Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 30

2005
‎Anaiak esaten zion amari haiek elizara joaten zirela han kalefakzioa jartzen zutelako. Baina osaba Joserendako erlijioa baino gauza garrantzitsuagorik ez dago mundu honetan, eta amari beroa ematen hasi zitzaion: anaia zaharrena gerran hil zela elizaren alde borrokan, eta niri gustatzen zitzaidala eliza, eta esanekoa nintzela.
2006
‎Baina ez zitzaidan axola. Etortzen nintzen alditan konpainia egiten zidan, eta nire eginbeharretara joaten nintzen momentutik kalean gora, kalean behera ibiltzea baino gauza garrantzitsuagoak izaten nituen nik buruan. Zuk badakizu hori.
2008
‎Eta Reginak, harro behar zuen Reginak, zerbaitetan Ernestina baina hobea zela entzutean, aitaren ahotik entzun ere!? ez zuen muturra okertu ez ezer esan, eskolako kontu haiek guztiak baino gauza garrantzitsuagotzat baitzituen, zinez, jantziak, ispiluak eta takoi altuak?
‎Pozaldi asko eman dizkit, baina baita kezka ikaragarriak ere. Fundazio honetako presidente izateak sekulako esfortzua eskatzen du, ilusioa ere behar beharrezkoa da, eta horrez gain, sekulako eskuzabaltasuna ere behar da, hemen dirua baino gauza garrantzitsuagoak daudelako. Ordu asko eskatzen dizkit, baina oso gustura nago; gainera, bertako langileak oso pertsona onak dira, eta horrela guztia errazagoa da.
‎Eta Reginak –harro behar zuen Reginak, zerbaitetan Ernestina baina hobea zela entzutean, aitaren ahotik entzun ere! – ez zuen muturra okertu ez ezer esan, eskolako kontu haiek guztiak baino gauza garrantzitsuagotzat baitzituen, zinez, jantziak, ispiluak eta takoi altuak...
2009
‎Oporretara goazenean, badira hotela baino gauza garrantzitsuagoak, ez da zalantzarik, baina horrek huts egiten badu, oporrak gazi gozoak gerta daitezke hainbat eta hainbat erabiltzailerentzat.
‎zauria lehortzen eta ongi zaintzen baduzu, hamar egunetan egon zaitezke berriro lan egiteko moduan? baina Rosik zauria baino gauza garrantzitsuagoak zituen, antza, behin eta berriro kexatzen baitzen, ez bere zauriaz, baizik eta istripuak Regina eneari eragingo ziòn balizko okerraz: pena handiagoa ematen dit berorri egin behar diodan kalteak, Regina anderea, hurrengo hamar egunetan, zauri xixtrin honek baino?
‎garbitzeari ekin zion, lehenik eskuz eta gero bere musuzapi zikinaz, hasperen larrien artean; Nazariok, baina, bide bat hartua zuen, eta, begien bistan zuèn ikuskizun negargarriaren aurrean, ez zuen motibo bat bera ere ikusten, agidanez, hartu zuèn bidea bazter uzteko, aitaren, aita duin baten? paperean jarraitu nahi izatekotan, bide haren ostertza amildegi bat bazen ere, Nikolairen mehatxuek irekia; bizi sena ere hantxe ariko zitzaion, seguru baietz, inkontzientearen bazter batetik, zuhurtasunerako deia egiten, baina Nazariok atzean utzia zuen, itxuraz, zuhurtasunera zeramàn bidegurutzea, senak aditzera eman balio bezala bazirela bizi sena bera baino gauza garrantzitsuagoak ataka estu hartan; Nazariok, izan ere, hitz handiak zituen helduleku bakar: une hartan, gainera, iratxo bat ere bazuen, ausaz (Jainkoak bidalia ote zen iratxo hura, zeren Nazario mirarietan sinesteko ere gertu egon baitzitekeen muturreko egoera hartan?), buruaren zoko batetik esaten ari zitzaiona ezen segundo gutxiren kontua izan zitekeela zeruko aintza; hots, bizia, edo benetakoa zen eta benetakoa zelako merezi zuen, edo gezurrezkoa zen eta ez zuen merezi, ehun urtekoa izan arren, eta berak egina zuen, duintasunaren eta koldarkeriaren arteko lehia estu hartan, lehenaren aldeko aukera; guztiaz ere, une hura zen semearen eskuzabaltasunaren eta haren ohorezko ohorearen mailan jartzeko abagunea?
‎...teko, aitaren –aita duin baten– paperean jarraitu nahi izatekotan, bide haren ostertza amildegi bat bazen ere, Nikolairen mehatxuek irekia; bizi sena ere hantxe ariko zitzaion, seguru baietz, inkontzientearen bazter batetik, zuhurtasunerako deia egiten, baina Nazariok atzean utzia zuen, itxuraz, zuhurtasunera zeramàn bidegurutzea, senak aditzera eman balio bezala bazirela bizi sena bera baino gauza garrantzitsuagoak ataka estu hartan; Nazariok, izan ere, hitz handiak zituen helduleku bakar: une hartan, gainera, iratxo bat ere bazuen, ausaz (Jainkoak bidalia ote zen iratxo hura, zeren Nazario mirarietan sinesteko ere gertu egon baitzitekeen muturreko egoera hartan?), buruaren zoko batetik esaten ari zitzaiona ezen segundo gutxiren kontua izan zitekeela zeruko aintza; hots, bizia, edo benetakoa zen eta benetakoa zelako merezi zuen, edo gezurrezkoa zen eta ez zuen merezi, ehun urtekoa izan arren, eta berak egina zuen, duintasunaren eta koldarkeriaren arteko lehia estu hartan, lehenaren aldeko aukera; guztiaz ere, une hura zen semearen eskuzabaltasunaren eta haren ohorezko ohorearen mailan jartzeko abagunea... eta erakusteko, beraz, bera ere prest zegoela semearen alde bizia emateko, semea egon zen bezala errepide kontrolean; Nazariok, beraz, suak hartua behar zuen, eta suak suzko hitzak jarri zizkion mihian:
‎jaialdi bat edo igandeko meza– hiriko kaleetara irteten zenean, adibidez, zeren, etxeko mutilak kaleak zeharkatzen zituztèn automobilei begira gelditzen ziren bitartean, Adak oinezkoentzako plazei edo espaloiei erreparatzen baitzien, haur kotxe bat noiz ikusiko; data seinalatutzat behar zuen, halaber, Adarentzat, udako egun bat, etxeko neskameetako batek –Rosi izenekoak–, deskuidu batean, aizto batekin istripu bat izan zuenekoa, ezker eskuan zauri ikusgarri bat eragin ziona; egin zion Reginak lehen sendaketa, etorri zen handik ordu erdira don Zoilo, eman zizkion hamabi puntu, eman zizkion jarraian aholkuak: zauria lehortzen eta ongi zaintzen baduzu, hamar egunetan egon zaitezke berriro lan egiteko moduan... baina Rosik zauria baino gauza garrantzitsuagoak zituen, antza, behin eta berriro kexatzen baitzen, ez bere zauriaz, baizik eta istripuak Regina eneari eragingo ziòn balizko okerraz: pena handiagoa ematen dit berorri egin behar diodan kalteak, Regina anderea, hurrengo hamar egunetan, zauri xixtrin honek baino... harik eta, agurtzeko orduan –inguruan zeuden Ada eta Maria Bibiana une hartan– egoerari irtenbide hala moduzko bat aurkitu zion arte:
2011
‎Don Erasmorekin konparaturik, oso bertzelakoa zen don Pablo maisua: ez gizon gaiztoa zelako, zeren oso bihotz onekoa baitzen, onegia?, baina irakaskuntza baino gauza garrantzitsuagoak zituelako bizitzan, hala nola lo egitea. Gizon hura, izan ere, noiznahi geratzen zen gelan zurrungaka, goiz arratsaldez hartzen zituèn pilula batzuen eraginagatik edo.
‎Ez da diru kontua soilik, dirua baino gauza garrantzitsuagoak daude, erantzukizuna, erabakiak, gaiak, beste talde bateko kideekin negoziatzea, errealizadoreekin operadoreekin. «zein da eskean datorkidan hau?».
2012
‎ITXASO. Quita, quita, patatak zuritzea baino gauza garrantzitsuagoak dauzkat.
2013
‎Elkartearen izenean, ordea, ez dute mezu bateraturik eman nahi izan: «Hori eztabaidatzea baino gauza garrantzitsuagoak ditugu egiteko». Vocento taldeari eskainitako elkarrizketan, Greavesek ziurtatu zuen kooperatibek dena «ongi» egin zutela.
‎Pixkanaka lehenengo asteetako bisita ugariak amaituz joan ziren. Ez dut era zinikoan esan nahi, baina bakoitzak bere egunerokotasunean hona etortzea baino gauza garrantzitsuagoak izango ditu egiteko. Orain Amaia bakarrik etortzen zaizu bisitan, astean behin; batzuetan berak kontatzen dizkizu kuadrillakoen nondik norakoak eta egindako parrandaren bateko abenturak.
‎«Duela bortz sei urte ohartu nintzen bazirela bizitzan norbere egoa baino gauza garrantzitsuagoak. Dirua eta txapelak irabazten dituzunean, egoak ez dizu disfrutatzen uzten eta gehiago nahi duzu.
2014
‎Silvia, onartzen dut zuk diozuna. Gazteontzat, ordea, badaude musika eta zazpigarren artea baino gauza garrantzitsuagoak. Esaterako, herenegun, hamar laguneko gazte kuadrilla bat, aurrezki denak hartu, eta arropa erostera joan ginen.
‎Gerran etsaia hiltzea baino gauza garrantzitsuago bat dago.
2015
‎9 Ez dakit ulertzeko ongi adierazirik geratzen den; izan ere, geure burua ezagutze hau hain garrantzitsua izanik, ez nuke nahi horretan inoiz lasaitasunik izan dadin, zeruan goi goian bazaudete ere; bada, lur honetan garen bitartean ez dago apaltasuna baino gauza garrantzitsuagorik. Eta, honela, berriro diot oso ona eta ona baino hobea dela, lehenik honetaz hitz egiten den egoitzara sartzen saiatzea besteetara hegan egitea baino; izan ere, hauxe da bidea, eta bide ziur eta lauan zehar joan ahal izanez gero, zertarako nahi ditugu hegoak hegan egiteko?; baina bila dezala honetan nola lortu onurarik hoberena; eta nire iritziz, sekula ere ez dugu geure burua ongi ezagutuko, Jainkoa ezagutzen saiatzen ez bagara; haren handitasunari begiratuz, jo dezagun geure ezerezera; eta haren garbitasunari begiratuz, geure zikintasuna ikusiko dugu; haren apaltasuna gogoratuz, apalak izatetik gu zein urrun gauden konturatuko gara.
‎Gu baino gauza garrantzitsuengatik egiten dugu.
2016
‎Mutilek nahiz neskek igual igual zaindu dezakete itxura, eta hori baino gehiago? itxura baino gauza garrantzitsuagoa da bizimodu osasungarria egitea, beraz, zure ardura 2ttor bere ahalegin honetan animatzea da?
‎Badago Elizaren iritzia baino gauza garrantzitsuagoa.
2017
‎Hartu ezazu pezeta hau, segur aski zuk nik baino gauza garrantzitsuago baterako erabiliko duzu eta.
2018
‎Horixe baino ez duzue buruan, botoa? Hi, botoak baino gauza garrantzitsuagoak zeudek!
‎Jitoan zebilen sehaska baten modura mugitzen zen koroa hura. Eta bera, oka egiten zuenean, motibo noble bat imajinatzen saiatzen zen, oka zorabio txoro batek baino gauza garrantzitsuagoren batek eragin ziola, amodio edo sukar edo aberriarekiko maitasunak behartzen zuela koroaren barru hartan txahala egitera. Baina ze aberri ze sukar ze maitasun...
‎“Kanta baino gauza garrantzitsuagoak bazeuden, badakin hori”.
‎Baina Coco izan genuenean, musika baino gauza garrantzitsuago bat agertu zen nire bizitzan.
2020
‎Eta Debutanteen gauean, Rob, Lisaren gorputz biluziaren argazkiak haiei erakusten. Ez zegoen besteen onarpena baino gauza garrantzitsuagorik Robentzat; ondo ikusia izatea, estatus bat duen pertsona bat izatea. Edozein konfiantza, edozein amultsutasun traizionatuko zukeen onarpen sozialaren promesagatik.
2021
‎Ba al dago harmonia baino gauza garrantzitsuagorik?
2023
‎–Hala da, bai –Xanak gomazko harztxo bat sartu du ahoan– Zarazketara joaten jarraitu behar –begia kliskatu dio Xanak Markosi, eta Lima ohartu da ez zaiola axola. Baditu Markos baino gauza garrantzitsuagoak buruan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia