eugik izaten zuten topikorako joera zio –ez zen akordatzen–, zera esan zuen:
‎Bere haurtzaroa baino askoz errazagoa, haurtzaroa zaila egiten baitzitzaion, susmatu bai baina bere buruari aitortu nahi ez zizkion arrazoiengatik, zeinak artean Axiri baino ez baitzizkion iradoki nahi izan, lantokian Begoñarekin izandako eztabaida batek hasitako sokaren segida. Sarrionandiaren haurtzaroaren gaineko eztabaida batekin hasi ziren, Muñoz Eugi tartean zutela, Begoña Sarrionandiaren gaineko tesia egitea pentsatzen ari baitzen, eta Begoñak eta Muñoz Eugik izaten zuten topikorako joera zio –ez zen akordatzen–, zera esan zuen: “Haurtzaroa da gure paradisua”, Sarrionandiak berak esandako adagioa, topiko bat.
‎“Kontua da, Asier delako mutil horrekin apurtu eta hor inguruan eduki duen mutil batekin hasten dela berehala. Ez du maite, edo hobe esanda, ez dago maiteminduta, baina elkarrekin bizitzen jartzen dira.
‎Kartzela eta erietxe psikiatrikoa saihestea lortu –burua oso argi zuela frogatuz– eta etxe barruko dekorazioaren arloko enpresa batean hasi zen lanean. Eskatu zioten kazetari bakanei ez zien elkarrizketarik eman.
‎Arropak eranzteari ekin nion poliki. Bi pauso eman nituen moila ertzerantz eta, zorabio txiki bat hasi nintzen sentitzen behera begiratu orduko. Ikusmena lanbrotu zitzaidan:
‎Patioan neskak izutzen dibertitzen ziren mutilak: “violador! ” oihukatzen zuten, eta neskak motxilak, panpinak, harriak, txotxak edo dena delakoak utzita, herio batean hasten ziren korrika, txantxaz jabetu eta, purrustada batzuen ostean, berriro jolasari ekiten zioten arte.
‎Piti deitzen genion bat hasi zen tabernan edalontzi biltzaile, DJ Santos jarri nuen musika kabinan, Angel, ama eta hirurok goiko barran. “Katakonba” gaztetxoentzat zabaltzen genuen, kuadrillako bi mutil guapoenek zeramaten barra, musika patxangeroaren erritmora melokotoi likorea erruz zerbitzatzen zuten nerabeen artean.
‎Lukak izterra kolpatu zidan belaunarekin. Lehenengo aldia zen amak, nik jakin gabe, harreman bat hasi zuela. Ezagutzen zuen jende guztiaren gaineko iritzia eskatzen zidan, ez baitzeukan abilidaderik hurkoaren intentzioak neurtzeko.
‎Barran eserita egon nintzen zain, zurito bat edaten eta koadernoan erreportajerako oharrak hartzen. Ordu batean hasi zen jantokia betetzen. Lohihartzeko laranjaz jantzitako hamarnaka gizon sartu ziren zalaparta batean.
‎historia ez da puntu zehatz batean hasten
‎historia hautsitako souvenir batez hasi zen
‎Ilun zegoen han, monitoreak apenas erakusten zuen ezer. Bat batean elur moduko bat hasi zuen, elur dardara zundak zure barru hormen kontra tupust egin bakoitzean, behin eta berriz, tematurik zirudien Pommaderek. Barrutik nolakoa zaren jakin nahi zenuke.
‎Lan eskaintza berezi batekin hasi zen dena. Goiz osoko argazki saio bakarragatik tabernan urte erdian adina eskaini zidatenean baiezkoa eman nuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia