Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 101

2000
‎Azken hilabetean argi ikusi zuen urdanga bat zela, hitz gogorregia ez erabiltzeagatik, eta orain ez zuen beste modu batean pentsatuko. Gainera, Txemak onar zezakeen (kostata, minduta edo nahi den bezala, baina onar zezakeen) Eiderrek ez maitatzea, baina amorru berri bat piztu zitzaion konturatzean lagun bezala ere ezin izan ziola bere arazoen berri eman. Dena azaltzeko adorea hartu (moduren batean edo bestean amaitu zen euren harremana, lehenago edo beranduago), egindakoa onartu eta mesedez laguntza eskatu.
‎Gehiago ez da gurekin egongo. Ahaztu nahian gabiltza, bai, baina onartu ere, onartu dugu. Eta nago, ez ote gauden zu baino finkatuagoak lurreko bizitza honetan, Txema.
2004
‎Joxe Mari Iriondorenak dira, baina, tira, norenak ez zitezkeen izan? ? Baina onartu behar da herri hau elebiduna dela?. 683
‎–Niri ez eskatu zuena ulertzea, baina onartu behar diat eta onartzen diat, eta ahalik eta zoriontsuen izan zaitezten opa diat...
2005
‎–Orain dela gutxi hamazortziak ez dituzu bete, ala? Badakit puntual puntuala ez naizela, zortzi egun joan dira, baina onartuko didazu, ezta. Ezin izan naiz lehenago itzartu...
‎Banatu ezineko punturaino bat egin dute? Fitxategiek zer gordetzen duten balekite, banan banan batzuk behintzat ken litzakete, baina onartu behar du ez duela batere gogorik han berriro sartzeko eta lehengusuaren bizia arriskuan jartzeko. Ergela sentitzen da duela minutu batzuk horrelako arriskua hartu izanagatik.
‎–Ondo da –segitu nuen nik–, baina onartu, aldatzeko eskubidea daukat, apur bat sikiera, noizbait heldu bilakatu dut azken batean...
2006
‎Hala ere, sinesten ote nuen nik salaketa hura? Berez, ez zen gaiztoz eta izorratzearren asmatutako istorioa; burutazio bat izan zen beste ezer baino gehiago, bat batean piztutako argi baten antzera, baina onartu beharra dut atzean ez zuela inolako oinarri sendorik, nire mesfidantza izan ezik. Eta mesfidantza hura, berriz, ez ote zen inbidiaren eta erresuminaren umea, Zunbeltz txikia Aloña eta biona zen bezala?
2008
‎Gaurkoa ere burokraten eguna da. Lehenik eta behin, dirua aldatzea, trukea ofiziala baino kaskarxeagoa, herri osoan konpetentziarik ez dagoenez, baina onartzeko modukoa. Asegurua hurrena.
2009
‎Edozeini ez dut uste, eta agian ez Izaki Handiaren konbentzimendu unibertsalaren forman ere (A. Langen High God), baina onar dezagun, zenbait jenderi (Einsteini, adibidez) unibertsoaren behaketak, itsasoaren ikuskizunak, izartegiak, desertuak, Infinituaren edo Guztia Bataren edo dena delakoaren zirrara sakon hitzetan adierazgaitza sentiarazi diola. Eta onar dezagun, gizon emakumearen horrelako sentimendu bat, kosmosaren aurrean, erlijio ororen fundamentua dela, eta agian ateismo estetiko mistiko batzuena ere bai.
Baina onartu beharra dago adimen guzti guztiak ez direla ederrak, batzuek ez dakitela sufritzen eta sufriarazten baino. Buruko gaitz jakin batzuek jotakoak oso dira bortitzak eta erasokorrak.
2010
‎Abertzale bezala, esan genezake Hego Euskal Herriak, Nafarroa barne, osotasun bat egiten duela, baina esparru juridiko administratiboak kontuan hartu behar baditugu, esaten badugu hiritargoaren borondatea errespetatu egin behar dela, nafarrena bereziki bereizi egin behar dugu. Kostatu egin zitzaigun, baina onartu zen?.
‎Egigurenek esaten du: ? Baina onartu izan bagenu ere, hautsi egingo zuten?. Bai zera!
2011
‎Labur edo luze, zinemaren industriak Euskal Herrian duen ikuspegiarekin oso kritikoa da zuzendari donostiarra. Bere hitzetan, denerako eta denek talentua dugula uste dugu hemen, baina onartu beharra daukagu Euskal Herrian eta euskaraz sortua den produktuarekin diskriminazio positiboa egiten dela. Merkatuak berak erakusten digu:
‎Frustratuaren moralinaz ari da. Ez dakit baina onartuko lukeen bere diskurtsoa ebidentzian utziko lukeen kokaina lerrotxo bat. Bidea errazagoa den tarteetan ere ez da besoetako nekea baretzen, egina dagoen nekea, gogo onez deskantsua baizik ez du onartuko.
2012
Baina onartu dugu jendeak kontzientzia maila ezberdinak dauzkala, bakoitza bere ahalbidean doala, bizitzan egokitu zaizkion zirkunstantzien arabera, edo ez?
‎Egunkariek larrutu egin gaituzte kontu hori dela eta. Baina onartu behar dut Beteluk eta Mourek oso ongi antolatu zutela plana. Dasilva hainbat hilabetez zelatatu zuten.
‎Egia da ez dudala sekula ipuin bat idazten amaitu ezta argitaratu ere, eta are gutxiago nobela bat, eta ez naizela inoiz iritsi poesia liburu baterako gutxieneko bertso lerro kopurua metatzera, saiakera lagin hari segida ematen asmatu ez nuen bezala. Baina onartu behar dut urte hauetan zehar arbuiatze testuak osatzeko abilezia berezia garatu dudala, sari bat merezi izateko adinakoa bai behintzat, eta pena ematen didala arlo horretako lehiaketarik ez egotea, halako batean gustura onartuko nukeelako, epaimahaiak ohorea egingo balit, sari nagusia.
‎Onargarria izango al da haurrak eta errugabeak hiltzea (eta zeintzuk lirateke, errudunak?)? Efikazia politiko eta ekonomikoaren ikuspegitik zalantzarik gabe guardia zibil bat Basaburuan hiltzea baino eragintsuagoa izango litzateke tren bat jendez bete betea Madrilen lehertzea, edo Mediterraneoan dozena erdi bat hotel turista guztiekin airean zapartatzea (auzi honetan bitxiki suntsiketaren efizientzia moraltasunaren baldintza da!), baina onartzekoa ote da kontzientzian. Etab. Gure analistak ongi ezagutzen du bere gizartea:
‎–Ez dut ulertzen nolatan ez dugun orain arte elkar ezagutu, gaineratu du?, baina onartuko didazu zeu izan zarela errudun bakarra: ihes egiten diozu mundu guztiari, inoiz ez dut horren zapuzkeria handiko inor ikusi.
‎– Baina onartu egin behar duzu, esan nion, okerrago ibiliko ginatekeela haiek gabe.
2013
‎Honek onartu egin zuen enkargua. Gogo gutxiz, baina onartu. Iruditzen zitzaion dirua ez zela nahikoa motibo izango, nahiz eta asko eskaini, Rasputin hiriburutik bidaltzeko.
2014
‎–Tira, niri ez zitzaidan inporta tabernetan erretzearena; azken finean, bizitza osoan ezagutu dugu. Baina onartu behar da gozamena dela etxera itzultzea eta arropan kirats horren arrastorik ez izatea?
‎–Niri bost axola, motel. Baina onar ezazu kokoteraino edo potroetaraino egotetik saldukeriara urrats bat besterik ez dagoela.
‎Rocío gaixoa? Baina onartuko didazu meritu pixka bat baduela: nondik demontre atera du denbora?
‎Hasieran ez nintzen bereziki arduratu, normala den bezala, baina onartu behar dut ez nuela espero. Agian deliberatuta nengoelako gau hartan bertan ezkon oherako debekua bazter uzteko, jolas horrek Amaiur kitzikatzen zuela ondo nekien arren?.
‎–Eta egia da. Baina onartuko duzu gertatzen zaiona ez dela guztiz normala.
‎Lehenengoan, adibidez, Martin izugarri ondo portatu zen, adeitsua izan zen harekin; guk harrituta begiratzen genion, eta gero, amonari agur esan ondoren, galdera piloa egin zigun, eta guk pazientziaz eta gogo onez erantzun genizkion gehienak, gauzak ahalik eta modu zehatzenean azalduz. Baina onartzen dut egoerak deserosoa izan behar zuela Martinen adineko mutiko batentzat, eta hurrengo bisitaldietan geroz eta besteratuago sumatu genuen, bertatik alde egiteko gogoari ezin eutsirik: ez da atsegina konturatzea amonak ez zaituela ezagutzen, batzuetan, edo haren bat bateko haserre eztandetako baten lekuko izatea; oraindik gogoan dut Martin gaixoak jarri zuen aurpegia, berak eramaniko trufa kaxa leihotik behera bota zuenean amonak.
‎– Baina onartu behar duzu, kexatu zen Benjamin, handia naizela nire adinerako.
‎–Gero, erantzun zuen ausardiaz?, aristokraziaren txanda da. Egin barre, berdin zait, baina onartu behar duzu, behintzat, badakidala zer nahi dudan. Eta uste dut hori zuk dakizuna baino gehiago dela.
‎Bigarren aukera, planoa ateratzea: disimuluan egiteko joera izan ohi dut, diskrezioagatik edo, baina onartu beharra dut denen bistan egitea bezain barregarria suertatzen dela, barregarriago intentzioari antzemanez gero. Eta azken aukera, azken azkena, indigenaren bati galdetzea, hori izaten baita turista patetikoaren betegintzarrea.
2015
‎joan egingo da, baina Ramiro Garziak lagunduko du bidaian. Hurak badaki ez duela halakorik behar, baina onartu egin du, Martin lasaitzearren.
Baina onartzen dut, ororen buruan,
‎Orduan, lehengo uste ustelak alde batera utzi ordez, zertxobait egokitu nuen nire teoria: batetik, urtebete gehiagoko epea eman nion neure buruari, ikusirik nobela eta film batzuetan hamabost ez baina hamasei urterekin maitemintzen zirela protagonistak; bizkorrenak lehenxeago, bai, baina onartu beharra neukan arlo horretan ez nintzela bizkortasunaren eredu, ez nintzen Humphrey Bogart. Bigarren egokitzapena ere inportantea zen:
‎Oroitzen hasi eta aurreko urteetan idazten nizkizun eskutitzak datozkit gogora, nola esaten nizun beti, zirikatzearrren, neska guztiak leloak eta gajoak zirela, eta nola erantzuten zenidan zuk, izorratzearren akaso, mutil guztiak lerdo hutsak ginela, ez genuela ezer ulertzen, eta munduan ez zegoela gurekin joango zen neskarik. Ez dut esango orain nire usteak guztiz ustelak zirenik, ezta gutxiago ere, baina onartu dut zuri ere ez zitzaizula arrazoirik falta.
‎Poxpolo jokoarena ez da begiraleen ideia izan, hala ere. Egingo dugula, ez dugula, baietz eta ezetz, erronka eta desafioka ibili ostean erabaki dute, erdi txantxetan erdi benetan, baina onartuz gero ezinezkoa da atzera egitea. –Hitza jan behar al duzu??,. Orain ez du balio?,. Koldar halakoa!?
‎Mutilaren eskuen gorak eta beherak hitzen moztasuna berdindu nahi zuten, baina gehienez ere inguruko euliak uxatzea baino ez zuten lortu, halakorik baldin bazebilen handik. Miliarentzat ikaslearen logika erabatekoa zen, ortzadarraren arkua bezain ikusgarri eta zabala, baina onartu beharra zegoen hizkuntz baliabideek huts ematen ziotela bere argumentazioaren fintasun aparta hitzetaratzean.
‎Hori ez da eskupean ematen, baizik eta lan, errekonozimendu eta errespetuaren bitartez lortzen da. Txotxolo batek eskuan pistola duela neska baten gorputzaren boterea har dezake tamalez; piloto batek hegazkinean, haatik, ez du botererik, edo badu, baina onartua da. Horri autoritatea esaten zaio.
‎Perfekzioa ez litzateke inondik inora lortuko, nahita ere ez. Beste joera errealistago batek ordenagailuak gu baino razionalagoak, perfektuagoak, izan daitezkeela dio, baina onartuz guztiz perfektuak ez direla, Gödelen Teorema dela-eta. Behar duguna, orduan, perfekzioranzko hurbilketa asintotikoa da.
‎Inspektoreak, konturatu orduko, barkamena eskatu dizu, eta bere laguntzailearen baldarkeria madarikatu du zure aurrean. Ez dakizu benetan ala plantak egiten ari den, baina onartu egin diozu.
‎–Beno, ez nuen hitz hori erabili nahi, baina onartuko didazu abokatua bazina, oraingo arazo hauek...
‎Uste dut urrats gehiago eman behar ditugula, sakontzen eta hobetzen jarraitu behar dugula gure demokrazia. Ez nuke aldatuko beste demokraziengatik, baina onartu behar da hobetu daitekeela?. Hala ere, borrokan jarraitzearen aldekoa da,, ustelen, burokraten, oportunisten eta dogmatikoen aurka?.
Baina onartu behar dut hemen, berriro ere, gezurra esan zidala poetak: askoz ere metaliterarioagoak dira, esaterako, aipaturiko Anjel Erroren edo Rikardo Arregi Diaz de Herediaen poema asko.
‎Hain zen handia ondarrutarren ernegua, ezen Sotaren kontrako hitzak ere entzun ziren. Sotak erantzun zuen patroi azkarra zela Karril eta haren arraunean egiteko era modernoagoa zela, Ondarroako arraunlariak finak zirela baina onartu egin behar zutela derrota. Okasio ederra atera zuen.
‎Desberdintasuna antzematen bada, eta nolabait konpondu nahi bada, diskriminazioa ekarriko duten proposamen edo politika berdintzaileak egin dira. Berdintasuna, orduan, askatasun indibidualaren kontra joango da, baina onartu beharrekoa dela uste dut, onura orokorra ekarriko baitu. Victoria Campsek ohartarazten digunez, neoliberalismoak biak banatu nahi ditu, baina batera doaz, bizi baldintza txarretan dagoena ezin baita libre izan (1994:
‎b) Zuhurra naiz, baina onartuko dut oso beharrezkoa bada.
2016
‎–Ongi da, ongi da, erantzun zuen?. Baina onartuko duzu Hitler ero odolzale hutsa dela, eta Mussolini, aldiz, dena delakoa izango da, makiabelikoa eta txaketeroa nahi baduzu, baina...
‎–Hori ez zen nire kontua izan, baina onartzen dut gaizki egin genuela, hura entzunda, Atxa anaietako batek burua makurtu zuen; besotik heldu zidanak ez, besteak?. Hemendik lagun bezala atera behar dugu, edo behintzat ez arerio bezala.
‎Antonio Maria Vega de Seoane zen Aranzadiko presidentea, erregimenaren pertsona, Donostiako alkate izandakoa. Oso kezkatuta zegoen txostenak ekar zitzakeen ondorioekin, baina onartu zuen argitaratzea. Gobernadore zibilaren gutun bat jaso zuen, lan hura utzi egin behar genuela iradokitzen zion.
‎Xabierrek azken urtebetetzean oparitu zion zorro garestia zeukan besaburutik zintzilik. Batzuetan narritagarria ere gerta zekiokeen lagunaren eskuzabaltasuna, baina onartu beharra zeukan oso gauza praktikoak erregalatzen zizkiola beti. Goiz hartarako behar zituen gauza guztiak zeramatzan han.
‎Ziurtasunez baieztatzen du datua sarrerak saltzen dituen turismo arduradunak. Baina onartzen du ez dagoela datu hori berresten duen dokumenturik. «Hau berez ez zen kartzela bat, hau koba bat baino ez zen, baina herrian ez zegoen inor preso hartzeko beste lekurik eta hemen eduki zuten».
‎programak garaikidetasunaren ateetan gelditzen ziren, 1950eko eta 1960ko hamarraldietan, Sánchez Ferlosio edo Martín Santosekin; institutua amaitu eta berehala, hurrengo belaunaldikoei, adibidez, La verdad sobre el caso Savolta irakurrarazi zieten, eta gogoan dut pentsatu nuela ez ote zen pixka bat arriskutsua horren obra berria (1975) hain goiz sartzea eskola kanonean. Baina onartu behar da hori tanta bat baino ez zela literatura hispanikoaren ibilbide luze eta, akademikoki, sendo egituratuan.
‎Kasu: ez naiz esaten ari Joxean Sagastizabalen lana txarra denik, baina onartu behar da ez dagoela Lope de Vegarenaren maila historiko eta literario berean, eta ez dakidala, ondorioz, ikasleak seinale kontraesankorrak jasotzen ari diren gaztelaniazko eta euskarazko lanen balio erlatiboari buruz, adibidea erreala da eta, tamalez, ez da gertakari isolatua gure hezkuntza sisteman:
‎1.1 Baina onar dezagun, une batez,, literatura argentina, bezalako zerbait existitzen dela oraindik ere.
‎Egia da, eta pozgarria deritzot, saltoki eredu berrien zabalkuntza bat gertatzen ari dela, eta duela urte batzuk Madrilen edo Bartzelonan ezagutu genituen liburu denda modu batzuk gurera iristen ari direla, Donostiako Kaxilda eta Garoa, edo Iruñeko Katakraken adibideek erakusten dutenez. Baina onartu behar da ez direla soilik liburu dendak, eta batzuetan beren beste funtzioak, kultur gune edo laborategiarena, edo gastronomikoa, gailentzen zaizkidala.
‎alde horretatik mirestekoa iruditzen zait idazleak, ia bukaera arte, erakusten duen egonarria. Zorroztasuna ez zait, berez, gaizki iruditzen kazetariengan, baina onartu behar da ez gaudela ohituta, kulturgileak eztitan hartzeko joera nagusia baita gurean, ez dakit zergatik, baina irudipena daukat kostatuko zaigula irakurtzea, nik zer dakit, Jon Alonsori edo Andres Urrutiari egindako molde horretako elkarrizketarik??. Edonola ere, amaierarako Borda bere burua ia justifikatzera behartzen du, euskaraz idazten jarraituko duela agintzera?
‎Agian oharpen bat besterik ez da. Baina onartu behar da baduela oinarririk, eta nire inpresioarekin bat egiten zuela, oro har: euskal idazleok, hortik zehar ibiltzen garenean, ez gara bereziki eskuzabalak bizirik dauden gure kideak aipatzeko orduan, eta hildakoren baten erreferentzia egiten dugunean ere, horren lagungarria suertatu ohi den Gabriel Arestirena, adibidez?, kontu handiz jokatzen dugu, urruneko idazle hura zonbi baten gisa bere hilobitik altxatu eta guri itzal egitera etorri ahal izango balitz bezala.
2017
‎Ia mundua erori zitzaidan zure amak hura esan zidanean. Baina onartu behar izan nuen. Claudia zure amaren lagun handia zen.
‎Adeitsua zen?. Baina onartzen duenez, ohikoa zen apaizek umeak ukitzea. –Niri pertsonalki santa seculorum ez zidaten ezer egin, baina lagunei bai, bai, bai?.
‎Horixe. Baina onartu beharra dago erakunde guztietan dagoela alde txar bat, eta hau da txarrena, abusuena.
‎–Litekeena da, esan diot azkar?. Baina onartzen dut sedukzioaren jokoak seduzitzen nauela ni neu ere.
‎Ez dakit nola heldu den ukabila nire barrunbeetan dantzan izatera, baina onartu behar dut hor ezin eutsi izan diodala gehiago eta orgasmo amaiezin batean eman diodala bukaera gure saioari. Inoiz gutxitan sentitu izan naiz hain beteta orgasmo baten ostean, eta ziurrenik badu zerikusirik Anci eta nire artean deus ez egoteak, egongo ez dela jakiteak, eta zorretan inor ez dela geratuko onartzeak.
‎–Benga, bazkaria prestatuko dut?, esan duzu alai, eta sukaldera itzuli zara. Onartu egiten ditut zure esanak, zure erabakiak, ulertu, inoiz gutxitan?, baina onartu denak. Triste nago, bai, baina agian baita aurreko igandean ere, eta hor ez zenidan deus galdetu, ekin egin zenion txortaldi tristeari.
‎Liburua besapean, abioiratzeko txanda itxaroten, arraro ikusten dut neure burua halako liburu bat lotsarik gabe erakusten, baina onartu behar dut niri ere ez didala inork begiratzen.
‎Gaur egun mundu guztia dela kazetaria azaldu nion, eta horrela, jendeak ateratako argazkiak izatean, askoz ere naturalagoa emango zuela. Ez zen oso seguru azaldu, baina onartu zuen.
‎Aholkatzen dugu datu guzti guztiak jartzeko mahai gainean, azaltzeko egoera zein den. Onartzen badute, hobeto, baina onartu gabe ere jar daiteke?. Gauzak normaltasunera itzulitakoan, kendu egiten da espedientea.
2018
‎Halako kontuak, jakina, etxe handi bateko maiordomoaren ohiko ajeak dira. Zeharo amorragarriak, baiki, baina onartu beharrekoak. Egia esan, antzeko beste ihesaldi gautar batzuen aldean, hura zibilizatuenetariko bat izan zen.
‎ezin genuen aukera hori galdu. Artilleriaren atzean jarri gintuzten, desfilearen amaieran; umiliagarria zen, baina onartu genuen?.
‎Eta halako umekerien aurrean neurri bidegabeak, edo berak bidegabetzat har ditzakeenak, ezartzen badizkiogu, haren herra guztia gugana itzuliko da. Hemengo bileretan entzun dugu inoiz erakunde doktrinatzailetzat gaituela, batek daki norengandik ateratzen dituen halako ideiak, lurperatutzat ematen genituen, baina onartu behar dugu belar txarrak ez direla hain erraz deuseztatzen. Horregatik, nire ustez, alde batetik modua bilatu behar dugu ikasturte hau ahal den modurik baketsuenean amai dezan, baina bitartean begiak ondo zabal zabalik behar ditugu, lehengo egunean Ertzaintzari oldartzeko eta jabetza publiko bati erasotzeko kemena eta batez ere ideiak nondik atera zituen aurkitzeko.
‎Sabrina martxoan itzuliko zen, oporrak amaituta, eta orduan errazagoa izango zen etxea antolatzea. Esan zionez, Naomik eta Xabik ez zuten oso ondo hartu Aldundiak jarri zien gizarte laguntzailea, baina onartzen eta moldatzen hasiak ziren.
‎Agian, telefonoz hitz eginda konbentzitu zezakeen itzultzeko. Agian, Beirek nahiago zuen oraindik ez bueltatu baina onartuko zuen gurasoei bere berri ematea, ondo zegoela esatea, itzuliko zela, denbora kontua baino ez zela. Pentsamendu horiek guztiek deitzeko adorea eman zioten Babari.
‎–Damututa ez? Baina onartzen dut zakarregia izan nintzela.
‎Ziur nago Jokini gehiago gustatuko zitzaiola nire liburuen artean bilatu izan banu. Baina onartu zukeen nire bibliotekak ez duela askorako ematen. Nobela beltza kenduta, hori onartuko zidakeen.
2019
‎Baliteke garrantzitsuena izatea memoria bisual horrek denboran irautea, eta ez nork gauzatu zuen. Baina onar iezadazu, G, gizonezkoa izan balitz... 1853an jaio zen Bilbon.
‎Eta, noski, emozioen kudeaketa: . Emozio positiboekin gutxi gorabehera moldatzen gara, baina onartzea kostatzen zaigunak, askotan, isiltasunaren bitartez konpontzen ditugu, edo haserrera pasatzen gara?. Galdera nagusietako bat izan ohi da ulertzea zergatik kostatzen den beste pertsona baten ezezkoa onartzea, eta sentimendu horri hitzak jartzea:
‎Ez da zuzena, ezta ozenki esateko modukoa ere, baina onartu beharra du eskuak erraz izerditzen zaizkion jendeak higuin apur bat ematen diola. Imanoli ere pasatzen zaio, baina oso urduri denetan soilik, jasangarria da:
‎–Eskerrik asko, gauza gutxi geratzen zait, baina onartu hau?
‎Gizona, eskua ateko heldulekuari irmoki oraturik, naturaltasunaren itxura egiten saiatzen zen, etsituki, eta hala ere ez zuen horrelakorik lortzen, bere baitako zati batek agintzen zion, Zoaz, beste zati batek epaile baten modura begiratzen zion eta epai hau egiten zuen, Ez duzu beste aukerarik edukiko, lotsagorritze eta ustekabe guztiek garrantzia galdu dute Maria Sarak eman duen urratsarekin alderaturik, baina zer norabidetan eman du urratsa, Jainko santua, zer norabidetan, eta ikustekoa da gu gizakiok nola gauden eginda, sentimendu nahasketa hartan borrokan egonagatik oraindik bazuen izpiritu hoztasuna txoferko egingo dizut entzuteak eragin zion desatsegina identifikatzeko, egoerarekiko guztiz desegokia, arrunkeria nabarmenagatik, Maria Sarak esan zezakeen, adibidez, Nahi den tokira eramango zaitut, baina seguru asko ez zitzaion bururatu, edo hori bezalako esaldi baten zentzu bikoitza saihestu behar zuela uste izan zuen, Nahi den tokira eramango zaitut, nik nahi dudan tokira eramango zaitut, egia da estilo jasoak huts egiten digula gehien behar dugun momentuan. ...ko balioko balu, zorionez Maria Sara ez zen ohartu erantzunaren zentzu bikoitz maleziatsuaz, edo ohartu ez zelakoa egin zuen, gutxienez bere ahotsak ez zuen dardararik ageri esan zuelarik, Etorri, eser zaitez, gizonak ahaleginak egiten ditu bere ahotsak dar dar egin ez dezan erantzuten duenean, Ez du merezi, maite dut zutik egotea, hitz horiek entzun eta gero balirudike eskaintzari uko egin ziola, baina onartu egin duela ikusten dugu. Emakumea irten da, bost minutu igaro baino lehen itzuliko da, bitartean biek arnasaren erritmoa noiz berreskuratuko zain gaude, eta hori ez ezik distantziak baloratzeko ahalmena eta pultsuaren erregulartasuna, eta hau guztia ez da balentria txikia solas arriskutsu honen ondoren.
‎Ero baten kontua izan behar du. Ziurrenik ez da herrikoa izango, bota zuen saltzaileak aza bat aukeratu bitartean?; baina onartu behar duzu lehengo eguneko ikuskizunak susmo asko eragin zituela.
‎–Baliteke. Ez zait analisi txarra iruditzen, baina onartu behar duzue oraingoz susmagarri bakarra dugula. Eta ez da gutxi, azaldu zuen, eta Gisasolaren mahaiaren parekoan bermatu zituen ipurmasailak?.
‎Gauez leihotik begira egoten nintzen, heriotzara kondenatuak eta bizirik iraungo zutenak ezin bereiziz. Jakin gabe noiz bueltatuko nintzen nire herrira, baina onartuta ez nintzela dermio horretan luzaroan geratuko. Marka batek zeharkatzen zidan bularra lehendabiziko egunetik.
2020
‎Zoriona eta bakea ekarriko zizkiolakoan, ahalegindu da emazte leial eta zintzoa izaten, ama bihozbera eta errukiorra, baina huts egin du. Ama bilakatuta bere bizitzaren historia akasduna osatuko zuelakoan erabaki zuen Amaiaz erditzea; Martin jaiotzerako ez zuen halako itxaropenik, baina onartu zuen bigarren aldiz ama izatea, bere bizitza zentzatuko zuelakoan. Familia berri bat osatuz, bakardade eta maitasun eza gaindituko zituela uste zuen, iragana betiko atzean utziz.
2021
‎–Ez dizu apaltasunak ondo ematen, baina onartuko dizut. Hilezkortasuna bilatzeko agindua ezarri die naturak geneei.
‎Zer kontatuko zidan, ordea, Davidek Nietzschez... Egia da ezin etor naitekeela guztiz bat liburuko pertsonaiek, Fronsesisek eta Cemík, nire maisuari buruz esaten dituztenekin, baina onartu behar dut lipar batez beste begirada bati ireki behar izan niola bidea. Eta ulertu nuen liburu hura bere osotasunean dastatzeko ezinbestekoa zela alemanaren itzala gogoan hartzea, haren dialektika apoliniar dionisiakoa.
‎Ez dut uste mutur horretara jo behar dugunik, baina onartu behar da pertsonok ez ditugula beti gure osasuna eta ongizatea bilatzen. Horretaz aspaldi jabetu zen S. Freud, bere pazienteengan plazeraren zein minaren bilaketa korapilatu egiten zirela ikusirik.
‎Elektrikari trebea zen, baina whiskizalea; astakirten ile gorri astun bat, hortz irregularrekin. Zalantzan jartzen zuen jainkorik bazen, baina onartzen zuen Carnot en zikloa. Shakespeare irakurria zuen; ordea, ahuleziak aurkitzen zizkion kimikan.
‎Saiatzea ez da gauzatzea. Aintzane Iñakiren" gauza hori" ulertzen saiatzen zen, baina onartu besterik ez zuen egiten. Onartzea ez da egokitzea.
‎Oraindik ere min egiten zidan hitzak, baina onartzen hasi beharra nengoen, hiltzailea nintzen, Itziarrena ez ezik, Mikel eta Mendezurena ere bai.
‎–Ez, uste dut onartu zutela, ulertu ez, baina onartu bai.
2022
‎Ez nintzen Jokintxo bezain baikorra, baina onartu behar nuen planak ez zuela itxura txarrik.
‎–Barkatu, Fernand. Ez da berriz gertatuko, baina onartu behar didazu bazuela bere grazia.
‎ETA orduan agertua zen, eta bazekien nik ez nuela armarik hartua, baina ez zuen ulertzen. Ez zuen inoiz ulertu, baina onartu egin zuen. Amarentzat, berriz, poztasun bat zen".
‎Tarantulov matematika irakaslea, Padequoi frantsesa eta Jegor Venediktitx Mzda, gastuen kontrolerako ikuskatzaile orde gaztea sofa batean eserita zeuden, presaka eta elkarri hitz egiten utzi gabe, gonbidatuei bizirik lurperatutako jendeari buruzko pasarteak kontatuz eta espiritismoaren inguruko beren iritziak azalduz. Hiruretako inork ez omen zuen espiritismoan sinesten, baina onartzen zuten munduan giza adimenak inoiz ulertuko ez dituen gauza asko daudela. Beste gela batean Dodonski literatura irakaslea gonbidatuei azaltzen ari zitzaien zaindari batek noiz daukan bere postuaren ondotik pasatzen direnei tiro egiteko eskubidea.
‎Paula ez da gose, baina onartu egiten du. Etxean ez dute 3D inpresorarik, eta beti pizten dio kuriositatea tramankulu horiek egin dezaketenak.
‎–Tira... –moztu zuen Bakarnek– Ez da nire helburua sasi erresistentziako kide tentel honi laguntzea, baina onartuko dizut Juaniri nik eman niola tiroa. Kokoteraino nindukan manex kuxkuxero horrek.
‎Jada ez da ume mokoa. Baina onartu behar faltan botatzen duela igande goizak gurasoen erdian nagikerian pasatzea.
2023
‎Errekatxo baten ondoko harrietan jesarrita, mutilek segitu dute kontatzen sindikatuko egoitza zarratu dutela eta beste leku batean egin dutela hitzordua, baina, tamalez, poliziaren batek sindikatuko norbait ezagutu eta denak atxilotu dituztela, eurak biak izan ezik, berandu heldu direlako. Iraultzaren ateetan daudela pentsatu dute laurek, baina onartu beharra dute jazarpenaren neurria.
‎Zaintzaileak ez zuen adostasun keinurik egin hasieran, baina onartu zuen, buruaz baietz erranez.
‎Martinek azkenaldian nirekin izandako jarrerarenak. Bere garaian nire begiek ikusi baina onartu nahi ez nituenak. Han zetozen denak bueltan.
‎Eta barreari ematen diot, noski. Baina onar dezadan behingoz begien bistakoa, ateraldi baldar eta merke berberak errepikatzen dituzte beti –" ibai zikina?, hi bai zikina!" –, eta txiste berde guztiak lehendik entzunak dizkiot Brigitteri. Ia ia elur bolen garaian bezain txoropitoak eta barregarriak iruditzen zaizkit.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia