Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 81

2000
‎Soriaren ogitartekoari erraten genion" txilibita". Gainerako ikasleena baino puskaz luzeagoa, eguneko ogiaz egina izaten zen, gurea ez bezala, eta, denen txorizo edo txokolatearen partez, amak goizean berean frijitutako hirugihar zerra lodia izaten zuen tartean. Bere" txilibita" jaten ari zela, Soria gorrotoa eta aldi berean miresmena sorrarazten zituen ikuskizuna zen, erabat biribildua izateko gure isiltasun bekaiztiaren laguntza behar zuena.
2007
‎... egia duk, banian segur beste egitekorik, kabala, kanpoak eta guziak. Egia erran," stagiaire a" hor izan balitz, berak eginen zitian... aiseago izanen zian harekin... galdegiten nioan... funtsian... ez... ez arras ez... ez denak ez... dien adinarekin... ni bera baino puska bat gazteago izanki ta... errespetua zor dioat... uste’uka... hamabost urteren diferentzia diauk... halere... ez tik inport... elgar entzuten diauk frango untsa... hatsarrean baino segur hobeki... doi bat tinko zitian gure harremanak... herabetasuna edo nik dakita zer... laster laxatu gaituk... to nola ilhuntze batez... galdegin zauzkularik gure kontu personalak (horiek ere jakin behar... Eta mintzatu gaituk hiruak, Xexilirekin, eta emeki emeki gostuxaño gintian denak.
2008
‎abestia baino puskaz gehiago
‎Liburu mota honek hazkunde progresiboa du, eta iaztik hona jaitsi bada ere 2000n baino puska bat gorago dago. Hala ere, eremu hau zein den zabala jakinda, aurtengo 381 horiek ere ez direla nahikoa esan behar da.
2009
‎Ernea zen Charlotte. Louise baino puskaz erneagoa. Amodioan haren azpian ez zenez, aise barkatuko nion, trukean gorteko nire lehen maitaleak adina jakingarri ekarri balizkit.
‎Na­farroako Gobernuaren estatistiken arabera, 1976tik 1998ra, 22 urtetan, jaiotze tasak erdira egin du herrialdean. Hortik ondorioa atera dute Nafarroako jaiotze tasa belaunaldiak ordezkatzeko beharrezkoa den kopuruaren azpitik dabilela, hau da, emakume bakoitzeko 2,1 seme alaba baino puskaz guttiago sortzen dela. Gaur egun haur guttiago izatearen arrazoietako bat, bi gurasoak etxetik kanpo lanean aritzea omen da kasu auniztan, eta familiari eskaintzeko denbora eskas dutela horregatik.Gauzak horrela, Gobernuak onartu berri duen lege honen bidez lana eta familia bateraga­rriak egin nahi dituzte.
‎San Leonardo piazza, Veneziako pasabide zentrikoa delako batetik, edo berezko interesagatik, jendea ugari dabilela kontatzen dute, beste gune askotan baino puskaz gehiago. Gustura diote, udaleko politikari eskuinekoek ere onartu dutela proposamenaren arrakasta soziala eta interesa.
‎Aitz difentak dire. Arantxa illunez bezti, illeak tinko lotuak, bere ahizpa baino puskaz ttikiago. Helena dena argitasunari emana, arropa xuritan, bere edertasunez fio, iguzkiaren sua partituz milla ximixtetan bere ille gorrantzan.
2010
‎Kalkuluek diotenez, 10.000 ordu inguru irauten dute, goritasun bonbillek baino puska bat gehiago, baina hor ere badira aldeak, eta, azken batean, kalitatearen, ekoizlearen eta erabileraren araberakoa izaten da hori.
‎Lehen aldira irristatzen da hor dena. Berdabio bertsoa kantatzen ari den garaia (1748) baino puskaz lehenago egina zuela, alegia, Elamako hilketa Trabukok. Azkue eta Donostia maisuek jasotakoak uztartuz Aita Jorge Riezukoak osatutako kontaera honek erakusten dizu hori ederki [243]:
‎Ezkontza hartatik zazpi seme alaba jaioko ziren Berdabion, eta haien artean gure kantako protagonista Joxepe Etxagarai. Seme hau jaio eta lau urtera hilen zen berriz aita Joan, ama Jazinta baino puskaz zaharragoa zena, eta honelaxe utzi idatzirik, hil aurreko testamentua:
‎Kontuak horrela, argi dago herentziako paper hori egin baino puskaz lehenago kartzelatik aterea zela Berdabio, eta nire iruditua da, Iruñeko Auzitegi Gorenak 1748ko abenduaren 24an lauak pobre deklaratu zituenetik egun gutxi barren, kartzelatik atereak izanen zirela Nabaz zubietarra ez besteak; eta ez zela inor urkabera eramana izan, gero Lekuonatarrek lilura haundixkoz asmatu zuten bezala. Salaketa honetan deusen hobendun izan balira, goienez ere, honako zigor hauxe bete baitzuten [204]:
‎Xantik berak erakutsi baitzigun Eskoriatzan zer edo zer baietz, baina Mikel Laboaren kutsu nabarmenarekin, bai doinuan bai letran. Eta hiru puntuko usario zahar hori arrotz egiteak berak erakusten du ederki, Laboarena eta Lekuonarena atera baino puskaz lehenagotik, beste guzia estaliz gailendurik zebilen bertsio bakarra, lau puntuko hauxe zela. Bere doinu eta guzi, oso osoan, geroztik zenbat jenderi jaso zaion ikustea aski.
‎Un carbonero cortó robres en Ariztieder a uno llamado Pelaio Retegui, alias" Pellodiru", ferrón de Alduncin. Nire susmo txar horiek baino puskaz gehiago balio zuen izengoiti horrek. Ez jakin behar nik lehendik!...
2012
‎Kurdua baino puska bat koldarragoa izan naiz, bai. Berak ondo defendatu du bere herria, ez du esan turkiarra denik, ez du esan Istanbulekoa denik.
2013
‎Tira, ez da beste munduko ezer, baina ikus daiteke. Azken bi ostegunetan eman dute, hiru ordu guztira, asteburu bazkal osteko telefilme horiek baino puskaz aldarte hobea utziko dizu, ziur.
‎Agerre baino puskaz zaharragoa izanik ere, itxura bizia du Zubiaurrek, bihoztuna. Ezagun du hark ere zerbait badakiela gauaz baizik egin ez daitezkeen lanez.
‎Zeharka irakurtzen saiatu nintzen, orrialde bera irakurtzen ari dira bi lagun kasik pertsona bakarra baitira eta hori elkarrekin dantzatzea baino gehiagoxe da, elkarrekin amodioa egitea baino puskaz gutxiago. bere laurogei bat orrialde murritz eta eskasetan, herri masa sozialistei erlatibitatearen teoria azaltzeko monografia bat omen zen, lumaz egindako marrazkitxoz irudiztatuak agertzen ziren paragrafoen artean: leihatilatik geltokiko erlojura begiratzen zuten tren bidaztiak hurrengo marrazkian beren eskumuturreko erlojuei so zeuden, xaloki harriturik tren kanpoko eta barneko orduen arteko diferentzia egiaztatzean.
2014
‎Ereiaroaren 13an bozak izan dira, eta gudu bizian arituak dira Blaise Gerazage Donapaleuko jaun mera, zeina gorrietarik baita, eta Jean Ibarnegarai abokatu gaztea, xurien hautagaia. Bozketa aise irabazi dute gorri tzar horiek, baina Ibarnegarai diputatu izendatu dute halere, Gerazagek baino puskaz boto gehiago eskuraturik zirkunskripzioan: 5.930 boto Gerazagek, 7.614rentzat Ibarnegaraik.
2015
‎Hala, batetik kalitatearena aski subjektiboa zela baina eguneroko prentsan euskaraz aritzeko gai zen bakarra Argia zela azpimarratzen zuen Landak. Pisu soziologikoari zegokienez, euskararentzat irizpide desegokia zela esateaz batera, Argia euskaraz alfabetatutako %10era iristen zela zioen, erdarazko prentsa iristen zena baino puskaz zifra handiagoa.
‎dagokiena baino puska askoz handiagoak
‎jendarteari eskaini beharreko zerbitzuan. Bai Aurrezki Kutxatik bai Udal-Etxetik eta Diputaziotik, zatxekiona baino puskaz gehiago eta hobeki jorratua, eta arlo askotan gainera. Eta hori, indarrean zegoen ordenamenduaren aitzi, kontrakarrean, herria eta herritarrak ifarrean beti, premiazkoa bainoago ezinbestekoa zen garaietan.
2016
‎Lintxamendu gehienetan ez zegoen sexu eraso batekin lotutako salaketarik ere; baina, horratik, bortxaketaren argudio arrazista azkar zabaldu zen, eta izugarri eraginkorra suertatu, aurrez beltzen aurkako aldra erasoak zuritzeko saiatutako beste bi aitzakiak baino puskaz eraginkorragoa. Gizonen nagusigoak goitik behera blaitzen zuen gizarte hori, eta, ondorioz, gizon bati gehiegikeria oro barkatzen zitzaion, baldin eta bere andrea defendatzeko zereginak bultzatuta egiten bazuen.
‎Frederick Douglassek leial eutsi zion bere arreben kausari, beste behin ere, eta sufragio ebazpenaren alde egin. Aldeko boto gehiago jaso zituen ebazpen horrek Rochesterko biltzarrean, Seneca Fallsekoan baino puskaz gehiago.
‎Emakumeen lehen biltzarra baino puskaz lehenago, klase ertaineko emakume zuriak hezkuntza eskubidearen alde borrokatu ziren. Matildaren iruzkinek argi utzi zuten emakume zuriek eta beltzek egiazki konpartitzen zutela zerbait:
‎Politikariek bost edo hamar urtetik gora eman ditzakete gai honen bueltan borrokan, baina, ikuspegi politiko batetik, gizon beltza, lurralde honetan, emakume zuri ikasia baino puskaz aurrerago dago. Nazioko emakume entzutetsuek beren esku zegoen guztia egin dute, azken hogeita hamar urteotan, negroaren askatasuna ziurtatzeko, eta, negroa izakien eskalako maila beherenean egon den bitartean, prest egon gara haren aldarrikapenak bultzatzeko, baina, orain, eskubide zibiletarako ate zerutiarra poliki zabaltzen ari den honetan, geure buruari galdetzen diogu, serioski, ea alboratu ote genukeen, eta. Sambo?
‎Neskato eta emakume gehienek soroan egiten zuten lan, egunak argitzen zuenetik ilundu arte, mutiko eta gizon gehienek bezalaxe. Lanari zegokionez, sexuari buruzko pentsakizunak baino puskaz garrantzitsuagoak ziren zigorraren mehatxupeko indarra eta emankortasuna. Alde horretatik, berdin berdin ziren zapalduak emakumeak eta gizonak.
2017
‎Artaburuak gara, galantak, artaburuak king size, Iowako sailetakoak baino puskaz handiagoak.
‎Zuek kretarrok eta nik mazedoniar honek mendi hau oraintxe irentsi behar dugu! Mendia baino puska handiagoa behar da gu azpiratzeko. Turkoak ere hezi ditugu, ez al da hala?
‎Estatu moderno demokratikoak sortu baino puskaz lehenago azaleratu zen ordezkaritzaren gaia, baina beranduago lotu zen demokraziarekin. Hortaz, hogeigarren mendera arte, ordezkaritza baliatu zitekeen herriaren baimen, oniritzi edo agindurik islatu edo eduki gabe.
‎Durangoko Azokak areagotzen ditu abaila eta joera, eta horren ataritan ari natzaizue idazten, horren eraginpean: azaroko azken asteetan orotariko lagunak baino puskaz sarriago ikusten dituzu beste hedabideetako kazetariak eta argazkilariak, zer esanik ez editoreak, hortxe elkartzen zarete jakak bustita Donostiako Alde Zaharreko aretoetan, sotoan, liburutegi zaharrean, Elkarren.
‎Hirugarrenak, berriz, saldutako prezioa baino puskaz gehiago balio zuela etxeak: Juango de Sarratea, 122 cantero vecino de Oyeregui, 55 años, reside aqul toda la vida:
‎Azoka izenekoa seguru aski ere, orduko Herriko Etxe zaharra. Hurrena, beste lauren bat, gainerako etxeak baino puskaz garestiagoak:
‎Banuen haren aditzea, baina “danborrean” sekula izan gabea nintzen. Itsasbehera zen, tentuz egin nuen bidea moila ertzetik, nasa baino puskaz beherago ikusten nuen itsasora erortzeko beldurrez. Danborrera iristeko azken eskailerak igo genituen.
‎Maritererekin egoten jarraitu nuen, hark bake bakean uzten ninduen behintzat. Mandatuak egiten nizkion, kontserba latak gehienbat, eta potoak apalik garaienetan kokatzen laguntzen nion, ordurako bera baino puskaz altuagoa bainintzen.
2018
‎Lorategiko etxe alderantz nindoan, lord jaunak arestian gonbidatu batzuekin hartua zuen tearen hondarrak jasotzeko asmoz. Gogoan dut nola begietsi nuen distantzia batetik, nire aitak behinola erorikoa izan zuen eskaileretara iritsi baino puskaz lehenago. Kenton andereñoaren itzala lorategiko etxearen barnean batera eta bestera.
‎Neska txikia, lasaitu baino, gehiago asaldatu du zaintzailearen errietak, eta lurrean negarrez ari da. Halako batean, txakur zuri handi bat dator makila baten atzetik, haurra baino puska bat handiagoa da. Ezustean harrapatu du txikia, eta negarrek barreari eman diote bidea, bat batean bere suminduraren zergatia ahaztu balu bezala; barrea eragiten diote, nonbait, txakurraren mugimendu kankailuek eta handitasun iletsuak, umearen algaratxo kutsakorrek erakusten duten bezala.
‎Hurbildu egin behar izan dute hormara, Epsomeko zaldi karrerakoak baino puskaz txikiagoak dira koadro hauek.
2019
‎Dakidan gauza bakarra da giza praktika gutxik eragiten duela nigan higuin sentimendu handiagorik. Eta MZren ahotan invent handiena ere istorio errealena baino puskaz sinesgarriagoa gertatzen dela, misterio, jakinduria, umore poxi bat baldin badauka.
‎Nahiago izango zuen indartsua izan, zurruna, gogorra, kastoa, kementsua. Alabarengan, senarra baino puskaz gehiago gorroto zuen bere burua.
‎zapatak garbitu edo zubi bat altxatu, dena banitate berbera da; sexuak berdinak dira atzera, gizarte diskriminazioez harago. Horregatik, neska txikia eta neska nerabea anaiak baino puskaz ere kar biziagoz lotzen zaizkio debozioari; Jainkoaren begiradak umiliatu egiten du mutila, haren transzendentziaz harago baitoa: tutoretza ahaltsu horren pean, mutila haur bat izango da beti; horra hor aitaren existentziak sentiarazten dion mehatxua baino ere kastrazio erabatekoagoa.
‎Bere erotismoaren nolakoak eta bizitza sexual librearen zailtasunek monogamiara bultzatzen dute emakumea. Nolanahi ere, gizonari baino puskaz zailagoa zaio harremana edo ezkontza karrerarekin uztartzea. Gerta liteke maitaleak edo senarrak eskatzea karrerari uko egin diezaiola:
2020
‎" Bilatutakoa ertzeko pertsonengan azaldu zaigu", aitortuko zaigu bukaera partean. Gauza jakina baita ertzak beti zentroa baino puskaz interesgarriagoak direla: " Joan etorrian zebiltzanengan, euskal erdal ertzean, arrotz gerturatuetan eta bertoko arroztuen artean".
‎Hortaz, zoko guztiak ongi arakatu ondoren eta inondik ere ezin inork ikusi zituela konprobatuta, solasa hasi zuen mojak Masettori hurbildu, esnatu, eta Masetto berehala zutik jarri zen; orduan mojak laztantsu eskutik hartu, Masettok barre tontoa egiten zuen bitartean, eta etxolara eraman zuen, non ez zion Masettori gehiegitan eskatu behar izan berak nahi zuena egiteko. Eta lagun leiala baitzen, nahi zuena izan zuenean, besteari utzi zion lekua eta Masettok, beti ere tontoarena eginaz, gustoa eman zion hari ere; eta hortaz, alde egin aurretik bakoitzak behin baino gehiagotan probatu nahi izan zuen mutuak nola egiten zuen zaldiz, eta ondoren bien artean solasean maiz esaten zuten gauza gozo ederra zela hura, uste baino puskan gehiago ere bai; hortaz, ordu egokiak aprobetxatuz, joaten ziren mutuarekin dibertitzera.
‎Majo lo eginda esnatu da Txarro, lehen argi izpiak logela argitzen hasi baino puskaz lehenago. Oraindik ohean etzanda, egin beharreko lanaren nondik norakoak ekarri ditu burura berehala.
‎Agertuko ahal zaie oraintxe bide erdian! Horrela, lana uste baino lehen bukatuta, agudo itzuliko litzateke batailoira, eta agerian utziko luke denen aurrean saritzeko moduko lana egina duela, agindutakoa baino puskaz arinago. Egindako lan finaren truke mailaz goratu akaso, eta ohatze on batean lo egiteko eta errazio onenak jateko aukera izanen luke azkenean.
‎Ohean, esan nahi baita, zaborretik jasotako bi koltxoi karratu, boxeo ring baten itxurakoak, bata bestearen gainean ipiniak, nirekin korapilatu zena Hego Eskualerriko beste herrixka batekoa zen, nahiz eta, nabarmendu behar denez, haren europeismo kosmopolitismoa nirea baino puskaz zabalagoa zen, Baionan bizi ondoren etorri baitzen Londresera. Elkar ezagutu genuen moduak bazeukan maitagarrien ipuinetako ezaugarri sinbolikorik:
‎Izenak izana berez eta besterik gabe dakarrela dioen erran zuhurra baino puskaz zuhurragoa begitandu izan zait beti" Izenetik izanera, gogoa zubi" atsotitza, besteak beste aldatu nahia eta aldatzeko egin behar den ahalegina nabarmentzen dituelako.
‎Hogeita hiru urte geroagoko gorputzetik atzera begira, emakume haren presentzia dut gogoan. Ez zitzaidan sexualki erakargarria egin, ni baino puskaz helduagoa zela esango nuke. Ez zatekeen ni baino helduagoak ziren pertsonekin txortan egingo nukeen lehen aldia, baina ez zen kasua izan.
‎MERLINE: Alfredo gu baino puskaz zaharragoa zen, ia hogei urte zaharragoa. Erdialdeko Amerikara joan zen eta oso gaizki pasatu zuen.
‎Inauterietan eskuarteko asko behar da, gauza txiki ugari saltzen da eta txanpon gorria beharrezkoa da. Gurean gehien erabiltzen den moneta bi eurokoa da, batekoa baino puskaz gehiago; gutxien, zentimo batekoak eta bikoak, bostekoak dezente. Ikasturtearen hasieran eta inauterietan, borragomak, arkatzak, xingolak, distirak edo oihal puskak direla, sortzen dira prezio xelebreak, posible da bezero batek 67 edo 81 zentimo gastatzea.
2021
‎espero baino gutxiago egin dut barre. Aldiz, espero baino puskaz gehiago hunkitu naiz.
‎bederen badituzkena, bainan gora baino puska batez hertsiago, ez hain barna ere aitzin gibel. Behere
‎Gainerakoan, orain arte presaka idatzi izan dut beti eta gauza labur samarrak, eta halako batean iruditu zitzaidan jabetua nintzela horren arrazoiaz. Izan ere, ni baino puskaz zaharragoak diren neba arrebak ditut eta txikia nintzela, mahaiaren bueltan hitz egiten nuenean, isiltzeko esaten zidaten beti. Hortaz ohitua nintzen kontuak itsumustuan esaten beti, arrapaladan eta ahalik eta hitz gutxienekin, beti beldurrez besteak beren artean mintzatzen hasiko ote ziren eta niri kasu emateari utzi.
‎Donostian mugikorrera hots egin zidanean, banekien zertara zetorren, eta neure burua entregatu nuen. Tasiok behar baino puskaz gehiago ordaindu du, egin ez zuen zerbaitengatik.
‎✳ Eztago traba haundirik gaur hementxe! ‣ Goizean baino puskaz gutxiago, bai. ■Jakina, tabernak gauerdian... ordubatean ixte asunto horrekin, denak tabernan egongo dira egarria berdintzen.
‎✳ Holandari begiratu bestela. Belgikan konfitamendu gogorrarekin Holandan baino puskaz hildako gehiago izan omen dira ofizialki. Eta Holandan araua askozaz arinagoa izan da, borondatezkoa," adimentsua" edo...
‎Gogoan dut FMk zioena: 40 urteetatik aurrera egunero minen bat daukazula, edo bestela hilda zaudela (kontua da zer pasatzen den eguneroko min horiek 40ak baino puskaz lehenago hasten badira).
2022
‎“Inpresioa daukat bospasei minutu luzez iraun zuen txistukada hori aldez aurretik mamitua zegoela; azken saioa aurretik bazegoen halako giro bat, edonolako epaiak ere bete betea utziko ez lukeena”. Bistan da, azken fasera nor pasako baino puskaz auzi konplexuagoa ezkutatzen du txistu jotzeak: aurrenekoz, bertsozale askok publikoki erakutsi dute ez datozela bat epaileen irizpideekin; arrotz zaiela tribunal autoizendatu hori, eta matxinatu egiten direla haren erabakien aurka.
‎Duela 9.000 urteko momiak aurkitu ditiztek hemen (denetik, gainera: umeak, helduak, zaharrak; baita umekiak ere, fetuak!), Egiptokoak baino puskaz zaharragoak. Izugarria.
‎...nire helduaroaren hasierako urteak eginak nituen ergelkeria guztiak, hala nola faktura mordo bat kobratu ahal izateko egin beharreko guztia egitea eta enkarguak bata bestearen atzetik onartzea eta gainetik kentzea, torlojuak egiten ari banintz bezala konparazio paradigmatikoa, nahiz eta ustez langile kreatiboa izan, eta nire beste pasio guztiak alde batera uztea eta gastuak ordaintzeko behar nuena baino puskaz gehiago irabaztea eta irabazten nuena baino gutxiago gastatzea, eta, horretan guztian ari nintzelarik, bidenabar, nire neska lagun ohirik aspaldikoenarekiko harremana eta ziur aski beste hamaika harreman pikutara bidaltzea.
‎2017an, esate baterako, jende andana oldartu zitzaion BBCren marrazki bizidun dibulgatibo batzuk zirela-eta: Antzinako Erromako ofizial beltz bat agertzen zelako piztu zen hasierako polemika, eta Beardek defendatu egin zuen, esanez erabat posible zela hori, erromanizazio garaiko Britainia jende ugarik uste baino puskaz ere pluralagoa izango baitzen seguru asko. Horren ostean, erruz jaso zituen bere adinari, itxurari eta gaitasun profesionalari buruzko irain matxistak, baita mehatxuak ere.
‎Lasaitu egin nintzen. Ni baino puska bat zaharragoko bertsolari hark boniatoa zer zen ez bazekien, ez zen nirea errua.
‎Elkarrekin egoten ginen. Denak ziren ni baino puska zaharragoak, ni haur bat, haiek neskatxa gazteak, andereñoak. Baina hagitz ongi moldatzen ginen gure artean.
‎Oso gizon zaharra zen nik ezagutu nuenean: altua –semea eta biloba baino puska bat gehiago–, segaila, oso beltzarana, hamarraldietan jotako eguzkiaren argia azalean itsatsita geratu izan balitzaio bezala; ile mataza ederra zeukan oraindik, urdindua noski. Margak eta biok bat gentozen:
‎bezero eta erabiltzaile kopurua murritzagoa da lehen egunean baino. Gizon eta emakumeen arteko proportzioa, berriz, orekatuagoa da, horiek haiek baino puskaz gazteagoak izaten segitzen badute ere. Barraren gibelean lehengo egunetik harri bilakaturik dirudi traje urdin argidun morroiak, bakearen zaindari eta jokoaren antolatzaile.
‎...uari, beste inork okupatzen ez zuen ohean egin maitasuna, eta nork daki, beharbada ni ez nintzatekeen puta izango, nola esan behar du inork ezer seguru, eta gainera ni han ez egonagatik ere aitak ez zukeen ama ukituko, ezta munduko emakume guztiak bat batean hil izan balira ere, eta nire ama bakarrik utziko zukeen gizonen desiren gainean erreinatzen, badakit, zeren toki hura libre zegoen nik hartu baino puska bat lehenagotik ere, horra drama, jaio baino puska bat lehenago ere zain neukan hiltzen nauen hau, eta ikusi, beranduegi da, ni hantxe nengoelako edo ez nengoelako, nire gurasoen artean gertatu dena edo gertatu ez dena esplikatzen hasteko, beranduegi da beren emazteari uzkitik eman ezin diotelako niri ematen didaten bezeroei lotzen nauten gogoetetan barrena atzerantz nabigatzeko, alegia, be...
‎...asuna, eta nork daki, beharbada ni ez nintzatekeen puta izango, nola esan behar du inork ezer seguru, eta gainera ni han ez egonagatik ere aitak ez zukeen ama ukituko, ezta munduko emakume guztiak bat batean hil izan balira ere, eta nire ama bakarrik utziko zukeen gizonen desiren gainean erreinatzen, badakit, zeren toki hura libre zegoen nik hartu baino puska bat lehenagotik ere, horra drama, jaio baino puska bat lehenago ere zain neukan hiltzen nauen hau, eta ikusi, beranduegi da, ni hantxe nengoelako edo ez nengoelako, nire gurasoen artean gertatu dena edo gertatu ez dena esplikatzen hasteko, beranduegi da beren emazteari uzkitik eman ezin diotelako niri ematen didaten bezeroei lotzen nauten gogoetetan barrena atzerantz nabigatzeko, alegia, beren emazteekin egin ezin duten guztia nirekin egin ...
‎Baina horiek baino puskaz gehiago hunkitu nau taldeari eman nahi dioten dimentsioak. Irun, noski, Hondarribia, Hendaia, baina Bera eta Lesaka ere bai, are:
‎Dakidan gauza bakarra da giza praktika gutxik eragiten duela nigan higuin sentimendu handiagorik. Eta MZren ahotan invent handiena ere istorio errealena baino puskaz sinesgarriagoa gertatzen dela, misterio, jakinduria, umore poxi bat baldin badauka.
‎(Ia) etxetik kanpo, beraz, kulturatik aparte antzean, hizkuntza literario izatera mugatu da niretzat euskara. Ematen du gauza gutxi dela, baina literatura bizi duenarentzat, sinetsidazue, ematen duena baino puskaz gehiago da.
‎Modernitatea bada hitzaren zibilizazioa, mendebaldekoa izan bada, hainbeste denboraz, elkarrizketaren kultura, da kafetegietako bizitzak hartu duelako leku zentrala. Kafetegia baita leku bat, espazio bat, instituzio bat, izena ematen dion edaria edateko tokia baino puskaz harago doana: bizitza arruntaren etena gertatzen da bertan, eten horretatik hain justu bizitza bera pentsatzeko aukera emanez.
‎Iragan berri diren hauteskundeen harira entzun dut: Kolonbiako eskualde batzuk beste batzuk baino mugituagoak direla –eta, ez dakit zergatik, imajinatzen dut Kolonbiako eskualde lasaienak ere munduko ia beste edozein eskualde baino puskaz mugituagoak izan behar direla–. Halakoxea imajinatzen dut, hain justu, mugitua, Ukraina –bai, behingoagatik:
‎Zuberoako bortua, Baxenabarrekoa baino gorago izanagatik, Biarnokoa baino puska bat apalago da, eta neguan ere maiz jendea hortik ibil daiteke alde batetik bestera, bereziki Iratiko apalunetik, haize hegoak usu elurra urtzen baitu Euskal Herrian, Pirinio handietan ez bezala. Errextasun horrek esplikatzen du handizki, beste arrazoin batzuen artetik, Lapurdi eta Baxenabarreko makien ahulezia:
2023
‎Egia da ez dugula gehiago burrustan erabili behar, parte on bat galduz. Baina jende bakoitzaren zuhurtzia baino puska bat gehiago da, uraren hamarretarik zortziak ihes egiten baitigu, laborantzaren, industrien eta botere publikoen eskuetan: uraren politika orokor bat plantatu digute, baina berehala!
‎Bizpahiru pasiera egin genituen aintziraren inguruan, eta argazkiak egin zizkiguten parterre baten eta magnoliaren ondoan. Bera ni baino puskaz altuagoa. Eta beti behako hura, begi bazterraz eginikoa, maltzur samarra.
‎Herri bizia omen da, bai kaskoan, baita auzoetan ere, Z ez baita alferrik terrenoz probintziako herririk handienetarikoa. Horrek zailtzen omen du ikuspegi globala, Z kaskoa baino askoz gehiago delako, baina aldi berean kaskoa bera ere Zren topikoa baino puskaz aberatsagoa da. Berak erraztuko omen dit egonaldia.
‎Deia amaitutakoan gaua zen kalera atera nintzen, elurtearen eta negarren aurretik, eta irudikatu nituen andre betaurrekoduna eta gizon apala beren film gogokoenetako baten dialogoa imitatzen, bekainak oker, eskuak mugitzen, filma baino puskaz barregarriago. Oheratu aurretik Julius Mosen en olerkian aurkitu nuen haien abezedarioa:
‎Autopsiaren erdia egina zutenean Leninen burmuina ireki zuten eta heriotzaren arrazoia aurkitu. 1924ko urtarrilaren 21ean buruko isuri bat jasan zuen, odol ugari sartu zen Leninen burmuinean, gehiegi, zain esklerotikoek bidaltzen zutena baino puskaz gehiago.
‎–Bai, bai... Théodore baino puska bat lehenago hil zen. Bertzeak ere hilak dira.
‎A zer okurrentzia. Etorkizuna iluntzen didate, eta mutilek baino puskaz gehiago gainera. Amaren animo eta irakaspenak oro, hi nahi dunana izan haiteke, deuseztatuz doazkit, Bihorelgo neskatilek anbizioa zapuzten didate.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 22 (0,14)
Alberdania 19 (0,13)
Susa 8 (0,05)
Booktegi 8 (0,05)
Berria 6 (0,04)
Pamiela 6 (0,04)
Maiatz liburuak 3 (0,02)
Jakin 2 (0,01)
Argia 2 (0,01)
Consumer 1 (0,01)
erran.eus 1 (0,01)
Labayru 1 (0,01)
Herria - Euskal astekaria 1 (0,01)
Bertsolari aldizkaria 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia