2003
|
|
Edariren bat eskura zuenean bakarrik suspertzen omen zen pixka bat gizona eta esku librearekin, bere esku luze eta dotorearekin, laztan laburren bat edo beste egiten omen zion aurpegian neskari. Dotorea, lerdena, zaildua omen zegoen,
|
baina
inolaz ere ez gizon gordina. Ez zekitela esaten zuten nire adiskideek zer ikusi zion Monikak ilea urdindutako gizaseme horri baina, hala ere, neskak zoriontsu omen zirudien.
|
2009
|
|
Batak hogeita hamar urte inguru izango ditu, besteak berrogei baino gehiago ez. Ahizpak izan daitezke (hori ere ez, fisikoki guztiz antagonikoak direlako, loditxo beltzarana bata, anorexiko ilehoria bestea)
|
baina
inolaz ere ez ama alabak, Anaren ahizpak esan zuen moduan. Berandu da ordea plana aldatzeko.
|
2010
|
|
Eta, teoria gehienen arabera, emakume batek ez zuen inoiz buruzagi papera hartu maien munduan. Pakal II.aren emaztea izan daitekeela esaten da, erreginordea asko jota,
|
baina
inolaz ere ez erregina. Baina, hala balitz, Pakal II.arekin batera hilobiratuko zuten, tradizioak agintzen duen moduan, eta ez piramide berean baina maila desberdinetan.
|
2013
|
|
Bai zera! Haragi sentitzen dira, hori bai, eta ikuskizun eta beste hainbat gauza,
|
baina
inolaz ere ez deseroso. Are gehiago esango nuke, pozik daude.
|
|
Txit izaera diferenteetako
|
baina
inolaz ere tamaina bereko ez ziren bi bidegabekeria bizkarreratu zenizkidan bart. Aipaturiko lehena hauxe zen:
|
2014
|
|
Urduri nindoan, tentsioan, zer aurkituko nuen ez nekiela. Prest nengoen erantzuteko eraso bat egonez gero,
|
baina
inolaz ere ez borroka hasteko, hori esaten nion behin eta berriro neure buruari.
|
2015
|
|
Inork ez zion sinistu nahi Komisario Nagusiaren otsein hark tranpaz eta zikinez kartzelara sartu zuela. Zitekeena omen zen kartzelan izatea,
|
baina
inolaz ere ez otseinaren erruz. Gauzak larritzen eta okertzen joan zitzaizkion Damianori morroia hitz egiten hasi zenean (hitz egiten baino gehiago, garrasi eta oihuka).
|
2017
|
|
Ez nekien. Banekien, ongi halere, zer gauza eraitsiko ziren,
|
baina
inolaz ere ez errauskinen gainean zer eraikiko zen. Hori, egin nuen?
|
2018
|
|
Hala ere, zioen, Txetxu Urrutik zeuzkan baliabide pertsonal guztiak jarri zituen emazteak seme alabei ematen ez zien arreta konpentsatzeko. Lepora zekiokeen behar beste prestakuntzarik, kulturarik edo gaitasunik ez izatea,
|
baina
inolaz ere ez ahal izan zuen guztia, bere esku zegoena egiten ez saiatzea. Agian akordio batera irits zitekeen artean adingabeak ziren seme alabak, Naomi eta Xabier, adin nagusikoak izan arte familia publiko baten ardurapean uzteko, baina Txetxu Urruti bere bizitzan agian kontzientziarik gabe egin zituen akatsengatik hiri espetxera bidaltzea, zeharka bazen ere bere emaztearen heriotzaren eta bere familiaren egoera kaotikoaren erruduntzat jotzea, gehiegizkoa zen.
|
2019
|
|
Baina Lisboako Setioaren Historia horretako azken orrian aurki dezake Raimundo Silvak abertzaletasun bizkor baten adierazpen sutsua, segurutik bereganatuko duena, baldin eta bizitza monotono eta arruntak ez badu berea epeldu, orain dardaraz hasiko da, bai, baina heroien arimatik datorren hats paregabeak hartaraturik, ikusi bestela zer idatzi zuen historialariak, Gazteluaren goi aldean musulmanen ilgora jaitsi zen azkeneko aldiz, behin betiko, hiri kristau berriaren bataio santua munduari iragartzen zion gurutzearen ondoan, argiak musukatua, haize leunak kulunkatua, garaipenaren harrotasunak irabazle hedatua, eguratsa urdinean Afonso Henriquesen ikurra eraiki zen, poliki poliki, hots, Portugaleko armarria, Portugaleko quinak, alegia, kaka zaharra, eta inork ez dezala uste zuzentzaileak iraina ikur nazionalari egiten dionik, lasaitua, lasaitu zilegia baizik ez da, zeren, imajinazioaren oker inozoengatik arrazoirik gabe agiraka egin dioten horrek, bereak ez diren beste oker batzuk hantxe geldi daitezela onartu baitu, orain gogoak agintzen diona izanik, eta justizia guztiarekin, paperaren ertzetara deleatur suminen uholde bat botatzea, baina badakigu ez duela egingo, honelako zuzenketa batek egilea irainduko lukeelako, Zapataria oinbularraz hitz egitearekin konforma dadila, horretarako ordaintzen diote-eta, horiexek izan ziren Apelesen hitz pazientzia gabeak, hitz behin betikoak. Alabaina, oker hau ez da habailena bezalakoa, agian bai eta agian ez arteko huskeria baizik ez, izan ere zer inporta digu, gaur egun, balear edo baleariko deitzen ote zieten,
|
baina
inolaz ere onartu ez litzatekeena da Afonso Lehenaren garaian quina horiei buruz hitz egitea, quina horiek ez baitzuten toki bat izan banderan bere seme Sancho errege izan zen arte, eta orduan ere auskalo nola ezarririk, gurutzatuak edo erdian, edo quina bat hor eta gainerakoak bakoitza bere zokoan, edo zelai guztia betez, azken hau delarik, aditu serioenen arabera, hipotesirik zentzuzkoena.... Oker larria, baina ez bakarra, denetako eta betiko Lisboako Setioaren Historia horren azken orria orbanduko duena, gainerakoan tuba burrunbariz, danborren hotsez oparo hornitua, hainbeste liluramendu erretorikoz hornitua, soldadu osteak paradan formatuak, horrelaxe irudikatzen ditugu, infanteak eta zaldunak oina lurrean, ikur nazkagarriaren jaitsierari eta ikur kristauaren zein lusitanoaren eraikitzeari begira, ahots bakarraz oihu egiten dutela Gora Portugal, ezpatarekin ezkutuen kontra danbatekoak emanez, algara militar kementsuaz, eta ondoren erregearen aurreko desfilea, erregea bere oinekin zanpatzen ari da, mendekatzaile, mairuen odolaz gain, musulmanen ilgora, eta hau da bigarren okerra, burugabekeriarik gorena, bandera hori ez baitzen sekula Lisboako hormen gainean jaso, zeren, historialariak jakin lukeen bezala, banderan ilgora jartzearena otomanoen inperioaren asmazioa izan baitzen, bi edo hiru mende geroago.
|
2020
|
|
–Ez da ba Agirrezabal delako hori izango??, atera zitzaidan bat batean, eta harriturik begiratu zidan adiskide minaren izena ezagutzen nuelako. Sendagileak emazteari lasaigarri bat eman ziola eta orain ondo zegoela erantsi zidan,
|
baina
inolaz ere ez zegoela nirekin eztabaidan hasteko moduan. Beso batetik helduta lagundu zidan emaztearen gelara eta ohearen alde banatara zituen adiskideek ere isilik jarraitzeko keinua egin zidaten.
|
|
Elkar ulertu nahi izatea, elkar aditzea eta norabide anitzeko komunikazio prozesuak gure hezkuntza komunitatean inplementatzeak ez dauka zerikusirik daukagun baliabide eta dispositibo teknologiko kopuruarekin. Baliabide hauek, noski, oraintxe bizitakoa bezalako egoeretan lagungarriak izan daitezke,
|
baina
inolaz ere erabakigarriak. Komunitateko bertze kideak aditu nahi izatearen eta haien hitzarekiko aitortzan legoke gakoa.
|