Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 63

2000
‎Potzoloren irriño zuriak istant bat lehenagoko haren hitzak baino min handiagoa eman zidan. Poliziak ez zuen" homosexuala" erran," marikoia" baizik, eta hori, inguruabar ideologikoez aparte, ez da inoiz adiskide batez erabiltzeko hitza.
2001
‎Eta ebakuntza gelatik atera zenean, falta zitzaion bularrak baino min handiagoa egiten zion zatitutako bihotzak. Berak traizioz zulatu zuen bihotzak.
2004
‎Carlos gaixo izan zen bitartean Marckek hil ondorenerako ariketak egin zituen, buruz baldin bazen ere. Askotan irudikatu zuen nola portatuko zen, nola eginen zion aurre Carlosen gabeziari; baina une horretan sentitutako ziztadak, ziztada bakar horrek, Carlosi buruz dena inoiz ez zuela jakinen jakiteak, irudikatu guztiak baino min handiagoa eragin zion. Apalategian bermatu zen zetorkion zorabioari eusteko.
2005
‎Kamile neska txikiaren amak garbi azaldu dio sendagilearengana joan behar dutela eta hark zizta egingo diola. Zizta horrek ez duela minik ematen ere esan dio, baina Kamilek ez du sinetsi, bere lagun Iratik arantzak baino min handiagoa ematen duela aitortu diolako. Amari ezin aitortu horrelakorik, eta beti aldamenean daukan hartz txikiari kontatu dio dena neskatilak, ea bere ordez joango den sendagilearengana galdetuz.
‎Bestalde, naturala izan daiteke jaioterrira itzultzeko gogoa, gurasoak ikustekoa, hamalau urtetan etxea izan duen Buenos Aireseko kaleetatik galtzekoa... Baina seguruenik, Naroaren jarrerak baino min handiagoa egin dio berak eskaera hori egin beharrak. Bere buruaren jabe ez dela aitortu beharrak.
‎Zigarro bat atera eta erretzen hasi nintzen urduri. Urteak ziren ez nuela erretzen, baina ducados pakete bat erosi nuen ospitaleko bidean; tabakoak sekula baino min handiagoa egin zidan, baina hala ere ez nuen eztulik egin.
2007
‎idazle zirriborroa, jakina. Nik, pena baino min handiagoz, txeke bat eman nion Argiñeri, bermea eta lehen hilabetekoa ordaintzeko; eta beste bat Titori. Eskua estutu zidan abokatuak, mina baino pena handiagoa eraginez, hain baitzen eskasa, hain baitzen biguna, hain baitzen zuria.
2008
‎Binakako finalean ez sartzeak buruz buruko kanporaketak baino min handiagoa egin zidan»
2009
‎Adari, ordea, erretzearen debekuak baino min handiagoa ematen zion Txaro Goiri ezin ikusteak: Txarorekin egon behar dut eta hari azalpenak eman, baina ezin egon naiz, eta telefonoz deitu diot, baina?; harik eta Maria Bibianak esan zion arte:
‎–Ez nazazu utz, ezta min egiten badizut ere?;. Hitz ematen dizut?, erantzun zion Maria Bibianak; Adak, baina, nekez egin ziezaiokeen minik, zegoèn egoeran? nahiz eta, zegoèn egoeran zegoelako, inoiz baino min handiagoa egiten zion, Adaren gogogabezia desertu bat balitz bezala, guztiengandik erremediorik gabe bereizten zuena; hala, bada, Maria Bibianak bakardadeak jota behar zuen, eta Adarekin ibiltzeko era hura zuen, ausaz, bere bakardadearen ezaugarria, biak elkarrekin balebiltza bezala, bai, baina bakoitza bere aldetik, desertuaren alde banatan, eskuak eta besoak bereiz; horregatik Maria Bibiana...
‎Baldintza normaletan, bai aitaren belarri tiraldiengatik bai zigorragatik ere, zeinak tiraldiek baino min handiagoa ematen baitzion?, ezintasunak jota geratuko zen Domingo; egon ere, halaxe zegoen, alde batetik, baina ez ezintasunak bentzutua edo ezintasunak ezindua, zeren, bere barne borrokaren tentsio latz haren ondotik, belarriko mina baretzearekin batera lasaitu baitzen bera ere, ezustean, ibaiko ur lasterrak baretzera egiten duen bezala, bidean aurkitzen dituen desnibel geografikoak iragan o... garaile sentitzen zen bere porrotean, maila batean bai bederen, sekula esan ez zizkionak esan baitzizkion aitari, gero atzera egin behar izan bazuen ere; arratsaldean, baina, anai arrebak ama eta izeba Ernestinarekin etxetik joan zirenean, hiri inguruko mendixka batera zihoazen, funikularra hartuta?, hustasun izugarri bat nagusitu zitzaion, aitaren presentziak, periodikoak eta aldizkariak irakurtzen geratu zen?
‎Ez, mesedez, esaten dio, erregutzen dio. Argazki zitalak herdoiltzen joan dira, kristal zatiak bihurtu dira, eta azkenaldian, Carmen etxetik irten gabe dagoela ikusita, inoiz baino min handiagoa egiten hasi dira, nire aurpegia mikaztu arte.
‎Adari, ordea, erretzearen debekuak baino min handiagoa ematen zion Txaro Goiri ezin ikusteak: Txarorekin egon behar dut eta hari azalpenak eman, baina ezin egon naiz, eta telefonoz deitu diot, baina...; harik eta Maria Bibianak esan zion arte:
‎Baldintza normaletan –bai aitaren belarri tiraldiengatik bai zigorragatik ere, zeinak tiraldiek baino min handiagoa ematen baitzion–, ezintasunak jota geratuko zen Domingo; egon ere, halaxe zegoen, alde batetik, baina ez ezintasunak bentzutua edo ezintasunak ezindua, zeren, bere barne borrokaren tentsio latz haren ondotik, belarriko mina baretzearekin batera lasaitu baitzen bera ere, ezustean, ibaiko ur lasterrak baretzera egiten duen bezala, bidean aurkitzen dituen desnibel geografikoak ira... garaile sentitzen zen bere porrotean, maila batean bai bederen, sekula esan ez zizkionak esan baitzizkion aitari, gero atzera egin behar izan bazuen ere; arratsaldean, baina, anai arrebak ama eta izeba Ernestinarekin etxetik joan zirenean –hiri inguruko mendixka batera zihoazen, funikularra hartuta–, hustasun izugarri bat nagusitu zitzaion, aitaren presentziak –periodikoak eta aldizkariak irakurtzen geratu zen– hutsago bihurtzen zuena eta bera amorruzko oihu isilekin betetzen ahalegindu zena, halako moldez, non," Nik daukat eta nik bakarrik gertatzen ari zaidanaren kulpa osoa!" idazten zuen bakoitzean, ahapeka eransten baitzuen:
‎ahizpak shocka izan zuenetik ez baitzuen burua altxatzen; eta, harekin ospitalera joan zenetik, hari begira bizi zen, bere burua ukatzeko gertu, Adarena berresteko asmotan; Adari bazkaltzen eta afaltzen laguntzen zion, egonarri handiz; honek ohea bustitzen zuenean, berriz, Maria Bibianak garbitu eta azpiko galtzak eta izarak aldatzen zizkion; Maria Bibianak, beraz, gogoan behar zuen Adari egindako promesa, noiz eta ahizpa halaxe mintzatu baitzitzaion, bi poloen arteko barne borroka hartan sartuta zebilèn garaian: " Ez nazazu utz, ezta min egiten badizut ere";" Hitz ematen dizut", erantzun zion Maria Bibianak; Adak, baina, nekez egin ziezaiokeen minik, zegoèn egoeran... nahiz eta, zegoèn egoeran zegoelako, inoiz baino min handiagoa egiten zion, Adaren gogogabezia desertu bat balitz bezala, guztiengandik erremediorik gabe bereizten zuena; hala, bada, Maria Bibianak bakardadeak jota behar zuen, eta Adarekin ibiltzeko era hura zuen, ausaz, bere bakardadearen ezaugarria, biak elkarrekin balebiltza bezala, bai, baina bakoitza bere aldetik, desertuaren alde banatan, eskuak eta besoak bereiz; horregatik Maria Bibiana...
2010
‎Kopetilun mintzatu zitzaien senideei: “Niri zuei baino min handiagoa ematen dit neurri hauek hartzeak, baina gastuak murrizten ez baditugu, zulora goaz”. Erabakiok hartzeak zein seme alaben eta amonaren aurpegi goibelak ikusteak zapore garratza utzi zioten.
‎– Gure berbek torlojuek baino min handiagoa ematen zietek, antza.
‎– Milaka ikusleren aurrean. Beste ezerk baino min handiagoa eragin zieagu.
2011
‎Uste baino min handiagoa egiten diguten egungo balioak gizartea eraikitzeko adreilu izan dira. Ezinezkoa da adreilu horiek aldatu gabe sistema aldatzea, eta adreiluak aldatzea ere, zaila.
‎lotsagarri utzi nauzu. Halere, zuk baino min handiagoa hartu dut neronek.
2012
‎Sentipen horixe da larriena. Esan nahi dut, batzuetan, bata bestearen ondoan datozen eraso arinek, gogorrenek baino min handiagoa egiten dutela.
‎Harri handi bat hartu, bota, eta bete betean harrapatzen du buruan. Hala ere, harria hormaren kontra bota izan balu baino min handiagorik ez dio egin. Ostiralek, ordea, nahi duena lortzen du; izan ere, mutil barrabasak beldurrik ez zuen, eta hartza bere atzetik joatea besterik ez zuen nahi, eta guri barre eginaraztea, berak esaten zuen bezala.
‎IKERNE: Ez kezkatu horregatik, ez didazu emango dudana baino min handiagoa.
2013
‎Jacques Cousteauk esan zuen: " XX. mendean, gizadiaren historia guztian baino min handiagoa egin zaio lur planetari". XXI. mendean ere ez dirudi gauzak hobera egin duenik eta gizakiok sortutako hondakinen arazoa lehen mailako kezka bihurtu da dagoeneko.
‎Min eman zidan trufa doinuak, nire bularralde minduak baino min handiagoa.
‎Denbora gehiago nuen hamar manamenduak errateko, zizare hori hiltzeko baino. Alabaina besoak ohi baino min handiagoa ematen. Beharbada sobera denbora egina nuen idazten.
‎Zutitu da apeza, bizkarra tentetu ahala tenteturik. Aspaldi honetan ohi baino min handiagoa ematen dio bizkarrak. Urrats tiki batzuk egin ditu gelaxkaren barnean.
‎Elizabeth izekoaren ondoan jesartzeko moldatu zen. Ahizpa izan zuten lehenengo mintzagaia; eta Elizabethek harridura baino min handiagoz entzun zuen, bere itaun zehatzen ordain, nola Jane batzuetan eroria egoten zen, bere burua bizkortzeko etengabe lehiatzen bazen ere. Itxarotekoa zen, hala ere, aldi horiek luzerako ez izatea.
‎Darcyk ez zuen kontua areago zabalduko, Elizabeth ez zen horren beldur. Jende gutxiren diskrezioaz fidatuko zen Darcyrenaz bezainbeste; baina, aldi berean, Darcyk Lydiaren jausialdiaren berri jakiteak, munduko beste edonork jakiteak eman ziezaiokeena baino min handiagoa ematen zion. Ez, alabaina, hortik etor zekiokeen kaltearen beldurrez, ez berari bereziki; zeren, edozein modutan ere, bazirudien bien artean gainditu ezinezko sakana zegoela.
‎Nerbio sistema zentralean jatorria izan arren, gaixotasun neurodegeneratiboa ez da gaixotasun neurodegeneratiboa. Gaixoak ez dira gurpildun aulkian edo oheratuta egongo, baina bai agerraldiak edo oszilazioak egiten dituen gaitz bat, pazienteek beste batzuetan baino min handiagoa sentitzen duten garaiak. Fibromialgiaren diagnostiko eskasa Fibromialgiak gorputzeko sistema askori eragiten die (nerbio sistemak, hesteak, dermatologikoak eta linbikoak) eta hori ezartzeko berariazko frogarik ez dagoenez, bost eta zortzi urte arteko diagnostikoan behar izaten da.
2014
‎Zaila zaio, ordea. Martinezen ukabilkadak baino min handiagoa eman diote haren hitzek. Ez daki esandakoa egia ala gezurra den, baina ederki ari zaio kostatzen esandakoa irenstea.
‎Manu Marañon: " Hizkuntzarekin, askotan, labanarekin baino min handiagoa egiten dugu"
‎eta, gaizki egin duzuna zera da?? Hizkuntzarekin, askotan, labanarekin baino min handiagoa egiten dugu.
‎suntsituriko armak eta kaskoak badira zernahi xokotan, eta gerizpe gutiz gehienak fundituak; bi hilotz gogor, oihaletan bilduak eta oraino hilobiratzeko, alemanek presaka ihes egin duten seinale; frantses granada eta obusekin zatituriko gorpuak patarretan; obus zulo bakar batean sei gorpu. Poiluak kuraiatzen dira irudi horiek ikusiz, orai ari baitira sentitzen pentsatu baino min handiago egiten dietela Helmut eta Fritz deabru horiei, eta segitzen dute aitzinerat kar handiagoz oraino. Lehen batailoia abangoardian dutela, aitzinatuz eta aitzinatuz badoa erreximendua, lau urte hauetan nehoiz ez bezalako metro andanak irabaziz esku kolpe bakarrean.
‎Ezin didazu egin didatenaren baino min handiagoa egin.
2015
‎Has gaitezen horretarako bideekin, eta samurtasun pixka batekin bada ere, guztiekiko maitasun bada, ez du kalterik egingo. Batzuetan ona da eta beharrezkoa maitasunean samurtasuna agertzea, baita halako maitasuna izatea ere, eta ahizpen lan eta gaixotasunak sentitzea, txikiak izan arren; noizbehinka gertatzen da, gauza arin arin batek beste bati gurutze astun batek emango liokeen baino min handiagoa ematea, eta berez halakoak direnak ezer gutxi diren gauzengatik estu estu jartzea. Zuek bestelako izaera baduzue, erruki zaitezte haietaz; beharbada, gure Jaunak gauza hauetan guk minik ez hartzea nahiko du, eta beste gauza batzuetan hartuko dugu min, eta guretzat astunagoak direnak, berez halakoak izan ez arren?
‎Biktimismo asko minaren aldekoak dira. Jasandakoa baino min handiagoa eragin nahi dute, eta hori ez da biktima izatea: mendeku bila diharduen borreroa izatea da hori.
‎Errezeloak azala kaskartu eta izaera ihartzen zizula, hori zuen ETA sasoi hark okerretik, mesfidantzak ehundutako gizartean balek baino min handiagoa egiten baitzuten herritarren begirada fidagaitzek. Onerako edo txarrerako, gaurko Errazkinek garai haietatik jasoa du bekozkoa eraisten dion eszeptizismo fatalista hori.
2016
‎Erantzunak inteligenteak izan behar dira, gaurko orainaldiaren araberakoak. Sakelakoen kamerek abailaz jaurtikitako harriek baino min handiagoa egiten dute. Politikariei etxe ondoan egindako eskratxe otzanak, su emandako zabor ontziari darion keak baino gehiago molestatzen du.
2017
‎Mespretxua erakusten zuen nirekiko. Gizatxarraren kolpeak baino min handiago egin zidan senarraren begiek adierazten zutena. Eta korderik gabe jausi nintzen lurrera.
2018
‎baina ez dit barkatzen. Nik uste baino min handiagoa egin diot, itxuraz.
‎Xavik indartsu eman dio zaplaztekoa, amets sakon batetik esnatzeko intentzioa izango balu bezala. Baina zaplaztekoak baino min handiagoa eman dio hitz horiek entzuteak.
2019
‎Zigorrak baino min handiagoa ematen zigun tratuak. Oso tristea zen, ezin zenuelako ikasi, ezin esan, ezin egin nahi zenuena.
‎Gainera, 186 emakume osasuntsurekin egin duten beste ikerketa batean ere emaitza bera jaso dute: guaninaren lekuan adenina dutenek besteek baino min handiagoa sentitzen dute estimulu mingarri beraren ondorioz.
‎Azkenaldiko susmagarri nagusiak daude ekonomiaren motelaldiaren atzetik: brexit a, Txinaren eta AEBen arteko merkataritza gerra, dieselaren krisia... Gertakari horiek guztiak nazioarteko merkataritza moteldu dute, eta besteei baino min handiagoa egin diote Alemaniari, esportazioek indar handia baitute bere ekonomian. Urtearen lehen erdian EBren esportazioen %24 egin ditu Alemaniak; EBko herrialdeen artekoak kenduz gero, %28 dira harenak.
‎Eskubiko masaila irakiten gelditu zitzaion Asierri. Baina masailean baino min handiagoa zuen bihotzean. Amak ez zuen babesten.
‎Partez, arrakasta izan du, baina, gero, pentsatu du orban bat Mengele ezagutu zuen eguneko oroigarri egokia izango dela. Lalek sumatzen du Mengelek sendatu baino min handiagoa egiten duela, haren existentzia bera mehatxua dela, Lalek irudikatu ere egin nahi ez duen moduan. Bai, hortxe iraun behar du orbanak, besterik ez bada ere Laleri gogorarazteko bere bizitzan sartu den arrisku berria.
‎Benetako tiro batek baino min handiagoa eman zioten hitz haiek. Gogoan zeukan zer irribarre polita zuen Martak.
2020
‎Idazten ari naizen sasoian EIEko lehendakaritza Garbiñe Ubedari dagokio eta, garai motel eta urri honetan, nire ustez gizartean oro har noraezean gabiltzan bitartean, ohi baino min handiagoa ematen digute estutasunen aurrean betiko galderek, aspaldikoek: zer egin, zer esan, zer idatzi?
‎«Lauzpabortz egunez eduki ninduten eta hartutako kolpeek baino min handiagoa egin zidan beldurrak».
‎Iruñean lehenbizi eta Madrilen gero lauzpabortz egunez eduki zuten Arnal eta tarte horretan «hartutako kolpeek baino min handiagoa egin zidan beldurrak». Espetxeratu zutenean sentitutako beldurra ere «handia» izan omen zen:
‎Ikasle batzuek salto egin zuten beren aulkietan sor Gloriaren demanda entzutean, baina tonuak edo zigorrak baino min handiagoa eman zion Mikelari mojaren begietan ikusi zuen dezepzioak.
‎Taldekideak aurpegi serioarekin ikusten nituen, baina, ziur nago barrutik barrez lehertzen ari zirela. Ni ez naiz behin ere horren zalea izan eta makilakada batek baino min handiagoa eman zidan gertaturikoak. Une horretan asko sufritu arren, gero lagun handiak izan ginen Arieta eta biok.
‎Ez du inoiz minik izan, baina orain,, inoiz baino min handiagoa sentitzen du egunero.
2021
‎Hagina puztuta aurkitu dut laguna kalean eta aurpegi handituak eragiten diona baino min handiagoa eman omen dio dentistarenean utzi duen euro sortak. «Beranduegi» joan omen da dentistarenera, «ahal izan dudanean» esan dit hark, eta atzetik bere burua zuzenduz «gehiago ezin izan dudadean».
‎Baina urruti egote horrek baino min handiagoa dakarkit
‎Ubeldura zahar pare bat identifikatu zituen bekokiko ileak ezkutatu nahi zuen begiaren inguruan. Bereak balira baino min handiagoa egin zioten.
2022
‎Baloiarekin Alemanian baino min handiagoa egin du Realak. Baloia edukitzea baliatu behar du, denbora luzez, hori baita hobekien egiten dakiena.
‎Beldurgarria izan da azken asteetan energiaren prezioek izan duten gorakada. Kotxearen depositoa betetzeak inoiz baino min handiagoa egiten du, eta gasaren edo argindarraren faktura iristeko beldur gara jada.
‎–Jarri nire lekuan. Hik baino min handiagoa hartzen diat gehiago lagundu ezinik.
‎Ez zen lepagogorra, baina ezin zuen ahaztu M. Coy jaunak gurutzada bat antolatu zuela aspaldi ez zela, maleta eta jantzi kutxa bila, M. Coy andreak herrialdean zehar ustezko eginbehar batzuk egin ahal izan zitzan. Egin zioten bidegabekeriak baino min handiagoa ematen zion hain joko zikina erabili izanak. Galderari, beraz, Kernan jaunak egina balitz bezala erantzun zion.
2023
‎Diagnostikoak baino min handiagoa egin zion erretiroak. Zazpi kilo galdu eta depresio handia bizi izan zuen.
‎Jada desio ez ninduzula sentitzeak baino min handiagoa ematen zidan pentsatzeak ez nintzaizula interesatzen gizaki gisa, Vilariñok zioen bezala. Ezin nuen ulertu pertsonak zure bizitzatik hain modu bat batekoan ezabatzeko gaitasun hori.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia