Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 26

2000
‎Eta erlojuak diiin daaan, diiin daaan egiten segitzen zuen... baina beren laburrean zein luze egin zitzaizkidan dindan haiek!, harik eta amets hartarik haginetako minik gabe itzarri nintzen arte, bat batean orduan ere. Eta hala jakin ahal izan nuen amets hartan, bizitzan behin baino gehiagotan sentitu izan dudana: alegia, denborak bere bihotza duen bezala, neure bihotzak ere bere denbora duela, eta ez duela denbora batek bertzearekin zerikusirik, zeren denbora bat baitzen makinarena, monotonoa eta beti berdina, eta bertzea odolarena, zentzuei eta sentimenduei lotua, eta barrendik bizi gaituena.
‎Eta jauregian ere beharrezkoa duk. Izan ere, gizonari beldurra kentzen bazaio, puzten duk, harrotzen duk, berez dena baino gehiago sentitzen duk, ikusten dik bere burua goikoaren estatuan eta graduan, eta hartzen dik azkenean hura oinpean. Eta hik ere hori nahi ote duk, bada, guretzat...?
2003
‎Emakumea ohearen magal epelera itzuliko da gero, gizonak han utzi dituen azken aztarnen bila, eta gizona gauaren altzo hotzean galduko da, soinean emakumearen lurrina daramala, eskuetan oraindik sexuaren usain garratz eta sarkorra, ahoan karminaren tejoa, eta espaloiko galtzada zapaltzean berriro gizonen mundura itzuli dela ohartuko da eta pozik aurkituko du bere burua, pozik emakumearen besarkadatik aske bere kontura pentsatzeko eta gogoeta egiteko astia izango duelako. Gizonok ez dakigu zergatik den horrela, baina neuk ere behin baino gehiagotan sentitu izan dut, batzuetan kontzientzia txarrarekin izan bada ere, bozkario hori. Inoiz ez, hala ere, Sophieren etxe atarian, hori ziurta dezaket edo zin egin, komisarioari zin egin nion bezalaxe, ez bainaiz inoiz, lekuko batek besterik dioen arren, Sophieren etxean izan, ez haren egongelan hizketan egon eta gutxiago egin baitut haren ohean lorik.
2005
‎Atzamarrak momentuko paralisitik askatu eta muinotxo honen muturra laztandu dute, ukituaren pean biltzen eta gogortzen igarri duelarik. Orain inoiz baino gehiago sentitu du odola bere sexua betetzen eta lehertu nahian presioa egiten. Tenplutik ia entzuten ez zion berba entzun dio berriro, oso motel.
2009
‎Leon inoiz baino gehiago sentitu zen oihaneko errege. Bere ilea sekula baino harrotuagoa zegoen.
‎umetan izaki likits likatsuek nazka ematen zioten bezala: ...bat ikusten zuenean haien aurkako errezeloa pizten baitzitzaion, zanpatu edo ostiko bat ematen zien?, defentsa sistema neuro psikologikoa alarma gorrian; bide beretik, bere fobia haren eta bere ezinikusiaren bideak ez baitzuen, antza, etenik?, ubelunez jositako bere haragi puska itsusi hura ikusi zuenean, hain berea eta hain arrotz egin zitzaiona aldi berean, ez zen, ausaz, zazpi urteko haur hura baino gehiago sentitu, munstroaren aurrean babesik gabe, iraganak eskuetan eztanda egin balio bezala.
‎Nazka ematen baitzion, baita hozkia ere... umetan izaki likits likatsuek nazka ematen zioten bezala: ...haien aurkako errezeloa pizten baitzitzaion –zanpatu edo ostiko bat ematen zien–, defentsa sistema neuro psikologikoa alarma gorrian; bide beretik –bere fobia haren eta bere ezinikusiaren bideak ez baitzuen, antza, etenik–, ubelunez jositako bere haragi puska itsusi hura ikusi zuenean, hain berea eta hain arrotz egin zitzaiona aldi berean, ez zen, ausaz, zazpi urteko haur hura baino gehiago sentitu, munstroaren aurrean babesik gabe, iraganak eskuetan eztanda egin balio bezala.
2010
‎Esan ere, esango nuke heroiak bihotza jartzen duela buruaren aurretik, eta antiheroiak alderantziz. Eta ulertzen dut Ortegaren kritika, baieztatzen duenean bizi gaituen heroiak deserosotasunak ekar diezazkigukeela, nik neuk ere behin baino gehiagotan sentitu izan baitut lotsaren antzeko zerbait, bide erosoari ekiteagatik. Eta zer??
‎Esan ere, esango nuke heroiak bihotza jartzen duela buruaren aurretik, eta antiheroiak alderantziz. Eta ulertzen dut Ortegaren kritika, baieztatzen duenean bizi gaituen heroiak deserosotasunak ekar diezazkigukeela, nik neuk ere behin baino gehiagotan sentitu izan baitut lotsaren antzeko zerbait, bide erosoari ekiteagatik. Eta zer...?
2011
‎–Greta Garbo pantailaratu orduko Fedora jaitsi behar nuela bururatu zitzaidalako gogoratzen dut La reina Cristina de Suecia ikusten ari nintzela, bere erratz heldulekuaren kolpeak entzun baino gehiago sentitu nituenean nire buruaren parean paretaren kontra. Zine mutuaren aztarnak oso nabarmenak dira pelikulan, eta Gretaren interpretazioak pelikulatik ostikoka ateratzen zaitu zenbaitetan; Sunset Boulevard ekin akordatu nintzen orduan, aktorea eta pelikula hori lotzeko dagoen joerarekin bat eginik, hala ez den arren, Fedora, esan nion neure buruari, horretan ere agertzen ez den arren, norbaitek esan zidan protagonistak Greta Garbo duela oinarri, eta horrela gustura nenbilen pelikula batetik bestera, lotura tontoak eginez, erratz kolpeek, gero eta indartsuago, sabelaldean arreta lausotzen zidan ezinegona sortu zidaten arte.
‎Suitza, Belgika eta Kanada moduko estatu bakan batzuen egitura demokratikoari zor zaizkio salbuespen bakanak. Benetako kultura demokratikorik ezean, herritar frantsesa bretoia baino gehiago sentitzen da, ingelesa galesa baino gehiago, espainola gailegoa baino gehiago?
2013
‎–Baina zergatik sinetsarazi nahi didazu aitortzen dudana baino gehiago sentitzen dudala?
‎–O, bai! Eta guztia diotsudanean, sentitu beharrekoa baino gehiago sentitzen dudala irudituko zaizu.
2015
‎Urbina da telefonoaz bestaldean ari zaiona, borroka amaitu zenetik lehen aldiz. Hamabost egun haietan behin baino gehiagotan sentitu zuen entrenatzaileak ez ziola deitzen, ez ziola adore emateko hitzik esateko ere hots egiten, baina beharbada bolada batean lasai utzi nahi izango zuela pentsatzen zuen, atseden hartzeko eta bere onera etortzeko beta eman nahi izango ziola; hori pentsatzen zuen, Urbinaren axolagabezia hori zuritu nahian bezala, hainbeste urtean gidari izan zuen gizon haren zabarkeriak ematen zi...
‎ez zara ez heroi ez beste inor baino gehiago sentitzen?
‎Dinamitari Bakartiak! Haren ideiak berehala ulertu nituen, eta kidetasuna baino gehiago sentitu nuen; ez dakit nola esan, barregarria irudi dezake baina, galdutako aita bat ezagutzea bezalakoxea izan zen. Bere pentsaeraren zorrotza, prentsak desitxuratu arren, bere burua xede zuzen baten alde eskaintzea, eredu gertatu ziren neure bizitzarako.
‎ez zara ez heroi ez beste inor baino gehiago sentitzen...
2016
‎Jakina, inork ez zuen Sternek baino gehiago sentitu norbera izateko askatasunaren premia. Zeren dohain inpertsonala duten idazleak dauden bitartean, modu horretan Tolstoi batek, esate baterako, pertsonaia bat sortu eta bakarrik utzi ahal gaituelarik pertsonaia sortu berri horrekin, Sternek beti egon behar du presente gure arteko harremanetan laguntza emateko.
‎Are, ohar hauek insomnio orduetan idatziak izan direnez (ezin lokarturik nabilela entzuten ditut ozenen nire baitako ahots handinahi eta aldi berean gogaikarrienak), esan dezaket lerrook somnanbulu batek idatziak izan direla. Izan ere, hurrengo goizean kostata esnatu eta oharrok irakurtzean, nireak ez baizik beste buru eta esku batzuek idatziak begitantzen zitzaizkidan eta, irakurritakoan lotsa baino gehiago sentitzen nuenez, ez ditut nire egiten, ezta egingo ere, une batean nire alter ego somnanbuluarenak izanagatik.
2017
‎Tarte bat pasa zen azken kanpaikadaren dardara itzali arte. Airean gelditu zen, aditua baino gehiago sentitua, tarte luze batez. Noizbait jo duten kanpai guztiek dardarka segituko balute bezala argi izpi luze mortuetan eta Jesus eta San Frantzisko bere arrebari buruz hizketan.
‎Zalantza da nagusi nire baitan, eta argitasun bila betiko iturrietara jo arren, ura lohi eta lodi dator, nahasian datoz odola eta ardoa. Behin baino gehiagotan sentitu naiz, neurri batean bederen eta hala aitortzeak hantuste eta arrandia dirudien arren, Job berri baten pareko. Ez egin barrerik, ez, ni ez bainaiz, izan, aspaldiko gizandi zangar eta zainart hura bezain santu, ez hura bezain bertutetsu, ez egonarritsu; baina gizauren ametsak alde batera utzirik ere, funtsean froga bat bestearen atzetik, gero eta gogorragoak, gero eta aldapa malkartsuagoan ipintzen zaizkit eta horretan bai naizela haren gogaide.
2018
‎Ez dago jakiterik itzarririk lehendik zegoen, erabateko ilunpean baitzegoen logela. Altxatzeko mugimenduak ikusi baino gehiago sentitu egiten ziren, koltxoiaren kirrinkak, batez ere. Hasiera batean konkor itxuragabea zen belztasunean.
2021
‎ikusi zeure burua bizkarra ematen dizun lagunaren ispiluan. Asko ari da pentsatzen egun hauetan, eta sekula baino gehiago sentitzen du aitaren hutsunea. Laster beteko dira hogeita bi urte.
2022
‎Ni gabe ez zinela ezer jakiteak osoagoa egiten ninduen, handiagoa, garrantzitsuagoa, ezinbestekoagoa. Eta orain, zure heriotzarekin, nire puska bat ere hil dela sentitzen dut, ez naizela hainbeste; eta zure heriotza zugatik baino gehiago sentitzen dut nigatik.
2023
‎Buruarekin baietz esaten dit Laiak, inoiz baino gehiago sentitu dut ikasle. Inoiz baino gehiago sentitu naiz irakasle.
‎Buruarekin baietz esaten dit Laiak, inoiz baino gehiago sentitu dut ikasle. Inoiz baino gehiago sentitu naiz irakasle.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia