Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 83

2000
‎Eta etxeko oilarra, berriz, harroa, oilar guztiek behar luketen legez. Hala ere, horma guztiak baino altuago eta oilar guztiak baino harroago, mundu honetan jaun eta jabe eguzkia da.
‎Eta, hura erraiten zigularik, apeza harro baino harroago agertu zitzaigun, gizon zuria izaitea munduko gauza ohoragarriena balitz bezala.
‎Zeren Joxe Aberasturi, Antonio Ibarbia ez bezala, bere humoreen erranetarat bizi baitzen, eta haren ideiak eta haren erabakiak humoreen araberakoak ziren. Eta harroa baino harroagoa zen. Eta adorearen eta balentasunaren bihitegiak bihiz beteak zituen, baina pentsuarenak hutsik...
‎Batzuetan, egunero aparailu horrekin jardutearen jarduteaz, pentsatzen hasten naiz maitalearekin norabait joan zarela, eta dagoeneko bost axola zaizula nik kontatzen dizudana. D’ailleurs, jakizu Luis, turista batekin alde egin zuen birigarroa, itzuli egin dela, pen  tsa dezakezunaren kontrara oilarra baino harroago itzuli ere. Amaitze aldera, Dabid, esan gura dizut Rakel gaur ere ilaran dagoela kanpineko telefono honetatik deitzeko, baina saiatuagatik beti haren aurretik egokitzen naiz eta ezin ba jakin nori deitzen dion.
2001
‎Baina igande pasa herritik aparte egin gogo zuten seinalatuenak gazte koadrila batzuk ziren, oihu eta orro, denen artean nabarmen agertu beharrak. Real Union eta Barcelonaren arteko partida ikustera joaki ziren, eta haien artean bazen bat, harro baino harroago, Irazoki, Alkasoroko lokomotora, Irungo taldeko erdilari ospetsua, Emery, Urtizberea, Regueiro, René Petit eta gainerakoekin aritzen zena. Margaritaren begiek haietako batenekin egin zuten talka, Bordako Luisenekin.
2002
‎Ipar Handia izenarekin da ezaguna. Haran idorretako lurralde hartan 6.000 metrotik gorako sumendiek harro baino harroago egiten diote erronka bidaiariari.
‎‘Eta orain, errege erregina agurgarriak, printze printzesak, duke dukesak, konde kondesak eta jaun andre guztiak, froga guztien gaineko froga: euliaren froga! ’ Igo zen, lehenik, espainiarra oholtzara; ekarri zuten kaxa txiki bat, euli bat gordetzen zuena; ireki zuten kaxa; atera zen eulia; egin zuen hegan... baina espainiarrak, orduan, behin eragin zion ezpatari, eta euliak goitik behera egin zuen; eta espainiarrak harro baino harroago esan zuen: ‘Euli horrek ez dik gehiago pentsatuko’; arrazoi zuen; begiraleak bertatik bertara frogatu ahal izan baitzuen euliak burua errotik moztua zuela.
‎‘Euli horrek ez dik gehiago pentsatuko’; arrazoi zuen; begiraleak bertatik bertara frogatu ahal izan baitzuen euliak burua errotik moztua zuela. Igo zen, ondoren, frantsesa, oholtzara; ekarri zuten beste kaxa txiki bat, beste euli bat gordetzen zuena; ireki zuten kaxa; atera zen eulia; egin zuen hegan... baina frantsesak, orduan, bitan eragin zion ezpatari, eta euli hark ere goitik behera egin zuen; eta frantsesak harro baino harroago esan zuen: ‘Euli horrek ez dik aurrerantzean hegan egingo’; arrazoi zuen; begiraleak bertatik bertara frogatu ahal izan baitzuen euliak erroerrotik moztuta zituela bi hegalak.
2003
‎Gaurko gizona errukarri? Ez horixe, hori baino harroago dabil munduan zehar iretargiraino heldu dan gizona!
‎Moldeak erdiraino baino ez dira bete behar, honelako egospenak labe konbentzionalak baino harroago bihurtzen dituelako irabiatuak.
2004
‎Bat batean, zabalgune batean ikusiko dugu: Jentilzubia, harro baino harroago.
2005
‎Urte asko eman zituen Sandak udaletxean, esan zuen ama Martinak; hogei bai. Eta esaten da harro baino harroago zegoela atearekin, eta imajinatzen zuela herriko guztiak berari txaloka ari zirela atetik pasatzen zen bakoitzean. Baina kontua da" Olokok Adnas" ez zela Indiako hizkuntza bateko esaldia;" Olokok Adnas" esaldi normal bat zen, baina atzekoz aurrera irakurri behar zena, edo ispilu batekin.
2006
‎Hain zuzen ere, lehengo batean afaritan hizpide izan genuen gaiaz gutariko batek galde egin dionean, alegia, kasinoek indiarrengan eragin negatiboa izan dezaketenentz, baietz erantzun du, izan dezaketela, baina joko zaletasun patologikoan harrapatuak diren herrikideei zuzenduriko ekimena abiaturik dutela argitu ondoren, kasinoak ematen dituen diruei esker beren historian lehenengo aldiz nahi duen tribuko orok nahi dituen ikasketak egiteko era duela argitu digu, harro. Hori baino lehen, eta gai horretan baino harroago nire ustetan, XIX. mendean zuriekin izan zuten gerraz hitz egin digu. Orain gauden lekua seinalatuz.
2007
‎Ferrari hori erositakoan, aldi batean ikaragarri zoriontsua izango zara baina handik urtebetera ikaragarri horren erdia bakarrik irudituko zaizu, handik bi urtera erdiaren erdia eta, lagun batek zurea baino Ferrari hobea erosten badu, etxera haserre etorriko zara, dirurik gabe geratu zarela sinetsita, eta bestea zu baino harroago ibiliko da bere autoaz.
‎Amerikako gizonak hemengoak baino harroagoak dira. Britainiarrak atseginago ditut.
‎Atorra laburrez eta galtza zabalez jantzirik zegoen; azenarioaren kolorekoak, eta oihalaren gainean marrazki geometriko urdin eta gorriak zeuzkan apaingarri. Bi solairuko takonak zeramatzan, eta Afrikako zuhaitz idorrak baino harroago zekarren ilea.
2008
‎Beste ezer baino harroago erakutsi digute palma olioa ateratzeko erabiltzen duten makina. Etxolatik irtendakoan, ordea, handik metro gutxira ohiko irudia dago:
‎Hauek bai direla penagarriak benetan! Oilo bustia baino txaldanago dabiltza eta besteen, lehengo horien alegia, anparoan, oilarrik basatiena baino harroago jokatzen ari dira. Ongi dakizu lokatzetan bota handiak jantzita izan arren, zenbat eta aurrerago jo hainbat eta hanka zulo handiagoak izan ohi direla, ezta?
2009
‎Inditexen eskaintza oso bestelakoa da. Oskarrek harro baino harroago erakusten ditu bere trajeen kalitatea. Zetaz edo kaxmirrez egiten ditu jakak, inolako estalkirik itsatsi gabe; barruko josturak akastunak dira, baina bezeroak gustuko ditu.
‎Inditexen eskaintza oso bestelakoa da. Oskarrek harro baino harroago erakusten ditu bere trajeen kalitatea. Zetaz edo kaxmirrez egiten ditu jakak, inolako estalkirik itsatsi gabe; barruko josturak akastunak dira, baina bezeroak gustuko ditu.
‎Beste horrenbeste gertatu zaio De la Bellari. Aste osoan berdeguneko lana burutu arren, flakiak jota zegoen gastroenteritisak jota eta Lasarte gainera harro baino harroago dagoenez Sarasolaren errendimenduarekin kanpoan geratu da. Carlos Martinezen kasuan aldiz, lehenbiziko minutuak jokatu zituen joan den astean Gonzalezen hutsunean baliatuz, baina arrasatearrak zigorra bete du eta trukatu egin dira.
‎(Pentsamendu ateista, ikuspegi horretatik, razionalki pentsatzen duen inorentzat ez da izango posibilitate bat zinezkoa, eta haren arrazoia [in] morala bakarrik izan da, edo ergelkeria. . Jainkogabeak, gehienetan jakintsu eta zentzudun baino harroagoak izan ohi direnak?, irakurtzen dugu Descartesengan oraindik, engoitik filosofia modernoan gabiltzan arren). Bitorianok ia buruz estudiatu behar izan ditu Olite Erriberrin teodizeako azterketetarako Jainkoaren existentzia frogatzeko San Tomasen bost viak.
‎Garai hartako Txaber berritsuagoa zen, zuzenbidea ikasten zuen eta denok genekien aitak presio handia jartzen ziola sorbalden gainean: harena zen zuzenbide ikasketen ideia, gu eta gutarrak defendatzeko balioko zion etorkizunean eta aita harro baino harroago egongo zen. Txaberrek dezente ikasten zuen, ostegun arratsaldetik astelehen goizera arte desagertzen bazen ere.
‎zerraizkionak zituen arren, neskak atsegin zuen bere probak egitea, bere buruan halako konfiantza bat hartu zuenean nabarmendu zitzaion joera hura, hogei hogeita bat urterekin?, arrakastarako bidean jarri zutenak; izan ere, egun batean? 1930eko martxoko egun bat zen, udaberriaren atarian?, nexkentzat izan zitekeèn jertse berde bat egin zuen, tximeleta txiki gorriz josia, dendara eraman, ama izebek hamaika bider esan zioten, zer polita eta zer polita!?, eta dendakoek biharamunean enkargatu zizkioten beste batzuk, egindako hura egun berean, erakusleihoan jarri ahala? ...iren, bolada hartan ez zioten besterik eskatu, tximeletak zituztèn jertseak, edo txoriak zituztenak, hauek ere atsegin baitzituzten erosleek?, harik eta hiriko gainerako jostun eta jertse egileak kopiatzen hasi zitzaizkion arte, Adaren ideia bereganatuta, formak handituz edo nahastuz, txoriak tximeleten artean sartuz, edo tximeletak txorien artean?, eta koloreen gama zabalduz; ondorioz, Ada harro baino harroago egoten zen bere ehungailuan, kalean zehar joaten zenean berdin?, bere historiak asmatzen zituen bitartean, Domingorekin lotuak asko eta asko: Domingo, esate baterako, ordurako etxetik alde egina zena, sarritan mintzatu izan zitzaion iraultzaz, zeina beti udaberriarekin lotzen baitzuen ezinbestean:
‎...soen familiei eman beharreko diru-laguntza apurren ukoa iragarri dute, gure presoek geroz dispertsio handiagoa eta kondena luzeagoak jasango dituztelarik; EITBko kazetariak entresakaren mehatxupean beldurrak airean ipini dituzte, Ikastolek euskara soilik, ezta pentsatu ere; HABE izeneko euskaltegiak ongi aztertzekotan daude, Osakidetzako zenbat arduradun berdin, etab. etab. Garzon, aldiz, harro baino harroago oraindik, egin dituenak eginda gero ere.
‎Regina enean bere lantegi txikia nahi zuela, alegia; bere erabaki hark bazuen bihozkadatik zerbait, baina bihozkada bat baino gehiago ere bazen; eta nola gogoz lan egiten baitzuen eta gustu handiarekin, bezero batzuk ere egin zituen berandu baino lehen: ...ez zioten besterik eskatu –tximeletak zituztèn jertseak, edo txoriak zituztenak, hauek ere atsegin baitzituzten erosleek–, harik eta hiriko gainerako jostun eta jertse egileak kopiatzen hasi zitzaizkion arte, Adaren ideia bereganatuta, formak handituz edo nahastuz –txoriak tximeleten artean sartuz, edo tximeletak txorien artean–, eta koloreen gama zabalduz; ondorioz, Ada harro baino harroago egoten zen bere ehungailuan –kalean zehar joaten zenean berdin–, bere historiak asmatzen zituen bitartean, Domingorekin lotuak asko eta asko: Domingo, esate baterako, ordurako etxetik alde egina zena, sarritan mintzatu izan zitzaion iraultzaz, zeina beti udaberriarekin lotzen baitzuen ezinbestean:
‎Barrez jarri du taberna osoa. Sarjentu gradua irabazi duenetik horrela dabil, lehen zena baino harroago oraindik.
‎Urduri dago bizargabea, eta arrazoi du, ez da komeni. Kuban sarjentu gradura igo zutenetik legamia baino harroago dabilen Arrieta horrekin ezin du inork fidatu. Berandutzen ari da gainera, eta Frantsesa ez da ageri.
2010
‎Esquerrari dagokionez, ez da harritzekoa hark hartu izana egurrik latzena. Denok dakigu Esquerrari zor zaizkiola gure oraintsuko historiako lau urterik txarrenak nik dut giltza, esaten zuen garai batean Josep Lluis Carod Rovirak, harro baino harroago. Eta, Esquerraren etsairik handiena Esquerra dela esan baitzuen, arrazoi zuen Joan Ridao idazkari nagusiak azaroaren 28an gauean.
‎Elx-en kontra ez ezik, astean zehar jokalariek erakutsitako jokabidea loratu du. Jarrerarekin harro baino harroago nago. Gogo biziz aritu ziren, grinaz... nahiz eta lan eskerga emankorra ez izan.
‎Ez da beste fitxaketarik izango, dio Lorenenek. Taldearen ibiliaz galdetuta, harro baino harroago dagoela erantzun du jokalari ohiak, aurreikuspenik baikorrena txiki geratu baita.
‎Aitona ez baitzen hartaz inoiz kexatu; aitzitik: bere berea egiten zuen zoritxar hura, gurekin zituèn solasetan zorion bihurtzen zuena, zuèn begiaz baino harroago baitzegoen ez zuenaz, azken batean, eta ez baitzegoen balentriaren ondorioz eman ziotèn domina, paparrean zintzilik zeramana, ezkutuan edo isil gordean eramateko?. Frantsesek zelata bat jarri, eta bertan erori ginen, baita aurrera egin ere borroka izugarri baten ondotik, kide askok eta askok gudu zelaian zerbait utzi behar izan bagenuen ere, honek eskua, horrek zangoa eta nik begia??
‎–Bikaina!?. Eta hatzen artean begiratu, eta anaia osorik ikusi nuen, harro baino harroago, sagarra lehertuta. Heinrichek gainetik begiratzen zidan, begirada harekin esan nahiko balit bezala:
‎Bazegoen, baina, bi gertaeren artean bere aldea: aita Pierrek eman zidàn jipoiak, izan ere, nire balentria gutxiestera eraman ninduen; txakurrekin izan nuèn jarreraz, berriz, harro baino harroago egon naiz beti: komando buruak izugarri erraztu zizkidan gauzak gero bere jarrerarekin, hori ere egia da?
‎–Sendatze zeremoniak egiten ditu. Mediku zuriek eta mestizoek sendatzen ez dutena, nire aitonak sendatzen du, azaldu zuen Mariok, harro baino harroago?. Buruko minak, digestio aparatuaren gaixotasunak, arimaren eritasunak, bere artritis propioa, are sugegorrien erasoak ere?
‎Bazegoen, baina, bi gertaeren artean bere aldea: aita Pierrek eman zidàn jipoiak, izan ere, nire balentria gutxiestera eraman ninduen; txakurrekin izan nuèn jarreraz, berriz, harro baino harroago egon naiz beti: komando buruak izugarri erraztu zizkidan gauzak gero bere jarrerarekin, hori ere egia da...
‎Aitona ez baitzen hartaz inoiz kexatu; aitzitik: bere berea egiten zuen zoritxar hura, gurekin zituèn solasetan zorion bihurtzen zuena, zuèn begiaz baino harroago baitzegoen ez zuenaz, azken batean... eta ez baitzegoen balentriaren ondorioz eman ziotèn domina, paparrean zintzilik zeramana, ezkutuan edo isil gordean eramateko —‘Frantsesek zelata bat jarri, eta bertan erori ginen, baita aurrera egin ere borroka izugarri baten ondotik, kide askok eta askok gudu zelaian zerbait utzi behar izan bagenuen ere, honek eskua, horrek zangoa eta ni... Ohera ote zeraman, pijamatik zintzilik, horixe esaterik ez daukat, nahiz eta horrek ere ez nindukeen harrituko...
‎Jarraian, entzun nuen: ‘Bikaina! ’ Eta hatzen artean begiratu, eta anaia osorik ikusi nuen, harro baino harroago, sagarra lehertuta. Heinrichek gainetik begiratzen zidan, begirada harekin esan nahiko balit bezala:
‎Bat gure alabentzat, bestea Obabarako, eta hirugarrena Three Riverseko liburutegian gordetzeko. " Uste dut Virgilio baino harroagoa naizela", horixe esan omen zien Davidek lagunei. Hain harroa ez izatera, zabortegira botako zuela orijinala".
‎Biharamunik gabe, biharamunean ere parrandan jarraitu zuten txuri urdinek, ondo kostatakoa izan delako lehen mailarako txartela. Inbidiak jota edo, gipuzkoarren ospakizunetara batu zen Bilboko Burtsa ere, aparra baino harroago hasi baitzuen astea. Ez, ordea, Ibex indizeak(+ %0, 23).
2011
‎baita urduriago ere, don Jaimeren garaipen tipi haiek guraize batzuk balira bezala, markesari gangarra mozten ziotenak: markesa, izan ere, harro baino harroago zegoen bere markesgoaz, zeinak halako burgoitasun ohoragarri bat ematen baitzion, oilar guztiz ahaltsu bihurtzen zuèn gangar sinboliko baten jabe egiten zuena; eta don Jaimek gaur gangar puska bat moztu zion eta bihar bertze bat, harik eta Torreko markesa oiloen pareko sentitzen hasi zen arte: zenbat eta bera oiloago, orduan eta don Jaime oilarrago; eta orduan, paperak aldatzen hasi ziren?
‎Leon, halarik ere, ez zen Onofrez, begiko zuelako edo, urrikaldu, zeren eta, hura zen arren prozesio guztietan Corpus Christiren irudi handi ezin astunagoa zeramatèn lau zamaketari indartsuetarik bat, harro baino harroago zegoen hartaz?, hainbat filmetako ogroaren antza baitzuen: ez zen antz kontua bakarrik, egin ere egiten baitzituen Onofrek aldika bere nolabaiteko ogrotasunari zegozkiòn gehiegikeriak:
‎Sozialki, lurrikara. Ez dakit nori okurritu ote zitzaion, baina Coca Cola asmatu zuena baino harroago egon luke.
‎Campoamor ekoak azaldu ostean, erabat aldatu dira gauzak. Euren bularretan kabitu ezinik ibili dira, portuko balentriak direla eta ez direla, antzar putza baino harroago.
‎–Ezin zenuen denak bezala komando batean sartu? Dena ezker abertzaleari kontra egiteagatik?, dio aitak, baina nirekin lehen baino harroago,, zinegotziek hala ere Euskal Herrikoak behar zuten, Amalur, ez Leongo hirixka batekoak, ez zenuen estrategia barneratu? .
2012
‎Gizonak aurrera segitu zuen; gero, Ama Birjinaren kaperara itzulirik, erakuspen keinu sintetiko batean luzatu zituen besoak, eta, laborari etxagun batek bere keretak erakusten dizkizun baino harroago:
2013
‎Valentin maitea, zure azken gutuna irakurri ostean hasi natzaizu lerrook idazten. Hasteko eta behin, esan behar dizut harro baino harroago nagoela zutaz. Eta zin degizut, hainbeste sufritu eta gero, aurki aldatuko dela bizimodua zuentzat (beranduenez sei hilabete).
‎Mustang Ranch era itzuliko da eta Annierekin eta Mamyrekin jostatzen segiko du. Inoiz baino harroago, gainera.
2014
‎Osabak, ordainean, mobilettea jaso eta udaltzainaren aurka jaurti zuen. Ondorioz, urte erdia egin zuen osaba Pankraziok kartzelan, baita handik harro baino harroago atera ere: –Langileon historian, batek baino gehiagok eman ziok muturkadaren bat poliziari, baina motorkada bat?
2015
‎Nevadan, Kalifornian, Idahon, Wyomingen, Washingtonen... ordu arte black Basquo izanak, zuriaren parralera igo zitezkeen, lotsa galtzen hasi, katakonba ezkututik irten eta etnien katakonbetara bere burua azaldu. Batzuk beste batzuk baino harroago, beti ere». Rio ikerlariak azaldua duenez, haizea alde zuela atera zen Laxalten kontakizuna.
‎–Bai, horixe ari nintzaizun kontatzen, nik, zera baino harroago?; kontua da partida bat jokatu nuela...
‎Zure lehena, putzu izurritsu horietan hondoa jotzen ez baduzu behinik behin. Ez dagozkion dominak zintzilikatu nahi ditut Mikelen paparrean, Che Guevara baino harroago utz gaitzan betiko.
2017
‎Indarreko etxeetakoak aristokrazia antzeko bat ziren barrioan: besteak baino gehiago, besteak baino indartsuago, besteak baino harroago. Eta gainera frontoia zeukaten, eta beren futbol zelaia ere bai, porteria eta guzti, guk Zelatakoa nahiago genuen arren.
2018
‎Harro baino harroago zegoen, han bere sorterrian, Zgharta inguruetan, gizonen artean ospeduna zelako, bere hura handitzarra zuelako; jaikia, arteza, gogorra; beraren hitzak erabiliz, sekulako lantza miragarri magnifikoa. Gizonezkoen haragizko burutapen lizunetan, larako nagusiaren bestekoak, itxura zenez ederki kontsolatzen zituelako" enbrak", enbidia sanoa baizik ez zioten.
‎Bost minutu eskasetan markagailuak 21 markatzen zuen apaizen alde. Apaizak harro harro zeuden, hau da, ohikoa baino harroago, eta publikoa arrunt beroa, kantuz eta jauziz bere erretoreak animatuz. Hauek tanto bat egiten zutenean frontoia txaloz, aldeko oihuz eta musikaz gainezkatzen zen; amatxiek gero eta indar handiagoz astintzen zuten pankarta eta jende artean eserita zeuden herriko auzapezak eta zinegotziek eskuak altxatuta agurtzen zituzten.
‎Lagunak irrikaz zeuden selekziorako deialdiaren gutuna noiz iritsiko zitzaion zain. Lagunengana heldu bezain laster, bere Eskorbuto, Cicatriz, M.C.D. eta La Polla Recordsen argazkiekin apainduta zeukan karpetatik, Iñakik prestatutako papertxoa atera zuen, harro baino harroago.
‎Lagunak irrikaz zeuden selekziorako deialdiaren gutuna noiz iritsiko zitzaion zain. Lagunengana heldu bezain laster, bere Eskorbuto, Cicatriz, M.C.D. eta La Polla Recordsen argazkiekin apainduta zeukan karpetatik, Iñakik prestatutako papertxoa atera zuen, harro baino harroago.
‎Inoiz baino harroago zeunden, behintzat. Erregeri aurrea hartu, eta gure godaletak berriro bete zitzatela agindu zenien morroiei.
‎–Zu baino harroago... Atrebentzia...
‎Nafarroako erresuman sarturik nintzen. Ez nuen bat ere dudarik etxe hartako jaun edo nagusiak jendetasunez hartuko ninduela, zeren euskaldun espainola lapurtarra baino harro eta garratzagoa baita.
‎Inoiz baino harroago nago.
‎Ez dago munduan bere mutilez ni baino harroago dagoen nagusirik.
2019
‎Harro, berak hil zituelako. Sekula baino harroago. Ez zuen behin ere gizonik hil.
‎–Zuen mutil hori ere Athleticen zinezko eta minezko jarraitzailea duzue, sine dubio, eta bejondeizuela, harro baino harroago egon zaitezkete. Zer uste duzue, bada, ez naizela ohartu nola hasi den haurra negarrez, Real Madridek gola sartu ez beste?
‎Julen Azkargortarekin batera On Egin elkartera sartu zenean, beti bezala sartu zen Telmo Uriona, Maurixio Uriona izan zenaren semea, harro eta tente, ohi baino harroago eta tenteago, beharbada, Etxeberen fitxaketaren jakitun zenez gero?, autokonfiantza erabatekoa euskarri, are handiago egin zena, bera sartu bezain laster errealzale guztiak mutu eta hitzik gabe geratu zirela ohartu zenean.
‎Gombrowiczen Ferdydurke nobelako ama Lejeune pozarren dago moderno izaten ikasi zuenetik: lehen ezkutuan joaten zen komunera, eta orain inolako lotsarik gabe," komunean sartu aurretik baino harroago" irteten da bertatik...
2020
‎Bertan, Aizkora plaza ezagunean eta Done Mikeldi elizaren ondoan, Martin de Salazarren, Karlos I enperadorearen gorteko enbaxadorearen aginduz eraikitako jauregi errenazentista dotorea zegoen. Honen inguruan altxatzen ziren hiriko gainontzeko handikien jauregi zein oinetxe gehienak, doi doi elkarren ondoan zein baino harroagoa edo zaharragoa, besteak beste Areta, Diaz, Estella, Garizabal, Landa, Legarda, Mendoza, Ortega, Paternina, Salinas edo Zarate leinuak, nola edo hala hiriko aberatsenak izateaz gain ohore gehien ere biltzen zituztenak, batez ere Koroarekikoak.
‎Egun batean, afaldu ostean, mediku izan nahi zuela aitortu zien gurasoei; Marinak zalapartarik gabe esan zien erabaki sendoa zela, eta haien baimena nahi zuela. Lolak afaloste hartan pentsatu zuen bere eskuek zaindutako geraniorik ederrena eta gorriena zuela begien aurrean, eta inoiz baino harroago sentitu zen.
‎Errigorako antolakuntzak ondorengo mezua zabaldu du kanpainan parte hartu duten milaka herritarrei eskerrak emanez:" Izugarria da egungo baldintzetan herri ekimen bat 302.000 euroko ekarpena biltzeko gai izatea. Bihotzez diogu hitzez azaltzeko zaila den zirrara eragiten digula elkartasun erakustaldi honek eta inoiz baino harroago gaudela gure komunitateaz, Errigora osatzen duten sarekide, euskaltzale, ekoizle eta askotariko herritar ederrez. Eskerrik asko, beraz, erdi bakartuta gauden honetan taldean aritzeko hautua egiteagatik.
‎" Inoiz baino harroago egongo naiz nire emakumetxoez".
2021
‎Hor ikusten dituzunak banu Yaisen behor taldeak dira. Yaistarrak dira Toledoko zaldi saltzailerik handienak bota zuen morroi nagusiak harro baino harroago, bereak balira bezala. Behortegi batzuk dituzte, odol hari desberdinak mantentzeko.
‎Badakik hik sobera nolakoa den hire Axun, onean ogi puska, baina txarrean... infernuko Patxi baino gaiztoagoa. Azkenean, oilaloka baino harroagoa jarri zenez, nire poltsarekin kolpetxo batzuk eman behar izan nizkioan buruan eta besoetan, apaltzeko pixkot, badakik. Eta poltsan hire errautsen kaxatxoa neramanez, arrautza ederra egin nioan kopeta erdian.
‎Armiarma berriz harro baino harroago zebilen herrian, egia berak beste inork ez zekielako. Lehortea amaitu eta euri sasoia iritsi zenean, bere egiarekin munduan zehar ibiltzera joatea erabaki zuen.
‎Lagunartean, oilarrak baino harroago egoten nintzen ni Mohameden begikoa izateagatik, niri beste inori ez baitzion aginduko autoa garbitzeko. Eta hura Yamilarenetik etorri artean eta garbiketari ekin aurretik, autoan sartu, bolanteari heldu eta, amets egiten nuen aurrena Marrakexerantz abiatzen nintzela, eta zikoinen antzera hurrena Gibraltarreko itsasarte entzutetsua zeharkatzen nuela, hurrenago Espainia osoa eta, azkenik, behin Frantzia-raino iritsirik, Mohamed bezala aberastu egiten nintzela...
‎Oilo loka baino harroago egon
‎(Ongi kantatzen duela esan ziotenetik, oilo loka baino harroago zagok!)
2022
‎Elezahar esanguratsu honetan azeri buztan arroak zeresana ugari eman zinan baso honetako animalia guztiengan. Azeri emeen aurrean harro baino harroago azaltzen zinan bere dotorezia. Ez zinan nola halako bikotea aukeratu nahi.
‎Orduotan ez baikaude txorakeriatarako! beste guardia zibilak, oilarra baino harroago.
‎Diskrezioz jokatzearena mantendu du Kalanbrek, mututasunean lubakituta baitago azkenaldian. Espektro ikusezin bati legokiokeen apaltasuna etxe atarian uzten du, ordea, aterkien edukiontzian, gorbata janzten duenetik praketan hartu ezinik baitabil gizontxoa, hego haizea baino harroago. Badirudi zaldiz doala, txorimaloa.
‎harro baino harroago ere bai,
‎harro baino harroago nago zutaz, adiskide;
‎[...] Nekazariak, aberats jendeak, ofizialak, judu intelektual errefuxiatuak, politikariak; ahaztu ohi ditugun zaharrak, errespetatzen ditugula esan bai baina txakurrak bezala bertan behera uzten ditugun horiek; beren umeak salbatzearren gogortasun eta egoismorik harrigarriena erakusten duten ama horiek. Batean harro baino harroago eta hurrena berehalaxe lur jota ikusten ditugun horiek; gazteria, zauritua bai baina ez garaitua. Bai interesgarria litzatekeela!
2023
‎Baina pideko polizia sekretu ohiari zenbat eta gehiago aditu, orduan eta zirrara handiagoa egiten zidan pentsatze hutsak ni ere parean neukan morroi haren larruan gerta nintekeela, haren ibilbide bera egin nezakeela, baldin eta Antóniorekin batera etxetik ospa egin ez banu. Orduan gerra aurretik denok ginen gaur baino harroagoak eta ezjakinagoak. Ezer gutxi genekien mundu zabaleko gauzez, burugabe hutsak, alegia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia