Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 31

2000
‎EGUN hartan eta hurrengoetan inguruneko jauntxoak iritsi ziren, orain jauntxo bat eta orain bertze bat, familiari bere doluaren erakusterat. Baina, hartaz baino gehiago, zeren baitakizu nola izaiten diren kontu horiek, amaren eta aita Bartolomeren arteko konbertsazione hartaz mintzatu nahi nizuke.
‎Txinan ibili diren misiolariek erraiten dute ezen txinatarrek erabiltzen dutela suplizio eta tortura mota bat, hitz guti batzuetan azalduko dizudana: lotzen dute biktima goiti beheiti jarleku batean; ipintzen dute iturri baten azpian, zeinari ura, itogin edo itaxur baten modurat, xortaka darion; erortzen zaio biktimari ura buru gainerat, beti toki bererat, orain xorta bat eta orain bertze bat, harik eta, xortaz xorta, buruan zulo bat eragiten dioten arte... Eta biktimaren izua eta espantua da hura, laztura eta mindura!
2002
‎Garai batean eta orain ere zenbait tokitan moto handi bat izatea, indarraren eta ospearen seinale da. Lagunen artean Harley Davidson batekin agertzen denak guztiei harro harro begiratuko die.
‎Ametsak, gainera, datu berri bat eskaintzen zidan, ene asmoekin bat egin zezakeena: ehizakia, beraz, ez zen uso bat, tximeleta bat baizik, orain bide batetik eta orain kontrakotik ibiliko zitzaidana. Eta arma bakarra nuen hura harrapatzeko:
2004
‎Egun batean, hamar urte doi nituela, baloia airean oin gainean jarri eta, tiki taka, mila joalditik gora egin nituen, lurrera erori gabe: egun eguzkitsu batean izan zen, herriko frontoian; aita zenbatzen hasi zen, bat, bi, hiru, lau... nik orain hanka batekin eta orain bestearekin ematen nion bitartean, orain oinbularrez eta orain orpoz, orain belaunez eta orain buruz... ehun, berrehun... laurehun, bostehun... zortziehun, bederatziehun... bederatziehun eta laurogeita hemezortzi, hemeretzi...
2005
‎Berehala mugitu zuen aurpegia amona Kontxik, orain alde batera eta orain bestera, bere desadostasuna adierazteko:
2008
‎lehenengoa gizon irritsua zen, lasaia bere ibileran, axolagabe begiratzen zuena batera eta bestera, zertaz kezkatu behar zuen, bada, baldin eta bere esku bazituen iparra eta hegoa eta lurraren norabide guztiak!?, arrangura handirik gabe, etxean, bere etxean? ...bezala, hirugarren eta azken fasean sartu ote zen markes jauna absenta edan izanaren ondorioz, halako eran, non gauzak diren bezalakoak ikusten baitzituen, hori okerrena???, begiak batera eta bestera jaurtitzen zituena, markes jaunaren ibilera zain zezakeèn bidaide ikusezin batek bertatik bertara egiaztatu ahal izango zuen zein zen begirada haien helburua eta helmuga, orain neska nerabe pinpirin bat eta orain aldaka bihurrikatzen zuèn emakume gazte sentsuala?, etxean inoiz aurkitutako zorionak jada zoriontsu egingo ez balu bezala; markes jaunak, beraz, nola erreakzionatuko zuten Madrilgo emakumeek, guztiak ere tropikoko giro bero hezeak harrapatuko balitu, bat batean eta ezustean?; arropa kentzeari ekingo ote zioten, ausaz, orain berokia, orain jertsea eta orain auskalo zer???, buruan behar... minera, zer besterik zen, bada, markes jaunaren kopetako zimurren marka, barru barruko min baten marka baizik!?:
‎Lekuko batek ere ez zuen horixe baizik egiaztatuko: ...garren eta azken fasean sartu ote zen markes jauna absenta edan izanaren ondorioz, halako eran, non gauzak diren bezalakoak ikusten baitzituen, hori okerrena...? –, begiak batera eta bestera jaurtitzen zituena –markes jaunaren ibilera zain zezakeèn bidaide ikusezin batek bertatik bertara egiaztatu ahal izango zuen zein zen begirada haien helburua eta helmuga, orain neska nerabe pinpirin bat eta orain aldaka bihurrikatzen zuèn emakume gazte sentsuala–, etxean inoiz aurkitutako zorionak jada zoriontsu egingo ez balu bezala; markes jaunak, beraz –nola erreakzionatuko zuten Madrilgo emakumeek, guztiak ere tropikoko giro bero hezeak harrapatuko balitu, bat batean eta ezustean?; arropa kentzeari ekingo ote zioten, ausaz, orain berokia, orain jertsea eta orain auskalo zer..., markes jauna, izan ere, orduantxe ohartu zen, menturaz, zela, bai –lur sail luze zabalak zituen Andaluzian–, lur guztiak zituena... lur bat izan ezik; markes jauna, izan ere, meategi baten jabea ere bazen, kobre zilar urrezko harribitxi guztiak zituena... harribitxi bat izan ezik; horregatik ez zen jada markes jauna zoriontsu, agidanez, hain zen gose bere esku ez zuèn lur bakarraren, eta hain zen egarri, egarri guztiak aseko zizkiòn ur ezinezkoaren...
2009
‎Mutil horrek, berak aukeratu ahal zuen ze neskarekin enrollatu ahal zen. Berak erabaki zezakeen orain batekin eta orain bestearekin. Baina mutil horietako askorik ez zegoen gure klasean.
‎Norak ia gehienak autoan bertan irakurtzen ditu, ezin aparkalekutik mugitu. Mundu osoko irudiak dituzte alde batean eta orain osaba errebelatu zaion Elias Eskilarapekoren hitzak bestean, beti arrebari zuzenduak, emaztearentzako gordetzen diren sekretuen lengoaian idatziak.
‎Maria Bibianak zatitua behar zuen, azken minutuetako sentimendu isuria ere halakoa izan baitzuen, orain gauza bat eta orain beste bat nabaritzen zuela: Ada sokan gora igo zenean, inbidia, baita mirespen puntu bat ere, inbidiari guztiz biribiltzen utzi ez ziona; amak Adari errieta egin zionean, poza, ahizpa gaztearen gehiegizko poza zapuztu zuelako; Ada sufritzen ikusi zuenean, baina, pena eta errukia nagusitu zitzaizkion, bekozkoa ere zimurtu zuen une hartan?, amaren zigorrari gogorregi iritzita; horregatik, penaren eta errukiaren eraginpean zegoelako edo, ahizpari laguntzea otu zitzaion, txakurrak baino gutxiago ote zen bera, bada??, esku batetik heldu eta putz egiten hasten zitzaiola.
‎oso larria, gerra bat pizten denean edozer gerta baitaiteke, bai alde batean bai bestean, eta horregatik egin behar ditugu lehenbailehen egin beharrekoak, isilpean ahal izanez gero, zuk esan duzun bezala, horrek maniobratzeko ahalmena erraztuko digu-eta. Gainera. Barandiaran jaunarengandik aldendu eta etxekoengana zuzendu zuen Domingok begirada, orain batengana eta orain beste batengana?, Barandiaran jaunak esan digun bezala, bahitzaileak komunistak badira, zerbait egin dezakedala iruditzen zait: aita eta Teofilo Maria nola dauden jakin gutxienez, baita komunistak estutu ere, ongi trata ditzaten; ez ahaztu anarkistok Frente Popularrarekin bat egin genuela, komunistekin ere bai, ondorioz, nahiz eta hauekin gaizki konpondu izan garen betidanik.
‎Izan ere, egoera larria da... oso larria, gerra bat pizten denean edozer gerta baitaiteke, bai alde batean bai bestean, eta horregatik egin behar ditugu lehenbailehen egin beharrekoak, isilpean ahal izanez gero, zuk esan duzun bezala, horrek maniobratzeko ahalmena erraztuko digu-eta. Gainera –Barandiaran jaunarengandik aldendu eta etxekoengana zuzendu zuen Domingok begirada, orain batengana eta orain beste batengana–, Barandiaran jaunak esan digun bezala, bahitzaileak komunistak badira, zerbait egin dezakedala iruditzen zait: aita eta Teofilo Maria nola dauden jakin gutxienez, baita komunistak estutu ere, ongi trata ditzaten; ez ahaztu anarkistok Frente Popularrarekin bat egin genuela, komunistekin ere bai, ondorioz, nahiz eta hauekin gaizki konpondu izan garen betidanik.
‎Maria Bibianak zatitua behar zuen, azken minutuetako sentimendu isuria ere halakoa izan baitzuen, orain gauza bat eta orain beste bat nabaritzen zuela: Ada sokan gora igo zenean, inbidia, baita mirespen puntu bat ere, inbidiari guztiz biribiltzen utzi ez ziona; amak Adari errieta egin zionean, poza, ahizpa gaztearen gehiegizko poza zapuztu zuelako; Ada sufritzen ikusi zuenean, baina, pena eta errukia nagusitu zitzaizkion –bekozkoa ere zimurtu zuen une hartan–, amaren zigorrari gogorregi iritzita; horregatik, penaren eta errukiaren eraginpean zegoelako edo, ahizpari laguntzea otu zitzaion –txakurrak baino gutxiago ote zen bera, bada? –, esku batetik heldu eta putz egiten hasten zitzaiola.
2010
‎guztiok baikara herrenak: orain hanka batekoak eta orain bitakoak, inguruabarren arabera; baina, beharbada, ez gaude elkarrengandik hain urruti alor honetan, beste kontu bat da politika, Damaso?: zuk, izan ere, ez duzu ezer sinesten, eta nik ezereza dut sinesten?
‎: ale bat beste askoren artean?; lortu ere, lortu zuen espainiar gizartearen estamentu aski zabal batek enfant terrible tzat har zezan, baina Barojarena piroteknia hutsa izan zen gehienik ere, bere espainiartasunaren astoari arre egiten ziona, horretarako orain argudio bat eta orain aurkakoa erabili behar bazituen ere; eta ez dugu ahaztu behar Baroja eta Unamunoren ideiak dogmatzat zituztela garaiko espainiar intelektualek: Ortegak, Salvador de Madariagak eta?
‎...rumugan; baina gaizki ari naiz; izan ere, nola mintza naiteke hemen etorkizunaz, baldin eta, egun bat igaro bezain laster, ez banekien neure baitan aski indar bilduko ote nuen hurrengoari aurre egiteko?; eta gorabehera handiak nituen, ez orain pozik eta orain triste sentitzen nintzelako, bistan da, bolada hartan poza bizilagun arrotza egin baitzitzaidan, baina bai nahastua nengoelako, orain iritzi batekoa eta orain aurkakoa.
‎Berandu gabe ikasi nuen, ordea, munduan zirèn mundu guztiak gure baitakoak zirela, gure kontzientziak eta gure inkontzientziak erabakitakoak, alegia?, eta mundu haietan edo ez zegoela marrarik, sonanbulua ez zitekeen inoiz ere kriminala izan, krimen bat egin arren? edo, egotekotan, norbera egon zitekeela orain marraren alde batean eta orain bestean. Gizakia zerbait nahasiagoa zela, alegia:
‎plano soil batek, adibidez; planoan, berriz, marra bat, planoa erdibitzen zuena eta mundua bi mundutan partitzen, alde batean onak eta bestean gaiztoak, hemen heroiak eta han bilauak. Berandu gabe ikasi nuen, ordea, munduan zirèn mundu guztiak gure baitakoak zirela —gure kontzientziak eta gure inkontzientziak erabakitakoak, alegia—, eta mundu haietan edo ez zegoela marrarik —sonanbulua ez zitekeen inoiz ere kriminala izan, krimen bat egin arren— edo, egotekotan, norbera egon zitekeela orain marraren alde batean eta orain bestean. Gizakia zerbait nahasiagoa zela, alegia:
‎sobera nuena —mila adeluz jositako makuluak, alegia— kentzen lagundu dit; eta orain, makulurik ezean, herrenka nabil... baina herrenka ibiltzea da, agian, Jainkoa bilatzeko modurik benetakoena, zeren gau itxiak harrapatzen gaituenean —eta gau itxiak noiznahi harrapatzen gaitu— guztiok baikara herrenak: orain hanka batekoak eta orain bitakoak, inguruabarren arabera; baina, beharbada, ez gaude elkarrengandik hain urruti alor honetan —beste kontu bat da politika, Damaso—: zuk, izan ere, ez duzu ezer sinesten, eta nik ezereza dut sinesten...
‎Barojak zu eta zu bezalakoak engainatzen zintuzten, engainatua izan nahi duenak gutxi behar baitu engaina dezaten...; Barojak izan zuen, bai, errebelde itxura emateko abilezia, baina hura ere axalean gelditu zen, nik uste; ez dizut esango esaldi distiratsurik esan ez zuenik —" este es un país donde no se conoce más que el cultivo del cura": ale bat beste askoren artean—; lortu ere, lortu zuen espainiar gizartearen estamentu aski zabal batek enfant terrible tzat har zezan, baina Barojarena piroteknia hutsa izan zen gehienik ere, bere espainiartasunaren astoari arre egiten ziona, horretarako orain argudio bat eta orain aurkakoa erabili behar bazituen ere; eta ez dugu ahaztu behar Baroja eta Unamunoren ideiak dogmatzat zituztela garaiko espainiar intelektualek: Ortegak, Salvador de Madariagak eta...
‎...rumugan; baina gaizki ari naiz; izan ere, nola mintza naiteke hemen etorkizunaz, baldin eta, egun bat igaro bezain laster, ez banekien neure baitan aski indar bilduko ote nuen hurrengoari aurre egiteko?; eta gorabehera handiak nituen, ez orain pozik eta orain triste sentitzen nintzelako, bistan da, bolada hartan poza bizilagun arrotza egin baitzitzaidan, baina bai nahastua nengoelako, orain iritzi batekoa eta orain aurkakoa.
2013
‎Beti ez bederen. Muga horien inguruan, izan ere, badira tribuak eta leinuak, estatuen marren gainetik egiten dutenak, orain alde batera eta orain bertzera, estatuen errealitatearen azpian bertze errealitate bat balego bezala, biztanleen mendeetako ohiturei lotua. Bi errealitate horien talkaren ondorioz, beraz, tentsio iturri ohi da ingurumari hori, arabiar herrialde ez gutitan.
‎Hamzaren bizitza eta Hamzaren ametsak, anaia bikiaren absentzia omnipresenteak egituratuak, orain argi baten eta orain itzal baten gerizpean. Yazîden eskariak, gainera, gero eta exijenteagoak ziren:
‎Beti ez bederen. Muga horien inguruan, izan ere, badira tribuak eta leinuak, estatuen marren gainetik egiten dutenak, orain alde batera eta orain bertzera, estatuen errealitatearen azpian bertze errealitate bat balego bezala, biztanleen mendeetako ohiturei lotua. Bi errealitate horien talkaren ondorioz, beraz, tentsio iturri ohi da ingurumari hori, arabiar herrialde ez gutitan.
‎Hamzaren bizitza eta Hamzaren ametsak, anaia bikiaren absentzia omnipresenteak egituratuak, orain argi baten eta orain itzal baten gerizpean... Yazîden eskariak, gainera, gero eta exijenteagoak ziren:
2015
‎Une jakin batean eskura dugun informazioarekin, ondorio posible batzuk ongi interpretatu ezin direnean, hausnarketa lausotu egiten da. Zentral nuklearrek garai batean eta orain berriro, Autobiak eta Abiadura Handiko Trenaren proiektuak eztabaida piztu zuten eta pizten ari dira, baina ez dakit bide eraginkorrenak erabiltzen diren horietaz hausnartu eta erabakitzeko. Gune teknologiko batzuk baditugu Euskal Herrian, baina horiei buruzko informazioa ez dago hain hedatuta.
2017
‎Dilseyk ez zuen ezer esan. Ez zuen beste mugimendurik egin, baina ikusi ezin bazuen ere, salbu eta sakontasunik gabeko forma borobilxka bat bezala, Mrs Compsonek bazekien beheratu egin zuela aurpegia apur bat eta orain behia euritan egoten den bezalaxe zegoela, poltsa bero hutsari zintzurretik helduta.
2018
‎–Ospitalean jan dut makinetako sandwich higuingarri horietako bat eta orain urdaila nahasi samarra daukat. Kamamila bat egiteko asmoa nuen.
2019
‎Maskulinoz izendatzea ere hain erraz joan den jakin nahiko nuke. . Aber, eskapadak beti gertatzen dira, niri neuri ere hasieran gertatzen zitzaidan; imajinatu, etxean, adibidez, amak daukanean hainbeste denboran alaba bat eta orain seme bat. Ba, horrelakoetan kostatzen da, baina esaten dizut, benetan, orokorrean erraz egin duela jendeak?.
‎D. Annunziok, emakume bat maite duenean, lurraren gainetik goratzen dio arima, Beatrice mugitzen den eta dir dir egiten duen eskualdeetaraino. Emakume bakoitza bihurtzen du, orain bata eta orain bestea, jainkozko muinaren parte; hain gora eramaten ditu guztiak, hain gora, non Beatriceren mailan daudela pentsatzen baitute[...] Emakume kutun bakoitzari belo distiratsu bat jartzen dio, orain bati eta gero besteari. Emakumea gainerako gizakien gainetik goratzen da, eta badoa argitasun bitxi batez inguraturik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia