Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 87

2000
‎Zeren eta oraindanik aitzinatzen baitizut ezen osaba Joanikotenganako amorio ezkutu hura izan zela amaren bizitzako gorabehera guztia, haren geroko jokabidea guztiz baldintzatu zuena. Eta" ezkutua" diot, zeren baitirudi, batetik, ezen amak ez ziola osabari hitzez deus adierazi, harekin ohi baino atseginago izaiterat entseiatu bazen ere, eta zeren uste baitut, bertzetik, ezen amaren atsegintasuna ez zela arrazoinik eta argudiorik aski izan, osaba Joanikot hartaz ohar zedin. Eta amorio hark, gainerat, bertze bide batzuk hartu zituen denborarekin, nola jakinaraziko baitizut segidan.
2001
‎Erostera joatea erosketa egitea baino atseginagoa dute, baina biak dituzte gustuko.
‎Umea zu baino atseginagoa izango dela espero dut... Ezta egunon ere!
‎Berak hasitako jolasarekin jarraitzen nuen, barraren beste aldeko jubilatu zurruteroekin berriketa bizian sartuz. Sekula baino atseginago. Tarteka, ordea, haren begirada sentitzen nuen nire soinaren gainean.
‎Beste auziren bat ukituko dut orain, ea aipatuak baino atseginago gertatzen zaigun. Aritmetikarik narrasenari dagokio, Txillardegik fun  tsez ezagutzen duen gaiari.
2002
‎Hala ez bada, ene seme, gorriak ikusi beharrean zaude, Hipodamia printzesarekin ezkontzekotan bainaiz, eta eztei oparirako beharbeharrezkoa baitut buru hori. Badakit horixe duela gustukoa, munduan dagoen beste edozer baino atseginagoa egingo zaiola?
‎Inork ez du ezer ardoa baino atsegin handiagoz edan;
2003
‎Dena dela, Idak ez zuen inoiz pazientziaren beharrik, berarekin baino; nahi zuen guztia, sagar zuhaitzetik erori berria lurrera makurtu hutsaz hartzea bezain erraz lortzen zuen beti. Lortzearen atsegina zen hura, bideak aspertu egiten zuen; Unaxen atsegina, ordea, ehizarena zen; ehiza eta bereganatzearena, baina ez zuen bata bestea baino atseginago. Halabeharrez ikasi zuen eurentzat presak ez zuela lekurik, denborak ez baitzituen inoiz inora eramango.
‎Itxura atseginik ez zuen arren, herriko emakumerik ederrenarekin ezkondu zen. Hala eta guztiz ere, emakumeak baino atseginago zituen janariak eta plater zaporetsuak. Ahoa ongi armatua zuen, bestalde, jan eta hitz batera egiten zituen bakoitzean hortz haginek baso abartsu batean galdutako harri koskorrak baitziruditen.
2004
‎Baina amona marmarrean zegoen –Zubiarrain; Gorriti, Martinez, Iguaran; Lasa, Lema; Urresti, Arzak, Arregi, Aranbarri, eta Boronat. Zubiarrain, Gorriti, Martinez, Iguaran... –, eta, Batman atsegin baino atseginagoa nuen arren, amonaren barne oinazea eta ezinegona nagusitu zitzaizkidan. Eta, besaulkitik altxatu eta telebista itzaltzen nuela, amonaren aurrean belauniko jarri, eta honela esan nion:
‎Bai, baliteke azpian edo nire nortasunaren txoko ezkuturen batean, aitak noizbait erakutsi zidàn kezka hura egotea, balizko homosexualitate batekin lotua... umetan kolore lilak eta apalak bortitzak baino atseginago nituelako, edo egun batean lehengusinaren panpina orrazten ausartu nintzelako; edo ohea ongi egina eta logela txukun edukitzea gustatzen zitzaidalako, mutil gehienei ez bezala... guztiz bestelako jokabidea ere neure neurea nuen arren: nola ulertu, gainerakoan, nire erabaki hura, gurasoen logelako koadro handi hura iltzatzera bultzatu ninduena?
2005
‎ikuskizun ikusgarriak, mokadu zaporetsuak, lurrin usainak, azal leunak eta musika bikainak, eta haiek ere gogoratzen zituen, nola ez bada! Baina orain, ezer sentitzen ez zelako zegoen, hain zuzen ere, ororen gainetik, eta horregatik, beharbada, bere oroimena hodei bat bezalakoa zen, atsegin haiek guztiak biltzen eta kulunkatzen zituena eta haiek baino atseginago zena.
2006
‎Gero eta urriagoak diren zerbitzuez kexatu da eta ez du pentsatu ere egin nahi seme alabek 16 urte betetzen dituztenean ikasten jarraitzeko izango dituzten arazoetan. Hala eta guztiz ere, argi dauka etorkizunean herrian jarraituko duela, umeak bertan hazi nahi dituelako, herritarrekin harreman hurbila duelako eta «leihoa ireki eta mendia ikustea Iruñeko kaleak ikustea baino atseginagoa delako». David Salbotxek 31 urte ditu eta ama Bidankozekoa du.
‎kanpoko landarediaren lurrinak estaliko zukeen. Bi usainak naturalak, baina bata bestea baino atseginagoa. Begira:
2007
‎Begiak ere triste antzean zenituen, baina begiratzen zenidan bakoitzean bihotza danbaka hasten zitzaidan, kanpora atera beharrean. Goizeko pasadizoarekin izututa zeunden, nonbait, eta normalean baino atseginago zeunden oraindik, otzanago, oso osorik jateko moduan.
‎Zenbait hiri turistikok, hala nola Parisek, ibilgailu horientzako aparkalekuak dituzte, eta Espainiak ez du halakorik. Herrialde hartan, zerbitzu eremuetara ere jo daiteke, Espainiakoak baino atseginagoak eta egokituagoak, baita Europako beste herrialde batzuetan ere, hala nola Norvegian eta Alemanian.
‎dieta likidoa. Komeni da likido ugari edatea, gorputzeko germenak kentzeko eta, aldi berean, deshidratazioari aurrea hartzeko. Ura limoiarekin (zenbaiti ura bakarrik baino atseginagoa zaio), digestio infusioak edo lasaigarriak (kamamila, mihilua, melisa, ezkia edo belarra), mamirik gabeko fruta zukuak, ahoko seruma edo edari isotoniko komertzialak aukera desberdinak dira egunean zehar likido ugari edateko. Goragaleak eta digestio arazoak bere horretan badirau, lagundu gasik gabeko kolazko freskagarri zurrupada txikiak hartzen.
2008
‎no solamente de escopetas de mayor calibre, sino tambien de rifles, trabucos y toda clase de armas». Iskiluen helmuga Amerika izaten zen gehienetan; eta baita Andaluzia ere, ehiza nagusirako eskopeta normalak baino atseginagoak omen zituztelako.
2009
‎–Zoaz, bada, desiratzen zaituzten gizon horiekin. Ni baino atseginagoak izanen zaizkizu.
‎–Zaude lasai, Domingo, Pio Barojak berak ere poligamotzat jotzen baitu gizona??, unean unean eta tokian tokian partikularizatzen zitzaiona: horrek ez zuen esan nahi, jakina, emakume guztiek berdin hunkitzen zutenik, edo batzuk beste batzuk baino atseginagoak ez zitzaizkionik, Domingok bere gustuak baitzituen, bere lehentasunak?, bera ere halakoa baitzen, mutil errebeldea, ohikoarekiko desadostasunak han eta hemen agertuz gozatzen zuena.
‎Lehenengo arazoari dagokienez, argitalpenetan dagoen ideia honako hau da: emakume femeninoak gizonak baino atseginagoak direla eta konpetentzia gutxiagodituztela hautematen da (Spence eta Helmereich, 1972). Izan ere, edukiari dagokionez, estereotipoek bi dimentsiotan kategorizatzen dituzte taldeak (Fiske, Cuddy, Glick eta Xu, 2002; Glick eta Fiske, 1999).
‎" Zaude lasai, Domingo, Pio Barojak berak ere poligamotzat jotzen baitu gizona" –, unean unean eta tokian tokian partikularizatzen zitzaiona: horrek ez zuen esan nahi, jakina, emakume guztiek berdin hunkitzen zutenik, edo batzuk beste batzuk baino atseginagoak ez zitzaizkionik, Domingok bere gustuak baitzituen –bere lehentasunak–, bera ere halakoa baitzen, mutil errebeldea, ohikoarekiko desadostasunak han eta hemen agertuz gozatzen zuena.
‎". Aspaldian ez nian hainbeste gozatu. Hamar gizon batera baino atseginagoa haiz, horratik! Jan eta edan ezak, maite, nik gobernatuko haut-eta errege baten pare.
2010
‎hartzen nuen atseden, mundu hartan sentitzen nor. Ipuinetako nahaste borrastea baino atseginago nuen zehaztasuna, eta aritmetikak eta geometriak nik bizitzari eskatzen niòn zehaztasuna eskaintzen zidaten. Lehen mailako eta bigarren mailako ekuazioak.
‎Nola ote zuen gure amak burua ordurako, Damaso?; amak, izan ere, atsegin baino atseginago zuen Adaren ahotsa, behin baino gehiagotan entzuna nion amari, berriro jaio izatera, Adaren ahotsarekin nahiko zuela?, baina, alabagana inoiz senti zezakeèn bekaitzaren gainetik, seme alaba guztiok gara amaren baitako eta haragiko, azken batean?, gozatu egiten zuen haren emanaldiekin, egon ere, halaxe egoten baitzen hari begira, lerdea zeriola; zer gertatu zitzaion, baina, orduan, amari?; hutsak hartua ote zion garunen arteko ingurabide edo pasabideren bat ordurako, eta bekaitzak handik egin ote zuen, pasabidean barrena, buruan erabat nagusi egin arte?; nekez aurki dezaket beste esplikazio bat, hain izan zen ezordukoa eta hain desgaraikoa haren interbentzioa; eta guztiok mindu gintuen:
‎Orain ez naiz inoren oinpean etxeko sarreran jartzen den zerria. Ez ditut iragan urteak ahantzi, baina Ericek eskaini zidan Wonderful Tonight baino atseginago dut eguneroko arruntaren Wonderful Today.
‎Nola ote zuen gure amak burua ordurako, Damaso?; amak, izan ere, atsegin baino atseginago zuen Adaren ahotsa —behin baino gehiagotan entzuna nion amari, berriro jaio izatera, Adaren ahotsarekin nahiko zuela—, baina, alabagana inoiz senti zezakeèn bekaitzaren gainetik —seme alaba guztiok gara amaren baitako eta haragiko, azken batean—, gozatu egiten zuen haren emanaldiekin... egon ere, halaxe egoten baitzen hari begira, lerdea zeriola; zer gertatu zitzai... ni hain minduta nengoen, non zerbait esan behar niola bururatu baitzitzaidan, hartarako abagunea arratsalde hartan bertan aurkitzen nuela, ama egongelako sofan bakarrik ikusi bezain laster; sofaren aurrean mahai txiki bat zegoen, gainean kristalezko ontzi bat zuena, lore sorta batekin, eta amak harixe begiratzen zion;" Eser al naiteke?" galdetu nion; ohartu nintzenean amak ontziari begira jarraitzen zuela, haren ondoan eseri nintzen; gero —Pagoagan izan genuèn porrotak batzen gintuen heinean, lubakiaren alde berean sentitzen nuen ama—, begirune handiz esan nion esatekoa:
‎Mundu hartan —zirkunferentzien eta elipseen gordelekuetan, edo parabolen eta hiperbolen aterpeetan— hartzen nuen atseden, mundu hartan sentitzen nor. Ipuinetako nahaste borrastea baino atseginago nuen zehaztasuna, eta aritmetikak eta geometriak nik bizitzari eskatzen niòn zehaztasuna eskaintzen zidaten. Lehen mailako eta bigarren mailako ekuazioak.
‎Politika desinteresatua izan behar da igoalitarioa izateko. Bizikidetza onuragarria, aberastasunaren bilaketa pragmatikoa baino atseginagoa izan daiteke, dirurik ez duten amoranteen maitasuna bezala.
2011
‎Ez dot uste, salbuespentxu hori izan ezik, Udako Ikastaro honeetan baino atseginagoak izan jatazanik, inoiz be, irakasketak.
‎Magalean zeukan arkumea ferekatzen hasi zen. Lasaitasun handia sentitzen zuen, edo lasaitasuna baino atseginagoa zen zerbait. Aldian behin, haize biguin batek ilea ukitzen zion, baina hotzik ekarri gabe.
‎Minutu batzuez gelditu zen tapakien azpian, Lucía etxean harat honat entzuten. Bazekien egoera hark ez zuela luze iraunen, baina zer arraio, amets egitea doan zen... eta bezperako gertaerak gogora ekartzea baino atseginagoa. Jantzi bitartean, ordea, bere autoaren egoera penagarriaz oroitu eta amorrua bor bor sentitu zuen bere baitan.
‎17 bera baino atseginagoa!
‎MANEX. (JOANAri) Ikasi, hi baino atseginagoa dun.
‎Aurrekoa baino atseginagoa zen irakurri berri nuena, baina ni nengoen berriro hitzon ispiluan. Beste ahalegin bat egin nuen.
‎Nola oso ongi jakin gabe, Inesen izterrak bere masailetan zituen derrepente, eta bi esku urduri zebilzkion gerrikoaren belarria askatzen. Larrua jotzea baino atseginagoa izan zen elkarri egindako zupaldi geldia, zertan uka, nahiz eta Lazkanoren sudur trenkadak egunak zituen milikaldi bikoitz haren ondotik bere onera etortzeko.
2012
‎Hautagai sozialista garaile jotzen dute inkesta gehienek. Herritarren% 76k uste dute Hollande Sarkozy baino atseginagoa dela, eta% 68ren ustez, egungo estatuburuak baino hobeto ulertzen ditu frantziarren eguneroko arazoak. Dena dela,% 72k uste dute Sarkozyk erabakiak hartzeko ahalmen handiagoa duela.
‎Burutapen horiek nerabiltzala lasai egin nuen aurrera. Ikusmenean nuen uhartearen aldea nirea baino atseginagoa iruditu zitzaidan, lorez eta belarrez apaindutako zabalune eztiz eta baso dotorez betea baitzegoen.
‎nire arimak bere altxor guztiak, bere malko eta esperantza guztiak agortu ditu zurekin. ...nezkoa zaio gainerako gizonei nolabaiteko destainarik gabe ez begiratzea, eta ez zu haiek baino hobea zarelako, o, ez!, baina zure aiurrian bada zerbait berezia, zeure zeurea bakarrik dena, harroa eta misteriotsua; diozuna diozula, ezin garaituzko boterea duzu ahotsean; inork ez daki maitatua izateko gogoa zuk adinako hisiaz erakusten; gaiztotasuna inorengan ez da zugan bezain erakargarria; zureak baino atsegin handiagoa agintzen duen begiradarik ez dago; inork ez daki bere abantailak zuk bezain ondo baliatzen, eta ez dago inor zu bezain zoritxarreko, zinez zoritxarreko izan daitekeenik, inor ez baita ahalegintzen bere buruari aurkakoa frogatzen.
‎Beraz, beste arrek eta gainerakoek, Nick baino atseginago zuten.
‎Epe erdi eta luzera itxarotea, aldiz, kostatu egiten zaio, gehixeago behintzat. Horregatik du, beharbada, irakurtzea baino atseginago zinema, ziztada zuzen zuzenean zaineraino sartu behar zaiolako.
‎Nabarmena da kafearen usaina atea irekitzeaz batera. Oraindik askok sinetsi ezin duten arren, dastamenak baino atsegin handiagoa hartzen du usaimenak kafea edaterakoan (gauza bera gertatzen da ardoarekin). Zortziehun konposatu kimiko baino gehiago dauzka kafeak, 4 Ethylguaiakoletik hasi eta 2,3 butadiona, 2 Methoxy isobutylpyrazinea, methionala... burmuinera sartzen den usain bere berea ematen dion 2 Furfurylthioleraino.
‎“Nor da fideltasunaren antonimoa, esan! Nor da Gloria baino atseginago duzun emagalduaren sinonimoa? ”. Igerilekuetan pentsamendu arraroak etortzen zitzaizkidan, auskalo zergatik, Gloriak ez baitzukeen sekula hala hitz egingo.
2013
‎Bazkariaren ostean damak altxatu zirenean, Elizabeth bere ahizparen gelara igo zen eta, ez hozteko moduan jantzita zegoela ikusi zuenean, egongelara lagundu zion. Janeren adiskide biak zeuden bertan, eta pozezko adierazpen ugarirekin eman zioten ondo etorria; eta, gizonak etorri artean elkarrekin igarotako ordu osoan, Elizabethek sekula baino atseginago antzeman zituen dama biak. Solastun trebeak ziren.
‎Beren izaeraren ezaugarri jakin batzuei dagokienez, adituek diote. Chihuahua edo yorkshire txiki baten jabeak sortzaile eta dinamikoa izateko joera duen bitartean, txakur batekin edo beagle batekin bizitzea ohikoa baino atseginagoa izateko bermea da ia ia. Artikulu honek azaltzen du nola islatzen dugun gure nortasuna eta nola aukeratzen dugun gure izaera, gure izaeraren arabera.
‎Baina patuari hainbat lehiakide atera zaizkio. Londresko hiri kosmopolita da ikasleen artean gogokoenetako bat, nahiz eta ingelesa familian ikasteko, beste leku batzuk hiri handi hori baino atseginagoak izan daitezkeen. Horixe da UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako Bath kasua.
2014
‎Honi zer gertatzen zaio, bota dit lagunak (hemendik aurrera A) Y eta beste lagunak (hemendik aurrera B eta C) tragoez arduratzera joan direnean eta Y rekin elkartu garenetik lehendabizikoz bakarka hitz egiteko aukera izan dugunean, honi zer gertatzen zaio, inoiz baino atseginago, amultsuago eta kamutsago dago, ez dut sekula horrela ikusi, eta zu, tira, zure aurpegiari darion distira hori, ez dakit, zoriontasuna al da, zeren eta horixe dela esatera atrebituko nintzateke, egunero kazetak irakurtzeak eta nire eguneroko gertaerek berek halabeharrez eszeptiko zikin bat bilakatu ez banindute, ez zaitut sekula horrela ikusi, ez zaituztet sekula horrela ikusi, zuen ar...
2015
‎Bere sexu kinaden nagusi zela frogatu asmoz bere buruari, kontrolatzen zuela. Nahiz eta bezperan, gogoratu zuen uste baino atsegin handiagoz, aginte makila beste emakume haren esku egon.
‎Eskuratu den altxorrean egileak hartzaileak goza dezan asmo zuela sortutako testu askorik ez dago Euskal Literaturaren historiaren zenbait alditan, nahiz eta, seguru asko, jaio ziren garaiko hartzailearentzat egungoarentzat baino erakargarriagoak izango ziren. Lehen liburuki honek jasotzen dituen aldietarako nahiz geroagokoetarako hautatuko diren testuak taxutu ziren aroko ikuskerara hurbilduz irakurtzen badira orainalditik irakurrita baino atseginagoak suertatuko dira. Argi eta garbi esanda, erakarmen ahalmenik indartsuena literatur genero tradizionaletan kokatzen diren idazlanei darie, baina barruti horretatik at lekutzen direnen erakarmen ahalmen handiagoa edo txikiagoa hartzaileak testuaren aurrean hartutako jarreraren baitan egon daiteke:
‎Nik kasu honetaz esango nukeena da, Jauna arima gozo hartzen hasten denez gero eta gure izaera hain atsegin zale denez gero, hainbestean murgiltzen da gozotasun hartan, non ez bailuke nahi zirkinik egiterik eta gozotasun hura ezergatik ere galtzerik. Izan ere, egia esateko, mundukoak baino atseginagoa da, eta izaera ahulean edota izaera berekoan gertatzen denean batetik bestera aldatzen ez den asmamena (edo hobeki esateko, irudimena), gauza batean kokatzen denean, barreiatu gabe, hartan geratzen da; pertsona asko bezala, gauza bat pentsatzen hasten direnean, Jainkoagan ez bada ere, gauza bati begira hartan murgildurik geratzen dira, zeri begira dauden ohartu gabe: izaera patxadatsua duen jendeari esatera doazena ahaztea, badirudi axolagabekeria dela; horrela gertatzen da hemen, bakoitzaren izaeraren edo gorputz sendotasunaren edo ahultasunaren arabera, edota malenkonia badute, horrek milaka gezurri gogotsu leku ematera eramango ditu.
‎3 Esan ahizpa Leonor Errukiarenari, hori eta gehiago egin nahiko nukeela nik beraren alde. Haren profesara joaterik banu, bai pozik egin eta hemen ditudan beste gauzetan baino atsegin handiagoa hartuko nukeela. Jainkoak bete diezaiola, hori bada bere borondatea.
‎Irailaren 15ean (469 gut., 3 zenb.), Soriako ama prioreari hau idatziko zion: . Haren (Leonorren) profesara joaterik banu, bai pozik egin eta hemen ditudan beste gauzetan baino atsegin handiagoa hartuko nukeela?.
‎Nik sarri pentsatzen dut hori eta ezin dut buruan sartu atsegintasunez bizi diren pertsonengan nola dagoen hainbeste lasaitasun eta bake. Menturaz, gure eredu eta argi denaren gorputz sakratuak gure gorputzek baino atsegin gutxiago merezi du. Motiborik eman al du hainbeste neke eramateko?
‎Ehiztariak ehiztari bakartiak dira naturan. Katu bat bigarren edo hirugarren lagun batekin partekatu behar duena baino atseginago biziko da katu bat. Baina, zer da egia eta zer falta da bere jarrera horretan?
‎ELA harritu egiten du Ezker Abertzaleak alderdien mahaiaren eraginkortasun politikoan jarritako usteak.918 Alderdi sozialistari dagokionez, sindikatuak onartzen du Rodriguez Zapatero presidente berriaren aldartea Aznarren bekozkoa baino atseginagoa dela, baina nabarmentzen du, aldi berean, Espainiako gobernuburua ez dela amiñi bat aldendu Terrorismoaren aurkako Itunak jarritako ildotik eta, erabakitzeko eskubideaz duen posizio politikoa erakusteko izan dituen bi aukeretan —Kataluniako Estatutua eta Eusko Legebiltzarrak onartutako Estatutu berria—, nazionalismo espainolaren ohiko jokabidearekin erantzun duela....
‎Etxera itzulitakoan irakurtzeari ekin ziola. Erosi zuenean baino atsegin handiagoz irakurri zuela. Avernoko ahotsak oroitu zituela.
‎Errutina apurtzeko sartu naiz gaur lan-gelan. Armiarma sarea beste da tranposoa errutina, ohartu orduko endredatzen da bat ohiturak ehundutako existentzia miserable baino atsegin horretan. Goizeko zazpi eta erdietan ohetik jaiki, zortziak bitartean Julia eta biontzako gosaria prestatu, ganora handirik gabe erratza pasatu, hura agurtu eta ondorengo hamar hamabost minututan pornoa ikusten masturbatu, sarean zertxobait nabigatu hamaikak bitartean, isil gordeka erosketak egin hurrengo ordu erdian, bazkaria prestatu, telebistako tertulia politikoa entzunez jan eguerdian, eta lo kuluxka labur baten ondoren –15 minutu zehatz– igerilekuan 20 luze egin.
2016
‎NIREA baino atseginagoa zen logela horretan esnatu nintzen, atseginagoa sabaia nahiko altua zelako eta gora begira sabai osoa ikustea nuelako agian. Edo sabairaino heltzen ziren leihoetatik sartzen zen argiak jada gela osoa betetzen zuelako.
‎Baionatik Irun aldera, Miarritzen gaindi, Victor Hugok egindako bidaia kontatzen zen hasieran, eta honek pizten zizkion oroitzapenak, haurretan ezagututako tokiak zirelako, idazlearen aita Napoleon Bonaparteren armadako jenerala izaki, Euskal Herrian bizi behar izan baitzen. Idi orga baten gurpilek ateratzen zuten zarata jende gehienarentzat desatsegina izan arren (hain zuzen ere, bere bidaideek belarriak tapatu behar izan zituzten hura entzutean), musika gozoa omen zen berarentzat, Weber, Beethoven eta Mozartena baino atseginagoa. Gauza jakina da zeinen garrantzizkoak diren txikitan bizi izandakoak eta ariman uzten duten arrastoa.
‎Nik uste Dororen semeek nahiko lan badaukatela poloniarren mahaia jasotzen Juan Manuel eta Doro gaztea mahai luzeko lanparak kentzen ari ziren. Inoiz baino atseginago zegoen, ordu batzuk lehenagoko istiluak gozotu egin balu bezala.
‎Milaka pertsonak betetzen zituzten kaleak eta estadioaren sarrerak, eta Brasilgo zaleen kamiseta horiak nagusitzen ziren beste kolore guztien gainetik. Izugarri bero egiten zuen, eta zarata, nahiz handia izan, taxi barrukoa baino atseginagoa eta alaiagoa zen, txilibitu soinuz osatua gehienbat.
‎Gizonekin, esate baterako, bazkalorduan jantokian ohi baino atseginago agertzen baldin bazen, han denek zekiten zergatik zen, eta iritsi berriei ere halaxe gaztigarazten zieten.
2017
‎Alboan zuen mahaitxotik" Capstan" kaxatxoari heldu eta zigarro bat hartu zuen ezpain artean. Erretzea baino atseginago egiten zitzaion, ekialdeko aierupenez osaturik, tabako hark zekarkion piku zahar edo te nahiz opio usaina.
‎Kristau onak jaten ditu mundu honetan bere lanak, eta beste munduan lanaren irabaziak eta fruituak, zeren lan haietan, barautzean, otoitzetan egotean eta negar egitean ere, eperki jatean baino atseginago hartzen baitu.
2018
‎Bai, nolabait, lehen baino atseginagoa da.
2019
‎Orain kritika batek, ona izan ala txarra, kritika gehiago irakurtzera baino ez nau bultzatzen. Filmek berek baino atsegin une handiagoak ematen dizkit haiei buruzko kritikak irakurtzeak.
‎–Harria baino gogorragoa dute burua gaurko umeek, betor jauntxoa eta berak ikus dezala haurrak zer nahi duen; azken finean, ongi dakizue gorentasunak zein gogoko duen sukaldean kuxkuxean ibiltzea. Sukaldeko labea baino atseginago du zuetako batzuen gona azpiko labeen xerka ibiltzea.
2020
‎Zakurra oso maitagarria zen. Ehiza zakurra baino atseginagorik ez dago. Hark ezagutu eta maite gintuen.
‎nola irakatsi oraingo gazteei beste balio batzuk? Paisaiaren kontenplazioak poz handia duela, esate baterako, edota hizketaldi lasaiak ezer baino atseginagoak direla; mundua ziba bat bezala lokartzen denean ez dela besterik behar zoriontsu sentitzeko. Behin eta berriro galdetu nion neure buruari:
‎Juzgu hori egiten dutenek, ordea, ez dute zeruaren funtsa ezagutzen. Izan ere, zeruak atsegin eman nahi du, eta ez dago, bizitza bere osotasunean hartuz gero, ikastea baino atsegin handiagorik. " Ez haiz etzango gauean gauza berri bat ikasi gabean", dio esaerak, eta zera esan nahi du zinez," poz hori behintzat izango duk".
‎Zeruko belardiak inoiz baino atseginagoak iruditu zitzaizkidan, eta gogoa izan nuen hantxe etzan eta deskantsuan egoteko. Baina Mitxelenarekin nengoen, linguista handiarekin, eta ezin nuen aukera galdu.
‎Eta gure eltxoak Afrikakoak baino atseginagoak dira.
‎Ni Max baino atseginagoa naiz.
2021
‎Amodioak lehen susmo hura garaitu ondoren, eta bi maitaleak elkarrekin egoteaz nehoiz baino atsegin handiagoa hartzen hasi zirelarik, jakin zen ezen Espainiako erregea bere armada guzia Salses era18 igortzekoa zela. Hala, horrelakoetan lehena izaten ohitua zen Amadourrek ez zuen huts egin, bere ohorearen bila betiere; baina egia da bazekarrela horrek bertze dolu bat, eta hartara ez zegoen usatua, bai bere plazera galtzekoa zein itzuleran aldaketak kausitzekoa, ikusten baitzuen Floridek bazituela ondotik printze handiak eta jauntxoak, eta bazituela hamabortz edo hamasei urte ordurako; pentsatu baitzuen ezen neska ezkontzen baldin bazen bera kanpoan zela, ez zuela berriz ikusteko paradarik izanen, non ez bazen Arandako kondesak Avanturade, emaztea, ematen ziola Florideri konpainiatzat.
‎Bada, familiaren fronteko gerran mugimendu estrategikoak egiten zituen aldi berean, horiek baino atseginagoak egiten ziharduen ezkontzari buruzko gainerakoetan. Familiaren horrek, bide batez, beste buruko min bat kentzen zion bikoteari, zera, Bilbon erosketetan norekin irten Nikolek, garai hartan ez baitzen señoritarik ikusten kalean, señora edo halakoren batek lagundurik ez bazen.
‎Ondorioz, eskolak ere balioak transmititzen dituen neurrian, Niaren inguruko narrazio jakin batzuk sartzen dizkie ume eta nerabeei buruetan, erritualaren bukaeran, ataria zeharkatzean, benetako Nia ager dadin. Alabaina, gaur egungo erritual postmodernoak aurrekaria baino atseginagoa eta dibertigarriagoa dirudi. Hala ote?
‎Forrest Gump baino atseginagoa?
2022
‎Maria de la Fuentek bere lehendabiziko nobela grafikoaren bidez aldarrikatu nahi izan du komikigintza ez dela bakarrik haurrentzako kontua, eta nabarmendu komikigintzak" irakurle esparru zabala" erakartzen ahal duela. " Gamonali buruz anitz idatzi da; komiki bat saiakera bat baino atseginagoa da, eta aukera eman dezake gaia ez zegoen esparruetara eramateko". Gamonal lehena izan da, baina ez da azkena izanen.
‎Kristalaren hotzak belarria kilikatuta esnatu naiz Martutene parean. Buru barruko hotsen antzekoak edo haiek baino atseginagoak gomendatzen ei dituzte belarri espezialistek, nonbait, akufenoek sortutako ezinegona mozorrotu eta lausotzeko. Kanpoko hotsak, barruko hotsen kontra borrokatzeko.
‎Eta mutil batek andregaitxoren bat izan eta gezurra esaten bazuen, mundu honetan inongo mutilek hartu ez duen bezalako zigorrada emango ziola. Horrexek baino atsegin handiagorik ez ziokeela ezerk emango. Horrelako mutila nola zigortuko zukeen deskribatu zidan, misterio korapilatsu bat argitzen ari balitz bezala.
‎Ez dakit Georgesek zer dela-eta dioen halakorik. Badakit Jellul atsegina baino atseginagoa dela. Fidela eta atsegina.
2023
‎Zaharrak maitatzea baino atseginagoa da, bai, umeak maitatzea.
‎Baina Gabrielekin minutuek ohiko neurria izan zutelakoan nago. Beharbada ordura arte komenentziako laguna sentitu nuen, baina haren presentzia espero baino atseginagoa gertatu zitzaidan, uste baino lasaigarriagoa; konfiantza eragin zidan, eta konplizitatea. Auto barnean irratia entzun genuen, film bat ere ikusi genuen inpentsan, eta gu geu halako argumentu baten protagonista sentitu ginen.
‎Baina hark une batez gure aldera begiratu zuen eta, azkar erreakzionatu behar zenez, gogotik besarkatu nuen Gabriel, Uletako hotelean egin nuen bezala, eta oraingoan musukatu ere egin nuen. Neure burua desenkusatzen hasi nintzaion, azkar erreakzionatu beharrez bikote maiteminduaren itxurak egitea bururatu zitzaidala eta hau eta beste; baina aitortu beharra daukat uste baino atseginagoa gertatu zitzaidala. Eskugainaz bere aurpegiko lizpapera laztandu nion gero, eta kalanbre gisakoa izan zen niretzat.
‎Sor Remedios da moja, erizaindegiko laguntzailea. Flakosta da, gainerakoak baino atseginagoa.
‎Palankatik tiratze horretan ez dugu bueltan dirua espero; haatik, dopamina sortzailea den estimuluren bat itxaroten dugu: like ematen dugu iruzkinen bat, geraraziko nauen bideo edo edukiren bat jasotzearen esperantzan, hau da, aplikazioa uztea baino atseginagoa den zerbait lortzeko asmotan egiten dugu behatzarekin beherantz. Logika algoritmoak (aurrerago ikusiko dugu sakonki) horrekin jokatzen du, izan ere, erakusten zaizkigun argazkiak eta bideoak ez daude egin diren uneari lotuak, baizik eta gure arreta bereganatzeko modu egokienean izaten dira erakutsiak eta ezarriak.
‎Agian zu baino atseginagoak dira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia