Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 263

2008
‎Oteizaren iritziz, arteak eginkizun konkretu bat zuen garai bakoitzean, mitoak berritzea, eta funtzio hori betetzen zuenean, arte horrek zentzu guztia galtzen zuen, eta berak proposaturiko imajinek idolo, fetitxe edo merkatuaren produktu bihurtzeko arriskua zeukaten. Hori gerta ez zedin, garai bakoitzeko artistek artearen helburuak lortu ondoren arte hori bertan behera utzi lukete, garai berri bati, arte berri bati eta artista berri batzuei lekua uzteko.
‎Eta gertakari hori ulertzea eta besteei azaltzea da Quousque tandem?! liburuaren helburu nagusietariko bat eta hor datza gure ustez bere muina, nahiz eta helburu hori bestelako ideiez estalita egon, gehienak euskal kulturaren aspektu batzuen interpretazio mitikotik datozenak. Ideia horiek izan dira gehienetan Quousque tandem?!
‎Baina horrek zehazki zer suposatzen duen jakiteko aurretiaz jakin behar dugu nola egikaritzen duen botereak. Boterea kontzeptu konplexua da, aldi berean, gaitasun bat, erlaziozko fenomeno bat eta egiturazko fenomeno bat izan baitaiteke. Berau hausnartzeko hiru eskola aurkeztuko ditugu ondoren (Nelson eta Wright, 1995).
‎Aurreko eztabaida ildoetatik zuzenean eratortzen den argudioa da autogestioaren aldarrikapena. Noski, ez da isolamenduaren eta tokiko elementuen goraipamen hutsala, baina autogestio maila batek eta horretarako nahiak egon behar du nahitaez, nagusiki ondoren aipatzen ditugun elkarri loturiko hiru azalpenengatik.
‎Gauza bera gertatzen da pertsonen izen propioen kasuan. Norbanakoak izena behar du bat eta bera izateko: bereizgarri eta identifikagarria izateko.
‎zer edo zeri deitzekotan, adierazle batek har ditzakeen adiera guztien multzoari deitu genioke. Hala ere, jende komunitateak ondo arduratu dira adierazle eta adiera arteko loturak instituzionalizatzeaz eta naturalizatzeaz; alegia, adierazle bati esanahi bat eta bakarra lotzen saiatu dira, konnotazio guztiak bakar batera murrizten, horrela sortzen baita denotazioa. Eta horrela ere, interpretazio komunitate batek bere errealitatea eratzen du.
‎Izenaren eufonia, esanahi etimologikoa, identitate edo jatorri kulturala eta linguistikoa, originaltasuna, hurbiltasuna... ezaugarri horiek guztiak hartu behar dira kontuan artez hautatzeko. Beti ez da modu esplizitu batez eta intentzio argiz egiten, baina gurasoek badakite zer dagoen jokoan, oso dira jakintzaren gainean. Bourdieu k, jarrera naturala?
‎hain zuzen, obra honek nabigazio zabal bat proposatzen digu liburuz liburu, palinpsestoz, parodiaz eta pastichez, helburu aitortu honekin: delako osotasun bat poetikoki lortzea? «erudizio guzi» batena eta literaturaz eta jakin gosez hazten den «barne izaera oldartsu» batena, azken buru buztan «hutsera» heltzeko.
‎asmamen eta fantasiatik, idazleak bere egin duen bilaketaren errealitate autobiografikorantz: lehen Septentrio n, antzinako itsasgizonen kondairen ondotik, eleberri labur errealista bat dator, gero eguneroko baten zati bat eta bat bateko poetikoak, iparipar kanadiarreko inguru garaikidetik jalgiak. A. Arkotxa bere antzinekoen ondorio bererat halabeharrez heltzen da halere:
‎Irrati programazioa igorle batek audientzia bati denbora tarte jakin batean eta parrilla gisa egituratuta barreiatzen dizkion programa jakin batzuen multzoa da. Definizio orokor hau, hala ere, beste autore batzuek emandakoekin gara daiteke.
‎Goienetxeren hurrengo agerpenean, 1896ko maiatzaren 29an64, oraingoan ere bat batean eta lehenagoko beste inolako berririk gabe, ondokoa irakurri dugu:
‎Erasoaldiaren eragingune garrantzitsuena Legutio herria bera izan zen. ...Uztailaren 26an udala desegin zen eta gestora bat izendatu, batzokia itxi eta zenbait lagun atxilotu edota urrundu zituzten, susmagarriak zirelako31 Abuztuaren 1ean udal idazkariak herriko mutilak (Elosua, Nafarrete eta Ollerietakoak salbu) eraman zituen Gasteizera matxinatuen armadak errekluta moduan deitu ondoren (3 boluntario baino ez ziren egon herri osoan eta 8 iheslari, Amerikan zegoen gazte bat eta beste 7 lagun). Azaroaren 30ean ebakuatu zituzten azken zibilak Gasteizerantz, nahiz eta ez den argi geratzen denek egin ote zuten alde32 Edonola ere, uztailetik abendura bitarteko borrokek 14 urteko neskato baten heriotza utzi zuten, (airez egindako bonbardaketa baten ondorioz, gerraren biktima zibil bakarra).
‎Borrokaren gunerik garrantzitsuenak inguru honetatik urruti zeuden egun haietan: Madril aldean, alde batetik eta Gipuzkoako kostaldean, bestetik.
‎4 Flandes Errejimentuko konpainia bat eta metrailadore sail bat, San Marcial Errejimentuko konpainia bat, Arabako Erreketearen 5 konpainia eta Mendiko 2 Errejimentuko bateria bat (Martínez Esparza, 1949).
‎Horrekin batera, lehenengo laguntza bidali zuten: Flandes errejimentuko bi sail eta España zalditeria errejimentuko 100 lagun joan ziren Legutiora, Gopegi ingurura Españako sail bat eta Bailén errejimentuko bi konpainia, eta Urbinara unitate desberdinetako hainbat konpainia eta bateria (Martínez Bande, 1938: 211).
‎Puntukaritasuna agertzen duen galdera baten erantzunak hauek izan dira: helduak berbetan nauen entzuotenin sata bat eta gazteak kontuk esaten nengun?. Gorago alderantziz agertu bada ere, oraingoan heldua da iragana orainetik abiatuta egiten duena, hau da, orainaldiko formari iraganeko n bat erantsita ateratzen den emaitza.
‎12 Oso eztabaidagarria da herri batean sistema bat edo gehiago daudela esatea, oraindik zehazteke daudelako non dauden sistema baten mugak, hau da, non amaitzen den bata eta noiz hasten den bestea (ikus Aurrekoetxea, 2008: 23).
‎Hizkuntza guztiak aldatuz doazela ez da datu berria, nahiz eta garai batean euskarak jatorrizko ezaugarriei eusten ziela defendatu, bat eta bera zela sortu zenetik hona. Hizkuntzak oso berea du une oro aldatuz joatea, hainbat faktore soziolinguistikok aldatzen baitute hizkuntza, hala nola elebitasunak, estandarrak...
‎Gizarte batean bizikide diren hizkuntza beraren forma estandarra eta dialektoak batak bestearekin dituen harremanek eragin linguistikoak izaten dituzte norabide batean edo bestean, edota bi norabideetan. Biak (euskalkiak alde batetik, estandarra bestetik) bizirik ditugunez eta biez baliatu behar garenez, jakin genuke noiz erabili bata eta noiz bestea, inportantea da euskalkien erabilera arrazoitu eta mugatzea, bakoitzak bere tokia izan behar baitu. Hizkuntza askotan dialektoen eta estandarraren lekua mugatzen saiatu dira, batak besteari dakarzkion kalte onurak aztertuz.
‎Aztertzen diren emaitzetan bakarrik hiru arlo psikologikoak hartu dira, depresiboa (2 galdera), antsietatekoa (3 galdera) eta somatikoa (15 galdera). Depresioeta antsietate sintometan gutxienez galdera bati eta somatikoetan hiru galderari positibo erantzunez gero, trastorno bat garatzeko arriskuan dagoela uler daiteke.
2009
‎Datuak testuz testu aurkezteak aukera emango digu testuen arteko diferentziak azpimarratzeko, baita testu baten eta dagokion hiztegiaren artean dauden diferentziak azpimarratzeko ere. Taulak osatzerakoan, testuak alde batetik eta hiztegiak beste aldetik banatu ditugu; testuak eta hiztegiak idazterakoan irizpide desberdinak erabiltzen direlako.
‎Datuak testuz testu aurkezteak aukera emango digu testuen arteko diferentziak azpimarratzeko, baita testu baten eta dagokion hiztegiaren artean dauden diferentziak azpimarratzeko ere. Taulak osatzerakoan, testuak alde batetik eta hiztegiak beste aldetik banatu ditugu; testuak eta hiztegiak idazterakoan irizpide desberdinak erabiltzen direlako. Aurreko datuen banaketa honela geratzen da testuetan:
‎Hona hemen adibideak: ...e, kide ez marrarekin eta laupikiez marrarik gabe; [31 ARG] testuan eta [31 AIH] hiztegian termino bera, berezkoez; [32 ZJA] testuan eta [32 ZJH] hiztegian ere bakarra, ziatzez; [33 ZJ2] testuan hiru termino daude, hiruretan bukaeran, badiñez?; [33 ZLI] testuan bi kasu berdin daude, zeatzez; eta termino gehienak [72 NEU] testuan eta [72 NEH] hiztegian agertzen dira, bizki ez eta ez bizki, ez neur bateko eta neurri ez bateko, ezin neurtuzko eta neur ezin, alkar neur ezin eta alkar neurrezin, ezkide, ezezagun, ez berdin.
‎Euskara batua sortu baino lehen idatzi ziren bederatzi testu matematikoren terminologia aztertu dugu, baita haien barruan argitaratu ziren lau hiztegitako terminoak ere; zortzi testu eta hiru hiztegi 1913 eta 1933 artekoak dira, eta testu bat eta bere hiztegia 1972koak.
‎Bestetik, «azaleko elementuak», edo esanahia antolatzeko hizkuntza bakoitzak erabiltzen dituen tresna linguistikoak; esaterako aditza, mendeko perpausa, satelitea eta abar. Elementu semantikoen eta azaleko elementuen arteko harremana ez da banan banakoa, hau da, elementu semantiko bati ez dagokio beti azaleko elementu bakar bat eta alderantziz. Kasu batzuetan, hainbat elementu semantiko azaleko elementu bakar batekin adieraz daitezke; beste batzuetan, elementu semantiko bakar bat adierazteko azaleko elementu bat baino gehiago erabili behar dira.
‎Deigarria da batez ere telebistaren kasua, non zuzendariaren urteko soldata gordina (62.619?) erredaktorearen soldata (15.610?) baino lau aldiz handiagoa den. Irratian eta hedabide digitaletan proportzioa ia bikoitza da bataren eta bestearen artean.
‎Enpresa horietan, EITBNETek zuzenean edo VILAU MEDIAren bitartez kapitala dauka. Esaterako, VILAU MEDIAn EITBNETek% 50eko du bestelako enpresa pribatuekin batera eta bertako presidentea, EITBNETekoa da. Baina EITBko Administrazio Kontseiluak46 ez ditu enpresa horiek kontrolatzen, VILAU MEDIAREN kasuan partizipazioa% 50 delako eta horren gaineko kontrola izateko% 51 izan lukeelako.
‎4 Euskal Herriko Natura, Aldaketa 16, Nabarra, Bertsolari, Gaztezulo, Ipurbeltz, Elhuyar, Xabiroi, Egan, Aizu!, Hemen, Jakin, Aisia biziz, Karmel, Entzun, Argia, Gazteberri, Bat eta Uztaro.
‎etorkinak lanbide hauetan kokatzen al dira beren sorterritik horretarako prestakuntza ekarri dutelako?, ala alderantziz, etorkinak direlako harrerako gizarteak lanbide horietara naturalki eramaten al ditu? 5 Erantzun eske, zenbait ikerketatan etorkinaren hezkuntza mailari so egin diote, maila horrek haren migrazio proiektuaren egitasmo eta desioen gauzatzean nola eta noraino eragiten duen erabakitzeko. Izan ere, inork ez du ukatzen itxaropen oso bestelakoak suposatu behar zizkiela, emigrazioaren abenturan, alfabetatu gabeko baserritar euskaldun elebakar bati eta, adibide bat jartzearren, eskola maila gainditua duen eta erdaraz alfabetizazioa lortu duen beste bati6.
‎Horren ondoren, beste bi artikulutxo aurkitu ditugu nahiko deigarriak; batari eta besteari ematen dien garrantzia ezberdina delako:
‎Aztertzen diren emaitzetan lau arlo psikologiko hartu dira; depresiboa (2 galdera), antsietatekoa (3 galdera), somatikoa (15 galdera) eta elikaduraren desoreka (galdera 1). Depresio eta antsietate sintometan gutxienez galdera bati eta somatikoetan hiru galderari positibo erantzunez gero, desoreka bat garatzeko arriskuan dagoela uler daiteke.
‎Bestetik, zenbait zehaztapen egiten saiatu gara, zehazki, gure ahaleginetako bat izan da «aurkakotasun aldekotasun» posizio hartzearen inguruan konplexutasun apur bat azpimarratzea. Era berean, ikusi dugu badaudela herritarrei informazioa ez igortzeko motibo errealak; aipatu dugunez, informazio faltak haserrea batetik eta anbiguotasuna bestetik sortzen du, baina bi bien ondorio politikoa «indiferentzia» eta «aldekotasuna» dira. Aldiz, posizioa hartua dutenen artean, gatazka epistemologiko eta ontologiko bat dago:
‎ongia publikoa herritarren eta beraien ongizatearen mesedetan gobernatzea, egiazko jendarte bat. Hori da instituzioetatik informazioa ez igortzeko, modu partzial eta interesatuan zabaltzeko, oposizioaren parte hartzea neutralizatzeko eta ikuspuntuen arteko eztabaida ukatzeko arrazoi bat eta bakarra.
‎Garraio eta kontseilariak informazioari buruzko aldi bat eta horren ostean eraikuntza aldi bat bereizten baditu, pentsatzekoa da bere asmoa AHTren proiektu estrategikoa debatitzeko, alternatibak kontuan izateko eta, oro har, herritarrei informazioa helarazteko eta haien onespena lortzeko asmoz egina dela. Haatik, emaitzen lehen ondorioa hauxe da:
‎Iritzi publikoari buruzko ikerketek ondoko hau erakutsi ohi digute: herritarren pertzepzioetan bataren eta bestearen aldagai esplikatzaileak (instituzioekiko konfiantza adierazteko edo instituzioekiko konfiantza eza adierazteko argitzaileak) desberdinak dira; esaterako, konfiantza ezari aurre egiteak ez dakar modu automatiko batean konfiantza lortzea. Azal dezagun gaia.
‎Horrez gain, balorazio ekonomiko soiletik harago doazen ebaluazio metodo integratzaileen aplikaziorantzako pausoak eman lirateke, esaterako, Irizpide Anitzeko Analisia7 erabiliz. Metodo horrek NEBen inguruan azaltzen diren faktore anitzen (biologikoak, lurralde faktoreak, sozioekonomikoak,) ebaluazioa ahalbidetzen du era integratu batean eta tokiko biztanleriaren partaidetza bultzatuz.
‎Ikerketaren xedea hauxe da: gaitasun komunikatiboak lantzeko berrikuntza esperientzia bat eta parte hartzaileen eguneroko bizitzako beste egoera batzuetarako lagungarri izan ahal diren teknikak aztertzea.
‎Fluxuaren teoriaren arabera, eginbehar zail bat eta berau gainditzeko artezia pertsonalak bat datozenean, komunikazio eragingarriago bat lortzen da. Kontra, gizabanakoa armarik gabe dagoenean lan zail bati aurre egiteko, normalean herstura maila handi batekin aritzen da eta neurri ezberdinetako blokeatze psikologikoak gertatzen dira (García Calvo et al., 2008; Mathwick eta Rigdon, 2004).
‎Haien ondorengoak apezpikuak ditugu eta Erromakoa Pedroren ondorengoa. Instituzio hau modu jakin batean antolatu zen, gobernu konkretu batekin, doktrina zehatz batekin, kultu berezi batekin eta pobreei laguntzeko baliabide konkretuak sortuz.
‎Hain zuzen ere, Erdi Arotik gure garaietara, gure herrietan jende berberak bi instituzioetako partaide izan ditugu: kontzejua batetik eta parrokia bestetik, gizarte zibileko partaide eta, aldi berean, gizarte espiritual edo eklesiastikokoak. Bi instituzioak lurralde berean aritzen ziren (dira) eta kasu gehienetan pertsona berberek osatuak ziren.
‎Nola esplikatu aurrea hartu duten herrietan udalak immatrikulatzea? Hau zer da, higiezin lasterketa bat eta korrika gehien egiten duenak eramaten du ondasuna saritzat eta galtzaileak, erreklamatzen badu, frogaren karga. Disparate honen aurrean, epaileek, Nafarroako Gobernuak edo Parlamentuak ez dute zer esanik?
‎Tafallako elizak 2006an izan ziren immatrikukatuak. Pasa zen urte bat eta apaizak esan zion udalari, urtean zehar egiten diren kontzertuengatik eta ekitaldi guztiengatik pagatu behar zutela kanon bat. 200 euro aldi oro.
‎Hortxe dugu, adibidez, Etxauribarrean Ziritza herria: immatrikulatu diote eliza, baina bide beretik eskolak, hilerria, apaizetxea, maisuaren etxea, herriko espetxea, atrioa, lur-sail bat eta udaletxeko parte bat. Bederatzi ondasun 70 biztanleko herri batean.
‎Nafarroako Foru Berriaren usukapioa ere gogora ekarri behar dugu. Usukapioa gauza baten eta beste eskubide errealen jabetza eskuratzearen modua da, eskubide horren jabetza jarraituaren bidez legeak markatzen duen denboran. Nafarroako Foru Berriaren 356 legeak usukapioaren epeak aipatzen ditu:
2010
‎Horrek sustraitzen du eragile izateko eta eragiteko ahalmena, norberaren erabakien gidaritza eta ahalegina subjektu eraberrituaren jarrera sortzailetik sortu eta elikatuz. Sormen esparru hori ariketa estetiko hutsa baino harago, pertenentzia molde bat eta errealitate sozial zehatzagoa lotzen dituen ekimen bide eta praktika sozialaren «jolas estrategiko» gisa har liteke, txapelduna, aktore sozial bilakatzen duelarik, banako autokontzientzia eta talde autokontzientzia iragarriz, identitatea eta errepresentazioa, nortasun jarrera emaile batetik fikzio emarian sortuz eta birsortuz. Halaber, elkarkidetzaren txapel kolektiboa da, duen eraginaren ondorioan, horrela irudikatzen baita oholtzaren eszenan, bertsolari taldea besarkada sentituan, txalotzen eta txalotuak, kolektiboa zutik, emozio gorenaren une erdimagikoan.
‎Hori da espazio denbora propioa irudikatzeko eta zehazteko joera duen herri baten beharra, egituraketa horrek batasun bat eta bereizgarritasun bat ematen baitizkio giza bizitzaren eremu zabal bati. Halatsu, Txapelketaren ibilbidea, zentzu ekoizpenaren ibilbidea ere badenez, aldiro aldiro eraberritzen den espazio denbora betearen agerkari soziala dela ulertzen dugu, halaber, esangura kulturalak baitaratzen dituen gertakari soziala ibilbide kulturalaren mugarrian.
‎Eraikuntza kulturalaren kontzeptu eta kategorizazioak direla medio, komunitateak errealitatea irudikatzeko bitartekoak baliatzen ditu, berezkotasun eremu gisa azaleratu eta berezko espazio propioa irudikatzeko joeran. Egituraketa horrek batasun bat eta bereizgarritasun bat eman ohi dio giza bizitzaren eremu zabal bati, hala, kultura batek testu multzo gisa aurkezteko joera izan dezake irudikatzen dituen errepresentazioak eredu gisa jaso ohi dituenean; izan ere, erregistro horretan jasotako kodetze kulturala, ama hizkuntza baten indarrean letorkeen testua bailitzateke. Iuri Lotman ek (1998) testu kulturalaren eraikuntzaz hauxe diosku:
‎Gero eta gehiago nabaritzen dudana ezkontzena da, putada ikaragarria dira. Neure bizitzan ez naiz inoiz ezkontzetara joan eta orain hasi naiz, ez askotara, baina batera gonbidatzen zaituzte eta beste batera eta ezin da, hau odol ateratze bat da (E 4: Juan).
‎Hezetasunaren arazoa ere behin baino gehiagotan agertzen da nahiko era gordinean: elkarrizketatu baten etxean adin txikiko hiru ume bizi dira eta beste batean 74 urteko gizon bat eta haren hiru urteko iloba.
‎bilakaera hori karrera unibertsitario batekin konbinatu zuen: 1984an doktoratzen da Iparraldeko foruei buruzko tesi batekin eta urte berean eskolak ematen hasten da Paueko unibertsitateak Baionan dituen egituretan; handik zortzi urtera, Frantziako sistemari segituz, bigarren tesia egiten du, Analyse critique de l' historiographie basque du XVIe au XIXe siécle (1992), liburu gisa hurrengo urtean argitaratu zen izenburu honekin: Les basques et leur histoire:
‎Hainbat gauza erakutsi zigun Manexek: batetik, Historia akademikoa eta abertzaletasuna uztartzen; bestetik, bai politikan bai kulturan abertzaletasun ireki bati eta euskaltzaletasun pragmatiko bati eusten, bere engaiamendu eta sinesteetan ezertan amore eman gabe; eta hirugarrenik, maila guztietan bere jarduna euskal errealitate gordinari egokitzen, mota guztietako mitoetatik ihes eginez. Finean, euskara biziko bada, abertzaletasunari esker izango da, baina abertzaletasun horrek gizarte errealean txertatu behar du, gizarte horren historia kritikoki aztertuz eta ameskeriak alboratuz.
‎Besteen akatsen salaketak ez dituelako gure arazoak konpontzen. Euskal Herriaren existentzia, euskal nazioarena nahi baduzue, ez da ebidentzia bat, begi bistan dagoen oinarrizko datua, hala nola euskara hizkuntza bat eta bakarra dela ia ia ebidentetzat jo dezakegun. Aitzitik, euskal historian geuk aurkitu eta arrazoitu behar dugun zerbait da.
‎Gertakizunaren oroimena informazio nagusiaren eta periferikoaren arteko bereizketaren arabera laborategian aztertu izan denean, informazio nagusia periferikoa baino modu zehatzagoan oroitzen dela aurkitu izan da (Burke, Heuer eta Reisberg, 1992; Christianson eta Loftus, 1991; Heuer eta Reisberg, 1990; Migueles eta Garcia Bajos, 1999). Esate baterako, Burke eta haren laguntzaileek (1992) diapositiba multzo bat aurkeztu zieten parte hartzaileei, non ama bat eta bere semea aitaren lantokira bisitan doazela agertzen zen. Gertakizunaren bertsio neutralean aita auto bat konpontzen ari zen mekaniko bat zen; bertsio emozionalean, aldiz, ebakuntza bat egiten ari zen mediku bat.
‎Oroimen librea neurtzeko puntu bat eman zitzaion oroitutako informazio unitate bakoitzari (ekintza nagusia/ periferikoa, pertsona nagusia/ periferikoa, detaile nagusia/ periferikoa), bai informazio zuzenari baita okerrari ere. Adibidez, «mutila korrika irtetenda eta autobidea zeharkatzeankotxe batek harrapatzen du» esaldian hiru ekintza nagusi agertzen dira; «lapurrak alkandorabeltzaeta ile luzeadarama» esaldian pertsona nagusiekin erlazionaturiko hiru unitate daude, eta «beraien atzean neska bat eta mutil batanbulantziari deitzeko esatenikusten dira» esaldian bi pertsona periferiko agertzen dira. Eduki horiekin bat egiten ez zuten unitateak ez ziren neurtu, esate baterako, iritzi subjektiboak («mutila ederra da») edo parte hartzaileek egindako dedukzioak (adb.
‎«Gizonezkoa, nagusiki, hezitua izaten da gizarte matxista batean eta emakumea resignazio eta maitasun balioetan».
‎Aldibereko aurre esposizioaren ondoren baldintzaturiko higuinaren orokortzea jaitsi egingo zela espero genuen, bloke bereizietan egindako aurre esposizio batekin alderatuz gero. Hala ere, ez genuen aurre esposizio programaren efektu diferentzialik aurkitu orokortzearen erantzunean, B ren kontsumoa (baldintzatu gabeko estimulua) ez zen ezberdina izan aurre azaldutako taldeetan, botila bateko eta bi botilako probetan.
‎Emaitza hori baldintzaturiko estimuluak (A) aurre esposizioaren bitartean jasan duen ezkutuko inhibizioak azalduko luke. Bigarrenik, botila bateko eta biko probetan baldintzatu gabeko soluzioaren (B) kontsumoa handiagoa izan zen aurre azaldutako taldeetan, aurre azaldu gabeko taldeetan baino. Emaitza hori, aurkitzea espero genuen orokortzearen jaitsieraren ondorioz izan zitekeela uste genuen.
‎Bi esperimentu burutu ziren, bat aurre esposizio luze eta jarraitu (1 esperimentua) batekin, eta beste bat aurre esposizio motz eta diskretu batekin (2 esperimentua). Espero zen estimuluen eraginpeko aldibereko aurre esposizio batena ondorengo orokortzea txikiagoa izango zela, bloketako aurre esposizio baten eta aurre esposiziorik gabekoena baino. Ikerketa hau Alonso eta Hall ek (1999) eginiko ikerketen jarraipen bat izan zen, diseinu bera mantenduz, prozeduran zenbait aldaketa barneratuz.
‎Zenbat denbora irauten du prozedurak? Kasuan kasuko iraupen desberdina izan badezake ere, 1992ko ekainaren 3an Justizia Ministerioak zigor bitartekaritzari buruz emandako orientazio notak hilabete bat eta sei hilabete bitartean bukatua behar duela egon adierazten du.
2011
‎Ez dugu sekula egin, hitz batean esateko, Leturia-rena bezalako ibilaldirik gogobideetan barrena;(...) Nik ez dut Txillardegi bakarrik ikusten. Txillardegi eta «Leturiaren egunkari ezkutua» gizaldi berri baten eta gizaldi horren obren aintzindari gisa agertzen zaizkit. Ez dut uste oker nagoenik eta ez nuke inolaz ere oker egon nahi.
‎Gure ametsa da Eskual Herriko zazpi probintziek, egun batez, bat egin dezaten... Bainan Eskual Herriaren «bat ze» hori nahi dugu Europa eta Eurafrika behin, handiago zerbait gero izanen den erresuma baten barnean eta pean. Hortakotz gira hemen Europa eta Eurafrikaren alde eta heien lehenbailehen eraikitzeari atxikiak (ib.).
‎g. Aztertu diren telesail guztietan bi publizitate bloke daude: teleserieak hasten direnean bata eta kapitulua bukatu baino minutu bat lehenago bestea. Kontsumora gonbidatzen duen publizitate mota da eta era berean publizitate sexista dela esan daiteke, iragartzen den produktuaren arabera sailkatzen baititu neskak eta mutilak.
‎Disney Channel eko teleserie arrakastatsuenen aurrean nerabeek erakusten dituzten jarreretara hurbilketa egitea izan da ikerketa honen xedeetako bat eta Bizkaiko bi herritako bi ikastetxetan murgildu gara lan pilotu hau gauzatzeko. Genero gaiek gugan sortzen duten kezka dela-eta, Disney k bere telesail ezagunenetan erakusten duen emakume nerabearen eredua aztertu dugu.
‎Moulaert eta Nussbaumerren esanetan (2005), arlo publikoaren eta pribatuaren arteko ezberdintze argia egin beharra dago. Lehenik eta behin, publikoa dena pribatutik ezberdintzeko orduan, batean eta bestean bultzatzen diren inbertsioen helburua zein den behatzeko. Haien arabera, ondasun pribatuak gizabanakoen behar pertsonalak asetzeko helburua duten horiek izango dira, eta kolektiboek, aldiz, dimentsio sozialean asetzen dituzte beharrak, behar horien erantzun kolektiboa izango dira, alegia.
‎31). Hots, alde batetik, esanahi moral edo sozial bat eta, bestetik, esanahi biologikoa edo indibiduala. Zentzuaren bikoizketa horren bidez, sinboloek, arau etikoak eta zentzuak jartzen dituzte harremanetan, hau da, arau moralak banako interesekin.
‎Marko teorikoaren aukeraketa, galdera zehatz baten inguruan egindako hausnarketa baten ondorioa izan da. Alegia, denboran zehar iraupena duen fenomeno baten aurrean al gaude?, hau da egitura zehatz bat duen zerbaiten aurrean, edo, bestela, etengabeko aldaketak jasaten dituen errealitate baten aurrean eta, beraz, prozesu bati buruz baino ezin dut hitz egin. Zer ari naiz zehazki ikertzen, egituratutako zerbait iraunkorra ala zerbait aldakorra?
‎Errealitatea, nahi gabean aldatzen dugu, sinbolizatzea, zeinu sortzea eta kodetzea jardunbide ilunak eta gaitzak direlako, eta, batez ere, kulturalak izaki, taldeka eta zatika egiten ditugulako jardun horiek. Erreala edo Ideologia, horrenbestez, gutxitan izan daiteke bat eta bera jendartean. Gehienetan, hainbat Erreal dugu elkarren ondoan eta elkarren aurka, inoiz ere, elkarren barruan.
‎Anbibalenteak dira identifikazio horiek balio ezberdinak konbinatuaz egiten baitira. Eremu batean logika bat eta bestean beste bat erabili behar baita ondo jokatzeko, batzuetan menderatzaile diren baliabideak (kodeak) erabiliz eta besteetan menderatuak direnak. Anbibalentzia norainokoa izan daitekeen aztertu nahi dugu ondorengoan.
‎Eta hori mugaezina da berez eta ez du zentzu handirik; izan ere, benetako esanahiak adierazle sortzaile eta erabiltzaileen komunitateetan ezartzen dira. Jende komunitateak ondo arduratzen dira adierazle eta adiera arteko loturak instituzionalizatzen eta naturalizatzen; alegia, adierazle bati esanahi bat eta bakarra lotzen saiatzen dira, konnotazio guztiak bakar batera murrizten, horrela sortzen baita denotazioa. Eta horrela ere, interpretazio komunitate batek bere errealitatea eratzen du:
‎Beraz, halako «merkatu» batean marketina, hizkuntza identitateak eta identitate kolektiboen joko eta lehiak nahastuko dira. Izen batek balio handia izan dezake logika baten arabera eta gutxi besteren neurrira.
‎egunkari nagusiekiko (Euzkadi eta El Liberal) zuen mendekotasuna nabarmendu behar da. Erlazio baten eta bestearen konparazio eta ñabardura guztiak alde batera utzita, indarren korrelazio negatiboa izan zen organo solidarioentzat, gaurkotasunaren luma indartsu eta erakargarriek tinta egunkarian gastatzen zutelako. Edonola ere, ez dira prentsa solidarioan kolaboratu zuten artikulugileak baztertu behar, beren sinadurek azterketa zehatzago baten beharra dutelako.
‎Survey research metodologiari jarraituz, ikerketa kuantitatiboan atera diren zenbait emaitzetan sakondu gura izan da, eta horretarako 10 ikaslez osatutako eztabaida taldea antolatu da: DBH 1 mailako hiru ikaslek, 2 mailako lauk, 3 mailako batek eta 4 mailako bik hartu dute parte eztabaidan. Guztira, beraz, ikasturte desberdinetako 5 neska eta 5 mutil izan dira eztabaida taldeko parte hartzaileak.
‎Nik ulertzen dut kulebroi bat egiteko horrelako zerbait behar dela, baina dena ezin da egin kulebroi bat bezala. Beste leku batzuetan kulebroiak egiten dira kulebroi bezala eta egunero grabatzen dira minutu pila bat eta tentsio handiarekin egiten da lan, eta asterokoak grabatzen dira beste parametro batzuetan. Guk hori defendatu izan dugu beti.
‎Ni hasi nintzenean ezin nuen imajinatu hain konplexua eta hain geldiezina zela makineria. Ze, nik orain ezin dut, ez da behar, baina ezin naiz joan gidoi bilera batera eta esan: «STOP, kapitulu hau gelditu».
‎Horrez gain, Olasagastiren kasuan, aurreko hamarkadako bi telesail zuzendu zituen Carlos Zabalarekin batera. Bi eta Bat eta Jaun eta Jabe?, eta Ertzainak telesailaren errealizadorea izan zen; Duqueren kasuan, Goenkaleko gidoigileen taldean dago sorreratik, eta Pausokaren beste hainbat fikziotan ere parte hartu du (Hasiberriak eta Balbemendin, besteak beste).
‎gabezia emozional eta afektiboak ditu. Psikopatak nortasunaren ezaugarri multzo bat eta portaera sozial desbideratuak ditu. Nortasun antisozialaren nahasteak, berriz, portaera gaizkileak agertzen ditu.
‎Elkarrizketatutako lagun gehienak (n= 10) emakumeak dira. Hiru gizonezko besterik ez dugu elkarrizketatu, osasun ikuskatzaile bat eta bi polizia agente. Elkarrizketetan jasotakoaren arabera, gizarte laguntzaileak, larrialdiko zerbitzukoak, abokatuak, eta poliziak berek esaten zuten arlo polizialean emakume gutxi batzuk besterik ez daudela horretan eta askotan horiek ez dutela biktimekin zuzenean tratatzen, baizik eta kasuen segimenduan aritzen direla.
‎Hor, etorkinen harrera sistemak hobetu lirateke, horiek administrazioaren utalitarismotik urruntzeko. Elkarteei eduki jakin bat eta harrera eta ordezkatze eginkizuna eman behar zaizkie.
‎Dena dela, prozedura amaitzean ustezko oldartzailea errugabetzat joz gero, zigor txostena martxan jarriko da, berriro ere. Ondorioak, isun bat eta kanporatzea izan daitezke. Bestalde, azpimarratzekoa da legegileek biktimen seme alabak ahanzturan utzi dituztela, legeak ez baitu ezer aipatzen horiei eman beharreko baimenei buruz.
‎Gure asmoa etorkinei ahotsa ematea izan da, baita indarkeriarekin zuzenean lotura duten agente sozialen ikuspegia azaleratzea ere. Informazioa landa lan baten bitartez eta elkarrizketaren teknika erabiliz jaso dugu.
‎Lehen filma burutu ondoren, arrakasta handia hartu zuen proposamenaren originaltasuna zela-eta. Modu horretan, Medem zine espainolaren unibertso interesanteenetako bat eta zine europarrean nabarmenduenetako bat eraikitzen hasi zen. Vacas filma hain entzutetsua izan zen, ezen Luis Buñuel, Ivan Zulueta, Victor Erice, Ingmar Bergman edo Kieslowski zinemagileen gisako begirada pertsonalaren oinordekotzat hartua izan baitzen.
‎Medementzat apustu pertsonal handia bazen ere, ez zen batere ondo atera. Ikusleen zati handi batek eta kritikak ez zioten harrera ona egin eta zartada handia izan zen zuzendariarentzat.
‎Ana berriak esna egiten du amets, munduan zehar flotatzen doa, hegaz egiten du; lurtarra barik zerutarra da. Horregatik parekatzen da haren figura uso batekin eta Anak berak onartu egiten du noizbehinka hankak lurrera lotu behar dituela: «yo tengo que tener cuidado y agarrarme de vez en cuando».
‎K.a. V. mendeko Agora grekoa irudikatzen duen koadroa, eta, bestea, Mediciren jauregian garatzen ari den sinposioa. Lehenengoan gizonez beteriko Agora bat eta atzealdean Akropolia ikusten ditugu. Baina horien artean, arreta ematen duen presentzia batekin topatzen da gure begirada, emakume bat, gizonei aditasunez begiratzen dien emakumea, Aspasia.
2012
‎Autonomia erkidego honetan ere, lekualdaketarako bete beharreko tramite eta jakinarazpenak modu telematikoan egiteko aukera dago. Zerbitzu horretara sartzeko lotura Aragoiko Gobernuaren web orrian dago, zerbitzu telematikoetan, eta aplikazio horretarako sarbidea ziurtagiri digital edo erabiltzaile izen baten eta gako baten bitartez egin daiteke.
‎Aplikazio horretara sartzeko erabiltzaile izen bat eta password bat besterik ez dira behar. Hau da, ez da ez txartel edo ziurtagiri digitalik behar, eta Valentziako Generalitateko Ingurumen Kontseilaritzak erabiltzaile izena eta gakoa ematen ditu behin hondakin arriskutsuen ekoizle txikien erregistroan izena eman eta gero.
‎1989 urteko koadro honetan industria pabiloia bere testuingurutik at ageri zaigu, mugarik gabeko espazio batean, markoztutako irudi baten barnean eta tximiniaren zati bat erakusten digun detaile bat daramala. Horrela, aurretik margolariak jada erabilitako errekurtso batzuk ageri zaizkigu (aurretik aipatutako Ispizua lana gogoratu besterik ez dugu egin behar, urte bat beranduago bakarrik sortua).
‎Ikaste intelektuala eta ikaste emozionala (eta, hedaduraz, jokaera berriak ikastea) desberdinak dira hein handi batean; izan ere, bi adimen motak, intelektuala eta emozionala? burmuinaren alde desberdinetan daude kokatuta eta, hargatik, bataren eta bestearen eredu didaktikoak ere desberdinak dira (eta hala behar dute izan). Ikaste emozionalak aldaketa neurologiko bat eskatzen du, orain arteko ohiturak ahazteko eta egokiagoak diren ohitura berriak errotzeko, ikasi duguna desikas dezakegu?, baina horrek esfortzu handia eta denbora luzea behar izaten ditu.
‎«Uste dut, abaguneak eskaintzean eta pertsona bakoitzak gordeta dauzkan balioak irteten uztean dagoela gakoa. Horrela ezagutzen duzu azkenean jende superdinamikoa eta sortzailea proiektuaz kanpoko jarduera sozialen batean eta bere lanean makal zebilena. Oso pertsona gazteei garrantzi handiko abaguneak eskaintzearen alde nago».
‎Zientzialarien esanetan, horrek lotura izan dezake, agian, barreak gizakiaren eboluzioan zehar bete izan duen eginkizunarekin; barreak hitzik gabeko mezu lagunkoi eta lasaigarriak, etsaitasun gabeak, bidaltzen ditu, batasuna eta ituna erraztuz. Ikuspegi neurologikotik begiratuta, esan daiteke barrea dela bi pertsonaren arteko distantziarik laburrena, bataren eta bestearen burua (eta emozioak) zuzen zuzenean sintonizatzen dituelako (intelektoa «ikusle huts» bihurturik). Ez da harritzekoa, hortaz, besteengan konfiantza gehien duten pertsonek errazago eta sarriago barre egitea; eta pertsona mesfidatiek, berriz, ia ez barre egitea.
‎Hau da, hizkuntza fenomeno sozialtzat hartzen du soziolinguistikak eta, hizkuntza aldagaiekin batera, gizarte aldagaiak aztertzen ditu. Ikerketa batean eta bestean aztertzen diren aldagaiak diferenteak izan daitezke, ikerketaren helburuen arabera. Ondorengo puntuetan ikerketa honetako aldagai garrantzitsuenak azalduko dira.
‎Ia beti elkarrizketa egilea eta lekukoa bakarrik egon dira grabaketetan, aldiren batean familia artekoren bat inguratu bada ere. Elkarrizketatzaile bakoitzarekin elkarrizketa bana egin dute lekukoek; herrikoarekin bata eta kanpokoarekin bestea. Elkarrizketa bakoitzetik lehen 15 minutuak transkribatu eta erabili ditugu; beraz, herriko eta kanpoko solaskidearekin egindako elkarrizketekin, lekuko bakoitzeko 30 minutuk osatu dute ikerketaren corpusa.
‎Gainerako gizarte aldagaietan, horietan eraikitako hipotesiak ez zirela zuzenak ohartu gara ikerketak aurrera egin ahala. Aldiro aurkitu dugu arazoren bat eta errealitate konplexua ulertzeko tresna sinpleegiak direla ohartu gara. Esan bezala, laburpen honetan lehen bost aldagaiak aztertuko ditugu, eta 5.a, herrian/ kanpoan bizitzeko nahia, hipotesia bete ez duen kasuetako bat izan da.
‎eskolatzea erdaraz egin dutenena eta eskolan euskara batua jaso dutenena. 19 parte hartzaileak bi aldiz elkarrizketatu dira, Goizuetako hiztun batek eta erdialdeko euskalkiaren hiztun batek. Adin taldeak eta elkarrizketatzaileak, biek eragin dute hizkuntza hautuan:
‎Denborazko epe batean (adibidez, egun batean) konfiantza tarte baten barruan (normalean% 95) galera probableen muga adierazten du. Adibidez, Repsolen akzioen VaR-a egun baterako eta% 95eko konfiantza tarterako 0,29 euro bada, horrek esan nahi du, kasuen% 95ean ez genukeela 0,29 euro baino gehiago galduko akzio bakoitzeko hurrengo 24 orduetan.
‎Beraz, gaur egun aktiboaren balioa 1.000.000? bada, urte batean eta% 90eko konfiantza tartea kontuan izanik, estimatu dugun galera 162.000 eurokoa izango litzateke.
‎7 irudian, 10.000 proiekzio simulatu ondoren, aktiboen balio estimatua eta balio bakoitzeko probabilitatea erakusten ditugu denbora ostertza batean eta konfiantza tarte batean:
‎Tristura eta gozamen falta dira haur depresioaren muina, eta, aldarte jakin horrekin batera, jokabide zehatzak, pentsamendu jakinak eta asaldura somatikoak agertzen dira. Haurrek aurkezten dituzten depresio sintomek aldakortasun handia jasaten dute, haur batek eta besteak ez dute zertan sintoma berak azaleratu. Zentzu horretan, Del Barrio k (2008) haurrek aurkeztu ditzaketen depresio sintomei buruzko sailkapen oso interesgarria egiten du, zeinak, gaiaren inguruan egin diren ikerketetan oinarritua, haurren depresio sintomatologiaren abaniko zabala barne hartzen duen.
‎Nik badakit eta beti jakin izan det nik izan dudala sare haundi bat eta nik funanbulistarena egin dezaket sare hori dudanaren konszientea naizelako, eta oso konsziente gainea. (...) Arriskatzeko sarea [da].
‎Helburua, azken finean, enpresa zein arte edo kulturaren ikuspegitik ekimen, proiektu, berrikuntza eta enpresetarako haztegia izango den creative milieu bat sortzea da. Zentzu horretan hurbiltasun geografikoaz gain, kultur identitate bat eta sorkuntza balio multzo esanguratsua partekatzea konfiantza eta elkarlan giroa sortzeko baliagarria dela ulertzen dugu, ingurune berritzailea garatzeko baldintza hobeak ezartzen dituena.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia