Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 195

2007
‎Irrati uhinak ez diren bestelako uhin luzeretan puntu bakar gisa behatzen da gune hori. Interferometriaren laguntzaz egindako behaketen arabera, berriz, objektu horiek nukleo bat eta partikula multzo bat dute beren egituran. Hegazkin batek uzten duen lorratzaren antzeko egitura dutela esan daiteke.
‎Antxon Alberdi fisikariaren esanean, Esne bideak abantaila bat eta desabantaila bat ditu edozein ikerketa egiteko orduan. Desabantaila nagusia da gu geu hor gaudela, eta, beste zientzia alorretan maiz gertatzen den bezala, barrutik ikertzeak zenbait zailtasun izan ditzakeela; izan ere, ez dugu zuzenean haren egitura osoa behatzen.
‎Sakonera horretara heltzeko, gutxi gorabehera bi ordu behar ditu Alvin ek, eta beste hainbeste igotzeko. Urperaldi bakoitzean gehienez hamar ordu ematen ditu ur azpian, barruan pilotu bat eta bi zientzialari daramatzala. Beraz, zientzialariek 4 ordu dituzte, zoruan etzanda leihoetatik ingurua behatzeko, argazkiak atera eta filmak egiteko, beso robotikoaren bidez laginak biltzeko eta lekuan bertan esperimentuak egiteko.
‎Irakurgailuek material magnetiko baten eta magnetikoa ez den baten geruza finak dituzte txandaka jarrita. Geruza magnetiko baten magnetismoa finkoa bada eta hurrengoaren aldakorra, azkenekoaren magnetizazioa disko gogorrean aztertzen edo irakurtzen duen gunearen magnetizazioaren arabera aldatu ahal izango da.
‎Hegoen forma eta tamaina oso garrantzitsuak dira hegazti bakoitzaren hegan egiteko modua definitzean. Ez dira berdinak txepetx baten, sorbeltz baten eta ugatz baten hegoak. Bakoitzaren bizilekuaren eta bizimoduaren arabera, hegan egiteko modua (eta, ondorioz, hegoen forma eta tamaina) aldatu egiten da, bakoitza bere ingurunera moldatuta baitago.
‎Hala ere, hori ez da zelula amen ikertzaileek duten arazo bakarra, zailtasun teknikoak ere ez baitira nolanahikoak. Horretaz guztiaz hitz egiteko, zelula amekin lan egiten duen ikertzaile batekin eta bioetikan aditu den zuzenbideko irakasle batekin elkartu gara. María Vivanco eta Itziar Alkorta dira, hurrenez hurren.
‎Espeziearen arabera, perretxikoak hazteko azalera bat har dezake euskarri gisa (azal horia, Stereum hirsutum, adibidez, adar erorietan hazten da), lur azpian bertan haz liteke (boilur famatuak, Tuber melanosporum, esaterako) edo lurrazaletik gora altxatuta, hanka bat eta txapel batez osatutako egitura klasikoa hartuta beste egitura bereziago batzuk ere badira, atzaparren antzekoa, azaren itxura duena....
‎Guda amaituta, mundua bitan banaturik geratu zen; eta mundu bi horien muturretan, AEB batetik eta SESB bestetik. Bi mundu, bi ideologia, bi kultura; ongi bereizitako bi bando, isilpekoa zen guda berri batean.
‎Badirudi hainbat gazta motaren hartziduran laguntzen duen bakterio baten eta eltxoen ziztaden artean ere lotura zuzena dagoela. Bakterio hori izerdian dago.
‎Esate baterako, gaiztotzen direnean, hepatozito batek eta azaleko melanozito batek ez dute bizirik irauteko estrategia bera, eta sortzen dituzten substantzia kimikoak ez dira berdinak; horregatik, zelula horiek suntsitu nahi baditugu, diseinatu behar ditugun botikak ere ez dira berdinak izango. Minbizi bakoitza botika jakin batekin tratatu da; ez dago erantzun orokor bat hain espezializatua den gaixotasun baten aurka.
‎Bi eltxoek mikrobio bana infektatzen dute ziztatzean (malariarenak protozoo bat eta dengearenak birus bat), baina horrek ez du esan nahi antzekoak direnik. Oso ezberdinak dira; bi eltxoren artean egon daitekeen alderik handiena dute.
‎Emeak handixeagoak izaten dira, eta arrek kolore biziagoak izan ohi dituzte. Jarrera aldetik ere bereizten dira; izan ere, arra ibili ohi da eme bila batera eta bestera; nahiko lurraldekoia da, gainera, eta lurralde finko finko bat izaten ez duen arren, dagoen tokian dagoela, inguruan dituen arrak uxatzen saiatzen da.
‎Ideia hori itsasontzien kulunkatzearen kontrako sistemaren bihotz moduan erabili zen eta patentatu, XX. mendeko lehen laurdenean. Olatuek bultzatuta, alde batera eta bestera kulunkatzen dira itsasontziak, baina kroskoaren bi aldeetan lotutako giroskopio erraldoi baten bitartez, efektu giroskopikoak murritz dezake kulunka hori. Gerora, beste sistema batzuk ere asmatu zituzten kulunka gerarazteko, likido edo gas tangatan oinarrituak; hala, giroskopio erraldoiak biraka izateko beharra gainditu zuten.
‎Forma zehatz bat eta forma horren lematik eratortzen diren aukera posible guztiak agertzeko, Euskal Herriko Unibertsitateko IXA Taldeak garatu duen tresna bat erabiltzen dute. Hala, forma guztiak eskatzen zaizkio APIari, OR eragilea erabilita.
‎Izar bakoitzaren bizia masa jakin batekin, errotazio abiadura jakin batekin eta konposizio kimiko jakin batekin hasten da. Hiru parametro horiek izarraren eboluzioa definitzen dute.
‎Supernoba mota asko dago. Ez dakigu zein motak sortzen duen elementu kimiko jakin baten kantitate handi bat eta zeinek ez. Eredu teorikoak ez dira zehatzak, eta gai horiek ez dira errazak behaketen bitartez ikertzeko.
‎Merkurioak amalgama sendoak osatzen ditu, besteak beste, urrearekin, zilarrarekin, zinkarekin, berunarekin eta eztainuarekin. Burdinarekin, ordea, ez du amalgamarik sortzen, eta, horrexegatik, burdinazko ontziak erabili izan dira mendeetan merkurio likido iheskorra ontziratzeko, batera eta bestera eramateko.
‎Beste alde batetik, lurruna bera dago, beroketa batek eta halakoek eragindakoa.
‎Erraza da klimaren eraginarekin erlazionatzea bata eta bestea. Hala, klima lehorra eta beroa zenean, kareharrizko geruzak sortzen ziren, eta, euri ugari egiten zuenean, tupa.
‎K. o. VIII. mendearen erdialdera izan zuten goraldia, eta, hamarkada batzuetan, gainbehera etorri eta desagertu egin ziren, bai bata eta bai bestea. Teoria berri batek dio litekeena dela mundu osoaren ipar hemisferioko tropikoetan gertatu zen lehorraldi bat izatea gainbeheraren eragileetako bat.
‎Salmonellosia, tuberkulosia eta bruzelosia bakterioek sortutakoak badira ere, zoonosi guztiak ez dira bakterianoak. Hain justu, azkenaldian komunikabideetan gehien azaldu diren bi zoonosiak, hegazti gripea eta anisakiosia, birus batek eta bizkarroi batek sortuak dira, hurrenez hurren.
‎Hori frogatzeko, MDR genearen aldaerak aztertu dituzte ikertzaileek, eta frogatu dute aminoazido kate berbera izanda ere eragin desberdina dutela. Dirudienez, mutanteak hiru dimentsioko egitura zertxobait desberdina du, kontuan izanda egiturak izugarrizko garrantzia duela funtzioan, horrek azaltzen du halako aldea egotea baten eta bestearen eraginen artean.
‎Orain, Henry Chapmanek eta haren taldekideek hori egitea lortu dute, molekula bat baino handiagoa den objektu batekin eta izpiek baino uhin luzera handiagoa duten izpien bidez. FLASH laserrak igortzen ditu izpiak, eta bereziki diseinatutako ispilu bat ere erabili dute. Difraktatutako izpiak fotodetektagailu batera bideratzen ditu ispiluak.
‎Bilioika bakteriok osatzen dute flora hori, eta mesedegarriak dira elikagaiak txikitzen dituztelako eta bakterio kaltegarriei aurre egiten dietelako. Bada, ikertzaileek ikusi dute pertsona obesoek eta argalek antzeko mikroorganismoak dituztela (ia denak bi taldetan sartzen dira), baina talde batekoen eta bestekoen proportzioa erabat desberdina dela.
‎Orain arte erabili izan diren metodo klasikoen bidez, puntu baten kokapena lortzeko, derrigorrezkoa izan da puntu ezagun baten eta kokatu nahi zen puntuaren arteko ikusgaitasuna bermatzea. Satelite bidezko kokapen sistema globalek, berriz, ikusgaitasunik ez duten puntuen arteko kokapena lortzeko aukera ematen dute; izan ere, hamarka edo ehunka kilometroko oinarri lerroak lor daitezke, zentimetroetako zehaztasunarekin.
‎Eztabaida sortzea ondo iruditzen zait, baina inoiz ez aldez aurretik dauzkagun ideietan oinarrituta. Nire ustez askatasun pixka bat eta utzi behar zaie zientzialariei. Ez dut uste zientzialariek material horiek toxikoak diren edo ez jakin gabe itsu itsuan aurrera egingo dutenik.
‎Hala, gurpil aulki elektrikoen kontrol palankarenak bezalako mugimenduekin aukeratzeko moduko banaketa diseinatu da 8 teklentzat. Hau da, plano batean eta noranzko jakin batean egindako mugimenduez aukera daitezke tekla birtualak. Izan ere, kasu askotan, mugikortasun urritua duten pertsonek trebezia eta zehaztasun handiz maneiatzen dituzte kontrol palanka horiek.
2008
‎Segundoa definitzeko balio dute erloju atomikoek, eta, horrekin, denbora eskala ofizialak kudeatzen laguntzeko ere bai. Izan ere, hainbat erloju atomikoren seinalea igortzen dute irrati uhinen bidez, norberaren etxeko erlojuak orduan egon ahal izateko (Europan, bi erloju erabiltzen dira horretarako, Alemaniakoa bata eta Ingalaterrakoa bestea: Frankfurtekoa eta Rugbykoa).
‎Bakearen saria izan da aurten saridun gehien izan dituena. Izan ere, izaki bizidunen defentsan aritzen den etika batzorde suitzar batek eta Suitzako herritar guztiek jaso dute, landareei bidegabe mina eragitea ez dela moralki onargarria, eta inork landareen jabetzarik ez duela defendatzen duen lege printzipioa ezartzeagatik.
‎Eta hori, dagoeneko hiria azpitik zeharkatzen duten metro, trenbide eta bestelako azpiegiturei kalterik egin gabe. Gainera, gehitu proiektuari aireporturainoko beste tunel bat, Charles ibaia zeharkatzeko zubi bat eta autobide zaharrak utziko zuen hutsunean gune berdeak eraikitzea. Garbi dago zergatik den handia eta garestia, ezta?
‎Orain artean, merkantzien itsas portu bateko instalazio bat eta garabi birtual bat garatu dituzte Robotiker Tecnaliako ikertzaileek. Sistemak garabia mugitzen den eremu guztiak ezagutzen ditu, baita bertako elementu guztien kokapena eta horien mugimendu posibleak ere.
‎uretan mugitzen oso trebeak dira, baina lehorrean ibiltzeko nahiko lan izaten dute. Hortaz, presa bat egiteak eragiten du presatik alde batera eta bestera gelditu diren populazioak bakartuta gelditzea.
‎Adibidez, hormona antisorgailuek zenbait botikaren xurgapena alda dezakete (psikofarmakoena, esate baterako), eta gibelean botikak metabolizatzeaz arduratzen diren entzima batzuek jarduera handiagoa edo txikiagoa dute sexu hormonen eraginez. Hortaz, gizonetan eta emakumeetan eragin bera izateko, botika jakin baten dosi handiagoa hartu luke batek eta txikiagoa besteak.
‎Pentsa, hegaztiak guregandik orain dela 320 milioi urte bereizi ziren; oso desberdinak gara ebolutiboki. Eta, dirudienez, geneak funtzio nahiko antzekoa du batean eta bestean. Txoriak garuneko egitura bat (ez dakigu zein den) itzuli, eta entzuten dugun kantu bihurtu behar du.
‎batean emeari kantatzen diote eta bestean bakarrik kantatzen dute (zuzendua eta zuzendu gabea esaten zaie kantuei, hurrenez hurren). Batean eta bestean, txoriek mugimendu berak egiten dituzte, bietan kantatzen ari direlako. Eta genea aktibatu egiten da lehenengoan, eta desaktibatu bigarrenean.
‎Hasieratik ikerketaren muinera doa, eta horixe izan da epaimahaiak lan honi lehenengo saria emateko eman duen arrazoietako bat. Laburpen honengatik, ordenagailu eramangarri bat eta EAEko landetxe batean asteburu bateko egonaldia irabazi ditu ikertzaileak, Sistek Informatica y microsistemas etxearen eta Nekatur elkartearen laguntzari esker.
‎Carolina Cebrián izan da bigarren sailkatua, Nafarroako Unibertsitatean aurkeztutako tesiaren laburpenari esker. Ikertzaileak Implicaciones en la ramificación axónica en el Parkinson (Axoien adarkatzeak parkinsonean dituen ondorioak) izenburudun laburpena aurkeztu du, eta argazki kamera digital bat eta asteburu bateko egonaldia irabazi ditu, Eroskiri eta Nekaturri esker. Laburpen honen inguruan epaimahaiak nabarmendu du ulergarria eta atsegina dela irakurketa.
‎kasua eta komunztadura neuroirudietan lanak jaso du euskarazko aipamen berezia. MP4 bat eta EAEko landetxe batean asteburu bateko egonaldia irabazi ditu, Eroski kooperatiba elkartearen eta Nekatur elkartearen eskutik. Kasu honetan, testuaren zuzentasuna eta adibideen erabilera argigarria nabarmendu du epaimahaiak, nahiz eta terminologia zenbaitetan azalpenik gabe ere agertzen den testuan.
‎Kitak Brucella ren espezie guztiak bereizten ditu, txertoetan ematen diren anduiak eta itsas ugaztunetan isolatutakoak barne. Hori lortzeko, hainbat Brucella espezieren genoma osoak aztertu dituzte ikertzaileek, eta haiek entsegu bakar batean eta 24 orduan bereizteko sistema bat diseinatu dute.
‎Izan ere, beste era bateko lanpara fluoreszente batzuk fluoreszentzia eragiteko erabiltzen dira, aldi berean. Hodi fluoreszente arrunten antzekoak dira, baina estaldura desberdina dute; eta ikusgaiko argi apur bat eta, batez ere, erradiazio ultramore hurbila igortzen dute, argi beltza deitzen zaiona.
‎Horretarako, ikus entzunezko gailuen ekipamendu oso bat eta 3,5 m ko zabalera eta 2,5 m ko altuera dituen pantaila estereoskopiko bat jarri dituzte ermitan. Bisitariek betaurrekoak jantziko dituzte, eta originalaren berdin berdina den koba birtualean zehar ibiliko dira.
‎Bi gauza lortu nahi dituzte arboretum arekin; batetik, EHUko irakaskuntza eta ikerketa beharrei erantzutea, eta, bestetik, hara doan edozein bisitarik gozatzea. Hortaz, izan behar zituen ezaugarrietan pentsatzen hasi zirenean, garbi ikusi zuten parke baten itxura izan behar zuela, eta zuhaitzez gainera beste elementu batzuk izan behar zituela; hala nola anfiteatro bat eta heliosziametro bat. Heliosziametroa Eguzkiaren mugimenduari jarraitzeko erabiltzen den tresna bat da.
‎Bertako zuhaitzak Euskal Autonomia Erkidegoan dauden sei baso imitatuz antolatuko dituzte: urkidi bat, pagadi bat, harizti bat, artadi bat, ibaiertzeko baso bat eta larre bat. Baso mota bakoitzeko landaredi potentziala imitatuko dute, hau da, baso bakoitzean, egoera naturalean egon luketen espezieak jarriko dituzte.
‎Higgsen teoria zuzena bada, zergatik bilatu behar dute partikula bat eta ez eremu bat. Kontua da fisikan gauza bera direla bi horiek.
‎Izan ere, elkarren artean koordinatuta eta batzuk besteekin komunikatuta, gure eguneroko nahiak eta beharrak era automatikoan beteko lituzkete, ez lukete zuzendaririk, eta, jazzlarien gisa, egoeraren arabera inprobisatuko lukete, erantzun on bat emateko. Epaimahaiaren esanean, artikulu biribil honetan, egileak amets horren atarian gaudela erakusten digu, era sinple batez eta, aldi berean, sakontasun osoz.
‎Ondoren deskribatzen den artikulua era honetan antolatua dago: lehenik, adibide gisa, etxe adimendun baten eta adimenduna ez den beste baten arteko ezberdintasunak deskribatzen dira adibideen bidez, eta, ondoren, adibide horretan sumatzen diren erronka nagusiak deskribatzen dira.
‎Teoria horrek saihestu egiten du zorizko harrapatzearen gertakizun probabilitate gutxiko hori, baina ez du azaltzen zergatik dituzten hain konposizio ezberdinak. Biak batera eta espazioko eskualde berean sortu balira, konposizio berdintsuak izan lituzkete.
‎Bi metodoen artean zein aukeratuko duten ez dago argi. Dena den, erabakigarria izango da batek eta besteak duten zehaztasuna. Neurtzerakoan doitasun handiena duena izango da, seguru asko, definizio ofiziala izatera iritsiko dena.
‎Eremu batean zuhaitzak ateratzeko kablearen sistema erabiltzen ari dira, eta beste batean ohiko metodologia. Bai batak eta bai besteak alde onak eta txarrak dituzte: zuhaitzak kable bidez ateratzen ari diren eremuan, landaketa gutxiago egin dituzte, baina oso metodo garestia da.
‎Dena den, oraindik ez dute horrelakorik baieztatu nahi, oso informazio genetiko gutxi konparatu ahal izan dutelako, eta ez dakitelako zer eboluzio genetiko izan duten batek eta besteak. Ikerketa gehiago egin arte itxaron dute.
‎Kanpotik ikusita ikusgarriena behatokia da, teilatu batean zilindro bat eta goian kupula bat ikustea ez baita ohikoa Durangoren tamainako herrietan. Herriaren hegoaldean dago, garai batean herriaren muturra zen tokian orain, etxe asko eraiki direnez, Durango barruan dago.
‎Munduan bakarra dela ezin da inoiz ziurtatu, baina Estebanek ez du ezagutzen horrelako modulu bat eskaintzen duen beste zentrorik. Eguzki erloju digital bat dago, zuntz optikoen bitartez esfera normal batean ordua marrazten duen beste bat, orratzak dituen eguzki erloju bat eta beste hainbat. Asko material sinplez egindakoak dira, paperezkoak edo egurrezkoak.
‎Zelula bakoitzak kako txiki batzuk ditu, alegia, kaderinak, eta horiek velcroaren ile txikiak balira bezala funtzionatzen dute. Zelula bateko kaderinek eta zelula bateko eta aldameneko kaderinek ezberdin erreakzionatzen dute haien artean; eta bi elkarrekintza mota horien ondorioz, egitura osoa egonkortu egiten da.
‎Kanpotik elikatu behar dira, beraz. Erreakzioa gertatzeko oxidatzaile bat eta erregai bat behar dira; oxidatzaile ohikoenak aireko oxigenoa edo oxigeno purua dira, eta erregai erabiliena, berriz, hidrogenoa.
‎Multimedia formatuen zerrenda osatzeko, AVI eta OGM bideo formatuak falta dira. Audio Video Interleave da AVI formatuaren izen osoa; bideo jario bat eta hainbat audio jario batera gordetzeko aukera ematen du, eta audio eta bideo jarioak edozein formatutan egon daitezke. Horregatik esaten da kabinete formatu bat dela.
‎OGM edo Ogg Media kabinete formatuak ere mota ezberdinetako hainbat audio jario, bideo jario bat eta hainbat azpititulu jario gorde ditzake. Audioa, normalean, Ogg Vorbis formatuan gordetzen da, eta bideoa Xvid edo DivX formatuan.
‎ez zen izar berri bat, kometa bat baizik. Horren bat bateko eta izugarrizko argitasuna izan zen nahasketaren erruduna.
‎Aldatzen den gauza bakarra da nola egiten duen bilaketa jendeak, zer hitz erabiltzen dituen bilatzeko, eta zer hizkuntzatan egiten duen. Bestela, antzeko gauzak bilatzen dituzte; antzeko gauzak eskatzen dizkiete Interneti leku bateko eta besteko erabiltzaileek. Horretan ez gara hain desberdinak.
2009
‎Benyusen proiektuetako bat Nature s 100 Best Technologies (N100B) da. Proiektu horren helburua da planeta osasuntsuago bat eta jasangarriago bat egiteko balio dezaketen naturaren teknologiak' identifikatzea. Ehun ideia biltzen dituen liburu bat argitaratu nahi dute urtero.
‎Zerbitzu horrek, ordea, zenbait muga ditu. Izan ere, ordutegi mugatu batean eta kokaleku jakin batera eraman behar izaten dira erabilitako olioarekin betetako potoak. Zerbitzuak erraztasun gutxi ematen ditu, eta emaitzak horren adierazgarri dira.
‎Sistema osoa bero ponpa handi bat da. Besteetan, berriz, bero ponpa bera aparte doa, eta ponpa horri lotzen zaizkio lur azpiko zirkuitutik hodi bat eta etxea klimatizatzen duen zirkuitutik beste bat. Hala, bero ponpa horrek zirkuitu batetik bestera eramaten du beroa.
‎Gutxi gorabehera, bost aldiz handitzen du ekoizpena, elektroientzat oso tranpa eraginkorra baita. Eguzkiaren energia elektrizitate bihurtzeko, fotoi batez banatu behar dira karga positibo bat eta karga negatibo bat. Hain zuzen, C 60 molekulak karga negatiboa harrapatzeko balio du.
‎Hizkuntza egitura konputagarrien bidez modelizatzen saiatzen diren kasuetan ere, ereduak corpusetatik erauzten dituzte automatikoki. Horregatik, metodo estatistikoekin lan eginda, makina batek hitz egiteko ahalmena izan dezan, testu bilduma erraldoi bat eta bilduma horrekin lan egiteko baliabideak izan behar ditu eskuragarri.
‎Honela deskribatu zuen Meuccik berak: Asmakizunaren funtsa diafragma bibratzaile bat eta espiralean dagoen hari baten bidez elektrizatutako magneto bat dira. Hitzaren soinuak bibratzean, diafragmak, bibrazio bakoitzean, magnetoaren korrontean eragiten du, eta elektrizitatearen etenaldi oso azkar batzuk sortzen ditu, diafragmaren bibrazioen modukoak.
‎Grabitazio lentea fenomeno ezaguna da astrofisikan: gugandik urrun dagoen galaxia baten eta gure artean masa handiko objektu bat badago (galaxia multzo bat, adibidez), urruneko galaxiaren argia okertu egingo da tarteko objektu horren ondorioz, eta irudia distortsionatu egingo da. Distortsioa aztertuz, erdiko objektu masadunaren propietateak ondoriozta daitezke.
‎Inurri batentzat eta pertsona batentzat, adibidez, grabitazio unibertsalaren konstantea zenbaki bera da. Jakina, Lurrak inurriari eragiten dion beheranzko azelerazioa pertsona bati eragiten dionaren berdina da, baina inurriak askoz masa txikiagoa duenez, azelerazio horrek askoz indar txikiagoa eragiten dio.
‎International Mathematical Union (IMU) erakundeak domina bat eta 15.000 dolar kanadar dauzka Berlinen gordeta Grigori Perelman errusiar matematikariarentzat. Fields domina da, matematikako saririk handienetako bat.
‎Lau orban okular ditu, bi zelulaz osatuak: fotorrezeptore bat eta pigmentazio zelula bat. Max Planckeko adituen ustez, argia detektatzen duenean, seinale elektriko batek harra argirantz mugitzea eragiten du.
‎Erabaki eztabaidagarria izan da, baina ixteari edo jarraitzeari buruzko eztabaida aspalditik zegoen piztuta gizartean. Auzi nagusia segurtasuna zen, eta da; horrez gain, arrazoi ekonomikoak eta energetikoak ere erabili zituzten alde batekoek eta bestekoek. Adibidez, Nuclenorrek behin baino gehiagotan adierazi du Garo ak sortzen duen elektrizitatea ezinbestekoa dela dugun kontsumoa asetzeko.
‎Helburua garbia da: edozein delarik ere ESS Bilbao hautagaitzaren amaiera, Bilbon partikulen azeleragailu bat eta ikerketa zentro bat eraikitzea, munduan dauden gainerakoekiko homologagarria.
‎Gaia oso interesgarria izateaz gain, konparaketaren errekurtsoa erabili du ikertzaileak gaia erakargarri egiteko, eta bi puntu horiek nabarmendu ditu, hain zuzen ere, epaimahaiak lan horri lehenengo saria ematerako orduan. Lan horregatik, ordenagailu eramangarri bat eta landetxe batean asteburua igarotzeko aukera jaso ditu Juan José Gaiterok, Sistek Informatica y Microsistemas eta Nekatur elkartearen laguntzari esker.
‎Zoologikoan bertan gertatutakoak kontatzen ditu, eta, horrekin batera, animalien bila egindako bidaia batzuetan gertatutakoak ere bai. Lehoinabarrak eta koloboak harrapatzera Sierra Leonara egindako bidaia bat deskribatzen du; Mexikon teporin untxiaren bila joan zireneko beste bat eta abar.
‎pH adierazle bat eta nahi den lekura mugitzen den motor bat egin dituzte DNArekin Bangaloreko Oinarrizko Ikerketarako Tata Institutuan, Indian, hiru DNA zati erabilita, pH 7 eta pH 5 bitarteko
‎pH adierazle bat eta nahi den lekura mugitzen den motor bat egin dituzte DNArekin
‎Honela deskribatu ahal izango litzateke Elhuyar aldizkariaren ale bat eta haren artikuluak RDF bidez
‎gaixo dauden pertsonei hezur muin transplantea egin ahal izatea; eta balizko helmuga du etorkizunean tratamendu autologoak (alegia, seme alabarentzako izango direnak) egitea. Aplikazio klinikoen eraginkortasuna oso desberdina da kasu batean eta bestean.
‎Dena den, nik uste dut guztiaren atzean oinarri ideologiko bat dagoela. Zientzialariak ez du ezerezetik ikertzen; norabide batean eta helburu batekin ikertzen du, eta hor ideologia dago. Eta berdin gertatzen da politikariekin.
‎Kalkulu batzuek diote elektroien masa baino 200.000 aldiz txikiagoa dela neutrinoena, eta elektroien masa protoiena baino 1.800 aldiz txikiago da. Eta protoi batek gramo baten koatrilioi bat eta erdi du; hau da, 1,5 x 10 gramo.
‎Era berean, elikaduraz informazio asko izateak ez du ezinbestean dieta egokia egitea ekartzen. Izan ere, informazio iturri ugari daude, eta, batzuetan, ez datoz bat elikagai berari buruz batean eta bestean ematen diren argibideak. Horrek nahastea eragiten du, eta, horren ondorioz, jendeak erabaki okerrak har ditzake.
‎Lisboatik Moskura 3.900 kilometro daude, eta distantzia horrek 35 graduko angeluari dagokion arkua hartzen du definitutako elipsoidean. Eta, beraz, Lisboan definitutako altuera batek eta Moskun definitutako beste batek osatzen duten angeluak 35 gradukoa izan luke; baina ez dago argi horrek ere horrela izan behar duenik.
‎Duela urte batzuk, antzeko ikerketa batean parte hartu zuten EHUko ikertzaileek, Galesen. Kasu hartan, kobrezko meategi bateko eta parke nazional bateko bare populazioak alderatu zituzten. Ikerketa hartan ikusi zuten toki bateko eta besteko animaliek antolakuntza zelular desberdina zutela; morfologikoki, egitura guztia antzekoa zen, baina inguru poluituetako animalien digestio guruineko zelula moten arteko proportzio erlatiboa desberdina zen.
‎Kasu hartan, kobrezko meategi bateko eta parke nazional bateko bare populazioak alderatu zituzten. Ikerketa hartan ikusi zuten toki bateko eta besteko animaliek antolakuntza zelular desberdina zutela; morfologikoki, egitura guztia antzekoa zen, baina inguru poluituetako animalien digestio guruineko zelula moten arteko proportzio erlatiboa desberdina zen.
‎Gelditzen den ehunekoa txikia bada ere, nukleotido kopurua ez da, inondik ere, baztergarria. Kontuan izanda giza genomak 3.000 milioi nukleotido dituela, hiru milioi nukleotidotan egon daiteke gizaki baten eta beste baten arteko aldea.
‎Gertatzen dena da glukosa molekulak desberdin lotzen zaizkiela elkarri batean eta bestean; horri esker sortzen dira aipatutako bi polimeroak. Beraz, laburbiltzeko, esan genezake almidoia glukosa molekulen kate luzeak direla; eta, jakina, glukosa energia iturria izan daiteke hainbat eta hainbat bizidunentzat.
2010
‎Scott Suppes Teorema [1958]: X multzo finitu bat eta P erlazioa X multzoan definitutako semiorden bat izanik, orduan X multzoan definitutako eta balio errealak hartzen dituen F funtzio bat existitzen da, non x eta y bi alternatiba badira, x y baino gustukoagoa da, baldin eta soilik baldin F (x)+ 1 < F (y) betetzen bada.
‎Atarian plazaratu dugun emaitza (Scott Suppes Teorema), X multzo finituetan P izeneko semiorden bat F funtzio baten eta pertzepzio atalase baten bidez adierazgarria izan daitekeela dioena, ez da betetzen multzo infinituetan. Horrenbestez, multzo infinitu batean definitutako P semiorden bat Scott Suppes en eran adierazgarria dela esango dugu, F funtzio baten eta pertzepzio atalase baten bitartez adierazi badezakegu:
‎Atarian plazaratu dugun emaitza (Scott Suppes Teorema), X multzo finituetan P izeneko semiorden bat F funtzio baten eta pertzepzio atalase baten bidez adierazgarria izan daitekeela dioena, ez da betetzen multzo infinituetan. Horrenbestez, multzo infinitu batean definitutako P semiorden bat Scott Suppes en eran adierazgarria dela esango dugu, F funtzio baten eta pertzepzio atalase baten bitartez adierazi badezakegu: F funtzioa X multzoan definituta dagoenean balio errealak hartzen dituenean eta x eta y bi alternatiba ditugunean x P y da, baldin eta soilik baldin F (x)+ 1 < F (y) bada.
‎Orain, egoera orokor horretan, X multzo batean (infinitu elementu dituena, halabeharrez) definitutako P semiordenak daude, horrelako adierazpenak onartzen ez dituztenak. Horientzako ez da posible Scott Suppes en eran adierazpen bat aurkitzea, F funtzio egoki bat eta pertzepzio atalase konstante bat lortzea. Nahiko erraza da adibide hauek adieraztea; adibidez:
‎Kokainaren eragina apaltzen edo guztiz itzaltzen duen disulfiran medikamentua bera, esate baterako, aspalditik erabiltzen da alkoholismoa tratatzeko. Batean eta bestean duen eragina, ordea, oso desberdina da.
‎1968an argitaratu zituen Heckek paladioa bitartekari erabilita lortutako karbono karbono loturei buruzko lehenengo artikuluak. Karbonozko eraztun bat eta olefina bat (lotura bikoitz batez lotutako bi karbonoko molekula bat) lotu zituen, paladioa erabiliz. Estirenoa lortu zuen erreakzio horretatik, poliestireno plastikoaren osagai garrantzitsuena.
‎Oraingoz, egungo espezie biziekin frogatu dute metodoa; Indiako elefante batekin eta Niloko krokodilo batekin, hain juxtu. Eta, ikertzaileen esanean, gradu bakar bat edo biko errore marjinarekin kalkulatu dituzte haien tenperaturak.
‎Orduan, IBMk beste saiakera bat egin zuen etxerako ordenagailu pertsonalekin, makina berri bat eta sistema eragile berri batekin. Makina PCa izan zen (Personal Computer), eta sistema eragilea Microsoft enpresa berriari enkargatu zion.
‎Google k ekarri zuen erantzuna 2008aren amaieran: Linux en oinarrituta, smartphone etarako sistema eragile bat eta oinarrizko aplikazio sorta bat garatu zituen, libreak, mugikorren edozein ekoizlek erabil zitzakeenak. Oso denbora gutxian fabrikatzaile askok integratu zuten Android beren smartphone etan; garatzaileentzat ere plataforma erakargarri bihurtu zen, eta laster milaka aplikazio izan zituen.
‎VoiceXML horren azpimultzo batean eta HTMLn oinarrituta, XHTML+ Voice protokoloa definitu zuten IBMk, Motorolak eta Operak, ikusmenezko eta ahotsezko web aplikazioak egin ahal izateko, eta W3C erakundeari bidali zioten, estandar gisa onartzeko. Oraingoz ez dago onartuta, baina ikusita HTML5 ekin web aplikazioak ikusmenaren eremutik haratago doazela, baliteke etorkizunean onartzea.
‎Eskola batean eta bestean izena ematen hasi zen. Baina denetan ezezkoa jasotzen zuen:
‎Ikertzaileek ohartarazi dute gaurko gizakiak eta neanderthalak ahaidetasun handia dutela, eta, beraz, litekeena dela, genomaren bi eremu jakin alderatzean, antzekotasun gehiago topatzea neanderthal baten eta gaur egungo pertsona baten genomen artean oraingo bi pertsonenen artean baino.
‎Neanderthalaren genoma gaur egungo pertsonenarekin alderatzeko, jatorri desberdineko bost banakoren genomak deskodetu ditu Pääboren taldeak: hegoafrikar batena, mendebaldeko afrikar batena, papuar batena, txinatar batena eta frantziar batena, hurrenez hurren.
‎Lurraren kontra botata, adibidez. Kable batzuk, zirkuitu batzuk, bozgorailu bat eta abar azalduko dira. Horiek dira osagaiak.
‎Mailu batekin joz gero, adibidez, bistan izango ditugu bozgorailuaren osagaiak. Imana, harizko mintza bat eta abar banatuko dira oraingoan. Baina berriz ere aurrera egin daiteke.
‎Neutroi aske batek 15 minutu baino ez du irauten desintegratu baino lehen. Desintegratzean, protoi bat, elektroi bat eta neutrino bat ematen ditu; fisikariek pusken artean hiru partikula horiek detektatzen badituzte, ondorioztatu dezakete neutroi bat sortu dela. Quarkek askoz denbora gutxiago irauten dute (10 segundo, gutxi gorabehera).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia