Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 240

2000
‎Zergatik esan behar dugu Anberes Hegoaldean eta Anvers Iparraldean, berez, Antwerpen denean? Ñabardura dirudi, baina dirudiena baino larriagoa da. Nik nire gurutzadarekin jarraituko dut euskarak erdara gainetik kendu eta alboan jar dezan.
‎2 Egintzak edo ezegiteak izandakoan, herrialdeko edo nazioarteko legeriaren arabera delitu ez baziren, da inor kondenatu. Delitua egitean ezargarri zen zigorra baino larriagorik ere zaio jarri.
‎Betekada hark sekulako indigestioa eragin zidan; gainera, sagarrak sabel barnean irakiten hasi zitzaizkidan eta, minaren minez egoteaz gain, ahotik halako hats higuingarria isurtzen hasi nintzen, upel bat sagardo edan izan banu bezalaxe. Umekeria uste baino larriagoa gertatu zen eta azkenean ospitalera eraman behar izan ninduten, eta han, sabel garbiketa egin.
2001
‎MELITON Manzanas ETAk 1968an hildako polizia ezagunari Espainiako Gobernuak emandako meritu zibilaren domina, PPk hartu bidearen adierazgarri da. Meliton Manzanas torturatzaile ez zela esatea baino larriagoa da egindakoa, hark egindakoen balorazioetan sartu gabe baina jakinik hark torturatutako dozenaka pertsona bizirik daudela gaur egun, gobernuak hark egindakoa zuritu eta saritu du eta. Horrez gain, berriz ere PSOEren ahuldadea agerian geratu da PPk bere kasa administratzen baitu bi alderdiek sinatutako ituna.
‎Muskuiluak latatik... Uste baino larriagoa da arazoa orduan.
‎Frankismo garaia ere atzerapauso handia izan zen euskararentzat, aurrekourteetakoa baino larriagoa ziurrenik. Batetik, kanpotar asko zetozen Euskal Herrira, eta horrek aldaketa handiak zekartzan mapa demolinguistikoan, euskara erabiltzea debekatuta izanik, ezinezko bihurtzen baitzuen etorkinen euskalduntzea, aregehiago euskaldun asko Euskal Herritik kanpora zihoala kontuan hartuta.
‎Ez da harritzeko ere, etendura larria ezagutu baitugu, eta hizkun  tzan bestetan baino larriagoa, beharbada. Jaso eta iraitzi direnen ondoan, anitz dira hizkuntzan (halako moduko hizkera idatzian, bereziki) sortu eta sartu, sartu gehienbat, mailegua maileguaren gain metatzen delarik Babelgo markak haustekotan edo.
‎erdarez ari naiz (hona, aldamenean, frogatxo bat), eta ez erdaraz. Ez dituzte behinik behin baztertu gu baino larriago, aberatsago eta ikasiago diren inguruko eta urrutikoek. Soziologoek bederen aise uler dezakete zergatik idazten dugun erdaraz maiz aski, zenbait egokieratan erdaraz mintzatzen garen bezalaxe.
‎Elizgizona zela esana dago, baina Trento aurretikako elizgizon euskalduna, munduko bide malkarrak, haragiaren nahigabe atseginak ezagutzen zituena eta, ezagutzeaz gain, estalki arinez –eta batere estalkirik gabe zenbait aldiz– agertzeko debekurik ez gupidarik ez zuena. Munduaren begietan hori baino larriago den bekatua egin zuela ere esan da: orain" politika auzietan sartzea" deituko luketena, Gaztelauzalea zelako edo.
2002
‎Auzia, ordea, uste baino larriagoa da, mehatxu bat delako; baina, noizean behin, gizadiari egiazko mehatxu bat dela gogorarazten diona, eta ez fantasien pellokeria bat (ikus, Bhopal eko jazoera adibidetzat: Lapierre eta Moro, 2001; edo, berrikiago, Okzitaniako Tolosan gertatutakoa).
‎zibila baino larriagoa; legezko bihurturiko krimena;
‎Melanozitoak epidermisean daude eta melanina izeneko pigmentu bat dute, azalari kolorea ematen diona. Minbizi hori beste minbizi mota batzuk baino larriagoa da, eta gorputzeko beste atal batzuetara azkar heda daiteke odolaren edo sistema linfatikoaren bidez. Linfa gongoilak arduratzen dira gaixotasunaren balizko barreiadura mugatu edo azentugintzeaz.
‎Julenek bere saltsan zirudien. Berekiko, ordea, uste baino larriago zegoela konturatu zen. Hippy txiki horren begiradak harrapatua zeukan.
‎Nola sinetsarazi beraiek ere ez dakitela zer gertatzen ari den prentsarekin? Arazoa uste baino larriagoa baita, nazio arazoa. Heldu dira kexak jatetxe espainiarretara ETB bakarrik azaltzen delako.
2003
‎Fenomenoa adituek orain dela hainbat urte aurreikusi zutena baino larriagoa da
‎Gaixotasun horretan, sabeleko min handiak, gorakoak, goragalea eta beherako handia agertzen dira, eta heste meharreko hantura nekrotikoa. Aurreko intoxikazioa baino larriagoa da, oso hilda dagoelako.
‎Baina –jarraitzen du Tomà ¡ s y Valientek–, egia esan, legeetan" bekatu" deitzen diren delitu bakarrak fedearen eta moral sexualaren kontrakoak dira, eta normalean ez, ordea, erailketa edo lapurreta. Legeetan" bekatu" deitzea, nolabait delitu horietan Jainkoari egiten zaion iraina Estatuari egiten zaiona baino larriagoa dela onartzea da, hau da, delitu baino gehiago bekatu direla. Aitzitik, lapurreta edo hilketa fun  tsean elkarbizitza astintzen duten ekintzak dira, eta bekatu handiak badira ere, ez da hori judizialki erabakigarria.
2004
‎Sakonki, behar bezala, gaiak ez dira aztertzen. Itxuraz, hori eman dezake, baina datuak esku artean ditugula, ez dut uste ziklismoak gizarteak oro har bizi duen krisia baino larriago ezer duenik. Batetik, Euskal Herrian inoiz izan den baino txirrindulari kopuru handiagoa dago:
‎Arauak onartzen dituen kalitate akatsak baino larriagoak agertu dituzte zortzi laginek, baina dastatze proban kontsumitzaileek ez zituzten kontuan hartu
‎Gero eta jende gehiago zetorren zaurituta edo beste gaixotasun batzuekin, ia ez zegoen non sartu. Baina hori baino larriagoa zen medizina eskasia, eta, gogorrena, situazio larrienetan argindarraren faltan geratzea. Egoera horrek biderkatu egiten zuen sanitario eta erizainen lana.
‎OMEren arabera, Asiako zenbait herrialdetan eragina duen oilasko gripea SRAS baino larriagoa izan liteke.
‎“Oilaskoaren gripea”, gaur egun Asiako hainbat herrialdetan eragina duena eta dagoeneko hiru hildako eragin dituena, Arnas Sindrome Akutu Larria (SRAS) baino larriagoa izan daiteke, atzo Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) bozeramaile batek ohartarazi zuenez. “H5N1 birusa (hegazkin gripea) giza gripearen birus arruntarekin lotzen bada eta horrela kutsagarri bihurtzen bada, kalte handiagoak eragiteko ahalmena badu”, adierazi zuen Peter Cordingleyk, Manilako OMEren eskualdeko bulegoko bozeramaileak.
‎Hala ere, erakunde ekologistak ohartarazi du horrek ez duela esan nahi genetikoki eraldatutako zuhaitzak “arrisku gutxiagokoak” direnik. Aitzitik, zuhaitz horiek sortzen dituzten arriskuak “labore transgenikoek aurkeztutakoak baino larriagoak dira”, dio. Praktika horrek ekar ditzakeen arriskuak gorabehera, basoko zientzialariak “oso lanpetuta daude geneekin jolasten, zuhaitzak “hobetzeko”, baina, berez, “zuhaitz horien ezaugarri batzuk aldatu egiten dituzte, ikerketa finantzatzen dutenen interesei zerbitzu hobea emateko, zur negozioen edo bestelako negozio inplikatuen errentagarritasuna hobetzeko modu gisa”, salatu du WRMk.
‎Beste neskarik ez dagoela, baina lagunak... Eta bukatu gabe utzi dituen esaldi guzti haietan Paulak traizioa ikusi du, erromatarren filmetan inoiz ikusi duena baino larriagoa, sakonagoa, mingarriagoa. Erromatar baten ezpata beste erromatar baten bihotzean sartzen ikusi du.
2005
‎Horixe buruan zerabilen galdera. Bazekien norbere ama hiz kuntzan esaten eta entzuten ez diren albisteak ñabardura ezberdinez janzten direla; handiagoak diruditela, eta, normalean, egiatan diren baino larriagoak. Bazekien baita ere hizkuntzaren ulermen falta, erantzukizunei muzin egiteko estakuru ezin hobea bilaka zitekeela.
‎Gogora Israel egun baino larriago ibili zela 50eko eta 60ko hamarkadetan, bera ahulagoa eta batez ere inguruko herrialde arabiarrak, Nasser buruzagi zuen Egipto buru zela, askoz indartsuagoak zirelako gaur egun diren baino, eta Israel laguntzen zuen eta duen AEBetako gobernua ez ezik SESBekoa ere hor zegoelako arabiarrei laguntzeko prest.
‎Usaia, bistan da, arian lortzen ahal duzu, abdominalak hilduratzearen poderioz etorri ohi da gerriaren zalutasuna. Higuingarriena, tematze hutsaz erdiesten ahal ez dena, erla saskian baino larriago zaudela hauspoko azken hatsa erretzeko adore hori ukaitea da, besoak karranpa eginda dauzkazularik ipurdiko zintzurra estutu eta jadanik zazpi arroa pisatzen duen adarra behar adina sakonduz estroboari intziri sanoa eragiteko gauza izatea. Horixe da orain arraunlari ona izateko ukan behar dena, hiru milia jo batean eginda barrena kiskaltzen dizun urradura ez dela oinaze sinetsi ahal izateraino amorratzeko ahalmena.
2006
‎Lotsagarria da hain leku mugatuan ehun mila afiliatu dituela esaten duen sindikatu batek ELAk dituen jarrerak edukitzea. Caballitoko greba esate baterako; metaleko konbenioa bere erruz gelditu zen izenpetu gabe, egoera larria baino larriagoa, eta hala ere eskaskeriak egiten, sekulako leherketa soziala eragin gabe. ELArena klientelismo hutsa da, funtzionaritzaren eta administrazioaren sindikatu bat azken finean, langile gogor eta gordinak tokatzen diren bakoitzean kaka galtzetan egiten duena.
‎Zinera joan ginen azkenetako batean, etxe atarian topatu genuen gizonezko batekin. Ez zen lehendabiziko aldia, baina aipatzen ari naizen hau besteak baino larriagoa iruditu zitzaigun. Ez naiz hasiko orain zehaztasunak ematen.
‎omenaldiak, bataioak, ezteiak, auzokideen bilerak... Horrelakoen ondoren sentitzen dut beste inoiz baino larriago –narrats eta zabar lotsagabea izateko gogoarekin batera–, poesiarik hautsi eta desitxuratuenaren premia.
2007
‎Bizitasunik gabeko hizkuntza erabiltzen dugula esan ohi digute batzuetan, eta, iruditzen zait, egia dela. Baina, ez dut uste euskararen kasua denik soilik, nahiz eta gurean ahozko hizkuntza era aberats batean erabiltzeko arazoa besteetan baino larriagoa den.
‎Hala ere, zigor zehapenetarako esandakoa ezin da administrazio zehapenetara modu mimetikoan hedatu, zenbait arrazoi direla bide: batzuen eta besteen izaera desberdina, zehapenek ukitutako ondasunen eta eskubideen izaera desberdina, zigor zehapenek normalean administrazio zehapenak baino larriagoak izatea, eta administrazioaren zehapen jarduera auzitegietan berrikusi ahal izatea. Hori dela eta, lege erreserba zigor arloan absolutua den arren, oso erlatiboa da arau hauste eta zehapen administratiboen kasuan (apirilaren 7ko 42/ 1987 KAE).
‎Meningitisak garuna eta hezur muina inguratzen dituzten mintzen hantura eragiten du. 25 kasutik batean sortzen den bakterio formak gaixotasun birala baino larriagoa eragin dezake. Oro har, medikuek ezin dute zehaztu gaixo batek zer meningitis mota duen laborategian bakterio labore bat egin arte.
‎Hala ere, esan zuen ez duela dimititzeko asmorik, eta adin txikiko batzuen osasuna defendatzeko borrokan jarraituko duela, “alkohola kontsumitzeak kalte larriak eragiten baitizkie, ebidentzia zientifikoak erakusten duenez”. Elena Salgadok adierazi zuen 14 eta 18 urte bitarteko gazteen %65ek asteburuetan alkohola kontsumitzen duela, eta %34 gutxienez behin mozkortu dela azken hogeita hamar egunetan, eta esan zuen alkoholak adingabeengan eragiten dituen kalte neurologikoak helduengan baino larriagoak direla. Ardoaren sektorea Nekazarien, ardandegien eta nekazaritzako kooperatiben ordezkariekin araudi berrian ardoak jaso behar zuen tratamenduari buruz egindako negoziazioak hautsi ondoren hartu zen erabakia.
‎Arazo nagusia produktu horiek gehiegi erabiltzea da, pisua handitzeaz gain osasunerako arriskua ere ekarriko baitu. Urteek aurrera egin ahala, gero eta azterketa gehiago egiten dira trans koipe gehiegi izateak dietan dituen ondorioak zehazteko, gantz saturatuek eragiten dituztenak baino larriagoak baitira. Arazorik handiena da ondorioak epe luzera gertatzen direla.
‎Estatu Batuen politika aldatzean, 1948an, eta bereziki Alderdi Errepublikarra eta Eisenhower gobernuaz jabetzean (1953an), diru hori murriztuz joan zen eta informazio zehatzaren truke ematen zuten. Hori baino larriagoa izan zen, 1951tik aurrera, ordura arte abertzaleen sarrera nagusia zen diru trukean oinarritutako estraperloa —Ameriketatik Europara eta hemendik hara egiten zena— murriztea eta
‎Arazoa uste baino larriagoa zen, zeren...
2008
‎–Arrebak esan didana egia bada, kontua uste baino larriagoa da, ama nagusi. Izan ere, frai Millanek ez ditu aldarean loreak nahi, baina Jesusek atsegin zituen loreak eta perfumeak, gogoratu, besteak beste, Betaniako Mariaren pasartea, Lazaroren arrebarena, san Joan, 11, 2 Frai Millanek ez ditu irudiak sobera maite, baina irudiak Elizaren tradiziorik jatorrenari lotuak daude, eta, onbideratzaileak ez ezik, debozio pizgarriak ere badira.
‎Baina modu sistematikoan lan egin ez izanaren ondorioak horiek baino larria goak izan daitezke. Bi akats aurkitu ditugu Hiztegi Batuan, bi termino teknikotan:
‎Udaletxean sortu ziren istilu latzek horrela adierazten digute; gertakizunongatik Eibarko 175 auzokide zigortu zituztela jakiteak, esate baterako, auzokide guztiak? matxinoen aldarrikapenek zeukaten oihartzunaren berri ematen digu, gero eta populazio handiagoa zuen udalerri honetan bihien gabezia inon baino larriago nabaritzen baitzen. Kindelan koronelak Eibarrera bere konpainiarik trebatuena bidali izanak, bertako matxinoak bereziki oldarkorrak zirela adierazten digu.
‎Gascaren ordez César Candás arituko da, orain arte Vandellós eko zentraleko zuzendaria izan baita; Genís Rubio, berriz, F.G.T. Rubio da ihes erradioaktiboa ikertzeko eta aztertzeko arduraduna. Aldaketa horiek azaroko ihesa lehen unean jakinarazi zena baino larriagoa izan zela jakin eta bi egunera gertatu ziren. Horren ondorioz, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (CSN) behin behineko 1 mailako gertakaria birsailkatu du Gertaera Nuklearren Nazioarteko Eskalan (INES), 2 mailan, material erradioaktiboa behar bezala kontrolatu ez delako eta informazio osatu eta eskasa ematen duelako.
‎Batik bat, bizitzako zenbait unek ausardia eskatzen dutelako, batez ere norbere askatasuna edo taldearena daudenean jokoan. Erreferendum bat debekatzea, bere burua demokratatzat daukan Estatu batean, larria baino larriagoa da, kriminalizatu egiten baitu galdetzeko eskubidea. Eta besteren pentsamenduaren beldur denak bakarrik kriminalizatu dezake eskubide hori, eta horixe da Espainiak egiten duena:
‎Etxean Lottomaticaren aurka galdu zuen, eta Joventuten aurka Badalonan. Errenkadan hirugarren partida galduko balu, C multzoko lidergoa lortzeko aukerarik gabe geratuko litzateke, baina hori baino larriagoa litzateke Baskoniak Europan erakutsiko lukeen aurpegia. Euroliga irabazi nahi duen taldeak ezin ditu hiru partida galdu jarraian, ezta ligatxoko lidergoa lortzeko komeriak izan ere.
‎Udal gobernu taldeak onartu egin du alertaren gaineko komunikazio sistema, Udaltzaingoaren ibilgailuek bozgorailuetatik egindakoa, ez dela behar bezain ona izan uholdeek eragindako eremuetan eta, auzotarrek horregatik egindako kritikak aintzat hartzen dituela gerora izan litezkeen antzeko egoeretan. Komunikazio akats horiek, alkateak azaldu duenez, euri jasaren gaineko eguraldi iragarpenik ez delako eman eta egoera hasieran uste baino larriagoa gertatu zelako, metro koadroko 100 litroko euri jasak gertatu zirela. Argazkian, atzo arratsaldean auzokide batzuekin izandako elkarrizketan kritika gogorrak jaso zituen alkateak.
‎–Arrebak esan didana egia bada, kontua uste baino larriagoa da, ama nagusi. Izan ere, frai Millanek ez ditu aldarean loreak nahi, baina Jesusek atsegin zituen loreak eta perfumeak, gogoratu, besteak beste, Betaniako Mariaren pasartea, Lazaroren arrebarena, san Joan, 11, 2 Frai Millanek ez ditu irudiak sobera maite, baina irudiak Elizaren tradiziorik jatorrenari lotuak daude, eta, onbideratzaileak ez ezik, debozio pizgarriak ere badira.
2009
‎Osasun Sailak azaldu duenez, egoera ez da duela hilabete batzuk zegoena baino larriagoa. Aitzitik, orain birusa errazago transmititzen da eta herrialdez herrialde hasi da zabaltzen.
‎Horren ondorioz, tenperatura igoko da mundu osoan. Termometroen gorakada lehen uste zuten baino larriagoa izango da, ikerketaren arabera. Gainera, prezipitazio mailetan ere eragina izango du beroketak, bai Europan baita Ipar Amerikan ere.
‎Izan ere,% 22,6 jaitsi zen, eta merkatuen historian gutxiengo garrantzitsua markatu zuen egun horretan. 29ko depresioan izandako jaitsiera baino larriagoa izan zen egun horretakoa. Ondorioz, Europako eta Japoniako burtsek ere behera egin zuten.
‎Phineasen aitak ez zekien seguru zer erre nahi izan zuen Sorak sukaldeko zoruan baina gogoratzen du metalezko pieza batzuk aurkitu zituela hurrengo egunean. Gogoratzen du emaztea inoiz baino larriago zegoela orduan eta ez zela alabak egin zuenarekin gehiegi ere arduratu, ezin izan zuela, ez zuela astirik izan.
‎Oso larri ekarri dute L ospitalera, ohi baino larriago. Galdeketa batetik zetorren, hiru agentek ekarri dute.
‎–Baina ezin duzu ziurtatu, eta arazoa ematen duena baino larriagoa da. Bestela, errugabe bat hilko duzue.
‎Poloetako eskualdeetan azken 50 urteetan egin den nazioarteko ikerketa handiagoak emandako proba berrien arabera, Lurraren berotzearen fenomenoa nabariagoa da, eta argi dago klima aldaketa uste baino larriagoa dela. 60 herrialde baino gehiagotako 10.000 zientzialari inguruk ikerketa zientifiko intentsiboen kanpaina egin dute azken bi urteetan Artikoan eta Antartikan.
‎Pertsona horiek maiz entzuten eta oihukatzen dira, oso babesgabeak eta behartsuak dirudite, beste pertsona eta egoera batzuk manipulatzen dituzte eta besteei beren arazoen errua botatzen diete. Haren ekintzak beste pertsona batzuekin noizbehinka izaten diren eztabaidak edo arazoak baino larriagoak dira. Indibiduo horien hurbilekoek duten arazo nagusia da askotan harri berean estropezu egiten dutela eta, behin eta berriz, akats berberak errepikatzen dituztela.
‎Usoaren hankan lotu zuen eta hurrengo egunerako usoak beste mezu bat ekarri zuen. Nereak inoiz baino larriago, hartu eta irakurri egin zuen: –Nik nuen adinarekin ez nekien hilabeterik, baina badakit gabonak ondoren zela, nire ahizpa zaharrenaren urtebetetzeko festan.?
‎Hiru erasoak oso hurbil sentitu ditut. Badakit, legez kanpoko erakunde baten ekintza baino larriagoa da legezko itxiera eta tortura. Baina Egunkariakoek 2003ko otsailaren 21ean euskarazko egunkari bat egotea lortu zuten bikaintasun berarekin, asteazkenean 13: 59ean kareta sartu eta 14:00etan Gaur Egun aireratu zuten lankideek (biba zuek!).
‎Espainiak euskaldunak harritzeko gaitasuna aienatu izanak ez du eragozten haien askatasunak murrizteko harturiko neurri asko eskandaluzkoak ez izatea. Askatasunaren eta D3Mren batik bat lehenaren hauteskunde zerrendak baliogabetzea, ETArekin dituzten lotura nola halakoetan oinarrituta terroristak badira, nolatan ez daude kartzelan?, larria baino larriagoa da, bi arrazoi ezinago arriskutsurengatik. Lehenik, demokrazia printzipio guztiak urratzen dituelako, besteak beste, politikan parte hartzeko eskubidea; eta, bigarrenik, politikaren bideari atea itxirik, suspertu eta zilegiztatu egiten duelako borrokatzen omen duen indarkeria.
‎Paxkal Ezkurrak sei hilabetez jokatu gabe egon du. Iragan larunbateko finala bertan behera uztera behartu zuen istripua hasieran zirudien baino larriagoa da. Urruñako atzelariak odol asko galdu zuen, eta ebakuntza egin behar izan diote besoan.
‎Hiru neurri horiek, azken biak batez ere, diruditena baino larriagoak dira Mexikon, fedea eta futbola oso errotuta baitaude herritarren kulturan.
‎Baina kanpainako lelo handienenak hutsean geratu dira. Dena den, hitza ez betetzea baino larriagoa da, bere aholkularien ustez, argazkiek sor dezaketen zalaparta, oraingoz, nahikoa izan dute-eta CIAko txosten desklasifikatu berriek eragindakoarekin, eta 2004an filtratu ziren preso torturatuen irudiek sortutako iskanbila dute aurrekari; hitza ez betetzea baino larriagoa iruditzen zaio ere, Guantanamo itxi eta estatubatuarrak kontra jartzea, hango presoak etxe ondoko presondegietan sar...
‎Baina kanpainako lelo handienenak hutsean geratu dira. Dena den, hitza ez betetzea baino larriagoa da, bere aholkularien ustez, argazkiek sor dezaketen zalaparta, oraingoz, nahikoa izan dute-eta CIAko txosten desklasifikatu berriek eragindakoarekin, eta 2004an filtratu ziren preso torturatuen irudiek sortutako iskanbila dute aurrekari; hitza ez betetzea baino larriagoa iruditzen zaio ere, Guantanamo itxi eta estatubatuarrak kontra jartzea, hango presoak etxe ondoko presondegietan sartu dituelako; larriagoa, auzitegi militarren ordezkoetan presoek aske geratzeko arriskua dagoelako, haien kontrako frogarik ez egoteagatik.
‎Ahmed Kureia PANeko lehen ministro ohia eta Al Fatako kide boteretsuak alderdiaren kongresuan izandako hauteskundeetan iruzurra egin dela salatu du: . Al Fataren kongresuko iruzurra Irango bozetan izandakoa baino larriagoa da?.
‎Semaforoa pasa, geratu... Lidergoa galdu zuten arabarrek Valentzian, baina hori baino larriagoa da taldeak zein irudi ematen duen. Splitterren menpekotasuna, taldea gidatuko duen joko antolatzaile peto baten falta, defentsan lana egiteko borondate eskasa, eta partidak desorekatzeko gaitasun apala.
‎Tumore onbera zela esan zidaten gero, eta arazoa hain larria ez zela ikusi nuen; baina, hala ere, tumore bat neukan, eta hori ez zen lasai egoteko moduko gauza. Ez nekien zer zen hori, eta zena baino larriagoa izan zitekeela pentsatu nuen. Kiste bat besterik ez zen, hezurraren zati hori garbitu egin zidaten, eta kito.
‎49 Horri dagokionez, ikus Alain Badiou, Peut on penser la politique, Seuil, 1985: " Antimarxismoak imajina dezakeen baino larriagoak dira gauzak... Marxismoaren krisian badira gauzak antimarxismoak amestu ere ezin ditzakeenak...
2010
‎Etxerat ek dio inoiz baino larriago daudela gaixo dauden presoak
‎Gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten euskal presoen egoerarekin oso kezkatuta agertu da Etxerat elkartea. Haien egoerak okerrera egin duela, eta inoiz baino larriagoa dela ohartarazi du, Gasteizen egindako agerraldian. Gaitz larriak dituzten presoak baldintzarik gabe aske uzteko exijitu du elkarteak, haiek kartzeletan edukitzea giza eskubideen urraketa dela argudiatuta.
‎Laborategien esparruko hutsak onartu ditu Caussimontek. Baina horiek baino larriagoak dira, haren ustez, hartzen geroa zalantzan jartzen dituztenak. Eta esparru horretan ere badira.
‎Kirola Arbitratzeko Epaitegira (TAS) edo epaitegi arruntera jotzeko aukera geneukan, eta komenigarriena zer zen aztertu ondoren, helegitea epaitegi arruntean aukeztea erabaki genuen. Bagenekien erantzuna gehiago luzatuko zela, epaitegi arruntetan arazo asko pilatzen direlako; batzuk nirea baino larriagoak, gainera. Baina helegite horrek aurrera edo atzera egin bitartean, 2011ko ekainaren 26ra arteko zigorra dut.
‎Erakundeak gogorarazi du krisi hau irailaren 11koa baino larriagoa izan dela, eta aire eremua itxi izana erabaki txarra izan dela esan die Europako Gobernuei.
‎Erakundeak gogorarazi du krisi hau irailaren 11koa baino larriagoa izan dela, eta aire eremua itxi izana erabaki txarra izan dela esan die Europako Gobernuei.
‎Gobernua vascuenceren legearekin pozik ikusten du eta ez du inolako asmorik aldatu eta eredua zabaltzeko. Euskararen lege horren abiapuntua desegokia dela uste du, ez dago garatuta baina, hori baino larriagoa da euskara ez dela ofiziala herri guztietan eta legeak ez du hori bermatzen.
‎Irlandaren egoera Greziakoarena baino larriagoa da. Estatuak bereganatu du banketxeen zuloa, eta ondorioz, Barne Produktu Gordinaren% 32raino heldu da defizit publikoa.
‎ez eskatzeko konpromisoa hartu zuten, baina gutunak bidaltzen hasi ziren, beste tonu batean bazen ere. Horrelako arazoak sortu ziren, baina bake prozesu batean horrelakoak gertatzen dira, eta horrelakoak baino larriagoak ere bai?.
‎ALIZIA: Uste duzuna baino larriagoa izan da.
‎Ikuspuntu neuropsikologiko batetik, sindrome larri bat izan ohi dute (Alzheimerrean baino larriagoa), ikaskuntza esplizituan zailtasunak dituzte, burutzapenmotor dinamikoaren nahasteak daude (denboraren antolamendua, esku bienkoordinazioa, kontrola eta inhibizioa) eta nahaste praxiko asimetrikoak ere ikusdaitezke.
‎Enpresaburua izango da egoki deritzon zehapena aukeratuko duena. Epaileak ezin izango du inoiz hasiera batean jarritako zehapena baino larriagoa baimendu, epai bidezko babes eraginkorrerako eskubidea, eta bereziki, kongruentzia printzipioa urratuko lukeelako. Azken puntu horretan indar egiten dute del Valle Muñoz, F. A. k,. La modalidad procesal de impugnación de sanciones?, Revista de Trabajo y Seguridad Social (Centro de Estudios Financieros), 2002/ 236 zk. eta Gil y Gil, J. L. k,. Procedimiento de imposición y revisión de sanciones?, Tribuna Social (Revista de Seguridad Social y Laboral), 1996/ 63 zk.
‎Faktore multzo batek gizartearen ziurgabetasuna handitzen du, hala nola dirufluxu, arauz kanpokoek eta, horiekin bat, enplegu eta aberastasuna sortzen duten modu abstraktuagoak, eta herri, eskualde nahiz estatutik gero eta urrunago gertatzen diren prozesuek. Arazoa, beraz, arriskuaren gizarteak berez dakarrena baino larriagoa da: enplegua galtzen duzunean, agian, ez duzu nori leporatu, non eta ez den finantza higikortasun globalari.
‎Baina mafia izenpean sartzea bera aski larria da. Larria baino larriagoa.
‎Dena dela, hori baino larriagoa den kontzeptua bota duzu zeharka. Berdindu egin nahi izan gaituzu beste erkidegoekin; esango didazu beste edozein erkidegotako autonomia estatutu horietako zein artikuluk egiten gaituzten berdin enplegu politikak eskualdatzearekin zerikusia duten ondorioetarako?
‎Wi nni peg!, erantzun zioten zapoek egoskor. Don Pedrori behin ere baino larriagoa iruditu zitzaion kantua, eta pentsamendu goibelekin itzuli zen hoteleko bere apartamentura.
‎Eta hor dago ume salbaia, Mowgli, selbatik alde egin ezinik. Ingelesez adierazkorra da jungle hitza, forest ‘baso’ edo ‘oihana’ baino larriagoa da, selbak harrapaturik daukalako jendea, bizirauteko erail beste legerik gabe. Umea selbatik ateratzea, salbaia ona humanizatu eta hiritar on bihurtzea, horixe da Inperioaren ardura den prozesu zibilitarioa, onez onean egin litzatekeena, edo txarrez txarrean.
2011
‎Ezustean, oporrak eten eta bilera batera etortzekoa zela iragarri zuen Sarkozyk. Bankua uste baino larriago ote zegoen eta gobernuak esku hartu ote zuen. AAA maila galduko ote zuen herrialdeak?
‎Informazioa ezkutatu egin dute, kontrolpean zeukatelako irudia emateko, baina bazekiten esaten zuten baino larriagoa zela.
‎Egoera hori inon baino larriagoa izan ohi da Antartida gainean, baina aurten Artikoan ere antzeko zerbait gertatu da. Klima aldaketak horretan zerikusia izan dezakeela susmatzen dute ikertzaileek, eta, beraz, ahalegin berezia egiten ari dira ozono galeraren eta klima aldaketaren arteko erlazioa ikertzeko.
‎–Ez nago mutu, apez jauna?! Eta bai, aitor dut bekatu egin dudala, baina ene bekatua ez da berorren elizako zikoinena baino larriago izan, nik zin zinez maite batitut Atilano, eta ez nuke hura inoiz utziko, ezkondua nahiz ezkongabea izan??.
‎Azaroaren hamaika horretakoak jasoko ditu oroz lehen ametsak, baina biharamunean, hamabian, Ixaskunek kontatuko dio beraiek Valcornejatik etortzeko harturiko hegazkinak istripua izan duela, eta Anttonek espetxe barruan baino larriago sentituko du bere burua,, erkin, zaurgarri, hauskor. Nerabezaroan Selakuan harrapatzen genituen ziraun haiek, ikarak hartuta, gure eskuetan hauskor gertatzen zitzaizkigunean bezalaxe.?
‎Larritasuna sumatu nion ahotsean; deiaren hasieran baino larriago zegoen, apika.
‎ABEL. Lehenbailehen egitea erabaki du neuro zirujauak. Uste baino larriagoa da antza.
‎INES. Eskanerrean ikusi dutenez? zure egoera hasieran zirudiena baino larriagoa da.
‎Falta hauei dagokien zigorra jartzean bake epaileak euren sen onaren arabera, zigor bakoitzari ezarritako mugen barnean, eta kasuaren eta errudunaren inguruabarrak kontuan hartuz arituko dira (ZKren 638 art.) 149 Gainera, printzipio akusatzailea aplikatuz, bake epaileak ezin izango du inoiz akusatzaileek eskatutakoa baino larriagoa den zigorra aplikatu edo ezarri.
‎Ebazpen proposamen hori interesdunari jakinaraziko zaio 8 eguneko epean bere eskubideari komeni zaiona alega dezan (BJLOren 425.3 art.). Jarraian, espedientea bere hasiera agindu duen agintariari bidaliko zaio, kasua ebatzi dezan. Agintari horrek bere eskumenekoa baino larriagoa den zehapen bat jarri behar dela uste duenean, prozedura, bere proposamenarekin, eskudunari bidaliko dio (BJLOren 425.4 art.). Edozelan ere, zehapen prozeduraren iraupena ezin daiteke 6 hilabete baino gehiagokoa izan (BJLOren 425.6 art.).
‎Interneti esker, prentsak inoiz baino irakurle gehiago ditu orain. Paradoxikoki, bere egoera ekonomikoa inoiz baino larriagoa da.
‎NNSaren diagnostikoa jasotzeko, DSMIV TRan zehazten diren irizpideetatik gutxienez 4 bete behar ditu subjektuak. FSaren eta NNSaren diagnosi irizpideak berdintsuak direla kontuan izanik, NNSa kuantitatiboki FSa baino larriagoa dela esan daiteke.
‎“Argi dago egoera larria dela”, adierazi zuen Manilatik (Filipinak) Mendebaldeko Pazifikorako OMEren bulegoko bozeramaile Peter Cordingleyk. “Lehenengo egunetan uste zena baino larriagoa da, horrelako arazoak 20 kilometro arteko erradioan bakarrik zeudela uste zenean”, gehitu zuen. Japoniako agintariek osasunarentzat arazorik ez duela ziurtatu duten arren, landare, agregakin, esne eta uretan erradiazioa hautemateak eskualdeko elikagaien merkatuei eragin die.
‎NBIPk 2007an adierazi zuen landaketa horiek zirela bi herrialde horietan deforestazioaren arrazoi nagusia. Gainera, arazoa uste baino larriagoa izan liteke. WWFren txostenaren arabera, landaketa horiek baso gisa hartzen dira Malaysian.
‎Play Station kontsolaren sarea eta Sony Online Entertainmentekoa bertan behera daude uneotan, arazoa konpondu artean. Bi sare izanda ere, erasoa bakarra izan dela diote Sonytik eta lehen erasoaldia ikertzen hasitakoan jabetu direla aurrez uste baino larriagoa izan dela atakea. Guztira, agerian geratu dira 25 miloi erabiltzaileren datuak mundu osoan.
‎Esan ere, etorkizun joera nabarmenenetako bat denbora aurreztearena izango dela esan ziguten: " Diru falta baino larriagotzat jotzen da denbora falta. Azken ikerketen arabera, geroz eta bizkorrago goaz oinez, geroz eta egonarri gutxiago daukagu eta AEBetan urtero kontsumitu gabeko milioika opor egun itzultzen zaizkio Estatuari".
‎Hala ere, alde horretarik dute elkarretarako eite bakarra. Urrunera baizik ikusi ez dituenak, bata bertzearentzat hartu dituzke, nahiz oraino belatxa kukua baino larriago den.
2012
‎Behar maila txikiena dutenei eragingo die, eta orain arte jaso dutenek oraindik ere jasoko dute. Dena den, neurri hori baino larriagoa da zein gutxi eta zein gaizki garatu den legea Espainian. Euskadin nahiko ondo egin dira gauzak.
‎Europan diru publikoa jasotzen ari diren 60 banku baino gehiago daudela esan du Almuniak. Bere ustez, dirurik ez ematea astakeria bat izango litzateke, izan ere, egun dugun krisia baino larriago baten biktima izango ginateke guztiok, erantsi du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia