|
3.1. euskararen egoeraz eta gazte euskaldunez hizkuntzaren egoera eta hiztunen bizipenak uztartzeak, hau da, euskararen bilakaeraren azalpen makro kuantitatiboa deskribapen mikro kualitatiboaz osatzeak sakontasuna eman dio azken 20 urteotako nafarroako euskararen bilakaeraren azterketari. arakatu ditugun gazteen euskararekiko bizipenak koherenteak dira hiztunek izan dituzten hizkuntza ingurune eta esperientziekin. nafarroako euskararen egoera continuum moduan agertzen da, bai datu demolinguistikoetan bai hiztunen bizipenetan. Familia gizarte gune funtsezkoari erreparatuta, ikus dezakegu familia euskaldunbeteak (belaunaldi guztietan kide euskaldunez osatuak), oro har, Mendialde euskaldunean daudela. ingurune oso euskaldunak ohi dituzte eta haurren hizkuntza sozializaziorako baldintza egoki eta lagungarriak. gazte horien euskararen erabilerak gora egin du azken urteotan.
|
baina
gazte euskaldunen erdia baino gutxiagok baizik ez du hizkuntza inguruabar aldeko horietan hazteko aukera izan. herri oso euskaldunetatik at, euskararen galeraberreskurapen prozesu historikoa gertatu den herrietan familia ez da hizkuntza gune homogeneoa izaten eta heterogeneotasuna belaunaldi berean (gurasoak, adibidez) edota belaunaldien artean (aitatxi amatxi, guraso eta seme alabak) agertzen da... familia euskaldun ez osoak (guraso bat bakarra euskalduna dutenak, kasu) eta familia euskaldunberrituak (kide euskaldunak azken belaunaldian baizik ez dituztenak). eremu erdaldun (du) etako gazte euskaldun gehienek aurreko familia heterogeneo tipologia bietariko bat izan dute. hori horrela, euskara nekez izan da familiakoen arteko erabilera hizkuntza nagusia, hainbatetan ohikoa izan bada ere. gainera, ingurune erdaldunetan bizi dira eta horrek eraginda, adin berekoen artean erdara izan da komunikaziorako gizarte araua. hala bada, familiak eta auzo edo gizarte ingurune hurbilak (eskola barne) batera jokatzen dute haurren hizkuntza sozializazioan. batera, baina ez indar beraz. haurtzaroaz geroztik ingurunea gailentzen zaio etxekoari, gazteak egiten dituen hautuak direla medio. euskararen erabilera soziala handia denean, ingurune euskaldunaren eragina familia bidezko transmisioaren hutsunea berdintzera iritsi daiteke eta, eskola lagun, haurren euskarazko sozializazioa ahalbidetu. inguru erdaldunetan aldiz, haurren euskararekiko bizipenak eskolari lotuta egon dira eta etxeko erabilerak ―euskarak etxeko harremanetan lekua izan duen kasuetan― ezin izan ohi du haur gaztetxoen adinkideekiko erabilera, erdaraz ezarria, euskarara erakarri. hori gertatu ezean, gazteen ezagutzaren eta erabileraren artean dagoen arroilak urratzen segituko du. ondorioa garbi dago:
|
|
Hain zuzen ere, oraindik orain sakontzeke dagoen(
|
baina
gazte euskaldunak liluratuta dituen) estatugintza feministaren teoriarekin gertatzen ari dena deigarria da{ 18}. Maila batean bederen, ideia fetitxe bihurtzen ari da, aspektu baikor eta ezkorrekin, nire ustez:
|