2005
|
|
Naroa ere lehengusuaren gorputz biluzia igartzeko premia biziak bultzatu du, eta esku bizkorrek pijamaren goialdea erantzi diote. Izterrean lehengusuaren animoa ere sentitu du, zut. Atzerabiderik ez dagoela jakinda, lau urte lehenago jolasean
|
baino
ikusi ez zuena azkenean eskuan izateko gogoa du, eta badaki oztoporik ez dagoela. Sabel gihartsutik irristatu eta praka barrura luzatu du eskua, luze barik atzamarrek haren buru tinkoarekin topo egin duten arte.
|
2007
|
|
Greta Garbo beti dago erdian, buruan kapelu eta guzti. Julio Cort? °zar inor gutxik ezagutzen du eta izkina batean daukate, tabako makinaren alboan, ia atzean, makinaren ertz batetik aurpegiaren ezkerreko aldea eta zigarro baten punta
|
baino
ikusten ez zaizkiola. Gutxi erretzen da Suedian, eta inork ez dio Juliori begiratzen.
|
|
Eta nik, nire lekutik, hiru urtean zure eskuineko perfila, zure malkodun aldea
|
baino
ikusi ez dudan leku honetatik, nik ere, oraindik inoiz irribarrerik egin ez didazun arren, marrazten zaitudala esan nahi dizut, eta ez dudala amarik ez andereñorik zapata bihurtuko nauenik.
|
2009
|
|
Nolako arretaz begiratu zion Domingok Adaren eskutxoari eta haren minari, behin eta berriz begiratu ere, begiak ere Adaren minari itsatsiak geratu zitzaizkion arte, suminezko errukiz eta errukizko suminez! Begiz ez ezik, bihotzez ere bere egiten baitzuen Domingok Adaren mina, eta bizitza bera ere ez baitzen, ausaz, minaren ikuskizun hura baizik, Adaren minetik
|
baino
ikus ez zitekeena, horregatik begiratzen zion Domingok Adari begiratzen ziòn moduan, eta horregatik begiratzen, halaber, amari, amak Adaren lepo inguruan hedatutako beso eskuzabalari bereziki, aurreko jarrerarekin zerikusirik ez zuèn beste jarrera batean, Domingok nabaritzen zuen bitartean amaren aurka pilatutako gorrotoa urtuz zihoakiola, ama beti ama?
|
|
Nolako arretaz begiratu zion Domingok Adaren eskutxoari eta haren minari, behin eta berriz begiratu ere, begiak ere Adaren minari itsatsiak geratu zitzaizkion arte, suminezko errukiz eta errukizko suminez! Begiz ez ezik, bihotzez ere bere egiten baitzuen Domingok Adaren mina, eta bizitza bera ere ez baitzen, ausaz, minaren ikuskizun hura baizik, Adaren minetik
|
baino
ikus ez zitekeena... horregatik begiratzen zion Domingok Adari begiratzen ziòn moduan, eta horregatik begiratzen, halaber, amari, amak Adaren lepo inguruan hedatutako beso eskuzabalari bereziki, aurreko jarrerarekin zerikusirik ez zuèn beste jarrera batean, Domingok nabaritzen zuen bitartean amaren aurka pilatutako gorrotoa urtuz zihoakiola, ama beti ama...
|
2013
|
|
Kalean gurutzatu, jatetxe batean ikusi, ilararen batean bazterreko autoan itxaroten egon, ospitaleko itxarongelan begirada azkar bat trukatu dudan hamarnaka gizonez maitemindu naiz 25 urte hauetan?. Behin
|
baino
ikusi ez ditudan horiekin imajinatu ditut maitasun istorioak, haiekin oheratzen nintzela, amestu ere egin dut eurekin, sentitu egin ditut haien eskuak nire azalean, haien zakila nire aluan. Konturatzen zara zenbat pertsonarekin gurutzatzen garen bizitzan behin baino ez, eta gehiagotan gurutzatu izango bagina zeinen polita izan zitekeen?
|
|
Erkiaga zutik: praka dotoreak eta zetazko alkandora urdina, hurbiletik
|
baino
ikusten ez ziren zauri txikiak aurpegian, bizarra egiterakoan eginikoak seguruenik.
|
2014
|
|
Izan ere, frantsesaren ikusmen aparatuak zolitasun aparta lortua zuen erabileraren poderioz. Haren erretinak sentikortasun handikoa behar zuen, eskujokariena bezain bizkorra, kartak mugimendu azkar batez nola pikatzen dituzten edo nola dauden paratuta istant batez
|
baino
ikusi ez eta karta jakin bat asmatzen baitute, ingurukoak ezertaz ere ohartu gabe. Frantses honek, bada, «begiaren oroimena» delakoa zuen gain gainetik.
|
|
Eta gogoa argitu zion burutapen batek. Gizon hark, erdizka
|
baino
ikusi ez arren, bazuen antza Nizhni Novgorodeko azokan ustekabez hizketan entzun zuen buhame zaharrarekin ere.
|
2016
|
|
hizkuntzan hitzak
|
baino
ikusten ez dituztenek nekatua
|
2018
|
|
Gutxitan joaten zen Nere enpresaren egoitzara, noizean behin sailetako zuzendariekin aurrez aurre biltzea gustatzen baitzitzaien nagusiei, gela berezi haren beharra zuritzeko, beharbada. Naomik maiz aurpegiratzen zion amari zuzentzen zituen langileak ezagutu ere ez zituela egiten, ea zelan zen haien onerako ezer erabakitzeko gai aurpegiak lantzean behin biopantailan
|
baino
ikusten ez bazituen. –Laztana, aurpegiek ez dute lan egiten, nahikoak dira emaitzak.
|
|
Irakurri eta itzuli gura izan diot, baina alde eginda zegoen, seguruenik armadilloak gerturatzen ikusi eta kikildu egin da, beste asko legez, ez zuen itxurarik korrika hasteko sasoian egoteko. Tira, papera poltsikoan gorde dut, zera zioen, zure telebistako mapan hutsune beltz bat
|
baino
ikusi ez arren, herri aske batek ziraunk hor, Rojavan egon nindunan ni, itzali telebista eta piztu burua, egia hire aurrean zagonk, benetan bilatzen badunk, IT, edo antzeko zerbait. Gogoratzen zara beste batean ere antzeko sinadura zekarren paper bat ekarri zuela aitak?
|
|
Kalean berriro zegoenetik ikara ere itzuli egin zen. Mehatxuak zeuden nonahi, berak
|
baino
ikusten ez zituenak. Txikikeriak ziren hasieran, baina, horretan hasiz gero, egun batzuetan gauzak asko estutzen ziren Saioarentzat.
|
|
Klaus bezalako norbaiten aurka indarkeria erabili izanak lasaitasuna dakarkio. Bakea dario zeru urdina eta laino zuriak
|
baino
ikusten ez dituen neskari. Edyk elkarrizketa bukatu eta hurbildu egiten zaio astiro, zigarro paketea eskuetan.
|
2019
|
|
Semeak ez dira inor herrian; morroiak dira, euren azpitik ibiltarien lurretatik at harrapatutako jopuak baino ez dauzkate eta, haiek legez, eskubiderik ez armak erabiltzeko. Begiak bere buruan
|
baino
ikusten ez duen puntu urrun batean finkatuta dauzka Aizek, eta hala izan ditu Betargik Kurloi inguratu, haren atzean jarri eta aizto kakotu sakratua haren zintzurrean jarri duenean. Ez du zirkinik txikiena egin lagunaren hasperen itoa aditu duenean ere.
|
|
Aurrera egin baino lehen, ordea, atzera ere begiratu nahi izan dute, Leixurik lehenbizi eta Hodeik eta Aizek gero. Orduan, irudimenean eta lurtamuan
|
baino
ikusten ez den marra zeharkatzear daudela, adar baten deia entzun dute, atzean utzi behar duten bidezidorretik datorrena. Behin jo du, birritan jo du, eta hirutan jo du.
|
2020
|
|
Baina begirada lausoz beti: begiraturik ere inkontzienteki
|
baino
ikusten ez duela parean duena, eta egin behar duena automatikoki egiten. Horixe baitute lan mekanikoek:
|
|
" Hilabeteak dira azken gutuna jaso zutela; beste berririk ez dago", erantzun dio Luisak etxekoen sufrimenduaz gehiago aipatu gabe. " Eta Nieves?" galdetu du behin
|
baino
ikusi ez duen lehengusina gogora etorrita.
|
|
Egongela hartatik kalerantz ateratzen ari ziren ertzainei zerbait esan behar ziela eta bertan minutu batez itxaroteko agindu zion Xabik Saioari. Neskak buruarekin ezezko keinua egin zion, Xabik
|
baino
ikusiko ez zuelakoan. Ez zuen Aneren gurasoekin bakarrik segundo batez ere geratu nahi.
|
2021
|
|
Ez nuen haren gorputzaren beroaren falta sentitu. Azkenean, gorpua uzteko tokia aukeratu, identifikatzeko zaila izango zen eremu mortu bat, kilometro batzuetan elurra
|
baino
ikusten ez zena, eta etxera itzuli nintzen. Egun bi hartu nituen dolurako Daviden mirabeei zehaztasunak eman aurretik.
|
2023
|
|
artilezkoak, biskolastikoak, zerbikalak, zuntzezkoak, latex materialez egindakoak... Dendaren hondo hondoko bulego txikian, ostera, emakume dotore bat ageri zen bizkarrez
|
baino
ikusterik ez nuen gizon batekin, erosketa amaitu izan balute bezala, zutunik biak ere. Dena dela, bi saltzaile haiei erreparaturik, pentsatu nuen ez zutela zerikusirik etxean izan berri nuenarekin, inondik ere adeitsuagoak zirela.
|