Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 15

2004
‎Kontsumitzaileari galdetzen zaio ea markek azken bi urteotan bezeroak erakartzeko erabili diren eskaintza komertzialak eta deskontuak mantenduko dituzten. Juan Antonio Sánchez Torres GANVAM Automobil fabrikatzaileen Elkarte Nazionaleko lehendakariak uste du ez direla gutxituko, “merkatuko presioa hain handia delako, inork ez duelako lehiakideek baino gutxiago saltzeko arriskatuko. Oso zaila da enpresek politika horretan atzera egitea”.
2006
‎labana haundia bai, gaztarentzako labana, Mixari herrian tipo batek eskeintza in zion eta nik gazta hura ez genuela behar, etekin gutxikoa!, baina gero jendiak ongi estimatu zuen eta askok eskatzen ziguten, han santurtzin birrak ere erruz saldu genituen, kupel batian freskatzen iduki eta, gero beste herri batzuetan ere bai birrak eta haiek nahikoa uzten ziguten, han santurtzin ere bai, etortzen zitzaigun jende pobria apal apalik mokadu bat eske eta nik fuera! ...biharamunian zornotzan kontzertu haundia zegoela, karnixeria batian haragiak erosi, hara gindoazela galdakao parian kontrola ikusi genuen urrutira eta mendiz mendiz in genuen krixton errebuelta, ez bait genuen aseguroaren paperik, hura ez genuen lotu, zornotzan zegoen siniestro total eta han ere lege problemarik ez genuen izandu eta han ere dena saldu genuen, ordiziara ere joan ginen eta han inon baino gutxiago saldu genuen eta gaizki pentsatzen hasi ginen, Mixak bere amantalarekin eta jantzi zuen lastozko sonbreroarekin iten zuen aurpegi luze bat, eta nik, redios, han ere munipekin gogor diskutitu nuen, eta azkenian jende gutxi zebilen tokian utzi ziguten eta jale ergelak goierriko haiek, hori zer da, zer du saltsa gorri horrek?, saltsa ona! saltsa ona!, esaten zuen Mixak, okela, okela ona!, esaten zuen, hitz hori bizkaian ikasi zuen, eta ordizian harritu iten ziren, hauek nondikan datoz?, eta Mixak hala iten zuen, euskaraz bere moduan eta gero numeroak erdaraz eta numeroak erdaraz esanda jendia pixka bat lasaitu iten zen, eta hura benetan gaizki nola atera zitzaigun handik nik tuterara nahi nuen, festa izugarriak izaten omen dira han, eta Mixak ezetz, hara etzuela nahi, lehenago han arizana zen eta han mobida izan zuen eta igual behar ez zuen batekin topo ingo zuela, zergatik Mixak, errusiatik etorri zenian, ekarri zutenekin eta etortzeko pasaportia eta lan baimenak in zizkiotenekin zorren bat bazuen, horregatik etzuen fotorik nahi eta horregatik ere etorri zen herriz herri nirekin, ezpaitzitzaion herrian udaletxiak pagatzen zionarekin ailegatzen eta zeuzkan diru pixarrak errusiara bidali zituen han bi alaba baitzituen eta horregatik etzuen ezta pentsioa pagatzeko ere, baionan in genituen bi gau, jarri ginen kale luze batian, han ziren saltzaile guztiak eta hainbestian, etorri zitzaigun magrebeko ume moko bat kollariak saltzen zebilena eta haragirik gabe eskatu zigun bokata bat, ezpaitzen haragiarekin fiatzen, txerria ote zen, eta Mixak in zion hari saltsarekin bokata, berrogeita hamar xentimo, eta gero sailian sailian hasi ziren etortzen magrebeko umiak, eta gero hango zaharrak ere bai, eta nik, nahikoa dek!, kontra in nien eta Mixari ere kontra ze bestela ere nahikoa lioa bagenuen, makina bat moxkorrekin peliatu nintzen, ezpainuen pitorik entenditzen eta haiek manera txarrekin etortzen, Mixak ere gutxi entenditzen zuen baina hura moldatu iten zen, moldatzeko zera hori zuen, abilidade hori, bera lasai zegoen, ni takartu nintzen, hirekin ruina zaukaat!, irribarre iten zuen, baionan bi lo in genituen, bigarren egunian, bertan, nik banku batian, zakuan, eta Mixa furgonetan manta batekin, halako batian esnatu naiz eta, arratoi bat zakuari oxka, salto in nuen, alde in zuen hark, eta ni in nintzen lurrera erori eta, lurrian nengoela begiak bildu eta atzera lo gelditu nintzen, nekia, Mixak berriz, hamabi ordu in zituen tirada batian, hark ere nekia, iten bazuen zutik ordu asko hankan mina jartzen zitzaion, zergatik behatz txikia moztuta zeukan, hori izan zen kropotkin, uste dut izena, hiri bat txetxeniatik honontza, zergatik kuarteletik lagun batekin eskapatu zenian, kamioi bat pillatu zuten eta heldu ziren hiri horretara, lagun haren etxera eta, berak botak erantzi gabe bazeraman lau hilabete, eta mina, eta mina, hanka dena haunditua eta han moztu zioten, gero handik pasa zen ukraniara, han mafia batekin tratua in edo hala etorri zen, ihes, beti ihes, esaten zidan, txikitan ere, amak minan lan iten zuen eta, mina itxi zutenian handik hanka in behar, orain, hau da nire etxia!, esaten zuen, bidia zela bere etxia, pena zuen familiagatik, umeekin askotan gogoratzen, handik, baionatik, berara goazela, furgoneta malda batian gelditu zitzaigun, hura izan zen aurreneko aldia, Mixak sartu zuen burua motorrian, jo zion ostiko pare bat, martxan jarri zen, berara ailegatu eta han jendiak irriak eta burlak iten zizkigun eta handik kontzejal batek edo eztakit zer zen bidali gintuen eta ni hitz inda nengoen hurrengo egunerako oiartzungo tipo batekin eta hark esan zigun halako ordutik aurrera jartzeko halako tokian, eta bueno, jarri ginen eta in genituen gelditu gabe hirulau ordu lanian, halako batian altxatu zen haize fuerte bat, amarratu genuen toldoa barandilla batian eta ezin, toldoa puxkatu eta noski sua itzali eta ezin aguantatu behintzat, gauzak azkar bildu eta martxa, hurrengo goizian, toldoa partxiatu genuen, garbitu garbitzekoak eta erostekoak erosi eta, berriz ere martxa, gasteizera joan ginen, han jarri ginen parte zaharrian, kantoi batian, hara etzen poliziarik sartzen eta
2008
‎Higiezin horien prezioak jaisten lehenak dira, erosleek ezin baitituzte bigarren egoitzak hain erraz erosi, eta luxuzko artikulutzat hartzen hasi dira. Jabeek badakite hori, eta ur jauzia egiten hasi dira.' Izan ere, gaur egun, Levante aldean 60.000 euro baino gutxiago saltzen duten iragarkiak aurki daitezke. Horrela, 30 urtean ordaintzeko 53.000 euro finantzatu behar badira, bezeroak 270 euro inguru ordaindu ditu hilean.
‎Bizimodu hori aldatzea ez da erraza, baina, gainera, esan behar da soldatak ez direla bizi mailaren proportzioan igo, eta langile askok lana galdu dutela ere bai; beraz, gero eta kontsumitzaile gehiago bizi dira zorpetuta. Gainera, gutxi dira" zubi mailegu" bat (gabeziadun kreditu bat) erosi ondoren etxebizitza aldatu dutenak, aurreko etxea urtebete baino gutxiagoan saltzeko asmoz. Higiezinen krisiaren ondorioz, lehen etxebizitza saldu ezin duenez eta gabezia aldia amaitu ondoren, bezeroak aurre egin ezin dien bi etxe eta bi hipoteka ditu.
2009
‎Laborantza sindikatuaren arabera, gurea zen enpresa altxatzeko esnea bere prezioa baino gutxiagoan saldu behar izan dugu; gainera, laguntzen ez zuenari euskaldunen kontrakoa zela esaten zitzaion, eta orain multinazional suitzar baten esku dago dena.
2010
‎Hiru aukera zituen eta garestiena hartu du. Eta lurrak ere balio dutena baino gutxiagoan saldu ditu.
2012
‎Loli Loinaz zen horietako bat, eta aurrez bazekien ez zuela askorik salduko egun honetan: «Ohi baino gutxiago saltzen dugu San Tomas egunean: gure bezeroek jai hartzen dute, eta gehienak pasieran etortzen dira».
2013
‎Saltzaileak bat datoz gauza batean, Espainiako bisitariek gainerakoek baino gehiago erosten dute. Nagore Caballerok Izaro oroigarri dendan lan egiten du, eta aurten iaz baino gutxiago saldu dutela dio. «Badago jendea posta txartelak edo imanak erosten dituena, baina baita espresuki Elosegiko txapela nahi duena, edo Realeko ikurra duen zahatoa».
2015
‎– Dena den, bazkideen% 75ek kaxa kopuru hori baino gutxiago saldu bazuen, beste balio bat hartuko
‎Kritika aurkakoak jaso zituen, eta 3.000 ale baino gutxiago saldu zenuen.
2018
‎Eta zer pasatzen da gero? Ba, hartzen duzula sekulako lana Il Gattopardo itzultzeko eta hogeita hamar ale baino gutxiago saltzen direla». Euskal itzultzaile asko aldarte horrekin dabiltza.
‎Kantitate horrekin, enpresak ez du ez etekinik ez galerarik izango, puntu hila delako. Kantitate hori baino gutxiago saltzen badu, enpresak galerak izango ditu; kantitate hori baino gehiago saltzen badu, berriz, etekinak lortzen hasiko da.
2022
‎Beraz, ez da saiatu behar hiru urtetik gorako bizikleten gehiegizko errendimendua lortzen. Ondo kontserbatuta badago, kostatu zenaren erdia baino gutxixeago saldu ahal izango da, baina ez da pentsatu behar askoz gehiago lortzea», sektoreko adituen arabera. Prezioak igotzen direnean, oso zaila da eroslea aurkitzea eta bizikletari irteera ematea.
‎Goiz da aurreikuspen horiek egia diren esateko, baina etxebizitzen salmentak laurden bat baino gehiago jaitsi dira ekainetik uztailera bitartean. Hilabete horretan, ekainean baino gutxiago saldu ohi da, baina halako beherakadak erakutsi du erosleak jada ez direla fida eraikuntza enpresetaz.
2023
‎Azokaren erdialdean, bezeroekin berriketan ari da Axun Etxeberria. Gazteluko (Gipuzkoa) Usurburu baserrikoa da, eta Euskal Jaietan ohi baino gutxiago saltzen duela dio: «Jendea badabil, baina egun hau gehiago izaten da paseatzeko eta ikusteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia