2015
|
|
2 Nik, luzatzeko esan zidan-eta, berorrek agindu zidana egin dut,
|
baina
berorrek hitzeman zidana betetzekotan, hau da, gaizki iruditzen zaiona apurtzekotan. Idatzi ondoren ez nuen irakurtzea amaitu, berorrek haren bila bidali duenean.
|
|
3 Ez naiz harritzen berorren gorentasunak bihozmina izateaz; ni konturaturik nengoen gogor egingo zitzaiola berorren izaerari erreparatuz, ez baita guztiekin ulertzeko erakoa; baina, Jaunaren zerbitzurako denez gero, jar beza beraren esku, ez baitu utziko bakarrik. Hemen ez da gaizki hartuko berorren gorentasuna joatea,
|
baina
berorretaz errukitu egingo dira. Alde batera uzten saiatu; kontuan izan, asko doakigula berorren osasuna.
|
|
Jainkoari eskerrak, zazpi edo zortzi gutunen ondoren, ezin izan dut arazoei ihes egin, eta lerro hauek idazten haietatik atseden hartzeko gutxi geratzen zait, berorrek jakin dezan berorren artekoekin poz handia hartzen dudala. Eta ez dezala uste izan niri idaztea denbora alferrik ematea denik, batzuetan beharrezko izaten baitut,
|
baina
berori zaharra dela hainbestetan ez esatekotan, muin muinean min hartzen baitut, gazteen bizitzan nolabaiteko segurtasuna balego bezala! Jainko eman diezaiola segurtasun hori, ni hil arte, gero, hori gabe egon ez dadin, gure Jaunak laster eraman dezan saiatuko bainaiz.
|
|
Aska nazala ni berorren gorentasunak; hala agintzen badu, ni neu konponduko naiz haiekin. Berorren gorentasunak oraindik nahi horretan jarraitzen badu, berorren gorentasunak agintzen duena egingo da, esan dudanez,
|
baina
berorren erantzukizuna izango da ongi irteten ez bada. Ripaldak dioen emakume hori ez dut gaizki ikusten beste leku baterako; horrako, ordea, hasieratan daude eta, kontu izan behar da etxearen izen ona ez orbantzeko.
|
|
7 Daza maisuaren kontuaz ez dakit zer esan; benetan nahiko nuke berorren jauntasunak haren alde zer edo zer egin dezan, barruko zorra diola ikusten dudalako, eta gero ezer ez bada ere, poztuko nintzateke. Berorri hainbesteko maitasuna izanik, berak dio, berorri mesedea eskatzeak gogaikarri izango balitzaio, horratik, ez liokeela zerbitzatzeari utziko,
|
baina
berorren jauntasunari mesedeak eskatzen sekula ez litzatekeela saiatuko. Hain maitasun handia dionez gero eta beste batzuei mesedeak egiten dizkiela ikusten duenez gero, sentitzen du pixka bat eta ez dela zorte oneko uste du.
|
|
2 Nik hau esaten baino ez dakit: gure Jaunak nahi duela guk ez dezagula zorionaz goza nahigabeaz batera izan ezik, berorren gorentasunak hain maite duenagandik banandurik egotean, halako nahigabea izango duela uste baitut;
|
baina
berorren gorentasunak gure Jaunaren aurrean orain asko irabaz dezala nahiko du eta gero zoriona dena batera etor dadila. Haren Maiestateak nahi beza nik eskatzen diodan bezala eta mojen etxe guztietan arreta handiz egiten den bezala.
|
|
Benetan poztu naiz. Nik ez dakit zergatik den,
|
baina
berorren agurgarritasunak ematen dizkidan nahigabe guztiekin, ezin dut bihotz bihotzez maitatu baino besterik; berehala pasatzen zait nahigabe guztia. Eta orain, etxe horrek gatazka horiek sufritzetik hobera egin duenez gero, are gehiago maite dut.
|
|
Berorrena hain era onez eta apal idatzia etorri da-eta, erantzun luzea merezi zuen.
|
Baina
berorren agurgarritasunak Rodrigo Alavarezi idatz diezaiodala nahi izan du, eta hala egiten dut, eta burua ez dut asko gehiagorako. Serranok dio, segurtasunez eramango dituenari emango dizkiola hauek.
|
|
3 Nire Elena anderea irmo dago bere asmoan;
|
baina
berorren jauntasun txit argiaren baimena izan arte, alferrik izango da. Hain santa eta gauza guztietatik askatua egonik, pozik sartuko litzatekeela Madrileko monasterioan esaten didate, egiaz, berorren gorentasun txit argia noizbait ikusteko esperantzaz.
|
|
2 Berorren gutunari erantzuteko gogo handia dut, eta egiaz orain da horretarako aukera; horrek gaitz handia egin diezadake, oso nekatua nagoelako, eta baita honetan luzatzera eraman ere. Asti gehiago izan arte ez idaztekotan nengoen,
|
baina
berorren gutun guztiak hartu ditudala jakin dezan idazten diot; Oso ziur datoz hona. Ez diot bidaltzen Aita Santuaren baimena, latinez egonik niri irakurriko didanik oraindik ez dudalako izan; bidaliko diot nik.
|
|
Antoniari esan diot berorren gorentasunari idazteko gertatzen den guztia, bai nire osasun txarraz eta bai gainerakoaz, ni buruko gaitzaz nagoelako; horrela, hau ere Jainkoak daki nola idazten dudan.
|
Baina
berorren gorentasuna eta nire jaun on horiek badatozela jakitean halako poza harturik, ez da asko ahaleginak egitea. Jauna izan bedi bedeinkatua guztiagatik, asko eskaini baitiot.
|
|
Jainkoak ordain biezaio berorren jauntasunari guri laguntzeko duen arduragatik. Idatziko diot, non den dakidanean;
|
baina
berorren jauntasunak hari hitz egitea da kontua, horra joango baita. Ni honezkero ongi nago; Jaunak nahi beza berorren jauntasuna ere egotea eta sendabideak on handia egitea.
|
|
Joan zen astean idatzi nion berorren jauntasunari luze eta liburutxoa bidali; horregatik, honetan ez naiz luzatuko, hau esateko da soilik: ...doana, liburutxoarekin batera inprimatzeko agindua eman dezala berorren jauntasunak, gu guztiontzat oso pozgarria izango baita, latinez baizik ez dagoelako; hartatik atera zuen, nire maitasunez, san Domingoren ordenako aita batek, hemen dagoen letradun on eta Jainkoaren zerbitzari handietakoak; berak ez zuen uste inprimatuko zenik, ez zuelako probintzialaren baimenik, ez baitzuen eskatu ere egin,
|
baina
berorren jauntasunak agintzen badu, gutxi axola izango du horregatik.
|
|
Eta sinets biezat, ene aita, gauza txiki batean pertsona batzuekin adeitasunez jokatzea ezin dela alde batera utzi. Bisitei buruz hau dut soilik, pixka bat zorrotzegi jokatu duela,
|
baina
berorren aitatasunak hala egin badu, motiboak izango ziren.
|
|
Hain okupatua dabilenez gero, hartaz gozatzeko asti gutxi izan dut.
|
Baina
berori beste hainbestetan ikusiko banu, kontentatuko nintzateke. Jaunak hala agindu beza eta eman biezazkio amairik gabeko atsedena irabazteko behar den adina osasun eta atseden.
|