2015
|
|
Bada, nola egongo da bere buruaz ahazturik kontu handiz dabilena, zirkin egiten ausartzen ez dena, bere adimen eta desirei Jainkoaren aintza handiagorako mugitzen ere uzten ez diena eta Hark duen aintza dela-eta pozten ez dena? Haren Maiestateak adimena gelditzea nahi duenean, beste era batera okupatzen du eta ezagutzan guk lor dezakegun argia baino askoz goragokoa ezarriz, liluraturik gerarazten du, eta orduan, nola ez dakiela, alferrik galtzeko
|
baino
bestetako ez diren gure ahaleginekin baino askoz ere hobeki eskolatua geratzen da; izan ere, Jainkoak ahalmenak eman zizkigun haiekin lan egin dezagun eta hortik dator sari guztia; ez dago haiek liluratu beharrik, beren ofizioa egiten uztea baizik, Jainkoak goragoko ofizio batean jar ditzan arte.
|
|
Honek gutxi irauten du, sen berean, esan nahi dut. ...zaionean, gorputza nolabait bere senera datorrela dirudi eta arnasa hartzen du berriro hiltzeko eta arimari bizi handiagoa emateko, eta hala ere, estasi handi handi honek ez du asko irauten; [14] baina, kentzen bada ere, borondatea hain geratzen da bere baitan bildua eta adimena hain sorgortua, eta horrela egun bat eta baita egunak ere, non borondateari maitatzera eragingo dioten gauzak ulertzeko
|
baino
bestetako ez dela gai baitirudi; borondatea, berriz, oso erne dago horretarako eta lotan inongo kreaturarekin lotzera ausartzeko.
|
|
12 Nigan itsu itsuan fidatzen dira, ez dakit nik nola; eta ni neu ere bai, mila edo bi mila dukateko zorra hartzeraino. Beraz, diruak eta tratuak gorroto nituen aldi berean, nahi du Jaunak horretan
|
baino
bestetan ez dezadala jardun; ez da hori gurutze makala. Haren Maiestateak nahi beza horretan zerbitza dezadala, guztia igaroko baita.
|
|
7 Egoki da bakardade handiagoa lortzen saiatzea, Jaunari leku egiteko eta Haren Maiestateari bere berea duen esparruan bezala jarduten uzteko; eta gehienez ere, noiz edo noiz hitz bat, hitz leuna, kandelari haize ematen zaion bezala, itzali dela ikustean, berriro pizteko; baina pizturik dagoenean haize ematea, itzaltzeko
|
baino
bestetarako ez da, nire iritziz. Haize emate hori leuna izan dadila, adimenaz hitz ugari eratzean borondatea hartara erakar ez dezan.
|
|
5 Orain, bada, lehen lehenik saiatu behar duguna da gorputz honen maitasuna geugandik kentzen; izan ere, batzuk geure izaeraz hain atsegin zaleak izanik, badago hemen nahiko zereginik, eta geure osasuna hain maite dugunak izanik, Jainkoa gorestekoa da zenbaterainoko buruhaustea ematen dieten, batez ere mojei, baina baita moja ez direnei ere. Moja batzuk, berriz, ez hiltzeko eginahalak egitera
|
baino
bestetara ez gatozela dirudi monasteriora. Bakoitza bere erara saiatzen da horretan.
|
|
Gutxiago oraindik. Hemendik irabaziaz irtengo zarete, hizkuntza hau dakienak
|
baino
bestek ez baitzaituzte ikusiko. Izan ere, ez du zentzurik hizkera berezi hau ez dakienak hauxe baizik ez dakienarekin hitz egin nahi izateak.
|