2008
|
|
Destiny. La joie de la tragédie iragarkiko sakrifizio gai izan gintezkeela pentsatu dut,
|
baina
ezta hori ere.
|
|
...nintzen, berorrek inoiz izan du altzari bati joka eta joka hasi den gizonezkoren baten berririk?, ez noski, nola ba, baina kontua da Tomasek jotzen ez ninduenean ere altzari bat baino gutxiago nintzela, altzari bati ez diozu mespretxuz begiratzen, destainaz hitz egiten, nazkaz entzuten, altzari bati zapia pasatzen diozu hautsa kentzeko, olioa ematen diozu aldian behin, edo pipien kontrako botika,
|
baina
ezta hori ere, Tomasek ez zidan altzari bati eman ohi zaion tratua ere opa, eta nik diodana, zergatik naiz logelako mahaitxoa baino gutxiago, berorrek ulertu behar lidake esaten ari naizena, baina tristeena da kontu bakar bat ere ez zaidala ondo ateratzen, behin ere ez, eta horrela nola egingo dut ihes zulo beltz madarikatu honetatik...
|
|
Baina atsoak (Rosak atsoa erabiltzen zuen ia beti, inoiz gutxitan Tomasen ama edo Amalia, behin ere ez amaginarreba) sekulako sasoia zuen, eta laurogei urtetik hurbil ibiliagatik ere, hiltzeko itxura handirik ez. Kontuan hartuta sukaldean pasatzen zituen ordu guztiak eta kontuan hartuta zeukan pisua, zer normalago atso odoltxartu hark hanketan zain bilduak izatea baino,
|
baina
ezta hori ere, hanka atze leun leunak zeuzkan, nik baino leunagoak, Rosaren hitzetan. Errainak ez zion gripe bakar bat ezagutu, apenas egiten zuen eztulik edo doministiku txarrik.
|
2023
|
|
...onagatik sartzerik ez dudan beste mundu paralelo batean bizi dira, baina irakasle, administrari, ingeniari nahiz abokatu, haiek ere badituzte beren txuloak, zeren autoa, lana, neskamea eta gimnasioko irakaslea edukitzeak ez baititu libratzen etxean, kalean edo bulegoan egunero prostituitzetik, baina nire ofizioaren jakintzarik gabe, beren senarrei zakilak nondik jotzen dien jakingo balute sikiera,
|
baina
ezta hori ere, apalduko nituzke nik erdeinuz begiratzen didaten putazahar orgasmogabe horiek, haien morkots ustelen aldean duintasun handia du sexu langile honen motxinak, urteek baino gehiago amorrazioak erretxintzen dien aurpegi zimel horietara tu egingo nieke nire paretik pasatu eta begietara begiratu ere egiten ez didatenean, piku siku alaenak, se diz assim. A coisa é que barrutik sutan kiskaltzen jartzen naiz ikatz bihurtu arte, zeren Bidaso bazter honetan bizitzen eman ditudan urteotan ohartu bainaiz zernahi eginda ere beste dimentsio batean bizi den estralurtar ikusezina naizela emakume zuri eredugarri horien begi errimeldunentzat.
|
|
Espainiaratu nindutelarik, zure sorterriko raiatik hain gertu dagoen espetxe beltz horretara etorri izan bazina sikiera.
|
Baina
ezta hori ere. Marka da gero.
|
|
Bidasoko ur ilun eta hotzek elkarrengandik bereizi gintuztenetik, erabat galdu nian hire arrastoa. Hire erretratuaren argazki erdia izan banu sikiera, bai, Parisa heldu bezain laster postaz familiartekoei bidali behar genien hura,
|
baina
ezta hori ere. Tamalez, bidean geratu gintuan.
|
|
Gutxiago maitatu eta gehiago gozatu bahindu behintzat.
|
Baina
ezta hori ere. Tira, jarriz  kion adarrak, esaten zidaan barne ahotsak, baina zikin sentitzen ninduan, hilekoak bustitako kuleroak bezala, nire amaren marmarra aditzen bainuen agiraka eginez, eâarki aâi aiz oâaiñâe, auntzek adarrak dittun aldeâa oa, zertan ibili aiz gau osoân oâi?
|