2000
|
|
Descartesek errana egia bada, badirudi ezen gorputz osoa dela arimaren egoitza, eta garuna —edo garunaren erdiko guruina, zehatzago— egoitza horren gelarik inportantena, nondik giharretarat eta organoetarat hedatzen baitira sareak osatzen dituzten hodi tipi batzuk —nerbioak—, zeinek beren baitan eta beren barrenean animalien spirituen airea edo haize mehea gordetzen duten, eta zeinek odolaren osagairik meheenare kin bat egiten duten. Eta, batzuetan galdetzen diot neure buruari, Descartesen teoriak gogoan, ez ote nintzen ni, neure nerbioen aldetik denaz bezainbatean, akatsen batekin munduratu, hodi batzuek zerbaiten traba zutela, konparazione, eta ez ote ziren spiritu batzuk ere, ondorez, hantxe trabatuko... eta ez ote nintzen hargatik ez mutu
|
baina
kasik mutu jaio, harik eta, kolpearen eraginagatik, traba guztiak destrabatu eta spirituek beren bidea ediren zuten arte... Horrelako zerbait gertatu ote zitzaidan, jaun André?
|
2009
|
|
Arantzazuko gela pobre pobre bat, berogailutxo eskas batekin? ezagutzen ditut gela hauek,
|
baina
kasik ahaztuta neuzkan. Barnerainoko erruki edo lotsa sastada bat sentitu nuen.
|
2012
|
|
–Gu umetan asko ibili gara Euskal Herrian, oso herri berezia da eta hango kantu bat da. Ez da bertako himnoa,
|
baina
kasik himno bat da, bai.
|
2013
|
|
Segidan, bulkaka eraman du kulunka ari den zolu baten gainera. Han bere kasa utzi du,
|
baina
kasik nahiago esku bortitzaren ukia. Ezin zutik egonez, istant bat ere gabe belaunak landatu ditu gain higigarri horretan.
|
2014
|
|
Alfa barratik desagertu denean zentzuzko tartea aintzat hartuta atzetik joan natzaio, Y ri behako ezaxolazkoa baina aldi berean esanguratsua jaurti ondoren, nik ez dut ikusiko komuneko hall unisexean naukalako zain ginebrari hurrupaka,
|
baina
kasik malguki bat ipurtzuloratu izan baliote bezala, oraintxe nator, edo antzeko zerbait esango die lagunei eta barrara gerturatuko da bere jabetza aldarrikatzera, gizon zintzoen gudan behintzat harrapakina berari dagokiola defendatzera, berak lehenago markatu duelako, zakurrak txizaz hesitutako zuhaitzarekin nola, halere egiatan ez du jakingo zelan ekin, pantailan hainbestetan ikusi dituen ahoberokeriak zelan gauzatu, ez dator bere izaerarekin bat, azkenean komunera sartzeko adorea batu eta parez pare aurkituko nau, eta hemendik aurrera ez da jada aieru hutsa ezpada nire begien aurrean gertatzen den ekintza:
|
|
Bertan otordurik ez egitera, Nadiak ez zuen tarantasa lagatzen. Bazkaritan eta afaritan mahaira esertzen zen,
|
baina
kasik inoiz ez zuen parte hartzen elkarrizketetan, bere baitara bildua beti.
|
2015
|
|
Burua altxatu eta begietara so geratu zaio orain Gerard, baina soa mahaian iltzatuta jarraitzen du Sylviek, mila puska egindako azukre zorrotxoaren zatien itsaso labur eta estuan kulunka. Ez dio orain arte erreparatu,
|
baina
kasik lurrerainokoak dira Sylvieren begi zuloak.
|
|
Urteen eskaileran mailaz maila errepikatzen den eskema da gainera: hamabikoak eskubide guztiekin sentitzen dira handienekin batera dantzaldira joateko,
|
baina
kasik nahiago hamaikakoei debekatuko baliete; hamaikakoek, berriz, ez dute inola ere festa galdu nahi, baina hamarrekoak umeegiak iruditzen zaizkie, kanpoan gera litezkeenak; beste horrenbeste pentsatzen dute hamarrekoek bederatzikoez, eta horrela jarrai liteke, ad libitum, txikienetara iritsi arte. Azkenean nonbait jarri behar muga eta begiraleek erabaki dute hamar urtetik gorakoak joan direla party pribatu horretara.
|
2016
|
|
aitzinsolasak literatur lanarekin loturarik ez izatea bekatu larria litzateke hura ona edo, gutxienez? onargarria balitz,
|
baina
kasik derrigorrezko bihurtzen da liburua txarra bada, 2 puntuan defendatutakoari jarraiki.
|
2017
|
|
Loa ezin atzemanez zemahi ikusten nuen.
|
Baina
kasik hobe niretzat, ez banintzen lokartzen. Lo kiska bakoitzean, amesgaiztoa egiten nuelakoz.
|
2019
|
|
Gogoan dut Tunisiako herrixka troglodita bat, eta han lau emakume kokoriko, lurpeko haitzulo batean: emazte zaharrak begi bakarra zuen, hortzik ez, aurpegi lazgarriro hondatua, eta oreak egosten ari zen suontzi txiki batean, ke narritagarri baten erdian; beste bi emazte gaztexeagoak ziren,
|
baina
kasik aurrekoa bezain desbistatuak, haurrak besoetan kulunka, eta bat bularra ematen ari zen; ehungailu baten aurrean eserita, berriz, jainkosa gazte bat, zetaz zoragarriro apaindua, urre eta zilar, artilezko izpiak lotzen. Zulo ospel hartatik ateratzean, immanentziaren erresuma, umetoki eta hilobi?, argira igotzen zen korridore batean, gizonarekin gurutzatu nintzen, dena zuriz jantzia zihoala, garbitasun distiratsuz, irribarretsu, eguzkitsu.
|
2021
|
|
Bada, halaxe bera aberriaren aldeko zereginetara. Ez da Che Guevararen diskurtsoa Kuba uztean,
|
baina
kasik.
|
2023
|
|
covidaren atzealdean dauden interes ekonomiko eta geopolitikoak; ura izango dugula bihar etziko petrolioa; Aznar presidentegaiari berak egin ziola publizitate kanpaina; politikari makurren aurrean matxinada baino ez zaigula geratzen... Diskurtso infantiloidea zerabilen,
|
baina
kasik amorragarriagoa zitzaidan nola tematzen zen nire baiezkoa etengabe bilatzen, bularreko haurra banintz bezala, bere autokonplazentzia hauspotzen, nire izena errepikatzeari utzi gabe: " Bai lohia, ezta, Petra?
|
|
Haranzkoan, Gaztelako Ate aurreko biribilgunean 4x4 handi batek aurreratu gintuen, baina jakin ez elur geruzarekin martxa luzeak sartu behar direla, eta, autorik boteretsuena izanagatik, zubipeko hormaren kontra jo zuen zinbuluka ibili ostean. Bizpahiru auto gelditu ziren bidaiariei laguntzeko, eta guk aurrera egin genuen; Karramarro gorriak ez zeraman sirena urdin bat,
|
baina
kasik. Mihia txuloan ni," Elurra, zuria delarik, beltza da" esaera etorri zitzaidan gogora; artean jakin ez benetan gau beltza genuela zain.
|
|
Baina sentsazioa daukat askatasun usteko hau egiatan hutsaren hurrengo dela. Banatzen ditut panfletoak unibertsitateko jangelaren irteeran, joaten naiz OASen kontrako mitinetara,
|
baina
kasik ematen du figurante bat naizela auskalo ze pelikulatan. " Airean igeri" nabil, neskon esapide ohikoetako bat, egun jakin batzuetako lozorro moduko hori deskribatzeko, funsgabe eta irreal izatearen sentipen hori.
|