Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 21

2008
‎Egun 674 gaixo ari dira gaitzaren kontrako tratamendua hartzen Nafarroako Ospitalean. «Gure gaixoen %85 egoera kliniko onean daude, baina kopuru hori handitzea da gure helburua». Egun sexu harremanen bidez kutsatzen da batez ere GIBa.
‎Denboraldi honetan, liga erregularra murriztu egin dute. 14 partida ez, hamar jokatuko dituzte, baina kopuru hori ere nahikoa da indarrean nor dabilen sumatzeko. Aurreko bi denboraldietan iritsezin ibili diren bi taldeak, CSKA eta Panathinaikos, okerrago aritu dira udazken honetan.
2009
‎Droga trafikotik 4.000 milioi dolar inguru irabazten dituzte urtero. Baina kopuru horren zati txiki bat besterik ez da heltzen nekazariengana, zatirik handiena, gozoena, talibanen eta agintarien eskuetan geratzen da. NBEren datuek ez dute zalantzarako zirrikiturik uzten, munduko herrialderik pobreenetako batean opioak milioiak mugitzen ditu.
‎Hala jakinarazi zuen Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak atzo, Eusko Legebiltzarrean bildutako Osasun Batzordean. Izan ere, gripe berriaren aurkako txertoa 468.000 herritarrei jartzea zen Osakidetzaren aurreikuspena, baina kopuru horren bosten batek baino ez du jarri txertoa orain arte, hain zuzen ere, 94.614 lagunek.
2011
‎Zentral eta lan horiek ez ditu geratuko, baina ez dago hain garbi zer gertatuko den plangintza fasean zeuden beste 110 proiektuekin. Gaur egun argindarraren %1, 9 lortzen du Txinak energia atomikoarekin, baina kopuru hori %15era igotzeko asmoa du 2020rako, ikatzarekiko eta gasarekiko menpekotasuna gutxitzeko. Turkiak, berriz, lau erreaktore jartzeko asmoei eutsi die.
2012
‎Komunikabide batean irakurri dudanez, 400.000 pertsona espero ziren Peyresourdeko mendatean, eta harrituta geratu naiz zenbakiarekin. Ohituta gaude errepide bazterrak jendez gainezka ikustera, baina kopuru hori izugarria da. Nire ondorioa da horietako erdiak euskaldunak izango zirela, eta hori pozgarria da.
‎Babesle bat bazegoen, baina atzera egitea erabaki du, eta, ondorioz, Asobal ligari ezezkoa eman bertze biderik ez dugu». Taldeak mailari eutsi ahal izateko 220.000 euro inguru behar zituela azaldu zuen, baina kopuru hori lortzerik ez dutela izan. San Antonioko zuzendaritzako kideen erabakiak, noski, eragin zuzena du, batetik, orain arte talde nagusiko kide izan diren jokalariengan; eta, bertzetik, taldeko gainerako kirol arloetan.
2013
‎Hainbat herrialdetan aldea are nabarmenagoa da. Hego Euskal Herriaren eta Espainiaren artean, esaterako, 4,3 milioi tona ekoitz ditzakete, baina kopuru horren %14ko produkzioa izan zuten orain bi urte. Alemania eta Frantzia dira ekoizle nagusiak, alde handiarekin, eta atzetik Espainiak eta Italiak jarraitzen diete.
‎Atzo zenbait hedabidek kooperatibak 120 milioi euroko laguntza behar duela zabaldu zuten. Baina kopuru hori gezurtatu zuten berehala Fagorreko iturriek. Zenbatekoa litzateken ez zioten argitu BERRIAri iturri horiek, baina 70 milioi euroko kopurua baino apalagoa izango litzateke, 50 milioitik hurbil.
2014
‎Egia da ezinezkoa dela zaborrik ez sortzea. Baina kopuru hori murriztu liteke gauzak ongi eginez gero. Baina, batzuetan, gauzak ongi egiteak denbora eskatzen du, eta, jendearentzat, errazagoa da gaizki egitea.
‎Sortzaileen arteko harremanak bultzatzea baita Okelakoen helburu nagusietariko bat. Egun, 47 artista ageri dira mapan, baina kopuru hori haziz joango da denborarekin. Zabala da deialdia, eta mapan egoteko aukera izango du hala nahi duen artista orok. Mapan izena emateko hainbat deialdi egingo dituzte horretarako Okelakoek.
2020
‎LHK-k berak dio urriaren amaieran hiru lurraldeetako langileen %15ek hitzarmena iraungia zutela, eta beste %35, 8 berritzeko zain zeudela. Hitzarmena indarrean zutenak langileen %49 ziren, baina kopuru horrek gora egin du urtearen amaieran, berritu egin baita Bizkaiko metalgintzakoa, guztietan handiena.
2021
‎Hori da gure zeregin nazionala», zehaztu zuen Poloniako lehen ministroak. Baina kopuru hori lortu aurretik are gehiago okertu liteke egoera gobernuarentzat, herritarren pazientzia agortzear baitago indarrean dauden neurri murriztaileengatik eta hainbat enpresaren egoeragatik.
‎Hiru horiez gain, hildako laugarren bat ere bazegoela zabaldu zen hasieran, baina kopuru hori motz geratu zen geroago Ospinak berak emandakoarekin alderatuta. Atzo jakinarazi zuen gutxienez hamahiru lagun hil zirela istiluetan.
2022
‎Erretiroa hartzean, pentsio «oso eskasak» izango lituzke. Kotizazio finkoa dute arrantzaleek —sindikatuen arabera, 16.000 euro ingurukoa urtean—, baina kopuru hori ez da erreala, urtean irabazten dutena baino «askoz ere gutxiago» kotizatzen baitute arrantzaleek, Pesok azpimarratu duenez. Horrek ondorio negatibo asko ditu:
‎Irungo (Gipuzkoa) Uvesco taldeak, ordea, 2020 urtean irabazitako merkatu kuotari eustea lortu du 2021ean. Fakturazioa zertxobait apaldu da BM eta Super Amara supermerkatuetan, 954 milioi eurotik 936 milioira, baina kopuru hori nabarmentzekoa dela uste du Uvescok, 2020ko %23ko igoeraren zatirik handienari eutsi diolako. Aurten, berriz, mila milioiko fakturazioa espero du enpresak:
‎Argindar sorkuntzarako gas megawatt orduari 30 euroren prezioa jartzea proposatu zuten Madrilek eta Lisboak, baina kopuru hori txikiegia zela argudiatu du Bruselak, eta barne lehiari kalte egingo diola. Zabaldu dutenez, 40 eurokoa izango da hasieran muga, baina progresiboki handitu dute hurrengo hilabeteetan, eta indarrean izango den urtean batez besteko gehienezko prezioak 50 eurokoa izan du.
‎Langabezia saria jasotzeko eskubidea egoera ekonomikoaren arabera luzatuko edo laburtuko da Ipar Euskal Herrian. Langabezia Frantzian %9tik gora dagoenean ez da alderik izango oraingo sistemarekin, baina kopuru horretatik behera dagoenean orain baino laurden bat laburragoa izango da saria jasotzeko denbora.
2023
‎Zenbait kalkuluk diotenez, 14.000 judu inguru erail zituzten nazien kontzentrazio esparruetan. «Orain gutxiago gara, baina kopuru horrek bere hartan iraun du urteetan, gazteek ez baitute emigratzen», baieztatu du.
‎Garrantzitsua zen eskuinaren batuketa ez iristea gehiengora, eta hori gertatu egin da. Nahi genituen eserleku guztiak ez ditugu lortu, baina kopuru hori baino gauza inportanteagoak daude. Duela astebete galdutzat ematen ziren hauteskundeak, eta orain baditugu kartak jokatzeko.
‎Egia da, hori bai, COVID pandemiak eta erosketa elektronikoen hedapenak diru fisikoaren erabilera mugatu duela. Espainiako Bankuak egindako inkesta batek dio 2014an herritarren %86k nahiago zutela ordainketak eskudirutan egitea, baina kopuru hori %65era jaitsi da aurtengo urriko inkestan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia