Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 245

2000
‎Arazo bakarra, esan dit, zenbait gidari obseso dira: neska bakarti bat egiten ikusten dutenean automatikoki pentsatzen dute neska horrek bidaiatzeko baino beste zerbaiterako gogo gehiago izan behar duela buruan. Ninfomaniatik beherako ezer ez zaie kabitzen astazakil horiei, baina hala ere lasaitzeko esan dit, oso gutxitan gertatzen dela.
2001
‎Hauxe litzateke goikoaren ondorioa. Ez geunden batzuek besteak baino besteren hizkuntzak menderatuago (bestela uste duenak azal bitza kolkoan daramatzanak), eta halaz guztiz batzuek lotuago agertu ziren etxeko mintzairari besteen aldakan. Barrenak hala agintzen zuen dirudienez eta epeltasun hori izkribuz agertzen da bakarrik, ez ahoz.
‎Eta gauza batzuk argi gelditu dira eraso hauen nondik norakoak aztertzean, azaletik besterik ez bada ere. Lehenengoa, Miguel Sanz ez baino beste batzukdi rela euskararen erasoaren atzean daudenak, euren burua ezkutuagoan gordetzea gustatzen zaienak asko, eta banitatearen banitateaz jotako Jaime Ignacio Del Burgo jauna, Nafarroako Diputazioaren lehendakari izandakoa, eta hainbat partidu sortu, nahastu eta deuseztu ondoren, gaur egun UPNko kidea, eta azkenaldi honetan Madrilgo agintarien aurrean merituak metatzen saiatzen ari dena
‎Animaliak baldin badira, gurak izango dituzte, baita ere batzuen iritziz —eztabaidagarria— adimen izpiren bat; baina gogorik ez. Animaliak maitagogoaren oso gogoko dira, baina maitagogoak baino beste maila guztiz desberdinean.
‎Zapatariak zapatak baino beste zerbait egiten du
2002
‎Gogoko izaten jakon hain lekutara joatea, beste toki horretara heltzea, bere burua erakutsi baino besteen zerak, aziorraziak astindutea gurago. Bai, orraztutea eta jorratzea.
‎Komunikazio prozesuan, igorleak egitatea ulertzen duen modu berberean komunikatzen duenean, egiaz egin dugu berba, lehenago ere; gezurraz, igorleak egitatea ulertzen duen modu berberean baino beste batean komunikatzen duenean.
‎Nork ez du ulertuko bada Zesarrek bere armada paratu ez balu Antonioren itzulera eta horrekin gure akabua gertatuko ziratekeena? Zuenganako gorrotoarekin sututa baitzetorren atzera, bai Suessan eta bai Brindisin hil zituen erromatarren odolez beteta, Erromako herriaren hondamena baino beste burutaziorik ez zuela.
‎Baserri horretan bi ahizpa bizi dira, adintsuak, Juanita eta Maria, bata baino bestea jatorragoa.
‎Bigarren akats batek ere oztopatu izan du presoen elikadura egokia. Norberaz baino besteez gehiago arduratzen direnek, horien artean Howard otzanak, esana da, komeni dela presoei janari askotarikoak ematea; komeni dela, halaber, astean bitan gutxienez haragia jan dezaten. Ontasunaren eredu diren horiek, hala ere, ez dira ohartzen espetxean preso dirauten askok askatasun egoeran ere ez zutela sekula haragia jateko aukerarik izan, eta beste asko, berriz, baserri girokoak direla.
2003
‎Uria animoz ondo dagoela esan behar, beretzako baino besteentzako baititu animoak. Marian arrebak esan digu bi mezu luzatu nahi dituela Uriak:
‎XIX. mendearen hasieran, gerretarako laguntza eskatzen zitzaion herriari, eta herriak, ez zeukan ematea baino beste aukerarik. Zorrak pilatu egin ziren.
‎Nik gurean euskera hutsa entzun eta egin izan dot beti. Gure gurasoak biak ziran herri eta auzo berean jaiotakoak (Iurretako Gaztañatzan), eta euren artean ez eben euskerea baino beste berbetarik erabilten. Sekula santan ez neutsen gure gurasoei alkarri erderaz berba egiten entzun; inoizkoren baten egitekotan be, euren aurrean erdaldunen bat egoanean izango zan, erdaldunak be ulertu egien.
‎Egia esan, Herriko Eskolatik kanpora, beste eskola" partikular" batera be joan nintzan urte batzuetan, gehiago ikastekotan. Hango maistrak ahizta bi ziran, euskaldun garbiak biak eta abertzaleak, geure herriko alabak; baina hantxe be eskola barruan ez zan erderea baino beste hizkuntzarik erabilten. Biak gerratean Inglaterran egondakoak ziran, eta ingles apur bat be irakasten eben, norbaitek hori ikasi gura baeban.
‎— Benetan, Eriximako —esan omen zuen Aristofanesek—, zuk eta Pausaniasek baino beste moduren batean hitz egiteko asmoa daukat. Niri gizakiek Maitasunaren boterea ez dutela inola ere hauteman iruditzen baitzait, hautemanez gero bere tenplu eta aldare eskergak egingo bailituzkete, eta egundoko eskaintzak, eta ez orain bezala horietako ezer ez zaiola egiten, beste ezer aurretik egin beharrekoak izanda ere.
‎Bat eginik barru barrutik, guztiek bat eta bakarra izan behar, eta ezin helburu erkidearen edukitzarako batasunaren duinak izan, ezpada elkarrenganako maitasunaren bidez, non eta bertara daramatzan errepidean. Bakoitzari bere buruaren amodioak agintzen diona baino beste legerik ez badago, arrazoi horrexegatik da: hara deituak izan eta on horren edukitza ez da norberarena bakarrik, norberak bere burua maitatzeko biderik egokiena baita lege nagusi hura betetzea, betiere begi bistan dagoela gure xedea eta helburua.
‎Denari bai esateko baino beste modurik ez nuen izan.
2004
‎Fintze maila altuaren ondorioz bere sortze prozesuan sakarosa baino ez du, %99 hain zuzen ere, eta ez du beste inolako nutrienterik; horregatik esan ohi da bere ekarpena kaloria hutsetara mugatzen dela (hau da, karbono hidrato soil forman dauden berezko kaloriak baino beste nutrienterik ez du bitaminak, mineralak, zuntza, etab).
‎Historiagileak eszeptikoa izan behar du, eta eszeptiko jarrita, zer gertatuko litzateke iragana ikuspuntu eurozentristatik baino beste perspektiba batetik interpretatuko balitz. Neokolonialismoaren eta planing aren aro honetan planak beste nonbaitetik etorriko balira?
‎Izan ere, Tele San Sebastian Donostialdean frogatan emititzen ari den kanala da, haren asmoa delarik Telebilbao eta Televitoriarekin batera EAE mailako katea osatzea. Canal 23, berriz, teledendan oinarritutako kanal baten esperimentazio saioa izan zen, eta oraindik Bilbo inguruko zenbait tokitan ikus badaiteke ere, ez du dagoeneko frekuentzia okupatzea baino beste helbururik. Azkenik, zerrendatik kanpo utzi dugu, halaber, azkenaldian bai Bilbon bai Donostian TVL kateak sustatuta (zeina Madrilgo Telesierrak sortutako katea baita) 906 zerbitzuekin lotutako emisioak eskaintzen dituzten telebistak.
‎Portuan zihoazen sigi saga, eta ezin zion lehentxeago bezala azeleragailuari erruz sakatu eta autoa atzean utzi. Autoa pega pega eginik jarri zen eta bere baitako errezeloa, arrazionalki ergela iruditzen bazitzaion ere, besteei aitortzea baino beste erremediorik ez zuen izan:
2005
‎35.36 Arratseko eguzki beroa leuntzean, putzu ertzeraino datoz. Lehorrean zehar toki hezeagoaren bila joatea baino beste biderik ez daukate.
‎segituan bereganatu gintuen. Nik ez nuen iraileko azterketa egiteko batere asmorik ordura arte; izan ere, Juliok baztertuta, entzuten nuena eta irakurtzen nuena hamalau urte egin arte ahalik eta ondoen baliatu baino beste aukerarik ez neukan, eta gero mekanikari ikasten hasi tailerren batean, hori zen-eta orduan gehien erakartzen ninduen lanbidea; hainbeste erakartzen ere, non gure osaba batek aitaren garajean bazterturik utzitako motor zahar bat askatzen eta berriro osatzen aritua bainintzen uda osoan. Batzuetan, aita, nire zaletasunagatik poz pozik, erakusten aritzen zitzaidan.
‎Oroit zaitez nola etorri zinen zeu hona. Ospitaletik irten berritan, ia mutu, txindurrientzat baino beste inorentzat adimena ezarri ezinda. Mutu, bai, eta gor, eta itsu.
‎" Esaten dutenez, dantzan ari zarenean, eta pauso bat oker ematen duzunean, dantzan jarraitzea baino beste biderik ez dago. Horixe omen da onena.
‎Egin behar izaten dugula hitz...! Mina jotakoan ez ginen bata baino bestea beranduago hondoratuko. Ongi ordaintzen zuten, bai.
2006
‎ETAren su etenaren iragarpenetik sei hilabete igaro direnean ordea, egoerak ez dirudi hobera egin duenik eta Zapatero izan ezik beste guztioi blokeo egoeraz hitz egitea baino beste erremediorik ez zaigu gelditzen.
‎Ur lohietan ezari ezarian buztin lupeztua, atzazkol odolduak be lagaten genduzan. Barrakoietara bihurtuta, goseak tragetan ginduzanean, eta ez genduanean eskuokin eskeintzen euskuen koilara enkoniagarriari heltzea baino beste norarik, orduan ikasten genduan mina ez sentitzen.
‎1931n, Hegel-en heriotzako ehunurtekoan, Ortega-k haren filosofiaren errepaso bat eman zuen argitara. Hango" Historia y geografía" atalaren lehen partea ia osorik aldatzen dizut hemen, Hegel-en pentsamendua Izpiritu unibertsalaz eta herrien izpirituez ulertzeko ere –izpirituaren eta naturaren arteko erlazioa– agian lagungarriagoa izan dakizukeelakoan ene azalpenak baino beste leku batean:
‎Telefonoa eskegi duenean, usain ezagun bat hartu du eta iruditu zaio Karlosen irribarrea ikusi duela. Mendian daude, Beltzari adarrak urrunera botaz, eta barrezka ari da Karlos, bota dion adarra baino beste handiago bat dakarrelako Beltzak hagin tartean. Airea hartu du sakon.
‎Ardi larruzko kapela begietaraino sartuz eta bizkarrean larruzko kapusaiari eutsiz haizea hezurretaraino sar ez zedin, gerrirainoko elurretan egin zituen lehenengo kilometroak. Auzoko Soldatskaia herrixkaraino iritsi zen nola edo hala, eta ostatuan sartu zen, gau zakur hartan elurretan aurrera egitea baino beste edozer hobea izango zela iritzita, baina bidaiari hasiera emateko gerta zekiokeen okerrena gertatu zitzaion: norbaitek poltsa lapurtu zion.
‎badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak ...berriro behera, potroak, hi, negoziazio luzeak eta korapilatsuak eta halako desanimo orokorra zabaldu da fabrikan, aldez aurretik sentitutako derrota batena, kalean ere gero eta jende gutxiago, Poliziak ez du kargatzeko ez inor atxilotzeko beharrik ikusten, pintura planta hemen geratuko da, berrogeita hamazazpitik gorakoak aurrejubilatuko dituzte, eta gainerakoak kalera, hiru mila, bai, hiru mila baino beste lau milarena salbatu dugu, zer nahi duzue, ez dago besterik, baina nik berrogeita hamasei dauzkat, Armani, zorte txarra, Goio, zorte txarra, ahal izan den guztia egin dugu, baina ez dago besterik, azkenak argia amata dezala.
2007
‎Zirrara, etsipena, kezka, poza eta denetarik topatu ahal dugu geure barnean beste urte batez etsamin zail honen emaitzak eskuan jaso ondoren. Zirrarak baino beste baterako utzi ditugu, izan ere, honakoan datuak serio aztertzeko ahalegina eskatu baitigute eta ez hainbeste geure barne emozioetan esnatu dituzten sentimenduen azalpena.
‎Eskuratuko al zuen inoiz Ignaziok berriro lehenagoko indarra eta mugimendua? Denbora eta pazientzia hartzea baino beste erremediorik ez zitzaion geratu horretarako.
‎–Beharrezko horiek, erakundearen helburuei erantzuna eman beharraren ondorioz gertatzen direnak dira.Gizakiaren zeinahi jarduerak, aurrera eraman ahal izango bada, ezinbesteko tentsioa probokatu behar du.Nahitaezko aktibazio hori gabe atazak ez dira egiten behar bezain egokiro.Arazoa dator erakundeek produkzio erritmoak azkartzen dituztenean, presioak turrustan sortaraziz, hots, nagusi bakoitzak bere ekipoko kideei transferitzen dizkielarik.Norbaitek ene nagusia ez dut aguantatzen dioenean baliteke, agian erakunde hau ez dut aguantatzen esan nahi izatea.Zergatia: maiz, presioa eragiten duten nagusiak beren nagusiek eraginiko presioen biktima dira eta, horrela, erakundeak probokatzen duen tentsioaren nahitaezko kolaboratzaile bihurtzen dira.Mobbingaaskotan, ordea, biktima hutsa baino beste zerbait gehiago da nagusia: debaldeko erasotzaile bihurtzen den norbait da eta, izaeraz horrela delako, kargu horrekin gozatu egiten du eta bekatari ordaintzaileak bilatu behar ditu.Horrelako egoerak ingelesezkomobbinghitzaz bataiatu dira.Mobbing, jazarpen moral edo eraso psikologikoa lantegian zer den deskribatzeko, honela azalduko genuke:
‎659 POPPER, K. R., loc. cit., 53. Identitatearen filosofiak [Hegel-enak] egon dagoen ordenaren zilegiztapenari zerbitzatzen dio. Bere ekarpen nagusia positibismo etiko eta juridikoa da, alegia, egon dagoena ongi dagoelako doktrina, dagoen horixe baino beste neurkinik ezin egon denez gero; boterea zuzenbidea delako doktrina, bestela esanda.
‎Horrekin batera, Aintzinan idatzi zuten gehienak apaizgaiak ziren eta apaizgaiek debekaturik zeukaten egunkariak Apaizgaitegian sartzea, baita aldizkariak argitaratzea ere734 Beraz, isilpean aritu behar izan zuten Aintzina> argitaratzeko; irakasleetatik Narbaitz735 eta Larralde euskaldunek baino beste inork ez zekien eta zeukan aldizkariaren berri736 Marc Legassek, kanpoan zegoen eta, testuak eraman zizkion inprentatik Xarrittoni, zuzenketak egin zitza.
‎«Über den Dualis»en Humboldt-ek hi eta haren arteko diferentzia lantzen du: biak dira ez niak, baina ni eta hak ni eta ez ni osoa biltzen dute (ni eta hik ez bezala); nia barne sentsuan eta ha kanpoko sentsuan oinarritzen da, hia norbere gogozko aukera batean339; hia ere ez ni bat da, baina ha izaki ororen izatearen esferan kokatzen den bitartean, hia ekintza komun baten eraginezko esferan kokatzen da, horrela, ni eta hi baino beste esfera batean kokatua, ha ez ni eta ez hi da340 Hizkuntza batzuetan hirugarren pertsona ezin da abstraktuki espresatu ere:
‎Hortaz, hizkuntza batek munduaren interpretazio edo munduaren ulerkuntza gisa, bietan bat esan luke: edo hizkuntzari mundua hizkuntzaz baino beste modu batean ere ematen zaiola, edota hizkuntza bere buruaren interpretazio eta ulerkuntza dela. Lehenbizikoak hizkuntzaren mundu ikuskeraren tesia kontraesaten du, bigarrena burubakoa da.
‎Alabaina, kritikoen armina eragin duena, L. Bloomfield-ek behin «linguistika orokorreko lehenengo obra handia» juzgatu zuena hitzaurre honek deusgabetan uztea baino beste zerbait izan da. Bere kritiko alemanak behin betiko isilarazteko edo, alemanak borrokatu gabe ere beti garaitzea erraza den hutsezinezko eremura, eraman du atakea Aarsleff ek hitzaurre horretan:
‎Pinker ekin jada filosofia tradizionalean ohikoa baino beste barruti eta termino batzuetara aldatuago eta antzaldatuago aurkitu dugu hizkuntza eta pentsamenduaren auzia, diziplina diferenteen elkarlanean jorratua, planteamolde eta metodoak ere arras berriak: neurolinguistika, linguistika kognitiboa, antropologia linguistikoa, psikologia ebolutiboa, konputazio zientzia, etab. Hizkuntza eta pentsamenduaren ikerketa (eta, oro har, ezagutzarena), batetik gizon emakumeen bilakaeraren1567, bestetik gogamena eta burmuinaren ikerketa bilakatua dago.
‎“Ez da jaiez behar bezala gozatzen, baina merezi du. Beste alde batetik, jai batzordeko guztiok ikasten gabiltza, eta jaiak eta azterketak uztartzea baino beste erremediorik ez dugu. Horregatik, jai batzordean zein ekitaldietan sondikatar gehiago sartzea gustatuko litzaiguke”.
2008
‎Ertzaintzaren parte hartzeak ez zuen inongo istilurik saihestu. Beraz, eta kasu honi dagokionez, Ertzaintzaren parte hartzearen balizko arrazoietan hipotesi gisa kontuan hartzekoa da istiluak saihestea baino beste helbururik ere bazela.
‎Kursaaletik Maria Cristinarako bidea korrika batean egin ostean, hoteleko mandatu mutilak modu atseginean (egia esan, ez dauka tona bateko pisua duten maletak irribarretsu mugitzea baino beste aukerarik) Elkano aretoa korridorearen amaieran eskumara dagoela azaldu dit.
‎(15:48:00) Unibertsitateko titulua izanik ere lana aurkitzea zaila da. Ikaragarrizko lehia sortzen da, onena izatea baino beste biderik ez dago. Presioa gogorra da.
‎1776an Ipar Amerikako Hamairu Koloniek independentzia lortu zuten Ingalaterratik, eta independentziarekin batera herriaren subiranotasuna aldarrikatu zuten, monarkia absolutistaren ereduari errepublika federal demokratikoa kontrajarriz. Gatazka horretan Frantziako borboitarrek amerikar independentista iraultzaileei lagundu zieten. Ingalaterra ahultzeko, noski?, eta emandako laguntzaren truke zenbait lurralde eskuratu bazituzten ere, gerrate horrek eragindako zorrari aurre egiteko, Luis XVI.ari Estatu Jeneraletara deitzea baino beste irtenbiderik ez zitzaion gelditu. Hori ez zen okerrena izan; izan ere, amerikar iraultzaileekin kontaktuan egondako zenbait militar ideia iraultzaileez kutsatuta bueltatu ziren:
‎Gai honen inguruan sortu zen eztabaidaren harira, udalak beste hau gaineratu zuen: kontrata sistema berriaren arabera, ekoizpena txikiagoa izan arren etengabea zen, eta horrek inoiz baino premiazkoagoa egiten zuen aztertzaile horien presentzia Eibarren986 Artilleriako Zuzendari Nagusiak arma frogatokiaren erdia ez bazen bere esku uzten eta egokitzen, ordutik aurrera armak Soraluzen aztertu zituztela erantzun zuen, eta horren aurrean udalari baiezkoa ematea baino beste irtenbiderik ez zitzaion gelditu987.
‎Estrategia berriaren lehen urrats gisa, udalerriko irategiak enkantera atera zituen, lurrok eskuratzeko baldintza batzuk ezarriz: lurrok eskuratzeko, udalari maileguak eginikoek zeukaten lehentasuna eskaintza egiterakoan, baina 1/ 6 dirutan ordaindu behar zuten; are gehiago, 1/ 6a ordaintzeko gai ez zirenek edo ez zutenek nahi, gerra zor osoa gal zezaketen, zorrak lurretan kobratzea baino beste modurik ez zen eskaintzen eta (Uriarte, 1998: 15).
‎1 Erantzun ezberdinak aztertzen hasiz gero, errestrikzioa genuke bat. Bolibarko hiztunak bierra baino besteik estau eiñ. Etxebarrikoak, aldiz, estau ein bierra besteik.
‎Ekintza hori helduaren etorkizuneko autonomiarako oinarrizko tresnetako baten erakusgarri izan daiteke: janaria prestatzen jakitea, etxean baino beste inon irakasten ez den praktika. Ikasteko irakasgai guztietan bezala, hau ere atsegina, erakargarria eta interesgarria izan behar da.
‎Bere hitzak sexu askatasunaren kontrakotzat jotzen dituzte, hori berori izanda salatu nahi dena: sexu askatasunaren aurka joatea baino beste helbururik ez duten kanpaina sentsazionalistak asmatzen dituztela komunikabide anitzek. REko jaun andre kazetariok, jakin ezazue behingoz:
‎Horregatik, eta gaztea delako, «minutuak behar» dituela gaineratu zuen entrenatzaileak: «Nahiago dut hemen gutxi jokatzea baino beste nonbaitera utzita joatea. Ea talde onen bat aurkitzen diogun».
‎Pentsamendu formalean, subjektuak bere burutik at uzten du dena, hau da, munduaren aberastasunari sistematikoki uko egiten dio, ukatutako hori bera baino bestea izango balitz bezala; pentsamendu formala, horrela, ezezkoaren esperientzia da, determinazio negatibo horiek, hain zuzen, bere identitatearen aukeraren oinarria direla kontuan hartu gabe.
2009
‎eta hala ere ez dago niretzat ezer errealagorik nire ni hau baino, beste errealitate ororen eta errealitaterik batere egote ororen giltza, eta ni hau gizadian, historian, denboran. Giza munduan gauzarik inportanteenak ez, daude?; egotearena baino beste errealitate modu batean dira errealak. Gizakiaren, hizkuntzaren?
‎Bizi filosofiak subjektuaren lokabetasuna aldarrikatzen du (ez lokarri moralik, erlijiosorik, ez sozialik, historikorik). Biziak ez du bere gainetik bizia bera baino beste autoritaterik ezagutzen.
‎(ABG, 143). Berak onartua daukan heriotzari, erresistentzia estrainio bat deskubritzen du, hala ere, bere barruan, han bera baino beste bat balego bezala gotor:
‎literatura hierarkia katolikoaren bedeinkazio eta gomendio guztiez gozatu da, berebiziko zabalkundea izan dute haren liburuek. Luque horrek berea baino beste mirari gehiago ere ikusi du nonbait bere inguruan, horietako bat Ondarroan hain zuzen (miraria ez ezik mirarizko istorio konpleto bat, erromantiko eta fantastiko askoa, tamalez hemen azaltzeko luzetxoa egingo litzaigukeena) 58. Zalantza gabe, mirarien itxaropena ez zen arestiko ingurugiro katolikoan oso eskandaluzkoa. Ama Birjinak beharbada bat bateko miragarrizkoaren paper horixe zuen orduan erlijioan, gaixoen kontsolatzaile eta ezinari nolabait gain hartzeko laguntzaile.
‎Ez zen, bada, Murnane etxe txarrean sortua. Etxeko ardi beltza zen, ordea; familian hiru anaia polizia zituen, bata baino bestea zintzoago.
‎Desegindako ohea eta inguruko objektuak Turner Prize sarira aurkeztutako Tracey Emin artista ingelesarenak ziren. Oheko izarak zikinak zeuden, lo baino beste zerbait egitearen arrastoak zituzten, eta ohearen aldameneko alfonbraren gainean odolez betetako konpresak zeuden utzita.
‎Baina kapitalismo berri honek badauka politikarekiko eragina. Alegia, alde batetik, estatua ekonomiari begira ahultzen da, baino beste aldetik berrindartzen da zigor, polizia eta errepresio arloetan —azken horretan zero tolerantzia izateko joera du—; era berean, jabetza pribatuak eta botere publikoak elkarri babesa ematen diote; indibidualismoa bultzatzen da eta gizarteak politikatik alde egiten du. Bide batez, pentsamendu kontserbakor berriak zein neoliberalak pixkanaka otzandu dituzte komunismo estalinista, berdeak, hirugarren bidea, sozialdemokrazia.
2010
‎Iñaki Azkuna (EAJ), Bilboko alkatea, ezker abertzaleak behin betiko pausua eman baino beste erremediorik ez duela adierazi du. Azkunaren hitzetan indarkeria alde batera utzi, bakearen aldeko apustua egin eta, besteok bezala, politika egitea erabaki lukete.
‎Azkuna alkateak azaldu duenez, gaur egun bakea duela hamar urte baino gertuago ikusten du. Azken 20 urtetan ezkorra izan naiz baina orain gauzak beste era batera ikusten ditut, ezker abertzaleak pauso hori ematea baino beste erremediorik ez duelako.
‎Denok bukatu genuen txurro jaten. Lauraren etxetik hurbil zegoen betiko txurreria batean dozena eta erdi erosi eta Urumea ibaiaren ertzetik paseatu ginen, aspaldiko ezagunen moduan, Sara Xian jaio baino askoz lehenagotik geure bizitzek elkartu baino beste erremediorik izango ez balute bezala.
‎Euskal kultura erdaldunen eskura helarazteko ez da itzultzea baino beste erremediorik. Euskal kultura kanpora ezagutarazi behar dutelarik aise ulertzen da premiazkoa zaiela atala.
2011
‎Liburu laburra da Pasio hutsa, ez akaso, eta eskerrak, borobila, bai erzduna, gorabeheratsua, kolpe batez irakurtzen dena, baina inor bere txokoan eroso uztea baino beste edozer lortzen duena. Bueltan datorrena ez dela xamurra, alegia.
‎Egoera are larriagoa da, kontuan izaten badugu gizartea gidatzen eta kontrolatzen dutenek euren hedabideak erabili dituztela iritzi publikoan porrot sentsazioa zabaltzeko, eta kapitalismo basatia baino beste alternatibarik ez dagoen ideia errotzeko. Merkatu horien ase ezinezko goseari eta harrapaketari laguntzen diote horrela.
‎Izenak ia guztiak ingelesez dira, eta kantatu ere denetarik egiten dute. Badago talderen bat dena euskaraz egiten duena, baino beste guztiek denetatik egiten dute".
‎Hala ere, eskuak ez zituen artega, eta ikaragarria zen edozein koadrotan lortzen zuen izadiaren antza eta bizitasuna. Ez zirudien naturak berak baino beste inork egin zitzakeenik halako irudiak. Alaba lirain bat zuen, Su Tao, eta harekin bizi zen etxola txiki batean, alaba erditzean galdu baitzuen emaztea.
‎Esate baterako: oraingoxe hau baino beste abagune hoberik ez dut aspaldian izan.
‎(Hala ere, erru kriminalaren eta politikoaren oinarrian erru morala dago, or. 33, moral faltarena bada ere: alabaina, inoren oker morala epaitzea ez dagokio norberari baino beste inori; inork ez du beste inoren kontzientzian sartzeko lizentziarik, ezta Hitlerren erru moralarenean ere). Jaspers bera kontzientzia sentiberentzat mintzo da, eta ez epaile gisa, ezpada, elkarrekin hitz egin eta argitasun egiteari laguntzeko?
2012
‎Alvaro Uriberen eta Juan Manuel Santosen gobernuek kontzeptu hori kendu nahi izan dutela gogoratu du Quinterok, enpresa nazionalei eta multinazionalei lizentziak ematerakoan oztopo direlako. Hala ere, lurra gutxi batzuen eskutan ez pilatzeko ZRC baino beste modurik ez dagoela defendatzen du haren elkarteak. Nekazaritza ez delako soilik ekonomia jarduera bat; kultura ere badelako, eta kultura horrek bizirik irauteko lurren pilaketak amaitu egin behar du.
‎Sozialistek utzitako egoera beldurgarritik ateratzeko era bakarra, merkatuetan konfiantza sortzea da, Madrilgo presidentearen ustez, eta horretarako, erreforma baino beste biderik ez dago.
‎...tetik, Espainiak sozialistek utzitako egoera beldurgarritik ateratzeko duen era bakarra, merkatuetan konfiantza sortzea da, esan du Madrilgo presidenteak, zorrak sortzen dituen 29.000 milioi euroko interesak ordaintzeko dirua utzi behar digutelako. Bere ustez, ordainketa hori dirua leihotik botatzea bezala da. Konfiantza sortzen badugu, merkatuek diru hori utziko digute, eta horretarako, erreforma baino beste biderik ez dago, gaineratu du.
‎Ministroen Kontseiluaren ondoren egin duen agerraldian egin ditu adierazpenok Gobernuko bozeramaileak. Prentsaurreko horretan, ETArekin negoziaziorik egongo ez dela berretsi du, eta erakundea terroristak desegitea baino beste aukerarik ez duela gaineratu du.
‎–Zergatik ez? Palestinara joateko baino beste deseorik ez daukat, nekazari edo eskulangile...
‎(Hala ere, erru kriminalaren eta politikoaren oinarrian erru morala dago, or. 33, moral faltarena bada ere: alabaina, inoren oker morala epaitzea ez dagokio norberari baino beste inori; inork ez du beste inoren kontzientzian sartzeko lizentziarik, ezta Hitlerren erru moralarenean ere). Jaspers bera kontzientzia sentiberentzat mintzo da, eta ez epaile gisa, ezpada, elkarrekin hitz egin eta argitasun egiteari laguntzeko?
‎Esaldiak duen zentzu bikoa kontuan hartuta, pentsa daiteke, barkamena, gertatu berri denaz baino beste zerbaitegatik eskatzen diola.
‎Ez eukien herria frantsesen aurka defendatu beharra baino beste betebeharrik.
‎Objektu hauek, bai eta atxiloketa egin duen potentziaren monetan ez baino beste moneta batean kendutako kopuruak eta horien edukitzaileak moneta horien bihurketa eskatu ez duenean, potentzia horrek gorde ditu eta presoak jasoko ditu, horien hasierako forman, gatibualdia amaitzean.
‎Baina, badago pribatutasunaren bigarren modu batnorberari baino gehiago besteei dagokiena, etxean familiarekin eta familiak sortzendituen premiekin garatzen dena. Nor bere buruarekin egotea baino besteekin egoteada, zerbitzu egoera da: emakumezkoen pribatutasuna da, eta ez du inolako baliorik.Etxekotasunak esan nahi du uko egitea norberaren espazioari eta denborari, bestebatzuen onuran (Murillo, 1996).
‎Are gehiago, XX. mendeko borrokaren agenda gaurkotuz euren kultura eta nortasunen balioan oinarrituko dute aldizkatzea. Yanparak (2001) dioskunez, helburua konkistatzea baino beste gizaki eta izakiekin orekan eta harreman baketsuan eta osasuntsuan egotea da. Industralismo globalitarioak sustatzen duen homogeneizazio eta lehiakortasunari aurre egiten dio horrela, irtenbide indigena azpimarratuz.
‎Lan eta langile eskubideen alde borrokatu behar izan ez dugunok –45 urte bitartekook, alegia– ez dugu urteotan Gure Gauzak SA baino beste ezertaz arduratu behar izan. Zera esan nahi dut:
‎Iragan zuen gaua iraganda goizerako ez zitzaiola kolikoaldia pasatu Santiagori ikusitakoan, goizaldean oturiko aukera burutzea baino beste irtenbiderik ez zitzaiola gelditzen erabaki zuen Galok. Hanka motzarengana joan zen eta oinetakoak saldu zizkion; ordainetan, Santiagok orduko hartan eta ordukoaz gain aurrerantzean kolikoaldiak izan zitzakeen guztietan ere aringarriak ekarri behar zizkion Hanka motzak; hori batetik; eta bestetik, egunean litro bat ur ere bai tratua egiten zuten unetik bertatik hasita.
‎Bat a oinarrizkotzat hartzen duen edozein ontologia ez da teologia besterik. Jainkoaren hilketaren ondorioa da bere burua baino beste erreferentziarik gabeko aniztasuna. Aniztasunak ez dauka mugarik, ez kanpotik ez barrutik.
‎Badaki bisita hauek errutina besterik ez direla jadanik, eta, hala ere, nahiago du atea zeharkatu eta ohiturari jarraitu, batez ere orain, heldulekurik gabe gelditzen ari den garai irristakor honetan. Diziplina handiz erantzi ditu arropa beltz guztiak, eta, aldi berean, pentsatu du hobe duela ohean luze etzanda dagoen ia nerabe horrekin egoskortzea baino beste norbaitengana hurbiltzen saiatzea, Norarengana adibidez, duela gutxi ezagutu duen Etxeberen lankide horrengana.
‎Gainera, orain badu arreta osoa eskaini beharreko zeregina. Jagole lanez bakarrik arduratu nahi luke, baina une honetan etxe atarira baino beste alderantz okertzen zaio begirada. Hondartzan txakur bakan batzuk dabiltza korrika eta jolasean, jende gutxi paseoan.
‎Ez da arazo alferra. ETAzaleek ez baitute onartzen ETArena baino beste alternatiba denik, eta kontutan harturik erantzun duten gehienek (ez denek) beren burua ezker abertzalearen ondoan dakusatela, Ezker Abertzalean ETAk, KASek eta HBk duten domeinua eta erakunde hauen etorkizuna zinezko arazoak dira. Domeinu ideologikoa dudatan ezarriz eta etorkizunaz konfiantzarik gabe, kritikoek elkarrizketa zaila dute batasun diziplinatua eta etorkizunean sineste ona eskatzen dituztenekin...
2013
‎Harremana zapuztu baino beste helbururik ez dute izango, beraz. " Gure pertsonaiek benetan pentsatzen dutena esango diote.
‎Gizartea egungo egoerara eraman duten politiken sustatzaileek« hiru gezur» nagusi zabaltzen ari dira gizartean aspaldian, ELAko buruaren iduriko. «Gezurra da egiten dutena baino beste alternatibarik ez dela». Hala balitz, «sobera» leudeke legebiltzarrak, politikariak «eta demokrazia bera».
‎ELAren buruzagiarentzat, iazko Aurrekontua 1.150 milioi eurotan murrizten duen Jaurlaritzak enplegua sustatzea baino beste edozer gauza egiten du.
‎Ez zen bizitzeko leku erosoa. Azukre plantazioetako europarrekin ez zuen harreman gozorik izan; sarri, azukreaz baino beste kontu batzuez interesatzen zelako irri egiten ziotela sentitu zuen. Baina oihanak opari ederrak zituen Merianentzat.
‎Denak lurreko naturatik eratorriak. (Funtsean, ez dago planeta hau baino beste lehengairik). Denak naturara itzularazten nautenak.
‎6 A eta B hizkuntzen hiztun elebakarren multzoek antzeko tamaina dutenean, AB/ BA hiztun elebidunen multzoen hizkuntz erabilerak eragiten ditu A edota B hizkuntzen erabilera tasak. Kasu horretan, hizkuntzen estatusa, boterea eta abar erabakigarriak dira hizkuntza bat baino bestea erabiltzeko.
‎Parisen zuok baino beste inor ez daukat.
2014
‎Nei mutilei bezala hitz eiten badiate ez zait fallo grabea iruitzen. Erabiltzen dutenak enteratu daitezke baino beste asko ez. (Maider.
‎Existitzea existentzia hutsarena baino beste ezer gehiagoren plebiszitutzat interpretatu gura izatekotan (jendearen atxikimendu edo borondateren batena edo), plebiszitu ekibokoagorik nekez asma daiteke. Izan ere, nazioaren eguneroko existentziak, naziokideak elkarrekin bizi direla bai, baina ez elkarrekin bizitzeko gogo adostasunik, ez desadostasunik ematen du ikustera.
‎Bi estimulu erabiltzen dira; adibidez, hiruki urdin bat eta hiruki zuri bat haurraren aldamenean. Haurtxoek nahiago badute sistematikoki triangelu urdinari begiratu edo denbora gehiago pasatu, badirudi argi dagoela zuriak baino beste kolore batzuek erakarriko dituztela. Haurtxoak pantailaren aurrean jar daitezke, eta bi objektu berdin erakutsi:
‎Consell Assesor per a la Transicio Nacional (www14.gencat. cat/ sacgencat/ AppJava/ organisme_ fitxa.jsp, codi= 19037) zeregin horrekin sortu zen, besteren artean, baina nire irudipena da puntu zehatz horietan baino beste aurreragoko kontuetan daudela, hala nola, galdeketari berari buruz, egingo ote den ala ez, Espainiako Estatuaren legalitatea errespetatuko den ala ez, egiten bada nola eta egiten ez bada zer, etab. Orain arte sei txosten egin dituzte publiko.
‎Eta zuk, zuk ez duzu zu baino beste inorengan pentsatzen.
2015
‎guri bulegoan eman ziguten bat. Portugalera joan nahi zuten, eta ikusi zuten hara joateko aldapa handiak zituztela, eta, bizikletaz baino beste era batera nahiago zutela esan, eta bizikletak hemen utzita joan ziren.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
baino beste erremedio 17 (0,11)
baino beste inor 16 (0,11)
baino beste ezer 13 (0,09)
baino beste zerbait 11 (0,07)
baino beste aukera 10 (0,07)
baino beste bide 9 (0,06)
baino beste edozer 8 (0,05)
baino beste helburu 8 (0,05)
baino beste modu 8 (0,05)
baino beste bat 6 (0,04)
baino beste zeregin 6 (0,04)
baino beste alde 4 (0,03)
baino beste irtenbide 4 (0,03)
baino beste alternatiba 3 (0,02)
baino beste inon 3 (0,02)
baino beste leku 3 (0,02)
baino beste ardura 2 (0,01)
baino beste batzuk 2 (0,01)
baino beste desira 2 (0,01)
baino beste edozein 2 (0,01)
baino beste errealitate 2 (0,01)
baino beste etxe 2 (0,01)
baino beste gauza 2 (0,01)
baino beste gehiago 2 (0,01)
baino beste guzti 2 (0,01)
baino beste hitz 2 (0,01)
baino beste hizkuntza 2 (0,01)
baino beste norbait 2 (0,01)
baino beste oker 2 (0,01)
baino beste tresna 2 (0,01)
baino beste abagune 1 (0,01)
baino beste abantaila 1 (0,01)
baino beste ahalegin 1 (0,01)
baino beste amets 1 (0,01)
baino beste arrazoi 1 (0,01)
baino beste asko 1 (0,01)
baino beste asmo 1 (0,01)
baino beste aterabide 1 (0,01)
baino beste aurreragoko 1 (0,01)
baino beste autoritate 1 (0,01)
baino beste baimen 1 (0,01)
baino beste baino 1 (0,01)
baino beste barruti 1 (0,01)
baino beste baterako 1 (0,01)
baino beste begiratu 1 (0,01)
baino beste bekatu 1 (0,01)
baino beste beldur 1 (0,01)
baino beste beranduago 1 (0,01)
baino beste berba 1 (0,01)
baino beste bero 1 (0,01)
baino beste betebehar 1 (0,01)
baino beste bisitari 1 (0,01)
baino beste biztanle 1 (0,01)
baino beste burutazio 1 (0,01)
baino beste desertore 1 (0,01)
baino beste dotore 1 (0,01)
baino beste ederki 1 (0,01)
baino beste egoiliar 1 (0,01)
baino beste egon 1 (0,01)
baino beste epaile 1 (0,01)
baino beste era 1 (0,01)
baino beste erabili 1 (0,01)
baino beste eragozpen 1 (0,01)
baino beste erantzukizun 1 (0,01)
baino beste erre 1 (0,01)
baino beste erreferentzia 1 (0,01)
baino beste esan 1 (0,01)
baino beste esfera 1 (0,01)
baino beste gizaki 1 (0,01)
baino beste gutun 1 (0,01)
baino beste handi 1 (0,01)
baino beste hautabide 1 (0,01)
baino beste hautu 1 (0,01)
baino beste horrenbeste 1 (0,01)
baino beste indartu 1 (0,01)
baino beste inolako 1 (0,01)
baino beste iritzi 1 (0,01)
baino beste izen 1 (0,01)
baino beste jainko 1 (0,01)
baino beste jakin 1 (0,01)
baino beste jator 1 (0,01)
baino beste kolore 1 (0,01)
baino beste kontu 1 (0,01)
baino beste kontzeptu 1 (0,01)
baino beste lau 1 (0,01)
baino beste lege 1 (0,01)
baino beste lehengai 1 (0,01)
baino beste lore 1 (0,01)
baino beste maila 1 (0,01)
baino beste maite 1 (0,01)
baino beste mesede 1 (0,01)
baino beste mirari 1 (0,01)
baino beste moneta 1 (0,01)
baino beste nonbaitera 1 (0,01)
baino beste norabait 1 (0,01)
baino beste nutriente 1 (0,01)
baino beste oin 1 (0,01)
baino beste oinarri 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia