Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 25

2000
‎Sosegu hark, ordea, bertze ezinegon bat eta bertze urduritasun bat aurkitu zuen hurrengo kale kantoian, zeren, neure egitekoa eginez gero, ohoin bat bezala sentitu bainintzen, zure etxeko hurkotasuna hain modu zakarrean hausteagatik. Eta bi bozak berriro itzarri, eta nehoiz ere baino hitzontziago eta kalakariago aritu zitzaizkidan, eta, halatan, gau hartan lorik ezin egin nuela, neure gorputza martirizatzeari ekin nion, nehoiz ere baino beroago eta sutsuago.
‎Eskuzabalagoa izan balitz, samurrago jokatuko genuen beharbada. Baina bere izaera zekenari uko egitea ezin eskatua zen Ximurrari, patrika gainerako lagun guztiek batean baino beroago izan arren. Ezkondu eta hamalau urtetara, izeba Milagrosen etxe zaharrean bizi zen beti, familia guztiarekin, eta udako oporrak kanpinetan egiten zituen.
2004
‎–Esango diat, ba. Sutako burdina baino beroagoa dela, motel! Horrena ez dela itxurakeria bakarrik.
2005
‎Erlojuari begiratu eta, altxatu ahal izateko, magaletik kendu nuen Karoline, amonaren katemea. Katu hura beheko sua baino beroagoa zen. Bertan utzi nuen, nire gorputzak sofan utzitako hutsune epelean berriro lo.
2006
‎Flandes eta Lorrena urrunak gertatu ziren oraingo gudatoki. Orduan ere, Nafarroako erregea ez zen hamar urte lehenago baino beroago agertu bere iloba frantsesari sostengu emateko.
2009
‎Biluzik, magoaren gorputzari oratu zion, ilunetan bilatu zuen laztan bat, hezetasuna, senarraren ahoa eta hainbestetan jaten eta apurtzen eta sendatzen zion haragia. Ametsetan hasi zen, oraindik esna zela, eta magoaren ahoa inoiz baino beroago egin zitzaion eta magoaren eskuak benetan esku magikoak eta gerritik behera inoiz ez bezala ari zen negarrez, inoiz ez bezala beharrean, inoiz ez bezala beteta, inoiz ez bezala hautsita, aseta, uluka.
‎uzten ari nintzen noski. Adiskidetasunera gabe ere, lehen baino beroagoak ziren ganberazainaren eta bion artekoak.
2010
‎–Nik ere ikusi dut, istant batean izan bada ere, ikusi ez ikusi, lurretik metro erdira edo??; giroa, hori bai? izugarria zen, inoiz baino beroagoa, eta are gehiago berotu zen, bidente nazionalistak, arotza ere bazenak, hil hartan bertan gurutze handi bat ipini zuenean; neuregatik baino gehiago, zuregatik desiratzen nuen Ama Birjinaren ohiz kanpoko adierazpenen bat, Damaso, ea seinaleren batek bihotzean ukitu eta bihotz berritzen zintuen, baina alferrik; aldiz, aurkako adierazpenak eta seinaleak iritsi zitzaizkizun, handik egun pare batera zuk zeuk jakinarazi zenidanez, Bibiren bitartez?
‎Bide puska bat zegoen etxetik fabrikara, eta bizikleta hartu zuen joateko. Uste baino beroagoa zen bazkalondo hura, eta izerdituta iritsi zen mutila, ia ia flakiak jota. Horregatik, akaso, gero gertatu zena.
‎Azkenean, uste baino gutxiago izan zen; nik behintzat ez nuen inoren altxatzerik ez hegaldirik ikusi, bertaratutako batek baino gehiagok bestela baieztatu zidan arren, doña Gertrudis maistraren senarra ere tartean, honela esan ziguna: " Nik ere ikusi dut, istant batean izan bada ere, ikusi ez ikusi, lurretik metro erdira edo..."; giroa —hori bai— izugarria zen, inoiz baino beroagoa... eta are gehiago berotu zen, bidente nazionalistak, arotza ere bazenak, hil hartan bertan gurutze handi bat ipini zuenean; neuregatik baino gehiago, zuregatik desiratzen nuen Ama Birjinaren ohiz kanpoko adierazpenen bat, Damaso, ea seinaleren batek bihotzean ukitu eta bihotz berritzen zintuen, baina alferrik; aldiz, aurkako adierazpenak eta seinaleak iritsi zitzaizkizun, handik egun pa...
2012
‎Eguerdiaren ondoren, egarri itogarria nozitzen hasi zen. Leihoak ireki genituen, baina kanpoan gelan baino bero handiagoa zegoen; izotza ipini genuen ohetik hurbil. Ezerk ez zion egarmina arintzen.
2013
‎Handik labur, Saint Denisko etxe dotoreko gibelaldeko atea ari zen jotzen Agerre, rue du Pélican go jendea bere ohiko tratuetan utzita. Etxeko andreak aitzineko aldian baino beroago egin zion begitarte. Emaztekia arduratu zen mezulariak bidaltzeaz Espainiako enbaxadorearen etxera, Parisko bi hiru jauregitara, Saint Jean de Grève ko elizara.
2015
‎–Geroztik euri egin du bazterretan eta ez dut gogoan tope hori zenbatekoa zen, baldin eta inoiz toperik jarri bazen. Lehenbiziko beroaldian %17koa izatea, ez da harritzekoa, lehen momentu horiek beti izaten baitira atzetik heldu direnak baino beroagoak. Nire ustez, egun batetik bestera gorabehera handi samarrak izango ziren portzentajeari dagokionez.?
2016
‎Aingeru horrek Ricca Cohèn hirurogeita hamar urteko andereño eta Komunitateko jubilatu itzaltsuarekiko sentitzen zituen sentimenduak ez ziren nire aitarenak baino beroagoak. Gutakoren bati emakume gaixo hartaz gaizki hitz egiten entzuten zigunean alaitzeaz gain, beti bezala, amak esker onez onetsi zuen Pazkoa apalki ospatzeko asmo hura.
‎ditugu. Batak besteak baino bero gehiago ematen omen du, produktuak
2018
‎Mikroprentsa digitala errepasatu dut sukaldeko mahaiko pantailan, zerealak eta sojazko esne argentinarra gosaldu bitartean; ezer berezirik ez, Ivanka Trumpen primarioetako kanpainaren inguruko ohiko iruzkin sarkastikoez gain. Eguzki babeserako gomendioa kontuan hartu dut eta, krema egokia ipintzeaz gain, leggins luzexkak jantzi ditut, praka motzek baino bero gehiago emango didaten arren. Arratsalderako talderik daukadan begiratu dut berriro ere pantailan, baina gauzak atzo bezala daude:
2020
‎Delia emakume beroa da eta zaldikume bat bezain jolastia, moxala esaten omen diote baserritarrek, gizonezkoekin ez du suerterik izan eta orain zoriontsu bada, zein gara gu bera zapuzten hasteko? Gau horretan inoiz baino beroago sumatzen omen zuen emaztea, lehenbailehen afaldu, etxera jaitsi eta haurrak arrebaren etxean ziren bitartean txortan egin nahi omen zuen, gutizia hori omen zuen emakumeak eta ez omen zuen koparik eskatu, ez luzatzearren.
‎" Haien arteko alde bat da itsasoak askoz ere motelago jasotzen duela beroa, eta askoz ere motelago askatu. Beraz, klima berotze globalaren prozesu horretan, itsasoa mantsoago ari da berotzen, baino bero horri atmosferak baino luzaroago eutsiko dio, airean tenperatura aldaketak azkarrago gertatzen direlako. Beraz, egunen batean lortuko bagenu lurraren berotzea etetea, itsasoak jaso duen bero horrek berogailu efektua egiten jarraituko luke denbora luzean.
‎Marie eta Aimar eszenatokia egon ohi den ostatuaren izkinan daude dantzan egunak biharamunik izanen ez balu bezala. Eskuak goiti eta beheiti mugitzen dituzte erritmoa markatuz, oinak lurretik gehiegi altxatu gabe alde batetik bertzera eta eskuineko eskua beti zut, pixa baino beroagoa dagoen garagarno botilatxoa atxikiz. " Bertze zerbeza bat?" galdegin dio Mariek, eta baiezkorik goaitatu gabe bi Mahou botilaren bila abiatu da barraraino, zakuan diru zorroaren bila dabilela.
‎Xukadera albo batera bota eta burua makurtuta eskuekin harrotu zuen ilea eta lehortzeko astindu. Barreiatu ziren ur zipriztinek busti ninduten, eta nire azala ukitzean soinurik ez ateratzeak harritu ninduen, ekonomikako txapa baino beroago jarraitzen bainuen.
2021
‎Harik eta azkenean, argi itsugarri batean eta labe baten bafadarekin, ur horma bizkor eta izugarri bilakatu zen arte, berrogeita hamar oin garai, gosez orroka Asiako kosta luzeen gainetik, dena aurrean eramanez Txinako ordokietan zehar. Tarte batez izarrak, dagoeneko indarrez eguzkia baino beroago, handiago eta arraitsuago, distira ankerrez erakusten zuen herrialde jendetsua: herriak eta herrixkak, pagodak eta zuhaitzak, errepideak, soro landu zabalak, milioika jende lo egin ezinik zeru gorira so, izu babesgabean.
‎Garai hartako ekaitzei ihes egitea lortu zuten itsasontzi apurrak durduzaturik eta abaildurik etorri ziren, bidea tentu handiz bilatuz lehen ezagunak zituzten portuetako marken eta harea baxen artetik. Eta ekaitzak baretu zirenean, jendea ohartu zen egunak lehen baino beroagoak zirela non nahi, eta eguzkia handiagoa, eta ilargiak, lehengo tamainaren heren batera uzkurtua, laurogei egun behar zituela ilberritik ilberrira.
2022
‎Eta badakizu zer? Amaren malkoek neskatxarenek baino beroago jarri ninduten. Zer uste duzu orain nitaz, Iñigo?
‎" Eta zu ere bai" pentsatu du, baina ez du esan. Iritsi direnean baino bero handiagoa egiten duela sumatzen du– Maia ez dago hemen. Zergatik ez diozu telefonoz deitzen?
2023
‎Debekurik gabe hezi ninduten, bai, eta neure burua aintzatesten ere erakutsi zidaten, baina zenbait kontu ez nituen guztiz garbi. Neure kasara deskubritu behar izan nuen beste gauzatxo hori, hankak eta sabela baino beroago eta biziago den zera hori, amak" txintxina" hots egiten ziona. Nik lotura egiten nuen buruan:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia