Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2000
‎Eta erraiten ziguten, konparazione, ezen pentsu lizunak geure baitarik urrundu behar genituela, baina zenbatenaz urruntzenago nahi izaiten nituen, hainbatenaz errotzenago zitzaizkidan eta hainbatenaz inguratzenago ninduten, zeren hura zen alfer lana, etxeko abereen eta kabaleen gisakoa, noiz eta buztanaz, hankaz edo gorputzaren bertze edozein mugimenduz eta higiduraz euliak eta mandeuliak uxatzen baitabiltza, guztiz alferrik, zeren euliak, mandeuliak eta bertze intsektu guztiak, uxatu orduko itzu... Izan ere, pentsatzen duenak ezen ez duela pentsatu behar, pentsatzen baitu hondarrean bi aldiz:
‎"(...) artista batek, bere koadrorako, eskuak, oinak, burua eta gainerako menbroak modelo diferentetarik hartu behar izanen balitu bezalakoa da, halako moldez, non zati bakoitza ezin hobeki marraztua egon daitekeen, baina gorputz osoarekiko eta haren osotasunarekiko loturarik gabe; eta nola zatiak ez datozen bat eta ez duten bat egiten, hala, munstro bat izanen da guztiaren emaitza, gizon bat baino gehiago". Ptolomeoren sistemaz ari zen Koperniko, eta zientziaz, azken finean, baina zenbatetan pentsatu izan dudan ezen hitz haiek ongi isla dezaketela gizonaren barrena, haren muina eta arima! Baina bertze interpretazino honetan balegoke alderik, zeren nik ez bainuke gizona munstrotzat hartuko, bere bakarrean eta bere osoan anitz moldetakoa delako eta bere aniztasunean osoa eta bakarra; aitzitik, ez al duzu uste ezen, noiz eta aniztasun horretan zati batek bertzeak irensten baititu, bihurtzen dela gizona, edo bihur daitekeela, nehoiz baino munstroago, zeren jabetzen baitzaio orduan osorik ideia bat eta behako bakar bat eta zeren, behako horretan itsuturik, hartzen baititu ondoren armak bertzeen hiltzeko, nola gertatu izan baita Europako lurrak urte luzeetan hondatu eta esteialdu izan dituzten gerla erlijionezkoetan...?
2001
‎‘Ulisesen madarikazioa dun. Hemen bizi gaitun eta hara itzultzea dinagu beti gogoan, baina zenbat eta geroago orduan eta zailagoa dun leku hau uztea beste hartara joateko eta, itzuliz gero ere, gainera, ez gaitun gure gogoko sorterrira helduko, baizik eta beste ia ezezagun batera... ’
2004
‎Nola ez, ba! Baina zenbat neska lagun dituk hik. Irati delako pintamonas hori ere hire neska laguna izango duk, noski?
2005
‎Eta Piedad joan zenean, galdera egin zuen izeko Rosak: " Baina zenbat entziklopedia ekarri ditu zoro horrek?" Eta izeko Martinak esan zuen: " Ehun".
2009
‎Badakigu, horiek irudikapen antropo edo soziomorfoak direla. Baina zenbat eta gehiago antropomorfismo, primitibo, horiek purifikatu, h. d., razionalizatu, metafisikotu, zientifikotu, hainbatenago uzten dute zentzuaren erantzun bat izatea, arrazoimenak ez baitirudi (arrazoimen zientifikoa, ulertzen da) zentzuaren organoa.
‎Ados, dagoena dagoen legez ikustea besterik ez da, nahi baduzu. Baina zenbat mistifikazioren hastantze, zenbat naturaltasunera itzultze lan, suposatzen duen ikuste sinplea berkonkistatze horrek! * Zenbat umiltasun.
‎–Maine, esan zion tipoak?. Baina zenbat mago ezagutzen dituzu Ingalaterra Berrikoak?
‎– Baina zenbat egiten dugu denon artean?
‎– Baina zenbat urte ditu neskak? –Mr.
2010
‎Eta nik, une hartan, irri egin nion semeari, ateraldia ere halakoa zen-eta? baina zenbatetan pentsatzen dudan izebak ez zuela horixe baizik izan nahi: isiltasunaren baitan mamitutako orri zuri bat?
‎Ondoren, arrabola zapaltzaile batekin zanpatu egin zuen Dionik, trinko eta gogor utzi arte. Umeek atsekabez ikusi zuten hainbeste nekez ekarritako harea kaxan behera murrizten baina zenbat eta gehiago zanpatu eta trinkotu irudiak gehiago iraungo zuela azaldu zien Dionik lehenengo eta Martzelek gero. Beraz, moldea hondarrez bete, urez ongi busti eta asko zapaldu, horixe zen hondarrezko eskultura ongi egin eta luzaroago irauteko trikimailua.
‎" Amonak behin eta berriz esaten zigun ongi irakurtzen ikasi behar genuela, baina nola irakurriko dugu, hilarria orri zuri bat bada?". Eta nik, une hartan, irri egin nion semeari, ateraldia ere halakoa zen-eta... baina zenbatetan pentsatzen dudan izebak ez zuela horixe baizik izan nahi: isiltasunaren baitan mamitutako orri zuri bat... edo koadro zuri bat, sinadurarik gabekoa:
2011
‎Gero, baina zenbat geroago, ohantze bigunean etzanik esnatu da. Ohe alboan, berari begira, lehentxeago erdi itsuan erdi ametsetan zalditik jaitsi den dontzeila dago.
Baina zenbat borroka sei seme alaba horiek hazteko eta bere buruari eusteko! Latza izan zen!
2012
‎–Ez, ez, lasai, diskoa geratu nuen, urduri eta haserre. Taldearekin ensaiatzen. Baina zenbat gezur ridikulu esan nituen ezkontza hartan?
‎Nire pitxi bakanak, aitaren urrezko erlojua, Soteroren txanpon bilduma... dena utzi bezala zegoen. Baina zenbat eta gehiago begiratu, orduan eta nabarmenagoa egiten zitzaidan norbait ibili zela nire gauzetan.
‎Mota guztietako jendeak mespretxatu eta gorrotatzen ditu; haietako bat jaiotzen denean, zantzu txarreko gauzatzat hartzen da, eta haien jaiotza ardura bereziz jartzen dute erregistroan; beraz, erregistroa kontsultatuz jakin daiteke haien adina, nahiz eta azken mila urteotakoa bakarrik izan den gordea, edo aurreragokorik izan bada, denborak edo gizarte istiluek desegingo zuten. Baina zenbat urte dituzten kalkulatzeko bide arrunta, zein errege edo pertsonaia ospetsu gogoratzen duten galdetzea da, eta gero historia kontsultatu, zeren eta, derrigorrez, haiek gogoan duten azken printzea ez baitzen hasiko erreinatzen beraiek laurogei urte bete eta gero.
‎Kuriosoa da baina zenbat eta gehiagotan irakurri Madame Bovary, orduan eta konbentzituago nago nobela horren balioaz. Maisulana iruditzen zait liburua, handia Flauberten talentua.
‎Txapitulako leihoaren kontra tinkatu zen eta gutuna berriro irakurtzen ari zen amorruzko irri murrika. Baina zenbat eta gehiago tinkatzen zuen bere aditasuna, hainbat eta nahastenago ziren bere ideiak. Berriro hura ikusten zuen, entzuten zuen, bere bi besoez inguratzen zuen, eta ariete kolpe handika bere bularpean jotzen zuten bihotz taupadak bata bestearen segidan agudotzen ziren pausagune desberdinka.
2013
‎– Baina zenbatetan erran behar ote diat Yazîd galdu nuela eta ez haudala hi galdu nahi. Batzuetan, izan ere, suak hire begi horiek hartu eta, halakoetan, zernahi egiteko gai haizela pentsatzen diat?
‎– Baina zenbat falta izan zituen?
2014
‎Ez nian dena kontatu, hori egia duk. Baina zenbat eta gutxiago jakin, orduan eta hobeto ibiliko hintzela pentsatu nuelako izan zuan.
‎819 Baina zenbat mende daramatza pilotak auzoaren teilatuan. Jaso dezatela behingoz, Jainkoaren izenean!
‎877 Jainkoa hitz bat (besterik ez) da (Castilla del Pino). Bai, baina zenbat letratakoa?
‎La race n, y est pas tout, comme chez les rongeurs ou les félins? 842, kuraioski protestatzen duenean, oso zentzuzkoa ematen du. Bakarrik, arrazaren adiera(, linguistiko?) honetan ere ez dakigu hizkuntza doi doi zenbat den, eta arraza, dena ez, baina zenbat bai, baden oraindik, Renanek arrazarena polemikaren suan gutxietsi nahiago baluke ere. Eta badirudi, asko samar dela.
‎Gehienez ere, suspertu egiten zituen, zartailua airean zirtako ozenez astindurik. Baina zenbat hitz ezti abereentzat, otzan eta zuzen aritzen zirenean, alde batera utzirik santu izenez deitzen zienean! Gida bezala erabiltzen zuen sokatxoak ez zuen deustako balio erdi zoraturiko zaldi haiengan, baina eztarritik sortzen zitzaion ahots zakar harekin «na pravo» edo «na levo» esan, eskuinetara edo ezkerretara, alegia?, eta brida handiaz edo txikiaz baino zintzoago zebiltzan.
‎Ainhoaren argazki gehiago behar ditugu. Bat eman digute ikastolan, baina zenbat eta irudi gehiago eta berriagoak, hobe.
‎Egia da, haatik, posibilitate hura behin baino gehiagotan irudikatu zuela Felisak, baita bihozkada bat sentitu zuela ere? baina zenbatetan gertatu zitzaizkion bihozkadak engainu edo iruzur huts bizitzan. Beti!
2015
‎Baietz, alegia, joango naizela. Baina zenbat lagun izango gara??
Baina zenbat kosta zitzaion
2016
‎–Erdibi ezazue bizirik umea, eta eman erdia bati eta beste erdia besteari?. Orduko hartan gauzak ongi joan ziren, baina zenbat eta zenbat epai salomoniko ez ote dira bete hitzez hitz, alegia literalki. Guztiok ezagutzen dugu senitarteko, auzo, lagun, aberkide edo dena delako, halako epai baten biktima izan dena.
‎Giltzaz libratu, ibaira bota? baina zenbat denboraz. Seguru nengoen, orain edo gero, beste kopia bat egingo nuela, oparotasun parerik gabeko mundu batera sartuko ninduen giltzari niola inolaz ere uko egin?
‎Gero eta gizon gehiago hasi dira etxeko kontuetan jarduten; are, batzuen kasuan, bi kideek eskaintzen diete denbora tarte bera etxeko zereginei, emakumeek eta gizonek. Baina zenbat gizonek utzi diote sinesteari etxeko lanak benetan, emakumeen lanak, direla?
‎Berak hala erraten zion erokeria hari, proiektua. Baina zenbat eta aurrerago joan, izutuago zegoen: atzerakorik ez zeukan urrats bat egin behar zuen.
‎Eta txapelketako pitxitxia izango zinela agindu zenigun. Baina zenbat gol sartu dituzu. Zero patatero.
‎ditu, baina zenbat?
2017
‎–Bai, baina zenbat aldiz?
‎Osasun txarrarekin lotzen da sarri gizentasuna. . Erretzaileek osasun arazoak izateko aukera gehiago dituzte, baina zenbatetan galdetzen da elkarrizketetan erretzailea zaren. Gizentasunak baino kalte gehiago egiten dio diskriminazioak edo entzun behar izaten ditugun komentarioek gure osasunari?.
‎Baikortasunari neurria jarri dio, dena den, Garciak. . Gu laguntzeko gaude, eta lortu dugun izenarekin, badugu aukera gainera, baina zenbat kostatzen den oraindik pobrezian zaudela onartzea, batik bat herri txikietan eta?. Egoera isilik mantentzen duten horien artean, kaleratzeek jarraitu egiten dutela dio,, inolako errukirik gabe?.
‎ditu, baina zenbat?
2018
‎Eta zuetako batzuek galdetuko duzue ea zelan izango den Xabi, bera aitari leial izan bazaio. Baina zenbat bider ez zarete gai izan aita ala ama, zein duzuen maiteen erantzuteko. Zergatik ez zitzaien gure Xabi maitea biei leial izango?
2019
‎Egun batzuk ia lorik egin gabe igaro nituen. Batzuetan pentsatzen nuen irakurritakoa asko gustatu zitzaiola esateko deituko zidala, baina zenbat eta denbora gehiago pasa, nire itxaropena ahulduz joan zen. Une batez damutu egin nintzen.
‎–Ikusi zintudan lehenengo aldian, esan zuen enperadoreak?, etxe baten horman bermatuta zeunden, sorbaldak apur bat gorantz altxaturik, ihes egin edo ezkutatu nahi bazenu bezala, lotsati eta izu txori bat nola, halaxe zeunden, kizkur gaztainkarak bekokian. Begiratu nizun eta jakin nuen zintudala ahantzi, zugan pentsatu nuela gau eta egun. Baina zenbat eta gehiago hurbildu, hainbat urrunago ikusi uste zintudan, begiratu bakoitzeko gehiago aldentzen zinen nigandik, hain iritsiezin, betiko galdu izan bazintut bezala. Eta gero, etorri eta nire ondoan zeundenean, nire besoen artean, mirari bat edo amets bat zirudien.
‎– Baina zenbat egunez? –ekin nion berriz, are izutuago.
‎–Saiatu haiz ni konbentzitzen, baina zenbat eta hik hitz gehiago egin mundu horretaz, orduan eta absurdoago egiten zaidak. Lotsagarria duk eta iraingarria egiten zaidak ikustea zenbat ordaintzen duten klubek (ehunka eta milioika euro, bai!) futbol izarrengatik, Lurraren hainbat tokitan miseria eta gosea nagusi diren bitartean:
‎Ikusten ari garen bezala, hizkuntzaren kalitatearen inguruko kezka oso zabalduta egon da euskaltzaleen artean, baina zenbat buru hainbat aburu, denek kalitate hitza erabili arren, azaltzen ziren ikuspegietan aldeak oso handiak ziren. Txostenean, guk behinik behin, euskararen kalitateaz zer ulertzen genuen zehaztu nahi izan genuen, eta aurkeztu genuen formulazioaren bidez, kalitatearen inguruko eztabaida oinarri berrietan kokatzen saiatu ginen.
‎–Hirugarrena? Baina zenbat hil zituen tipoak? –Leire guztiz nahasita zegoen.
2020
‎Climate Centralen ikerketa horretara etorrita, haiek ez dituzte kontuan hartu kostaldean gaur egun dauden defentsak. Diotenez, uholdea txikia denean, nahiko ondo egokituko da, baina zenbat eta uholde handiagoa izan, ziurgabetasuna eta akatsak ere handiagoak dira". Horregatik, Sainz de Murietari garrantzitsua iruditzen zaio" joerei" erreparatzea eta ez hainbeste ikerketen hitz xeheari.
‎Bidasoa ibaiaren ertzik ertz, San Migelko tren geraleku zaharrerantz dator, ke arrastoa airean. Baina zenbat eta hurbilago, orduan eta txikiago. Txikitzen eta txikitzen ikusi dut" tren txikitoa", harik eta, geralekura iristekotan nintzela, desagertu den arte.
‎Esaera da" balizko errotan, irinik ez". Baina zenbat gose ez ote du berdindu Infernuko errotako irinak. Garai batean, errota hori bazenik ere ez zekiten agintariek.
‎Behin bakarrik izan zuen haurduntzeko gogoa, baina zenbat eta erabakia gehiago atzeratu, orduan eta gehiago gogo urritzen zen. Amatasun senik ez zuela aitortu eta biharamunean joan zen Iñigo etxetik, Pello atxilotu eta handik gutxira.
2021
‎Historia osoaren zirriborro bat baino ez zaio iritsi, arbasoen egitandia goraipatzen duena, lerro zuzen bat liburuetako mapetan. Baina zenbat sigi saga ez zuen izan bide hark.
‎Ez diot ukatuko gure irakasle zintzo programatuari xede batzuk betetzeko metodologia pedagogiko egokia erabili zuenik. Askok ikasiko zuten zer egoeratan idatzi zuen Ezustekoaren sinfonia, 94.a, baina zenbati arindu ote zitzaion barrena haren 2 mugimendua entzunda. Ez dut galdetuko zenbatek entzun duten.
‎Xorino baten kalitzea (Matar a un ruiseñor) eta Dokan Deuna (Sandokan). Bigarrena ulertzeko denbora apur bat behar izan nuen, baina zenbat barre egin nuen ezin dizuet kontatu.
‎Denetik daukagu baina gutxi. Poeta liriko handiak izan ditugu, baina zenbat. Zenbat dugu poesia sozialetik?
‎KULTURA askotan zerua eta lurra izan dira oinarrizko lehen indarrak, gurtzeko lehenengo jainkoak, unibertsoa esplikatzeko lehen asmakizunak. Eboluzioaren eraginez Homo generoko animaliek beren buruen ezagutza eta kontzientzia lortu zutenean, eta, irudimenaren bidez, jasotako esperientziaz gain etorkizuna nolakoa izan zitekeen asmatzeko edo irudikatzeko gai egin zirenean, sekulako jauzia egin zuten aurrera, baina zenbat buruhauste ez ziren erori gure gainera hiltzera kondenaturiko bizidunak ginela konturatzean. Nor gara?
2022
‎Bikotekidea bi herenera bueltatu ahal izan da lanera. Baina zenbatek dituzte guk ditugun lan eta bizi baldintzak. Hor dago koxka.
‎Etorkizuneko helduen osasun integralaren jatorria hor dago. Ez diot zentzu produktibo bat eman nahi, baina zenbat diru xahutzen dugun sexualitate, tratu on eta adikzio programetan. Estatu batentzat merkeagoa da haurtzaro sostengatu baterako oinarriak jartzea, bizitzaren hasiera desegoki eta eskas batek dakartzan arazoak konpontzea baino.
‎Bere adin inguruko mutil bat eta neska gazte bat ziren. " Baina zenbat urte ditu neska horrek, hamalau bat?". Neska lodikote txikiak eskuan zuen pistola ikusi zuen lehendabizi, baina, hogei bat metrora zituela, mutil altu, burusoil eta bizardunak ere beste bat zuela ohartu zen.
2023
‎Baina, gaur egun, Levallois Constructions eremu osoaren %43, 7ren jabea baldin bada bakarrik, zenbat pertsonaren artean banatu zen tarta? Lau zati dauzka oraino eskuratu gabe, baina zenbat dauka bakoitzak. Zenbat jaberi erosi dizkie zatiak orain arte?
‎Bada garaia nire bizitzatik aldentzeko, ezta? Baina zenbat eta ahalegin handiagoak egin sendatzeko, orduan eta gehiago zabaltzen zen mina; lehen hilekoarekin zikindutako kuleroak xaboi pastillaz igurtzi ahala orbana gero eta gehiago zabaltzen zen bezala. Zenbat eta gehiago saiatu mina saihesten, zenbat eta azkarrago joatea nahi, orduan eta min handiagoa ematen zidan.
‎ez ezan ezer egin, eta ez haiz ezer izango. Baina zenbat energia erre behar izan nuen urte nagi haietan, hondoa ez jotzeko. Arratsalde batzuetan, hiru ordu ematen ditut geometriako ariketak ebazteko ahaleginean, lerro zuzenak eta perpendikularrak marrazten, Aznavour-en kanta bat buruan bueltaka dabilkidala.
‎Bazekien ona zela hori, minak esan nahi zuelako umea bultzaka zebilela irteteko. Baina zenbat denbora zuen. Ordu batzuk?
‎Purutasuna nagusi. Baina zenbat zabor teknologiko eta zenbateko kontsumo energetikoa eragingo du sistema berri horrek. Eta nor egongo da hiriko txizari eta kakari begira, adi adi, bere arreta zikinkerietan jarrita?
‎" Orain ikusten dut ze aberasgarria den eremu batzuetan talde on baten parte izatea. Badauzkat taldeak aurrez aurre ez garenak ezagutzen, baina zenbat laguntzen didaten eta zenbat ikasi dudan. Ze garrantzitsua den zu baino gehiago dakien jendearekin elkartzea, komunitate bat sortzea, ikasteko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia