2015
|
|
Klasikotasun berberetik abiatu eta Santa Teresaren testuak, euren gaitz eta korapiloak barne hartuta, irakurketa tolesgabea egiteko parada ematen du itzultzaileak,
|
batera
eta bestera barreiatuz euskarazko hitzen eta testuen jario jatorra eta sustraiduna.
|
|
Haiek handik kanpora egotzi ditu, berriro konkistatzailearen eskutik konkista dezaten. Eta harrezkero, beren burua Hura gabe ikusiz, neka neka eginda, etsi egiten dute laster
|
batean
eta indar guztiak galduz aritzen dira eta hobeki borrokatzen, beren garailea mende hartuz.
|
|
Hala ere, ai ene, Jauna, bai luzea dela nire erbestealdia! Laburra da denbora oro, zure betikotasunaren ordez emateko; oso luzea da egun bakar
|
bat
eta luzea da ordubete ere, Zu irainduko zaituen jakin ez eta horren beldur denarentzat. Oi hautatze askatasuna, zu bai zarela askatasunaren gatibu errukarria, sortu zintuenaren beldur eta maitasunari josirik ez bazaude!
|
|
Badirudi zentzugabekeria bat diodala; izan ere, gaztelu hau arima bera bada, argi dago ez dela horra sartu beharrik,
|
bata
eta bestea gauza bera direnez gero; erokeria litzatekeen bezala gela barruan dagoen bati barrura sartzeko esatea. –Baina egotetik egotera alde handia dagoela jakin behar duzue; arima asko gazteluaren inguruan gelditzen dira, gazteluzainak egon ohi diren lekuan, eta ez dira batere arduratzen barrura sartzen, eta ez dakite hain toki zoragarrian zer dagoen, ez nor dagoen barruan, ezta nolako gelak dituen ere.
|
|
Teresak gazteluaren alegoria dakar hona, baina ez du garatzen zehatz mehatz eta goitik behera; harira etorri ahala, hango hainbat elementu agertuz doa. Urregintzako gaztelu gisa agertzen digu
|
batetik
eta gerrako gaztelu gisa bestetik. Berehala datoz haren parte batzuk, esaterako, ingurua eta harresia; sarrerako atea; egoitzak, bizilekuak, gelak?
|
|
Baina nik uste dut, dituela ezarri ariman pena honek ematen dituen baretasuna eta bakea, harekin batera grinaren bat piztuz baizik, munduko gauzengatik penaren bat dugunean gertatzen den bezala. Hala ere,
|
bataren
eta bestearen esperientziarik ez duenak, du ulertu, eta bata delakoan, ahal duena egingo du horri laguntzeko, eta kalte handia egingo lioke osasunari: izan ere, pena hau etengabekoa da, edota oso ohikoa.
|
|
10 Ari garen gai honetan ez da horrela, bestera baizik: arima ezer ikusiko duen inolako usterik gabe, halakorik burutik pasatu ere gabe, bat batean aurrean jartzen zaio dena
|
batera
eta ahalmen guztiak eta zentzumenak nahasi egiten dira beldur handiaz eta zalapartaz, berehala zorioneko bake hartan haiek ezartzeko. San Paulo eraitsia izan zenean zeruan ekaitz hura eta zalaparta izan zenez, horrela hemen ere barruko mundu honetan higidura handia sortzen da, eta bat batean, esan dudanez?
|
|
5 Baita gertatzen da, halaxe bat
|
batean
eta ezin esan daitekeen eran, Jainkoak berarengan egia bat agertzea, dirudienez, kreaturetan dauden guztiak ilundurik uzten dituena, oso argi ulertaraziz gezurrik esan ezin dezakeen egia Bera dela soilik; eta ongi ematen da aditzera Davidek salmo batean dioena, hau da, gizaki oro gezurtia dela, sekula horrela ulertu ez dena askotan entzun arren. Jainkoa hutsik egin ezin duen egia da.
|
|
6 Hemen beste era batera da: ...batean bada ere; eta egoitza hartan sartua dagoela, adimenezko ikuskariaz, egiaren irudipen antzera, Hirutasun guztiz Santua agertzen zaio aurrean, hiru pertsonak, lehenengo haren espiritura argitasun handi handiko hodei baten eran datorren su hartzearekin, eta pertsona desberdin hauek, eta arimari ematen zaion berri-emate miragarri baten bidez, bene benetan ulertzen du hiru pertsonak substantzia
|
bat
eta ahalmen bat eta jakite bat eta Jainko bakarra direla; horrela, fedez sinesten duguna, han arimak ikustez ulertzen duela esan dezakegu, gorputzeko begien ikustez izan ez arren, irudizko ikuskaria ez delako. Hemen komunikatzen zaizkio hiru Pertsonak, eta hitz egiten diote, eta Jaunak esandakotzat Ebanjelioak dakartzan hitz haiek aditzera ematen dizkiote:
|
|
6 Hemen beste era batera da: ...; eta egoitza hartan sartua dagoela, adimenezko ikuskariaz, egiaren irudipen antzera, Hirutasun guztiz Santua agertzen zaio aurrean, hiru pertsonak, lehenengo haren espiritura argitasun handi handiko hodei baten eran datorren su hartzearekin, eta pertsona desberdin hauek, eta arimari ematen zaion berri-emate miragarri baten bidez, bene benetan ulertzen du hiru pertsonak substantzia bat eta ahalmen
|
bat
eta jakite bat eta Jainko bakarra direla; horrela, fedez sinesten duguna, han arimak ikustez ulertzen duela esan dezakegu, gorputzeko begien ikustez izan ez arren, irudizko ikuskaria ez delako. Hemen komunikatzen zaizkio hiru Pertsonak, eta hitz egiten diote, eta Jaunak esandakotzat Ebanjelioak dakartzan hitz haiek aditzera ematen dizkiote:
|
|
6 Hemen beste era batera da: ...artan sartua dagoela, adimenezko ikuskariaz, egiaren irudipen antzera, Hirutasun guztiz Santua agertzen zaio aurrean, hiru pertsonak, lehenengo haren espiritura argitasun handi handiko hodei baten eran datorren su hartzearekin, eta pertsona desberdin hauek, eta arimari ematen zaion berri-emate miragarri baten bidez, bene benetan ulertzen du hiru pertsonak substantzia bat eta ahalmen bat eta jakite
|
bat
eta Jainko bakarra direla; horrela, fedez sinesten duguna, han arimak ikustez ulertzen duela esan dezakegu, gorputzeko begien ikustez izan ez arren, irudizko ikuskaria ez delako. Hemen komunikatzen zaizkio hiru Pertsonak, eta hitz egiten diote, eta Jaunak esandakotzat Ebanjelioak dakartzan hitz haiek aditzera ematen dizkiote:
|
|
Gauzak ulertzeko modu honetaz beste toki batean hitz egingo dut, gauza guztiz fina eta gure Jauna gorestekoa baita. Izan ere, era honetan eta honen era desberdinetan zalantzaz beteriko pertsonak izan dira (batez ere hortik pasatu den haietako
|
bat
eta horrela gehiago ere izango dira) beren baitan gauzak argitzerik izan ez dutenak; eta horrela, badakit pertsona hark kontu handiz begiratu duela, asko askotan egin diolako Jaunak mesede hau, eta hasiera batean irudipena ez ote zen izaten zuen zalantzarik handiena; deabruarena denean, errazago antzematen da, haren trikimailuak ugariak izan arren eta ongi bai ongi jakin arren argizko espiritua i... hitzetan badago zerikusia, argi argi esanak izanik, egiazko espirituan bezala zalantzarik ez izateko eran entzun ote ziren; baina hark (deabruak) ditu esandako ondorioak imitatu, ez ariman bake hori utzi, ezta argia ere; alderantziz, egonezina eta nahasmena utziko ditu.
|
|
errege baten edo jaun handi baten gelan sartzen zarete, uste dut ganberatxoa deritzola; beirazko eta zeramikazko ezin konta ahala mota eta beste gauza asko daude han, halako ordenan jarrita, non sartzean ia guztiak ikusten baitira. Behin honelako gela batera eraman ninduten Albako Dukesaren etxean (nagusien aginduz joan nintzen, bidez nindoala, andre honek ekin eta ekin egiten zielako), eta sartuaz batera harriturik geratu nintzen, eta gogoan nerabilen zertarako balio izan zezakeen halako gauza multzoak eta ohartu nintzen Jainkoa gorestekoa zela era
|
bateko
eta besteko hainbeste gauza ikustea, eta orain grazia egiten dit zein ongi etorri zaidan honetarako; eta zati batean han izan banintzen ere, hainbeste gauza ikusteko egonik, berehala ahaztu zitzaidan guztia eta guztiz joan zitzaizkidan gauza haiek oroimenetik, sekula ikusi ez banitu bezala; ez nuke jakingo haiek zuten itxura esaten ere. (Batera ikusitakoa dut soilik gogoan).
|
|
Ongi da, hala ere, beldur izatea eta arreta handiagoz ibiltzea, eta ez hain fidaturik, hain mesedetuak izanik, arretarik gabe ibil zaitezketelakoan, Jainkoagandikoa ez delako seinalea baita, esanda dauden ondorioekin zeuon burua ikusten ez baduzue. Egoki da hasieretan jakintsu on bati aditzera eman diezaiozuen aitortzapean, haiek baitira argia emango digutenak, edota, pertsona oso espiritual bati, halakorik balego; eta halakoa ez bada, hobe da oso jakintsua dena; bietakoak baleude, jarri harremanetan
|
batarekin
eta bestearekin. Eta irudipena dela esaten badizuete, ez izan batere kezkarik, irudipenak ezin baitio egin ez kalte eta ez on handirik zuen arimari; eska iezaiozue jainkozko Maiestateari, ez dezala onar engainatuak izan zaitezten.
|
|
9 Otoitza eduki arren Jaunak bide honetatik eraman ez duen pertsona bada, izutu egingo da eta gaitzetsi egingo berehala. Horregatik aholku ematen dizuet oso jakintsua izan dadila eta, halakorik aurkituz gero, baita espirituala ere, eta prioreak eman dezala baimena hartarako, izan ere, arima bere bizitza ona ikusten duelako ziur joan arren, harekin harremanetan jar dadin behartua izango da priorea,
|
bata
eta bestea ziurtasunez ari daitezen. Eta, pertsona hauekin tratatu ondoren, baketu dadila eta ez dadila aritu gehiago hartaz parte ematen; batzuetan, beldur izatekorik ezer ez denean ere, deabruak hain kezka handiak sortarazten ditu, non arimari behin esandakoaz pozik ez geratzera eragiten baitio.
|
|
Esan dezagun bat egitea honela izan daitekeela: argizarizko bi kandela bezala, bata bestearekin oso osoan biltzen direnak, argi guztia bat izateraino, edota metxa eta argia eta argizaria bat izateraino; baina gero ongi bereiz daitezke
|
bata
eta bestea, eta bi kandelatan geratzen dira, edota argizarizko bi metxatan. Hemen, ordea, zerutik ibai edo iturri batera eroritako ura bezala da, guztia ur eginik, ez baitago bereizterik ezta jakiterik ere zein den ibaikoa eta zein zerutik erori zena; edota itsasoan sartzen den erreka txikitxo bat bezala da, ez da izango bata bestetik bereizteko modurik; edota gela batean argi handia sartzeko bi leiho baleude bezala; bereiz sartzen bada ere, guztia argi bat egiten da.
|
|
Horregatik esaten nuen nik, barruko gauza batzuetan ikusten denez, nolabaiteko bereizketa dagoela, eta oso ezaguna, arimaren eta espirituaren artean, biak gauza bat bera badira ere. Bereizketa hain fina sumatzen da, non
|
batak
eta besteak desberdin jokatzen dutela baitirudi, Jaunak eman nahi dien zaporeak bezala. Arima eta ahalmenak ere desberdinak direla uste dut eta ez direla gauza bera.
|
|
13 Eta miseria hauek ez diete guztiei niri eman didaten adina nahigabe emango ezta niri bezain gogor erasoko ere, urte askoan kaskarra naizelako, nik neuk neure buruaren mendekua hartu nahi nuela baitzirudien. Eta niretzat hain gauza mingarria izanik, zuentzat ere, beharbada, hala izango delakoan, alde
|
batetik
eta bestetik esan eta esan baino besterik ez dut egiten, zuei aditzera eman nahirik nola den halabeharrezkoa, eta ez zaitezten ibil kezkaz eta nahigabez; utz diezaiogun ibiltzen errotako kalaka honi eta eho dezagun geure irina, borondatearen eta adimenaren jarduera eten gabe.
|
|
–Horren ondoren, epilogoa? dator; berez, liburuarekin batera datorren gutun bat da,
|
bata
eta bestea Moja Karmeldarrei eskainiak; hasieran, Barne Gazteluaren hitzaurrea baino lehenago zetorren, A. GraciƔnek 2 eta 3 zenbakiez markatua.
|
|
Gazteluan bizi den Errege handiak haien borondate ona ikusiz, bere erruki handiagatik, bertara itzularazi nahi ditu eta, artzain onak egiten duenez, txistu leun leunaz, ia beraiek ere ezin adituzkoaz, bere ahotsa ezagut dezatela egiten du eta ez daitezela ibil hain galduak baizik eta itzul daitezela beren egoitzara. Eta hain indar handia du artzain txistu honek, non murgilduak zeuden kanpoko gauzak utzi alde
|
batera
eta gazteluan sartzen baitira.
|
|
3 Eginahalak egiten ari naiz, ene ahizpak, maitasun egintza hau zuei aditzera emateko, eta ez dakit nola. Izan ere, bata bestearen kontrakoak dirudite, alde batetik, Maiteak arimarekin argi eta garbi bat eginik dagoela adieraztea, eta bestetik, dei egiten diola dudarik ez egiteko seinale ziur
|
batez
eta arimak uler diezaion honek entzun gabe uzterik ez duen txistu zoli zoli batez; bada, ez dirudi besterik zazpigarren egoitzan den Senarrak hitz egitean, (ez hizkera egituratuan, noski), gainerako egoitzetan den jendea ez da ausartzen mugitzen, ez zentzumena, ez irudimena ezta ahalmenak ere.
|
|
Honek gutxi irauten du, sen berean, esan nahi dut. Izan ere, gainezkaldi handi hau pixka bat kentzen zaionean, gorputza nolabait bere senera datorrela dirudi eta arnasa hartzen du berriro hiltzeko eta arimari bizi handiagoa emateko, eta hala ere, estasi handi handi honek ez du asko irauten; [14] baina, kentzen bada ere, borondatea hain geratzen da bere baitan bildua eta adimena hain sorgortua, eta horrela egun
|
bat
eta baita egunak ere, non borondateari maitatzera eragingo dioten gauzak ulertzeko baino bestetako ez dela gai baitirudi; borondatea, berriz, oso erne dago horretarako eta lotan inongo kreaturarekin lotzera ausartzeko.
|
|
Baina hau ikusi ez, eta beste garai batzuetakoa kontatuko baligute, nork sinets dezake? Zer arrazoiz atera dezakegu, har
|
bat
eta erle bat bezalako izaki hain arrazoi gabeak gure onerako lan egiten hain arduratsuak eta hainbesteko trebetasunaz ari direnak izan daitezkeenik, hartxo gaixoak bizia ahalegin horretan galtzeraino. Besterik esaten ez badizuet ere, zati baterako baduzue hemen, ene ahizpak, hausnartzeko, horretan gure Jainkoaren miragarriez eta jakinduriaz gogoeta egiteko aukera baituzue.
|
|
Penitentzia gogo bizi biziak, bakardadearen gogoa, Jainkoa guztiek ezagut dezaten gogoa; eta hemendik datorkio Hura iraindua dela ikustearen samin handia. Eta gero datorren egoitzan gauza hauetaz berariaz hitz egingo bada ere, egoitza honetan dagoena eta gero dagoena ia gauza bera izan arren, ondorioen indarra oso desberdina da
|
batean
eta bestean; izan ere, esan dudanez. Jainkoak arima bati hona dei egin eta hau aurrera egiten saiatzen bada, gauza handiak ikusiko ditu.
|
|
4 Uste dut nik, bat egitea oraindik ez dela iristen espirituzko ezkontza izateraino; baizik eta, hemen bi pertsona ezkontzekotan direnean bezala, biak bat ote datozen eta
|
batak
eta besteak nahi ote duten aztertzen da, eta baita, bata bestea pozteko, elkar ikus dezatela ere egiten da; era berean hemen ere, ituna egina dagoenean eta arima hau jakitun dagoenean zein ongi datorkion eta deliberatu duenean guztian bere Senarraren borondatea betetzea, honi poz ematen diola deritzon era guztietara; eta Haren Maiestatea, bestalde, gauzak horrela direla ongi dakiena bezala, pozik... biak elkar ikustera etorri eta berarekin bat egiten du.
|
|
...ehenengoari erantzunez, diot, arima hau Jainkoaren borondateari loturik balego beti, argi dago ez litzatekeela galduko; baina deabrua zorrozkeria handiekin dator, eta on itxuran, arima beronen gauza gutxi batzuetan deserrotu egiten du eta beste gauza batzuetara eramaten du, ez direla txarrak buruan sarturik, eta apurka apurka adimena ilunduz eta borondatea motelduz eta harengan buru estimua haziz,
|
batetik
eta bestetik Jainkoaren borondatetik urrunduz eta bere borondatera ekarriz.
|
|
gehiagora ala gutxiagora goazen zerbaitetan, batez ere elkarrenganako maitasunean eta txikientzat eduki gaitzatela nahi izatean eta eguneroko gauzetan; horri begiratzen badiogu eta Jaunari argi egin diezagula eskatzen badiogu, berehala ikusiko dugu irabazia nahiz galera. Ez uste izan, hain gora jaso duen arima Jainkoak hain laster eskutik utziko duenik, deabruak beltz lan egin beharrik izan gabe, eta hain mingarri zaio arima hori galtzea, non, era
|
batera
eta bestera, barruko mila abisu ematen baitizkio; beraz, ezin izango zaio ezkutatu kaltea.
|
|
Beraz, laster batean jo nahi luke hara, sarrerako edo bizitza espiritualeko lehen urratsak atzean utziz. Horrela, laster
|
batean
eta hasierako bost kapitulutan azaltzen du aszetikari dagokion atal guztia, Perfekzio bidea ia osorik hartzen zuena, eta gainerako atala? 22 kapitulu, gai nagusia mamitzeko gordetzen du:
|
|
–Bidal beza norbait gotzainarengana liburua eskatzera; izan ere, Jaunak gero eman didanarekin amaiera emateko gogoa piztuko zait, beharbada; Jaunak esaten asmatzea nahiko balu, beste
|
bat
eta handia egin daiteke; eta bestela, ez da ezer galtzen? (Gut.
|
|
Nik esan nion: Bada, liburu hori eskuratzerik ez dugunez gero, saia zaitez oroimenera ekartzen eta horrela hartaz gogora datorkizunaz eta beste gauza batzuez idatz ezazu beste liburu
|
bat
eta azaldu doktrina orokorra, esperientziak nori gertatu zitzaizkion aipatu gabe.
|
|
zeruak zabaltzen ikusi nituela iruditu zitzaidan, ez beste batzuetan bezala sarrera bat. Beste batzuetan berorri ikusi dudala esan nion tronua irudikatu zitzaidan, eta honen gainean beste
|
bat
eta, ikusi ez banuen ere, adierazten ez dakidan albiste baten arabera, Jainkotasuna zegoela ulertu nuen. Animalia batzuk eusten ziotela iruditu zitzaidan; uste dut entzun dudala animalia hauek duten irudia; ebanjelariak ez ote ziren izango pentsatu nuen.
|
|
28 Egun
|
bat
eta erdi edo izango ziren etxean moja bat hil zela; Jainkoaren benetako mirabea. Haren alde koruan errezatzen zen ofizioan, moja bat hilen irakurgaia irakurtzen ari zela, ni zutik nengoen hari bertsoa esaten laguntzeko; irakurgaiaren erdi aldera ikusi egin nuen, eta arima alde hartatik irten eta zerura zihoala iruditu zitzaidan.
|
|
Horregatik, irakurleak euskarri onak izan ditzan bi lekukotasun eskaintzen zaizkio: Teresarena berarena alde
|
batetik
eta A. BaƱezena bestetik. Teresaren hitzak 7, 14an:
|
|
jakingo dutelako(, sabrƔn?) idatzi zuen eta gero honela zuzendu: jakingo duelako(, sabrƔ?); hala ere, ondorengo esaldian berriro ageri da singularra
|
batetik
eta plurala bestetik: –berari erregutzen diot Jaunaren maitasunagatik, neure bizitza kaskar eta bekatuez hona arte esan dudana zabal dezatela?.
|
|
Nik pentsatzen dudanean, oso txarra banintzen ere, banuela Jainkoa zerbitzatzeko ardura pixka
|
bat
eta ez nituela egiten gauza batzuk, munduan, ezer ez balira bezala, irensten direnak eta, azkenik, gaixotasun larriak eramaten nituela, pazientzia handiz eraman ere, Jaunak ematen baitzidan; ez nuen marmarrean aritzeko joerarik, ez inorengatik gaizki esatekorik, ezta ez dut uste inorenganako gaizkinahirik izan nezakeenik ere, ez nintzen gutiziatsua, ezta ez naiz gogoratzen sekula bekaitzik izan d... Baina, hala ere, oinaze ikaragarria zela diot, eta gauza arriskutsua dela kontentatzea, eta lasai eta pozik bizitzea txitean pitean bekatu astunean erortzen den arima; bestera izan behar du:
|
|
11 Behin, Jauna hartu ondoren, Haren Maiestateak neure indar guztiekin horretan saia nendila agindu zidan, monasterioa egin egingo zelako promesa handiak eginez, eta han atsegin handia izango zuela Berak, eta San Jose izena emateko, beronek zainduko gintuela ate
|
batean
eta Andre Mariak bestean, eta Kristo gurekin ibiliko zela, eta distira biziz argi egingo zuen izarra izango zela, eta Ordena erlijiosoak zabarkerian eroriak izan arren, ez pentsatzeko haietan Jainkoa gutxi zerbitzatzen zenik; ea zer izango litzatekeen mundua erlijiosoengatik ez balitz; hau neure aitor entzuleari esateko agintzen zidan, eta Berak eskatzen ziola ez joateko haren aurka, ezta ez ziez...
|
|
Bidezidorra deitzen diot nik horri, bidezidor kaskarra eta bide estua, alde batetik erortzeko ibar sakon bat duena eta bestetik amildegi bat: arreta galtze
|
bat
eta amildu eta zati zati egiten dira.
|
|
Era honetako gauzak jartzen zizkidan batera aurrean, eta beste ezertan pentsatzea ez zegoen nire esku, eta honekin batera atsekabe
|
bat
eta goibeltasun eta ilunpe itsua ariman, esaten ere ez dakidana. Neure burua honela ikusi nuenean, Sakramentu guztiz Santua ikustera joan nintzen, Hari gomendatzea ezina zitzaidan arren.
|
|
8 Lehenago esan dugun hizketa eran, Jainkoak adimena kontura dadila egiten du eta, gogoko ez badu ere, uler dezala esaten dena; izan ere, han, dirudienez, arimak bestelako entzumena du entzuteko, entzunarazten diona eta arreta beste gauzetara barreiatzen uzten ez diona; ongi entzuten duen
|
batek
eta belarriak estaltzen uzten ez dioten eta oihuka hitz egiten dioten batek, nahi ez balu ere, entzun egingo luke; eta, azken batez, zerbait egiten du, esaten diotena ulertzeko arretaz baitago. Hemen, ordea, ez dago horrelakorik; lehen egiten zuen apurra, hau da, entzutea soilik, hori ere kendu egiten zaio.
|
|
Gauza batzuetan ikusten nuena irudia zela begitantzen zitzaidan, baina beste gauza batzuetan ez, Kristo berbera zela baizik, agertzen zitzaidan argitasunaren arabera. Batzuetan hain lausoa zen, non irudia begitantzen baitzitzaidan; ez, ordea, hemengo irudiak bezalakoa, direnik eta bikainenak badira ere, eta asko ikusi ditut onak; zentzugabekeria litzateke, era batera edo bestera, bata bestearen antzekoa dela pentsatzea; pertsona bizi
|
bat
eta honen argazkia antzekoak diren heinean, ez gehiago eta ez gutxiago; argazkia, egin daitekeenik hoberena bada ere, ezin izan daiteke hain naturala, hau da, beti ikusiko da gauza hila dela. Baina utz dezagun hau, hemen egoki eta hitzez hitz hari harira baitator.
|
|
Batzuetan arima beretik irtenda edota Jainkoz hain betea ibili arren, bere baitan biltzeko sorkarien beharrik ez izateraino, hau ez da ohikoa. Zereginetan, jazarpen eta lanetan, halako baretasuna izaterik ez denean, eta lehor uneetan, Kristo adiskide on ona da, Gizaki bezala begiratzen diogulako eta ahuldade eta neke artean ikusten dugulako, eta laguntza dugu eta, hartarako ohitura izanez gero, oso erraza da nork bere ondoan aurkitzea, ez
|
bata
eta ez bestea diren garaiak izango badira ere.
|
|
Borondatea da bere hartan irauten duena, baina gainerako bi ahalmenak laster hasten dira gogait eragiten. Borondatea geldi geldi dagoenez gero, besteak ere geldiarazi egiten ditu berriro eta horrela daude beste pixka
|
batean
eta bizira itzultzen dira gero.
|
|
Dohain hauen bidez ematen digulako Jaunak guk geure bekatuen bidez galdu genuen sendotasuna. Eta nekez nahi izango du guztiek berari gaizki begiratzea eta bera higuintzea eta perfektuak direnek dituzten gainerako bertuteak, Jainkoak dion maitasunaren erakusgarriren
|
bat
eta horrekin batera fede bizia ez badu. Izan ere, hain motela da gure izaera, non aurrean dugunera jotzen baitugu; eta mesede hauek dira fedea iratzartzen eta sendotzen dutenak.
|
|
4 Hau da, bada, egin dezakeguna. Hemendik aurrera egin eta eman ez zaizkion gustuak sentitzera espiritua jaso nahi dezanak,
|
bata
eta bestea galduko du, nire iritziz, naturaz gaindikoa delako; eta adimena galdurik, arima babesgabe eta lehortasun handian gelditzen da. Eta eraikin hau oso osorik apaltasunean oinarritua dagoenez gero, Jainkoagandik zenbat eta hurbilago, hainbat aurrerago joan behar du bertute honek, eta bestela, dena dago galdua.
|
|
Azaltzen hasi nintzen teologia mistikoan adimenak bere jarduera galtzen du, Jainkoak etenda uzten baitu, gero adieraziko dudanez, ahal badut eta Berak horretarako mesedea egiten badit. Ausarkeriaz guk geuk etetea, hori da ez egiteko diodana, eta ez biezaioutz harekin [adimenarekin] lan egiteari, inozo antzera eta hotz geratuko baikara bestela, eta ez dugu egingo ez
|
bata
eta ez bestea; Jaunak eteten eta gelditzen duenean, zer miretsi eta zertan jardun ematen dio, eta gogoetarik egin gabe, kredo, batean guk urte askoan lurreko ahalegin guztiekin ulertu ahal duguna baino gehiago uler dezala egiten du.
|
|
Desira onekin eta otoitzari emanda ikusten nindutenez gero, asko egiten nuelakoan zeuden; baina nire arimak bazekien hori ez zela hainbeste zor zionagatik behartua zegoena egitea. Penadut orain arimak hainbeste igaro izana eta, Jainkoagandik izan ezik, hain laguntza urria alde
|
batetik
eta bestetik hartu izana, eta denbora pasa eta atseginetarako arimari eman ohi zioten erraztasuna, zilegi zirela esanez.
|
|
Bi aurkari hauek batera ekarri nahi nituela dirudi, bata bestearentzat hain arerio zirenak? espiritu bizitza
|
batetik
eta poz atsegin eta denbora pasa sentsualak bestetik. Otoitzean neke handiak nituen, espiritua ez zelako jaun menpeko baizik; eta honela ezin nintzen neure baitan bildu (hori baitzen otoitzean nerabilen jarduera) neurekin batera milaka banitate itxian eduki gabe.
|
|
5 Haren etxekoen berri gehiago jakiten saiatu nintzen. Hobeki jabetu nintzen hondamendiaz, eta gizagaixoak ez zuela hainbesteko errurik ikusi nuen; zorigaiztoko emakumeak aztikeriak jarri zizkion kobrezko idolotxo
|
batean
eta bere maitasunarren idunetik zintzilik erabil zezala erregutu zion, eta inor ez zen gai izan hari hura kentzeko.
|
|
10 Handia zen nire aitaren samina aitortzen utzi ez zidalako; oihu eta otoitzak ugari Jainkoari. Bedeinkatua izan bedi entzun nahi izan zituelako; izan ere, egun
|
bat
eta erdian nire monasterioan hilobia irekita gorpuaren zain eduki eta hemendik kanpora dagoen gure fraideen monasterio batean hileta elizkizuna ere egin ondoren, neure senera itzul nendila nahi izan zuen Jaunak.
|
|
Ez zegoen nigana hurreratzerik, hain penagarri nengoen, non ezin bainuen sufritu. Maindire batean batek alde
|
batetik
eta beste batekbestetik erabiltzen ninduten.
|
|
erlijioa gordetzen ez denekoa, monasterio berean bi bide direnekoa: bertutezko eta erlijiozko bidea, eta erlijiorik ezaren bidea, eta berdintsu dabiltza
|
batetik
eta bestetik; ez, gaizki esan dut, berdintsu ez, gure bekatuengatik gehiago ibili ohi dira inperfekzio bidetik; eta hortik gehiago dagoenez, bere aldeko gehiago ditu. Hain gutxi erabiltzen da egiazko erlijioaren bidea, non bere bokazioari benetan eta oso osorik ekin nahi dion fraide eta mojak beldur handiagoa izan behar baitie bere etxean bertan daudenei, deabru guztiei baino; eta kontu eta zuhurtzia handiagoa behar du Jainkoarekin izan nahi duen adiskidetasunaz hitz egiteko, deabruak monasterioetan eratzen dituen beste adiskidetasun eta nahitasunez hitz egiteko baino.
|
|
10 Haren Maiestateak nahi beza, ene alabak, guk probetxu atera dezagula honelako lagun
|
bat
eta etxe hauetan gure Jaunak ematen dizkigun beste asko geure ondoan izatetik. Baliteke haietaz zer edo zer esatea, nolabaiteko epelkeriaz ari direnak haiek imitatzen saia daitezen, eta emakumetxo ahul batzuengan bere handitasuna honelako distiraz agertzen duen Jauna gorets dezagun guztiok.
|
|
Medina del Campora bidean zegoela esan zidan, eta ni harantz banindoan Valladolideko fundaziorako, bide zuzena zela eta ikusiko nuela. Nik baietz esan nuen, eta egin ere hala egin nuen, ekainean abiatu bainintzen Ćvilatik moja lagun
|
batekin
eta aita Julian DĆ”vilarekin, bide hauetan laguntzen zidala esan dudan apaiz Ćvilako San Josereneko kapilauarekin.
|
|
4 Medinara iritsi ginenean, berehala hitz egin nuen aita frai Antoniorekin, eta zer gertatzen zen esan nion eta ea bihotzik izango zuen aldi batean han irauteko; ziur egon zedila Jainkoak laster batean konponduko zuela, eta kontua hastea zela soilik (uste dut, esaten den bezala? ...Jaunak egin duena, eta are argiago orain arte ikusi dudana baino; izan ere, hau idazten dudan unean, fraide oinutsen hamar monasterio daude Jainkoari eskerrak), eta sinets zezala ez zigula baimenik emango ez aurreko probintzialak ez oraingoak (haren baimenarekin izan behar baitzen, hasieran esan nuenez), etxe oso onean ikusiko bagintuzte, hartarako baliabiderik ez izateaz gainera; halako baztertxo
|
batean
eta halako etxean, ordea, ez liekete kasurik ere egingo. Hari niri baino kemen handiagoa eman zion Jainkoak; eta esan zuen, ez han soilik, txerritoki batean ere egongo litzatekeela.
|
|
Predikatzera zihoazen, diodanez? legoa
|
bat
eta erdi, bi legoa, oinutsik (orduan ez zuten abarketarik erabiltzen, gero bai janzteko agindu zieten), eta elurraz eta hotzaz; eta predikuak egin eta aitortzak entzun ondoren, oso berandu itzultzen ziren beren etxera bazkaltzera. Pozaren pozez, guztia zuten gutxitzat.
|
|
11 Pixka bat lehenago han egoterik ez zen-eta, etxetxo hura ikusi nuenean, halako espirituaz, begiratzen nuen aldera begiratzen nuela, uste dut? onbideratzeko zerbait aurkitzen nuela, eta konturatu nintzen nola bizi ziren, nolako hilduraz eta otoitzez, eta zein etsenplu ona ematen zuten; izan ere, ikustera etorri zitzaizkidan handik hurbil zeuden jaun
|
bat
eta honen emaztea, nik ezagutzen nuena, eta haien santutasuna eta herri haietan egiten zuten on handia niri kontatzea bukatu besterik ez zuten egin, eta ez nintzen nekatzen gure Jaunari eskerrak ematen, barruko poz handi handiaz, gure Ordenaren onerako eta gure Jaunaren zerbitzurako hasiera emana ikusten nuela iruditzen baitzitzaidan. Haren Maiestateak nahi beza aurrera eramatea, orain doazen bezala, horrela nire asmoa oso egiazkoa izango baita.
|
|
Beraz, badirudi haren arrazoia ez zela gaixotasuna, ezta zahartasuna ere. Horrela, fundazio
|
batean
eta bestean saiatzen hasi nintzen, esanda geratu denez.
|
|
33 Gortean eta beste leku batzuetan bere monasterioa egin ahal izateko baliabideak eman zizkioten eta, baimena lorturik, egin zen fundazioa. Beraren haitzuloa zen tokian eraiki zen eliza, eta berari beste haitzulo bat egin zioten alboan; bertan zuen hilobi handi
|
bat
eta han ematen zuen gau eta eguneko tarterik gehiena. Gutxi iraun zion, monasterioa egin ondoren bost urte eta erdi baino gehiago ez baitzen bizi; hain bizimodu latza eginez, bizi izandakoa ere naturaz gaindikoa zirudien.
|
|
8 Niri ezinezkoa zitzaidan joatea, urruti nengoelako alde
|
batetik
eta fundazio hura burutua ez zegoelako bestetik, aita frai Jeronimo GraciÔnek, esanda dagoenez, bisitari apostolikoa zenak erabaki zuen han fundatuko zuten mojak, Malagóngo San Joserenean geratu zirenak, joan zitezela, ni joan ez arren.
|
|
3 Hauxe dela uste dut bizitzako neke eta miseriarik handienetako bat, eutsiko dion espiritu handirik ez denean; izan ere, gaixo egotea eta min handiak sufritzea, neketsua bada ere, arima itzarrik badago, ezereztzat dut, Jainkoa goresten dagoelako, haren eskutik datorrela gogoan izatean. Dena dela, sufritzea
|
batetik
eta ezer ez egitea bestetik, gauza ikaragarria da, batez ere barrutik eta kanpotik atsedenik hartu gabe, erabat bere Jainko handiaren zerbitzuan jarduteko irrikaz ari den arima bada. Ez du horretan beste erremediorik pazientzia eta bere burua Jainkoaren borondatearen esku uztea baino, beraz balia dadin nahi duen gauzan eta nahi duen eran.
|
|
Nik, berriz, argi ikusten nuen ez zela horrela, orain zaharragoa bainaiz eta ez dut; eta berak ere halaxe ulertuko zuen, baina adore falta hori Jainkoagatik zetorrela pentsa ez nezan agiraka egitearren esan zidan. Orduan, Palentzia eta Burgosko fundazioetan batera ari ginen, eta ez
|
baterako
eta ez besterako ez neukan ezer; hala ere, ez zen hori arrazoia, gutxiagoz hasi ohi bainaiz. Berak esan zidan ez uzteko inola ere.
|
|
Baina gutxi iraun zidan. Izan ere, meza amaitu zenean, leiho batetik patiora begiratu nuen pixka
|
bat
eta alde batzuetatik horma guztiak lurrean ikusi nituen, eta haiek konpontzeko egun asko ziren. Oi ene Jainkoa!
|
|
–Nire ustez, bi arrazoigatik da:
|
bata
eta nagusia, hemen nahasten den buru estimu fin fin bategatik; eta horrela ez du uzten konturatzen Jainkoa poztea baino geure burua poztea dela gehiago. Izan ere, argi dago, arima bat Jauna zein gozoa den probatzen hasten denean, atseginago dela gorputza lan egin gabe atseden hartzen eta arima gozatzen egotea.
|
|
5 Nik ez dut inolako irabazirik aurkitzen gorputzeko ahultasun honetan, horixe besterik ez baita; duen alde ona, hasiera ona izan zuela. Dena dela, denbora hau ongi erabiltzeko izan dadila, hain denbora luzea beren baitan murgildurik egoteko erabili beharrean; askoz ere gehiago irabaz daiteke egintza bakar
|
batekin
eta Jainkoa gehiago maitatzeko borondatea sarri sarri iratzarriz, borondate honi geldi geldi egoten utzita baino. Horregatik aholku hau ematen diet ama prioreei eginahalak egin ditzatela liluraldi hain luzeak saihesteko; nire ustez, arimak agintzen diena ez egiteko, ahalmen eta zentzumenak ezindurik geratzeko bidea ematea baino besterik ez baita; eta honela, kontuz ibiliz ekarri ohi dioten irabazia kentzen diote.
|
|
Horrela, bakoitza bere aldetik bada, nola esaten dugu eta sinesten hirurak esentzia bera direla, eta egia handi handia da, horrengatik mila heriotza jasango bainituzke nik? Hiru Pertsonetan nahi izate bat, ahal izate
|
bat
eta jauntasun bat baizik ez da; beraz, ezer ezin du egin batek besteak gabe, eta diren kreatura guztien Kreatzailea bakarra da. Krea ote dezake inurri bat Semeak Aita gabe?
|
|
eta alde batetik, hori egitean, ez nuela ezer berezirik egiten iruditzen zitzaidan; baina bestetik, oso gogor egiten zitzaidan, prelatuekin ez zela barrua agerian jartzen pentsatzen bainuen, eta azken batean haiek aldatu egiten direla eta beste bat datorrela aurrekoarekin ongi egon ezik, eta hori bizi guztian barruko eta kanpoko askatasunik gabe geratzea zela. Eta honek estutu egin ninduen pixka
|
bat
eta pixka bat baino gehiago ere bai promesa ez egiteko.
|
|
2 Honetan nengoela, bat batean neure burua bil bil eginik sumatu nuen barruko argi hain biziaz, non beste mundu batean nengoela iruditzen baitzitzaidan, eta espiritua bere baitan zuhaizti
|
batean
eta baratze guztiz atseginean aurkitu zen, Kantarik Ederrena gogora ekartzeraino: Veniat dilectus meus in hortum suum.
|
|
San Agustinen egunean Jauna hartu berri nintzela, ez nuke esaten jakingo nola izan zen?, baina aditzera eman zitzaidan, eta ia ikustera ere bai (baina adimeneko gauza izan zen, eta laster batean igaro zen) nola Hirutasun guztiz Santuaren Hiru Pertsonak, nik neure ariman zizelkatuak ditudanak, izate bakarra diren. Pintura bitxi
|
batez
eta argi hain klaruaz aditzera emanik, fedez soilik sinesteak egiten duenaz oso bestelako eragina egin du. Hemendik honela geratu naiz:
|
|
Ahaldunetako
|
bat
eta Aguiar.
|
|
Eta, beraz, gure Jaunari eskatzen jarraitu zuen, eta batez ere berariazko otoitza egiten zion san Andresi. Behin, desira honekin zegoela, ez daki berak itzarrik ala lotan (nolanahi izan zela ere, argi dago ikuskari ona izan zela gero gertatu zenagatik), etxe batean zegoela iruditu zitzaion, eta han patioan korridorearen beheko aldean, putzu bat zegoela; eta toki hartan belardi
|
bat
eta gauza berdea ikusi zituen, hain edertasun handiko lore zuri batzuekin, non ezin esanezkoa baita ikusi zuen era. Putzutik hurbil san Andres agertu zitzaion pertsona oso agurgarri eta eder baten antzera, berari begiratzeak atsegin emateko eran, eta esan zion:
|
|
1 Gizakundekotik Salamancara joateko agindua eman zidatela esan dudan denboran, han nengoela, Beas hiribilduko mezulari bat etorri zen, niretzat toki hartako andre
|
baten
eta honen onuradunaren eta beste pertsona batzuen gutunekin, monasterio bat fundatzera joateko niri eskatuz, dagoeneko horretarako etxea bazutela, eta fundatzera joatea baizik ez zela falta zioten.
|
|
Zarata handi hura bazter batetik bera zegoen lekuraino jaisten zela zirudien, eta pixka batean iraun zuten orro handi batzuk entzun zituen, haren aitari, esan dudanez? oraindik jaiki gabe zegoenari, beldur ikarak emateraino; hura dardarka hasi zen eta, zoroa bezala, arropa
|
bat
eta bere ezpata hartu eta han sartu zen, eta itxuraldaturik hura zer zen galdetu zion. Alabak ez zuela ezer ikusi esan zion.
|
|
9 Bada, bere biziera kontatu zidanean, nik geure hasierako Erregela erakutsi nion eta esan nion, halako nekerik gabe gorde zezakeela hura, gauza bera baitzen, batez ere beren eskulanetik bizi izatea, hori baitzen berak azpimarratzen zuena; mundua diruzalekeriaz galdua zegoela esaten zidan eta hortik zetorrela erlijiosoak gutxiestea. Ni lehengoan nengoenez gero, honetan laster egin genuen
|
bat
eta baita gauza guztietan ere; nik, abitu honekin zein ongi zerbitza zezakeen Jainkoa agertuz, arrazoiak eman ondoren, pentsatuko zuela gau hartan esan zidan. Nik ia erabakia harturik ikusi nuen, eta konturatu nintzen otoitzean ulertu nuena, hau da,, mojen fundaziorako baino gehiagorako nindoala?, huraxe zela.
|
|
11 Esan zidan Pastranan, hau da, ni neu nindoan tokian bertan, ermita on
|
bat
eta lursaila eman zizkiola Ruy Gómezek han eremutarren kokaleku bat egiteko, eta berak Ordena honen kokalekua egin nahi zuela eta abitua hartu. Nik eskerrak eman nizkion eta biziki goretsi nuen Jauna; izan ere, gure aita jeneral agurgarriak bi monasterio egiteko bidali zizkidan bi baimen eta haietatik monasterio bakarra zegoen egina.
|
|
5 Nire laguna, bere burua leku hartan itxita ikustean, ikasleen zer horretatik pixka bat baretu zela dirudi; hala ere alde
|
batera
eta bestera begiratu baino besterik ez zuen egiten, oraindik beldurrez, eta deabruak lagunduko zion arriskuaren pentsamenduak burura ekarriz ni nahastearren, neure bihotzeko ahultasunaz, gutxi behar izaten bainuen. Ea zeri begira zegoen esan nion nik, han ezin zela inor sartu eta.
|
|
1 Ez ziren igaro bi hilabete Salamancako etxean Domu Santu egunean jabetza hartu genuela, Albako dukearen kontulariak eta beronen emazteak burua berotu zidatenean, hiribildu hartan fundazio
|
bat
eta monasterioa egin nitzan. Nik ez nuen horretarako gogo handirik, leku txikia zelako eta errenta izan zuelako; nire joera, berriz, batek ere errentarik ez izatea zen.
|
|
Arima eta espiritua suaren antzekoa dela iruditzen zait; sua handia bada eta su hartzeko prestatuz joan bada, berdin gertatzen zaio arimari ere, Jainkoarekiko duen prestaeraren arabera, sua bezala, berehala su hartuz, goraino iristen den gar bat botatzen duela, hura behean dagoen bestea bezain su izan arren, eta gar hau gora igo arren, horregatik ez da sua galtzen. Horrela hemen ariman ere, badirudi bere baitatik ekoizten duela gauza bat hain bat
|
batean
eta hain fina, non goialdera igotzen baita eta Jaunak nahi dezan lekura joaten; ezin da gehiago azaldu, eta hegaldiaren antza du, ez baitakit nik bestela zerekin konpara dezakedan. Badakit oso argi nabaritzen dela eta ezin dela eragotzi.
|
|
Batez ere Palentziatik Burgosera bitartean, nahiko ausarkeria izan baitzen handik irten ginenean irtetea. ...obintzialari une hartan ez nion esan hau, baina poz ematen zidan niri geure buruak neke eta arrisku handietan ikustean, batez ere Burgostik hurbil den pasagune batean, pontoi batzuk zeudenekoan; han hain ur handiak ziren, eta hainbeste denboran egin zuen euria, non ura pontoi hauen gainetik zen; beraz, ez ziren agertzen eta nondik joan ere ez zen ikusten; dena ura besterik ez zen ikusten, eta alde
|
batean
eta bestean oso sakon zegoela. Azken batean ausarkeria handia zen handik igarotzea, batez ere karroekin, haiek pixka bat aldrebestuz gero, guztia hondatuko bailitzateke, eta horrela karroetako bat arriskuan izan zen.
|
|
–Oi, alaba, alaba!; Gizakundeko hauek nire arrebak dira, eta zu geldi zaude? Bada, izan adore; begira Nik nahi dut, eta ez da zuk uste duzun bezain zaila, eta hortik hasita gainerako etxeek galdu egingo dutela uste duzuenean, irabazi egingo dute bai
|
batak
eta bai besteek?.
|
|
Gaztelako Gobernari militarrarekin ezkondua zen. Senarra hiltzean, seme
|
bat
eta bi alabarekin geratu zen, eta bera oso gazte oraindik. Santutasun handiko bizimodua egiten hasi zen eta seme alabak bertutez beterik hazten; horrela, Jaunak haiek beretzat nahi izatea merezi izan zuen.
|
|
18 Gogoan dut ni egon nintzen toki batean, gure monasterio bat zegoenekoan, emakume bat ezagutu nuela, Jainkoaren mirabe handia oso, herri guztiak esaten zuenez, eta hala izan behar zuen. Egunero Jauna hartzen zuen eta ez zuen bere aitor entzule berezirik, eta egun batean joaten zen Jauna hartzera eliza
|
batera
eta bestean bestera. Ni honetaz konturatu nintzen, eta nahiago nukeen pertsona baten esana egiten ikusi, hainbeste jaunartze egiten baino.
|
|
Beste behin, ni bertan nengoela, aitortzen ari ziren, eta aitortegian zegoena noiz irtengo zain zegoenak ama priorearekin hitz egin zuen. Honek esan zion, ea zer egiten zuen han; ea era ona zen bere baitan biltzeko; burua sar zezala hango putzu
|
batean
eta gogora ekar zitzala han bere bekatuak. Besteak putzuan murgiltzeko esaten ziola ulertu zuen, eta arin arin joan zen hartara; besteak laster batean joan ez bazitzaizkion, han murgilduko zen, Jainkoari zerbitzurik handiena egiten ziolakoan.
|
|
Gauza bat esango dut soilik eta hemendik aterako dituzue gainerakoak: honelako monasterio batean daude koruko moja
|
bat
eta korukoa ez den beste bat, bata nahiz bestea otoitz maila oso handikoak, hildura, apaltasun eta bertuteekin batera, Jaunak oso gozo hartzen zituenak eta bere handitasunak agertzen zizkienak; gauzetatik hain askatuak eta haren maitasunari hain emanak, non, benetan saiatu arren, ez baitugu haiei bidean harrapatzerik, haiek ez baitute erantzun gabe uzten Jaunak egiten dizkien mesedeei, guk geure ... Haien bertutea berariaz azpimarratu dut, bertuterik ez dutenek beldur handiagoa izan dezaten.
|
|
–Behin, Jauna hartu ondoren, Haren Maiestateak neure indar guztiekin horretan saia nendila agindu zidan, monasterioa egin egingo zelako promesa handiak eginez, eta han atsegin handia izango zuela Berak, eta San Jose izena emateko, beronek zainduko gintuela ate
|
batean
eta Andre Mariak bestean, eta Kristo gurekin ibiliko zela, eta distira biziz argi egingo zuen izarra izango zela? (ib.
|
|
Lihoa eta artilea batera izateari dagokionez, nahiago dut oihala erabil dezaten behar dutenean, atea irekitzea baita konstituzioa inoiz ere ongi ez betetzeko, eta behar denean oihala erabiltzean, betetzen dute. Beste horrek ia berotasun bera emango du, eta ez da egiten ez
|
bata
eta ez bestea, eta harekin geratu behar dute.
|
|
Berorri hainbesteko maitasuna izanik, berak dio, berorri mesedea eskatzeak gogaikarri izango balitzaio, horratik, ez liokeela zerbitzatzeari utziko, baina berorren jauntasunari mesedeak eskatzen sekula ez litzatekeela saiatuko. Hain maitasun handia dionez gero eta beste batzuei mesedeak egiten dizkiela ikusten duenez gero, sentitzen du pixka
|
bat
eta ez dela zorte oneko uste du.
|
|
10 Hirugarrena da, berorren jauntasunak ez dezala lot gainerako Ordenetakoak dauden baino estuago monasterio hauek gobernatzen dituen prelatua, haiek monasterio
|
bat
eta erlijioko etxea ematen badiote edota beraiek mojentzat lortzen saiatzen badira, fundazioari hasiera emateko moja batzuk eramateko ahalmena dutelako; izan ere, hori gabe, nekez ezarri ahal izango da erlijioa, eta jeneralek sekula ere ez dute eragotzi hori beren Ordenan, alderantziz baizik: bultzatu egiten dituzte eta poza hartzen monasterioak gehitzeaz, Karmengo jeneral txit agurgarriak hain gaizki informaturik egon aurretik bezala.
|
|
David erregearen egunean eman zen lehenbiziko meza (oso ezkutuan, eragozpenen bat izan zitekeela uste baikenuen), eta hemengo gotzain onak, on Alvarok, gauza guztiak hain ongi bideraturik, ez bakarrik ez zen izan eragozpenik, baizik eta hiri honetako pertsonek poza besterik ez dute agertu eta orain Jainkoak gu hemen egotearen mesedea egingo die. Nik ikusi dudan gauzarik harrigarriena da; seinale txartzat izango nuen, baina uste dut pertsona askoren kontrakotasuna lehen izan zela, hor ingurukoei ez baitzitzaien ongi iruditzen fundazioa hemen izatea; eta horrela, ni gogorik gabe izan naiz etortzeko, Jaunak argi pixka
|
bat
eta konfiantza handiagoa eman arte. Uste dut, fundaturik dauden etxerik hoberenetakoa eta deboziorik handienetakoa izango dela; izan ere, etxea Andre Mariaren ermita baten ondoan, herriko tokirik hoberenean, erosi genuen, herri osoak eta eskualdeak debozio handia erakusten dioten tokian, eta kapituluak baimena eman du eliza honetara ematen duen burdin sarea izan dezagun, eta hori gauza handitzat da.
|
|
Jakin beza, ene aita, nik berori hortik libre ikusteko dudan gogoan, argi ikusten dut indar handiagoa duela berorri Jaunagan diodan maitasun handiak Ordenaren onak baino, eta hortik dator berezko ahultasuna, hau da, bihotz bihotzean sentitzea guztiek ez dutela ulertzen berorri zor diotena eta egin duen lana, eta berorren aurka hitzen bat ezin jasan izatea; baina azken batean, oraindik gehiago egin dit guztien onak. Dena dela, berorren agurgarritasuna aita Nicolaorekin beti ibiliz, hura hautatuko balute,
|
bata
eta bestea betetzen direla esango nuke. Baina lehen aldi honetan, uste dut, denerako askoz hobe litzatekeela berorren agurgarritasuna nagusi izatea, eta horrela esaten diot aita komisarioari.
|
|
5... Jainkoak nahi beza, hainbesteko kalterik ez etortzea berorren aitatasuna gabe dauden etxe hauei, kasu askotan xehetasunez beteriko gobernua eta era
|
bateko
eta bestekoaz konturatzen dena, behar izaten baitute. Beraren mirabeak dira, Haren Maiestateak babestuko ditu?
|
|
1, zorionak eman behar? berorrekin zerikusi handia baitu, eta horrela pozgarri izan zait
|
bata
eta bestea. Egunen batean bisita beza berorrek nire partetik beloa hartu berri duena, eta mintza bekio astiro astiro, eta eska biezaio Jaunari gomendatzeko ni eta Ordenako arazo hauek.
|
|
A. Mariano Toledon dago. . Postulatzaile
|
bati buruz
eta dotearen bermeari buruz. Goraintziak GarciƔlvarezi eta fraide karmeldar oinutsei.
|
|
12 Ni hemen pozik egotearen arrazoietako
|
bat
eta luzaroago egonarazten nauenetako bat hau da: hemen ez dela han zen santutasun sona haren memoriarik eta horrek bizitzen uzten dit, haizezko dorre hori nire gainera noiz eroriko beldurrez egon gabe?
|
|
Gaur gure bila etorri dira aita frai Antonio eta Rodako aita priorea. Zalgurdi
|
bat
eta karro bat dakartzate, eta haien albisteen arabera, uste dut ongi etorriko dela fundazio hura. Gomenda biezaio berorrek gure Jaunari.
|
|
Ahal badut, orain idatziko diot. Berorren agurgarritasuna saia bedi, gutuna laster
|
batean
eta segurtasunez joan dadin.
|
|
3 Ni egia osoaz ari izan naiz berorrekin eta, nire iritziz, beharturik nengoena leialtasunez eta kristautasunez egin dut (Jaunak badaki honetan egia diodana), eta egin dudan baino gehiago egitea, ustez,
|
bataren
eta bestearen aurka joango litzateke.
|
|
Jainkoak gorde dezala, ene aita; baina garai hauek hain arriskutsuak izanik, nahiko ausarkeria da batetik bestera ibiltzea, alde guztietan daudelako arimak. Jainkoak nahi beza, on egiteko gar bizia dirudiena ez dadila izan garesti ordainduko dugun tentaldia, toki horretan aski baitzen katu
|
bat
eta domingotarrak eta frantziskotarrak ere badaudela uste dut. Dena dela, ezin dut buruan sartu bedeinkatu horrek ongi predikatzen duenik.
|
|
1
|
Bata
eta bestea gabe geratuko dira, berorren agurgarritasunak dioenez. Errentan jartzea ez da komeni; nahitaez erosi behar dutelako etxea, ona nahiz txarra.
|
|
Neskatxoa eskutik uztea da beldurtzen nauena. Gaixorik dago mukieri handi
|
batez
eta sukarraz. Goraintzi asko ematen dizkio berorren agurgarritasunari, baita gainerako guztiak ere.
|
|
Maria andereari muin egiten diot eskuetan askotan. Hemen ditu berorren alde otoitz egiten duen
|
bat
eta otoitz egiten duten asko. Benetan nahi genuke berorren presentziaz gozatu ahal izatea; baina hemengo sufrimenduekin izatekotan, nahigo dut hor sosegua izan dezan hemen sufritzen ikustea baino.
|