|
Jauzi batez, Raimundo Silva zutitu da, aulkia, bultzada dela-eta, une batez balantzaka egon eta gero atzera erori da, bera jada pasabidetik barna dabil, ironia leun batez irribarre egiten duen eta Silva behatzen duen norbaiten aurretik, Nork esan behar zuen, adiskide laztana, holakorik gertatuko zitzaigunik, ez, ez erantzun, galdera erretorikoei erantzutea denbora alferrik galtzea da, hainbestetan ibili dugu gai hori, zoaz, zoaz, nik atzetik jarraituko dizut, nik inoiz ez dut presarik, egunen batean zurea izan behar duena, nirea ere izango da, ni naiz beti gero iristen den hura, zuk bizi duzun edozein une oroimenean gordetzen den arrosa lurrin bat zuregandik arnastuko banu bezala bizitzen dut, edo, hain poetikoki ez esatearren, zure ortuari eta baba zurietako platera, non zure haurtzaroa berriz jaiotzen den, eta zu ez zara konturatzen, eta esango banizu ez zenuke sinetsi nahiko. ...a naiz, baita egilearen okerra edo oker tipografikoa zuzentzen dudanean ere, ni ez naiz lorategi batean hosto bat, garbitasunaren alde, zorutik jasotzen duen ibiltaria besterik, gero, non utzi ez dakiela, bere sakelan gordetzen duena, eta horixe da nirekin daramadan guztia, hosto idorrak, zimelduak, haien artean ez da ahoratzeko ona den fruiturik, Bisita egitera joango natzaizu, Ez da munduan hori
|
baino
gehiago desio dudan gauzarik, eten egin zuen une batez, eta gero gaineratu zuen, Oraingoz, baina esan berriaz damuturik, edo batere egokia ez zela deliberaturik, zuzendu egin zuen, Barkatu, ez zen hori nire asmoa, eta emakumeak isilik segitzen zuenez, sekula ahoskatzerik pentsatu ez zituen hitz zuzen, egiatiak, berez eta ez intsinuaziozko jolas zuhur batez adierazkorrak ziren hitzak askatu zituen... Maria Sarak irri egin zuen, eta eztul txiki bat bota, Nire arazoa, egoera honetan, lehen gorritu behar ote nuen edo oraintxe gorritu behar ote dudan jakitea da, Gogoan dut behin lotsagorriturik ikusi zintudala, Noiz, Zure bulegoan zegoen arrosa ukitu nuenean, Emakumezkoak gizonezkoak baino aiseago lotsagorritzen dira, sexu ahulekoak gara, Biok gara sexu ahulekoak, ni ere lotsagorritu nintzen, Sexuen ahultasunaz asko dakizu, Nire ahultasunaz asko dakit, eta besterenaz ere pixka bat, baldin eta liburuek badakite hitz egiten dutenaz, Raimundo, Esan, Etxetik ateratzen ahal naizen bezain pronto zu ikustera joango naiz, baina, Zain naukazu, Hitz horiek onak dira, Ez dut ulertzen, Hor nagoenean ere, nire zain segitu duzu, eta ni ere zure zain egongo naiz, ez zuk, ez nik ere, biotako inork ez baitaki bestea noiz iritsiko den, Itxaron egingo dut, Laster arte, Raimundo, Ez zaitez beranduegi etor, Zer egingo duzu telefonoa eskegi eta gero, Kanpamentua jarri Porta de Ferroren aurrez aurre, eta otoitz egin Andredena Mariari mairuek ez diezaguten eraso gauaren isila profitatuz, Beldur al zara, Izu laborriak dardara batean nauka, Hainbesterako al da, Gerra honetara etorri baino lehen, ni proba zuzentzailea baino ez nintzen, nire ardura nagusia deleatur bat egoki trazatzea zen, eta gero egileari horren zergatia azaltzea, Badirudi telefono linean interferentziak daudela, Entzuten duzuna mairuen oihuak dira, almenetatik mehatxuka ari dira, Kontuz ibili, Ez naiz hain urrutitik etorri Lisboako harresien aurrean hiltzeko.
|
|
...ea, eta zer dago ongi, horixe ere ez dakit, nire amaren hilotzaren gainean negar egiten baizik ez dakit, aita gero baino gero gehiago puta ehizan dabilen bitartean, putak bata bestearen ondotik ehizatuz, eta egun batean nire gainean etzango da, bere haragiaren haragiaren gainean, haragi hori okaztagarri zait ahanzturara kondenaturik baitago, eta ez du zertan haragi hau hartu eta berriz eraman, nik
|
baino
gehiago desio du inondik ere, hartu dezala bere buztanarekin eta bota dezala murruren baten kontra, zergatik ez nau bereganatzen eta auzi hau behin eta betiko amaitzen, aita alaben arteko tentsio hau, bai, eta nola egiten da hori, hara, gela honetan egiten den bezalaxe, nire puterioaren testuinguruan, gela honetan, azkenean bertara etorriko da aita, bai, etorriko da goiz ala berant, pentsatuz beh...
|