2001
|
|
" Harri koxkorra ditek hok bihotzaren partez!". Don Ferminengana joatea bakarrik falta zuten,
|
baina
indarrik aski ez eta amak joan behar izan zuen. Joan baldin bazen joan zen, ongi lotsatua bueltatu ere bai.
|
2002
|
|
Fonsecak ipinitako epeak zertarako eman zezakeen neurtzen ari zela zirudien Mentxuk,
|
baina
indar biltze saioa baino ez zen izan, antza, itaundu aurretik:
|
2005
|
|
Sorbaldatik sortu, sortzen baitzen eskuin eskuari zegokion mugimendua, mugimendu gauza ezin hura, hortz artean nerabilen melodia sastar eta patetiko harekin osatu beste erremediorik ez nuena. Sorbaldatik sortzen zen indarra ahora, hagin artera bidali behar nuen, melodia hortzetan barrena hustu, eztarrira bidali eta irentsi,
|
baina
indar hura erremediorik gabe joaten zitzaidan falta zitzaidan eskura. Bilatzen zuen hatzik eta eskurik aurkitzen ez zuen indar zapuztu hura itsasoan galdutako algena lako arintasun eta noraez batean amaitzen eta alferrik galtzen zen.
|
2006
|
|
– Halako baten modukoa haiz hi –esan zion Txerrak, haien aurrean ur zikina ebakitzen ari zen atoiontzi bati begira–, ez lar handia,
|
baina
indar sendoa motorrean...
|
2007
|
|
Lepo zegoen ostatua hutsik geratu zen bat batean, eta Migel eta bere solaskidea ere kanpora jalgi ziren su artifizialak ikustera. Espermatozoide urdin bihurriak, tropelean, sigi saga saiatzen ziren goia jotzen,
|
baina
indarrik gabe azkenean, iluntasunak irensten zituen banan banan. Aldian behin, uretan jausitako harriaren eraginez bezala, malba koloreko lore batek egiten zuen zapart, eta ondoren gauaren beltzean galtzen zen uhin zabalagoetan barreiu.
|
|
Airean harrapatu zuen Makalak pilota,
|
baina
indar izugarria zeraman, eta xistera puskatu zitzaion. Are gehiago, puskatu eta zulatu egin zuen pilotak, bere traiektoria jarraituz.
|
|
Portuko garabi makurrak ikusi zituen urrunean, eta zuri gorriz margotutako tximinia luzea ere bai. Alde batetik bertzera zebilen jendea karrikan,
|
baina
indarrik gabe iristen zitzaion zalaparta. Inguruko terraza gehienetan arropa sailak zebiltzan haizearen mende idortzen, eta aldameneko balkoneko dortoka itzalaren eta eguzkiaren arteko muga ari zen ikertzen.
|
2012
|
|
Josuk bere irudia imajinatzen du Zuriarrainen begietan, bi ordu lehenago ispiluaren aurrean ikusi duen berbera, errealista izan nahi lukeen etsipen moderatuarekin: Josu, kaskamotz, burua soiltzen, zimurrak non agertuko diren nabarmen kopetan eta begi ertzetan, eta aurpegi iluna, barreak ere desagerrarazten ez duena,
|
baina
indarra, indarra aurpegieran, azal dezakeen kemenaren isla.
|
2013
|
|
Atea ireki nahi izan nuen,
|
baina
indarrez bultza egin zidan.
|
2015
|
|
– Gustura lintxatuko zuten eliztar haietako batzuek,
|
baina
indar harremanak ez zituzten alde –argitu nahi izan zuen Kattalinek.
|
2017
|
|
Gertatu zitzaiena eta. Badakizu lesbianak nolakoak diren” bota du, azken esaldia burlati izan nahi
|
baina
indar edo konbentzimendu gutxiegiagatik airean ahuleria baten moduan gelditzen dela.
|
|
Bizitzarekin daukadan jolas bera da: zigor nazazu, diotsat,
|
baina
indarrak neurtuko ditugu. Jar ditzagun haragia, izerdia, odola jokoan.
|
|
Hiru hilabetean Madrilgo erreformatorio batean giltzapetu zuten Karmen, eta, adin nagusiko bilakatzean, bi aldiz sartu zuten kartzelan.
|
Baina
indarrak ahitu zitzaizkion lapurretarako ere. Ozta ozta altxatzen zen dosiaren bila joateko.
|
2023
|
|
boteretsua baina hauskorra aldi berean, han egongo ez balitz bezala, presentea eta absentea aldi berean, ume heldu bat.
|
Baina
indarra ere bazuena. Beheko klasekoen karikatura kariatide batena da, barrea edo negarra; Guadalupe Agirreren aurpegiak baretasuna adierazten zuen, ordea; edozein denboratan eta tokitan lehengai homologatua daukanaren baretasuna.
|