Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 41

2000
‎—Jakizu ezen ene ezteietakoa izan zela ene bizitzako egunik dohatsuenetarik, zeren zure aitaz amorosturik bainengoen, eta amorosiak egiten gaitu aldian behin jainkozko. Eta hain nengoen zure aitaz amorosturik, non egunak eta gauak muxarraren loaldiak baino luzeagoak egiten baitzitzaizkidan, noiz eta zure aitaren begira egoiten bainintzen, hura noiz etorriko, zeren, dakizun bezala, denboraldi luzeak egiten baitzituen aitak etxetik kanpoan bere trabailuagatik eta bere bertze egitekoengatik. Eta hala joan ziren gauzak, ezin hobekiago, harik eta egun batean ohartu nintzen arte ezen zure aitak ez zidala ohi bezala kasu egiten, enekin zegoen arren enekin ez balego bezala.
2002
‎Hasierako egoeran Harmony preserbatiboa izan zen bai erresistentzi proban emaitza onenak jaso zituena (80 newton), baita hausterainoko luzamenduan ere (%870, hots, hasierako tamainatik hasita, bere burua bider zortzi eta erdi baino luzeago egin zen).
‎Esan nahi dut nik neuk mugi nitzakeela hariak, eta nik neuk bilatu aukera eta aitzakia, berak oharkabean aurki nintzan. Egunak inoiz baino luzeagoak egiten baitzitzaizkidan.
2005
‎Kurtsoreak denbora behar duela adierazi die. Naroari orain arte bizi izandako urte guztiak baino luzeagoa egin zaion minutu oso batez egon da ordenagailua pentsatzen, azkenean beste ohar leiho bat agertzeko:
2007
‎Inoiz baino luzeagoa egin zitzaion Arrantzales harkaitzerainoko bidea, eta behin edo beste damutu zitzaion tankera horretako agurrari baietz esan izana. Egia zen hura gauzatu eta, telefono dei banaka batzuk gorabehera, bake osoan utzi zutela, berak espero zuen bezala.
2008
‎... Goizeko zortzietan hasi eta gaueko hamarretan amaitu genuen. 14 bat ordu izan ziren, baina niri hori baino luzeago egin zitzaidan.
2009
‎Lehiakideek oinarrietan ezartzen dena bete dute kanporatuak ez izateko. Telesaila ematen denean lo hartuz gero kanporatuak izango dira segidan, Atsedenaldiak finkatutakoa baino luzeagoak egitea ere kanporatzeko arrazoia izango da. Ezin da ezta ere, inongo substantzia ilegalik hartu lorik ez hartzeko.
‎mutilak adinakoa zela erakutsiko zion aitari, bai horixe, ongi erakusten ari zitzaion orduko, albora begiratu eta Damasoren aurpegia ikusi baitzuen, izuak hartuta, begiak erdi itxita!; Domingok esan zionez, abioiak, hegan egin aurretik, lasterka egin behar zuen, eta etorkizun hurbilari begira jarri zen, abioiak noiz lasterka egingo; pazientzia ez zen, baina, Adaren bertutea, eta minutu hura, pilotuak abioia martxan jarri zuenetik abioia lasterka jarri artekoa? luze baino luzeagoa egin zitzaion, bihotzaren taupadak gero eta azkarragoak nabaritzen zituen bitartean, tentsioz betetako egoeran; halako batean, gainera, abioiaren zaratak bakartua sentitu zen: hain bakar sentitu zen, non amari beso batetik heltzeko tentazioa etorri baitzitzaion. Maria Bibiana zegoen beste besoari helduta?, baina ez, berak gainditu behar baitzuen froga, berak bakarrik, mutil ausart batek bezala; jarraian, abioiak lasterrari ekin zion, gero eta lasterrago, baita Adaren bihotza ere?, hegan egin zuen arte, noiz eta mirari baten aurrean balego bezala sentitu baitzen; gogoa ere etorri zitzaion, ausaz, oihuka hasteko, miraria, miraria!?, baina hitz egiteko gai ere ez zenak nekez egin zezakeen oihu, hain zegoen sorginduta eta mementoaren xarmak harrapatuta!; gero, Domingo korrika ikusi, eta bera ere haren atzetik abiatu zen, orduan bai, arestian gordetako oihu guztiak jaurtitzen zituela:
‎bai, bulldog bat behar zuen, haren andregaiak ere halakoa baitzuen azala, zurezkoa, itxura batean; gero, baina, pilotua kabinan sartu eta motorra abian jarri zuenean, guztiz aldatu zen egoera: ...tzaion orduko, albora begiratu eta Damasoren aurpegia ikusi baitzuen, izuak hartuta, begiak erdi itxita!; Domingok esan zionez, abioiak, hegan egin aurretik, lasterka egin behar zuen, eta etorkizun hurbilari begira jarri zen, abioiak noiz lasterka egingo; pazientzia ez zen, baina, Adaren bertutea, eta minutu hura –pilotuak abioia martxan jarri zuenetik abioia lasterka jarri artekoa– luze baino luzeagoa egin zitzaion, bihotzaren taupadak gero eta azkarragoak nabaritzen zituen bitartean, tentsioz betetako egoeran; halako batean, gainera, abioiaren zaratak bakartua sentitu zen: hain bakar sentitu zen, non amari beso batetik heltzeko tentazioa etorri baitzitzaion –Maria Bibiana zegoen beste besoari helduta–, baina ez, berak gainditu behar baitzuen froga, berak bakarrik, mutil ausart batek bezala; jarraian, abioiak lasterrari ekin zion, gero eta lasterrago –baita Adaren bihotza ere–, hegan egin zuen arte, noiz eta mirari baten aurrean balego bezala sentitu baitzen; gogoa ere etorri zitzaion, ausaz, oihuka hasteko –miraria, miraria! –, baina hitz egiteko gai ere ez zenak nekez egin zezakeen oihu, hain zegoen sorginduta eta mementoaren xarmak harrapatuta!; gero, Domingo korrika ikusi, eta bera ere haren atzetik abiatu zen, orduan bai, arestian gordetako oihu guztiak jaurtitzen zituela:
‎Ordubete luzez itxaron genuen, iganderik gabeko astea baino luzeago egin zitzaigun ordubete luze batez itxaron genuen. Pilotariek, nork gehiago, frontisaren kontra astintzen zuten pilotaren hots lehor zehatza heldu zitzaigun, ohola zulatzeko mailuarekin astintzen den iltzearen pare, frontoitik.
‎Ez zuen biotako inork erantzun. Zigarro gehiago piztu, eta iganderik gabeko hilabetea baino luzeago egin zitzaigun beste ordubete luze batez itxaron genuen. Eta handik aurrera itxaroten jarraitu genuen, zigarroak erretzen, eta ja ezer itxaron gabe.
2010
‎Josu Munitizen txanda azkenik. Bermeoko Taraska ko atletak lehen kilometroa 18,5 km/ h ko abiaduran egin du, baina bete egin da eta bigarren kilometroa nahi baino luzeagoa egin zaio eta abiadura galdu du: 7' 20'' bi kilometrotan; marka txarra ez, baina onenetatik urrun geratu da.
2011
‎Erizaina gelatik irten denetik ez zidak begia kendu, eta isil isilik egon duk. Inoiz baino luzeago egin zaidak isilunea oraingoan, nabarmen zuan eta zerbaitekin lehertzera zihoala.
‎Bitartean, hiru ordu daramatzagu karta jokoan, eta 32 karta partidan, lehenengo bider ene bizitzan, Jon garaiezina mendean hartu dut. Egonaldia garizuma baino luzeagoa egiten ari zaigu.
‎Ganbarara joango da zuzenean. Sekula baino luzeagoa egin zaio igogailuko igoera. Azkenean, iritsi da 9 atera hurbildu, giltza sarrailan sartu eta ganbaran barneratu da.
2012
‎Azaroaren 6an, nire erregealdiaren, edo nire gatibualdiaren, nahi duzun bezala, seigarren urtean, abiatu nintzen, uste baino luzeagoa egingo zitzaidan itsasaldia egiteko asmoz. Izan ere, uhartea oso handia ez izan arren, ekialdera iritsi nintzenean, itsasoan barrena bi legoara baino urrunago iristen zen harkaitz sail handi bat aurkitu nuen, harkaitz batzuk ur gainean eta besteak azpian zituena, eta harantzago legoa erdi baino gehiago hartzen zuen hondar pila lehor bat; beraz, itsasoan barrena joatera behartua nengoen lurmuturrari bira emateko.
‎Hamaika eta erdiak pasatxo hasi zen jendea agertzen, eta normalean baino jende gehiago nabari zitekeen meza ondorenean tabernan. Ohi baino luzexeagoa egin zuen sermoia apaizak, aurrean zeukan jendetza ikusi eta ezin isildurik. Halaxe entzun nion Antoniori, behintzat.
‎GERMAN: Ba niri luzea baino luzeagoa egingo zait. Nigatik balitz, bihar bertan ezkonduko nintzateke.
2013
‎" Herriko umeek erronka gogorra jarri ziguten nagusioi, demaseko Korrika Txikia eginez. Santamas Komisinoko tronkomobilaren ostean Inoiz baino luzeago egin zen korrikaldia, baina hala ere 40 minutuan Plaza nagusian ziren. Herri guztia apainduta utzi zuten beraiek egindako marrazkiekin eta mural galanta, plazan, Txatxilipurdikoekin.
‎Gauak egunak baino luzeagoak egiten bazaizkizu, pentsatzen ari zarena egia delako izango da Sugetzarren irribarreek urduritzen zaituzte Kostatu egiten zaizu sinestea zuria zer den, beltza zer den, mina zer den, gozamena zer den
2014
‎Kale Nagusia sekula baino luzeagoa egiten ari zaio. Jende gutxi dabil kaletik.
2015
‎Pariserako bidea amarruz betea zegoela susmatzen hasi zen Kepa. Gauez bidaiatuta ere, uste baino luzeago egiten ari zitzaien Argien Hirira iristea, izan ere. Bederatzietarako han gara, adierazi zien Melchor Alegriak Bordeleko geltokitik irtetean, baina seiak aldera, eguzkia leihoaren bestaldeko ikuspegia estaltzen zuten itzalezko gortinak eranzten hasi zenean, ez zion aldaketarik igarri inguruari.
‎Iritsi zirela, ondo iritsi zirela eta lana halakoa edo holakoa zela esango zidan telefono deia espero nuen. Berrien irrikaz, uste baino luzeago egin zitzaidan isiltasuna. Gero, badakizu, telefonoak bestelako albisteak ekarri zizkidan.
‎Garizuma baino luzeago egin zitzaion Mieli hurrengo astea. Feria egunean, goizeko hamarretan geratuak ziren apustuaren nondik norakoak zehazteko.
‎Hasi naiz, bai. Gau batzuk beste batzuk baino luzeagoak egiten ari zaizkit, zer izango den horretan pentsatzen. Jada tentsio puntuan nago, alertan bezala.
2016
‎–esaten diot nik?. Babarrunen arba baino luzeago egiten ari haiz.
‎Bazekien batzuetan gehiegi luzatzen zela ikuskaldietan, eta horrek bere betiko ordutegitik aterarazten zuela; konturatuta zegoen ikuskaldi batzuk besteak baino luzeagoak egiten zituela, eta, leku batzuetan arin pasatzen zen bezala, beste toki batzuetan normalean baino denbora gehiago entretenitzen zela, makina batzuei edo toki batzuei arreta handiagoa eskaintzeko premia sentituko balu bezala. Atzeratze hori bere errutina neurtuan disfuntzio bat dela sentitzen du, orban moduko bat hainbeste harrotzen duen erregulartasunean.
2017
‎Konturatzerako, gela osoa atearen kontra geunden, eskuak eta aurpegiak kristalera itsatsita atearen beste aldean zeuden bi haiek begiratuko gintuztenaren zain eta nahi baino luzeagoa egin zitzaigun Lunaren begirada jasotzea.
2018
‎geltokitik tarte batez inor irteten ez zela ikusi, eta neuk ere etxera itzultzea erabaki nuen, nire bizikleta han abandonatuta. Etxerako bidea inoiz baino luzeagoa egin zitzaidan. Iritsi nintzenerako ohean zegoen andrea, eta kroketa hotz batzuk topatu nituen bi plateren artean.
‎Visesa buru belarri murgildu da Idiakez Ederra etxearen birgaitze proiektuan, eta dena bideratuta dago. Babes ofizialeko etxebizitzen eraikitzea martxan dago, baina ulertzekoa den bezala, herritarrei nahi baino luzeago egingo zaie, guri bezala, bai Udalari eta bai Visesari eskutik joan gara hasieratik eta», azaldu du alkateak.
‎Urtaroz aldatu gara planetaren iparraldeko hemisferioan, eguna ja gaua baino luzeagoa egin da. Udaberri deitzen da, edo primadera, edo bedatsa.
2019
‎Nahi baino luzeagoa egin zitzaidan itzulerako bidaia, Donostiara etortzean baino arinago joan arren. Bilbora jo nuen zuzenean, amamaren baserria baino gertuago nuela-eta.
‎Isilik tarte uste baino luzeagoa egin zuten, etxetik nahiko gertu zeuden jada izatez, baina ahoa berriz zabaldu zuenean, bide osoa aurreko hizketagai berarekin eman izan balute bezala jarraitu zuen Agurtzanek. Beharbada halaxe aritu zen bere buruan, pentsatu zuen Itziarrek.
‎Magnitude fisiko asko baitira erlatiboak, baina erlatiboetan erlatiboena baitugu denbora. Denok izan baititugu larritasunean urteak baino luzeagoak egin zaizkigun minutuak edo esku artetik ia konturatu gabe alde egin dizkiguten egunak. Orotara, seguruena, LHko lehen urteetan jarriko diogun lanik konplexuenetakoa eskatzen ari gatzaizkio ordulariaren bueltan ari garenean, eta are gehiago, ordua modu “sozial” baten irakurtzeko esaten diogunean.
2021
‎Izenarekin eginiko multzoan, isilpean utzi daiteke izena, testuingurutik eskuragarri denean: Iaz baino luzeagoak egin ditugu aurten esan dezakegu, oporrez ari garela dakigunean.
‎Han, Maitinak ospatu zituzten. Luze baino luzeago egin zitzaion otoitzaldia. Automatikoki ibili zen berriro Laudeak jotzean.
‎Hasiera batean, kontu arina izango litzatekeela ematen bazuen ere, egunak joan egunak etorri argi zegoen egoera honetan luzaroan egongo ginela, eta ziurrenik uste genuen baino luzeagoa egin zaigu denoi geldiune hau.
2022
‎Ez da erraza. Besteetan baino luzeagoa egin zitzaidan lasterketa. Lasaitasuna ematen du abantaila horrekin joateak, baina arreta errazago galtzen da.
‎Atseden gunea bi kilometrora dago, gutxi gorabehera. Infernurako bidea baino luzeagoa egin zaio Thomasi, bizikletan ibiltzen ez dakien iheslariari. Urratu ditu belaunak, eskuak odoletan daramatza eta autoestimua lurraren mailan.
‎Inoiz baino luzeagoa egin zaio Limari geografiako klasea. Izan ere, bere lagun minari kontatu nahi dio arratsaldean Markosekin hitzordua duela.
2023
‎Mendi buelta ohi baino luzeagoa egin dute, eta ilundua du etxera iritsi direnerako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia