Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 428

2000
‎Eta horregatik lehentasunen artean herri aldizkarien laguntzak igotzea izan dugu. Baina hori baino gehiago ere bada eta sustatze lanen bitartez geure babesa ere eman nahi izan diegu, beraien lana ezinbestekotzat jotzen dugulako. Herrietan sustraituta daude eta, esaterako, aurrera eramaten ari garen irakurzaletasuna bultzatzeko programan lagungarri dira.
‎– Ekoiztu ekoizten dira nahi eta uste baino gehiago ere. Esaterako guk zistukariahostunak egiten ditugu, baina nahi gabe eta, horregatik, ez gara konturatzen.Hots markatuagoak, Afrikako klikak edo Guatemalako eiektiboak, ziurrenikez ditugu egiten nahi gabe ere...
‎Derradan ezen orduantxe egon nintekeela, nehoiz egoitekotan, aitaz harro, zezen kontu harekin, iduriturik ezen Iliadako, Odiseako edo Greziako bertze edozein historiatako zeinahi heroiren ahaide izan nintekeela —ez al zen, bada, Zeus bera ere zezen historia haietarik batean ere nahastu, noiz eta zezenaz mozorrotu baitzen, Europa zeritzan neskatxa bahitu eta Kretarat eraman ahal izaiteko? — baina, ondikotz, tiroaren eraginagatik aitak gibelerat egin zuen... hain gibelerat, non zalditik erori eta hantxe geratu baitzen, ipurdi gainean, lurrean iltzaturik bezala, grabitate indarraren meneko hura ere, jauregiko jaun eta jabe zen arren, bertzalde. Eta egiaztatzen nuelarik, gisa hartan, ezen harrotasunetik ahalkerako bidea ezin laburragoa dela, txalo, biba eta bertzelako oihuen artean, irri bat baino gehiago ere entzun ahal izan nuen, tragediaren hariak eta komediarenak orduan ere korapilaturik eta bat eginik.
‎—" Kasik" erran duzu eta ongi erran duzu, Graziana. Baina apez bat baino gehiago ere ezagutu izan dugu emaztekiren batekin bizi izan dena, baita seme alabak izan dituztenak ere, eta horregatik ez zen mundua akabatu... Bai, egia da hori lehen izan zela eta, urte batzuetarik honat, gauzak aldatzen ari direla, eta Elizak ere bere neurriak hartu dituela, Trentoko kontzilioaren ondotik partikularzki:
‎—Ehiztari bikaina zara, baina, ehizarat joan ginenean erran nizun bezala, beregainezko eta emendailuzko ehiztaria izaiteko, hartzaren froga falta zaizu... errege batek baino gehiagok ere ezin gainditu izan duena, zeren eta hortxe baitugu, konparazione, Asturiasko errege Favilaren kasua, hartz batek atzaparkatua hil zenarena... Eta ezpatarekin ere ez zaitugu makala, nahiz eta ez litzaizukeen eskola batzuen hartzea gaizki etorriko... eta har ezazu, hasteko, ezpata zurekin eramaiteko ohitura, zeren eta abituak ez baitu monjea eginen, baina ezpatak ezpataria bai —eta, aitari beha, hala mintzatu zen—:
‎Ai, jaun André, nola agertu eta nola esplikatu istant hura, neure oina untziaren gainean jarri nuenekoa...! Lehen ere sentitua nintzen zerbait, eta zerbait baino gehiago ere bai, Donibane Lohizunetik Italiarako bidean partitu ginenean; baina orain are handiagoa eta sakonagoa zen sentitzen nuena, handiagorik senti bazitekeen... zeren eta Italiarako bidaiak itsasoz ibiltzerat bulkatu baininduen, baina ez ninduen itsas gizon egin; Amsterdamerakoak, aldiz, itsasgizon egin ninduen, eta bulkatu ninduen, ez soilki itsasoa ibiltokitzat hartzerat, baina neure etxe...
‎Halako tailuz, non, haize haizetsuaren karietarat, baga eta olatu ezin handiago haiek sortu baitziren, olagarro jigant baten besoak ziruditenak eta untzia kupidagabeki astintzen eta inarrosten zutenak, ababorretik eta istriborretik, brankatik eta popatik. Bide hura hamaika bider egina zen kapitaina, eta ekaitz eta tenpesta bat baino gehiago ere bildua izanen zuen bere memoriaren itsas libururat... Haatik, herstura hertsi hartan eta puntu gaitz hartan, alferrikakoak ziruditen haren manu eta ordenek, zeren intxaur azal bat bertzerik ez baikinen haize haserreen eta uhin are haserreagoen menean.
2001
‎Beraz, orain behi gehiago jartzen hasi naiz eta ardiak kentzen. Orain 300 behi buru ditut, eta 1.000 ardi buru baino gehiago ere bai.
‎Batek baino gehiagok ere izan du tentaldia ezker abertzalearen baitan perfekzionamenduaren teoria jorratzeko. Zilegi bekit oraingoan ere ñabardura alde batera utzi eta ezker abertzaleak su etenaren hausturaren ondoren hautatu duen ildoa hitz gutxitan definitzea:
‎Ez egin sekula 15 minutu baino gehiago sauna barruan, ez eta hiru bisita baino gehiago ere.
‎hizkuntz gaitasuna edogaitasun formala da, baina baita gaitasun testuala eta diskurtsiboa ere, eta gaitasunsozio pragmatiko kulturala, eta gaitasun estrategikoa. Eta, aldi berean, lau (azpi) gaitasun horien batuketa soila baino gehiago ere bada: puskatu ezindaitekeen osotasuna.
‎Ehorzketa berean arma bat baino gehiago ere agertu dira batzuetan, nahiz etaarma bakarra agertzea maizago suertatu.
‎Alde horretatik, atea zabalik uzten da, Osasun eta Kontsumo ministroak, gainerako ministerio sail eskudunen txostenak aztertu ondoren, “edateko ura” zer den zehazteko zer osasun maila, baldintza eta betekizun eskatu behar diren zehaztu dezan. Udalek eta, hala badagokio, kontsumo publikoko edateko ura hornitzen eta/ edo banatzen duten enpresek beharrezko diren gutxieneko azterketa arruntak eta osoak egin dituzte, baita erregelamendu bidez zehazten direnak baino gehiago ere. Enpresa hornitzaile banatzaileak behartuta daude udal eta osasun arloko agintari eskudunei hornitutako uraren edangarritasuna galtzearen berri ematera.
‎Ikus, adibidez, Auñamendiren Enciclopedia general..., B, III, 295 eta hurrengoetan, Luzearri buruz datorren berria. Begien bistan da zerbait, eta zerbait baino gehiago ere bai, falta dela hor. Esate baterako, El DÃako" euskal orria" ren zuzendari izan zela urtea joan eta urtea etorri, egunkari horretan argitara zuela Dickensen Christmas Carol euskaraz, eta gainerakoak.
‎Han esanak agertu ez direnez1, ez zait desegokiegi iruditu, oker agian, hangoak hona aldatzea. Hori baino gehiago ere merezi du noski don Joxe Migelek, baina ez nuke honen itzal zabalpean neure burua gorde nahi. Han nioenak ez du inolako ezkutu sakonik argitara atera, baina zuzen zuzenean dagozkigun zenbait kultur gaiez dudan iritzia azaltzeko balio du, ezbairik gabe.
‎Kanpaina baino gehiago ere badago agian, ziklo bukaera bat, eta berri baten hasiera. Ematen du, Franco hil zenetik 25 urte pasatu eta gero, irekitze prozesuak, autonomien garaiak jo duela gailurra.
2002
‎xakea. Eta harentzat xakea, hasieran, denbora pasa baizik izango ez den arren, denboraz zaletasun hori grina bihurtuko zaio, eta hori baino gehiago ere bai: mundua ulertu eta harekin jokatu eta borrokatzeko bide edo tresna bat.
‎Narrazio fantastikoak koka daitezkeen infinitu birtual bilakatuta, leku zehaztugabea da Obaba, eta, egiaztatu ahal izan dugunez, iradokitzailea suertatzen da hainbat hizkuntzatako irakurleentzat. Idazlearen Asteasu sorterriaren transposizioa baino gehiago ere bada, espazio afektibo horretan barrena sartu ahala, gero eta nabarmenagoa egiten zaigulako giza sentimenduen unibertsaltasuna. Faulknerren Yoknapatawpha edo Rulforen Comalaren kasuan bezala, Obabaren deskribapenek bizitutako geografia batez hitz egiten dute, zehaztasun topologiko orotatik urruntzen den geografia batez.
‎Narrazioa 778 urtean kokatzen da, eta euskaldunek Orreagan Karlomagnoren atzeguardiari egindako erasoa kontatzen du. Baina Zabaletaren eleberria Errolanen mitoaren birsortze literarioa baino gehiago ere bada, XII. mendean Euskal Herrian bizitza nolakoa zen islatzen baitu, trebezia handiz kontatuz euskaldunak eta musulmanak barne hartzen zituen komunitate konplexu haren harreman, ohitura eta bestelako gorabeherak. Horri guztiari amodio istorio baten kontakizuna edo autorearen dokumentazio historiko literarioa gaineratzen badiogu, gomendagarria gertatzen da eleberri honen irakurketa. e) Generozko beste eleberriak
‎Egunetan zehar iraun dezake, astebete baino gehiago ere bai inoiz.
‎Euskal Herriko populazioa asko hazi zen orain aztergai dugun mendehorretan. Biztanleen kopurua ia bikoiztu egin zen, eta hurbileko herrialdeekinalderaketa eginez erraz egiazta daiteke ikuspegi espantsibo hori (ikus 1.2 irudia). Euskal Herriko populazioa Mendebaldeko Europa bezainbeste hazi zen1, eta Frantziakoa eta Espainiakoa baino gehiago ere hazi zen; egia da, bestalde, hazkundegeldoko lehenbiziko aldi bat gertatu zela 1851 eta 1881 urteen bitartean, eta gerohazkunde azkarreko beste aldi bat izan zela 1881 eta 1931 urteen bitartean.Gainera, populazio hazkunde horiek azeleratuz joan ziren denbora pasatu ahala.
‎Alegia, aurrena aurrizki lexikala (AUR) eta hiztegi sarrera (KAT) bilduko ditugu, ondoren bi hauen elkarketaren emaitzari atzizki lexikala (ATZ) eransteko; atzizkiak bat baino gehiago ere izan daitezke gainera. Beti behar du ordena hori.
‎Horrela gertatzen da aldameneko Sant Esteve herrian ere, kale bakar batek banatzen baititu udal mugapeak, eta Montsenyrekin, ibaiaren ibilguan kilometro gutxi batzuk gorago dagoen 600 biztanle inguru. Azaleko ur bilketak abantaila ukaezinak ditu, baina baita arrisku bat baino gehiago ere. Aldeko argudio nagusia ekonomikoa da:
‎Arrebarik banu, ez nuke Leire baino gehiago maitatuko. Izan ere, nire arreba bezalakoa da Leire, baina arreba baino gehiago ere bai, ez dakit ulertzen didazun.
‎Baina momentu txarrean egin nuen, neure euskara garatzeko eta hobetzeko ahaleginean. Lizardiren euskara, izan ere, ene jakituriatik koska bat gorago geratzen zen –koska bat baino gehiago ere bai–, eta horregatik, beharbada, malda gora egin zitzaidan. Bigarren irakurraldia egin nuenean, ordea, Leirek lau urte berriak zituela, nola sartu zitzaidan hezur muinetaraino, poema hura batez ere, gabon bezperan hildako bere seme Xabiertxori eskainia!
‎Giro hartan, Sararen gogoak jauzi eta jauzi egiten zuen, bere iraganeko oroitzapenetatik inguruan ikusten zituen pazienteengana edo haiek zituzten elkarrizketetara: beste neskekin txingoka ibiltzen zèn garaiko pasadizoetatik honako agure zahar honen bronkitis kroniko ustezkora –ustezkoa baino gehiago ere bai, biriketako hauspotik ateratzen zitzaizkion hots eta ziztu disonanteen arabera, hats edo hitz egiten zuen bakoitzean–, agurearen bronkitis kronikotik mojen ikastetxera edo Alpujarretara, handik berriro itzultzeko andaluza zirudien atso batek zuèn arazo existentzial larrira, zeren esaten baitzuen lana besterik ez zuela egin, lana eta lana bizitza osoan, eta gizon pairatu, hor...
‎Paris. Senaren pausaleku, argiaren hiria deitutakoa, meza bat baino gehiago ere balio du, eta asko izan dira horretaz konturatu eta hiriaren aurrean, errendituta, belaunikatu direnak. Parisek, barruba rruan zituzten on eta txarrak, hobe eta okerrenak, azaleratu dizkielako, eta azaleratze horretan, mirarizko osmosi bat eragin dielako, on eta txar horiek bereak eginez, berarentzat hartuz, hiriarentzat alegia, eta bere edertasunak eta bere magiak (zergatik ez?) harrapatutakoei on eta txar horiek lapurtzen zizkien bitartean, bere aurpegi eta itxura etengabe aldatuz zihoan Paris.
‎Gisa horretako hainbat saiakera ez dira oso zorionekoak izan eta beste zenbait proiektu, berriz, urrats handi samarrak eman beharra eskatzen zutela-eta, bertan behera utzi behar izan dira. Halatan, bada, espetxeak gaurdaino egoitza higuingarriak eta krimen guztien eskola zein miseria guztien biltoki izugarriak izan dira, ikaraturik baizik bisita ez genitzakeenak; gizatasun apur batez jokatu izan duen batek baino gehiagok ere heriotza jaso izan du inoiz ordainetan. Are gehiago, espetxeetan gertatu izan diren bidegabekeriak oro misterio handienean geratuko ziratekeen baldin eta Howard eskuzabalak, zeina espetxeen aldeko apostolutza egiten bizi osoa pasatu eta gero haien erreforma defendatzearren martiri hil baitzen, gobernuen axolagabekeriak klase guztietako ustelkeriatara eramandako hainbat eta hainbat dohakaberen berri publikoki eman izan ez balu.
2003
‎Diotenez, Erdi Aroan notiziak oso urri omen ziren eta horregatik, hain zuzen, oso preziatuak. Duela gutxi arte esan ohi zen informazioa izatea zela boterearen nagusi izatea, informazioak balio duelako (zuelako) baita diruak berak baino gehiago ere, hots, informazioa boterea zela. Gaur egun, ordea, informazioz asekada jasanezina ari gara nozitzen.
‎Aurreko urtean eztabaidatutako gai bat baino gehiago ere izan zen, gauzak ez zirela behar bezala egin adierazten zuten. Gaietako bat antolaketa sendotzeko talde batzuk integratuz idazkaritza zabala sortzeko premia izan zen; izan ere, 1973an premia bera aipatu arren, 1974an egoerak bere horretan jarraitzen zuen, «orain arte Ikas taldea zen bakarrik eratzailea».
‎Hozkailua, garbigailua eta ontzi garbigailua (eta gutxiago kontsumitzen dutenak) erabiltzeko modurik onena karga betean erabiltzea da, eta, ahal denean, programa ekonomikoak erabiltzea. Etxetresna elektriko txikien kasuan, xurgagailuak edo ile lehorgailuak adibidez, erabiltzen diren bitartean hozkailu bat baino gehiago ere kontsumitzen da. Horregatik, erabilera arrazionalizatu behar da.
‎Etxetresna elektrikoak zentzuz erabiltzea Etxetresna elektrikoak erabiltzean, hau da, etxe bateko elektrizitate kontsumitzaile handiak, zenbait euro aurrezteko praktika erraz batzuk egin daitezke. Erabiltzen diren bitartean, etxetresna elektriko txikiek hozkailu batek baino gehiago ere kontsumitzen dute Etxetresna elektriko handi bat erosten denean, arreta berezia jarri behar zaio energia kontsumoari. Komeni da aparatuaren eraginkortasun energetikoaren mailari erreparatzea (etiketa energetikoa), zenbat eta eraginkortasun handiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango baita kontsumoa.
‎Bestalde, Reinhart Waneck Austriako Osasun Saileko estatu idazkariak nabarmendu zuen garrantzitsua dela haurrei osasun arloko ahalegin batzuk zuzentzea; izan ere, “haurren heren batek asalduraren bat du, depresioak, nekea edo erasoak eragiten dituena”. Topaketan parte hartzen duten 52 herrialdetako 300 ordezkarik baino gehiagok ere hiesaren aurkako neurriak eztabaidatuko dituzte eta tabakismoaren aurkako akordioa sinatuko dute.
‎Gaua heldu zen, eta Perminek, ohi bezala, katu zaintzailea utzi zuen etxe aurrean, zelatan. Baina beldur apur bat zuen... eta apur bat baino gehiago ere bai, gau hartan beste bederatzi katuekin oheratzea erabaki baitzuen. Eta, hala, katu kuttuna inoiz baino estuago besarkatu, eta loak hartu zuen, halako batean.
‎–esaten zion don Kosmek don Esteberi– Eskerrak gai horretaz ere zerbait badakigula! Baita zerbait baino gehiago ere! Zer uste du honek, Parisen egon delako, berak dakien hainbat ez dakigula ala...?
‎Miresmenezko keinuak eta haurride bixkarrekoak izan ziren; egia esateko, hura eta hura baino gehiago ere merezi zuen gizon hark. Haren hitzek muin gordeenak ukitu zizkiguten.
‎Gai multzo honetan %18, 4 da itzulpenaren eragina, baina hori baino gehiago ere badela esan dezakegu. Badira, izan ere, erdal jatorria aitortu gabe edo kamuflaturik publikatzen diren liburuak.
‎Niri hori guztia gertatu eta aldi batera Potidearako kanpaina komuna31 gertatu zitzaigun eta mahaikideak ginen han. Ezer baino lehen, ez zen noski nekeetan ni baino gehiago bakarrik, gainerako guztiak baino gehiago ere baizik. Kanpainan ohikoa den bezala nonbait isolatuta barau egitera behartuta geunden bakoitzean, bere ondoan gainerakoak ez ziren ezer eusterakoan.
‎Musca argentea eta Musca albinaren artekoa. Dotoreago jantzita, hori baino gehiago ere zuen, baina bulegoko arropek distira kendu ohi diote gehienetan emakumeari. Lupe Latasari ere bai.
2004
‎Goazen, Urruxa, kopau bat hartzera. Hori baino gehiago ere merezi dun hik baina...
‎Inskripzioan adieraziko da jaioari emandako izena, baina ezin izango da izen konposatu bat baino gehiago jaso, ezta bi soil baino gehiago ere.
‎Ezin izango dira ezarri bi izen soil baino gehiago, ezta konposatu bat baino gehiago ere. Bi izen soil ezartzen badira, horiek gidoi batekin lotu eta biak hasierako letra larriz idatziko dira.
2005
‎Irakurri zuenean, ezustekoak hartuta sentitu zen Ines, hain zen gutun hura bitxia; baita misteriotsua ere, nahiz eta Inesek bazuen susmoa? susmo bat baino gehiago ere bai, mutil hura zertaz ari zitzaion zer deigarri hartaz ari zitzaionean; baina susmotik ziurtasunerako jauzia nahi zuen?
‎zerbait izatera? Guztiz bestelakoa baitzen amona Kontxiren kasua, antza, nonahi zegoela ere, beti baitzen zerbait, eta zerbait baino gehiago ere bai, espazioa beteko balu bezala eta espazioa bera balitz bezala.
‎Programa horiek “softwarearen” puntu ahulak aprobetxatzen dituzte, eta internauten informazioa (erabiltzaile izenak eta pasahitzak) bidaltzen diete erasotzaileei. Teknologia enpresek eta bankuek osatzen dute APWG taldea, eta mota horretako 10 aldagai aurkitu ditu astero otsailean eta martxoan, bai eta 100 web orri baino gehiago ere, erabiltzailea engainatzeko diseinatuak. Talde horrek egindako txostenak erasoen 13.000 alerta jaso ditu martxoan, eta Estatu Batuak izan dira gune “phishing” gehien hartu dituen herrialdea, ondoren Txina eta Hego Korea.
2006
‎" Ernie Benedict eskerrak ematen ari zen, labur, harmonia eta bakeagatik. Baina hori baino gehiago ere esan zuen. Kanien' keha hizkuntzan mohawk izenez ere ezaguna hitz eginez denbora guztian, berak eta beste mohawk tradizional batzuek edozein ekitaldi nagusi dela erlijio bilkura, jardunaldi politiko edo ospakizun formal, baino lehen egiten dutena:
‎(01 21 30) Eta janari gogokoena lortzen dutenean â?, itsas txakur eder mamitsuakâ??, ezin ase izaten dira. Eta sei edo zazpi milioi itsas txakur marmolkara daudelarik Artikoko eguzkia hartzen, nahikoa baino gehiago ere badago hartzentzat. Itsas txakur marmolkarak, batez beste, metro bat luze izaten dira, eta 70 bat kilo pisatzen dituzte; hasteko, oso mokadu gozoa.
‎Pobrea izan nahi izatea, gaixo egon nahi izatea bezala litzateke. Zentzu horretan, lanerako gaituta dauden pertsonak eskeko gisa aritzea moralki gaitzesgarria da, baina, hori baino gehiago ere bai: nagikeria bekatu handienetakoa da, urkoarekiko maitasunaren kontra baitoa.
‎Aszetismo kristauaren espiritua, espiritu kapitalista modernoaren osagaietako bat dugu. Baina, hori baino gehiago ere bada, zibilizazio modernoaren osagaietako bat ere badelako. Profesioaren ideian oinarritutako portaeraren arrazionalizazioa dugu zibilizazio modernoaren ezaugarri nagusia.
‎Izan ere, beren bulegoek erabilitako etxebizitza bat merkaturatzeko behar izan zuten denbora batez beste 95 egunekoa izan zen 2006ko lehen erdian, eta 84 egunekoa, berriz, iaz epe berean. Hiri batzuetan, bigarren eskuko etxebizitzek 3.000 euro baino gehiago balio dute metro koadro bakoitzeko, eta 4.000 euro baino gehiago ere bai Bartzelonan. Azken urtean %21, 6 igo ondoren, Tecnocasaren datuen arabera, etxebizitza erabilia erosteko hiririk garestiena Madril (3.992 euro), Bilbo (3.705 euro) eta Hospitalet de Llobregat (3.573 euro) dira.
‎Percy senarrari ere atsegina egiten zitzaion gazte hura, hain zerbitzala beti; irribarre bat baino gehiago ere eragiten zion mutikoak Edith emazteari eskainitako tratua ikusteak: morroi edo jopu maiteminduarenak.
‎Eta emaztearekin itzuli zen jaioterrira, diru pixka bat eginda. Pixka bat baino gehiago ere bai ordurako: kanpaiaz gain bost baserri eta terrenoak erosi zituen iritsi bezain pronto.
‎euskaraz hitz egitea, jolas egitea, lan egitea eta bizitzea. Beno, bizitza hori baino gehiago ere bada, ezta. Dena ez da hitza, jolasa eta lana.
‎Susmoa badut e! Susmoa baino gehiago ere badut –seguru dago Meltxor izan dela. Horrek esku luzea, bai, horrek, deskuidatzen bazara...
2007
‎Bertan gordetzen dituzte urte hauetan guztietan argitaratutako aldizkariak eta liburuak. Baina bada hori baino gehiago ere, egurrezko mahai zaharraren inguruan eseri eta Luzien Etxezaharretak abegitsu azaldu duen moduan. " Mahai honek hitz egiterik izango balu!
‎–Hamabost baino gehiago ere bai, erantzun dio Amaiak burua goitik behera mugituz, eta zenbaketa zehatzetan sartu da?. Ingalaterrara ikastera joan zinenetik, ez?
‎perpaus bakuna (Euskaltzaindiarenak), Euskal Gramatika Deskriptiboa (J. M. Agirre), Euskal Estilo libururantz (Alberdi Sarasola) eta Hitz elkartuak euskaraz (M.Azkarate), eta ikusi dugu liburuotan aposizioak ez direla lukainkak, ez dira lar luzeak, denak dira guk aurkeztuak bainoa txikiagoak, ez dute erlatiborik, ezta izenlagun bi (ren eta ko) baino gehiago ere.
‎30 gradutara egindako galdaldiak akaroen %6, 2 bakarrik kanporatzea lortu zuen, eta etxeko animalien listu eta larruan zeuden parasitoen %60 baino ez, baita polenen %68 ere. Aitzitik, 60 gradutara egindako galdaldietan akaro guztiak kanporatu ziren, baita animalia jatorriko parasito edo alergenoen %88 eta polen edukiaren %97 baino gehiago ere. Nolanahi ere, hotzean garbituta ere, tenperatura altuan egindako garbiketetatik hurbil dauden emaitzak lor daitezke, betiere, aurregarbitze eta garbitze programen ondoren, ur hotzetan egindako urberritzeen lau ziklo oso gutxienez egiten badira.
‎Zer egin daiteke balio bat poltsan erortzean inbertitutako aurrezkiaren zati handi bat eraman ez dadin? Inbertitzaile txiki eta ertainek horrelako arazoak konpontzeko inbertsio estrategian lagun diezaieketen mekanismoak dituzte, eta, hala, balio baten erorketak edo haren korronte bajistak galera koska bat eragin ez diezaien (inbertitutako kapitalaren %20 eta %30era irits daitezke), baita ehuneko horiek baino gehiago ere, aldi baxuetan. Horietako bat' stop loss' aginduak dira, eta inbertitzaileei lagundu diezaiekete errenta aldakorreko inbertsiotik etor daitezkeen galerak behar bezain handiak ez izaten egindako inbertsioa arintzeko.
‎Komunitate bat, artikulatu ezin daitekeen sare bat da berez; sareak baditu bere lotura txikiak, baina ez da lotutako kontu bat. Baina hizkuntzaren hautapena baino gehiago ere bada. Komunitate bat, munduari begiratzeko modua ere bada.
‎Horietako zeinen kide den gizabanako bat, finean, horrek menperatzen duen hizkuntzaren edo dituen hizkuntzen araberakoa da. Beraz, ezberdinak izan daitezke baten bizitzan zehar, eta baita bat baino gehiago ere aldi berean.139
‎Ofizialki, dirua zor zuten enpresen kobraketaz arduratzen zen Imaz jauna, baina aldi berean, eskupekoen truke zorrak birnegoziatzen zituen, eta horrela enpresek gutxiago ordaindu behar izaten zuten, Ogasunak gutxiago kobratzen zuen, eta alderdiak finantzatzeko iturri beltz oparo bat lortzen zuen. Baina Jon Ansolaren txostenak goi mailako alderdikideentzat jakina zena baino gehiago ere azaltzen zuen: itxuraz, operazio horietan Imaz jaunak alderdiari aitortzen ziona baino gehiago hartzen zuen bere kolkorako.
2008
‎Beraz, sei hilabeteko bi alditan izango genuen Baxok HABEn lankide. Lankide, eta lankide baino gehiago ere bai.
‎Gainerako guztiak erdara hutsez edo nagusiki erdaraz aritzen dira. Eta Zarauzko kioskoetara joaten den edonork badaki hamar egunkari horiek baino gehiago ere badirela eskura, guztiak erdaraz, eta zer esanik ez telebistak: gaur egun ehunka erdal telebista ikus daitezke Zarautzen, beste edonon bezala, geroz eta merkeagoa eta eskuragarriagoa dagoen teknologiaren laguntzaz.
‎Medikurik ez dute sartzen tartean, eta, itxuraz, jateko baino gehiagorako ere ematen du negozio horrek.
‎gertatu zitzaigùn guztiak mirariaren usaina izan zuen behintzat, bestela zuek esan? Baina hori baino gehiago ere bada. Izan ere, han agertu ez bazitzaigun ere, La Saletten agertu da Ama Birjina orain dela urte gutxi, eta Lourdesen agertu da, neure begiekin ikusia bainago Lourdes, askotan kontatu izan dizuet?
‎Besterik ere esan behar dizut: askotan mintzatu izan gara frantses entziklopedistez, baina frantses kultura hori baino gehiago ere bada, jakin baitzenuke Chauteaubrianden Le Génie du Christianisme irakurtzen ari naizela egunotan, baita sekulako ezustea hartzen ere:
‎Une hartan, halere, Nazariok, bankuan jarrita jarraitzen zuenak?, irri zabal bezain berezi bat egin zuen, inozotik ere zerbait zuena, baita zerbait baino gehiago ere, itxura guztien arabera: hots, Reginaz maitemindu zenean egin zuèn irri berbera, antz antzekoa bai bederen?
‎harri eta zur zegoen, egiatan, begiak zabalik eta ahoa ere zabalik? galdera bat ere bazuen, ausaz, buruan, galdera bat baino gehiago ere bai, hain handia behar zuen haren jakin minak; nobiziak, haatik, bazuen lehenagoko kezka bat, antza, halaxe mintzatu baitzen:
‎beherago egonda ere, beti baitago gorago Ama Birjina??, zazpi egunetan segidan; bereganatu zuen markes jaunak automobila, hogeita hamar kilometro orduko har zezakeena, baita bertan ibili ere egun batean, hurrengoan eta hurrengoan, zazpi egunetan segidan, gidatzen ikasi zuen arte; ekin zioten villalbatarrek itzulerako bideari zortzigarren egunean, Frantzian zehar lagun izan zituztèn bi morroiak eta neskamea tren geltokian utzita? heldu ziren laurak Zaldiango jauregira halako batean, bidean oinezkoen eta zalgurdietako gidarien protestaoihu bat baino gehiago entzun ondoren, hori bai, oinezko bat baino gehiago ere ikusi zuten lasterka, makinatik ihesi, deabruzko tramankulu bat zelakoan edo?, orain makinaren hotsak zaldiak izutzen zituelako eta orain guztiak hautsezko hodei baten pean estalita uzten zituelako?
‎Aldasorotarren sukaldean aitari begira zegokeèn begirale ikusezin bati nekez itzuriko zitzaion haren keinua, kopeta zimurtu zuen apur bat, apur bat baino gehiago ere bai?, aitaren zalantza adieraz zezakeena, edo aitaren nahigabea, hobeki, une hartan zera pentsatu balu bezala: –Bai, baina gizon baten dantza eta emakume batena oso dira diferenteak, Ernestina:
‎Unibertsitateko titulua, lanbide heziketakoa edo lanbide jarduerarako gaitzen duen ofizialki onartutako titulua izan du, baldin eta lortu zenetik lau urte baino gehiago igaro ez badira. Kontratuak ezin du sei hilabete baino gutxiago iraun, ez eta bi urte baino gehiago ere. Hemen kontuan hartuko da langilea beste enpresa batzuetan praktikak egiteko kontratatu den aldia.
‎Oso ohikoa da eguneko ogirik ez dagoenean erabiltzea. Etxera ustekabean etortzen direnean, otordu bat baino gehiago ere konpon ditzake. Aukeratu ogi mota Ogi motaren, osagaien, saltsen eta erabilitako koipearen arabera, sandwich begetalaren kaloria balioa gehiegizkoa izan daiteke Hasteko, osagaiak pixkanaka muntatzeko erabiliko den ogia aukeratu daiteke.
‎Kasu horietan, hileko laguntza 492,66 eurokoa da,% 50eko osagarria ematen baitzaie. Kotizazio gabeko laguntzak ez dira 82,11 euro baino gutxiago izanen hilean, ezta 328,44 euro baino gehiago ere. Kotizazio gabeko pentsioak bateraezinak dira beren artean eta gainerako laguntza pentsioekin (AZP), bai eta gutxieneko diru sarrerak bermatzeko diru-laguntzekin ere:
‎Haren hitzetan, kalitaterik handieneko aktiboak soilik eskuratuko dituzte, eta horri esker jarritako kapital guztia berreskuratu ahal izango da. Inbertitutakoa baino gehiago ere jasoko dutela esan du Ekonomia ministroak.
‎Halaber, iruzur susmoek Bulgariak 2007 eta 2013 urte bitartean Bruselatik jaso behar dituen 11.000 milioi euroak ere etetea eragin dezakete. Bulgariako fiskaltza 80 ustelkeria auzi ikertzen ari da, baina ezein agintari ez dute kondenatu, eta mafia izaerako ehun hilketa baino gehiago ere zigortu gabe dira.
‎Une hartan, halere, Nazariok –bankuan jarrita jarraitzen zuenak–, irri zabal bezain berezi bat egin zuen, inozotik ere zerbait zuena, baita zerbait baino gehiago ere, itxura guztien arabera: hots, Reginaz maitemindu zenean egin zuèn irri berbera –antz antzekoa bai bederen– egin zuen orduan ere; esan nahi baita Nazariok bere bizitzako beste une gogoangarri hura oroitzen zuela, ausaz, noiz eta, probintziako hiriburuko kaleetatik zihoàn egun batean, egunkari saltoki baten paretik pasatzerakoan doi, Espainiako hiriburuko aldizkari baten azala ikusi baitzuen, emakume baten bisaia erakusten zuena eta Reginarena berarena ere izan zitekeena, hain ziren gisa berekoak biak... begiak itxuragabeki irekitzearekin batera, esan ere, esan baitzuen Nazariok esan beharrekoa, argazkia –argazkia edo marrazkia ote zen azaleko hura? – ikustean, ez ozen baina bai entzuteko moduan:
‎gertatu zitzaigùn guztiak mirariaren usaina izan zuen behintzat, bestela zuek esan... Baina hori baino gehiago ere bada. Izan ere, han agertu ez bazitzaigun ere, La Saletten agertu da Ama Birjina orain dela urte gutxi, eta Lourdesen agertu da, neure begiekin ikusia bainago Lourdes, askotan kontatu izan dizuet...
‎Besterik ere esan behar dizut: askotan mintzatu izan gara frantses entziklopedistez, baina frantses kultura hori baino gehiago ere bada... jakin baitzenuke Chauteaubrianden Le Génie du Christianisme irakurtzen ari naizela egunotan, baita sekulako ezustea hartzen ere: ezusteko ezin atseginagoa(...)".
‎Nobizia harritzeko moduan egon zitekeen: harri eta zur zegoen, egiatan, begiak zabalik eta ahoa ere zabalik... galdera bat ere bazuen, ausaz, buruan, galdera bat baino gehiago ere bai, hain handia behar zuen haren jakin minak; nobiziak, haatik, bazuen lehenagoko kezka bat, antza, halaxe mintzatu baitzen:
‎esan nahi baita Ama Birjina agertu zeneko harpea bisitatu zuela egun batean, baita hurrengoan eta hurrengoan ere –bazuen markesa andereak esaldi bat, Lourdesen bizi izandako esperientzia laburbiltzen ziona: ...rengoan eta hurrengoan, zazpi egunetan segidan, gidatzen ikasi zuen arte; ekin zioten villalbatarrek itzulerako bideari zortzigarren egunean, Frantzian zehar lagun izan zituztèn bi morroiak eta neskamea tren geltokian utzita... heldu ziren laurak Zaldiango jauregira halako batean, bidean oinezkoen eta zalgurdietako gidarien protestaoihu bat baino gehiago entzun ondoren, hori bai –oinezko bat baino gehiago ere ikusi zuten lasterka, makinatik ihesi, deabruzko tramankulu bat zelakoan edo–, orain makinaren hotsak zaldiak izutzen zituelako eta orain guztiak hautsezko hodei baten pean estalita uzten zituelako...
‎Aldasorotarren sukaldean aitari begira zegokeèn begirale ikusezin bati nekez itzuriko zitzaion haren keinua –kopeta zimurtu zuen apur bat, apur bat baino gehiago ere bai–, aitaren zalantza adieraz zezakeena, edo aitaren nahigabea, hobeki, une hartan zera pentsatu balu bezala: " Bai, baina gizon baten dantza eta emakume batena oso dira diferenteak, Ernestina:
‎Han zuela lana. Ez zuen aipatu orduan, baina lana baino gehiago ere bazuen. Louren etxeko ate aurrean, elurretan, Araren hitzak elur maluten artean zintzilik geratu ziren.
2009
‎Azalean bistakoa baita narratzailearen gaixotasun mentala, nabarmena haren misoginia, baitezpadakoa haren ezin bizia. Baina hori baino gehiago ere badagoela iruditzen zait.
‎Kanta bukatu da eta Aritz Sound Systemengana itzuli gara, irratsaiora. Ia ordubete ariko gara sake eta erresto, informazio asko, nobedadeak ez genekien Maisha MCk bakarkako diskoa atera behar zuenik, baita iritzi trukaketa interesgarri bat baino gehiago ere. Aritzen ustez Euskal Herrian dezente ari zaio kostatzen sartzea rapari, inguruko herrialdeetan ez bezala.
‎Are gehiago, Galindezen arabera, gasolioko motor batek gaur egun energia eolikoa edo minihidraulikoa baino gehiago kontsumitzen du, baita eguzki energia baino gehiago ere. Kostu merkea dute, hain zuzen ere, energia berriztagarriek onura nagusietako bat.
‎arauez eta aginduez mintzatzen zitzaizkion: armadaren egitura bertikal hierarkikoaz, azken batean; Domingok bazekien, edo sumatzen zuen, sumatu baino gehiago ere bai, beharbada, berak ez zuela agintzeko balio, are gutxiago agindua izateko, eta bazekien, ondorioz, handixe etor zekizkiokeela problemak eta buruhausteak; ez zebilen oker, bere gainean baitzuen konpainiako sarjentua, gizon estu bezain arbitrarioa, soldaduak lehertu arte derrigortzen zituena; gorpuzkera lerdena zuen, bizkar zabal zutekoa eta lepo sendokoa, burua ere tente?, aste gorrian behar bezala zaintzen zuena, ardo tantarik ere probatu gabe ia; igandeetan, baina, aste osokoak edaten zituelako edo, sekulako mozkorrak harrapatzen zituen; badirudi mozkorraldi haietako batean, kantinatik barrakoira itultzeko bidean zegoela, basoko enbor bat jo zuela, betean jo ere, hortz bat galtzerainoko talkan; horregatik, soldadu guztiek Besatroncos deitzen zioten, edo Diente de Oro, galdutako hortzaren lekuan urrezko bat jarri baitzioten, irri egiten zuenean edo ahoa irekitzen zuenean nabarmentzen zitzaiona; gizonak bazuen, halere, beste izen bat, soldaduek beste biak baino maizago erabiltzen zutena:
‎atsegina? atsegina baino gehiago ere bai, beharbada, atsegin hura gehiegizko atsegin batek, sadismo puntu batek, bestela esanda, ukitua balego bezala.
‎esango zion Txarok, eta Adak erantzungo zion: . Santa Adda Kareninarena errazago izango zait, beharbada??, biak barrez hasten zirela; halako zerbait behar zuen Adak buruan, begiak ireki eta ixteari utzi, eta irri ezin zabalagoa egin baitzuen, barre txiki batzuk ere bai ondotik; handik gutxira, berriz, jaiki egin zen, indartsu eta kementsu, itxura batean, itxura baino gehiago ere bazen bere jarrera hura?, mundua jatera balihoa bezala; gosaltzera joan zenean, berehala egin zion amak galdera:
‎–Tankerik ez dugu, ez, baina tanke bat tankea baino gehiago ere bada: ikusmolde bat da, guk geuregana dezakeguna, etsaiaren aurka gogor eta sendo ekiteko; polizia militarrik ere ez dugu, baina polizia militarraren egituretatik zerbait ikas dezakegu; eta orduan bai, bi osagai horiekin zerbait egin dezakegu:
‎Domingok gutxi behar zuen berak asmatutako historian sinesteko, historiak, irudimenaren esparrutik harat, gertagaitza zirudien arren: gauzak zeudèn puntuan egonda, gainera, zerbait sinesten zuen jada, eta zerbait baino gehiago ere bai, ausaz, halako eran, non, denbora iragan ahala, don Zoilok esandakoaren ondotik, egongelan bildu ziren anai arrebak, guztiak ere buru makur, bera izan ezik?, behar adinako indarrarekin sentitu baitzen, berriro erasoari ekiteko:
‎Izan ere, Nazario Orbek ez zuen bere burua zekentzat ez eskulaburtzat, bakarka joan zitzaiòn langile borondate oneko bati baino gehiagori lagundu baitzion, urliari lanpostu bat eskaintzeko, sandiari mailegutxo bat eta berendiari jaiegun bat. Egia zen, orobat, langile batzuk ere bota zituela inoiz, sindikalista bat baino gehiago ere bai, baina hura ezinbestekotzat jotzen zuen, Elizak berak ere ez baitzuen besterik egin bere jardunean antzinatik, heretikoak, apostatak eta suerte orotako fruitu ustelak baztertzen eta eskomikatzen zituela, eta berak Elizako eta Elizarako gizontzat baitzuen bere burua, Eliza eta Elizaren jokabidea eredu zituena, elizgizona ez izan arren; bere bertuteen aldeko balantzan, gainera, langileei oporrak ematen hasia zen, honi astebete eta hari hamar egun, probintzian enpresari gutxik bezala?
‎horixe egin behar zuen, anaiak sentitzeko moduko zerbait, ez hura hiltzeko adinakoa, bistan da, baina zerbait? zerbait baino gehiago ere bai! Domingok bere tokia behar zuen eta bere tokia lortuko zuen, noizbait irabazi behar baitzuen anaiaren errespetua, behin betiko irabazi ere; merezi zuèn zerbait egin nahi zuenez, gainera, ongi pentsatu behar zuen jokaldia, anaia noiz eta nola zirikatu berriro, haren erasoa eragiteko, anaiaren eraso batekin justifika baitzezakeen berak. Domingok?
‎Hauen artean, Prospero Zeta ikusi zuen, ilaran bigarren, jolasean hogei bat lagunek parte hartu ostean; Domingok lehen ere ikusia zuen Prospero, ez zitzaion hartarako betarik falta izan bederen?, baina ikusi gabe ikusten diren gauzak bezala ikusi zuen, beharbada, egunero ikusten direlako: ikusi zuena baino gehiago ere ikusi zuen Domingok, ausaz, une hartan, ikusi ez ezik, orduantxe bururatu baitzitzaion, antza, Prosperorekin zerbait egin behar zuela; bururatu ez ezik, sentitu ere bai, agian, arrazoi ezin arrazoitsuago bat bitarteko?
‎halaxe izango zen, halaxe zen?, haren begiek ikusia ezpainen etengabeko mugimenduek berresten zutenez; gero, begiak jaso, zabaldu. Gabinoren harridura nabaria zen, zerbaitek biziki hunkitu zuen seinale?, eta, lauzpabost segundoren buruan, ezkerretara jiratu zuen burua, leihoari begira jartzeko; leihoaren bestaldean udazkena zen eta euria ari zuen; kanpoan ez ezik, baina, Gabinoren barruan ere euria ari zuen, antza, begiak jiratu eta bizpahiru segundoren buruan, kanpoko errealitatea barrukoari ere eraginka, ausaz? negarrez hasi baitzen; Gabinok minutu eskas batean iraun zuen bere jarrera hartan, malkoak xukatu eta berriro testuari begira jarri zitzaion arte; esan nahi baita Gabinok berriro ekin ziola irakurketari, baina, hunkialdia eta malkoak iraganak zirelako edo, beste bat izan zen haren erreakzioa, bat batean irri baten itzala, itzal bat baino gehiago ere bai, argitik gehiago baitzuen irri hark itzaletik baino, malenkoniaren ertzetik sortua bazirudien ere, nabarmendu baitzitzaion aurpegieran; triste zegoen Gabino, dudarik ez, baina harrotasunaren hegalak, poema hura ispilu bat zen, azken batean, egilearen barrua ez ezik, Gabinorena ere islatzen zuena, baita Gabino egilearen mailan ipintzen ere, ondorioz, hein batean bai bederen?
‎–Ezer ez? esan zuen, baina zerbait gertatu zen, eta zerbait baino gehiago ere bai?, Regina eta bere arteko harremanak ez baitzitezkeen izan, ez baitziren jada, berdinak:
‎gorde izan baitzuten, giro adeitsu baten barruan betiere, beste plano batean mugitzen hasi zirela, plano berean beharbada, bi planoen arteko distantziak urturik?, batez ere Albertori ahotsa hautsi eta beronek ateratako ziztuari Adak txantxazko iruzkina egin zionetik: . Kontuz, Enrico?!?, txantxa hark garbi erakusten baitzuen, itxura batean, Adaren barne aldaketa, begirunezko jarreratik konfiantzazkora; baina konfiantzazkoa baino gehiago ere bazen, agian, sentimendu hura, Ada eta Alberto orduantxe lotu zituena, Domingok susmo hori zuen: esan nahi baita Domingo jeloskor zegoela, eta, nola jeloskortasuna aierurik funsgabekoenarekin elikatzen den munstroa den, kaloria bateko elikagaia mila kaloriako bihurtzeko gai, irudimenaren azpilana bitarteko?
‎Lehendik ere, Domingok igarri zuen zerbait? zerbait baino gehiago ere bai, beharbada, Albertoren eta Adaren artean: Alberto gazte adeitsua zen, sinpatikoa, edozein gairen inguruan zerbait esateko gai zena:
‎baina Domingok egin duena egin du, eta ni ez naiz orain meritua kentzen hasiko. Horregatik, jarraibide gisa aurkezten dizuet gaur Domingo, beste batzuetan Teofilo Maria edo Maria Bibiana aurkeztu dizuedan bezala, Damaso edo Ada, berarengandik ere zerbait eta zerbait baino gehiago ere ikas dezazuen, eta, begiak Domingorengana zuzentzen zituela, halaxe bukatu zuen bere mintzalditxoa?: Jakizu, bada, Domingo, ohore bat dela zu etxekotzat edukitzea, zure jokabide zintzoak ohoratzen baitu orbetarren leinua.
‎ez orbetarrei bere ekarpena egin gabe, argi eta garbi baiezta baitaiteke anai arrebek amona Ursulari zor ziotela Regina enean ikasi zutèn euskara apurra, guztiek ulertzen zutena, baita lardaskatzen ere pixar bat? lardaskatu baino gehiago ere bai Maria Bibianak eta Gabinok, ikasitakoa ahaztuz joan baziren ere, amonak Regina enetik alde eginda gero.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia