2004
|
|
Halakoetan, kontulari hori izendatuko da jarduneko abokatu direnen artetik, abokatu horiek, gaiaren inguruko jakite berezia izateaz gain, bulego profesionala badute epaiketa egingo den tokian. Adituen gaineko hitzarmenik izan ezean, kontulariak edo kontulariek balorazioak egiteko beharrezkotzat jotzen duten beste aditu izendatuko dira, prozedura berari ekinez;
|
baina
inola ere ez aditu bat baino gehiago, tasazioa egin beharreko ondasun mota bakoitzeko.
|
2007
|
|
1 Aparteko orduak izango dira aurreko artikuluaren arabera ezarritako gehieneko lanaldi arrunta gainditzen duten lanorduak. Hitzarmen kolektiboaren bidez edo, horrelakorik izan ezean, banakako kontratuaren bidez, aukeratuko da aparteko orduak ezarritako zenbatekoan ordaintzea,
|
baina
inola ere ez ordu arrunten balioaren azpitik, edo ordu horiek konpentsatzea, orduon arabera ordaindutako atsedenaldiekin. Horren inguruko itunik izan ezean, ulertuko da egindako aparteko orduak atsedenarekin konpentsatuko direla, ordu horiek egin eta hurrengo lau hilabeteetan.
|
|
EKren 33 artikuluan, Konstituzioan duen kokapenarekin bat etorriz, eskubidearen edukia legez mugatu behar dela eskatu da, hau da, lege erreserba bat ezarri da, ez legeztatzea debekatu eta eskubidea modu esklusiboan erregelamenduen bidez arautzea debekatzen duena. Hala ere, ez du baztertzen jabetza arautzen duten legeek legearen mendeko erregelamenduetara igortzea, betiere, legea osatzen badute,
|
baina
inola ere ez da onartzen erregelamendu horiek independenteak izatea eta legearen mende ez egotea (uztailaren 26ko 37/ 1987 KAE). Beste zehaztapen bat:
|
|
20.5 art.): gobernu agintaritzak mota guztietako argitalpenak, irrati eta telebista emanaldiak, proiekzio zinematografikoak eta antzerki antzezpenak eten ditzake, eta argitalpenak bahitzea agindu dezake,
|
baina
inola ere ez da onartzen aurretiazko zentsura.
|
|
Edukiari dagokionez, Konstituzio Auzitegiak Aurrekontuen Legearen gutxieneko edukia ezarri du (urteko gastuen gaikuntza eta diru sarreren aurreikuspena), baita balizko edukia ere (legera bildu daitezke sarrera eta gastu horiei edo politika ekonomikoaren irizpideei lotutako xedapenak,
|
baina
inola ere ezin dira tributuak sortu, baina horiek aldarazi bai lege substantibo batek hala ezartzen duenean, EKren 134.7 artikuluak ezarritakoari jarraituz?). Konstituzio Auzitegiak azken tartekadura hori malgutasunez interpretatu duen arren, ez du gehiegikeriarik onartu (esaterako, 1988ko Aurrekontuen Legea konstituzioaren aurkakoa zela adierazi zuen, Tributuen Lege Orokorra aldarazten zuen eta), eta argi utzi du Aurrekontuen Legera ezin direla bildu aurrekontuen edukia desitxuratzen duten elkarri lotutako hainbeste gai, eta ezin horien arauketa urtero urtero errepikatu.
|
|
Legegintzako Dekretua eskuordetza legeak baimendutakoa baino harago joan daiteke, eta hori dela eta, konstituzioaren aurkakoa dela adierazi daiteke, baina ezin da bihurtu lege izaerakoa ez den beste arau bat (kasu honetan, erregelamendu bat), auzitegi arruntek kontrolatzeko modukoa. Edonola ere, auzitegi arruntek konstituzio aurkakotasun arazoa aurkez dezakete Legegintzako Dekretu baten aurka, lege lerruneko beste edozein arauren kontra bezala,
|
baina
inola ere ezin dute ez ezagutu, aplikatzeari utzi, deuseztatu edo erregelamendu lerrunekotzat jo.
|
|
Bestalde, 17/ 1977 Errege Dekretu Legearen 17 artikuluan eta hurrengoetan, langileen ordezkariek edo enpresaburuek laneko gatazka kolektiboa hastea eska dezaketela ezarri da. Kasu horretan, lan agintariak adiskidetze prozeduran esku hartu behar du,
|
baina
inola ere ezin da ezarri nahitaez bete beharreko laudoa, testuaren 25.2 eta 26 artikuluetan xedatutako moduan. Artikulu horiek konstituzioaren aurkakoak zirela adierazi zen, Konstituzio Auzitegiaren ustez negoziazio kolektiborako eskubidea modu bidegabean murrizten baitzuten.
|
|
Gertakari horiek gorabehera, garai hartako doktrinaren gehiengoak ulertu zuen Gobernuari konfiantza kentzeko modu bakarra Konstituzioaren 64 artikuluan ezarritako zentsura botoa zela. Artikulu horrek zentsura botoak ukitutako ministroa edo Gobernua dimisioa aurkeztera behartzen zuen, eta 75 artikuluak ezartzen zuen bakarra zen Errepublikako lehendakariak betebeharra zuela ministroa edo Gobernuko kideak euren karguetatik banantzeko, Gorteek euren konfiantza modu esplizituan ukatu baldin bazien;
|
baina
inola ere ez zuen ezarri Gobernuari konfiantza kentzeko prozedura alternatiborik, 64 artikuluan ezarritakoaz gain. Ez zuen zentzurik oposizioaren ekimenez bi prozedura desberdin egotea ganberen aurrean Gobernuaren konfiantza jokoan ipintzeko:
|