Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 185

2001
‎Lucas eta Mariaren etxetik hilerriraino egurrezko hogeita bederatzi balkoi zeuden. " Kuriosoa izango zen hilerrirako bidean hiltzea" pentsatu zuen Lucasek; baina ez zeukan goiz hartan hiltzeko gogo larregirik. Hilez gero, gainera, Mariaren kontzientziaren kalterako izango zen, nebaren bizia txokolate apur batez erosi baitzuen.
2003
‎Ez askotan. Esan zion erakutsiko zizkiola liburu batzuk, berriro etortzen bazen, baina ez zeukala entziklopediarik berak.
‎Esan zidan familiaren lagunak zirela batzuk. Gero esan zidan beste batzuk ez zirela familiaren lagunak, baina ez zeukatela dirurik hilerrian panteoi bat erosteko. Horregatik uzten zietela leku bat pentsioan.
‎Gauza arraroak jotzen zituztela esan zuen Fernandok, entzun ziela berak behin, eta birritan ere bai, eta kuriosoa zela jotzen zutena. Baina ez zeukatela suerterik. Ez zeukaten suerterik disketxeekin eta nazkatu egin zen 3.Dkoen alaba halako batean.
‎Eta andre hori familia onekoa zen, eta betidanik izan zen familia onekoa, umetan ere bai, eta lan egiteko sasoia heldu zitzaionean ere familia onekoa zen eta ez zuen lanik egin, eta etxe mordoa zeukan Idus osoan, alokatuta asko, eta etxe bat saltzen zuen lantzean behin, eta familia onekoa izaten jarraitzen zuen. Beste andre biak ere familia onekoak ziren, baina ez zeukaten zentimo bat bera ere.
‎Garai hartarako teresianak modernoak ziren (kalekoz janzten ziren, lanbide zibilak zeuzkaten) eta pedagogiaren aldetik aurreratuenetakoak izango ziren ikastetxe erlijiosoetan. Baina ez zeukaten ezer abertzaletik. Besteak beste, gehienak Euskal Herritik kanpokoak zirelako.
2004
‎–Hori egia da. Baina ez daukazu zertan mugitu hemendik, ia egunero etortzen da Gurutze Gorriko eta Ilargi Gorriko anbulantziaren bat. Beraz, hemen berton izan dezakezu aukera bai sanitarioak bai gidariak galdekatzeko.
‎Neskato bizkorra da eta laster amaituko ditu ikasketak. Yitzhad eta nire arteko harremana estutu egin da, baina ez daukagu ezkontzeko ez umerik izateko asmorik, ez behintzat egoera hobetzen ez den artean. Ez dut nahi kaiola baten preso izango den haur bat, nahiz eta kaiola handia izan.
‎Ginok kanpoko pelikula asko ikusi ditu, Florentzian eta beste hiri handi batzuetan, eta Parisen ere bai, Tourra amaitzean. Pelikula ederrak ikusi ditu, baina honekin, gaurkoarekin, ahoa ezin du guztiz itxi, beti dauka apur bat zabalik, eta gogoratuko balitz itxiko luke, baina ez dauka astirik ergelkerietan galtzeko.
Baina ez zeukan.
‎Azken urteetan zulo beltz handi bat zegoen. Eszedentzia eskatu zuen, nonbait, eta ordutik zergak txintxo txintxo ordaintzen ditu, baina ez dauka inolako bizileku ez lanbide finkorik.
2005
‎–Bai, baina ez daukat zertan!
‎Ze gaua da orain. Eta nik lo egiteko gogoa daukat baina ez daukat.
2006
‎Hartara nik ere ikasiko nuela eta abar. Baina ez neukan ikasteko intentzio handirik. Belarria jarri egiten zaizu, nahi gabe ere, baina beren arteko solasak ez ziren oso interesgarriak ere.
‎Edo ezetz, hain txarra ere ez zela. Baina ez neukan gezurrik esateko adorerik.
2007
‎–Lasai, Iraitz, lasai. Mugitzeko esan dizut, baina ez daukat halako presarik. Jolas garaia amaitzerako bukatzen baduzu, nahikoa.
2008
‎–Egin luke, baina ez daukate interesik. Azken batean geroz eta ume gehiago, helduaroan Europarantz abiatuko den jende gehiago, eta honezkero diru iturri nagusia kanpotik bidalitako dibisak dira1.
‎Costa del Solen kontrastean, portua eta muga giroa dira nagusi. Andaluziar azentu gogorra daukate bertakoek, magrebtarrak ere asko dira baina ez dauka Marokoren itxura koloretsua. Dekadentzia da agian berba egokia, nobeletarako dekoratu ezin hobea osatzen du Algecirasek edozelan ere.
‎–Egun batzuk ditut. Kopia bat gorde ahal izan genuen, baina ez daukat oso eskura. Erakunde autonomikoetako agintari eta arduradunek orain urte batzuk jakin zuten polizia espainolaren esku zegoen artxibategi horrek informazio oso konprometitua zuela, eta ez zuten ekarri arteko onik izan.
2009
‎Perchance to dream?? Baina ez daukagu Goethe eta heriotzarekin, edo loa eta heriotzarekin, zertan luzatu. Bakarrik poesia txiki bat aipatu nahi nuke(? Über allen Gipfeln ist Ruh?).
‎Hau interesantea da: ateismoa, gaur egun, gertakari bat da, baina ez dauka ja, XIX. mendean bezala (eta oraindik existentzialismoan), teoria bat euskarri. Gaurko filosofian ateista izateko, arrazoirik?
‎–hurkotasuna sortu nahi zuen Josebak, denbora apur bat eskuratu zerbait asmatzeko?. Sentitzen dut baina ez daukat hemen txartelik. Giltza.
‎Hankartera ailegatuta, belarria miazkatzeari utzi gabe, bakeroen botoia askatzeko ahaleginak egiten ari zen, baina ez zeukan erraz.
‎Oraindik amarekin bizitzen, betikoekin mozkortzen, aurre ordainketazko telefonoa erabiltzen, urtean behin edo bitan bere soldata ziztrina txortaldi iraultzaile karibetarretan xahutzen. Suposizioak baino ez ziren, baina ez neukan haiek konfirmatzeko inongo gogorik. Nahiago horrela.
‎–Lehengo bera errepikatuko diat, oraingoan alderantziz: izan litekek, baina ez zeukak zertan, gero eta ozenago ari zen Ugarte?. Gipuzkoa eta Nafarroa ez zeudek urruti, ez orain ez lehen.
‎Hala, bada, hantxe zeuden hiru anai arrebak: ...asi, erne orduan ere, gertatzen zen guztiari adi; ama ere ezin erneago zegoen, ordea, eta, Domingo eta Maria Bibianaren erreakzioaz ohartu zenean, nora ezean bezala geratu zen; eta ohartu zenean, halaber, kontu hartan urrunegi joan zela, markesa andereak bere alaba Nataliaren exorzismoarekin zentzuaren marra iragan zuen bezala, ez ote zen bera ere Adarekin berdin ari??, atzera egin nahi izan zuen; baina ez zeukan atzera egiterik, Adaren ama ez ezik, haren hezitzailea ere bazen-eta: hezitzailea zen batez ere une hartan, Adari lezio on bat eman behar ziona, neskak mutilen aurrean gorde beharreko lotsa behin betiko ikas zezan; lezio hark, gainera, ondorio praktiko bat behar zuen, praktikarik gabeko teoriak beti geratzen baitira hankamotz, ongi baino hobeto zekien hura Regina Aldasorok:
‎Sabinek inoiz galdetu izan dit ea aitaren eskuarekin zer egin zuten. Lurperatu egin zutela esaten nion, baina ez neukan ideiarik ere. Sekula ez naiz ausartu senarrari halakorik galdetzen.
‎Nola ez naiz ba zurekin gogoratuko? baina ez dauzkat eskatzen dizkidazun datuak.
‎Hala, bada, hantxe zeuden hiru anai arrebak: ...rduan ere, gertatzen zen guztiari adi; ama ere ezin erneago zegoen, ordea, eta, Domingo eta Maria Bibianaren erreakzioaz ohartu zenean, nora ezean bezala geratu zen; eta ohartu zenean, halaber, kontu hartan urrunegi joan zela –markesa andereak bere alaba Nataliaren exorzismoarekin zentzuaren marra iragan zuen bezala, ez ote zen bera ere Adarekin berdin ari? –, atzera egin nahi izan zuen; baina ez zeukan atzera egiterik, Adaren ama ez ezik, haren hezitzailea ere bazen-eta: hezitzailea zen batez ere une hartan, Adari lezio on bat eman behar ziona, neskak mutilen aurrean gorde beharreko lotsa behin betiko ikas zezan; lezio hark, gainera, ondorio praktiko bat behar zuen, praktikarik gabeko teoriak beti geratzen baitira hankamotz, ongi baino hobeto zekien hura Regina Aldasorok:
2010
‎Gainerakoan, Teofilo Mariak Natalio oinordeko izendatu zuenetik?. Nire lehengusua zara, baina ez zauzkat jada lehengusutzat, anaia kuttuntzat baizik, esan zion egun horretan?, aldamenean nahi izaten zuen, halako eran, non hura gurera maiz etorri eta harekin aritzen bainintzen noiznahi xakean:
‎Arriskua handiagoa duzu, beste aldekoak atxilotzen dituzten neurrian. Baina ez daukat ezer askorik egiterik: edo hemendik alde egiten duzu, edo lehengo neurriekin jarraitzen duzu?.
‎Koadernora joan zitzaion gogoa. Polizia etxean jarraituko zuen, baina ez zeukan hura erreklamatzeko gogo handirik.
Baina ez daukat arriskurik. Dagoeneko ez naiz arriskutsua.
‎Herriko lagunak, bizilagunak, kamaradak pasatu zaizkio gogotik. Ez du inor ikusteko gogorik baina ez dauka zertan ihesi ibili ere, eta atera jo du, zabaltzera.
‎Horrek goizetik iluntzera arte betetzen zion eguna Felixini, eta lagunarte berri bat ere ekarri zion, lankideekin egiten baitzituen sarri planak, hau edo beste ikusteko, batera edo bestera joateko. Ez gintuen guztiz ahaztu Arranokoak, abertzale fina izaten segitzen zuen, baina ez geneukan egun osoan haren gainean ibili beharrik, ezta edozein txikikeria egiteko hura nola uxatu pentsatu beharrik ere.
‎Haren bitartez jakin nuen, adibidez, Josema ere mugaren beste aldera pasatu zela; taldekoen egoeraz jakin nahi izan nuen, baten bat erori ote zen, baina lagunak ez zeukan hartarainoko informaziorik. Jaime Bergararen osasunaz ere jakin nahiko nukeen, eta haren enpresaren paraderoaz, baina ez neukan nori galdetu, etxekoei nire helbiderik eman ezean; oraingoz nahiago nuen pixka batean lasai egon; iritsiko zen unea, baina momentu hartan handiagoa nuen ahazteko gogoa, jakitekoa baino.
‎Biak akaso. Ni txikia nintzela eraiki zuen aita zenak oraingo lantegia; lehenago badakit zerrategiren bat zuela non edo han, baina ez daukat akorduan hura inoiz bisitatu izana. Fabrika berria, ordea, bere bizitzako proiektua zuen, sasoi betean zegoen gizasemearen indarraren eta lanaren fruitua.
‎Oso polita da. Baina ez zeneukan zertan".
‎Gainerakoan, Teofilo Mariak Natalio oinordeko izendatu zuenetik —" Nire lehengusua zara, baina ez zauzkat jada lehengusutzat, anaia kuttuntzat baizik" esan zion egun horretan—, aldamenean nahi izaten zuen, halako eran, non hura gurera maiz etorri eta harekin aritzen bainintzen noiznahi xakean: Nataliok, ni baino gutxiago zenez, niri irabazteko irrika izaten zuen, eta nik hura behin eta berriro apaltzekoa, Teoren ezpalekoa baitzen lehengusua, neke guztiak ontzat hartzen zituena, garaipentxo bat lortzearren, eta Natalioren aurka lortutako garaipenak Teofilo Mariaren aurka lortutakoak bezala egiten baitzitzaizkidan, hain zen handia ematen zidatèn atsegina.
2011
Baina ez daukagu independentziari buruzko corpus teoriko bat, estrategia nazional bat. Daude estrategia asko, alderdi bakoitzak berea, eta horrek Espainiako estatuari egiten dio mesede, ez guri herri bezala.
‎01:13 Montseren logelako atea jotzen dut gabon esateko (bestelako aitzakiak agortu zaizkit). Montse pijaman dago baina ez daukat gabon musurik.
‎Hitz poetiko limuriak esaten dizkio, pozten naiz zu ezagutu izanaz, sekulako neska zara? baina ez dauka gabon musurik.
‎Arrazismo linguistikoaren zantzu garbi bat G. Salvadorren ideologia honetan sumatuko dugu: . Munduko herri mitzaira franko galbidean sartuak daude, noski, baina ez daukagu horregatik zertan damutu. Zeren eta horrek esan nahi du hizkuntza horien balizko hiztunak, beren jatorrizko hizkuntza albo batera laga dutenak, beren mundua eta ikuspegiak zabalduko dizkien beste hizkuntza hedatuago batean integratuko direla.
2012
‎Hasperen egin dut: nire asmoa ahaztu dut, gaurkoz behintzat; ulertzekoa da, baina ez daukat astirik, bi ordu barru aireportuan egongo naiz, eta ez dira hauek telefonoz edo posta elektronikoz hitz egin beharreko kontuak. Hurrengo bisitaldirako utziko ditut; bitartean, ahaztu.
‎Kritikari kabroi horiez ahazteko eskatu dit, besterik gabe. Baja luzatu eta Berlinera joatea bururatu zait, baina ez daukat horretarako indarrik ere.
‎–Emango nizuke nire telefonoa, baina ez daukat, barrez eztulka?. Abisatzeko, diot?
‎–Hor gabiltza, baina ez daukat ardurarik, etxean mediku naturista edukita...
‎Ez, parrokianoak errezatzen ari direla pentsatu duelako baizik. Lambada jartzeko esan diot aitatxori, baina ez dauka lambadarik. Patxangarik ez dauka aitatxok telefonoan.
‎Arraroa zen hura guztia, eta oso oso labainkorra. Baina ez neukan ihes egiterik. Leonek ikusi ninduen une berean esan zidan eskuaz gerturatzeko.
‎Tutoreari kosta egin zaio berbetan hastea, baina ez dauka beste erremediorik:
‎Jakiak pixkana pixkana zerbitzatuak ziren, hurrengo mokaduari leku eginez bezala, eta ardo tragoxka sarriak lagun. Fran asea zen, baina ez zeukan halako betekada gaitzik, hain ziren okelak emeki erreak, hain ziren saltsak arinak eta luzaz nahiz eztiki egosiak, hain koipe gutxi zeukan denak, digestioaren mesedetan eta zapore puruen gorazarrez. Oraindik bazeukan, beraz, okolutxo bat urdailean azkenburukoari bide emateko.
‎Jan nuena kontuan izanda, kantitate txikia ez nuela aski izango atera zuten ondoriotzat; eta, jende oso argia izanik, beren upeltxo handienetariko bat altxatu zuten trebetasun handiz, gero biraka eraman nire eskurantz, eta estalkia kendu zioten; zurrutada batean edan nuen, ongi gauza erraza, ez baitzuen pinta erdi bat izango, eta Borgoñako ardo arinaren ahogustua zuen, baina askoz goxoagoa. Bigarren upelkada ekarri zidaten, eta, era berean edan ondoren, keinu egin nien gehiagoren eske, baina ez zeukaten besterik emateko. Nik gauza harrigarri horiek egin ondoren, oihuka hasi pozik eta nire bular gainean dantza egin zuten, hasieran bezalaxe hainbat aldiz Hekinah degul errepikatuz.
‎Berea bezalako denda kaxkarra ez zegoen egina pertsona dotore bat erakartzeko; hitza nabarmenduz esan zuen. Baina ez zeukan ordea eskatu besterik, eta bera arduratuko zen nahi zukeen oroz hornitzen, nahiz mertzeria nahiz arropa zuri, boneteria edo modakoetan; zeren erregularki hilean lau aldiz joaten baitzen hirira. Etxerik nagusienekin harremanean zegoen.
‎baten bat bigarren aldiz haren aurretik korrika igaro eta hor nonbait desagertu zen, jainkoak daki non. Ezin nuen sinetsi izaki hori itsaslabar malkartsutik behera jaitsia zenik; baina ez zeukan beste inora joaterik. Jaiki, jantzi longaina, sastagaia gerrikoan estu lotu, eta isil isilik irten nintzen etxetik; mutil itsua zetorren niganantz.
2013
‎Zerbitzari monosilabikoa deituko didate, edo xake jokalari patetikoa, atzerritar arraroa. Baina ez daukat erantzunik salaketa horien aurka. Salaketa horietako bakoitza eta horiek guztiak naiz ni, nire bizitza irreal honetan.
‎Nire buruari galdetu nion zer egin ote nuen egun batetik bestera deus ere esan gabe alde egiteko; ni, edo haurrak, edo nire ama, edo Tito? Baina ez neukan erantzunik. Eta askoz errazagoa zen zugan ez pentsatzea.
‎Idazle handiek soilik lortzen dute hori. Baina ez daukagu besterik. Bizitza izatera ere doi doi iristen den zerbaitekin narrazio bat burutzea.
‎–Ez, arrapostu zion Janek?, ez dut Wickham ahaztu; baina ez daukat zuri esateko gauza pozgarririk. Bingley jaunak ez dakizki osorik haren bizitzaren nondik norakoak, eta ez dauka Darcy jauna laidotu zuten gorabehera nagusien berri zehatzik; baina hitza jarriko du bere lagunaren jokaeraren, prestutasunaren eta ohorearen alde, eta zeharo ziur da Wickham jaunak merezi duena baino arreta askoz handiagoa eman diola Darcy jaunak; eta, damurik esan behar dizut, Bingley jaunak eta bere arrebek diotenaren arabera, Wickham jauna ez dela inolaz ere gazte agurgarri bat.
‎Ikusi gura ez banau, joan egin du. Ez gaude harreman onetan, eta beti ematen dit min harekin elkartzeak, baina ez daukat beragandik apartatzeko arrazoirik, mundu guztiaren aurrean aldarrikatu ahal ditudan horiek kenduta: ikaragarri txarto erabili nauelako sentimenduak eta den modukoa izateak sortzen dizkidan nahigabe mingarriak.
‎Egur zati batzuk gehitu zizkion poetak suari, pentsakor. Mahai gainean, Purcellekiko bileraren ostean bildutako ohar eta ideia guztiak zeuden, baina ez zeukan paper horiek atzerritarrari erakusteko inongo asmorik. Zergatik zen hain kuxkuxeroa?
‎– Baina ez dauka zentzurik! Zergatik egingo zuen halakorik gure aitonak?
2014
Baina ez daukat beste erreferentzia punturik eta, ezinbestean, zutaberantz abiatu naiz, korrika. Arin arin egin dut bidea:
‎Bururatu zaio marrazki mahaira eseri litzatekeela, zirriborroekin jarraitzeko, eta hara zuzendu du begirada: bertako tipula paper sorta barreiatuak ikusi ditu, eta arkatzak, eta rotringak, eta ordenagailu beti piztua, baina ez dauka gogorik batere. Mahaitxora hurbildu, eta iPhonea dabilen konprobatu du:
‎Ezin dut permititu. Gaztaina errepidearen erdian gelditu da, semaforoa gorri dago, baina ez daukat alternatibarik, saiatu beharra dut, bera ere atzetik datorrela nabari dut.
‎Ni ere lasaitu nintzen. Baina ez neukan garbi nora ninderaman elkarrizketak, ezta azkenean zerbait lortuko nuen ere. Samurtu nuela uste nuen:
‎Badiat dohainik, Phil; marraztu zezakeat, baina ez zakiat nola. Arte eskolara joan behar nikek, baina ez zaukaat dirurik horretarako. Tira, orain dela astebete inguru krisia hasi zuan.
‎Zuk nahi duzunean. Baina ez daukat denbora askorik, zoritxarrez.
‎Beldur naiz neure barruan argiaren pizgailurik aurkitzen ez dudalako, auhenek hautsitako isiltasuna soilik entzuten ari naizelako une oro. Baina ez daukat beste erremediorik. Ezin diot, une honetan bederen, bizitzari aurrez aurre begiratu.
‎Txiklea nabil murtxikatzen; hortz arteetatik erauzitako janari eta beldur zatiz beteta dago klorofilazko txikle zaharra. Ahokoa bota eta berri bat sartu nahiko nuke, baina ez daukat; eta, hala egingo banu ere, berdin berdin nahastuko litzaizkioke ikararen hondakinak. Hortzak garbituta ere ez baitira inoiz kentzen.
2015
‎Baneukan partida telebistaz ikustea, baina ez neukan gogorik inbidiaz eta amorrazioz egosten egoteko, neure burua eta zortea madarikatuz.
‎–Eta ze ospitaletara joan badakizu? Ni Aiorari deika nabil, baina ez dauka telefonorik, nonbait.
‎Zerurik gabeko arrano bat zara, ekaitz hodeiez inguratua. Erortzen ari zara, baina ez daukazu lurrik azpian. Ez daukazu etxerik.
‎Nik, zuk nahi bazenu, ez nizuke erantzunik emango. Tristea da esatea, baina ez daukat erantzunik. Edo, beste era batera esanda, erantzun guztiak dauzkat?.
‎–Ulertzen dut, ulertzen dut. Baina ez daukazue urrutira joan beharrik. Hementxe begiratuta, nahiko.
‎senarra, bere buruari izterretan joz. Bien begiek topo egin zuten segundo batez; baina ez zeukaten elkarrekin mintzatzeko gogorik. Zer esanik ez zuten, baina bazirudien zerbait zetorkiola senarrarengandik.
‎Irten aurretik hitz egin dutenaren arabera, haietako bat igoko da itsasontzira, Salvador, igotzen dohain berezikoa izanik. Badakite eguna argitu izana ez dutela mesede, baina ez daukate itxaroterik, ontzia eskuratzeko aukera bakarra dute horixe.
‎Badaki ezin izango duela lasai bizi etxe horretan, are gehiago, ez lukeela nahi momentu bat gehiago ere bertan igaro. Baina ez dauka nora joan. Alabak amonaren etxean aterpea aurkituko badu ere, beretzat ez da horren erraza, bi familien arteko aspaldiko ezinikusiak traba dira Ragheidurrekiko harremanetan, eta ez du nahikoa konfiantzarik haren etxera joateko.
‎Artzain protestanteak badaki Christian IV. erregeak gogortu egin duela baleazaleen aurkako giroa, baina ez dauka ideiarik ere nor egon daitekeen bezperako erasoaren atzean.
‎–barre egin zuen?. Nik maite diat hire lehengusua, baina ez zeukaat katez eta grilluz lotua, berak ni ez naukan bezala, azpimarratu zuen?. Maitasunak librea behar dik edo ez duk maitasuna, ez zaik iruditzen?
‎–Bai, hori esaten duzue, baina ez zeukaat garbi. Ez nauk zuetaz gehiegi fio.
‎ETA militarra ez da txantxetako gauza, eta ero bati adarra jotzea ere ez da zuzena. Jokoan sartuta nengoen, baina ez neukan jolaserako gogorik.
‎Norma berria garestiagoa da eta ebakuntzak edo liftingak egiten ez dituena a normala izango da laster. Koipearen ama zelulak erabiliz garatzen ari den ikerkuntzak beharbada laster bularra handitzeko prozesuen arriskua gutxitu egingo du, baina ez daukat hain argi gatz ugariko arazo mentala konponduko duen ala soilik beste sorki bat ez ote den.
‎Gonbita estimatzen niola baina ez neukala gogorik erantzun nion lagunari. Azterketa zenbait begiratu behar nituela, erremediorik gabe, etxeratu baino lehen.
‎Ez nintzen neure buruaz lotsatzen baina ez neukan inoren aurrean horren argi agertzeko ohiturarik. Ez naiz negartia izaten normalean.
‎Barrenak berotzeko, egurrari su ematen zioten gauetan, baina berehala guardia zibilen bisita izan zuten, leku hura utzi behar zutela aginduz. ? Baina ez geneukan beste non lo eginik?. Arratoi zulo hartan gelditzeko baimena eman zieten, surik ez zutela egingo agintzen bazieten.
‎Igeltserotzarako eskuak ditu, zama-lanerako bizkarra, soldatzen ere ikasi zuen, jendearekiko traturako abegikorra da? Baina ez dauka lan kontraturik. Lagun batzuek egin duten bezala, 1.500 eurotan lan kontratu bat erostea litzateke, legezko?
‎Min egin zidan emakume baten bizitza hondatzen ahalegindu nintzen urteetan; ez dakit lortu nuen ala ez, baina horrek ez du garrantzirik, etena egin zuen, eskua ahotik pasa eta hizketan jarraitu zuen berriro?. Urteak pasa dira eta orain agure ezindu bat baino ez naiz, zu etorri zarenetik askoz pozago bizi den agure ezindua; zerbait utzi nahi nizuke, baina ez daukat ezer.
‎Nobelarekin jarraitu bai, baina ez neukan hilerrira bueltatzeko intentziorik. Ez zait biolentzia gustatzen, are gutxiago hilobi beltz hotz limuriak hain bertan daudenean.
‎Ez ditugu beste herrialde batzuetako azpiegiturak, baina badugu borondatea eta borrokatzeko grina. Beste herrialde batzuetan instalazio oso modernoak dituzte, baina ez daukate Estatuaren laguntzarik. Hemen arazo ekonomikoak ditugu, baina beti egoten gara munduko herrialde aberatsenen pare, kirolari dagokionez?.
2016
‎Han dago bere Draco kuttuna, konstelazio luzeetan ederrena eta txairoena. Hidra luzeagoa da, baina ez dauka horrelako graziarik, sigi saga baldar batean luzatu behar hutsez luzatutakoa dirudi-eta. Draco herensugearen isatsa, berriz, dotore bihurritzen da zeruan, arku zabal eder batean.
‎«Begira, Oiertxo, zakila gogor esnatu nintzen speeda utzi eta hurrengo egunean, nahiko goiz, ordu batzuk sartu gabe neramatzalako emozioz beterik, gogor gogor aspaldi ez bezala. Baina ez neukan norekin txortan egin, orduan kanpaia jo nuen, eta ondoren lerro bat sartzeko gogoa piztu zitzaidan, gogo larria, eta hara non, tiraderan larrialdietarako speed apur bat neukan oraindik; ezin gogoak eskatzen duenari uko egin, eta lerro bat sartu nuen, eta gero beste bat. Abiadura apur bat gorputzari.
‎goizez billar gelan, eta arratsaldez zure nebarekin. Baina ez zeneukan inolako gogorik, hori da egia.
‎–Badakit nahigabe bat emango dizudala, baina ez daukat dudarik. Aukeratu al duzu tesiaren gaia?
‎Saiatu dira Xoterorekin hitz egiten, baina honek ez die inolako kasurik egin. Ahalegindu dira Osintxurekin berba egiten ere, baina ez dauka bere erabakian atzera egiteko inolako asmorik.
‎Junior lesionatuak ere taldearekin bidaiatzea erabaki du. Ezkerreko hanka eskaiolatuta dauka oraindik, makuluak erabiltzen ditu ibili ahal izateko, baina ez dauka bere ekipoaren azken neurketa galtzeko inolako asmorik. Taldekide fina dela erakutsi du Juniorrek, lagunek izugarri estimatu diote konpromisoa.
‎Esertzeko, hitz egingo genuela lasai, adituko niola, baina ez neukala nik eskurik senarrarengan...
‎Protesta egin du Kelenek, ez garelako oinez joan. Baina ez neukan haren atzetik korrika ibiltzeko gogorik.
‎–Barkatu atrebentzia? esan diot, baina ez daukadala batere ideiarik. Alegia, azaltzeko zer bilatu behar dudan orri meta horren baitan.
‎Ponpa handiko hiletak egin zizkioten Milanen, eta jendetza handia bildu zen haren prozesioan. Verdiri buruzko biografia bat leituz izan zuen Iratik idazle italiarraren berri, baina ez zeukan haren nobelatzarra irakurrita, poema batzuk baizik ez, eta ez omen zitzaizkion asko gustatu.
2017
‎Baba urduri altxatu zen, aitzakiaren baten bila. Baina ez zeukan fundamentuzko argumenturik. Zer ostia egiten zuen Lindaren gurasoen ohean?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia