Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 173

2001
‎‘Nahi duzuna esango duzu, baina susmoa dut inor ez dela euskalduna frustraziorik gabe, etsipen sakon hori gabe. Horrelakoak zarete nik ezagutu ditudan euskaldunak, aita eta bere lagunak, Manuel, zuek.
‎Don Patriciok gaztelera arraroz hitz egiten zuen. Ez zuen egundo azaldu zergatik egin zuen ihes Filipina urrunetatik, handik alde egin baldin bazuen, Kalaportuko zoko hartara, baina susmoa eta zurrumurrua zen erbesteratuta edo zoritxar ilunen batengatik ihesean etorria zela. Baina etxea zaharra zen, hormetan gora hazitako huntzak eta jardineko arbola arraro handiek erakusten zuten bezala.
2002
‎Eta ez dut jakin zehatz erantzuten. Baina susmoa izan dut badela, izakion barnean, norberaren funtsari dagokion zenbait une berezi, bestela adierazi ezin daitekeena, eta horixe litzatekeela poesia.
‎Jada arlo zientifiko gehienetan oinarrizko hiztegiak existitzendira, bederen. Baina susmoa dugu hiztegiak ez direla aski terminologia benetanfinkatzeko. Izan ere, jende gehienak nekez jotzen du hiztegietara, edota beste erremediorik ez duenean bakarrik.
‎Ez nuke nahi, esan bezala, inork ere iradokizun hauek politika jakin batzuen kontrako erasotzat hartzea, ez baita hala. Baina susmoa dut gauza hauetan zuri euskararekin zure lagun erdaldunari gaztelaniarekin gertatzen zaiona gertatzen zaizula: hola hitz egiteak ez dizula inolako kezkarik sortzen, hizkuntzaren gaineko kezka seriorik gaztelaniak inoiz ere izan ez duelako, eta euskarak izan duena galtzeko bidean delako.
‎Ez dakit nik, egia esan, garbiago mintzo gaitezkeen, eta ez dakit zuk zeuk beste arrazoiren bat jarriko zenukeen zerrenda horretan, baina susmoa dut elkarrizketa horiek, hotz hotzean hartuta, gure frustrazio pertsonalen ispilu baizik ez ote diren, nahiz normalean kontrako interpretazioa egitea nahiago izaten dugun, euskaldunon lasaigarri: denak euskararen alde.
‎Emakumeak, gauzak normal badoaz, geroz eta presentzia handiagoa izango  du gure literaturan, ingurukoetan bezala, eta, agian, horrek ikuspuntu aniztasun handiagoa ekarriko du, oso positiboa izan daitekeena. Baina susmoa dut liburu txarren portzentaia gizonezkoek merkatua erabat menderatzen zuten garaiko beretsua izango dela.
2003
‎Eta bigarren susmo hori izan zen entziklopedia saltzaileak berak debekatu ziola Luvinori entziklopedia erakustea, auskalo zeren truke. Baina susmo primarioa iruditu zitzaidan hori, kategoria txikiko susmoa. Iruditu zitzaidan Luvino eta entziklopediaren arteko harremana konplikatuagoa zela, txapuzeroagoa.
‎Berari, ez dakit zergatik. Baina susmoa nuen laster jakingo nuela.
2004
‎Ez dakit zergatik, baina susmo txarra hartzen diot honi.
Baina susmo txarra hartzen zenion lehentxo eta.
‎Ez dakit, baina susmo txarra hartzen diot.
‎Hoteleko tabernan eskatu zuen whisky botilaren erdia edan izana gogoratzen zuen. Baina susmoa zuen oroimenak huts egiten zion une lauso hartatik aurrera gertaturikoak askoz ere larriagoak izan zirela. Adibidez, ez zuen gogoan gelara igo izana.
2005
‎Hori beti Espainiako agintariek finantzatua egingo litzateke. Ikusteko dago hori noraino betetzen den, baina susmoa dut horrek baduela ibilbiderik.
Baina susmoa daukat hurrengo urteotan Gasteizko Legebiltzarrean egingo dela, ezarian ezarian, gaur eta hemengo emakumearen irudi publikoa finkatzeko bide dezente. Diputatuen erdia gehi bat, presidentea barne, andrazkoak izateak berekin ekarriko du emakumezkoen ahots eta esapideak, jarrera eta itxura askotarikoak ohiko bihurtzea.
‎susmo bat baino gehiago ere bai? mutil hura zertaz ari zitzaion zer deigarri hartaz ari zitzaionean; baina susmotik ziurtasunerako jauzia nahi zuen, nahiz eta, beste alde batetik begiratuta, beldur zen, ez baitzekien halako mutil baten aurrean bere nortasunari eutsi ahal izango zion, hain zirudien Tommy Tomek, gutunean idatzitakoaren arabera, lotsagabea eta ausarta.
‎–Gaur jakin dut, ditxosozko papertxo hori komunean kolorez aldatu denean, baina susmoa lehendik nuen eta egunik egun handitzen joan da.
2006
‎–Horixe izan zen berak erabilitako hitza –aitortu zuen Geppertek– Brissonek ere hartua du erretreta, baina ez dut uste nirekin joateko gogorik izanen duenik. Berriro deituko diot, eta zuk errandakoak kontatu, baina susmoa dut alferrik izanen dela. Lastima, Brisson ere buru belarri aritu baitzen ikerketa ustel hartan.
‎Aneri deigarria gertatu zitzaion aitak" alde egin" hitzak erabiltzea, baina ez zen argibiderik eskatzera ausartu. Urtetan zehar, Anek behin baino gehiagotan izan zuen gogoa aitonaz galdetzeko, baina susmoa zuen aitak gaizki hartuko zuela galdera. Aitona Matias familiako tabua zen, eta haren izena ez zen aipatu ere egiten.
‎Tira, bazuen Lluis Muntanerren semearen zenbakia... baina zer erran behar zion? Barkatu, baina susmoa dut aitonak zure aita hil zuela. Aitzakiaren bat asmatzen ahal zuen, baina ez zuen gustuko gezurra erratea.
2007
‎Boas ez da hizkuntzaren determinista, baina bere ikerketa etnologikoetan indio amerikarren hizkuntzek munduaren eta esperientziaren klasifikazioak hagitz bestelakoak zituztela nabarmendu zuen (beti ailegatzen diren koloreen eta eskimo edo inuiten elurizen ugarien adibide famatuak harenak dira) 1488, eta horren garrantzia biziera sozialean azpimarratu1489 Antropologo gisa, gizarte batean eta kultura batean hizkuntzak jokatzen duen rolak interesatzen zuen. Ez zuen zalantzarik, printzipioz edozein kulturak (hizkuntzak) behar duen edozer gauza espresatzeko, ahala baduela; ezein hizkuntzak ez duela bere taxu mofologikoagatik erremedio gabe kulturaren garapena eragozten edo balaztatzen1490 Baina susmoa zuen, hizkuntza eta kultura biak batera garatzen direla, eta, inkontzienteki, elkarri eragiten diotela1491 Nolanahi ere, kultura hizkuntzaren menpeko baino gehiago, hizkuntza ikusten zuen kulturaren menpeko1492.
‎Atseden poxi bat eman nahi zion beharbada, baina susmoak areagotu egin zitzaizkion, eta ez zen bertze modu batean izaten ahal. Alberto Jose, bera bezala, Aleidaren intimitatearen jakinaren gainean zegoen, eta orduan konprenitu zuen sándalo seleste temati hura aipatu ziolarik zergatik paratu zitzaion terminologoa sutan.
2008
‎Oso ongi: Nafarroako historia delburgotarra (barkatu itsuskeria) aldatu beharra dago, baina susmoa dut guziok ez gatozela bat nola, nora, ezta zer aldatu behar den erabakitzeko orduan.
‎Balio lezake irudiak, egia da, baina susmoa dut gehienetan ez dela borondate kontua integrazioarena. Gehienetan portuko sarrera itxita egoten da eta.
‎Hola 1921ean Sociedad de Eusko Folklore sortu zuen Gasteizko seminarioan, euskal herri kultura, bereziki erlijiosoa aztertzeko xedez, eta bide batez apaizgaiek gero arituko ziren herri inguruneetako kultura ezagut zezaten. Seminarioan ezaxola zen nagusi haien lanarekiko, baina susmo eta salaketa politikoek azkenean 1924an bertan behera bota zuten Seminarioko mintegia. Horregatik mintegia eta aldizkaria Eusko Ikaskuntzaren baitara igaro zituen Barandiaranek Laboratorio de Etnología y de Eusko Folklore izenaz (eta aldizkaria Anuario de Etnología y Eusko Folklore).
‎Niregatik balitz, bizkarrak jaso baino ez nukeen eginen, baina susmoa dut, aitaz akordatu naiz susmoa izatean, erantzunen bat eman beharra dudala, begi harro horiei hesi bat paratu, nolabait. Harroak dira benetan, pentsatu dut; ongi begiraturik, izu antzeko bat nabari zaie sakonean.
2009
Baina susmo horretaz gainera, galderaren bat ere badut: zer egiten dugu ezezagunekin?
‎Hori ez nien arestian esan, ezohiko bilera haren arrazoia azaltzeari korrika eta presaka ekin nionean, baina susmoa baino gehiago zen. Azkenaldian, farolen jiran ibiltzen diren tximeleta marroi iletsuen gisara, ilunabarrero itzal bat hurreratzen igartzen nuen gure ezkaratz ingurura.
‎izugarri gustatuko litzaidake neure keinu hori ahaltsuago izatea, eskailera kolpetik igo ahal izateko; esan nahi dizudana da izugarri gustatuko litzaidakeela zure nebari agerian aurre egitea eta korura joaten jarraitzea, adibidez, jakin dakidan arren nekez joango naizela? ni ere, zu bezalaxe, beldurrak kikilduta nago-eta, ni ere ez bainintzen martiri izateko jaio, agidanez; izan ere, zure ahizpa Maria Bibiana baino koldarragoak gara, dudarik ez, baina susmoa dut berak baino gehiago maite ez ote dugun bizia: nahiago dugula, alegia, geure bizia bizi, bizia eman baino!
‎ORDEZKARIA. Baliteke. Baina susmoak ditugu eta egia argitu nahi dugu.
‎Telekomunikazioen Merkatuaren Batzordeak (CMT) uste du bere sareetan deiak amaitzeko zerbitzuengatik operadore mugikorrei aplikatzen zaizkien handizkako batez besteko prezioak jaisteko tartea dagoela, hau da, “glide path”. “Oraindik ez dauzkagu egindako azterketen emaitzak, baina susmoa dut oraindik ere badagoela tarte bat amaiera mugikorren prezioak jaisteko”, esan zuen atzo Reinaldo Rodríguezek, CMTko lehendakariak, eta espero du “glide path” i buruzko txosten berria, non espero baita terminal mugikorren gehienezko prezioak murriztea, abuztua baino lehen prest egotea. Apiriletik, Telefónica Móviles, Vodafone eta Orange, eta haien Operadore Mugikor Birtualek (OMB) prezio bera kobratzen diete lehiakideei, beren sareetan deiak amaitzen uzteagatik, 0,07 euro minutuko.
‎Ni, izatez, baikor samarra naiz, eta nahiago dut etorkizuna ona izango dela sinestea. Esparru politikoan ez dut ikusten aterabide garbirik, baina susmoa dut galdera egitean sexualitatea zeneukala buruan; hiru hamarkadatan izugarrizko aurrerapausoak eman ditugu, baina...
‎Zuzendariaren amonak bere ostatuan lo egiten zuen gizon bat maite izan zuen, baina susmoa dauka dozenaka emakume hil zituela.
‎Dena den paperezko liburuak desagertuko diren eztabaida hau ere antzua da; borroka honetan, beste arlo batzuetan bezala merkatuak markatuko du bidea, merkatuak alde batera joz gero, jai baitaukagu irakur zale tradizionalen baloreak defenditzea, diskoetako binilo entzule amorratuei duela urte gutxi gertatu zitzaien bezala. Oker izan naiteke (oker banintz poz handia hartuko nuke) baina susmoa daukat jarrera nabaria dela liburu elektronikoen alde, hasierako bidean izan bagara ere.
‎Susana Grisok gidaturiko saioan, azkenaldian, Espainiako Estatuko hainbat hiri handietako arazo nagusi bezala berau kokatu dute, horretarako hainbat bideo, argazki eta testigantza jendaurrean azalduz. Baliteke azken garaietako krisialdiak jende ugari bultzatu izana lanbide horretara, baina susmoa dut ez dela hainbesteko igoera izan. Ez behintzat saldu nahi diguten bezala.
‎Gehiago ere esango dizut: ...tsuago izatea, eskailera kolpetik igo ahal izateko; esan nahi dizudana da izugarri gustatuko litzaidakeela zure nebari agerian aurre egitea eta korura joaten jarraitzea, adibidez, jakin dakidan arren nekez joango naizela... ni ere, zu bezalaxe, beldurrak kikilduta nago-eta, ni ere ez bainintzen martiri izateko jaio, agidanez; izan ere, zure ahizpa Maria Bibiana baino koldarragoak gara, dudarik ez, baina susmoa dut berak baino gehiago maite ez ote dugun bizia: nahiago dugula, alegia, geure bizia bizi, bizia eman baino!
‎Ez, baina Anandak beste filosofia bat dik bizitzaz, ez lukek gauza izango; eta arreba ere ez. Baina susmoa, lokietan jo eta jo: bere buruaz beste, Josetxok bezala, amildegia, gorputzak hutsean behera, ostia, ez, ez, ez.
‎Zahartzen ari naiz, ez daramat garai bateko bizitza, baina susmoa dut orain ez ote dugun justu horixe, literaturaz jardutea alegia, saihesten.
2010
‎Ez dakit zer ikuspegi duen Euskal Herriak independentismo katalana azkenaldian ematen ari den ikuskizunaz, baina susmoa daukat harridurazko ikuspegia behar duela izan, egiaztatu duelarik independentistak berak direla bidea oztopoz betetzen ari direnak, hain zuzen ere, aurrerantz jauzi egiteko hogeita hamar urte hauetako garairik onena den honetan. Izan ere, nolanahi begiratuagatik, oso nekez ulertzen baita haren autozatikatzea.
Baina susmorik baduzue?
‎Zientzialariek ez dakite ziur zer dela eta eragin duten hirugarren belaunaldiko onddoek hazkuntza handiena, baina susmoa dute gene aniztasuna dagoela horren atzean. Izan ere, belaunalditik belaunaldira gero eta ugariagoa da gene trukaketa eta segregazioa.
‎ez haien mailan, bistan da, baina bai neurean; ez naiz, ondorioz, mistikaz ex cathedra mintzatuko, mundu hori, mistikarena? dastatu eta betean bizi banu bezala, gezurra esango bainuke; baina susmoa dut baietz, badagoela mundu hori, guztiok dugu mistizismoaren hazi hori, Bergsonen esanetan?: inoiz ere usaindu izan dut, bizpahiru bider bai?
‎Zu hil zinen, Franco hil zen? onartu zuten espainiarrek beren konstituzioa, ez dakit, baina susmoa dut konstituzio honek, demokraziaren eta monarkiaren kontzeptuak batzen dituenak (monarkiko nostalgikotzat ere hartu duzu zeure burua zeure idazkian, halako batean?), guztiz aseko zintuela?: zergatik, baina, ez du konstituzio horrek herrien autoderminazioa ahalbidetzen?; zergatik ematen dio konstituzioaren zortzigarren artikuluak armadari lurraldea zaintzeko erantzukizuna, eta zergatik bihurtzen ditu fusilak eta tankeak halabeharrezko eta ezinbesteko batasunaren berme?; zergatik da euskara eskubidea eta espainiera obligazioa?, eta abar eta abar; frantsesekin ere halatsu?
‎Otegik ere ez daki nondik nora atera zen informazioa, baina susmoa du, Egigurenek bezala, entzuketaren bat izan zela iturburua: –Bi irakurketa egin daitezke.
‎Eta lehen arazoa, Otegiren beraren espetxeratzea izan zen. Azkarregi zen prozesu hasi berria krisi sakonean sartzeko, baina susmo txarra hartzen hasteko nahikoa arrazoi bazegoen. –Nire espetxeratze hura sintoma nahiko kaxkarra izan zen.
‎Miarritzeko aireportuan, kasualitateak zer diren, Genevan aurrez aurre izango zituztenen alderdikide ezagun batekin egin zuten topo, Odon Elorza Donostiako alkatearekin. Ez zioten, noski, nora eta zertara zihoazen esan, Donostiako alkateak galdetu ere ez zien egin, baina susmoren bat hartuko zuen akaso, aireportuan ikusi zituenak, hain zuzen ere, Batasuneko negoziazio taldeko kideak zirela akordatuz gero eta, horrez gain, Otegi nahiz Etxeberria auzipetuta zeudenez Estatu espainiarraren mugetatik ateratzea debekatuta zeukatela gogoratuz gero. Elkar agurtu,, zer moduz?
Baina susmo hutsagatik ezin diogu poliziari deitu.
‎Oihanak ez zekien zer zen gangsterrarena egitea, baina susmoa zuen" nahiko arazo" horiekin aitari buruz ari zela, eta bere baitan erabaki zuen amari entzungor egitea eta lehengo moduan jarraitzea, aitari ere horixe gustatuko zitzaiolakoan.
‎Zuk amona goxo moduan ezagutu zenuen eta nekez imajinatuko zenuen zahar jantzi apain haien azpiko emakumea, nik ere erdizka bakarrik barruntatu nuen eta. Haren xehetasunik ez dizut hemen adieraziko, baina susmoa baino gehiago dut nahi beste bizi izan barik joan zela mundu honetatik, gustura egingo zituzkeen hainbat gauza egin gabe, pozik ikusiko zituzkeenak ikusi gabe, tartean zu nola hazten zinen. Gure aitaren izaera espartar horrek izango du zerikusia, baina ez diot aitari ezer leporatuko, amak huraxe aukeratu eta huraxe maite izan baitzuen beste inor ez bezala; bakarrik esan nahi nuen, amaren goiztiar hark pentsarazi zidala, beharbada, bizitza bakarra daukagula eta bizialdi honetan egiten ez ditugunak egin gabe joango garela; Fernandoren egia da esaten ari naizena, ondo asko dakit, baina jakiteaz gainera sentitu ere egin nuela esango nuke nik.
‎Zuk miresten zenuen eta miresten duzu Einstein; ulertu ere, ulertzen zenuen, unibertsoari begira, liluratuta eta sorginduta gera zitekeela; zuk ez zenuen, antza, dohain hori —munduaren ederra globo bat bezala agertzen zitzaizunean ere, beti agertzen zitzaizun, halaber, eskorpioi hegalari bat, globoa erremediorik gabe zulatzen zizuna—, baina nik bai; hala ere, ni ez naiz Santa Teresa, ez naiz Donibane Gurutzekoa eta ez naiz Maria Angeles Sorazu; ni ez naiz mistikoa; edo bai, banaiz: ez haien mailan, bistan da, baina bai neurean; ez naiz, ondorioz, mistikaz ex cathedra mintzatuko, mundu hori —mistikarena— dastatu eta betean bizi banu bezala, gezurra esango bainuke; baina susmoa dut baietz, badagoela mundu hori —guztiok dugu mistizismoaren hazi hori, Bergsonen esanetan—: inoiz ere usaindu izan dut, bizpahiru bider bai...
‎/ Ez dut izan gozoa/ pasadizo hau Madrilen" —, Espainiako legeriak debekatua. Zu hil zinen, Franco hil zen... onartu zuten espainiarrek beren konstituzioa —ez dakit, baina susmoa dut konstituzio honek, demokraziaren eta monarkiaren kontzeptuak batzen dituenak (monarkiko nostalgikotzat ere hartu duzu zeure burua zeure idazkian, halako batean...), guztiz aseko zintuela—: zergatik, baina, ez du konstituzio horrek herrien autoderminazioa ahalbidetzen?; zergatik ematen dio konstituzioaren zortzigarren artikuluak armadari lurraldea zaintzeko erantzukizuna, eta zergatik bihurtzen ditu fusilak eta tankeak halabeharrezko eta ezinbesteko batasunaren berme?; zergatik da euskara eskubidea eta espainiera obligazioa?, eta abar eta abar; frantsesekin ere halatsu...
‎Torturatu zutela ezkutatu nahi izan zien semeak gurasoei, ez zuen ordea ama engainatu lehen bisita hartan. Antzerkia egin zigun ezer ez erakusteko, baina susmo txarra hartu nion. Ezer ez esan arren, susmoak laster areagotu ziren.
‎Laguna ohartu zen ezohiko zerbait gertatzen zitzaidala, halere ez dut uste elkarrizketa entzutera ailegatu zenik, baina susmoa hartuta zebilkidanez distantzia errespetatu ez, eta sartu egin zen nire eremu espazialean. Aurpegitik hogeita hamar zentimetrora neukan.
2011
‎Edo, hobeto esanda, non uste duzu hartuko dutela? Amazigh.Baliteke oker egotea, baina susmoa daukat Gaddafi Libian dagoela oraindik. Edonon egonda ere, anekdota hutsa baino ez da egun, Libiako gobernu berria Tripolin baitago jada, eta nazioarteko ia onespen guztiekin.Nola ikusten dute hor NATO?
‎Bai, benetan maite dituen norbait arduratu litzateke dituzten gorroto eta erresumin txinpartak baretzeaz, euren arimak, bihotzak eta buruak atzera bueltarik gabe galbideratu ez daitezen. Baina susmoa daukat inguratzen dituztenak, edo oso pozoituta daudela dagoeneko, edo Espainia birfrankista berriz ere Handi sentitzeko erabiltzen dituzten lema unionista eta patriotiko horien benetako gidari eta babesleak direla. Norbaitek ohartarazi lituzke AVTko kideak, hainbat agintarik absolutismo zantzuak eman nahi dizkietela.
‎Baina ez bidesariak ordaintzeko egon behar lukeen lekuan, bankuan baizik. Aitorri esan behar nioke, berak pozik ordainduko baitu, baina susmoa dut horixe bera dela nahi ez dudana, fabore bat egin diezadan alegia.
‎–Ez dakit ohartzen zaren, Armentia, erran zuen azkenean?. Baina susmo eta aieruak besterik ez duzu.
‎Ordura arte egin duen lanak ez du aparteko oihartzunik izan. Hainbat erakusketa egin ditu, baina susmoa du ez dela bere lanean asmatzen ari. Zirriborro batek erakarri du begirada.
‎Ez dakit zer gertatzen ari den, baina susmo txarrak ditut.
‎Ez dakit ziur, baina susmoa dut 18kk dituela denak batera bota.
‎LEO. Ez, berez ez, baina susmo txarrak hartuta dago eta. Beldur naiz... ez ote zaitudan zu ere nahastuko.
‎ITXASO badoa. NEKANE deskolokatuta, baina susmoak hartuta.
‎ABEL. Ez. Baina susmoak ditiat. Baieztatu gabe oraindik, baina!
‎Zaindu hadi... Gorriyaren izaeragatik izan liteke gutunaren hoztasunarena, baina susmoa hartu nuen zerbait edo norbait tartekatu zela bion artean. Inork nitaz hitz egin edo idatzi ziola, alegia.
‎Zergatik ez zitzaidan komeni, ez dut sekula jakin. Susmatzen dut politika zegoela tartean. Erramun tradizio nazionalista oso errotuko familia batekoa zen?, baina susmoa da, besterik ez. Jakingo bazenu zenbat istorio ilun bururatu izan zaidan debeku haren kontura!
‎Hasiak gara galdetzen kultura emantzipaziorako bide barik, ez ote den entretenimendurako eta distrakzio ordenazalerako merkantzia. Hezkuntzak askatu gaitu, baina susmo latza piztu zaigu zer dela eta munduko gizarterik jantzienek egin dituzten horrorerik handienak. Hasi gara galdetzen ekonomia zertarako darabilgun, miseriatik atera eta duintasun materiala ziurtatzeko, edo geure buruak amildegi ertzera eramateko.
‎Espero bezala, arroza prestatu digu" aspaldiko partez" sukaldariak baina, osagarri gisa, barazki pixka bat nahastu dio, eta haragi puska miko batzuk ere azaldu zaizkit tarteka. Ez dut, noski, arrastorik utzi, baina susmo izpi bat gelditu zait hala ere sabelean. Aukeran gozo iruditu zait jakia, eta mutila atzera agertu denean handik gutxira, jeneroaren berri galdetu diot.
‎Zergatik diozu hori?, galdegin zion neskak. Jendeak oso ongi erantzun du, hori egia da, unibertsitatetik ikasle ugari arrapaladan ateratzea lortu dugu baina susmo txar bat daukat, zer ote dagoen honen guztiaren atzean galdetzen diot neure buruari. Zer esan nahi duzu, Fabio?
‎– Rubio eta biok geratzen garenez bizirik, edo erdi bizirik, ez dakit zergatik, baina susmoa dut nigana jotzea lehenetsi duzula. Beharbada baduzulako Rubioren bizimodu jainkojalearen berri.
‎Ahaztura honek adieraz zezakeen ez zela ezta kontu nagusia ere. Setienen osasunaz has nintekeen, baina susmoa nuen hori, hori jakitea, ez zela Martinen galderaren xede nagusia.
2012
‎Bestela, nobedadeak eskertuko lirateke albistegietan, gaurkoa bezalako manifestazioen inguruan. Baina susmoa dut zera batzuk gehixeago kostako direla aldatzen. Ea. Hitz egingo dugu datorren telebista urtean.
‎2 Kataluniakoak sekulako oihartzuna eta eragina izango du etorkizunean Euskal Herrian, eta EAEn batez ere. Horrek kanpaina osoa baldintzatu du, baina susmoa dut ezustean hartu dituela guztiak. Alderdi konstituzionalistak kanpainan oso mezu sinplistak botatzen ari dira krisiaren gaia saihesteko.
‎Guk sinetsi, eta ez genion aipatu ere ekintza ze egunetan egiteko asmoa genuen, badaezpada??. Ez zizkidan askoz ere xehetasun gehiago eman, baina susmoa dut, Aramburuk erabili zuen tonu ironiatsuagatik, horretaz gain nahikoa antiabertzalea iruditzen ez zitzaielako bota zutela, edo ez zutela onartu?.
‎«Edonola ere, gaixotasuna benetakoa izan ala ez, zaila da jakitea zein puntutaraino zen zehatza Kafkaren plana 1917an, Felicerekin betirako apurtu zuenean. Nik esango nuke, baina susmoa besterik ez da, hasieran ez zuela guztiz pentsatuta, inprobisatzen joan zela, 1924an desagertzeko erabakia hartu zuen arte. 1917 ondorengo urteak, izan ere, oso mugituak izan ziren Kafkarentzat:
‎Silviak jiratuko dio, bere nobia gaztearen bitartez, badaki erretzen duela eta. Raulek urteurrena gogoratuko duen, ez dauka argi, baina susmoa du BBK Liverako sarrerak oparituko dizkiola, urteurrena ospatzeko.
‎Gonbidatuen artean alboz albo bidea eginez, barruko mahai zamau zuri luzeetara iritsi eta ardoa txiri txiri kopa barrura isurtzen nuen bitartean, irrikaz nengoen oso, gizon haren kontakizuna entzuteko. Ez nekien, jakin ere, nondik joko zuen, ezta ideiarik ere, baina susmoa nuen kontu bitxi eta izugarri horietako bat entzuteko parada izango nuela laster.
‎Erretratugileak egun dezente egingo ditu emakumea salatu ala ez erabaki ezinik. Baina susmo bat du: bera seguru egonagatik ere nor izan den hiltzailea, poliziak ez dio sinetsiko.
‎Eta galdetu izan diodanetan ez dit erantzun nahi izan, baina susmoa dut inoiz edo behin aurkeztu izan dela lehiaketa horretara Joxemari Iturralde. Emaitza eskasekin aurkeztu ere, ez baita saridun gisa sekula santan agertu telebistan.
2013
‎Ama semeen harreman zailak lantzen dituzten bi film latinoamerikar saritu ditu epaimahaiak eta Sail Ofizialean ikusi ditugun film onentsuenak, Quai d' Orsay eta Le week end, bi komedia oso europar, gutxiagorekin konformatu behar. Irizpide kontua da, noski, baina susmoa dut zinema jaialdietan beti kostatzen dela gehiago umorean ardazten diren pelikulak saritzea, arinkeria delakoan edo.
‎UPNko erreginaren eta bilorik gabeko alfilaren arteko lehia ikusita, eta azken hori PSNri begira ari dela kontuan hartuta, miresten ditudan zenbait kazetari kezkaturik dabiltza, ea zer egiten ari diren abertzaleak izenez sozialista eta izanaz mertzenarioa den alderdi hori limurtzeko. Eta bai, nik ere nahiago nuke Nafarroan abertzaleak elkarrekin eta ezkerreko indarrekin ibiliko balira, baina susmoa dut balizko koalizio gobernu batean sozialistek buelta emanen lioketela orain arte izan duten jarrerari: Barcinarekin gobernatu dute, oposizioa izateko planta eginez; abertzaleekin, gobernuan parte hartzeko itxura eginez, oposizioa eginen luke, baskoak aginte postuetan egoteko ezgauza direla agerian utzi nahian.
‎Denak iruzurti hutsak iruditzen zitzaizkidan, eta gerora konprobatu dut baietz, iruzurti hutsak direla [barreak]. Baina susmo hori neukan, eta disfrutatzera joan nintzen». Hori zen jarrera, baina ez da erraza izan.
‎Ildo honetan, ez du argitu jeltzaleek Rajoyren dimisioa eskatuko duten ala ez, baina susmoak berretsiz gero, PPk erabakiak hartu ditu, eta hartu ezean, besteek eskatu dizkiogu, esan du.
‎Gehiago esango diat: zerbait irrazionala duk, bazakiat, baina susmoa diat baladalxamstarrak joko handia emango digula. Hik badakik liburu bat idaztea dudala neure beste ilusioetako bat:
‎–Allahren kausaren alde bere bizia ematen duenak zeruan izar bat dik sari, sari guztietan handiena, eta hori ez likek sekula ahantzi behar mujahidin batek?; eta erantsi zuen: . Ez zakiat zergatik, baina susmoa diat hi ez haizela huts egiten duten horietakoa: hire historia horrekin eta hire gogo erabakitasun horiekin seguru ezetz?
‎–guztia nire kontsultan hasi zen, Mâlik etorri zitzaidanean, orkatila bihurritu zuela-eta? (?) biok gara bilatzaileak, Abdel Haqq, baina susmoa dut neure oraingo bide honetan ediren dudala, nik betidanik bilatu izan dudana: kanta eta dantza otoitz bihurtzea, eta nire eguneroko lana, eta nire eguneroko hogeita lau orduak?
‎Ez dakit nola. Antza denez, igarkizun bat baino gehiago dago, baina susmoa daukat elkarrekin bakarrik daukatela zentzua.
‎" Allahren kausaren alde bere bizia ematen duenak zeruan izar bat dik sari, sari guztietan handiena, eta hori ez likek sekula ahantzi behar mujahidin batek"; eta erantsi zuen: " Ez zakiat zergatik, baina susmoa diat hi ez haizela huts egiten duten horietakoa: hire historia horrekin eta hire gogo erabakitasun horiekin seguru ezetz...
‎Gehiago esango diat: zerbait irrazionala duk, bazakiat, baina susmoa diat baladalxamstarrak joko handia emango digula. Hik badakik liburu bat idaztea dudala neure beste ilusioetako bat:
‎"... guztia nire kontsultan hasi zen, Mâlik etorri zitzaidanean, orkatila bihurritu zuela-eta... (...) biok gara bilatzaileak, Abdel Haqq, baina susmoa dut neure oraingo bide honetan ediren dudala, nik betidanik bilatu izan dudana: kanta eta dantza otoitz bihurtzea, eta nire eguneroko lana, eta nire eguneroko hogeita lau orduak...
‎—Sendi hau ikaragarrizko tenkapenean suntsitu duzu, Don Jakue. Ez dakit zertan zabiltzan, baina susmo txarra daukat tenkapen hau gehiegizkoa izan delako; helduentzat eta umeentzat; denontzat. Zer dago zamaketa krudel honen azpian ezkutaturik?
2014
‎Aurkitu dituzten gerra aztarnak borrokako zein fakziorenak diren ez dakite oraindik seguru. Baina susmoak badituzte. Eta aurki argituz joatea espero dute.
‎Launaka esertzen ziren gelan, idazmahaiak parez pare jarrita; eta Maite zen Xabiren aurrean esertzen zena, bere begi urdinekin, buru gaineko bi motots txikiekin eta jantzi garestiekin. Ez zion, ordea, sekula aurpegira begiratzen, eta ez zekien zergatik (ez baitzion inoiz hitzik egiten), baina susmoa zuen baten jantzi garestiekin eta bestearen jantzi merkeekin zerikusia zeukala. Okerrena zen neskak, ustez, Xabirekiko sentitzen zuen mespretxua zela, hain zuzen, Xabik bere buruarekiko sentitzen zuena.
baina susmoa zegoen
‎Ezin dut azaldu, baina susmoa dut.
2015
‎Horra Subilla Gasteizko Frackanpadan entzun genuen galderetako bat. Ezin erantzun zehatzik eman, baina susmoa dut Josh Fox estatubatuarrak 2010ean ondutako dokumentalaren irudi ezagunena sua darion txorrotako ura lau haizetara zabaldu izana erabakigarria suertatu dela haustura hidraulikoa beste ingurumen arazo batzuk baino askoz indar handiagoz itsasteko irudimen kolektiboan. Ia denok dugu frackingaren berri, eta ia inork ez dizu hitz egingo haren alde.
‎Hodei Bila elkartearen ustez, Belgikako Poliziak biziberritu egin du Anberesen galdutako gaztea aurkitzeko ikerketa. Elkarteak azaldu du poliziak ez duela ezer berririk jakinarazi, baina susmoa du azkenaldian bilaketara bideratutako giza baliabideak ugaritu dituztela. Ikerketaren bizkortze hori Galdakaoko gaztea oroitarazteko «azken mugimendu sozial eta politikoen» eskutik gertatu direla uste dute.
‎Inoiz pentsatu izan zuen Martak boxeoaren mundua gorrotatzen zuela. Ez zuen garbiro azaltzen, Andonik hainbeste maite zuena ez gutxiesteagatik agian, baina susmoa zuen boxeoaren inguruko guztia higuingarria egiten zitzaiola. Bazuen motiborik horretarako, bien arteko harremanaren haustura ere, neurri batean, boxeoaren erruz izan zela pentsatzeko aski arrazoi zuelako, boxeoagatik eta boxeoaren inguruko guztiagatik, lehen arrakastaren hordialdian inguratu zitzaizkion neska haiengatik.
‎Kontrakoa diozu orain, baina susmoa hartu nuen ez zenuela nire izena ere gogoratzen. Mezua ere nahi gabe bidali zenidala, edo agendako zure kontaktu guztiei bidali zeniela, diskriminatu gabe.
‎Jon Jakitunak ez daki nork eraso zien euskaldunei Eyjarren, baina susmoa du Ari Magnusson magistratuak ez diola esan dakien guztia. Zerbait isildu duelako sentsazioa ekarri du Ogurretik etxera, intuizio moduko bat.
‎Saiakera hau ahalegin baten emaitza da, beraz. Ahalegindu naiz, baina susmoaren artikulazioa, dena den, ez da lan batere erraza. Esamesa, mendeku doilor eta bereizi gabeko erasoetatik harago, horietatik aldendu egin naiz, ziur izan?, artikulazio horrek ebidentziak eta argudioak eskatzen ditu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
baina 172 (1,13)
bainan 1 (0,01)
Lehen forma
baina 135 (0,89)
Baina 37 (0,24)
bainan 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia