Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2000
‎Halakoxea da Korsika, mendi gain bat igaro eta Pirinioetatik olibondoetara jaitsi ginen gisa berean, hurrengo gaina pasatzean, Castaniccian sartu eta galdu ginen. Kilometroak eta kilometroak gaztainondoen itzalpe goxoan barrena," skalextria" baino bide bihurgunetsuago batean, zeinetan txerri koadrilak ziren jaun eta jabe, autoekin askorik larritu gabe, bide erditik pasioan zebiltzala. Azken batean, behin Asterix eta Obelix pasa ondoren, zer beldur behar zuten ba...
‎Jon Benitok dioen bezala," zinez poliki irakurri eta ahoan gozatzeko modukoa baita, batzuetan kontzientzi ernagarri bilakatu daitekeen arriskua izanik." (Gara VI) Gainera, Jose Jabier Fernandezekin bat eginez," liburu honetan helburua edota helmuga baino bidea baita garrantzitsu eta interesgarriagoa". (Egunkaria VII) Agi denez, aukeraturiko edukia hausnarketa eta sentimendu jariorako aitzakia baino ez da.
‎Abdulen aurkezpena ez zen harroa izan, oinazetsua baizik. Izotza hausteko(!), egia begien bistan jartzea baino bide hoberik ez zegoela iruditu zitzaion. Alboan nuen filosofoari eta niri taktika ezin hobea iruditu zitzaigun, jokabide ezinago jantzia.
2001
‎Hara zergatik. Film eta nobela tesidunak baino bide zuzenagorik ez ote dago auzi nahasiak garbitzeko. Esaten digutenaren zain itsu itsuan bagaude, egun hona bihar hara ibiliko gara, orbela haizetan bezala.
‎Gramatikaren sasi korapilatua ez duzue batere hobea. Hemen, egia esan, bideak zabalik zeuden, baina, euskararen truk beren ametsak eman nahi dizkiguten gramatikarien axolagabekeria batetik eta idazleen lasaikeria bestetik (ba ote dago nork bere gogara, antzora, eta moldera egitea baino bide errazagorik?), aspaldi josi zitzaizkigun otez eta elorriz. Guztion esker ona merezi du, beraz, hemen ere beretzat eta besterentzat bide bila dabilen Etxaidek.
2002
‎Soberanismoak, bestalde, gai izan behar du, hitz batean, definitu ezineko horrekin antagonista ez izateko, azken hamarkadetan ezker abertzalea eta nazionalismo historikoarekin gertatu ez bezala, eta elkarrekin zenbait ibilbide batera egiteko. Esate baterako, ETA konbentzi arazteko badagoela armena baino bide egokiagorik gaur egun euskal eskubide demokratikoen alde ekiteko, orain arte egon ez den konpromiso sendo baten bitartez. Konbentzimendu lan hori ere ibilbide bat da, ez pare bat eguneko eszenifikazio efektozalea, testimoniozalea.
‎Halako zerbaiten beharrik balego, ordea, ordain legeak hori eskatzen duelako izango da. Bortxakeriak eta esklabotzak askatasunak eta zuzentasunak baino bide luzeagoa egiten dute, baina hauek haiek baino zuhurragok dira beren eraginetan. Zein arauk aginduko dio preso bati lau txakur txiki irabaztearen truk bere gorputzak jasan ez dezakeen zama bizkar gainean eraman dezan?
2004
‎Ez du inongo galerarik, eta segi zuzen aurrera kilometro batean gutxi gorabehera. Hau ere aldaparik gabea, errepidea baino bide traketsagoa, baina erosoa. Nekerik sentitu gabe, berriz ere autoan izango gara konturatzerako.
‎Esandakoa: ez dago hemendik ospa egitea baino bide hoberik euskaldun izateko. Txantxa jokoak alde batera utziko bagenitu, Zulaikak jatena moduan ekarri digun pagotxa dastatu nahi duenari dastatzeko esango genioke.
‎Zientziak ezin zuena ezagutu, artistak egiten zuen, edo behintzat bidea irekitzenzuen horretarako. Sormen artistikoa eta emozioa identifikatu egin ziren, eta azken horiezagutza lortzeko zientzia baino bide egokiagoa zela onartu zuten.
2005
‎Behinolako neguan, supazterrean garatzen, eta goritzen, omen ziren sozietateari zegozkion hamaika kontu. Egun ere, supazterra edo berogailua izan, aro egokia da hausnarketa egiteko, ea gauza garen oportunismo, fantasia, espantu eta itxurakeria baino haratago, eta honatago, jarduteko, politikoki zinez hazteko eta indartzeko, oraingoak baino bide sendo eta emankorragoak jorratzen hasteko. Egia erran, horretarako, edozein aro on.
‎Ia urtebete iragan da Anoetako Adierazpenetik gaurdaino. Orduan altxatutako erbiak, pentsatutakoa baino bide luzeagoa ala laburragoa egin du?
‎kontsumitzaile gisa dauzkagun eskubideak babestearen garrantzia azpimarratzea. Hala ere, neure ahalegin guztiak gorabehera, ezin izan dut, hori adierazteko, liburu hau baino bide laburragorik aurkitu.
2006
‎Horregatik, gazta hauek identifikatzen dituen txartela soberan ezaguna bada ere, Idiazabalek ahal den guztia egiten du Bilboko merkatua bultzatzen jarraitzeko. Alde horretatik, gazten kalitatea jendaurrean erakustea baino bide hoberik ez dago, noski.
2008
‎Nafarroa Bizirik manifestua kari, berriz," Nafarroa bizirik izan dadin, bada gure estatalitatearen aldeko manifestuak sinatzea baino bide emankorragorik", idatzi zenuen Argian azkenekoz.
‎Eta izenetik izatera Gorbeatik Sierra Morena ra baino bide geichoago dagola esan leike111.
2009
‎Esandakoarekin batera hizkuntza berreskurapenaren inguruko pentsamendua garatu du, berreuskalduntzerako" agendaren" mugarriak non zeuden adieraziz. Berari esker dakigu burujabetasun politikoa ez dela ezinbestean hizkuntza nazionalaren salbabide eta hori baino bide estuagoa dela euskarak iraungo badu. Zehatz erakutsi zigun, halaber, Belgikan hizkuntza lurraldetasuna nola aplikatu zuten eraginkorra izateko, gurean antzeko bidea hartzea ezinbestekoa zela adieraziz bidenabar.
‎Berari esker dakigu burujabetasun politikoa ez dela ezinbestean hizkuntza nazionalaren salbabide eta hori baino bide estuagoa dela euskarak iraungo badu.
‎Pitisiaria sendatzeko, badira larruazalean emateko kremak eta, baina asko luzatzen da prozesua eta nekagarria izaten da azkenerako; hori baino bide laburragoa da higiene ohitura batzuk aldatzea eta zaintzea.
‎Bera hemen hazi da eta hemengo giroa ezagutzen eta maite du, txarra bada ere. Ikasketak egiteko eta aitzinera jotzeko ere hemen baino bide errazagorik inon ez.
‎begiak begien betilunean galtzen direnean, izan ere, galtzen da maiz norabidea eta galtzen da burua; esan nahi baita Domingo hilotzaren aurrean belauniko jartzeko puntuan egon zitekeela, adibidez, barrua husteko asmotan: barkatu, Alberto, barkatu, ez haut maitatu, ez behar adina behintzat, ongitxo dakik hik zergatik, baina emadak beste aukera bat, emadak?; mutila ez zen, halere, belauniko jarri, burua galdu baino lehentxeago zuhurtasunaren argiak argitu eta argi hark teatralkeria baino bide autentikoagoak erakutsi eta ikusarazi zizkiolako, berak. Domingok. Albertorekin konpondu beharreko arazoak bion artean konpontzekoak baitziren, azken batean, eta ez besteen begien ikuskizun bihurtzeko; argi hark, gainera, beste argi bat piztu zion, agian, adimenarena?, aukeraren nondik norakoak orduantxe zehaztu zizkiona?
‎Hori da NBEren egitekoa, Sri Lankari zuzeneko presioa egitea. Nazioartea esku hartzen hastea baino bide egokiagoa dela uste dugu.
‎Poesia irtenbidea da, bai, zer esan, zelan esan, zertarako esan, nori esan jakiteko irtenbidea. Ba ote da ulertzeko poesiak baino bide gehiago eskaintzen duenik. Zuzenbidea zein okerra den euskaldunontzat baieztatuta, ba ote poesia ez beste biderik?
‎begiak begien betilunean galtzen direnean, izan ere, galtzen da maiz norabidea eta galtzen da burua; esan nahi baita Domingo hilotzaren aurrean belauniko jartzeko puntuan egon zitekeela, adibidez, barrua husteko asmotan: barkatu, Alberto, barkatu, ez haut maitatu, ez behar adina behintzat, ongitxo dakik hik zergatik, baina emadak beste aukera bat, emadak...; mutila ez zen, halere, belauniko jarri, burua galdu baino lehentxeago zuhurtasunaren argiak argitu eta argi hark teatralkeria baino bide autentikoagoak erakutsi eta ikusarazi zizkiolako, berak –Domingok– Albertorekin konpondu beharreko arazoak bion artean konpontzekoak baitziren, azken batean, eta ez besteen begien ikuskizun bihurtzeko; argi hark, gainera, beste argi bat piztu zion, agian –adimenarena–, aukeraren nondik norakoak orduantxe zehaztu zizkiona... hargatik hartu zuen Domingok, beharbada, bere er... " Nik beteko diat hik utzitako lekua oraindanik; zin degiat, Alberto!".
‎Euskara bera da, eta baturanzko bidea egin behar du gure euskarak. Guk, gipuzkoarrek eta lapurtarrek baino bide gehiago egin behar dugu, gipuzkerak batuaren antz handiagoa duelako, batez ere aditzean, eta lapurterak ere antz handiagoa duelako, batez ere literaturan. Bide hori hartu genuen alfabetatze lanean.
2011
‎Umore beltza muturreraino eraman zuen Swiftek, kalkulatuz urtean ehun mila ume pottolo kontsumitu ahal izango zirela, batik bat handien mahaietan baina baita ostatuetan ere, horrela konponduz beren guraso behartsuen eta nazio osoaren larrialdi ekonomiko eta soziala. Satira odoltsua baino bide hoberik ez zuen aurkitu Swiftek garai haietan Irlandako baserritarrei egiten zitzaien zanpaketa basatiaren aurka aldarri egiteko.
‎Ondorioz, ez da asko arriskatzea esatea errotzea, etorkin guztientzat aurreikusitako erregulatze bidea, Lege Integralak biktimentzat propio aurreikusitakoa baino bide praktikoagoa bilakatu dela kaltetu atzerritarrentzat.
‎Hurbilik satorrari jarraiki zaizkionen arabera, arrak egiten ohi ditu emeak baino bide zabalagoak, bera ere larrixeago delakotz naski; gazteak lur axalez dabiltza, lur higituak erakusten baitu haien bidea.
2012
‎Kontrako iritzien arabera, ikasketen truke tituluak eman beharrean ikasleak titulu horiek aurkeztetik salbuetsi nahi ditu Jaurlaritzak. Aldiz, tituluak ematea baino bide egokiagoa eta" normalizatzaileagoa" dela esan zuen Kultura sailburuak. Hezkuntza arduradunak gaineratu zuen dekretuarekin euskaraz ikasten duten ikasleenganako" injustizia" amaituko dela, euskaraz ikasi ostean ez zaielako maila frogatzeko eskatuko, gaztelaniarekin horrelakorik ez dela gertatzen.
‎Bengoaren ustez, osasun sistemaren egonkortasuna bideratzeko murrizketak baino bide askoz hobea dira Euskadin gaixo kronikoen Estrategia bideratzeko abian jarritako erreformak.
‎Kafkak medikuak ezagutzen zituen Pragan, lan istripuen arloko aseguru konpainia batean baitzegoen enplegatuta; ez zuen oztopo handirik izango ziurtagiriren bat lortzeko. Tuberkulosia baino bide hoberik ezin aurkitu bere heriotza simulatzeko. Azken batean, guztiz sinesgarria zen, zeraman bizitza kontuan hartuta:
‎Oso leku txarra da bertan egoteko, baita eguraldia ona denean ere; baina beti moldatzen ginen Moskoe strömen erronka istripurik gabe gainditzeko, nahiz eta batzuetan bihotza ere estuturik izaten nuen, barealdia baino minutu bat lehenago edo geroago iristen ginenetan. Haizea batzuetan ez zen izaten hasieran iruditu bezain indartsua, eta halakoetan nahi baino bide laburragoa egiten genuen, itsaslasterraren indarragatik ontzia gobernatu ezinda. Anaia zaharrenak bazuen hemezortzi urteko seme bat, eta neuk ere banituen bi mutil galant askoak.
‎Ahalik azkarren ekar ziezadaten agintzeko erregutu nion Enperadoreari, zertarako zen eta nolakoa zen azaltzen niola. Eta biharamunean, han ziren garraiariak kapelarekin, baina ez zuten oso egoera onean ekarri; bi zulo eginak zizkioten hegalean, ertzetik lau zentimetrora, eta zuloetan bi gako lotuta; gako hauek soka luzez zaldi uhalei lotuak zeuden, eta hala, arrastaka ekarria zuten nire kapela Ingalaterrako milia erdi baino bide luzeagoan; baina herrialde hartan lurzorua izugarri lau eta leuna denez, nik espero baino gutxiago hondatu zen.
2013
‎Arratsalde hartan Josuk Gontzalen etxerantz jo zuen, ohikoa baino bide luzeago bat harturik, goizegi baitzen harenean azaltzeko. Ostegunero bezala, lagunaren etxeko txokoan elkartzekoa zen sei lagun zaharrekin.
2014
‎Baina 2020 urtean, Sareteken argazki korporatiboa egiten denean, Basque Country markaren benetako oinarria ikusi nahi dut, hemengo erroak, ez edozer gauza. Eta horretarako, mahai baten edo batzuen bueltan eztabaidatzea eta zenbait puntu adostea baino bide hobeagorik ez zait otutzen.
‎–Hackerrarena baino bide errazago eta garbiago bat dago. Hau interneteko hemeroteka batean aurkitu dut.
‎Luze ibili zen, ilun, etorritakoan baino bide laburragoa egin zuela iruditu zitzaion hala ere. Beste zulo bat ikusi zuen halako batean, handiagoa, pertsona bat ateratzeko bestea baino askozaz errazagoa, sasi gutxiago, asun gutxiago, eskuaz apartatu gabe ere atera ahal izan zen.
‎Nihaurk ez dut Jesusen baitan sinesten mirakuluak egin dituelakotz, bainan haren mezua sinesgarritzat daukadalakotz. Ez dut ikusten nork mundu hontan Ebanjelioa baino bide hoberik eskaintzen duen, elgarrekin zorionean bizitzeko. Baldinbadira mirakuluek laguntzen dituztenak sinesten, nor naiz ni, horren debekatzeko?
2015
‎Multzo trinko bat osatuz abiatu dira goizean goiz, mahats mordo eder baten gisan denak batera bidea betean, baina denbora eta kilometroak pasa ahalean errosario sortaren antz handiagoa hartu du taldeak: ale batzuk suelto, aurreratuago, beti puntaren puntan eta bere kasa ibili nahi duten tirtiriku urduriak; eta beste hainbat atzeratuta, besteen martxari jarraitu ezinda, edo txangoaz baino bide bazterreko loreez axolatuago.
‎Eta ez zuen hitzik aurkitu laguna kontsolatzeko. Bi izakiren arteko komunikazioa isiltasunaren bidez baino bidera ezin daitekeen une horietako bat izan zen. Ia hitzik gabe eman zizkion doluminak.
2016
‎Jarraitzaile gutxiago zituen Jurramendin Jean Pierre Cheridek, baino bide askoz luzeago egin zuen Estatuaren gerra zikinean barrena. Paddy Woodworth idazleak Espainiako Estatuak kontrataturikoen artean aitzindaritzat du hiltzaile aljeriarra:
‎Errezeta piloa dut karpetan. Oso oroitzapen ona dut eskolatik eta praktiketatik.Zure esperientziatik, Oinarrizko Lanbide Heziketak irteera profesionala badu. Beste ikasketa batzuk baino bide gehiago du. Niri lana behin ere ez zait falta izan.
2017
‎Zerk haratza hor, alfer nagia? Nik atzo hik baino bide gehiago iragan nian, inguratu bainuen mundu guztia, eta orain ere hi baino goizago jaiki nauk.
‎Kurban. Automobilak kurba egiten duenean, kanpoko gurpil eragileak azkarrago egiten du bira, barrukoak baino bide luzeagoa egin behar du eta. Hori gertatzen denean, barruko gurpilak egiten duen erresistentzia kanpokoarena baino handiagoa izaten da, eta diferentzialaren engranajeak beren buruaren gainean biraka hasten dira, kanpoko gurpilari abiadura handiagoan birarazita.
2018
‎Erakutsi behar nion neu ere ez nintzela heriotzaren aurrean koldartzen diren horietakoa, eta haizeak eta urak lurrarekin berdintzera baninderamaten ere –balbeenarena baino heriotza eramangarriago  tzat neukan hura, ezbairik gabe–, argi utzi behar nuen arrotzari ez zitzaiola niri baino bide luzeagorik gelditzen berak ere heriotzaren begietan bereak ikus zitzan:
2019
‎Argiak mendea bete duen ospakizun saila borobiltzeko egun gustagarria. Ehun urtetako kazetaritza goratzeko nekazaritzaren alorrean oinetakoak zikinduz ibiltzea baino bide ederragorik ez zait bururatzen.
‎egungo egoera hori da eta (egoera) horri aurre egin diogu. hemen ere, seguruenik, modu integralean, multifaktore horiek guztiak kontuan hartuz. hori bai, lehentasunak argi edukiz eta ahal dugunetik abiatuz". euskaltzale mundua gizaki itsu setatiz, iluminatuz eta ameslari iheskorrez beterik dagoela diotenek balukete, Xabierren azalpen horietan, epai eskuzabalagora iristeko ikasbide ederrik. esplikazio bakarraren zurrunbiloan erori gabe, aukera guztiak aintzakotzat hartuz eta aurrera begirako abiaburu alboraezinean oinarrituz, konponbidea bilatzeko saioa du ardatz. Ba al da hori baino bide zuhurragorik?
‎Euskalgintzak asmorik balu zalantza hauek argitzeko, hobe luke gutxitutako hizkuntza komunitateen arteko harremanak mundu maila ehuntzea eta elkarlana bultzatzea, bakarka ibilita baino bide emankorragoa lortuko baita ikerkuntzan, hausnarketan, esperimentazioan zein emaitzetan.•
‎Gizonari itxaroten nion bitartean ingurua arakatu nuen. Egin nuena baino bide hagitz hobea ere bazen etxearen ezkerraldeko bidea jarraituz, plazara minutu erdi inguruan eramango ninduena.
‎Are gutxiago euskaraz. Baina idazleok uste duguna baino bide luzeagoa egin dezakegu estiloaren aldetik euskarara ekarritako ispiluetan begiratuta. Ezer gutxirekin hasi ginen bidea egiten.
2020
‎Bilaketa bat da, beraz, hemen proposatzen zaiguna, bidaia bat, eta bilaketa bidaia guztietan gertatzen den bezala, askoz ere interesgarriagoa da helmuga baino bidea bera. Garaietan, obretan, hautagaietan barrena proposatutako hau da kitzikagarria, nahi baino epidermikoagoa, horregatik ere inspiratzailea.
‎Izan ere, asko falta izan zaigu urte hauetan mugaren inguruko bizikidetza fenomeno sozioekonomiko babestua izatera eramateko. Mugaz gaindiko langileen estatutu indartsu bat izan daiteke gabezia handienetako bat, baina horrekin batera lan merkatuan, enpresen arteko lankidetzan, formazioan, mugikortasunean... egungo oztopo lasterketa baino bide lauagoak jartzeko prozesua abia genezakeen.
2022
‎Inguru latz hau menperatzen ari naizela diok, ba ote? Saiatzen bai, saiatzen nauk, horraino onartzen diat; baina saiatzetik menperatzera, Txileko ipar aldetik hego muturreraino baino bide luzeagoa zegok. Literaturaren gatza ematen zioat kontakizunari, hori duk dena, heuk hire iruzkinei bezala, besterik ez; bestela aspertu egingo zarete denok, honezkero ez bazarete aspertu.
‎Futbolari bertutetsuak diren nerabeentzat ez dago itzalean hazi eta barruan daukaten guztia lasai garatzea baino bide aproposagorik. Baina guztiek ez dute fokuetatik kanpo hobetzeko aukera izaten.
2023
‎Aldarrikatzeaz aparte, praktikan ahalegindu gara hori probatzen, baina arrakasta eta determinazio gutxirekin. Marikobason, ostera, lehen segundotik praktikara eraman dugu euskararen zeharkakotasuna, euskara helburu baino bide izatearena. Eta urtebete honetan hala izan da (eta hala izaten jarraitu dadin).
‎Ez zuen bakarrik laborarien mundua deskubritu. Ohartu zen beharbada kazetaritzan bazela Nicolas Sarkozyren luxuzko galarako gonbidapena lortzea baino bide betegarriagorik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia