Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 380

2000
‎EAJko talde parlamentarioa inozo samar izan ginen PPrekin. PPk Austriako Haiderrekin konparatzea eta Kosovoko Europa euroaren Europa baino nahiago dugula esatea ez dugu legealdi berrian ahantziko. ETA PPko zinegotziak hiltzen hasi zenean hauxe esan genion PPri:
‎Ziabogarik azkarrena tabernako barra aurrean hartzen du, garagardo aparra oso trago txartzat duelako. Txanpa harrapatu arte trainerua uzten ez duen patroia, untzia hondoratzea baino nahiago du ixilik behar lukeen edozein kapitain popatik hartzera bidali. Gauzak pentsatu bezala esateko ausardia du, gatz askoko hizkera, eta egiak (gatzak bezalaxe) erre egiten ditu zauriak.
‎Hizkuntzak baino nahiago izan dut mintzairak hitza izenburu jarri. Azpimarratunahi dut hizkuntzaren sisteman ideia, kontzeptu, balioen sare bat dugula, gurehausnarketei bizitzan ibiltzeko ahalmena ematen diena.
‎Ondoren lasaitu, Eider barreka erakusten zuen argazkiari begiratu," Goian bego. Eider Bengoa Erzilla, 1965eko otsailak 8-1994ko apirilak 21", eta sentitzen zuen guztia esatea, hala nola ez zuela eskubiderik berari horrelakorik egiteko, eta ea nork maite zuen gehien mundu honetan, eta gezurretan ibiltzea baino nahiago zuela dena bertan behera utzi izan balute, eta ea ez zen ulerkorra izan udalekuko kontua aitortu zionean, bai ezta. Ba zergatik ez zenidan hau ere esan?
‎Ramirezek hautsitakoen ordezko neramatzan betaurreko lodi-itsusiak neska agertu bezain agudo bisaiatik kentzeko prest nengoen. Ikuskizuna galdu baino nahiago izan nuen neure itxura negargarria ez eztitzera saiatu. Berehala frogatu nuen kantiniersaz jantzirik aurkitu banindu ere ez zidala horren arrazoiaz galdeginen.
‎Amagoiaren" Kontsultako" beroaldi etenaren ondoan, Ana nahi nuen, inoiz baino nahiago, lanaren sari. Erredakziora nintzenetik, barre murritzak luzatu nizkion neure mahaitik eta halaberean erantzun hark.
‎Bihartik aurrera hotelean egin beharko dugu lo, baina seguruenik Adela eta Estherrekin batera, zeren Luisek ez baitigu egunero gela libre utziko... Nork esan behar zidan gaua dendan igarotzea hotelean baino nahiago izango nuela?
‎Beste gisa batez ere esan daiteke: une jakin bateko distira iragankorra baino nahiago dute orain denboran iraunaraziko dituen egitura. Halakok agintzen zuen urtean musturik, irakurri ahal izanen da gero eraikin horietako bakoitzean, mandatari eragileen oroitzapena betikotuz.
‎Duela bi hilabete inkesta baten berri jakin genuen: Kalifornian, 9 eta 17 urte bitartekoen artean, hirutik bik telebista baino nahiago du Internet. Hori iritsiko da hona, eta horretarako dugun prestakuntza hutsaren hurrengoa da, herri telebisten edo herri komunikabideen esparruan euskaldunok duguna baino askoz txikiagoa.
‎Ulertzeko denbora behar izan nuen, baina azkenean jabetu nintzen Lauaxetarekin banengoen Lauaxetarekin egon nahi nuelako zela, ez beste ezergatik. Ez zen egia, beraz, aukeran Lizardi Lauaxeta baino nahiago nuela. Edo Federico García Lorca.
2001
‎Bioflavonoideak geruza zurian daude, eta geruza horrek zitrikoak inguratzen ditu larruazalaren azpian. Gainera, fruta fresa zukuak edo latako produktuak baino nahiago izaten dute, C bitaminak balioa galtzen baitu airean-zukuak-, beroan-edari ontziratuak – eta uretan jartzen denean. Antzeko zerbait gertatzen da Espainian zazpi milioi etxebizitza kontsumitzen dituzten bitamina-konplexuekin.
‎Kabenlaputa. Ze pala eta ze binagrea, ernegatu da, orain paletara joan baino nahiago plazako kioskoa mugitzen hasi.
‎Ez zait gaizki begitantzen. Nik neuk, egia esan, lurpean usteltzea baino nahiago nuke neure gorputz zatiak beharra dutenei ematea edo, ezertako balio ez badute, saien sabelean bukatzea. Guttienez hegazti jator horiei mesede egingo nieke.
‎Zaharren bati edo lagunen bati entzuna zion, gero, Esmirna hark hamarren bat urte zeramala han Kaioarrin, marinelek apropos enkailatu zutela ur haitzetan, karga eta guzti, ontziaren armadore grekoak burdinazko tramankulu zahar hura mantendu baino nahiago zuelako seguruak ematen zituen diruak kobratu. Armadoreak segurua kobratuko zuen eta enbarkazioa desegite eta burdinurtze lanetarako urgaineratu eta ekarri zuten atoian Kaioarriko nasa txikiraino, eta han zegoen oraindik, herdoilduta, elefante beilegiaren modukoa, inork ez jakin noiz arte, betidanik bertan egonda bezala, nasa hartan harrien eta olatu nekagaitzen artean lotuta.
‎Bata eta bestea nekagarri xamarrak bide ziren, baina, ezinbestean, barregilea hartuko genuke lagun. Aukera duguino, ordea, algara baino nahiago dugu irribarrea. Hori bihotzik nahigabetuenari ere ez zaio ukatzen.
‎Lehorteari amaiera eman diote sortu berriak diren Dar Dar eta Kanpingags taldeak. Hainbat aktore, bide komertzialetik jo gabe, eta, beharbada, arrakasta baino nahiago dutenak beren apustu pertsonal eta gustuei jaramon egin, formatu txikiko lanak muntatzen hasi dira. Bide berriak jorratzen, Ramon Agirre aktorea.
‎Jesus Royorentzat noiz da Arzalluz arrazista? Euskaraz egiten ez duen txuri bat baino nahiago duela egiten duen beltz bat, esanzuenean.
‎Erasooi dagokienez, berriz, nik uste dut intrantsigenteago izan behar genukeela euskara ideologia jakin batekin identifikatu nahi dutenekin. Ho rtik gora zer egin dezakegun ez dakit nik, zenbaiti euskara guztion ondare dela ulertarazteko, hori ulertu baino nahiago baitute, antza, euskara ideologia jakin batekin lotuta dagoela diotenei sinetsi, eta lasai bizi.
‎–Badakizu –aitortu nion– hauek baino nahiago dudala Jean Jacques Goldmanen abesti bat?
2002
‎" Manikomio" hitza oso hitz madarikatua da gurea zen bezalako familia burgesarentzat. Itsura gordetzeagatik, eroetxera senide bat joatea baino nahiago dute edozer. Espero nuen «manikomio» hitzarekin larrituko zirela eta nire mozkorrarena ahaztu egingo zutela.
‎Batzuetan nahastea pakea baino nahiago izaten dugula sinetsi eta bidexkan beheruntz abiatu nintzen, Asun lehengo bankuan ote zegoen so egiteke.
‎Denak banan-banan aztertu nahi izango banitu ez nuke bat ere aurkituko jakintsua jasateko gai litzatekeenik, edota jakintsuak jasan ahal izango lukeenik. Eta ametsetan dugun herribatza hura aurkitu ezean, astia denoi premiazkoa izaten hasi zaigu, ez baita inon ere existitzen astia baino nahiago izan daitekeenik. Itsasoratzea gauzarik onena dela esango balu norbaitek eta ondoren uko egingo balio itsasoan nabigatzeari bertan istripuak gertatu ohi direlako eta sarritan bapateko ekaitzek pilotua alderantzizko bidetik amildu ohi dutelako, honek untzia askatzea debekatzen didala pentsatuko dut, nabigazioa goraipatuko duen arren.
‎Duda gehiegi zeramatzan buruan; erantzunik gabeko galderak, arrazoinik gabeko kezkak Pixkanaka bihotza zatitu ondoren zati bakoitza ebasten ari zitzaizkion, baina, aldi honetan ebatsiak izan arren, zati bakoitza lotzen zuten zainetako odola xurgatu zioten; familiarekin zituen harreman bakanak moztuz. Kartzelako isiltasun hura jasanezina zitzaion, baina hitz horiek aditzea baino nahiago zuen hala ere. Biharamunean, lagun bat libratzekoa zuten eta errana omen zioten kanpoko egoera penagarria zela.
‎Seguruenik, hastapenean bere burua kanpoan aske ikusirik alaitasunak gaihartu zuen, baina laster hodei hartatik jautsi eta hankak non zituen oroitu zen. Izan ere, urrezko kaiola baino nahiago zuen askatasun miserablea. Iritsi zen agurtzeko garaia, hainbat urtez gelako kide izan zuenak zeru amaitezina arnasa hartuko zuen.
2003
‎«Hori behintzat lortu diat!» da halakoetan nire poza, bere pittinean. Halakoetan, bakarrik gelditzea baino nahiago jendea behintzat festan gelditzea, eta euskal giroa beste nolabait ezartzea.
‎Zesta-puntako eskoletan ere inor ez dabil. Gaurko figura handiena Goikoetxea da, ezagutzen dut hark zer irabazten duen, eta edozein gaztek hori baino nahiago izango du eskuz jardun. Zestan enpresa bakarra dago eta ez da zarratzera iritsi, baina orain sei urte, urte osoko kontratua zeukaten pilotariek, orain hilabete batzuetakoak soilik dituzte.
‎Irribarrea, muzina baino hobe; errespetua, tolerantzia baino nahiago; zuhurtzia, beldurra baino egokiagoa eta helmuga den herrialdeko hizkuntzan hitzen bat ikastea dira bidaiarako motxilan eraman behar diren printzipioak, Toni Vivesen iritziz.
‎–Zer, haragizkoak baino nahiago silikonazkoak ala. Ea, ikus dezagun nola mugitzen den dama xarmant hau!
‎Non bilatu jakin gabe hasi zen, oinez, korrika. Pentsatu baino nahiago zuen akzioan egon. Zerbait egin.
‎Ikastetxeko Konstituzioak gauza bera dio, eta" nazio", hau da, probintzia, guztietako misiolariak, euskalki guztietakoak? egon baziren ere bertan, kexuak ere ez ziren falta izan," nazio" batekoak bestekoak baino nahiago zirela eta.
‎Beraz maitale eta maiteen hiri ala armada izateko modurik izango balitz, ezingo lukete elkarbizitza hobeto antolatu lotsaizun guztiei uko eginez eta elkarrekiko lehian baino; eta borrokan elkarren ondoan horrelakoek menderatuko lituzkete, 179 gutxi izanda ere, esate baterako, gizaki guztiak. Maite duen gizonak bera formazioa utziz ala armak jaurtiz maiteak ikustea gutxiago jasango bailuke beste guztiek ikustea baino, noski, eta hori baino nahiago izango luke askotan hiltzea. Eta maitea bertan behera utzi edota arriskuan egonik ez laguntzeari buruz, inor ez da horren koldarra Maitasunak berak ausardian jainkozko bihurtuko ez duena izaera ausartenaren pareko izan arte.
‎Hiztegia baino nahiago dute hauek bonba eta pistola, historia ezagutzea baino, ekintza. Nor zen Chaho, galdegingo nieke.
‎Ezerk beldurtzen badu mundu honetan, horrexek izutzen du. Tuneletan, kobazuloetan edo leku itxi eta ilunetan baino nahiago du zerraldoan hilda. Zinemara ere beti joaten da garaiz, argiak itzali aurretik.
2004
‎Gazteak eta belaunaldi berriak, ordea, beti ere prest egoten ei dira berrikuntzetara eta horregatik, profesional mailako jokalari gazteenarengana jo dugu, Oinatz Bengoetxearengana (20 urte). Teknifikazio gela baino nahiago du frontoia eta ez omen du entrenamenduetan ezer faltan botatzen, nahiz eta gehienbat gimnasioan eta pilotalekuan oinarritzen diren. " Gimnasioan makinak bere neurrian onak direla iruditzen zait, baina frontoian asko aritu behar dela ere pentsatzen dut; pilotariaren arabera".
‎Azkenean, profesionalik hoberenek, ikasleei aurre egin baino nahiago izaten dute beste zerbait egitea, beste departamentu batean sartzea, bestelako irteera profesionala bilatzea, irakaskuntzatik irten gabe.
‎Kontuan izan pertsona zaharrak seme-alabekin baino nahiago duela bere etxean bizitzea, autonomia eta pribatutasuna mantentzeko.
‎Ohorea baino nahiago zientzia lantzea etekinik ateratzeko asmo barik. Baina zegoen lekuan egitasmo hau aurrera eramateko modurik ikusten ez zuenez, denboraldi bat Parisen medikuntza eta legeak lantzen pasatu ondoren, ikasketak bukatzean eta, berak esango zuen moduan, bere maisuen menpetasunetik alde egiteko urteak bete bezain laster, bidaiatzeari ekin zion.
2005
‎Niri ondo iruditzen zait antzerkira joatea baino nahiago izatea 50 euro ordainduta bazkaltzea. Esan nahi dut ez dela derrigorrezkoa kultura kontsumitzea.
‎Azkenean, Viterbeko auzapezak ur eta ogian bizitzera kondenatu zituen kardinaleak beren hautua egin arte. Ogi eta ura baino nahiago zuketen xingar eta arraultze baso bat arnorekin, ezen egun laburrik barne trenkatua izan zen afera. Inozentzio IV.a hautatu zuten.
‎Bera hezi den kultura horretan ikasiko zuen halako elikagaiak bestelakoak baino nahiago izatea, estetikari zein osasunari garrantzi handi edo txikiagoa ematea, etab.
‎Halaber, gomendagarria da sarera konektatutako gailu elektrikoak erabiltzea pilekin konektatzen direnak baino lehen, disolbatzailedun errotuladoreak ez erabiltzea, koloretako arkatzak edo argizari-errotuladoreak ez erabiltzea, edo bazkaria ontzi berrerabilgarri batean eramatea. Bestalde, dendetan oihalezko poltsa propioak edo orga merkatura eramatea proposatzen dute, barazkiak eta fruta soltean erostea eta beirazko ontziak plastikozkoak baino nahiago izatea. Dendatik atera gabe, bertako produktuak, freskoak eta arauzko neurrikoak erostea gomendatzen du Greenpeacek.
‎Azkenean armada honetatik irtetea lortuko dut, baina ez zen hau nik espero nuen irteera! Egoera honetan egotea baino nahiago nuen soldadu traketsa izaten jarraitu. Baina patuak ez ditu gure nahiak betetzen, ez dago aldatzerik, ez dizkigu aukerak ematen.
‎Gainera, gazte hauek denek, Arzak edo Argiñano izan nahi zuten: agintzen zitzaiena egitea baino nahiago zuten arriskatzea, azken finean ez zuten euren prestigioa jokoan jartzen, eurek ez baitzuten galtzeko prestigiorik.
‎Besteez gaizki esaka aritu baino nahiago dut nire bilketaz hitz egin, eta behin betiko zehaztuta utzi zeintzuk diren nire bideak eta helburuak.
‎Atezain bat tabako rubioarekin sobornatuta lortu nuen lekualdaketari zegokion tinta-zanpagailuaren zigilua. Tabakoa baino nahiago omen zuen nailonezko panty pare bat, baina ez neukan horrelakorik eskura.
‎Lupek ez dit hartu nahi telefonorik. Mila bider deitu diot dagoeneko, baina esan gabe dakit, bakarrik baino nahiago duela nirekin. Emakumea da, eta Joaquinek dioen bezala, denak dira bera eta berdinak.
2006
‎Urtean hiru, lau, bost bat saio egiten ditu, eta jendeak maite du neska gaztea aizkoran ikustea. Kasik, ni ikustea baino nahiago du alaba ikusi egurra mozten. Baina afizioa aunitz galdu egiten zaio Stephanieri; diru guti da pagatzen diotena eta gazte horiek sos pixka bat nahi dute bere sakelarako.
‎Freskagarriak ura baino nahiago izatea.
‎Bost axola zaitkomandoek nola funtzionatzen duten. Hori baino nahiago dut alemaniarrek hitzbatekin deskribatzen duten eta beste hizkuntza askotan baliokiderik ez duen hitzbaten atzean dagoena ulertzen saiatu: SCHADENFREUDE:
‎Aita musikari ingeles bat zuen, ozeanoak gurutzatzen zituzten ontzietan txelo-jole aritzen zena eta lehorra noizbehinka besterik ukitzen ez zuena. Hori baino nahiago zituen, nonbait, itsasontziaren kulunken arteko noizbehinkako amodio-gau hegohaizetsuak, bidaia luzeetako ginebraz eta mendafinez perfumatutako itsas haize goxoko gau izarratuak, kideekin egin ohi zuen eguneroko solasaldia hausten zuen iparreko ekaitzen bihotz-kizkurdura sortzailea.
‎besteengan apaingarriak. Komediak, tragediak, satirak eta odek beren zaleak dituzte, idazteko mota horietako bat besteak baino nahiago dutenak. Idazteko genero edo estilo bakar batera mugatzea onespena, gainerakoak baztertuz, hanka-sartze nabarmena da kritika batean.
baino nahiago dut malda
2007
‎Horra esplikazio bat hainbeste gatazka arrazoi praktikorik gabe nola luzatzen den ulertzeko. Herritarrak galera mugatua onartu baino nahiago du apustu txarragoan arriskatzea... bere kalterako eta buruzagi zapelatzen zorionerako.
‎Baina literatura editatzeko eta irakurtzeko liburua baino egokiagorik ez dut ezagutzen. Sarean baino nahiago nuke Bazka paperezko aldizkari gisa argitaratu-eta aldi berean Interneten ere bai, zergatik ez-, baina garesti ateratzen da inprimatu, banatu eta salmentan jartzea; eta paperezko aldizkariek maiztasun finko samar bat ere behar izaten dute... Internet merkea da, nolabait esateko.
‎Baina larrosak baino nahiago
‎Azken batean," musika-tresnak gauzak adierazteko modu bat" baitira. Areto itxiak baino nahiago ditu labaderoak, aroztegiak, obretan ari diren lekuak, eta leku horien berezko sonoritateak aprobetxatu. " Folklorean oinarrituta nire ikuspuntua eman nahi izan dut".
‎Gehien gustatu zitzaizkien lau produktuetatik hiru sprayen merkaturatzeak, produktu hori horrela tradiziozko krema gisa baino nahiago dutela adierazten du.
‎gora eta. Edurne? behera hasiko baikinen beste biok, eta izengoiti iraingarri hori zabaldu baino nahiago izan zuen betiko Edu izaten jarraitu.
‎Egia erran, ez zuen bethi errexa; bainan, hartuz geroz, ezin utzia zen. Bethi danik haren mintzaiari jaun-aire bat atxeman diot... bihotzari edo sendimenduari baino nahiago zitzaion gogoari lotu, eta arrazoinka laket zuen188.
‎Gaur egungo kontsumitzailea ohituta dago haragia egunero jatera. Are gehiago, beste elikagai asko baino nahiago du, hala nola arraina. Elikagaien industriak haragiarekiko zaletasun horrek ematen dion aukera aprobetxatzen du ahalik eta era askotara eta harrigarrienean eskaintzeko.
‎Euskal Herria nazio gisa aitortuz gero, subjektu politiko berri baten errekonozimendua letorke aitortza horretatik, eta horrek subjektu berri horren balizko eskubide politikoei buruzko hausnarketa eskatzen du (autodeterminazioaz, lurraldetasunaz, burujabetasunaz...), eta, baita ere, subjektu berri horren barnean dagoen gehiengo-gutxiengoen erlazioei buruzko hausnarketak egitea, erabaki politikoen mapa berria zehaztea... Espazio politiko-geografiko batean gehiengoa osatzen duen iritzi moldea beste batean gutxiengoa nola bihurtzen den ikusteak beldur apur bat ere ematen dio, agian, Arteta demokratari5 Ur horietan sartu baino nahiago du Artetak lanbropean utzi gai ontologikoa. Komenientzia hutsez, jakina, eta unibertsitateko irakasle bati eskatu behar zaion gutxieneko zintzotasun akademikoaren galeran, esan beharrik ere ez dagoenez.
‎Ez diot esan, hala ere, behin neuk eskatu niola Josetxori lan horretan laguntzeko, eta argi eta garbi erantzun zidala bere oinak kaxa baten barruan jira biraka baino nahiago zuela infernuko zuloa ikusi, horixe erantzun zidan, eta bila nezala nahi nuen lekuan, baina berari ez berriz eskatzeko halako deabrukeriarik.
‎Eta akabo, joan egingo zaizu barraren beste bazterrera bezero sartu berri bati garagardoa jartzera. Bitartean pentsatzen hasten zara Josetxo mundu honetakoa ote den, zeu ere lur honetako ote zaren, ezen pentsatzen baituzu tabernara sartzen diren guztien kontuak baino nahiago duzula Josetxoren enigmak entzutea eta berak eragiten dizun kiliman hazka egiten ibiltzea.
2008
‎Ijito izateaz ari garenean sentimenduari buruz ari gara. Arraza hitza baino nahiago izaten dugu etnia erabili, arrazek banatu egiten baikaituzte; etniak, aldiz, aniztasunaren adierazle dira. Baina sentimendua da inporta duena:
‎Nik, aldiz, kronika beltzak baino nahiago ditut zuriak, eta ez nuke horregatik errealitatetik kanpo egon nahi. Gauzak dauden moduan egonda, albiste onen atzetik ibiltzea, iluna baino gehiago argia bilatzea, jokabide berritzailea da, eta ia baita iraultzailea ere, ez baitago modu eraginkorragorik aurre-iritziak gezurtatzeko.
‎Kontzesio-epea agortutakoan, Administrazioak normalean, azpiegituraz arduratzea (horren mantenuak berebiziko kostua ekarriko lioke-eta) baino nahiago izaten du aurreko egoera hori birnegoziatzea.
‎–egin zuen oihu mister Smollettek?. Grayk ez dit ezer esan eta nik ere ez diot ezer galdetu; areago esango dizut, hori baino nahiago nuke uharte osoa zurekin eta berarekin batera eztanda egiten eta pikutara joaten ikusi. Horra zer iritzi dudan horretaz.
‎Orain, antza, bi aldeetatik nengoen setiatua; nire atzean, hiltzaileak; aurrean, izenik gabeko beste zera hura, ezkutatuta. Eta, segituan, arrisku ezezagunak baino nahiago izan nituen ezagunak. Silverrek berak ez zirudien hain ikaragarria basoetako izaki haren aldamenean; jira egin nintzen orpo gainean, eta, etengabe sorbaldaren gainetik atzerantz begira, ekarritako bideari ekin nion, txalupak zeuden tokirantz.
‎–Eta egia esan Acción Vasca eta Partiduko erdel-jarioen menpean bizi baino naiago dut Aprikako zuluen artean bizi. Bijoa zakurraren salara euskera gabeko Euskadi maketua?.
‎Artetaren karreran jauzi handia izango zen Gernikari buruzko koadroa egitea, baina ezezkoa eman zion. Artea baino nahiago izan zuen bizitza. Gerokoan gogoratua izatea baino gurago familiarekin elkartzea.
‎Bai. LAUCOM: Nik eskailerak baino nahiago nituzke txirristak edo aire-hodiak, hurrupatu eta hara-hona eraman nazaten.. SIMON: A, bai? 10:13:19: 00 10:13:20: 16NARRATZ:
‎Dena dela frantses ereduko intelektualen bitarteko tipikoez gain, aleman edo ingeles intelektualen bidea ere badago. Hauek, manifestu eta hitzaldiak eman baino nahiago izaten zuten obren bidez eragitea gizartean. Eta esan liteke Azkuek obren bide hori maiteago zuela adierazpen publikoena baino.
‎Eibarren hamar ziren egoera horretan aurkitzen ziren baserriak, guztiak ere Enparan jaunaren maizterren esku zeudenak923 Agindu horretatik ondorioztatzen denez, industriak eta merkataritzajarduerek ez zuten zergarik ordaintzen, eta nekazariek ordaindu behar zuten horien zatia, eta horrek, zalantzarik gabe, lehen sektorea zigortzen zuen bereziki, are gehiago Eibar bezalako herri batean. 1861eko beste aipamen batek adierazten digu Kultu eta Kleroaren Zerga jada martxan zegoela eta zenbait biztanlek dirutan baino nahiago zutela aletan ordaintzea, beharbada nekazaritza-produktuen garestitzeari etekina atera nahian924.
‎Caro Venturak 4.600 sasisoldadu izan baino nahiago zuen diputazioak ordaindutako soldadu profesionalez osaturiko talde militar bat egin. Eta Venturaren eskakizuna kontuan hartuta. Batallon de Voluntarios?
‎Berbena Pignoise taldearen kontzertua baino nahiago zuten lagunak Paseo Berrira joan ziren, barraken ondoan kokatua dagoen eszenatokira. Beste Bat taldeko kideak izan ziren kontzertua eskaini zutenak.
‎Gai horren inguruan PSE-EEri kritikak luzatu dizkio. «Edukia eta helburua aipatu baino nahiago dute legezkoa den ala ez eztabaidatu». Bestalde, begi onez ikusi du PSE-EE euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko asmoa agertu izana.
‎Larunbatean, hasiera-hasieratik ikusi zen ez zeudela eroso. Baloia oinetan eduki baino nahiago zuten begi bistatik kendu. Hiru atzelarien pase gehienak elkarri emandakoak ziren; mantso, gainera.
‎Ekonomiaren krisia baino nahiago du «harrokeriaren krisia» aipatu Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak. Miarritzen mintzatu zen horrela, atzo, Hego Amerikaren eta Europaren arteko loturak sakontzea helburu duen Miarritzeko Foroan.
‎Auskalo! Kanpoko beste talderen batean jokatu baino nahiago Realean aritu.
‎Lehenengo asteetarako hotel bat ordaintzen zidan enpresak, pixka bat egokitu artean edo aldaketa guztiak neureganatzeko orduan errazagoa izango zen. Lau hilabeteak hotelean pasatzea eskaini zidaten arren, esan nien apartamentu txiki bat niretzat bakarrik bilatuko nuela, hotel batean denbora hori guztia egotea baino nahiago nuelako nire kontura bizitzeko etxe bat bilatu. Pertsonalizatu gabeko gela batean egon ordez, pixka bat nire erara moldatu ahalko nuen gutxienez apartamentua, argazkiak jarri, posterren batzuk erosi, eta denboraldi hartan neure txoko egingo nuen" etxea" nahi nuen.
‎Dena dela, frantses ereduko intelektualen bitarteko tipikoez gain, aleman edo ingeles intelektualen bidea ere badago. Hauek, manifestu eta hitzaldiak eman baino nahiago izaten zuten obren bidez eragitea gizartean. Eta esan liteke Azkuek obren bide hori maiteago zuela adierazpen publikoena baino.
‎— Anitz ohore zitekeen niretzat, Errege jauna, baina arras ongi uler nezake ni bezalako Morroi xume bat baino nahiago duzula gorteko Morroi azkar baten laguntza, hala nola, Beltzaran hartza, Muturlatz basurdea, Horrazar zakurra edo berdin, hemen dugun Otsogris bera ere.
‎— Madarikatua izan bedi zu topatu zintudan unea! Gabe izatea baino nahiagoko nukeen andoila zikindua jan.
2009
‎Itsasoak du bizitzen bardoa. Bizi beharrez bizia du menturatzen, bizi ustean bizi baino nahiago du arriskatzea.
‎Parisen ikusiz hain lotu ta arlote otoi nizun zerua, zehatz adiraziz gizon baino nahiago nukela txolarre".
‎Kontratuan onartu duen beste edozein baldintza ez badu bete; jabeak, hala ere, kontratua eten baino nahiago izan dezake baldintza hori betearaztea eta kontratuarekin jarraitzea.
‎Iraunkortasunaren legeak agintzen du hala jokatzeko: erleek ez badute jangairik negua pasatzeko, hiltzea baino nahiago izango dute beste norabait emigratzea.
‎Gurina produktu naturalagotzat dauka jendeak, eta haren betiko zaporea nabarmentzen du; horregatik, agian, margarina baino nahiago izaten du.
‎Sufritu duguna sufritu eta gero edonork sinatuko luke amaierarako hiru jardunaldiren faltan jaitsiera postuetatik at egotea eta alferrik galdutako aukeretan pentsatu ordez hurrengo hiru partidetan pentsatu behar da orain. Gainera, hiru partidetatik bi etxean jokatuko ditugu, eta hori oso garrantzitsua da nire ustez, etxetik at Malagaren zelaian eta Recreativoren zelaian jokatzea baino nahiago dut nik etxean Sevilla eta Real madril hartzea, esan du Cesar Krutxagak gaur Taxoaren, bere borondatez prentsa aretoan agertu eta inork galderarik egin aurretik.
‎Andima Ibinagabeitiak ere hizkuntzari erreferitua darabil maketo hitza, ez arrazari, eta berak maketotzat jotzen dituenak PNVko abertzaleak dira: . Egia esan Acción Vasca eta Partiduko erdel-jarioen menpean bizi baino naiago dut Aprikako zuluen artean bizi. Bijoa zakurraren salara euskera gabeko Euskadi make-tua?.
‎Salomonen auzia berritu da. Egiazko maitaleak maitea hilik ikusi baino nahiago du inoren eskutan bizirik utzi.
‎Hori zen kalean galipota itsasertzean bezala zabaldu zen bertsio ofiziala. Beste norbaiten laguntzaz parrokiako indusketetan balio handiko zerbait ostera sartu eta, eskuratu zutenean, kideak osoa erdia baino nahiago zuela erabaki omen zuen. Ebatsi zutena zer izan zitekeen arrastorik ez, ordea.
‎–Zugan sinesten nuen, jauna, xuxurlatu zuen Armagnac-ek geroxeago?. Henrike baino nahiago zintudan zu, hamaika aldiz nahiago izan ere.
‎Hondoaren hondora erori zitzaidan bihotza. Eskatzen ari zitzaidana baino nahiago nuen bizirik errea izan eta nire errautsak haizearen meneko utziak izatea, Frantziako erresumako hainbertze erlijiokide bezala. Errege bera ari zitzaidan, ordea, agindu zehatza ematen:
‎Eta nik behintzat, nuklearra baino nahiago pegatina. Behin gerra abiatuta, zein ote eragingarriago, nuklearra ala pegatina?
‎Beste ezer baino nahiago dugu, segurtasun gunearen
‎Bueno? komisaria baino nahiago dut kalea, baina nik orain drogen kasuan sartu nahi nuke.
‎MILENA: (zakar) Hori baino nahiago ezer ez!
‎Informatika saileko arduradunarengana joan eta haren erretolika entzun baino nahiago hanka hutsik munduari buelta eman. Argialdi bat izan, eta ez si eta ez no, Perl-i buruz ikasitakoa aplikatzea erabaki dugu pasahitz posible guztien zerrenda atera eta geure kasa hitz ezkutua topatzeko.
‎Granadako Unibertsitateko Luis Matíasek zuzendutako taldeak erakutsi zuen nagusi ziren zuhaitz-espezieek, hala nola pinuak, arteak eta serbalak, jasaten zutela harrapari-tasa handiena karraskarien artean. Arratoiek sastrakadiek baino nahiago dituztela hazi mota horiek, lipido asko baitute. Horrela, sastrakadien hazi gutxiago kontsumitzean, karraskariek baso baxuak nagusi dituen habitatak eratzen laguntzen dute.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
baino nahiago izan hil 16 (0,11)
baino nahiago izan ni 7 (0,05)
baino nahiago izan ukan 6 (0,04)
baino nahiago izan bera 5 (0,03)
baino nahiago izan esan 5 (0,03)
baino nahiago izan etxe 4 (0,03)
baino nahiago izan gu 4 (0,03)
baino nahiago izan beste 3 (0,02)
baino nahiago izan mendi 3 (0,02)
baino nahiago izan neu 3 (0,02)
baino nahiago izan omen 3 (0,02)
baino nahiago izan ahozko hizkuntza 2 (0,01)
baino nahiago izan arriskatu 2 (0,01)
baino nahiago izan bake 2 (0,01)
baino nahiago izan ez 2 (0,01)
baino nahiago izan hitzarmen 2 (0,01)
baino nahiago izan ikusi 2 (0,01)
baino nahiago izan orain 2 (0,01)
baino nahiago izan soinu 2 (0,01)
baino nahiago izan ur geza 2 (0,01)
baino nahiago izan zu 2 (0,01)
baino nahiago izan Abel 1 (0,01)
baino nahiago izan adibide 1 (0,01)
baino nahiago izan adierazi 1 (0,01)
baino nahiago izan adostasun 1 (0,01)
baino nahiago izan agertoki 1 (0,01)
baino nahiago izan aginte 1 (0,01)
baino nahiago izan ahots 1 (0,01)
baino nahiago izan aitortu 1 (0,01)
baino nahiago izan akzio 1 (0,01)
baino nahiago izan alaba 1 (0,01)
baino nahiago izan ale 1 (0,01)
baino nahiago izan alemaniar 1 (0,01)
baino nahiago izan amestu 1 (0,01)
baino nahiago izan amorante 1 (0,01)
baino nahiago izan apustu 1 (0,01)
baino nahiago izan areto 1 (0,01)
baino nahiago izan arpilatu 1 (0,01)
baino nahiago izan Arteta 1 (0,01)
baino nahiago izan askatasun 1 (0,01)
baino nahiago izan aspirina 1 (0,01)
baino nahiago izan aurreko 1 (0,01)
baino nahiago izan aurrera jarraitu 1 (0,01)
baino nahiago izan autoan joan 1 (0,01)
baino nahiago izan bakardade 1 (0,01)
baino nahiago izan bakarrik 1 (0,01)
baino nahiago izan barru 1 (0,01)
baino nahiago izan bazka 1 (0,01)
baino nahiago izan begi 1 (0,01)
baino nahiago izan behar 1 (0,01)
baino nahiago izan berak 1 (0,01)
baino nahiago izan Betis 1 (0,01)
baino nahiago izan bezala 1 (0,01)
baino nahiago izan bidaiatu 1 (0,01)
baino nahiago izan bide 1 (0,01)
baino nahiago izan bide izan 1 (0,01)
baino nahiago izan bideo joko 1 (0,01)
baino nahiago izan bizi 1 (0,01)
baino nahiago izan bufalo 1 (0,01)
baino nahiago izan diputazio 1 (0,01)
baino nahiago izan edozein 1 (0,01)
baino nahiago izan edozer 1 (0,01)
baino nahiago izan eduki 1 (0,01)
baino nahiago izan egin 1 (0,01)
baino nahiago izan egunetik egunera 1 (0,01)
baino nahiago izan ehizatu 1 (0,01)
baino nahiago izan entzule 1 (0,01)
baino nahiago izan erabaki 1 (0,01)
baino nahiago izan eraikin 1 (0,01)
baino nahiago izan erakutsi 1 (0,01)
baino nahiago izan ere 1 (0,01)
baino nahiago izan erre 1 (0,01)
baino nahiago izan erredakzio 1 (0,01)
baino nahiago izan Erroma 1 (0,01)
baino nahiago izan Flaubert 1 (0,01)
baino nahiago izan Internet 1 (0,01)
baino nahiago izan Italia 1 (0,01)
baino nahiago izan Itxaso 1 (0,01)
baino nahiago izan Japonia 1 (0,01)
baino nahiago izan Jean 1 (0,01)
baino nahiago izan Josetxo 1 (0,01)
baino nahiago izan Mario 1 (0,01)
baino nahiago izan Reala 1 (0,01)
baino nahiago izan Sara 1 (0,01)
baino nahiago izan Urduña 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia