2001
|
|
Baina gaur laguntza eske natorkizu, zeren, oraindik denbora luzeegi ez dela, B izeneko martetar bat etorri baitzaigu Arantzazura, martetar euskaldun bat, zeren, inoiz susmatu bezala, azkenean frogatu baita hiperespazioan euskaraz baizik ez dela mintzatzen; eta B delakoari, ikusirik bere osasun linguistikoaren egoera ezin hobea, eskatu genion gure hizkuntza salbatzeko genituzkeen baliabideez eta bitartekoez horni gintzan. ...genuela hizkuntza sendoa, beti bat, bere hiztun guztiak bertan eroso sentitzeko modukoa, eta beti jori, norberak bere bitxikeriak eta ezberdintasunak islaturik ikusteko modukoa; jakintza eta munduaren plegu guztiak bere baitan, ahalegin berezirik gabe hartuko zituena, zientzia bezala josteta, olgetarako ongi zorroztua, amodiorako bezala gorrotorako, bakerako bezala gerrarako, malgua eta sortzailea
|
baina
harrizkoa eta betierekoa, noranahikoa, jakintzaren hegoak igoa, muin betirakoa eta, funtsean, munduan den guztiari egokia eta zehaztua. Eta izan zen kontua ezen B delakoak erantzun zuela esanez, lehenbizi, hagitz plazer handiaz konplituko zuela gure eskaera, eta halaber esanez, bigarren, horretarako behar genuen lehen gauza literatur kanon bat edukitzea zela, hortik abiatuko genuela gure eraikuntza linguistiko erraldoi, gogoangarri eta atzeraezina.
|
2005
|
|
Kalibre politeko morteroak igorri genizkien gaztelu zaharreko puskailetan ongi babesturik, arrebari bezain anker. Gogotik erantzun ziguten,
|
baina
harrian jo zuten haragi bala haiek: historia aldatzen ahal zen.
|
2014
|
|
Baina igotzen hasi baino hogei metro lehenago zerbaiten kontra jo zuen orgak, gurpilek. Kolpea eman nien orgako besoei, sikua, betiko modukoa,
|
baina
harri handia behar zuen, sustraia. Ez zuten gurpilek pasatzen, ez nuen ezer ikusten.
|
2017
|
|
Hau ez da eskuko ordenagailu berria behar dut sei hilero, smartphone berria lau hilero, bikote berria bi hilero segidan nigandik baztertzeko; hau ez da pentsamolde nagusi hedatuak goitik behera finantzatutako publizitateak sostengatzen duen moda eta iritzi aldizkaria, zeinari esku zuria miazkatzen diozun, begiak saltzen dizkiozun, barne aldartea entregatzen; hau ez da argazkiak ikusten ditut soilik eta mezuak besterik ez ditut irakurtzen. Hau ez da egunero Sarajevoko liburutegia erretze jokoa; hau ez da esku bat jaurtitzen dut
|
baina
harriak bestean gorde edo antzekorik; hau ez da gehien oihukatzen dudanez ni neu naiz alpha masculum goitikoa (egunerokoan elkarrizketa bat izatea zertan datzan ez badakit ere). Hau ez da minbiziaz, alzheimerraz, eta alboko esklerosi amiotrofikoaz ere libratuko naiz ni, eta beste gainontzeko gaixotasun terminalez, edozein dela ere, eta nolanahiko beste gaixotasun kroniko bat sorraraz dezakeen sufrimenduaz eta minaz libratuko ere, ze nire urrezko hedonismoan korazatuta nago, besteak beste, ezinbesteko nire crossfit, electrofitness, kick boxing eta cardio streaptease saioei esker, eta nire nutrizionista pribatuak eta espirulina dosiek zaintzen nautelako, eta nigan soberako glamourra daukadalako inolako gaitzek nire organismoari kalte eragin diezaion, nire erabateko presentziari, beti izango naiz mota orotako birusetatik libre, infekzio eta sindrome guztietatik, eta nire dealerrak kale gaineko substantzia arrunt faltsutu ezaxolak baino nahasgabeagoak direnak (horrexegatik ere garestiagoak) ekartzen dizkidalako, eta hau beste inbertsio bat da, edozein kirurgia estetiko bezalaxe, beti ere salbu egongo naiz edozein auto istriputatik, ez bainaiz zorigaiztoko halako sareetan erortzen denetakoa, ezinezkoa, badakit nire burua zaintzen, ez beste batzuk bezala, eta nire ondorengoei inoiz ez zaie deus ere gertatuko.
|
2018
|
|
Etiopia eta haren harea Arestiren harriari kontrajarri izan zaio. Ez dut esanen interpretazio zilegizkoa ez denik,
|
baina
harria bera harea ale aunitzez sortzen baita, azken finean zentrorik ez dagoela digu adierazten harriaren hondartzeak. Eta horixe izan zen modernotasun berriaren ekarririk eraginkorrena:
|
|
“Bere lekua aurkitu du”, pentsatu du Fakirrak, ez hain urrun pozetik, piezaren bat enkajatu izanaren ustearekin, harri bat katedralean. Mailegatua da harria eta besterena katedrala,
|
baina
harriarentzat lekua aurkitzeak, berdin balio du.
|
2019
|
|
Aita bakarrik dago ezkurdian handik pasatu garenerako. Etxera bidean jarraitu dugu guk,
|
baina
harriaren ondoan etzan da Merdja, lur harrotuan, hezean. Handik hiru ordura heldu da etxera, zikin, arropa, aurpegia, azazkalak.
|
2021
|
|
(Isilunea) Guttien espero dudanean aurkitzen ditut istoriorik ederrenak.
|
Baina
harririk ederrenak agortzen dira. Ipuinak ere bai.
|
|
Hegoaldeko irakurleek ikusten dute Iparraldean euskarazko antzerki garaikidea leku ofizialetan ere ari dela bere lekua aspalditik merezi zuen lekua konkistatzen, eta Iparraldeko irakurleak ikusten dute euskarazko egunkari bakarrak Lapurdiraino desplazatu duela bere arreta-gunea. Jakina, hau ez da lehen aldia arreta nahikoa ematen dio Iparraldean gertatzen denari
|
baina
harri koxkor bakoitza da kontuan hartzekoa euskararen etxe komuna eraiki nahi dugunontzat.
|