Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 141

2000
‎Eta tabakoa erre eta ahotik kea egotzi, ez zuen bertze atseginik ez bertze dibertimendurik... eta don Frantziskorekin xakean aritzea, edo bera bakarrik, hura etortzen ez zitzaionean. Egun haietarik batean, finean, Villagrandeko dukea etorri baino astebete lehenagoko igandean, aitona Nikolas nehoiz baino eriago eta erreumak joago jaiki zen, halako moldez, non etxeko sehietarik bati manatu baitzion ezen gaztiga ziezaiola, mezatarakoan, don Frantziskori, zeren konfesatu egin nahi baitzuen. Nik ez dakit zer kontatu zion aitonak apezari, baina kontua da ezen, aitorraren ondotik, aitona hobeki sentitzen hasi zela.
2002
‎Era berean, Eusko Jaurlaritza osatu baino astebete lehenago, 1936ko irailaren 30ean, Radio Emisora Bilbaína emisoraz jabetu zen Errepublikako gobernua. Irrati horren bidez, informazioa eskaintzen zuen goizeko 8: 30etan eta arratsaldeko 14:00etan.
‎Denboraldi horretan, proiektuaren zuzendariak, Miguel Ángel Simónek, atzo prentsaurrekoan azaldu zuenez, bere aitaren (“Joseph”) papera funtsezkoa izan zen, berak bakarrik inkubatzen baitzuen arrautza. Eklosioa baino astebete lehenago bakarrik kendu zioten arrautza, inkubazioa modu artifizialean egin zezan, eta eskaiolazko batek ordezkatu zuen. Ama, “Zumeta” Kasu honetan, La Garenneko (Suitza) zoologikoan gatibu jaiotako “Zumeta” amaren funtzioa oso mugatua da, oso jokabide oldarkorrak erakusten baititu.
‎«Administrazioarekiko auzi asko daude tartekatuta, baina, bide judizialetik, lehen aldiz onartzen da jasanezina den egoera bat instalazio horietatik metro gutxira bizi diren pertsonentzat». Epaia ostegunean eman zen, epaiketa baino astebete geroago, non Ericsson enpresako ingeniari batek, obra hori gainbegiratzeaz arduratzen denak, adierazi baitzuen ez zutela Alacanteko Udalak emandako lizentziarik, eta, «baimenen zain egon behar izanez gero, ez zegoela telefonia mugikorrik hirian». Orain, demandatuek bost egun baliodun dituzte errekurtsoa jartzeko, baina auzotarren legelariarentzat «epaileak aurrerapauso bat eman du osasunari kalterik ez egitearekin».
‎Apartamentua izanez gero, erreserba bakoitzeko eska daitekeen gehieneko zenbatekoa prezio osoaren %40 da hilabete baino gutxiagorako egiten denean; %25 hilabete baterako erreserbetan; eta %15 gehiago egiten denean. Bidaia egiterik ez dakarren ezbeharren bat gertatzen bada, bertan behera utzi da, ahal den neurrian, ostatua hartzeko finkatutako eguna baino astebete lehenago. Bestela, seinale gisa emandako zenbatekoa enpresaren esku geldituko da.
2003
‎Bidaian hasi baino astebete batzuk lehenago hartzen da eta ez du bigarren dosirik.
2004
‎Einsteinek azken eskutitza hil baino astebete lehenago idatzi zuen23 Bertrand Russell zen hartzailea. Handik, Einstein Russell manifestua izenarekin ezagutuko zena jaioko zen.
2005
‎–Ez, ez zen sarritan etortzen, hala ere harreman ona genuen. Bisita baino astebete lehenago, bere hirugarren umearen bataioan egona nintzen.
‎Ez dakit jakinen duzun, beharbada ez. Urte luzez, Francok bisitatu behar zituen bazterretan bizi zen fitxatu edo susmagarri oro presondegira eramaten zuten hura heldu baino astebete lehenago. Eta Nemesio Arozena, igarriko zenion honezkero, gorrietan egina zen gerra.
2006
‎Bestalde, CGT Marco Arenas eko ordezkariak azaldu zuen Iberiako lurreko langileen “lan baldintzak errespetatzeko” konpromisoa hartu arren, aldi baterako kontratuak dituzten pertsonen etorkizunaz beldur dela. Gertaerak baino astebete geroago, CCOO sindikatuek, UGTk eta USO sindikatuak jakinarazpen bateratu bat egin dute, eta, bertan, “barkatzeko” eskatu diete aireportuko erabiltzaileei, uztailaren 28ko grebagatik “izan dituzten eragozpenengatik”, eta “langileen berezko erantzunaz” hitz egin dute. Azaldu dutenez, Iberiak “isiltasun jasanezina” izan zuen “handling” lizentziak galdu ondoren, eta horrek eragin zuen enpresak “alde batera utzi eta traizionatuta” sentitzea langileak, “soldata murrizketak dituen hitzarmena” sinatu eta berehala.
2007
‎Jakak alokatzen dituzten dendetatik ezkontza edo gertaera eguna baino hilabete lehenago joatea gomendatzen da; izan ere, erreserba garaiz egitea erabakitzen bada, erabiltzaileak behar dituen neurriak eta modeloak ‘blokeatu’ ahal izango ditu, eta azken unean ezustekorik ez izateko. Erabakia atzeratzen bada eta azken astean dendara joaten bada, bezeroak “presako” errekargua ordaindu du, hau da, balio osoaren %20 Jakak alokatzeko negozioek jantziaren zenbateko osoa itzuliko dute, erabiliko den ekitaldia baino astebete lehenago eskatzen bada. Gerta liteke, halaber, bezeroak bere jantzia edo jaka erreserbatu eta ordaindu ondoren, azkenean behar ez izatea.
‎Gerta liteke, halaber, bezeroak bere jantzia edo jaka erreserbatu eta ordaindu ondoren, azkenean behar ez izatea. Jakak alokatzeko negozioek jantziaren zenbateko osoa itzuliko dute, erabiliko zen ekitaldia baino astebete lehenago eskatzen bada. Bestela, bezeroak ez du itzulketarik jasoko.
2008
‎Inongo hizkuntzarik ikasteko gauza ez izateaz gainera, inoiz ez zen iaioa izan palazioko jai eta dantzaldietan, aristokraziaren manerak sino mino barregarriak iruditzen zitzaizkion eta jateko orduan nahiago zituen atzamarrak eta bizarrak, koilara eta sardexkak baino. Dogoaren gonbidapenak, gainera, eztei eguna baino astebete lehenago joateko zioen, bi herrien senidetzea behar bezala ospatzeko eta ezkongaiek berek aurrez aurre elkar ikusteko.
‎ni a bestea rengandik begiratuta. Clemente Bernad (Iruñea, 1963) Madrilgo kartzela itxi baino astebete arinago atera zituen han bere argazkiak.
‎Izan ere, lagunak ziren hirurak. Bi tolosarrak bahitu baino astebete lehenago hartutako argazki batek erakusten du hiru errefuxiatuen adiskidetasuna. Lasa eta Zabala bahitu eta bi hilabetera hil zuten tiroz Oñederra Baionan.
2009
‎Erakusketa inauguratu baino astebete lehenago, martxoaren 12an, 19.00etan, elkarrizketa bat izango da Cai Guo Qiangen eta erakusketaren komisario kide Alexandra Munroeren artean, artistaren sortze prozesuaren metodo eta jarrerei buruz. Gainera, ostiralero, 18.00etan, Museoak bisitaldi sozialak eta kulturalak eskainiko ditu, Museoaren sarreraren prezioan sartzen direnak eta txinatar komunitateko kideek eskainiak.
‎Bestalde, aurrerantzean ere arazo gehiago aurreikusten ditu presidenteak. Sarrerak finala jokatu baino astebete aurretik eskuratuko baititu Klubak.
‎Margarita Valoiskoa (1553? 1615), Frantziako Henrike II.aren eta Katalina Medicikoaren alaba. Henrike Nafarroakoarekin ezkondu zen, San Bartolome bezperako sarraskia baino astebete lehenago.
‎Baina, zenbat denbora lehenago komeni da albaitariari galdetzea? Oro har, nahikoa da bisita hori irten baino astebete lehenago egitea, bai azterketa klinikoa beharrezkoa bada osasun ziurtagiri bat egiteko, eskatzen duten herrialdeetara bidaiatzeko, bai eta bisita animalia osasuntsu dagoela egiaztatzeko edo prebentzio tratamendu bat aplikatzeko soilik bada ere. Hala ere, badira salbuespenak, hala nola animaliak amorruz txertatu behar direnean bidaiatzeko.
‎Ez genuen inola ere finalera ailegatzea espero». Ane Bergara, Jon de la Cruz, Xabi Altzuri, Ander Ro­dri­guez, Unai Rodri­guez, Isabel Etxebeste, Mi­kel Morcillo, Maita­ne Erdozain, Jokin Ian­tzi eta Gaizka Martiko­renak osatu zuten Gure Txokoaren taldea.Water polo txapelketa baino astebete lehenago, irailaren 2an, Baztan Bidasoa Lei­tzaldeko selekzioak igeriketa txapelketan parte hartu zuen eta domina uzta ederra ekarri zuen Iruñetik: urrezko bi, zilarrezko lau eta brontzezko bat.Urrezko eta brontzezko bina domina, zilarrezko lauAlebinetan, mutilen artean, 25 metrotan tximeleta erara bigarren izan zen Unai Rodri­guez.
‎Abenduan, bi partida jokatu eta gero, berriz ere atseden hartu behar izan zuen. Urtarrilaren 23an itzuli zen lehiara, Sei Nazioen Torneoa jokatzeko taldea ofizial egin egin baino astebete eskas lehenago.
‎Parkea erabiltzea ere galarazi du. Eta hori dena festak hasi baino astebete lehenago jakinarazi du. Gogorra, ezta?
‎Kirurgia zerbitzura deitu zuen Mu, izek. Hormonak hartzen baititu, ebakuntza egin baino astebete lehenago haiek hartzeari utzi behar lioke. Ebakuntzaren berririk ba ote zen galdetu, eta erantzun zioten 48 ordu lehenago jakinarazten dutela operazioak noiz egingo diren.
2010
‎Dena den, probokaziorik handiena ustelkeriaz mintzatzea izan zitekeen gainerako alderdientzat, baina ez da horrelakorik gertatu. Palau de la Musicaren auzian Bartzelonako Fiskaltzak CDC Convergencia Democratica de Catalunya alderdiko diruzaina eta Immigrazio idazkaria inputatzeko eskatu zuen hauteskundeak hasi baino astebete lehenago, eta Masek salatu zuen Fiskaltza kanpainan sartu zela. Egunotan, ordea, tentuz saiatu da gaia alde batera uzten.
‎Orain, baina, ideia zeharo aldatu du irailaren 9an, hots, Aita Santua Erresuma Batura joan baino astebete lehenago, merkaturatuko duten The Grand Design liburuan.
‎Zure ustez, zein ikerketa arlok merezi du Nobel saria? Galdera hori egin zien Elhuyar aldizkariak zenbait Nobel sariduni eta ikertzaile ospetsuri, aurten Nobel sariak nortzuek jasoko dituzten jakin baino astebete lehenago. Abagunea aproposa baitzen:
‎Helena gure etxean bi hilabete betetzear zegoenean gertatu zen hura, Rakel berriro lanean hasi baino astebete lehenago, hortxe hortxe; nik ez nuen Helena inola ere espero, bera bere eginbeharretan aritzen baitzen, eta ni neureetan; are gehiago: bi hilabete eskas haietan ni ez nintzen berarekin bakarrik egoten ahalegindu, aski bainuen haren irudi bat, haren irria, begirada iheskor batek atzemandakoa, edo haren ibilera, edo haren garondoa, eguzkiaren argipean marmolezkoa zirudiena?
‎Denek esan ziguten ostrakak faltsuak zirela. Eliseo Gil izan zen nirekin bildu zen azkena, batzordea baino astebete lehenago edo, dio oharrak kontsultatu ondoren.
‎Yves etxera iritsi bitarteko denbora arintzearren, arratsaldean igerilekura joan zen, eta ondoren, ohi zuena baino astebete lehenago, hilabeteko erosketa egin zuen Champion en. Seiak eta bostean, gizona txistuka ateratzen entzun zuen furgonetatik.
‎Duela gutxi egindako ikerketek idorrerian izan dituzten ondorio onuragarriak erakutsi dituzte. Hilekoaren aurreko sindromea Hilekoa baino astebete eta hiru egun lehenago izaten diren aldaketa fisiko eta psikikoen multzoa da hilekoaren aurreko sindromea. Oso espezifikoa da emakume bakoitzarentzat, eta oso mingarria izan daiteke kasu batzuetan.
‎Animau egin behar ditue”. Era berean, onuragarria da eskolak hasi baino astebete edo aste bi lehenago jarraibide batzuk kontuan hartzea. Ohera joateko ordua aurreratu egin behar da apurka apurka, eta goizean be gero eta lehenago izartu behar dira umeak.
‎Helena gure etxean bi hilabete betetzear zegoenean gertatu zen hura, Rakel berriro lanean hasi baino astebete lehenago, hortxe hortxe; nik ez nuen Helena inola ere espero, bera bere eginbeharretan aritzen baitzen, eta ni neureetan; are gehiago: bi hilabete eskas haietan ni ez nintzen berarekin bakarrik egoten ahalegindu, aski bainuen haren irudi bat —haren irria, begirada iheskor batek atzemandakoa, edo haren ibilera, edo haren garondoa, eguzkiaren argipean marmolezkoa zirudiena... edo patatak zuritzen zituèn eskua, edo arrosa bat ebakitzen zuena—, irudi idealizatu haren baitan Helena maitatzeko, baita Jainkoa bera ere, maitasun platoniko guztiak Jainkoa maitatzeko beste modu bat ziren-eta; hala ere, noizean behin bai, berarekin egiten nuen topo korridoreren batean, sukaldean edo lorategian, eta batean" Egun on, Gabi" esaten zidan, eta hurrengoan" Arratsalde on, Gabi":
‎PSE EE PSOEk eta bere hautagaiak, Lópezek, ezkutatu egin zuten hori, ez zuten egia esan. Hauteskundeak izan baino astebete lehenago, Patxi Lópezek irmo baieztatu zuen hori: He dicho una y mil veces que no vamos a buscar acuerdos con un Partido Popular que sólo sabe hacer en Euskadi antinacionalismo y antisocialismo().
‎Inongo hizkuntzarik ikasteko gauza ez izateaz gainera, inoiz ez zen iaioa izan palazioko jai eta dantzaldietan, aristokraziaren manerak sino mino barregarriak iruditzen zitzaizkion eta jateko orduan nahiago zituen atzamarrak eta bizarrak, koilara eta sardexkak baino. Dogoaren gonbidapenak, gainera, eztei eguna baino astebete lehenago joateko zioen, bi herrien senidetzea behar bezala ospatzeko eta ezkongaiek berek aurrez aurre elkar ikusteko.
2011
‎Ingurua eta lasterketa oso ongi ezagutzen ditu hark, eta gainera etorriko zitzaidala uste nuen, baina ez zen halakorik gertatu.Espainiako Kopa al duzu aurtengo helburu nagusia. Espainiako Kopa eta, ahal bada, Espainiako Txapelketa ere bai, nahiz eta azken hori maratoiko distantzian jokatuko den eta niretzat, akaso, luzeegia den. Dena dela, aukeratu egin behar dut; Italiara Europako Kopa lehiatzera joateko aukera eman dit Espainiako selekzioak, baina Espainiako Kopako bigarren lasterketa baino astebete lehenago jokatuko da. Egutegia betea dator, eta aukeratu egin behar dut.Euskal Mendizale Federazioak talde bat osatu du eta bertako kidea zara.
‎Bin Ladenek esandako esaldi hori gehitu du Al Kaedak ohar horretan. Era berean, hil baino astebete lehenagoko Al Kaedako orain arteko buruzagiaren grabazio bat dutela iragarri dute, eta aurki zabalduko dute. Mezu horretan herrialde arabiarretako azken hilabeteetako iraultzengatik herritarrak zoriontzen ditu Bin Ladenek.Pakistango musulmanei gobernuaren aurka protesta egiteko deia ere egin die Al Kaedak, «lotsa garbitzeko».
‎Gerora, hegazkineko txartela erosita nuela, eta iritsi baino astebete eskas lehenago, marrazo batek gizonezko bat jan zuela jakin nuen. Ez zen lehenengo aldia; dagoeneko beste hiruri eraso egin zieten.
‎Txostenak berebiziko garrantzia dauka Bruselaren eta are NBEen etorkizuneko estrategietan aldaketaren bat eragite aldera, baina Nazio Batuen Drogari Buruzko Gailurra egin baino astebete lehenago argitaratu zen, eta horregatik ez zen astirik izan organismo horretan eztabaidatzeko. Hala ere, eta askok uste zutenaren kontra, NBEk agiri bat plazaratu zuen, non esaten baitzuen txostenaren ondorioak ontzat ematen zituela eta gaur egungo politiken porrota aitortzen baitzuen.
‎Halaber, Bin Ladenek hil baino astebete lehenago egindako grabazio bat zabalduko dutela iragarri dute. Zoriontze agiria eta militanteei igorritako aholkuak dira Bin Ladenen grabazioak azaltzen dituenak.
‎Mitxelena zuen. Zorionez, gordetzen da gutun argigarri bat A. Irigoienek K. Mitxelenari egina, 1956ko urrian, Arantzazun idazle elkartea sortzeko egin zen batzarra baino astebete lehenagokoa:
2012
‎«Osaketa berrian, bi enpresa publikoen izenean zeuden kideek jarraitzen zuten, baina modu partikularrean». 2009ko ekainean, PSE PPk adostutako zuzendaritza EITBra iritsi baino astebete lehenago, Vilauk 700.000 euroko kreditua eskatu zion BBKri. «BBK k abalaren %100 EITBk estaltzea jarri zuen baldintza bezala.
‎Ikusten genuen pittin bana pittin bana bazetorrela, baina oraindik behintzat inork ez zuen espero halakorik. Hil baino astebete inguru lehenago beraren etxera joan, eta ordu pare bat egin nituen berarekin mahaian. Kontu kontari aritu zitzaidan.
‎Joseba Orbek hitzaldi bat eman zuen Bermeoko institutuan hil baino astebete lehenago. Poliziak hitzaldi horretara joan ziren guztiei hitz egin nahi zien.
‎Jardunean zebilen destakamentu batean egin nuen haren ezaupidea. Bala zauria dauka hanka batean eta ni baino astebete lehenago etorria da bainuetxera.
‎Baina baldintza horietan ere ezin izan zituen erregimenak protestak desagerrarazi. Garmendia eta Otaegi askatzearen alde «gainezka zegoen» kanpainak bere horretan zirauen Euskal Herrian Dekretua onetsi baino astebete lehenago. Poliziako berriemaileek zera nabarmentzen zuten hori bezain «kezkagarri»:
‎Pixkanaka, barearen (esplenomegalia), hepatomegaliaren (gibelaren tamaina handitzea) eta odol zelulen zenbaketan asalduren areagotze patologikoa ere gertatzen da. Oro har, leishmaniasi sistemikoak inkubazio denbora behar du, nabaria izan baino astebete lehenago. Azken hori, tratamendu mediko egokirik gabe, oso larria da eta heriotza tasa oso handia du.
‎Bisita berean, gomendagarria da hezitzailea ezagutzea eta haren eta gurasoen artean lotura eta konplizitate ona dagoela egiaztatzea. Ikastaroa hasi baino astebete edo bi aste lehenago, pixkanaka egokitu behar dira haurraren ordutegiak eta ohiturak, eta laster ohitu da horietara. Haurrari zer gertatuko den kontatu, aurreko egunetan hitz egin aldaketa nolakoa izango den, eta iritzi positiboa eman beti.
2013
‎Guatemalara itzuli baino astebete lehenago aurkitu zuen hartarako aukera, aita semeak negozioaz hizketan hasi zirenean, bazkalduta gero.
‎Ohi baino astebete lehenago irekiko dituzte Mintxetako igerilekuak()
‎Bailarako azkenak zabaltzen Arrasateko igerilekuak izango dira. Ekainaren 25ean irekiko dituzte kanpoko igerilekuak, aurreko urteetan baino astebete beranduago. San Juan jaien ostera atzeratu dute irekiera, jai egun horietan erabiltzaile oso gutxi egoten delako.
‎Guatemalara itzuli baino astebete lehenago aurkitu zuen hartarako aukera, aita semeak negozioaz hizketan hasi zirenean, bazkalduta gero.
2014
‎Hiru hilabete geroago, Gipuzkoako hiriburuko udaletxean gaiaz galdetzen zaionean, ez zaizkio trago txarraren arrastoak antzematen, behin baino gehiagotan Nogerasen lana goraipatu du. Elkarrizketa baino astebete lehenago pasa dira Donostiatik Kultur Hiriburutzaren Jarraipen eta Aholkularitza Batzordeko kide Steve Green eta Ulrich Fuchs eta Gloria Lorenzo Europako Batzordeko ordezkaria. Epaia:
‎«Udalak ez ditu surf eskolak kontuan hartu hondartza ixtean. Gainera, maiatzean lan gehiago izaten hasten garenez, bi pertsona kontratatu genituen itxieraren berri izan baino astebete lehenago». Itxierari aurre egiteko, Zurriolako surf eskolak, pasabide bat egiteko proposatu dio udalari, hau da, hondartza guztia itxi beharrean, surflariak uretara sartzeko bide txiki bat irekitzea.
‎Hainbeste final atzeratu direnean hura ez atzeratzea ez zen bidezkoa izan, baina tira, iragana da. Aurtengoa hasieran zehazturiko baino astebete geroago jokatuko da. Xaxatu al zaitut?
‎Diru eskaera berdina. Aratzi galdetu nion eta honek esan zidan aitona hil baino astebete lehenago egin ziotela eskakizuna.
‎Rezustak Arregik baino astebete gehiago itxaron du ospakizunetan murgiltzeko. Lehenago, baina, Ibai Zabala izango du zain, finalean.
‎Horregatik biltzen duzu kamioia etorri baino astebete lehenago.
2015
‎Aste Nagusiko manifestazioa baino astebete lehenago, Eusko Ekintza alderdiak ezker abertzalearen ildo berriarekin oso kritikoa den txostena plazaratu zuen: –Ekintza garaia da.
‎Gerta zitekeen ABk hautatzea beste zerbait, edo AB puskatzea osoki?. 2008an kantonamendu eta herri hauteskundeak baino astebete lehenago Carrascoren hilketa gertatu zen eta, Bortairuren arabera, atentatuak emaitzetan izan zuen eraginari buruzko eztabaidak oso biziak izan ziren.
‎Ez norbaitekin topo egiteko beldurrez zegoelako, Soniaren hitzetan pentsatzen jardun zuelako baizik. Zergatik esan ote zion hura, juxtu ezkondu baino astebete lehenago. Proban jartzeko beharbada?
‎egiten omen dute bere habia eta itsasoaren erdira bota arrautzak errun eta berehala. Errun eta txitak atera, hamabostaldi bateko lana izaten da hegazti hauentzat, neguko solstizioa baino astebete lehenagotik hasita.
‎Ohi baino astebete lehenago irekiko dituzte Mintxetako igerilekuak ()
‎Bere ildoari jarraitzen saiatu zen ELA Jose Maria Aldaiaren bahiketaren gaitzespena Lan Harremanen Kontseiluaren gai zerrendan jarri zenean ere; bilkura egin baino astebete lehenago Confebaskekin adostu zuen Kontseilura eramango zuen agiri proposamena: bertan bahiketa gaitzesten zen, enpresaburuaren askapena galdegiten zen, familiari elkartasuna adierazten zitzaion, horrelako ekintzen ondorio gaiztoak nabarmentzen ziren, eta borroka armatua behingoz bertan behera uzteko exijitzen zen; agiriaren azken puntuak eskatzen zuen" euskal gizartea sufritzen ari den bortizkeria eta enfrentamendua gainditzeko gaiak duen garrantziaren neurriko borondate eta esfortzua jarri daitezela".
2016
‎Hasteko, gauza ugari erosi behar dira. Horrez gain, argazkiak egin baino astebete lehenago edo osagai kimikoak prestatu behar dira. Eta ondoren hasten zara lanean.
‎Arru. Nire nortasun agiriak dio Eibarren jaio nintzela, baina Arrasaten jaio nintzen, amari haurdunaldia azken txanpan okertu eta bertako ospitalean ingresatu behar izan zutelako nitaz erditu baino astebete lehenago. Espainola naizela ez da, bada, nortasun agiri aldrebes horrek dioen gezur bakarra.
‎Eta berdin berdin ihes egiten zidan arratsaldean, behean, Albertoren langelan aurkitzen nintzenean. Malnate Pazkoa baino astebete lehenago itzuli zen Milandik, oso suminduta egun haietan gertatzen ari zenagatik (Madrilen erorketa: a, baina oraindik ez zegoen amaituta!; Albaniaren konkista:
‎Auzotarren artean sortu zen energia eta indarra probestuz auzolan egun bat antolatu zen inauteri igandean (Deustun gainerako munduan baino astebete lehenago) orubeko landaretza guztia garbitzeko. Goizeko 8etan hasita jendearen joan etorria etengabekoa izan zen egun osoan zehar.
2017
‎Donostiako Bataplanen egon nintzen Euskadi Gazteako lehiaketa baino astebete lehenago. Lagunekin eta jarri izan dut musika, baina profesionalki ez dut izan aukera askorik.
‎Bai, Iaspaldi ezagutzen dut... gaztetan kuadrilakoak ginen... eta azken urte honetan berriz topatu dugu elkar umeak entrenatzen. Egia da, bai, dena finala baino astebete lehenago hasi zen... Iker, nere taldeko jokalari onena lesionatu zen egunean
‎Aste gutxi batzuk, eta seminario bilakatutako Gabiriako bainuetxera joandako 10 eta 12 urte arteko 120 umeetariko bat gehiago nintzen ni. Gabiriara joan baino astebete lehenago ospatu genuen herrian 12 urte betetzean ohikoa izaten zen komunio handiaren osteko festa. Aurreskua dantzatu nuen nik.
‎–Momentu batzuetan ikusi genuen atxiloketen arriskurik?, dio Jonan Fernandezek. Bakegileek desarmatze eguna baino astebete bat lehenago ere entzun zuten atxilotuak izateko arriskua zutela.
‎Udazkeneko semestrea hasi baino astebete lehenago elkartu zen Mr Brook madame Zilenskyrekin Westbridgeko geltokian. Berehala ezagutu zuen.
‎aurrekontuak, Udal egitura, departamentuetako gastuak, Osoko Bilkuretako aktak… etab. Horrez gain, alkatearekin topaketa birtualak egiteko aukera eskaintzen du plataforma berriak: lehenengoa apirilaren 26an izango da eta galderak bidali ahal izango zaizkio, topaketa egin baino astebete lehenago, zabaltzen.sondika.eus webgunearen bidez.
‎Badakizu zer esan nahi duen horrek, ezta, Luki? Egia bada nire gurasoak ezkondu baino astebete lehenago ezagutu zirela... Etxean dagoen gizona ez da nire aita!
‎Besterik esan bada ere, nafarrak ez ziren lehenak izan Fernando Vll.aren kontra matxinatzen. Iruñea hartzen saiatu baino astebete lehenago, irailaren 16an erregeren kontrako Cadizeko konspirazioa agerian geratu zen, horrek ere kale egin baitzuen. Harrezkero, Madrilen eta Cadizen liberalen kontrako jazarpenak areagotu ziren eta espetxeratu ez zituztenak ozta ozta atzerrira (Frantziara edo Gibraltarrera) joan ziren.
2018
‎Duela hiru urte BBK Liven eman zuten kontzertua. Orain, hirigunera etorriko dira, Simulation Theory estudioko zazpigarren albuma argitaratu baino astebete lehenago. Hirukote ingelesarentzako agertokia Crystal Fighters taldeak berotuko du.
‎Jose Mari Orbegozo: " Txapelketa baino astebete lehenago erabaki genuen parte hartzea"
‎Dena den, sariketaren antolakuntza aldatu egin denez, aurten ere izan dute lehiatzeko aukera. " Txapelketa baino astebete lehenago erabaki genuen parte hartzea, eta prestatzen aritu ginen aste hartan. Dena den, aurten bost sari jasota, azpitxapeldun gelditu garen modalitatean, Europako vals, tango eta pasodobleenean, soilik parte hartu ahal izango dugu datorren urtean".
‎Helduden larunbat igandez Gazteen Aberri Eguneko Bilkura eta Besta eginen dute Buenos Airesko hiri huntan, Argentinako hainbat gazte eta dantza talde partaide. Aurten konfluentzia bazuten beste ekitaldi batekin eta Euskal Herriko Aberri Eguna baino astebete lehenago eginen dute. Hamabigarren edizioa du eta gazteen elgarretaratze garrantzitsuenetarik da Argentinan, Euskal Astearekin batera.
‎–Hara, horixe da, Kenton andereñoa. Nire aitari erreparatu izan bazenio, ikusiko zenukeen etxea goitik behera ezagutzen duela ia Darlington Hall lehenbizikoz zapaldu zuenetik, nahiz eta zu baino astebete geroago etorri etxe honetara.
‎Senak esaten zidan kolpea, izan, izango zela. Tejerazoa gertatu baino astebete lehenago egin nuen apunte hori.
‎Ohi baino astebete lehenago irekiko dituzte Mintxetako igerilekuak ()
‎Aiako Mendi Lasterketa baino astebete beranduago jokatuko da Oriokoa, zehazki, martxoaren 4an. 9:30ean emango diote hasiera probari herrian bertan, eta 21 kilometroko ibilbidea egin ostean itzuliko dira lasterkariak.
2019
‎Jai giroko jarduera, parte hartu nahi duten 14 urtetik gorako pertsona guztiei irekia. Estropada baino astebete lehenago, polainean edo zingan arraunketa ikastaroa eskainiko da arraun bakar batekin. Estropada Kaiarriban.
‎Amak behin eta berriz esaten zion ezkontzeko eta ezkontzeko. Eztei eguna baino astebete lehenago, ohean aurkitu zuten, hilotz; bere buruaz beste egin zuen errebolber baten balaz.
‎Ohikoa baino astebete beranduago izango da aurtengoan Kuadrilla Eguna. Urriko azken asteburuan, datorren larunbatean izango dute herriko gazteek gozatzeko abagunea.
‎Irailaren 12a zen. Ugarteko nagusiarekin hitz egindakoaren arabera, Eguberriak baino astebete lehenago hasi behar zuen okindegian, sasoi hartan lan handia izaten zelako. Horrek esan nahi zuen soldadutza bukatu eta astebete inguru izango zuela Valdesalceko gauzak hartu eta Ugartera aldatzeko.
‎Ordura arte, garrantzirik gabeko indiskrezio txikiak baizik ez ziren izan, baina denboraren poderioz ohitura bihurtzeko joera hartu zuten. Oraindik gogoan daukat hil baino astebete lehenago aurkitu nuen pasartea.
2020
‎Beheko Larrainek emanaldi dezente zituen 2020rako gordeta, baina hutsik geratu da bat batean. Manifestu bat antzezlanarekin zeuden biran eta Bidaietaz proiektu berria estreinatu berri, bost emanaldi baino ez, konfinamendua baino astebete lehenago egindakoak.
‎Ez da erraza R0 zenbakia kalkulatzea, faktore askok eragiten baitute, eta denborarekin aldatuz doaz. Koronabirus berriaren hainbat R0 zenbaki jakinarazi dituzte iturri batzuek; baina, OMEK adierazi zuen 1,4 artekoa dela (larrialdi egoera ezarri baino astebete lehenago).
‎nikotinarekiko abstinentzia sintomak arintzen dituzte. Tratamendua erretzeari uzteko aurreikusitako eguna baino astebete edo bi aste lehenago hasi behar da. Carlos A doktorearentzat.
‎Haren hilketa gertatu baino astebete lehenago, bizi zen etxeari eraso zioten —lau alaba zituen, eta beste bi jaio ziren hil eta gero— Hala ere, Audubon Ballroom aretoan ez zegoen ia ia segurtasunik.
‎Hasierako ekoizpen mailarekin jarraitzen dugu. Alarma egoera izendatu baino astebete lehenago prestatzen hasi ginen, batzuk etxetik lanean, pausoz pauso, eta lan hari esker nahiko ongi moldatu gara. Eta gure antzera animazio ekoizpen gehienak ere martxan daude, telelanarekin aurretik ere ohituta gaudelako, estudio desberdinen arteko elkarlanaren emaitza izaten direlako proiektu hauek.
‎Kirola eta abentura beti gustatu izan zaizkit, eta Conquisera iritsita, amets bat edo ilusio bat gauzatu dut, hein batean. Iaz hartu ninduten saiorako, baina Indiara egindako bidaia baten birus bat harrapatu nuen eta grabatzera joan baino astebete lehenago ospitaleratu egin ninduten. Jota laga ninduen birus hark eta azkeneko momentura arte tentatuta ibili banintzen ere, azkenean ezin izan nintzen joan.
‎Lantokitik garbi esan zidaten ezin nintzela itzuli lanera egoera horretan, eta tarte horretan ospitaleetako, zahar etxeetako eta egoitzetako profesionalei test serologikoak eta PCR testak egiten hasi zirenez, hor sartu ninduten ni ere lankideek. Eta izan nuen mobida guzti horregatik behar baino astebete geroago egin zidaten hirugarren test hori, normalean berrogeialdia bete eta astebetera egiten dituztelako. Horregatik lasai nengoen.
‎Equo bakarrik aurkeztuko da hauteskunde hauetan, eta ez Elkarrekin Podemos IUrekin. " Hautagaitzak erregistratu baino astebete lehenago, gure artean, barne bozketa bat egin genuen koalizioan jarraitu edo ez erabakitzeko, eta gehiengoak baietz esan zuen. Halere, ostikada eman ziguten, eta Madrildik hartutako erabaki hark tentsio handia eragin du Podemosen.
‎Urriaren hasieran, ordea, proiektuaren lehen fasearen emaitzak aurkeztu genituen eta oporraldi laburra hartzeko une egokia zela erabaki nuen. Bidaia irten baino astebete lehenago zehaztu nuen: Firenze Arezzo Perugia Roma.
‎buelta bat ematen genuen elkarrekin eguraldi ona egiten zuenetan, eta eguraldi kaxkarra egiten zuenetan, egoitzan geratzen ginen. Konfinamendua hasi baino astebete edo bi aste lehenago konturatu ginen inork ez zekiela oso ondo zer gertatuko zen COVID eta zer egin behar zen egoitzetan.
‎EREn agertu zen Escalerasen aurkako salaketa argitaratu baino astebete lehenago, hau da, 1979ko azaroan 15/ 22 asteari dagokion alean, Autonomoek elkarrizketa luze eta argigarri bat eman zioten aldizkari horri. Bertan beren posizio politikoaren berri zehatza eman zuten.
‎Koinatuari eta beste tipo hari eman zizkieten bi lanpostuak. Suerteak emanda azterketak baino astebete lehenago tipo hura ezagutu eta harekin apunte batzuk trukatu zituela besterik esaten ez zuen asmatu, zer arraio zen hura galdetu nionean. Harekin apunteak trukatu eta niri ezer esan ez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia