Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2004
‎Taxi bat hartu nuen Jerusalemetik Gazara joateko. Ordu bat eta erdi zegoela esan zidan nirekin taxian zihoan batek. Gidariaz aparte, hiru pertsona gindoazen autoan, bi gizon eta ni, hiru pertsona baino gutxiago debekatuta zegoelako taxi baten bidaia hura egiteko.
‎Erlojuari begi eman zion: ordu bata eta erdiak. Burua astindu eta aurrera segitu zuen.
‎Konturatzerako ordu bata eta erdiak ziren. Zeinek esan behar zuen.
‎Niri behintzat e posta labur bat bidali zidan. Ordu bata eta erdietan. Ez zuen apenas ezer esaten, etenda baitzegoen.
‎–Bai, hori ere bai –gaineratu zuen Josebak– Mireiak mezu bat bidali zidan atzo, goizeko ordu bata eta erdietan. Etenda dago...
2005
‎Orain dela 22 urte jubilatu nintzen ni. Hori da bizitza bat eta erdi, señe.
2008
‎Ordu bat eta erdiak aldera bi txalupak lehorrerantz abiatu ziren Hispaniolatik. Kapitaina, Squirea eta hirurok kabinan geunden gertaerak eztabaidatzen.
2009
‎Jubilatu batek bazkaldu ez lituzkeenak bazkaldu ostean, koipe gehiegi?, azkar alde egin zuen eta ia segurutzat jo nuen berriro ere ihes egin zidala, baina ia horrek etxean eduki ninduen, ordu bata eta erdietan kafe bat hartzera jaitsi nintzen etxe azpiko tabernara, hamar minutu, ordu biak arte.
‎Baina ordu bata ere heldu zen eta ez zen Josebarik agertu. Ordu bata eta erdietan ere ez. Angie sumindu egin zen.
‎Bleulerren etxetik irten eta harrizko petril batean eseri da Phineas, tren geltokiari begira, goizeko ordu bata eta erdietan. Geltokia aspaldi dago itxita noski; kaletik ez dabil inor.
2011
‎esnea partitu; barazkiak baldin bazituen, merkatuan saldu; dendatik etxeko mandatuak ekarri; eta bazkaritara, amarenera berriz. Otordua egin eta, siestarako ere betarik gabe, ordu bata eta erdietarako han abiatuko zen fabrikara, Rudge Winworth markako koadrodun bizikleta xaharrean tirriki tarraka. Betiorreneko bidea, artean, harri librezko estrata baino ez zen, eta hormigonatu arte ez zuen osabak erosi azken aldian ibili zuen motoa?, poltsa luzexka batean arratsalde erdirako mokadua hartuta, gaueko hamarrak arte lanera. Eta hurrengo egunean beste hainbeste, astelehenetik larunbatera.
‎Goizeko bost orduak munduko seriotasun handienarekin, eta ordu bata eta erdietan bazkaltzera lantegi alboko taberna jatetxera, besapean goizean etxeko ezkaratzean jasotako egunkari ondo tolestua, lisaburdinarekin bezala.
‎Ordu bata eta erdian bukatu zen bazkaria. Ordu bi eta erdirako denak prest zeuden saiorako.
‎Mikelek erlojuari begiratu zion. Ordu bat eta erdiak ziren. Goiz osoa harat honat emana zuten, ezer gutxi egiteko.
2012
‎Ordu bata eta erdiak aldera Nerea Oterok lurjota egin du alde institututik, negar zotinka, umiliatuta, atsekabetuta?
‎Abantaila honi esker, Europako gure astronomoak baino askoz aurkikuntza handiagoak egiteko gauza izan dira; hain zuzen ere, hamar mila izar finkoren katalogoa egin dute, gure arteko handienak kopuru horren herena baino gehiago ez duen bitartean. Halaber, Marteren inguruan dabiltzan bi izar txiki edo satelite ere aurkitu dituzte, barrukoena bere planetaren erditik hiru diametroko tartera dagoena, eta kanpokoena bostera; lehenak hamar ordutan ematen du bira osoa, eta bigarrenak hogeita bat eta erdi behar ditu; beraz, haien denbora periodikoaren karratuak ia ia proportzionalak dira Marteren erditik duten distantziaren kuboekiko, zeinak nabarmen erakusten baitu ortziko beste gorputzei eragiten dien grabitazio lege berberaren menpe daudela haiek ere.
‎Bostehun zurgin eta mekanikarik berehala ekin zioten lanari, zeukaten makinarik handiena prestatzeko. Zurezko egitura bat zen, zorutik zazpi zentimetrora zegoena; bi metro inguru luze eta bat eta erdi zabal, hogeita bi gurpilen gainean mugitzen zen. Nik entzundako deiadarra makina hau iritsi zenekoa zen, dirudienez ni lehorreratu eta lau ordura abiarazi baitzuten.
2013
‎Konboi horretako zisterna batek 55 tona azido zianhidriko daramatza, eta istripuaren ondorioz berau larriki matxuratua gelditu da. Gaueko ordu bata eta erdiak dira. Trena Burgosera zihoan Lyondik irtenda.
‎Christian eta Claude Olaskoaga Biriatuko festetara joan ziren egun hartan. Goizaldeko ordu bata eta erdiak ziren. Bat batean, bi pertsona hurbildu zitzaizkien, pistola bana eskuetan.
2014
‎Eta, onartzen ez bazuen ere, atzerako kontaketa ere bazen berarentzat. Hiru, bi, bat eta erdi... Kendu bezain pronto alde egiteko erabakia hartua zeukan.
‎Erlojura begiratu zuen. Ordu bata eta erdiak ziren. Eta, bere buruari «ordu bata eta erdiak» esateaz batera, gogora etorri zitzaion, lauso, nebak esan ziola goizaldeko ordu bata eta erdiak pasatxora arte lan egiten zuela egunkariko bulegoan.
‎Ordu bata eta erdiak ziren. Eta, bere buruari «ordu bata eta erdiak» esateaz batera, gogora etorri zitzaion, lauso, nebak esan ziola goizaldeko ordu bata eta erdiak pasatxora arte lan egiten zuela egunkariko bulegoan.
‎–sont bien les descendans directs des hommes qui ont vécu en France en même temps que les éléphans et les rhinocéros? 1419 Basabereen bizikide kulturarik gabeko hauen gainean eslabiarrak etzandu dira;, le slave conquérant a imposé sa langue au Finois?; hauek bada, arraza preariarra izanik, nahas mahas hizkuntza ariar batean mintzo dira1420 Arraza fino, eslabiar eta germaniarrez gainera arraza galiar edo frantsesa zenbatu behar da: Nantesko ediktua baliogabetzearen ondorioz hogeita bost mila higanot frantses errefuxiatu da Prusian (honek milioi bat eta erdi baino ez zuen orduan) eta hango biztanleriarekin nahastu1421. Le plus pur sang français pénétra ainsi partout dans la province de Brandebourg, au coeur même du royaume de Prusie?. Higanotok burgotar eskoladunak eta profesional kualifikatuak baitziren, laster gailendu dira gizarte prusiarrean, eta, aujourd, hui ce sang coule dans les veines de la haute et la basse bourgeoisie, de la grande et de la petite noblesse.
‎Eta ordu bat eta erdian, ahaleginak ahalegin, almadiak hesi trinko bat jo eta gelditu egin zen behin betiko. Ibaian behera zetozen izotzek kolpekatzen zuten, sakatzen zuten oztopoaren kontra eta erabat ibilgetzen, itsasoko uharri batean hondoa jo izan balu bezala.
‎Karteristak: ehun euro lapurtzeagatik, hamar euro isun eta dozena erdi supositorio; berrehun euro lapurtzeagatik, hogei euro eta dozena bat supositorio; hirurehun euro lapurtzeagatik, hogeita hamar euro isun eta dozena bat eta erdi supositorio. Eta abar.
2015
‎Erlojuari begiratu zion: ordu bat eta erdiak ziren. Ia bi orduko loaren ondoren askoz hobeto sentitzen zen.
‎BEGI BAT ETA ERDIAREN ABANTAILAK
‎–Baldosa marroia dauka lurrean. Sukaldea txikia da, oso txikia, hiru bat metro bider bat eta erdi gutxi gorabehera. Ate tolesgarri baten bitartez, gela estu bat ere baliatu dute, bertan telebista, mahaia eta sofa luze bat egokitzeko.
‎Negozioak egiten ditut, bizitzeko lain ematen didaten gauzatxoak. Esate baterako, arrautzak 15 pesotan (50 zentimo euro inguru) erosi eta 45etan saltzen ditut (euro bat eta erdi inguru). Horrelakoak askotan egiten ditut, milaka kubatarren moduan.
‎Hasieran emanaldi laburrak burutzen zituzten, Herriaren 1.639 zenbakian (II) irratikideek beraiek aitortu zutenez: ?(...) egun guziz oren batez ari gira eguerdi eta erditarik oren bat eta erdi artio. Guhaurek usaia hartu eta emankizun denbora luzatzea pentsatzen dugu, hori jakin araziko dugu kaseten eta irratien bidez.?
2016
‎Ohearen oinaldea gu geunden tokitik metro bat eta erdi eskasera zegoen. Artean ere neskaren eskuei helduta jarraitzen nuen, eta nola gertatu zen, ezin dut inolako esplikaziorik eman, baina ez nion galdetu ere egin, ez nuen herrestan eraman, ez eta oheaz pentsatu ere, baina gertatu, gertatu zen:
‎–Milioi bat eta erdi, gutxi gorabehera. Epaitegikoek zigilatu eta eraman dute.
‎Veneziara hurbildu ahala, hango etxe ikusgarriak emeki emeki gero eta tamaina handiagoz ikusten joatea ederra zen oso. Gutxi gorabehera itsas milia bat eta erdi egin ondoren, zona industrial zatar baten ostean, xehetasunez ikusi ahal izan zituzten lehen etxeen aurrealde okre, arrosa eta zuriak, beren nortasun handiko leihoekin. Irati oso urduri zegoen emozioagatik.
‎Orduko minuta haiek biziki luzeak gertatzen ari ziren? Halere, jada ordu bat eta erdi iraun zuen gauazko biltzarra gelditzea erabaki zen, atsedenaldi bat hartzeko bidenabar. Denak kanpora atera ginen.
2017
‎Gero, Quentin etxera bidali zuenean hari ere jaten eman niezaion hori ere ondo egongo da esaten dut nik, Iparraldera joan gabe lan bila honaxe bidaltzen didate lana eta orduan Ama negarrez hasi zen eta nik esaten dut ez da umea hemen edukitzearen kontra ezer daukadalako; horrek batere pozik emango badizu lana utzi eta neuk haziko dut eta zure eta Dilseyren esku utziko dut eltzea betetzeko lana, edo Benjyren esku. Bestela aloka ezazue ikuskizun baterako; egon behar du nonbait hori ikusteagatik hamar zentabo ordainduko lukeen jenderik, orduan berak negar gehiago egin zuen eta nire ume dohakabe gaixoa esaten zuen behin eta berriz eta nik esaten dut bai laguntza ederra emango dizu hazi behar duen guztia hazten denean dagoeneko ni halako bat eta erdi besterik ez da-eta eta berak esaten du laster hilko dela bera eta orduan hobeto konponduko garela denok eta orduan nik ondo da esaten dut, ondo da, nahi duzun bezala. Zure biloba da, eta hori gehiago da bere beste aitona amonek segurutzat jo dezaketena baino.
‎Ondoren, goiko kaleko kafetegira hasi nintzen joaten, euskaldunak zirelako, ez hiztunak soilik, baizik eta euskal okindegien katea osatzen duen frankiziakoak; dagoeneko auzo eta herrietako okindegi bakar bat ere bere izen propioz utzi ez duten kate horretakoak, eta bertan gustura gosaltzen nuen, azukre poltsatxoak azukre koxkorrengatik aldatu zituzten arte. Gorroto ditut azukre koxkorrak, bat eta erdi hartzen ditudalako eta horrek kosk egitera behartzen nauelako eta gozoegia zaidalako azukre hutsa ahoan. Azkenean, topatu nuen beste kafetegi kate bat, erdaldunak denak baina azukre poltsa ez ezik azukre beltza ere badutenak, eta orain arte nire ilearen inguruko iruzkinik egin ez dutenak.
‎Aitonak egindako zopak maite nituen txikitan. Krokodiloaren tripak, oiloaren lumak, marrazoaren hortz bat, igelaren begi bat eta erdi, pinguinoaren mokoa, elefantearen buztana... Ez zen sekula amaitzen aitonaren irudimena.
‎Indusketen lehendabiziko urtean XVI. mendeko, diamante punta? bat eta Erdi Aroko dorre semizirkular baten aztarnak agertu ziren, eta bigarrenean Erdi Aroko bertze hiru dorreen oinarriak. Mikelek ez zuen horietan parte hartzerik izan baina kanpaina bakoitzaren ondoren Aranzadiko arkeologoek antolatu zituzten bisita guztietan egona zen, lanak eta aurkikuntzak jakin gosez segituz.
2018
‎–Zu bezalako bat eta erdi ez dakit, baina bat eta laurden, nasai!
‎Kar kar! Batez ere azterketa sasoietan, azterketetatik libratzearren, bonba abisuak pila bat eta erdi! Kar kar kar!!
‎Ariketa fisikoa gomendatzen dizut, ez gaixotzeko. Ondoren, gelara itzuli eta ordu bata eta erdietan bazkaltzera jaitsiko zara jantokira. Ordu erdi izango duzu bazkaltzeko.
‎Pintura beltza aspaldi eroria zitzaion, eta paulownia egurrak, zizareek egindako zuloez josita, abaraska bat zirudien. Hilobia kobazulo bat zen berez, garaieraz pertsona erdi baten neurrikoa eta azaleraz estera bat eta erdi adinakoa. Bigarren Suhia pikotxean jarri zen hilobiaren sarreran, eta, bertaraino iristen zen eguzkiari esker, hilkutxa grisaxka hura harkaitz batzuen gainean jarria zegoela ikusi zuen, eta kutxaren tapan bi zizare zuri distiratsu iraulkatzen zirela.
‎Nahiz eta musika eskola, herrialde hartan gauza gehienak bezalaxe, ilunabarra baino lehenago ixten den, goizez eta arratsaldez dira klaseak. Astelehenetik ostegunera hamarretatik hamabietara, goizez, eta ordu batetik laurak eta erdietara, arratsaldez; ostiraletan, hamarretatik ordu bata eta erdietara. Lepondoa hazkatu du Karlosek.
‎–Ur termalen aroa bukatzera doa, itsasoko bainuen mesedetan. Orain mende bat eta erdi Richard Russell izeneko sendagile bat Brightonera bidali zuten, eta lanean hasi orduko ohartu zen itsasoko uretan igeri egiten zuten neska mutikoek osasun hobea zutela lehorrekoek baino, eta 1760an talasoterapiari buruzko lehen liburua atera zuenean hainbesteko oihartzuna lortu zuen Europa osoan, non errege familiak Londresera eraman baitzuen. 1783rako hasita zeuden monarka britainiarrak udan Brihgtonera joaten eta igerian ikasten.
2019
‎ORAIN LAU URTE, aste bat eta erdi eman nuen Frantziako herri galdu batean, hiru lagunekin. Bakoitzak lan egitasmo bat zekarren oporretara.
‎Eta, hala, neskame amantaldun eta kofiadunen joan etorri isil eta dotore bat hasi zen, eta ez haien zerbitzuen beharra zegoelako, baizik eta Mayfairko dama handiek ordu bata eta erdietatik ordu bietara obratzen duten misterio edo engainu handi horren parte direlako, zeren, ordu bietan, esku keinu batez, sartu irten hura eten, eta haren ordez liluramendu sakon bat gailentzen baita: lehenik, jakiei dagokiena, inork ez ditu-eta ordaintzen; eta, ondoren, mahaiari dagokiona, berez hornitzen delako beiraz eta zilarrez, mahai oihal txikiz, fruitu gorri beteriko platertxoz; erreboiloaren gaineko mintz gaztaina kolore krematsuz; eltzeetan igerian datozen oilasko zatikatuz; sua isiotuta beti, koloretsu, aske; eta ardoarekin eta kafearekin batera (ordaindu gabeak biak), irudipen jostaginak agertzen dira hausnarketan galdutako begien aurrean; begi atsegin eta pentsakor haien aurrean, zeinei musikala, misteriotsua iruditzen baitzaie bizitza...
‎Ordu bata eta erdian, atea ireki eta auhena ahotsean deitu zion Philipp Lang gelazain pertsonalari.
‎Benetan idatzi izan zena irudimenean baizik ez dagoenarekin elkartuz, Raimundo Silva une kritiko honetara iritsi zen, eta oso aurreratua doa, gogoan hartzen badugu, behin baino gehiagotan aitortu den bezala, probak zuzentzeko lan xehea ez den gainerakoetarako prestakuntza faltaz aparte, mantso idazten duen gizona dela, komunztadurak artoski zaintzen dituena, adjektiboekin zuhur jokatzen duena, etimologiari arretaz so egiten diona, puntuarekin eta bestelako zeinuekin zehatza dena, horrek guztiak berehala salatzen du hemen bere izenean irakurri den zatia ez dela, azken finean, bere testuaren bertsio libre bat baizik, egokitzapen bat, bere testuak, segurutik, antz txikia edukiko du honekin, eta, uste izatekoa da, zuhurra izango da azken lerrora arte, historia naif maite dutenen gaitasunetik kanpo. Beste alde batetik, nahikoa da ikustea eskura daukagun bertsioak hamabi orri ezin mamitsuago dituela, eta garbi dago Raimundo Silvak, idazletik ezer ez duenak, ez akatsik, ez bertuterik ere, ezin lezakeela, egun bat eta erdian, hainbat eta hain bariatu idatzi, egin duenaren meritu literarioei buruz hobe ez mintzatzea, hau historia delako, zientzia beraz, eta horretarako autoritaterik ez dugu. Prebentzio hauek guztiak gogorarazten ditugu beti eduki dezagun gogoan ez dela komeni nahastea dirudiena eta segurutik izaten ari dena, nola izaten ari den ez badakigu ere, eta, baita ere, zalantza eduki dezagun, edozein errealitateri buruz seguru gaudenean, errealitate horretatik erakusten dena zehatza eta justua ote den, ez ote den beste hainbat bertsioren arteko bat izango, edo, okerrago oraindik, bertsio bakarra eta bakartzat aldarrikatua ote den.
‎Leirek ordulariari begiratu zion. Ordu bata eta erdiak ia. Une hartan jateko gogo zipitzik ez zuen arren, tabernan sartu zen.
2020
‎Urbanizazioaren sarrera nagusira iritsi nintzen noizbait. Ordu bat eta erdiak ziren. Ez nuen astirik etxeraino bazkaltzera joateko.
2021
‎Etxera sartu denean, isiltasuna zulo bihurtu zaio Oihanari. Eguerdiko ordu bat eta erdietan zalaparta handiagoa espero zuen. Egongelara joan da zuzenean.
2022
‎Hirurak laranjak. Bat eta erdiaren prezioan ordainduta. Oso garestiak hala ere.
‎–Ez iezazkidan potroak ukitu, Amy. Su festa ordu bat eta erdietan hasiko dun. Orduko, dispositibo guztia prest izan behar dinat.
‎–Bat, lasai esan dezakezu. Bat eta erdi gehienera, bai...
2023
‎OREN bat eta erdi baizik ez dute iragan Bordeleko geltokian. Itzulerako trenean sartu orduko zabaldu du USBa, eta karpetaz karpeta hasi da begira.
‎Garbitzaileak ordu txikietan joaten dira, ordu bata eta erdiak, ordu biak aldean, eta ni orduantxe sartu nintzen igogailuan, haiek algara batean alde egindakoan. Aulki hauxe ekarri nuen eta sabaira heltzeko baliatu nuen, orain bezala, eta ez didazue sinetsiko, baina zulotxoan ez zegoen mezu sekreturik, gutun bat bete diru edo bestelako drogarik, menda belar sorta bat baizik.
‎Roselineren adats hori luzea batetik –" krimena litzateke ile hori moztea", dio maistrak–, Françoiseren matrail gorrixka guriak bestetik, eta Jeanneren gorpuzkera lerdena azkenik, Tanagrako estatuatxo bat bezalakoa –hor nonbait irakurria nuen hori– Begiak baino ez ditut gordetzen neureak; ez daukate ezer apartekorik, baina kariñoa diet. Neure kolkorako asmatzen dut istorio bitxi bat, zeinean deuseztatzen baitut neure burua, ni naizen hezur haragizko neskatoa, eta xarmaz eta fintasunez beteriko beste batekin ordezkatzen. Ordu bat eta erdietako txirrina baino lehen, bosgarren mailako neskak hizketan eta barrezka dabiltza ezkien azpian; haietako batek botin gorriak eta mantal urdina daramatza. Gogoko dut neska hori, ni ere bera bezalakoxea izango naizelako eta bera bezalaxe eskugaina kopetan jarrita arranguratuko naizelako:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia