Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 74

2000
‎Ikusezina, entzunezina eta ukiezina izango ote nintzen ba ni ezagutzen nindutenentzat, Lauaxeta Jean Haritxelhar, Jon Kortazar eta abarrentzat bezala? Hori pentsatzea ergelkeria absurdua zela esan nion neure buruari, baina hala ere ez nintzen aurrera jarraitzeko gauza izan. Lauaxetarengana itzuli nintzen eta mendira jo genuen.
2001
‎Bilkura hasi aitzin, ostatu zoko hartara gonbidatu ninduzun kafe baten edatera. Ez nuen gogorik baina hala ere, hotzak gatibatzen zuen ostatuan zure hatzetarik sartu nintzen. Kafeak noski zainak inarrosi zizkidan, oilo larrua denetan hedatuz; zure mintzamoldeak halaber.
2003
‎–Herriko parrokoa jelkideen aldekoa omen zen, baina hala ere herrian geratu zen –beste paper bat erakutsi zidan bisitariak mahukan karta bat baino gehiago gordetzen zuela erakutsiz– Bera errugabea zela, eta ez ziotela ezein kalterik egingo, eta hori dena.
2004
‎Jexus Mari garuna arakatzen hasi zen. Maria izenak zer edo zer esan beharra ziola bazekien, baina hala ere...
baina hala ere ondo gogoratzen ditut
baina hala ere,
baina hala ere jo ta fuego euren min matrakarekin,
2005
‎– Bai. Neke da harekin ibiltzea, baina hala ere badu ukitzen nauen alde bat. Beharbada hobe ulertzen dut orain Louiseren urguilu balios bezain zozoa...
‎Kanela adarrak tentsioa ekartzen du gogora, zubiak, lana egiteko prest diren gihar tenteak, igandero negurako txotxak biltzen dituen haurra, konpondu gabeko –eta ondorioz, oraindik izorratu gabeko– asuntoak. Tenk dauden gauzak, lehorregi eta idorregi akaso bai, zurrun bai, baina hala ere bizirik.
‎" Koaderno hau suntsitu eta zakarretara botatzeko". Baina hala ere, kontu handiz sailkatu eta gorde zituen koaderno guztiak; Kafkak egin ez zuen eran, Cioranek ere ez zuen norbere lana zaborretara botatzeko ardura mingarria bere gain hartu. Besteak beste, lagun eta ezagunen erretratu gupidagabeak ageri dira koaderno horietan, adiskide hauek X letraz edo inizialekin bakarrik izendatuak ageri diren arren.
‎Geroztik askotan madarikatu izan duela Manoel Arauxok kostak arribada agindu zuen eguna, eta nekerik gabe onartuko dut. Baina hala ere bazegoen egitate hartan krudeltasun harro bat, tronpatuaren mindurak desenkusatzen ez zuen ardoaz barnagoko zabarkeria anker bat, enerbatu egiten ninduen zehaztasun mingarri bat. Karrika betean barrena biluzik ibiltzea bakardadearen une minena da, emazteak lekuak hustu behar izan zituen.
‎Nasa hutsik egoteak antxoa garaia esan nahi du, edo sardinarena, edo atunarena, hau da, lanerako garaia eta lanerako itsasoa, partila ona mareajea amaitutakoan. Baina hala ere ezin dut begitandu arrantzako nasa hutsik. Tatxa gorri bat behar dut nik, egun itsasoak eta gasoilak ilundutako harrizko lerroaren erdian.
‎Eskua luzatu eta ez du ukitzen ahal, lainozkoa da zuritasun hau. Rosamarirena da, bai, ahuspez biluzik ageri den bizkarra, albora emana du aurpegia eta ez ote da ba gaiztakeria ezpainetan sumatzen zaiona, loak hartuarena egiten dun baina hala ere ez duela zirkinik egiten eulia azalean ibiliagatik, luzatzen du eskua eta eulia hegaldatu egiten da Rosamariren haragia ukitu ahal izan dezan baino lehen, gorputzaren beste sendotasunen batean pausatzen da gero, ez, ez dun eulien kilimek sortua gaiztakeria hori, Bittorrek eskua luzatu orduko euliak ihes egiten du beste norabait darama debekatua du eskua akasturik gabeko zuritasun hartan....
2006
baina hala ere kantu bat merezi du
baina hala ere kantu bat merezi du
baina hala ere kantu bat merezi du
baina hala ere kantu bat merezi dute
baina hala ere kantu bat merezi dute
‎Garaiak eta inguruak moldatzen gaitu neurri handi batean, egia da, ez da dudarik; lehen horrelakorik sinetsi nahi ez izan arren, gaur egun ongi ulertua eta onartua dut hori. Baina hala ere beti geratzen da moldapen horretatik kanpoko geure izaera ezagutzeko gogoa. Ingurutik independentea litzatekeen geure nortasunaren harrotasuna gorde nahia, inoiz edo behin askatasun primitiboa deitu izan dudan hori berreskuratu eta erabiltzeko gogo bortitza.
‎Eta inoiz halakorik gertatuko den itxaropen handirik ere ez honezkero. Baina hala ere nik idatzi egin behar dut, eta zuek irakurri egin behar dituzue nik idatzitakoak.
‎Gure zirkuitua estu estua dun eta ondo itxia zagon. Baina hala ere ezin zionagu zirkuitu horretan bueltak eta bueltak emateari utzi. Ez zakinagu besterik egiten eta ez dinagu besterik egin nahi, ez dinagu sekula besterik egingo.
‎Ahanztura eta bakardadea elkarrekin loturiko bi zulo beltz handi dira, bata bestearekin nahastuak zulo bakarrean. Zulo horretan sartzen denak itsuan egiten du bidaia, noiz eta non jalgiko den jakin gabe, baina bizitzaren barne muinen usain sarkorra sentituz, urrun, urrun, oso urrun, egunkari, irrati eta telebistak inoiz ezin iritsi ahal izango diren eremu ilun, hotz baina hala ere beti etxeko eta abegikorretan.
‎Gure gizonari menderatu ezinezko umiliazio sentimendua, esplikagaitza, igo zitzaion buruko ileen erroetaraino. Ezin zen puruak oparitu zizkion adiskidearekin haserretu, ezin zen tabako saltzailearekin haserretu, baina hala ere umiliatua sentitzen zen. Bizitzaz deus ez zekien ergel bat bezala geratu zela sentitzen zuen, inozo ezjakin bat bezala, puru faltsuen kutxa bat altxorra bailitzan hartuta bere babokeria ahalkerik gabe erakusten ari zen pailazoa.
‎Hurrengo goizean, zerbitzuburuak bere bulegora deitu zion. Teknikaria ez zen horrelako gorabeherez gehiegi arduratzen, baina hala ere nabari zuen goiz hartan mugimendua bazebilela zerbitzuan. Zerbitzuburua gizon lasaia zen, bizitzea eta bizitzen uztea gustatzen zitzaion horietakoa, baina aginduak betearazten zekiena.
2007
‎– Ulertzen dut, baina hala ere, besteek zer esango duten kezkatzen nau. Eta familiakoek ere bai.
‎– Esaten ari ez naiz, ba: egun gutxi barru zehatz mehatz jakingo dugu, baina hala ere hitz egindakoa gutxi gorabehera bere horretan mantenduko da.
‎Haurra zenean amonak prestatzen zion bazkaria. Joanak aza gorroto zuen eta amonak bazekien, baina hala ere ez zegoen gutizietarako. Hilko bazina hobe, esan zion behin Joanak.
‎Saioak bakarka hitz egiteko gaia iritzi dio, baina hala ere erantzun du:
2011
baina hala ere urrundu egin zara
baina hala ere badut zuretzat kaligrafia berria
baina hala ere hemen jarraituko dut
‎Hautagaiak hitz haiexek esan zizkionetako bat izateko hala moduzko pribilegioa izan zuen Fontechak. Hark ez zekien deus berataz, baina hala ere esan egin zion, esatea tokatzen zitzaiolako, bizitza hau esatea tokatzen dena esan behar izaten dugun une, aste, hilabete, urte pilaketa bat besterik ez delako.
2012
‎Hilotzez bukatu bi bortxaketa leporatu zizkioten. Ukatu zituen, baina hala ere hamabost urteko kartzelaldiaz zigortu zuten. Jujea ni izan banintz eta balitz, herio zigorrera kondenatuko nuela jakizu, edo ez zela presondegitik jalgiko sekula.
2014
‎Pilotalekua zeharkatu zuen Xabik Leporekin. Oihanaren etxeko pertsianak itxita zeuden, baina hala ere harri txintxar batzuk bildu zituen leihora botatzearren. Oihanaren gelako leihoan saiatu zen lehenik, gero egongelan, eta etxearen aurrealdera azkenik.
2015
‎Zehazki, desirari amore emateak beti sentiarazten du hobendun, eta saihesten ahalegintzen da, baina ez du beti lortzen. Badaki Lynnenganako desirak ordaina ekarriko diola, baina hala ere ezin amata. Lynnenganako desira errudunaren ezaugarri bat da Abaituak soilik Lynni aitor diezazkiokeela bere errurik garratzenak, hots, semeari eta Teresa Hoyosi lotutakoak.
‎Nola egiten zenuten? Floraren erantzun egiati xehatuek oinazez betetzen dute Entziklopedista, baina hala ere ezin du eragotzi informazio gehiagoren xerkatzea, Floraren gorabeherek hipnotizaturik daukate, harrapaturik eta bereganaturik daukan munstro berdeak datu errealez elikatu nahi baitu. Erauzi duen informazio guztiaren artean oinazetsuena izango zaio maitearen eta beste gizon batzuen arteko sexu harremanei dagokiona.
‎Begiak atera eta gezurrezkoak ipiniko zizkion gero taxidermistak, hainbeste bazekien Romanek: ez zen tamalez piztiaren begirada hura betikotzeko modurik izaten inoiz; zerrautsa, egunkari paperak eta nakar kristalak baino ez zeuden disekatutako animalien azal zakuaren baitan, baina hala ere. Romanek begirada bere oroitzapenetan betirako iltzaturik gordetzea zen kontua, gero jasangarria izan zedin disekatutako piztiaren betiereko so itsua.
2016
‎Eta Camilleri ere baiezkoan dago, baina hala ere, lehen aipatu dudan bien arteko topaketa horretan, arrakasta dela eta ez dela, saltzea dela eta ez dela, hitz hauek eskapatzen zaizkio: “Batzuetan uste dut ergelentzako moda bat baino ez naizela”.
‎Lehenago, Manchetteri buruz hitz egin dugunean ikusi dugun kezka, eredu amerikarra europartzearena alegia, berriz ageri da Montalbani Espainian nobela beltzaren eskola bat ote dagoen galdetzen diotenean. Erantzuna ezetz da, baina hala ere “espainiarrak direla nabaritzen dela, erreferentearen aurrean hartzen duten jarrerarengatik, bertakoa nobelan txertatzeko moduarengatik, erreferentea egokitzeko ahaleginengatik, sinesgarria egiteko. (...) Erreferentea loriatzen dute, bakoitzak bere estiloan”.
‎Hamarkada bat atzera utzitako herri epel eroso berbera izaten jarraitzen zuen Venezuelak, baina senarraren heriotzak eta, batez ere, seme alaben hutsuneak edozein poztasun keinu edo gogobetetze galarazten zizkion Karmeleri. ...bi neba, Josu eta Jon, bere aurretik joanak zirela Venezuelako erbestera, eta Josuk ordurako bazeramatzala hilabete batzuk petrolio konpainia batean lanean, urrun, oihanean, eta bestalde Jonek bizimodua ateratzen zuela han hemenka lan txikiak eginez eta pentsioetan lotan, izeba Ezekielaren etxean egun batzuk egon eta gero bere bideari ekin zionetik –nonbait aiurri gogorrekoa zen izeba–; baina hala ere neba arrebek ez zuten maiz elkar ikusten, hain zeuden lotuta bizimodu berri bat egoki hasteari.
2017
‎Bazekien arrazoirik gabe zihoala haserretzera baina hala ere ezin izan zion eutsi.
‎Bikote berriak. Baina hala ere asteburua pozik iragateko deliberoa egin zuen, eta patilletara eraman zuen eskua.
‎Cruz Mari Alonsori Nafarroako abertzaleei zerien erresuma galdu baten oinordeko zuzen eta berezko izatearen handikeria galea zerion, nafar eskuin espainolak ezarritako guda zelaian –diruaren eremua, negozioak, lanbide profesionalak, inteligentzia– peleatzen trebaturikoa. Horrelako familia euskaldun abertzale batetik zetorren Joseba; gainbehera etorria, aita goiz hil zelako –aitak bere homosexualitatea ez lukeela ongi hartuko otu zitzaion behin baino gehiagotan–, baina hala ere nahikoa Ensantxean hazi eta arazo gehiegirik gabe ikasi ahal izateko. Euskal Filologia Gasteizen, amari oso ongi iruditu ez zitzaion karrera.
‎– Erre egin zen –esan zidan kotxetik irten aurretik– Horregatik du mantxa hori –ispiluan begira jarri zen eta masaila atximurkatu zuen, keinu itsusi bat eginez– Bizkarretik azal puska bat kendu zioten eta aurpegian jarri, baina hala ere nabaritu egiten zaio.
2018
‎Fakirrak ez du sekula gorbatarik janzten, baina beti doa elegante. Bada dioenik kontraesankorra dela, baina hala ere esankorra, lagunak egiten bezainbesteko gaitasuna duela lagunak galtzen, monogamo inperfektua dela edo promiskuo gardena. Bada dioenik leiala dela, batez ere oso leiala garai bateko leialtasunekiko, baina ez horregatik bihar haiekiko leial izaten jarraituko lukeen leialtasun berriak sortzen kamutsa; bada oraindik ere traidoretzat duenik, maitekorra eta maitatua.
2019
baina hala ere
‎Idazten dudanean biziago sentitzen naiz, nik uste dut hori dela gakoa, nahiz eta batzuetan mina sentitu. Beti ez dugu idazten kontu atseginei buruz, batzuetan gure mamuei aurka egiteko idazten dugu, eta hori ez da gustosoa, baina hala ere beteago igartzen naiz.
‎Ez dakit nor arduratuko den hemengo belarraz, arduratuko den inor, baina gero eta traba handiagoa egiten dit kartetan, mugitu egiten ditu, irauli. Zapi bat ekarri izan dut batzuetan, baina hala ere, lotsarik gabe ari da belarra, hori iruditzen zait.
‎Beste mahai bat eskaini ziguten, erreberentziak egin zizkiguten, burua makur, zorura begira. Hungarieraz hitz egin zuten, baina hala ere ondo ulertu genien, keinu otzanengatik, jarreragatik. Zer diñeude bulgaro honeik?, esan zidan Sorok.
‎Askotan gelditu behar izan du, non zapaldu ondo pentsatu. Bota berriak erosi ditu, baina hala ere labain egiten jarraitzen du, lehengo egunean baino gehiago. Ez du behintzat asunik ukitu, ez du eskuan zauririk egin, odolik.
‎Aipatu dugu Manifestu bateko pertsonaia Atte hil aurretik laneko bat dela, baina hala ere, Manifestu bat testuan “Pertsonaia” gisa dator, bidean galdu egin du “Tomas” izendapena.
2020
‎Oraindik ez daki nola definitu ezagutzera goazen mundua, idealizatzen hasia da nahi gabe. Victor aurreraka begira doa denbora guztian, baina hala ere ohartu da, “prostituta bat da”. Mutu geratu da Merline, gure Euskal Herriko burbuila kaletarra urrun dago bertako blade runner girotik.
‎Aspaldi zen ez nuela horrelako kasu bat hartzen. Ez dakit oso ondo zergatik, liburuaren egileak oraindik ez dit asmatu fikziozko iragan traumatiko bat, baina hala ere bi aldiz pentsatzekoa zen eskaintza, nire baitan traumaren bat egon bazegoelako. Zigarro bat piztu nuen.
‎HIBER: Bai, baina hala ere leku batzuk ez ditut ezagutzen. Sevilla oraindik ere ez dut zapaldu.
‎ILEHORIA: Hori uler dezaket, baina hala ere arraro egiten zait zu ehiztari ibili izana.
‎Asko kosta zitzaidan haurdun gelditzea erabakitzea, hogeita hamalau urtera iritsita adostu genuen baietz, segituan gelditu nintzen. Azkenean pentsatu nuen denbora bazihoala…, baina hala ere beti bazebilkidan zomorro hori, haurrak izan ala ez izan, marmar hori, zalantza hori, zenbat eztabaida amatasunaren inguruan. Ordurako, inguruko guztiek zeuzkaten umeak, ni kritikoa nintzen.
2022
Baina hala ere ez dakit ni neu ote naizen, baina kontuz ibili behar genukeela uste dut alderaketa horiekin; izan ere, bistaratzen baitzait euskalduna bere horretan oso zuria dela oraindik. Garela.
‎2021eko Ordezkatuak eta ikusgarriak ikerlanaren bueltan emakume nekazariekin banaka eta taldean izandako topaketak irakaspen handia izan ziren niretzat. Bazeuden denaz kokoteraino zeudenak, baina hala ere elkarrizketatzeko aukera eman eta gero talde lan saioetara ere animatu zirenak; bazeuden sektorera eta erabakiguneetara sartu berriak zirenak, beraien bidearen hastapenetan, begi eta belarriak zoli; bazeuden oso diskurtso politiko artikulatua zutenak, eta beraien burua hortik urrun kokatzen zutenak. Banakako topaketetan testigantza batzuek hartzen dute lekua, talde topaketetan ematen ez direnak; eta, alderantziz, talde topaketek banakako elkarrizketetan eman ezin daitezkeen txinpartak sortzeko gaitasuna daukate.
‎Ezta niretzat ere. Baina hala ere hementxe gaudek, hirurok elkarrekin, hurrengo pausoa emateko prest.
2023
‎normalean txartelek oso diru gutxi ematen badigute, pandemian askoz gutxiago jaso dugu, ezin izan dugulako aretoko aforoa bete. Sarreren prezioa igotzea pentsatu dugu, baina hala ere, jasoko duguna irrigarria izango da. Badaude artista batzuk katxeta ordaintzen ez badiezu lan egiteko prest ez daudenak, eta oso ondo iruditzen zait, nik berdina egingo nuke.
‎azeriak ikusi izan ditudanetan ziztu bizian izan da, segundo batzuetan. Ba hori guri begira egon zen, ez dakit, zaila zait neurtzea baina esango nizuke berrogeita hamar segundo izan zela, eta beharbada hogeita hamar besterik ez, baina hala ere asko da, nahikoa anaia eta bion artean hitz egiteko: “Ikusten duzu ikusten ari naizen hau?
‎Bildosola ez zegoen batere konbentzituta, baina hala ere, kontsulta batzuk egin eta gero, azkenean operazioa baimendu zuen: aurrera, aurrera.
‎ Hala izango da, noski. Baina hala ere, zuen laurogei belaunalditako amonen pisuak konpontzen uzten ez dizuen zerbait konpontzeko deitu didazue.
‎Norbaitek esan zuen bezala, zahartzen joatea oso konplikatua da, eta ez bakarrik edozein egunetan hiltzen ahal zarelako aurreabisurik gabe, kontrakoarengatik baizik: zaharra zarelako baina hala ere bizirik zaudelako, eta munduak hor dirauelako, jiraka, eskura; baina jada ez dizu uzten haren aferetan parte har dezazun.
‎Topaketek iraun zuten bitartean, mementoko berotasun eta egoskorkeriagatik, uko egin nion goizeko zeremonia hartara joateari. Egunak lan intentsitate handikoak ziren, baina hala ere topaketetan zehar egiteko manera batzuekin pixka bat muturtuta egon nintzen. Odinekoek euren lanen demostrazioak egiteko ohitura daukate, eta niri batzuetan aspergarriak iruditzen zitzaizkidan.
‎Eskuen mugimenduak dantzan oinarritzen dira gehiago. Baina hala ere, eskuen erabilera hori oso aberatsa da, nolabaiteko sinfonia bat osatzen dutela dirudi. Bi indarren arteko jolasean ikus daiteke argi.
‎Saxofoiari soinua apaltzeko arropa eta trapuak sartzen nizkion eta armairu barrura begira jotzen nuen. Baina hala ere alferrik zen, “ ¡ Vete a tocar al Retiro! ”. Azkenenean, auzokoen kexekin gogaituta, El Retirora joaten hasi nintzen saxoa jotzera.
‎Bilera egunean argi esan zigun Xabik guk aurkezten genuen proiektuak ez zuela ibilbiderik izango, baina hala ere bidaltzeko berari azaldutakoa. Erdi bidean ere ez zen geratu proiektua.
‎Egin genuen azken lana 2019an izan zen. Taldea ezegonkortzen hasia zen, baina hala ere lortu genuen bost aktorerekin Uhagon kultur etxean formatu txikiko pieza bat egitea. Joseba Sarrionandiaren ez al da oso arriskutsua liburuko testu batzuk baliatu genituen, inprobisazioetatik ere atera ziren testu batzuk, eta Oier Guillanek ere idatzi zigun zerbait.
‎Bere lanbideak ez zuen zerikusirik antzerkiarekin, orduan EITBrentzako ari zen lanean, Baleuko enpresan. Baina hala ere, hura utzi eta gurekin etorri zen lanera. Ausarta izan zen.
‎Pena. Baina hala ere erakusketan jarri zuten nire margoa, besteenekin batera. Nire ama erakusketan nire koadroa ikusita asaldatu egin zen, eta errieta egin zidan.
‎nire bizitza eta nire artea. Ez daukat dudarik, baina hala ere, kontraesanez josita nago. Ez daukat ezer esateko, baina bai egiteko.
‎Zortziko nagusian; barruko gauzak ez dira azaltzen, transmititu eta partekatu egiten dira; Yado hasta tado dristi, Yado dristi tado maná, Yado maná tado bhava, Yado bhava tado rhasa; eskua duzun lekuan han duzu begirada, begirada duzun lekuan han duzu sentimendua, sentimendua duzun lekuan han duzu emozioa, emozioa duzun lekuan han duzu adierazpena; Natyashastraren hitzak kantatzen dizkit Kalamandalam eko Haridasan kathakali antzerki dantzako guruak; itzalak uxatzen trebea da nire maisua; eta, gainera, eskuaraz bezala berdin berdin, aitxa, ama, aitxitxe, amuma errepikatzen dio nire amari malayalam hizkuntzan; denbora asko pasatu dugu elkarrekin, eta lagun handiak izateaz aparte poliglotak ere bagara, berak euskal ingelesa daki eta nik ingeles indioa; Aryunaren tenplu txikiaren aurrean dagoen zuhaitzak ederki abesten du, eta gure herriak haritz zaharrari kantatzen dio. Ordu asko sartu nituen txikitan ezpata dantza, Xemeingo dantza, eta abarrak ikasten, baina hala ere maisuak, ez ninduen sekula biluztu, ez ukitu, ezta gerripeko soil batekin dantzan jarri, Indiako kalaripayattuan bezala. Patetikoa naizela eta patetikoak garela onartzea ez da erraza.
‎Fuertea dago. Trago gutxi batzuk edan ditut, baina hala ere bururaino igo zait. Zorabio txiki bat sentitzen dut.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia