Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 114

2009
‎Pete Aguereberry Onizepean (Zuberoa) sortu zen mundura 1874an, eta, 16 urterekin itsasoa zeharkatu ondoren, hamaika lanetan aritu zen Mundu Berrian, inon luzaz etsi gabe, bat eta beste probatuz. Heldu berritan, pilotari izan zen San Frantziskon eta artzain San Joaquin Ibarrean, 2.600 buruko artaldea zainduz, gauetan lur gogorrean lo egiten zuela, ez denda eta ez ezer.
‎Shorty ez zen inon ageri. Batera eta bestera nenbilen, han utzi genituen harri zapalen bila.
‎Hura ustiatzeko eskubideagatik jasotako diruari esker, Domingo Etcharrenek, «Ballarateko euskal harakin begibakarrak», denda bat erosi zuen Darwinen (Kalifornia). George C. Pipkin idazleak Ballarateko herritar nagusien artean aipatzen du Etcharren, eta herriko saloon baten, harategi baten eta lur sail ugariren jabea izatera heldu zela dio.
‎Denbora asko pasa dezaket esaldi baten barnean hiru silabako hitz bat baztertu eta bi silabako baten bila. Bestalde, aurrez erabakitako musika jakin bat eta pintura mota edo pelikula bateko argi konkretu bat bidelagun ditudala ekiten diot lanari: testuari tonu bat ematen laguntzen didate hautatutako musikak eta argiak.
‎Ni sasi artean ibiltzen nintzen haien bila eta altxor preziatueneko piezak balira bezala gordetzen nituen. Gauez, argia itzali baino lehen, zeluloide puskak nire kasa ezkondu eta neure istoriotxoak asmatzen nituen, erromatarren pelikula bateko eta western bateko irudiak uztartuz askotan; edo ezpatarien pelikula bateko eszena pelikula komiko bateko irudiekin lotuz.
‎ura borborka ateratzen denekoa, geroz eta zurrumurru handiagoz, arropak uretan egiten dituen palasta txikiak, bustiz doan heinean. Arroparen zirti zarta hotsa, alde batera eta bestera, itotzen ari balitz bezala. Arropen kexu hotsak.
‎Horretarako, pauso bat eman eta itxoin egin behar. Beste pauso bat eta gelditu, eta zelatan geratu. Beste pauso bat, beste bat, eta arnasa eten, parketaren hotza oinetan sentituz.
‎Dena dela, bitxia da. Mikelek izan ditu lagun pila bat eta nik uste dut aholku asko eman diotela, baina batzuei kasurik ere ez die egin. Batzuk estimatzen zituen eta beste batzuk ez.
‎Gaztetasuna eta zahartasuna 1986an. Eta joaten zen magnetofoi batekin eta grabatzen zuen, eta gero berak erabiltzen zituen gustukoak zituen estrofak edo. Xabier Larralde oso ondo gogoratuko da.
‎M.B.: Mikelek grabatzen zuen magnetofoi batean eta gero bere jitea ematen zion, bere erara interpretatzen zuen. Bestalde, bere ideia musikalak grabatzeko ere erabiltzen zituen Mikelek magnetofoi txikiak.
‎Amerikar Entziklopediak «Basque» sarrera eguneratu nahi izan zuenean ere, neuri eskatu zidan. Harrezkero leporaino egin dut bateko eta besteko entziklopedietan euskal eta euskal amerikar gaiez idazten. Kanadatik eta Australiatik ere eskatu izan dizkidate gisako kolaborazioak.
‎Gogoan dut umea nintzela Kaliforniako gure arrantxoko egongelan eserita egoten ginela, eta bazela han gure miradoreez eta sarrerako eukaliptoez harantzago larre bat eta Hereford behi mutur zurien sail bat. Amamak orduan kakorratz lanaren korapiloak erakutsi bidenabar, euskarazko hitz batzuk ere erakusten zizkidan.
‎Biloba bat Vietnamen hil zioten. Biloba bat eta haren senarra hegazkin txiki batean zihoazela hil ziren, turkesa meategiko meaz kargaturik?, hegazkinak mendia jo eta bertan lehertu zenean. Battle Mountaingo parkeari bikotearen izena eman zioten, haien omenez.
‎Nik, pixka bat pentsatu ondoren, lotsati samarra bainaiz, honelaxe erantzun nion: ikaragarrizko amildegia­ren ondoan nengoela sentitzen nuela, hutsune ikaragarri bat eta han amildegiaren airean hegaka arrano bat edo zebilela. Beste pixka bat pentsatu ondoren, haize bolada xume bat sentitu nuen, eta Aralar mendikateko zahartasu­na.
‎Soka batetik tira egin izan baliote bezala, burua jaso du besteak eta, bi segundoz, eguneko azken izpien ukitua ikusi du Laia Azpitarteren masailetan. Bat eta bi. Urak berehala ezabatu ditu beren oinatz leunak hondar ilunetik.
2010
‎Ordian haurrak zer ez dü egiten? Hartzen dizü gerren bat eta irazten diozü boronteko begi bakhotxa. Gero tartaroaren aharien artean gordatzen düzü.
‎Uste dut ipuinen sarea estuagoa dela komunikazio faltaren inguruan; era bateko eta besteko pertsonaiek komunikazioari jartzen dizkioten trabez dihardu gehienbat. Itxurakeriak, hipokrisiak eta nork bereari eusteko grinak duen funtzioaz hainbat oker ulerturen eta ondoriozko inkomunikazioaren sorreran.
‎Pintore izan nahi duen neska baten eta haren mutil lagun errumaniarraren istorioa da.
‎Lourdesek film batekin konparatu du hein batean. Kontua da desberdina dela film baten eta liburu baten «euskarria». Ez dut dudarik, Gasolindegian film ona izan liteke, film ona eginez gero, baina oraingo honetan idatzizkoa da, liburu bat da.
‎1921eko (State policy) eta 1925eko (Gaeltacht Commission) urteez geroztik, ahaleginak egin ziren hezkuntzan, baina hizkuntza politika na­hikotasun mailatik behera izaki, ez zen erdietsi jendea irlanderaz bizi zedin. Ordezkapen prozesuak ez zuen etenik, salbu eta, hein batean eta hutsegitearen ondo­rioz (partzialki bederen) berbideraturiko hizkuntza po­litika berrituari esker, bizirik zegoen tokietan, gaeltacht eskualdeetan. Urrunxko, haatik eta oraindik, Irlanda osorako baliagarri eta eraginkor zatekeen hizkuntza politika batetik.
‎«Pablo Iturria Sorozabal ikusi orduko, ez bat eta ez bi, hitz hauexek esan nizkion agurtzerakoan: –Hoy tengo la impresión de ser un impostor.
‎«Txapelketak gauza on asko ematen dizkigu, baina beste gauza asko galarazten dizkigu. Nik bertsotan izan ditudan bezala, idazle gisa sei txapelketa izan banitu azken hiru urteotan, idazle gazteen lau txapelketa, Gipuzkoako bat eta Euskal Herri mailako beste bat, seguru asko ariketa jakin batzuetan orain baino hobea izango nintzatekeen, baina horrek ez du esan nahi idazle hobea izango nintzenik».
‎Jakina, kideen ekarpenak nolakoak, bai kantitatean bai kalitatean, halakoa izan ohi da eztabai­den arrakasta. Kide gehienak 50 urte bitartekoak dira, emakumezkoak gehixeago gizonezkoak baino; gehienek bizitza profesionala dute atzean (irakasleak, sendagileak, gizarte langileak, elizgizonak), eta ondo­rioz ohituta daude konfiantzaz eta harira joanez hitz egitera?, baina taldeak pintore eta dekoratzaile bat eta iturgin bat ere izan ditu kideen artean urte askoan, eta biek egin izan dituzte ekarpenak. Kideek, beren literatura eta bizitza esperientzia ez ezik, beren espe­zialitateko ezagutza ekarri ohi dute, adibidez, artearen historia, filosofia, pentsamendu politiko, historia edo teologiarekin lotua.
‎Horrek, dena dela, ez dio erantzukizunik kentzen gaur eguneko kritika sistemari, literatura modelo bat eta irakurle modelo bat elikatu baitu, baina literatu­ra modelo horrek ez du askorik literaturatik, ez eta irakurle modeloak irakurle onetik ere.
‎Ez dakit ba, ni Xavier Rodríguez banintz, begiratuko nuke zeintzuk ziren alde batetik eta bestetik itzultzeko eskatzen ziotenak etengabe, badaezpada. Bestetik, Il Gattopardo agian ez da oso egokia Galizian, non nobela horren tesi nagusia, beharrezkoa da dena aldatzea deus alda ez dadin?
‎Begira nire kasua. Il Gatopardo itzultzeko eskatzen zidaten etengabe, alde batetik eta bestetik. Itzuli egin behar nuela, neu nintzela egokiena Italiako literatura ondo ezagutzen nuelako.
‎Baina, gainerakoan, bi, hiru, lau urteko erbesteratzea ez da hain txarra ere. Ni neu 17 urtez zentsuratu ninduten hemen, ipuin bilduma batengatik eta El pan desnudo (Ogi hutsa) liburuagatik. Idatzia ezin zabaldu izana ere erbesteratzea da».
‎Lehen aldia nuen halako zulo batean eta abandonatzen ez ninduen arintasun senti­mendua sumatzen nuen.
‎Bizitzak nahiz kulturak, nolanahi ere, etengabe haziz, gainezka egiten dute beren jaka hertsagarrian. Pikon­doak sikomoroan bezala, garenaren gaineko bertsio ugari, konplexu eta batzuetan elkarren kontrakoak eskaintzen dizkigute batak eta besteak, baita exotikoak ere. Nobela, poema eta antzerki lan on batek istorio bakar batek baino gehiago esaten du beti, eta askoz ere gehiago sorraraziko ditu, onerako edo txarrerako.
‎Teorikoki hezia izateko premiarik gabe, kontzientzia segituan konturatzen da elkarren lehian dauden zenbait diskurtsoren egonlekua dela. Haurra logelan dago, aldi berean adituz bere irlandar etxeko hizkera eta irratiko britainiar esatariaren esapide ofizialak, eta bataren eta bestearen atzean beste sufrimenduren baten aztarrenei igartzen dielarik, haur hori eskolatzen hasia da bere helduaroko estutasunetarako, hots, kontzientzia agindu diferenteki etiko, estetiko, moral, politiko, metriko, eszeptiko, kultural, topiko, tipiko, post kolonial, eta, denak batera hartuta, besterik gabe, ezinezko direnen artean erabakiak hartu di­tuen etorkizun baterako....
‎Eta halaxe aurkitu nintzen hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdian beste etxe txiki batean, orduko hartan Wicklow Konderrian, Dublingo hegoaldean, neurea zen familia gazte bat eta txikitakoa bezain ikaragarria ez zen irrati aparatu bat nituela alboan, euria zuhaitzen gainean erortzen eta etxetik oso ger­tu lehertutako bonben berri aditzen; ez ziren IRA Probisionalak Belfasten jarritako bonbak bakarrik, Dublingo iparraldetik etorritako paramilitar lealistek egindako erasoak ere baziren, besteak bezain erruki­gabeak. Nire estutasunetan arrunt ezgauza sentitzen nintzelarik Osip Mandelstamek hogeita hamarreko hamarkadan sufritu zuen patuaren logika tragikoaren gainekoak irakurriz, erronka egiten zidatela sentitzen nuelarik, baina neure burua oso sendo sumatuz halere nire ez borrokalari estatusean, non aditzen dudan, esate baterako, bereziki atsegina zen eskola lagun bat juiziorik gabe espetxeratu dutela hilketa politiko batean zerikusia duelako susmoak daudelako.
‎Behin, nire adiskide baserritar bat eta biok zangen gainetik saltoka genbiltzala txahal bat harrapatu nahian, Ruadh m.u.ing na Scamall izena zuen zelai batera heldu ginen, hau da, «hodei ibiltariak ispilatzen diren ile adats gorri lakar baten antzeko zelaia». Bost silabatan sartutako irudi sail so­til hura deigarriagoa zen nolabait ere bila genbiltzan «behi» gorria bel beltza gertatu izana baino, abere hark aspaldi desagertua baitzuen bere kolore ukitu bereizgarria.
‎Ez zekarren baxurakoen fardelik, maleta handi bi esku batean eta bildu handiago bat bizkarrean, dockerrak bidaiariaren puskak balekartza bezala. Alturako arrantzan hasia zen noski eta, mareaje luzeko marinel guztiek egin ohi zuten moduan, taxia hartzera zetorren.
‎Baina Altxor uhartea beste kontu bat da, oso ezberdina. Poeren ipuinek bezala, gazteentzako literaturaren fama du liburuak, eta, izan ere, Stevensonek bere semeorde Lloyd Osbournerentzat idatzi bide zuen, uharte baten eta altxor batera iristeko jarraitu beharreko bidearen marrazki batetik abiatuta; 1881 eta 1882 artean gazteentzako Young Folks aldizkarian argitaratu zen atalka, The Sea Cook, or Treasure Island izenburupean. Eta hala eutsi dio urteetan zehar, literaturaren adar horren obra nagusietako bat bezala alegia; zinemarako eta telebistarako egin den egokitzapen andanak ikuspegi, gazte?
2011
‎Emakumeok ez genekien. Nik, egia esan, gero ere ez nuen ikasi, eta gidatuz gozatzen zuen txofer bat izatearen zortea izan dut; urte askoan, batera eta bestera eraman izan nau eta nik behar den patxada izan dut paisaiaz eta bisitatzen genituen tokiez gozatzeko. Bueltako bidaia, kanaleko atsedenal­dia alde batera utzita, arazotsuagoa izan zen.
‎Baina, beste zenbaitetan, bertsolariek bazekiten, abiatu baino lehenago, izango zutela nork lagundua. «Bertsolari handiek beren inkondizionalak izaten zituzten, zale amorra­tuak, eta, batzuk autodunak izanik, han ibiltzen ziren beren idoloa batera eta bestera eramaten», esan dit Josemari Iriondok. Kazetari hau makina bat bertso saiotan jardun zen aurkezle eta gai emaile.
‎Lazkao Txikik, adibidez, sarri eraman zuen Manuel Lasarte batera eta bestera. Leitzako bertsolari oriotartuak sekula ez baitu autorik izan.
Batera eta bestera debaldetan itzulika egiten duen kobrezko atxikigailua ikusten da. Atea zoroki inarrosia zangoz, bizkarrez, gero ukaldiak bakandu egiten dira eta keak ekrana beteko du.
‎Batetik, egileak ez baitu gaia agortzeko asmorik, ez da tratatu bat; eta, bestetik, jakinaren gainean ari da, irakurle guztiek konpartituko ez du­ten ikuskera pertsonal bat aditzera ematen, bere arma pertsuasibo hoberenez. Ez da froga bilduma baten zerrenda etsigarria bakarrik, saiolari trebe baten lumak elkartzen ditu era bateko eta besteko dokumentuei buruzko argudioak. Euskararen liburu beltza da edukiz, burdina bezain gogorra bere argumentuetan, eta haren herdoila bera ere eder ageri da, hain be­rea duen ironia, kontraesan, paradoxa eta bestelako baliabideen erabilera adimentsuaren poderioz.
‎Horregatik, Eskarmentuaren paperak liburuari Madrileko Kultura Ministerioak deitzen duen epaimahaiak ohore handi hori eman izanak gogobetetzen nau. Irakurri nituen saritu berritan argitaratu ziren albis­teak eta, egileagandik beragandik hasita, liburua ez ezik, Lertxundiren ibilbide literarioa saritzen zela nabarmendu zuten, batean eta bestean. Ez da hori kasu bitxia izaten tamaina horretako sarietan, egilearen obra osoari egiten zaio aitortza.
‎Eta nola harrapatzen zituzten irakasleek errudunak? Botoi bat ematen zitzaion ikasle bati eta hark bere ama­ hizkuntzan hitz egiten harrapatzen zuen edonori pasatu behar zion. Egunaren bukaeran botoia zuenak nork eman zion salatu behar zuen, eta halaxe hurrenez hurren eguneko errudun saila jakiten zen.
‎aita, lau emazte eta hogeita zortziren bat ume. Aldi berean, garai hartan denok bezala, familia zabalago baten eta komunitate osoaren kide ere banintzen.
‎Bere alaitasuna bezain bakana zen bere gaitasun artistikoa. Behin batean, Juan Krisostomo Arriagari eskainitako eskulturaren aurrean gelditu ginen biok, eta, «Mozart euskalduna»ren merituak gogoratuta, alegia, hogei urte bete gabe hil aurretik opera bat eta hainbat koarteto konposatu zituela, halaxe esan nion: «Zu leinu berekoa zara.
‎–Günther ek, beste batean eta hurrengoetan ere, jarraitu zuen izeba Julietak?, lore bat oparitzen zidan elkartzen ginen bakoitzean. Eta handik aurrera, opari gehiago ere izan ziren.
‎Zubiaren alde bateko eta besteko barra sendoak altxatu behar ziren autoak edo pertsonak pasatzen hasteko. Eta bazegoen pertsona gaitu bat, horretarako propio habilitatua, batetik bestera mugitzen zena objektuak eramateko.
‎bat, euskara, etxetik jin baita; transmisioa, nahi baduzu. Bigarrena, frantsesa, erranez irekidura ikaragarria dela, beste literatura bati buruz eta nahi dena, eta hori dela, erraiteko maneran, hizkuntza inposatua, baina onartua. Eta hirugarrena, gaztelera, hizkuntza hautatua, nik hautatu dudana, eta hori ere irekidura ikaragarria izana dela.
‎Bada ibai bat, eta bada alde bat ibaiaren ezkerrean eta bestea eskuinean. Kilometro bat eta erdi badauka karrikak, batetik bestera. Bi izen baziren karrika hartan:
‎Iparraldean, euskararen egoera makurraz mintzo eta beti bat eta bera diostate: «bereziki Iparraldean».
‎Nihaur izana naiz kantu horietan. Baginen talde bat eta bestaz besta ibiltzen ginen, 1946tik harat, eman dezagun hiru urtez, zeren eta 49an ezkondu nintzen. Guk noiznahi, ostatu batean ginelarik, zerbaiten hartzen, kantua sortzen zen berehala eta elkarrekin xaramelatzen genuen.
‎Erran nion nor nintzen eta zer nahi nuen egin. Eta Lafitte joan zen armairu baterat eta hor ekarri zituen hamar bat liburu. «Zuretzat!», erran zi­dan.
‎Baina beste leku batean ez luke ba­lioko. Ez duzu berdin hitz egingo zahar etxe batean eta euskal filologiako ikasleen aurrean. Asko saiatu naiz moldatzen.
‎Eta nik eskertzen diet Ramoni eta Aitorri, zeren askoz gazteagoak ziren ni baino, eta Eskandinavian bizi izandakoa gogorra izan bazen ere, azkenean besteak gogorragoa ematen zuen. Hartu kaxa bat eta liburuak eraman Durangora, han utzi liburu denda batean, haiek komisioa zortzi eurokoa, eta galdetu: «Zer, salduko duzue?».
‎deitzen omen dio oraindik herriko jendeak). Kontua da argaz­ki hau nire lagun euskaltzale eta historiazale bati bidali niola lehengo batean eta hark Gabriel Arestiren poema bat igorri didala bueltan?
‎Goizean goizetik etorri zitzaidan Asun Landa Mendibe, lore eta guzti hori ere, Eako etxean moztutako hortentsia urdin bat eta Patti Smithen poema antologia bat eskuetan. Ez naiz inoiz izan Pattiren jarraitzailea; ez nekien poeta ere bazenik.
‎Esandakoaren harira, testuko beste esaldi esanguratsu hauek ere nabarmenduko nituzke, hala nola: «ahots hori aizto bat da arrastirian», lehenago bat eta ondoren bat markatzen duelako, ez une jakin horretan soilik, ilunaldi orokorrean baizik; «sandaliak kentzen lagunduko dizut», mimatzeko keinua delako, atsedentzen laguntzen duena; «txupatu egiten dizkit belaunak bere lixazko mihiarekin, marraxoaren mihia latza izanik, berdindu egiten dituelako iraganeko desioen koxka zaharrak.
‎Itsaso gaziaren baladak hegoaldeko itsasoetan kokatutako abentura generoaren elementu guzti guztiak biltzen ditu bere baitan, altxor ezkututik hasita piraten etengabeko joan etorrietara, itsaso borroketatik jarraituta indigena kanibalen presentzia beldurgarrirai­no. Literatura horrekiko lotura estuaren adibide ona da Corto Maltese Pandorarekin batera Escondida uharteko labar batetik behera itsasora amiltzen den unea, nire edizioan, Totem ekoan, 70 orrialdeen artean?, zeinetan protagonistak aurre egin behar bai­tie, hurrenez hurren eta etenik gabe, erorketa beldurgarriari, olagarro bati, oina harrapatzen dion ostra erraldoi bati eta, zer esanik ez, ohiko marrazoari, itsasoaren hondoan auto batean harrapatutako neska gaztea itotzetik salbatzeaz gain, ezer falta ez dadin?: aben­turazko gertakari estereotipatuen metaketa hain da handia ezen kasik asmo parodikoz eginda dagoela dirudi; Slütter lotinantaren fusilamenduaren unea, bestalde, nire adiskide Mikel Aizpuruk esango lukeen bezala, guztiz fordianoa gertatzen da, western zuzendari zaharrak berak filmatua, edo are marraztua?
2012
‎Tabakoarekin erosten zituzten soldadu edo karabineroak, eta orrela aitak eta amak alkar ikusteko modua izaten zuten. Bat ibaiaren ertz batean eta bestea bestean. Oinez asi, eta landare edo zuaitz asko zan tokietan zapi zuri bat astindu, alkar bistaz ez galtzeko.
‎Lasaitasunez jaiki, eta harriaren parera joan zen. Gerriak alde batera eta bestera astindu, aitaren egin, eta eskuak harri gainean jarri zituen. Gero eta garbiago entzun zitekeen, jendearen oihu artetik, lurrera erortzean harriak ematen zuen kolpearen burrunbara.
‎Arratsaldeko saiorako indarra biltzea beharrezkoa zitzaien gizaseme haiei. Baten eta bestea­ren artean, ez zen ardorik falta izan, han bainintzen ni inor egarri ez uzteko. Amaitzeko, berriz, gure amak prestatutako sagar tarta goxo askoa jan zuten.
‎Ordu bata eta laurdenak aldera agertu zen lehenengo harri jasotzailea gurera. Berehala ohartu nintzen haietako bat izango zela, haren plantari erreparatuta.
Batera eta bestera begira ari nintzela, estropezu egin eta eskuetan neuzkan edalontziak jausi zitzaizkidan lurrera. Korrika batean erratza hartu eta kristal puskak jaso nituen.
‎Ez jakin guri eskaini ala ez. Zenbaitek egiten zuen irekitasun erakustaldi publiko bat eta luzatzen zigun farias kaxa. Ez euren seme alabak bagina.
‎Zintzotasunez, Jose Manuel Goikoetxeak nire esku utzi zituen kaseteak, eta etxera abiatzearekin batera jarri nuen aurrenekoa autoaren entzungailuan. Oso gaizki aditzen zen, trafiko arazoren bat baitzegoen hitzaldi aretoaren inguruko kaleren batean eta eten­gabekoak baitziren autoen burrundara eta tutuak; hala ere, nahiz modu desatseginean, ulertu egiten zen hizlariak zioena:
‎Hollywooden, esaterako, Oscar sarien emanaldian, 2005ean, Nacho Vigalondoren 7.35 de la mañana film laburra hautatu zutenean sarituak izan zitezkeenen artean. Tapiz gorriaren gainean ibili nintzen, alde batera eta bestera begira, ondotik Johnny Deep, Charlize Theron edo Clint Eastwood pasatzen ziren bitartean. Inork ezagutzen ez ninduenez, lasai asko geratu nintzen izkina batean batzuen eta besteen jantziei begira.
‎Etenaldi bat eta gero gehitu zuen amari hain nahigabe handia sortzen bazion ez zuela sekula jantziko, ez zuela beretzat inolako garrantzirik, trapu bat besterik ez zela. Trapu merke bat.
‎Esan nion ezin zela kalera irten, bizkartzainak joanak zirela. Itxaroteko pittin bat eta neronek deituko niela, berak kaleko arropa jantzi bitartean.
2013
‎Musikak eta dantzak, herritarren builak eta joan etorriek betetzen dute udako festa gaua. Iturriko petriletik altxa eta jendartean nabil, axolagabe, batera eta bestera, harik eta barraka batean dauden bi gizon gazterengana hurreratu naizen arte. Agian deigarria edo ezohikoa den zerbait antzeman diet, agian halabeharrak egokitu nau, besterik gabe, toki hartan.
‎Itsaso Artikoan gaude. Itsas txakur bat geratu da izotz plaka baten gainean eta igeri dago, noraezean. Orka familia bat hurbildu da izotz plakara.
‎Haietako bat aguazila zen, oso beltzarana, hizkera arraroa eta beti itxura haserrea zuena edo, behintzat, hori iruditzen zitzaidan niri; banekien «arraroa» zela, ez zela «gutako» bat eta gutako inori gustatzen ez zitzaion lana egiten zuela. Hori da nire lehen oroitzapena.
‎J.S.: Kartzelan sentitzen nuen oroimin apur bat eta, oroiminekin konfundituta, esperantzak. Oroitzapenak urrundu dira apur bat, esperantzak ez dira bete neurri batean, etaigual gehiago begiratzen diot presenteari.
2015
‎Erresistentziakoa zen jendarme batek askatu zuen, AntoineLopez zuen izena. Erresistentziako beste kide bat eta biak ofizialnazien moduan jantzita joan ziren ospitalera, eta atera egin zuten.Dokumentazio faltsuarekin atera ere. Egin zioten karnetaren arabera, Florentino frantsesa zen, «Jean Etcheto» izenekoa, Azkainen jaiotako cultivateurbat.
‎Gogoan eduki behar da garai hartan oso zaila zela hegazkin bat Londresetik Alemania bonbardatzera joatea. Iparrorratz bat eta mapa bat, hori besterik ez zutenibilbidearekin asmatzeko. Esperientzia handiko pilotuak behar ziren.
‎erakusgarri gisa, eta hor erakusten digu nola hilabeteak direla lanik gabe dagoen Esteban Alberdi horrek orobat, emaztea eta ume bikiak gabe geratu denak egunkarian irakurri duen Nikos Kokkinias 52 urteko atenastarraren tragedia telebistazkoa. Esteban Alberdik bere aldean oso bestelakoa ez den gizonaren infernua berreraikitzen digu batetik eta bestetik eskuratutako txatalez, haren heriotzaren oihartzunak medioetan iraun duen bitartean. Esteban Alberdik ulertu nahi du zerk bultzatu duen Nikos Kokkinias parlamentu aurrean bere buruari su ematera, gardostera.
‎Aurreko bizitzan, Isidro ere ez zen seguru aski orain bezain zakarra eta umoregabea izango, baina Jon... Lehen, Jon alu bat zen, alu batbeste alu baten barruan eta beste alu baten barruan, errusiar panpina horiek bezala, irekieta barruan txikiago bat gordetzen dutenak, salbu eta Joneren kasuan, zenbat eta gehiagobegiratu, alu handiagoa topatzen zenuela. Ez orain, ordea.
‎–Gauza bat eta berbera dira, esan zion Eusebiok?. Dena holaxe idatzita egotea, erahonetan gertatzea istorio hau, miraria da hori.
‎–Artilleria alferrik galtzen ari dira mamuen kontra, esan zuen.Baina ni Durangoz gogoratu nintzen, faxistek zibilak bonbardatu zituztenean, etaIsidrok hiriaren izena esan zuen ozenki, eta orduan beste trumoi hots bat egon zen, etabeste bat eta beste bat eta beste bat, eta gutxienez minutu batez leherketek pasatzen zensegundo bakoitza markatu zuten.
‎–Artilleria alferrik galtzen ari dira mamuen kontra, esan zuen.Baina ni Durangoz gogoratu nintzen, faxistek zibilak bonbardatu zituztenean, etaIsidrok hiriaren izena esan zuen ozenki, eta orduan beste trumoi hots bat egon zen, etabeste bat eta beste bat eta beste bat, eta gutxienez minutu batez leherketek pasatzen zensegundo bakoitza markatu zuten.
‎Artistaren ustez, koadro honetan ere bere ohiko parametroak erabili zituen. Hau da, izenburu poetiko iradokitzaile batez eta era ilogikoan antolatutako objektu eta elementu ezagunez osatzen zituen artelanak, eta ikusgai jarri. Ez dago inolako mezu ezkutu eta kabalistikorik.
‎Munduan batean eta bestean hedatua da eztia. Besteanitz produktu baino errazago da saltzen...
‎Fraide frantziskotarrek badute nahiko historia Kuban, nahiko historia Habanan. Javier Arzuaga batek eta!
‎Ni beti izan naiz oso nerbioso, eta hartzen zidaten tentsioa behin eta berriz, eta ikaragarri goian beti. Eta medikuak batera eta bestera, korrika beti. Gaizki pentsatzen ere hasi nintzen.
‎Zorionez, errakuntza horretatik sortutako beroagatik ainguratze sistema bigundu egin zen, eta kapsula libre geratu eta lurreratu zen, ez aldez aurretik aukeratutako lekuan, laurehunen bat kilometrora baizik. Andre batek eta haren lobak aurkitu zuten. «Espaziotik zatoz?», galdetu zion andreak.
‎Jin berri guziekin gerla pizten dute. Marinelak urte bat eta zortzi hilabete gostuan biziko dira balearen presondegian. Egiazko Istorioa deitua den Luzianoren liburua eleberri bat bezala irakurtzen da.
‎Telefono dei hartan kontatu zidan Saizarbitoriak argitaletxe bat sortzen ari zirela eta horretarako jendea biltzen ari zirela, lanerako prest zeuden euskaldunen bila zebiltzala eta gure auzoko adiskide batek eman ziola nire etxeko telefonoa. Adostu genuen hitzordu bat eta horrekin batera zabaldu zitzaizkidan LUR argitaletxearen ateak. Nire bizitza osoan, lehen aldiz, idazleak ezagutuko nituen, izena liburuen azaletan jartzen duten pertsona horietako batzuk.
‎Hitzak, adjektiboak, barne prosodia, errepikak, onomatopeiak, bustidurak, ñabardurak, keinuak, doinua? hoberenez hoberen, denak bat batean eta oharkabean bezala josiak, segundo bat ere aukeratzen galdu gabe.
2016
‎«Herentziaz» jasoak ziren biak: tia Milak utzia bata eta eskola garaian nengoenean egindako antzerkien ondorioa bestea. Nik, berez, Volkswagen Golf GTI bat nahi nuen eta telebistako aurkezlea izan nahi nuen.
‎Klase nagusi batek beheko jendea azpiratzen zuen. Baina beheko horiek, haien irudiko, denak ziren bat eta haien artean ez zegoen desberdintasunik.
‎jakingo ezdiat ba iya etorri ari nerekin beriala erakutsiko diat? ...batzuek mayian exerita beste batzuek mostradore inguruan zutik, gu sartu giñanian etzan iñor ari bertsotan danak ixilik zeuden «Txirrita» berriz bakar bakarrik mai txiki batian meriendatzen ari zan kaxuelkabat tripaki eta botilla bar ardo bere aurrian zitula, eta nola ortzik etzeukan eta tripakiyak ere zaill xamarrak eta aguan ibili ta maipera botatzen zitun eta an zebillen txakur txuri txiki bat eta arentzat etzetozten gaizki, ontan nere lagun Patxik, esan ziran ¿ bertso bat botako netxiokek ba oraintxen Txirritari, bota akiyok ba motell?
‎Gure aita, aldiz, harro. Petatea egin eta Bilbora emigratu zuen, kamarero, eta geroago amak, eta ni batean eta bestean. Urteak pasata aitona ere etorri zen bizitzera Bilbora eta aitaren etxeko egongelan eskegi zuen, harro, señore eta señoritoek eman zioten pentsio saria:
‎Atril bat. Proiektore bat eta aulki batzuk. Omenaldirako prest.
‎Egiten hasi zareten pintada hau bihurgune garrantzitsua izango da zuen bizitzan. Ustekabeko iniziazio erritua, helduarorako sarrera bat bateko eta dramatikoa. Hau argi edukitzea nahiko nuke, aurrera jarraitu baino lehen.
‎Ondorioz, akusatuek urte bat eta hiru hilabeteko kartzela zigorra jasoko dute desordena publikoaren delituagatik.
‎Azkenean, epaileak baietz erabakiko du. Burua txanoz estalita eramatea desordena publikoaren agrabantea dela, eta ondorioz zigorra bikoiztuko zaie akusatuei, urte bat eta hiru hilabetetik bi urte eta erdira pasa­tuz.
‎Ez dago orekarik kausaren eta efektuaren artean: pintada bat eta kartzela. Eta bai, txanoaren agrabanteak gustu txarreko broma ematen du.
2017
‎Sonatuenak, lehen garaiko bi izan zituen: Itsasontzi baten eta Zorionak. Aurreneko diskoa, hain zuzen ere, lehenengo kantu horren izenarekin bataiatu zuen.
‎Kaliforniatik bueltatu eta hasten naiz batekin eta bestearekin: Leterekin, Laboa­rekin?
‎Objektuak gordetzea izan da nire bizitza eta oraindik ere halaxe da. Gauzen erdiak, garai batekoak eta bideoak eta, ezin dira ikusi gaurko teknologiarekin, baina hortxe dauzkat denak gordeta. CD ROM
‎«Preso sentitzen gara preso ez gaituzten gauzengatik, eta ez gara benetan kateaturik gaituena ikusteko gai», 14 or.), pertsonaia horiek egoera diferenteetan aurkitu arren (esate baterako, familiaren oporretako etxean berriro bildu diren anai arreba dagoeneko helduak: «Berdin hezi gintuztela diote gura­soek, baina inoiz eta ezer ez da berdin», 25 or.), eta istorio bat eta bakoitza soluziobide diferentearekin bukatu arren (luze gabe etxea modu onean, baina sorpresarekin, hau da, bertan bizi eta hil arte biziko den agure batekin erosi duen emakume gaztea: «Ezetz esateko arrazoi gehiegi ditu eskaintzak baiezkoari uko egiteko», 44 or), guztiek ere partekatzen dute bizitzari aurre egiteko jarrera bat, orain eta hemen egoteko planta bat, munduari begiratzeko modu bat (ez onena agian, ez ederrena agian, zaharregia, txikiegia agiaZzzzz).
‎Be­girada jaso zuenean, pentsatzeko ahaleginean ari zen madame Zilensky. Gelaren izkine­tarantz begiratu zuen, bekainak beheratuta eta matrailezurra batera eta bestera mugituz. Azkenean esan zuen:
‎Alde batera eta bestera mugitu zuen hatz erakuslea, pendulu baten eran.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia