2015
|
|
Nik ez dut uste oso osoan egia denik aztikeria kontu hori; baina nik neuk ikusi nuena esango dut, abisu gisa, harreman hau izan nahi duten emakumeekin gizonezkoek kontu izan dezaten, eta sinets dezatela, Jainkoaganako lotsa galtzen baitute (emakumeak gizonezkoak
|
baino
gehiago daude behartuak onestasuna gordetzera), haien gauzetan ezertan ere ezin fida daitezkeela; beren borondatea eta deabruak jartzen dien zalekeria aurrera eramatearren, ez baitute ezer begiratzen. Ni kaskarra izan arren, horrelako ezertan ez nintzen erori, eta sekula ere ez nuen nahi gaitz egiterik, ezta, ahal izan banu ere, ez nukeen nahi izango inoren bihotza behartzerik ni maita nintzaten, Jainkoak hortik gorde ninduelako; baina eskutik utziko banindu, bestetan egin ohi nuen gaitza egingo nukeen, nigan ez baitago ezer fidatzekorik.
|
|
1 Bada, aipatu dudan andre honekin nengoela, urte erdi
|
baino
gehiago egon bainintzen toki hartan, Jaunak agindu zuen nire berri izan zezala gure Ordenako serora batek, toki honetatik hirurogeita hamar legoa baino gehiagora bizi zenak, eta hona etortzea egokitu zitzaion eta itzulingurua egin zuen niri hitz egitearren. Jaunaren eragina izan zuen nik izan nuen urte eta hil berean Ordenaren beste monasterio; eta desira hau bihotzean jarri zionez gero, zeukan guztia saldu eta Erromara joan zen oinez eta oinutsik hartarako agiria ekartzera.
|
|
Sakramentu guztiz Santuaren aurrera joan nintzen, hura ez haserretzeko eran idatz nezala Jaunari eskatzera, hura haserretzeak kalte handia ekarriko zigukeelako, fraideak orduan hasten baitziren, eta gauza guztietarako ongi zetorkigun Ruy Gómez, Erregearengan eta guztiengan hain eragin handia zuena, geure alde izatea; hau ez dakit gogoan nuen ala ez, baina badakit ez niola disgusturik eman nahi. Honetan nengoela, esan zitzaidan gure Jaunaren partetikez geratzeko joan gabe, fundazio hura
|
baino
gehiago zegoelako tartean, eta eramateko Erregela eta Konstituzioak.
|
|
Aita Salazarren eta nire artean den adiskidetasun handia eta egiten didan mesedea ez dut ukatuko nik sekula; hala ere ziurtzat dut, niri hau egitera gehiago eragin diola gure Jaunaren eta beronen Ama bedeinkatuaren zerbitzuak beste inolako adiskidetasunak baino; izan ere, uste dut, bi urtean ez dugula ikusi elkarren gutunik. Harremana oso aspaldikoa balitz, beste garai batzuetan laguntza premia handiagoaz ikusiko nindukeen, Ordena honek bi aita oinuts besterik ez zituelako, eta orduan aldaketa hori bilatzea orain baino normalago izan zitekeen; orain, Jainkoari eskerrak, uste dudanez, berrehun
|
baino
gehiago daude, eta haien artean pertsona egokiak gure jokaera apalerako. Sekula ez zait burutik pasatu Jainkoaren eskua bere Amaren Ordenarentzat estuagoa izango denik besteentzat baino.
|
|
11 Errege eguna igaro ondoren joango naiz hemendik. Ávilara noa, eta Medinatik igaroko naiz; hemen ez dut uste egun bat edo bi
|
baino
gehiago egongo naizenik, ezta Ávilan ere, berehala Toledora joango bainaiz. Beasko hau alde batera utzi nahi nuke.
|