Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 52

2000
‎Txalo gutxi egin zuten patio karratuan biltzen ziren piztia dagoeneko gaiztotuek, eta, eskasia hura nolabait konpontze aldera, txalo grabatuak ipini zituzten bozgorailuetan. Besaulki dotorera igo zuten Ana Morena, lau titidun baina hala ere irtirina, eta irribarre nekatu bat egin zion kamerari. Ez zegoen luzaroko emakume orojakile hura.
‎Azkenean, silaba bakarren erritmo jostalariak barrez jarri zituen hiru aurkezleak; ez, ordea, ikusleak eta teleikusleak, haiek txistuka eta ostikoka eta kazola kolpe ezinago ozenez, zigorra eskatu baitzuten hiena gaizkilearentzat. Gauzak horrela, eta ikusleari kontra egitea baino gauza kaltegarriagorik ez dagoenez, bada zigor arin baina hala ere exenplugarri bat ezartzea erabaki zuten: hienari gaixotasun bat inokulatzea.
2003
‎Halako galderak erruz egin dizkigute estreno egunetik hona eta liburuarekin pasatu zen bezala, orain ere jende klase zeharo desberdinari gustatzen zaio emanaldia: Bilboko Zorroza auzo  ko euskaltegiko 20 urteko ikasleari, 55 urteko frontoi  gizon ilehoriz tintatutako purudun ipurdia aterea duen euskaldun zaharrari... baina hala ere, polittena, herrietako oilalokak oilategitik ateraraztea izan da, eta" ama, ixilduko altzea faborez?" entzun gabe, beste 500 ikuslerekin batera nola barre suelto egiten duten ikustea.
2005
‎Berrogei egunak igarota, behin baino gehiagotan joan nintzen petrikiloaren etxera, igurtziak hartzera; haren ukendu harrigarriek uste baino hobeto bizkortu zidaten hanka, baina hala ere bestea baino motzagoa eta argalagoa geratu zitzaidan, eta geroztik herrenka ibili behar izan dut bizitza osoan. Harrezkero, zola bikoitza erabiltzen dut eskuineko oinetakoan, eta garbi antzematen zait herrena; horrek, haatik, ez dit lasterka ibiltzea eragozten, ez halaber jauzi egitea, nahiz eta modu bitxi samarrean egiten ditudan biak.
2006
‎–Bazekiat, baina hala ere. Begira, hor zulo bat zegok.
‎gutxienez, arazo desatsegin bat nintzen ni Kurtentzat. Ez zekien ni judua nintzenik, amona Erikak hori esan zigun behintzat, baina hala ere: izan behar zuen susmo txarren bat, pentsatu behar zuen telefonoz esan ezin den zerbait larriagatik bidali nindutela Triestera.
2008
‎Bi album potolo atera zituen telebista ondoko armairutik eta argazkiak ikusten hasi ginen. Leihoak itxirik zeuden baina hala ere entzun zitekeen beheko kaleko autoen zarata. Euria ari zuen kanpoan.
‎–Ametsetan bazeunde bezala sentitu zara inoiz, ez dakizunean zer gertatzen ari den, baina badago pistaren bat ametsa ez dela esaten dizuna. Baina hala ere, beste nonbait, urrutian zaudela pentsatzen duzu.
‎Anchoragera joatea sei hilabetez, egonaldia gutxienez beste hainbatez luzatzeko aukerarekin?, hango unibertsitateak gonbidatuta, euskal hizkuntza eta kulturako eskolak ematera. Baina hala ere, pentsatu dut, inprimatzeko lana hartu nuen bere garaian, eta berehala aurkitu dut:
‎Bi astean ez da zenaren erdia ere. Kimioterapiak, geroko ebakuntzaren derrigorrak, eritasunak berak, baina hala ere, denarekin besteren eskuetan egoteak dakarren ordenarik ezak eragingo dio gehien; maitasunaren erakusketak berak ere tokatzen zenean eta hurrenkera egokian erakutsi izan dizkit, hainbeste da ordenarekiko zurruna.
‎Ez dut ulertzen zer irakatsi nahi didan, badakit zerbait oinarrizkoa behar duela, bizitzari buruzko gakoa edo, baina ez dut ulertzen. Baina hala ere beharbada ez ulertze horrek berak eragina nigan zerbait mugiarazten du, ez dakit oso ongi zer.
‎Beraz, Steinerrek dioen moduan, mundu modernoan tragedia ez litzateke posible, baina hala ere, GBB tragedia bat da. Nola da posible?
‎" Baina hala ere, giza hirietan tyche ez zen garaitua izan, oraindik ere gertagarritasunaren eskuetan zeuden.
‎Iruzkin literarioa: letra artean ez da begirik ageri, baina hala ere...
‎(Badakit ez dela zeharo horrela, diruak ere baduela bere prezioa, baina hala ere...).
2009
‎–Aita, etsita nago, deseginda, baina hala ere ama hemen dagoela sentitzen dut... –esan zuen Danielek ahotsa apalduz.
‎Wardes tabernan bizi zen. Ez zioten debekatu alkohola, ezer ez zuen debekatuta, baina hala ere, berak etengabe lotzen zuen bere burua, bere debeku, eskrupulu eta beldurrekin. Dariorekin egiten zituen saioak zituen askabide bakarra.
‎zein fin aritzen zinen, ipurtzulotik eri luzea emeki sartuta... zer, egiak min ematen dizu, oraintxe bertan hil egingo nindukezu, ni desagertzea nahi duzu, egin ezazu, potrorik baduzu, zeure onetik ateratzen zaitudanean muturreko lerdo bat emateko baino ez daukazu potrorik, salaketa jarriko dizut jo nauzulako, ikusten, azkenean ergel baten pare negarrez amaitzen duzu. Eta ni barrua etenda urruntzen nintzen, Sara, baina hala ere maite zintudan, berriro itxaropena pizten zitzaidan irribarrez etortzen zintzaizkidanean, ostera elkarrekin diziplinak egiten genituenean eta aitortzen zenidanean ez zenekiela zer gertatzen zitzaizun, gustura sentitzen zinela nirekin, zoroki maite ninduzula, bizitzan gertatu zitzaizun gauzarik onena nintzela, munduaren ikuspegi berri bat eskaini nizula, barkatzeko, barkatzeko, berriro sa...
‎Politikoki zuzena ez den zerbait esatera goaz seguru asko orain (ere), baina hala ere ez dugu ezkutatu nahi. On litzateke euskalgintzako ateak berrikuntzaren exijentziei irekitzea, aspalditik datozen inertziak astindu eta jarrera nahiz ikuspuntu berritzaileei lekua egiteko.
‎Hantuste gutxitu horren itxura du ezkerrak. Baina hala ere, haren subproduktuek gidatzen dute gaur egun jarrera" korrektoa" iritzi sortzaileen mezuetan. Hala, progresistak kapitalismoaren arrazoiei men egin izana estaltzen du, eta oraindik zerbaiten alde edo zerbaiten aurka aurrerakoi sentitzeko beharra asetzen du.
2010
‎Duela urte batzuk, eserleku horietako batean Karlosekin egon hintzen udako gau bero hartaz gogoratu haiz; egunero bezala, albotik pasatzean. Zuen artekoa okertzen, edo hotziltzen behintzat, hasia zunan ordurako, baina hala ere goxo egon zineten egun hartan, gustura: ondo gogoan dun nola egon hintzen, burua haren magalean jarrita, ez zain ahaztu haren samurtasuna hire ilea laztantzean.
‎Sinestezina! Ez buru eta ez hankarik ez du, baina hala ere nik epaitegira joan behar izan nuen behin eta birritan.
‎Krisiaren ondorioz, langabezia tasa igo egin da, asko gainera. Baina hala ere, Estatuko baxuena da INEren azken inkestaren arabera. Datuek erakusten dute gainerakoak baino hobeto gaudela, hori begi bistakoa da.
2011
‎Beldurra zer den ikasia eta berenganatua dute kontrabandista izandakoek baina hala ere eta askok gustuko lana zutela diote. Batzuek kuadrilla giroa bizitzen zuten, nerabezaroko lagunen arteko atxikimendua bazela uste dut.
‎1640an kontrabandoa eta konbertsak kontrolatzeko VeedurÃa de contrabando zeritzan ikuskaritza sortu zen. Kanporagaietarako Alkatetzaren eginkizun berak zituen baina kontrabandoa ezin baztertua zela onarturik, langile gehiago eskatu zuten, errefortzu bat behar zutela esan zuten baina hala ere, funtzionario gehiago izanda ere, kontrabandoa ez zen deuseztatu.
‎Pavesek bere buruaz beste egin zuen, 42 urterekin. Strega saria eta beste hainbat zituen irabaziak ordurako, oso goraipatua zen, baina hala ere bere egunkarietan dio sekulako hutsunea sentitzen duela. 42 urterekin maila horretara iritsitako gizonak bere buruaz iritzi hori bazuen, saiatu egin zela baina asmatu gabe...
‎Eta orduan, pixka bat, ba bueno, literaturarekin eta letrekin ere hori gertatu izan zait. Autodidakta bat naiz, formazio akademikorik ez dut, baina hala ere, saiatu izan naiz nire bizitzako urte batzuetan filosofia irakurtzen, eta literatura zer esanik ez, gehiago literatura narratiboa, gehiago, eta saiatu izan naiz, ahal dudan neurrian, ahal nuen tokietara hurbiltzen, beti muga izugarriekin. Eta batek zenbat eta ahalegin gehiago egin ikasteko eta irakurtzeko eta ikusteko, jakiten du eta konturatzen da gero eta ezjakinagoa dela.
‎Jende arrunta, hemen, partizipatiboagoa da beste lekuetan baino. Baina hala ere politikoak eta alderdi politikoak odola xurgatzen dio jendeari, banpirizatu egin gaituzte eta orduan badirudi politikan sartua ez dagoen jendearen iritziak ez duela ezertarako balio.
2012
‎Bakarrik eta lasai nengoen aspaldiko partez. Baina hala ere...
Baina hala ere azken bi urtetako egoerak gehiegizko pisua zuen, neskaren zirkinak eta mugimenduak ez ziren naturalak, norbait atzean balu bezala mugitzen zen butakan, zeharka begiratzen zuen ezker eskuin, ezin zuen arreta jarri pelikulan.
‎Garai berean bazeuden egon katoliko liberalak, aita santuaren doktrina politikoarekin bat ez zetozenak. Baina hala ere, gerra amaieran, iritzi publikoan eta prentsan, foruen defentsa eta altxamendu karlistaren jatorria berbera zela esanez mezuak zabaldu zirenean foruen suntsiketarako giroa piztu zen. Euskal liberalak eta demokratak Espainiako iritzi publikoan foruen arazoa eta katolikoen arazoa bereizten saiatu ziren baina arrakastarik gabe.
‎Ortiz de Zaratek kontestatu egin zuen. 1876an, nagusia zen, baina hala ere, A. Cánovasen legearen aurka gogor ekin zion, foruzale intrantsigenteen ildoan. Bere iritzia liburuxka batean bildu zuen.109 Aldizkari eta egunkarietan asko idatzi zuen.
‎Donostiako Udalak eta bertako militarrek borrokarik planteatu gabe errendizioa onartu ondoren, Aldundiko buruek, frantziar armadako buruzagiekin harremanetan hasi ziren. Jose Fernando Etxabe Romero eta Joaquin Maria Barroeta Aldamar, Gipuzkoako Aldundiko buruak, uztailean Batzar Nagusietan aukeratuak eta herrialdeko jauntxo handienetarikoak, Getarian Batzar Nagusietarako deia egin zuten eta errepublikanoekin hitzarmena sinatzea burujabetasunaren isla izan zen, baina hala ere ez zuten errepublikanoen errepresioa saihestu.
‎1852an eztabaida sutsuak izan ostean, ez zen prestatu foruen moldaketarako egitasmo osorik eta sendorik, ez euskal erakundeen ordezkarien aldetik ez eta gobernuaren zentralaren aldetik. Baina hala ere Foru Konstituzioaren aldaketa prozesua ez zen gelditu. Atalez atal gertatu ziren aldaketak.
2018
‎Ehun eta hamalaugarren gela. Hiru solairu eta hamabi gela baino ez zituen ostatu hark, baina hala ere, ez zegoen ehun eta batgarrena baino zenbaki txikiagorik. Hiriaren handitasuna kutsakorra zen, nonbait.
‎Bide eginak atsegin zaizkizu, esan zidan. Ordurako astirotua zuen dantza, baina hala ere jauzi txikiak emanez eta batez ere gerri mugimenduez hainbat dantza pauso iradokiz segitzen zuen, ilea txirikordatik aske eta airean solte.
2020
‎–Nahastu egin zarete. Ez naiz ni bilatzen duzuena, esan nien, kortesia puztu batez, baina hala ere hotz.
‎Jakin, bazekiten zer zen, baina hala ere kolpe bakoitzak bihotza pixka bat geldiarazten zien. Beti gizona zen, beldurrak akabatzen, tranpara joan, eta zabaltzen zuena, janari kaxa txiki hura jasotzeko.
‎Marianneren ezpainak marra fin bat bihurtzen dira. Conne  llek ez ditu asko irakurtzen campuseko berripaperak, baina hala ere entzun du debate elkarteak neonazi bat gonbidatu duela hi  tzaldi bat emateko. Sare sozial guztietan dago.
‎Gordon Banksek jokatu zuen zati bat eta nik bestea. Oroitzen dut, gainera, Banksek ordurako begi bat galduta zuela istripu baten ondorioz, baina hala ere atepean jarri zen.
‎Brelen abestiak Leterenean izan zuen eraginari dagokionez, egia da, Letek dioen bezala, iruditeria aski desberdina zela, baina hala ere suma liteke kantari belgikarraren oihar  tzunik. Gogora ditzagun Brelen abestiaren lehen lerroak:
‎Eta errekuperazio garai denak, azken urte hauetakoak izan ditugun bezela, beti gogorrak izaten dira. Ezintasun momentu batean, ezintasuna, iluntasuna, ikusiz sakabanazioa zeinen erraza zen, eta bat egitea, sendo aurrera jarraitzea zeinen zaila, baina hala ere jarraitu nahirik, egin nuen orain kantatuko dudan kanta hau. Gainera, pixka bat lotu nahi izan nuen doinuaren bitartez beste haiekin, gure aurreko –esaten dugun bezela– abertzale xaharrekin, haiek ere beren garaian, orain berrogei urtetik gora, egin bai  tzuten egin behar zutena; ondo edo gaizki, irabazi edo galdu –galduz, klaro, Euskal Herriak askotan galdu duen bezela–, baina egin behar zutena eginez.
2021
‎Hori gero etorri zen, batez ere gauean ohean, etengabeko irudiak buruan mailukadaka nituela, lo hartu ezinik. Artean mezatara joaten nintzen, ez fede handiz, baina hala ere oso sartua neukan bekatuaren sentipena. Lotsak ez zidan uzten apaizarengana jotzen aitortza egitera, eta denbora batez neure baitan eraman nuen egonezin hura, nahiz eta ongi disimulatzen nuen gurasoen aurrean.
‎Sakona, airea; sakona airea da, sakona airea da, errepikatu dut, hasperen eginez. Pilulek mina zerbait arindu didate, baina hala ere handia da.
‎Jonanek hartu zion orria, eta irakurtzen hasi zen. Ongi zekien zer jartzen zuen, auskalo zenbat aldiz ikusiak zituen halakoak, baina hala ere begiak josi zituen paperean. Mediku guapoak niri begiratu zidan, eta Jonaneri gero, hala egin zuen bizpahiru aldiz, zer harreman ote dute hauek biek galdetuz bezala.
‎usaina hartuak geunden. ‣ Bai, nahi duana, baina hala ere... neri bihotzondokoa eman dit hori aditzeak. Nahigabe bat bezala.
2022
‎...buruhausterik nahi, garbi iraun nahi dute, batzuek hatz puntekin baizik ez naute ukitzen eta gehien gehienek ez dituzte galtzerdiak eranzten, estimatzen diet hori zeren ez zait gustatzen bezeroen oinik ikustea, azkazal zikin horituak, suge ezkata horiek, eta gainera galtzerdiek ile izpiak uzten dituzte behatz artean, izpi beltzak, eta hantxe ageri dira gero izara zurietan, izpi beltz txikiak, bai, baina hala ere eskuarekin erraztatu behar dira lurrera botatzeko, hantxe egiten dute bat ile urdineko izpiekin.
‎–Eta ez dago zertan, baina hala ere...
‎–Zure ama zen! Puta bat, baina hala ere ama!
‎James badiako eta Quebeceko iparraldeko akordioak akatsak izan zituen, baina hala ere funtsezko oinarri bat eman zuen autoktonoen eta Quebecen bizi ziren ez autoktonoen artean harreman berdinzaleagoak eraikitzeko (Trudel, 2009; Rodon, 2019). Adostasun hori Adoretsuen Bakearen sinadurarekin eguneratu zen, 2002an.
2023
‎Halaxe erosi zituzten tresneria, galdarak eta ontziak, nahiz eta hasieran Brinovc ez zegoen oso gogoberotua: Zergatik hainbeste, esaten zion emazteari; bere buruarekin haserretzen zen haren aurrean, baina hala ere Rozinak bereari eusten zion. Zakur bizi bizi bat erosi zuen, eta hesia konpondu, inor ustekabean sar ez zedin.
‎Eta arrazoi pixka bat ere bazuten; baina nik ere banuen arrazoirik. Nire arrazoiak motz geratzen ziren eztabaidarako, hasieratik ohartu nintzen horretaz; kontrako arrazoiak ere motz ordea nik sentitzen nuenerako; eta entzun nituen entzun mediku iaioen iritzietatik filosofoenetaraino, baina hala ere motz geratzen niri ataka hartan. Orduan, zer egingo, eta neureari eutsi; praktikan ikusi nora zihoazen gauzak; mintza zedila denbora.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia