Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 98

2000
‎Gauza bat da zuri mesede bat egitea eta beste bat neure buruari harrika egitea, baina itxaron, ez haserretu, ze haserre egoteko arrazoiak nik neuk ditut: jakizu bart kanpoan egin dudala lo, à la belle étoile oraingoan ere, eta goizean lozakutik irten, nagiak atera, eta, zapatilak jantzi behar nituenean, bustirik topatu ditut; hasieran ihintza izango zela pentsatu dut, baina berehala ohartu naiz txiza zela!!! Futxo eta errefutxo!
‎Nik ez dut zurekin ezer praktikatu nahi oldartu zaio Laura, baina berehala sartu da Esther gaizki ulertua argitzera. Preteritok ezentzuna egin, eta zientifikotasuna gora eta behera jarraitu du, harik eta Karmelok hitza hartu duen arte:
2002
‎Arazoak hain gogaiturik nindukan, ezen, momentu batez, dena bertan behera utzi, eta hanka egitea ere otu baitzitzaidan. Baina berehala kendu nuen asmo hura burutik, ondo asko bainekien Anaia Dabitek ez zidala horrelako aziorik sekula barkatuko. Oharkabean, idazlumaren punta ostera paperean finkatu, eta, poliki poliki eskua bere kasa hasi balitzait bezala, falta zitzaizkidan hitz biak marratu nituen, lehentxoago idatzitakoaren aldamenean.
‎Nigandik urrun uste nuen. Baina berehala ezagutu nuen. Usaindu egiten nuen.
‎Eta nola gaztelaniaz" diferente" eta"" desberdinak eta desigualak diren, biak diferenteak, ezberdinak eta bestelakoak, euskaraz ere biak hartu behar dira kontuan, omen: " Baina berehala esan beharra dago, Espainiako Konstituzioan plasmatu den bikameralismoa ez dela bikameralismo perfektua; eta bai aitzitik, bikameralismo asimetriko eta desiguala", hala dio testuak. " Joan banadi" eta" joaten banaiz" adizkien arteko desberdintasunaz jabetzen ez denak ez omen daki euskaraz, hala zioen serio serio (zenbat gauza ez ote diren esan herri honetan serio serio!) euskara gaztelaniaren ondotik ikasi duen batek.
‎Euskararekin hori gertatzea kaltea ekarri digu denoi. Baina berehala ulertuko duzun beste puntu batera noa orain: beti esan izan ohi da administrazioaren lana dela ekimen partikularrak bete ezin duena hornitzea, betiere bete behar duen hori beharrezko ikusten bada gizartearentzat.
2003
‎" bat dago gure artean". Aurrena isilune beldurgarria sortu zen, baina berehala denak marmarka hasi ziren. Eta nik apenas izan nuen erreakzionatzeko astirik.
‎Ezustean harrapatu ninduenez, eskuak sakeletara eramatea egin nuen. Baina berehala ohartu nintzen trufaka ari zela, eta, Gervasio kapitainak aipatu izan zigun gure benetako zatorra zela. Antza, bera batik bat Hendaiatik irten, edo hara heltzen ziren espresetan azpilanean aritzen zen.
‎Aralarrera noiz edo noiz joan ziren, motxilatxoa bizkarrean, eta Iratira behin edo bitan. Baina berehala hartu zioten gustua Mediterraneoari. Eguzki zalea izaki emaztea.
‎Horretan anaia bezalakoxea zen. Arrankeak eta bazituen, baina berehala joaten zitzaion arreta ondoan zuen edozein gauzarekin. Bizi-poza zuen, bai.
‎Urte hartan, predikari batek komediak antzeztearen aurkako sermoi haserrea bota arren, ez ziren debekatu; are gehiago, udalak predikariaren kontrako prozesu bati ekin zion, hiriko jendea eskandalizatu zuelako bere kondenazioarekin (Fernà ¡ ndez Pinedo, 1974: 368). 1800ean, Palacios misiolari frantziskotarra ere komedien kontra aritu zen Bilbon, baina berehala isiltzeko agindua jaso zuen: hiriko boteretsuek ez zuten nahi bere ikuskizunik maiteena inork zapuzterik.
2005
‎Azkar samar ez ote genbiltzan bota zidan amak berriro, baina leihoa zabalduta sartzen den aire freskoaren antzera hartzen zuen" bere erraintxoa", eta laster etxekotu zen Idoia. Neure buruari galdetzen nion ea zer esango ote zuten haren gurasoek (ez zidan haiei buruz gauza handirik esaten), baina berehala ulertu nuen aurkeztu zizkidanean. Ama frantsesa zuen, paristarra, 68ko maiatzeko mugimenduan ibilia.
‎Adelak begi larriz begiratu zidan, une estu bat pasarazi banio bezala, baina berehala baretu zen.
‎Afarian, ohi baino isilago egon zen Adela. Tartean tartean, niri begira geratzen zen, baina berehala zuzentzen zituen begiak beste alde batera. Joxe Mari, bitartean, ez zen isiltzen, txalaparta gora eta txalaparta behera, asko ikasten ari omen ginela eta.
2006
‎Kristina estropezuka sartu zen El Montera. Bikote batzuek lepoa bihurtu zuten neska ikustean, baina berehala itzuli ziren euren jolasetara.
‎Emakumeak autoaren txapa ukitu zuen, baina berehala erretiratu zuen erre samarturik.
‎Maria Luisa, Sabina eta lagunarte horretako berri ipurdi horiek. Ondo pasatzen ari zirela zirudien eta, sartzekotan egon nintzen une batez, Anuntxi agurtzera; baina berehala damutu eta alde egin nuen handik. Eta drogerian, nire txanda itxaroten ari nintzela, pentsatu nuen nire bizitza halakoa izan zitekeela, gertatu zitzaiguna gertatu izan ez balitzaigu; badakizu zer esan nahi dudan.
‎Zurekin komentatzea gustatuko litzaidake; Piliri, adibidez, ez zitzaion hain ona iruditu, eta eztabaida polita izan genuen horren kontura. Bestalde, ni saiatu nintzen aipatu zenidan horrekin, baina berehala utzi nuen, barkatuko didazula espero dut. Badakizu ni, euskarazko liburuekin... baina gainera, nobela hori, ez dakit nola azaldu... tira, berdin dio.
‎Egiten zituzten lanei detaileak zizelkatzen nizkien nik. Gustatzen zitzaidan lana, baina berehala konturatu nintzen zergatik eman zidaten elbarritasun iraunkorra: presaka egiteko agintzen didaten ezer ezin dut, hasi eta amaitu, etenik gabe burutu.
‎Ezin nuen eta ezin nuen. Gogora zetorkidan, esate baterako, Elsbethek gorroto ziola Hermannen juduenganako herrari, eta horrek adoretu egiten ninduen idaztera, baina berehala etortzen zitzaidan Hermannen herra gorrotatzeak ez zuela Elsbethek juduak estimatzen zituenik esan nahi, eta hori pentsatzeak paralizatu egiten ninduen.
‎Kolpean haserretu egiten zen, baina berehala egiten zuen atzera: gizontasuna zuen egitekoen eta ez egitekoen neurri; arrago izaten lagunduko zioten ala ez erabakitzen zituen ekintzak, harremanak, ikusi nahi zituen pelikulak, edariak.
‎Kontu jakina da ez dagoela larrialdiak konpainian bizitzea bezalakorik elkartasun lokarriak estutzeko, baina, gezurra badirudi ere, ez genion doi doia beste hitzik egiten elkarri. Hasieran harritu egiten ninduen horrek, baina berehala ohartu nintzen neuk ere gauza bera egiten nuela, aukeran nahiago izaten bainuen besteen istorioak entzun, neureaz mintzatu baino. Jendeak begi zeharka eta ezker eskuin begiratzen zuen ezer esan aurretik; gero, ahapeka hitz egiten zuen, baita zelai baten erdian ere eta inor ikusten ez zela hainbat kilometrotako ingurumarian.
‎erdaren eraginpean bizi diren euskaldunentzat, alegia, euskaldun guztiontzat?, mesedegarria. Aldian behin, azentu exotikodun jarioa eragin dezake, baina berehala desagertzen den ondorio iragankorra besterik ez da. Intonazio exotikoa bizpahiru egunen buruan desagertzen ez bada, kontsulta egin medikuari.
2007
‎Lisa haren ondoan eseri zen, furgonetak eskaintzen zien itzal eskasean. Pare bat xurgada kendu zion kanutoari, baina berehala itzuli zion. Garagardo bat nahiago zuen.
‎" Hara bakegilea!", oihukatu zioten lagunek, barre algaraka. Baina berehala beraiek ere gaizkitu ziren, mutikoek, borrokan tema tema eginda, neskari izkin egin, eta botila eta plastikozko edalontzi guztiak azpitik harrapatu baitzituzten beren bat bateko lasterraldian.
‎Dioni haren atzetik joan zen. Paulak tarte bat eman zuen senarraren bizkarraren beroan, baina berehala zutitu eta sukaldean sartu zen, begien bustia ezkutatzera.
‎Atzeko neska kaskarinak eta bazterreko gazte axolagabeak apaingarri ziruditen, bata salto eta salto, dantzari emana, bestea zigarroa biltzen, gerra bezpera hartan huskeria hura munduko egitekorik garrantzitsuena bailitzan. Zer edo zer galdetu behar zuen isila betetze aldera, baina berehala ohartu zen agureak ez zuela horren beharrik.
‎Mutiko irriberaren aurpegian duda imintzio bat agertu da une batez, aurreko batean sesioa izan zuten-eta hamaka horren kontura, baina berehala askan sartu da, ufaka.
‎Pauma batek buztana zabaldu du mutikoak iritsi direnean, baina berehala erretiratu da oilategi atzera, ikaratuta. Tarte luze bat egin behar izan du horrela, gainera, mutikoei ihesi, beraiek ere atzealde horretara baitzihoazen.
‎Edanak apenas uzten zion ideiak behar bezala uztartzen. Hasiera batean hitz jardun aldrebes hari segitzen saiatu zen, baina berehala begiak lagunaren papar hanpatuaren izerdiak busti zizkion, eta arreta galdu zitzaion alkandora haren botoitik botoira.
‎Itsaso urrutian galdu zen une batez agurearen begirada, baina berehala Lisaren aldera jiratu zen. Bera jada Winston kutxatila bilatzen ari zen bere poltsan, kalera bidean zigarroa noiz piztuko.
‎Ea etxean inoiz azaldu ote ziren, ea semea inoiz ikusi ote zuen beraietako batekin, ea... Eta berak ezetz eta ezetz. Lehenengo galderei erantzun zien, ahapeka kasik, altuago hitz egiteko eskatzen zioten etengabe?, baina berehala buru imintzio huts batez ezezkoa egiten hasi zen, zigarroari helduta, dardaretan. Xurgada luzeak ematen zizkion zigarroari, eta begien gainean erortzen zitzaion ile xerloari putz eginez botatzen zuen kea goraka.
‎Bertan lagunek txakurrak askatzen zituzten. Deklasek doberman handi bat zeukan?, eta hondartzan gora eta behera ibiltzen ziren lasterka, tropelean, pixa hemen, kaka han, kostoak irriak arindu eta begiak lausotzen zizkien bitartean. Noiz noiz jubilatu edo footing zaleren batek kargu hartzen zien urrutitik, baina berehala alde egiten zien," ergela!"" baboa!" eta halakoak entzuten hasi orduko.
2008
‎Auzoko mutilaren laguntzaz eraiki zuen bainuontzi bat sukaldean?. Hasiera batean oso hotza eta serioa iruditu zitzaidan auzokidea, baina berehala eskaini zidan bere laguntza, patioan utzita zegoen bainuontzi bat nire pisura igo eta sukaldeko bazter batean eraikitzeko. Berak nola jarria zuen erakutsi eta nire sukaldean ere berdin egitea proposatu zidan.
‎Sirak alabengatik galdetu zien. Berak ez zuen Meret ezagutzen, baina berehala igarri zuen poztasun iturri bat zela inguruko guztientzat. Frieda nagusi eginda zegoen.
‎Agian normala izango zen hizketaldi labur bat egitea, garagardo bat hartzera joatea edo ea filma ikusteko gogorik zuen galdetzea. Baina berehala jo nuen bukatutzat hitz elkartrukea, eta etxera joan behar nuela esan nion, sukarra nuela. Ez dakit sinistu ote zuen edo egoera saihesteko aitzakia batekin ihes egin nuela pentsatu zuen.
‎Hori guztia esaten ari nintzen bitartean saiatu naiz Ellenen irribarre burlatiari jaramonik ez egiten, baina gehiago harritu nau haren ondoan eseri ohi den neskak, Mary Janek, euskal terrorismoari buruz egin didan galderak. Jota geratu naiz segundo erdi batez, baina berehala erreakzionatu dut, eta ziurtasunez erantzun diot ez dakidala zer entzungo edo irakurriko zuen horri buruz, asko esajeratzen dela eta Espainiarekiko batasuna bilatzen duten horiek fanatiko talde txiki bat baino ez dutela osatzen, euskal gizartearen gehiengoak gaitzesten dituela haien ekintzak, eta apenas dutela eraginik eguneroko bizitzan. Lasai lasai etor daitezkeela Euskal Herrira, oso herrialde segurua dela.
‎Ez dira tontoak, berehala igartzen diote propio erretako bati. Nire lagun batek horixe egin zuen bere kamioi zahar batekin, kiskali, asegurua kobratzeko, baina berehala harrapatu zuten.
‎Zer esan nahi duzu?, diotso Rosak halako batean garratz samar, baina berehala gizonari begiratzen dio eta irribarre bat saiatzen du, garraztasuna leundu nahiko balu bezala.
‎Argazki ofizial bat atera genuen Garazi gabe –funtzionarioek debekatu zioten Txinako familia liburuan ager  tzeko eskubidea–, jarraian argazki ez ofiziala atera genuen laurok batera –ederki kostata atera ere, Enara ez baitzen geldirik egoten–, zaintzaileari opari bat egin genion –adopzioetako protokolo ez idatzi batek hala egin behar dela dio–, eta erregistro hartan bete beharrekoak ahal izan genuen moduan bete genituen eta handik aurrera gogoratzen dudan hurrengoa zera da, hotelera iritsi eta bainuontzian sartu genituela bai Garazi eta bai Enara ere. Enara seko beldurtuta sartu zen bainuontzian, beretzat berria bailitzan, baina berehala lasaitu eta plisti plasta egiten hasi zen bere ahizparekin. Eta gu, jakina, adurra zerigula geunden.
2009
‎Gero Danielek ohe ertzean eserita ikusi zuen aita, emaztearen eskua laztantzen. Tarteka pasioz musukatzen zuen, ezer esan gabe; baina berehala gailentzen zen ohitura profesionala eta pultsua hartzen zion; halakoetan, erne eta hotz dagoenaren aurpegiera jartzen zitzaion.
‎Hasieran, Irene apur bat zorabiatu egin zen ontziaren balantza zela-eta, baina berehala ohitu zen olatuen mendeko mugimendu traketsetara. Hiritik milia batzuk urrundu ostean, ibaiaren hegiak zabalduz zihoazen, ur emari ilunagoei bide eginez.
‎Negozio hartatik, irakaskuntzara pasatu zen. Herrixka batean klaseak ematen hasi zen, baina berehala aspertu zen. Ondoren, denetatik egin zuen:
‎Gustuko CD bat jarri, Tino Mindalliren ahots eztia edota Rachmaninoven pieza bat, eta kearen formei begira geratzen zen, loak hartzen zuen arte. Tarteka, irakurtzeko ere aprobetxatzen zuen, baina berehala utzi behar izaten zituen garai batean atseginez hartutako liburuak, orain arrotzak egiten zitzaizkiolako. Lanak zituen esaldien distira harrapatzen.
‎Jabearen solaskidea gizonezko bat zen, aulkian eserita, eskuan baso bat whisky eta aldamenean makulu bat zituena. Carlosek ez zuen gizaseme hura sekula ikusia, baina berehala igarri zion nor zen. Inondik ere, Pepe Organizazio buruaren anaia izan behar zuen gizon hark, hain zen handia harekin zuen antza.
‎Nire bizia birplanteatzeko parada berria. Baina berehala bi tiro, bi tiroren hotsa, trumoia udarako arratsalde lasaian bezala. Harrapatu naute.
‎Gau eskoletan hasi ninduan, gure ama giputxak txikitandik erakutsitako euskara alfabetatzen, baina berehala aspertu ninduan; hura pitokeria zuan, denbora ostia galtzea, batzuek halaxe zuritzen zitean diktaduraren kontra zerbait egiten zutenekoa; gure koadrilakook, ordea, nahiago genian igandeetan Arratiako baserritarren eta Gorbeiako artzainen artean praktikatu, eta gure kontura gauza kitzikagarriak irakurri.
2010
‎Nicolas eta Maria Fernanda autoan sartu eta martxan jarri, baina berehala, ordea, atzeraka egin zuen txoferrak lehengo lekura itzultzeko. Lasterka atera ziren eta galerian sartu, azafatarengana zuzenean.
‎Egoeraren arrazoia erdizka agertu zion, Magdalenaren aipamenik egin gabe, Benidormetik iristean nirekin aurkitu eta afaltzera gonbidatu nuela esanez. Arantxak poztuarena egin zuen baina berehala ulertu zuen Anizetoren aurrean ezin zidala berak nahi zuena galdetu. Larunbatean bazkaltzera joango al nintzen galdetuz bukatu zuen.
‎Halako batean, komunismoaren erorketari buruz hitz egiten ari ginela, neure esperientziaz ikusi bezala esan nion, Europan Berlingo hormaren erorketa eta horrek ekarri zituen ondorenak ustekabean gertatu zirela. Baina berehala erantzun zidan: " Hori zuek usteko zenuten hemen:
‎Eta azterketa horretan, filmaren alderdi onak ere azpimarratu zituen. Baina berehala, izugarrizko iskanbila sortu zen Italiako eliza katolikoan. Orduan gertatutakoa gure artean gogoratzeak ez zion graziarik egiten, Milango eliz agintariekin izan zuelako bereziki bere korapiloa.
2011
‎Arratsaldeko bostetan edo euria gogotik hasi, eta orduz geroztik etengabe ari zuen. Anna Rejsek liburu dendako armairu batean gordetzen zuen euritakoaren bila joan zen, baina berehala gogoratu zuen bezero bati utzi ziola aurreko egunen batean, eta beste bat erosi zuela lehenbailehen.
‎Agedak bertutearen bidetik jarraitu zuen aurrera, Kristorengana. Senatariak, haserre bizian eta Enperadorea kristauen atzetik zebilela jakinda, bularrak mozteko agindua eman zuen, baina berehala sendatu zenez, ikatz bizien gainera bota zuen neska, harik eta bertan hil zen arte.
‎Kardinalak ezpainak estutu zituen une batez, baina berehala etorri zen bere onera.
‎Niri listoa iruditu zitzaidan, agian izango zen buruargia ere. Samurtasuna transmititzen zuen, baina berehala ikusten zenion ez zitzaiola bihotzik samurtuko gogor izateko premia izanez gero. Teatral samarra zen bere zirkinetan, ondo interpretatzen zuen une bakoitzari zegokion tonua.
‎Kristo jaio aurretiko 42 urtean, Erromako enperadore Oktabianok Janoren tenpluko ateak itxiarazi omen zituen, horrela egitea agintzen baitzuen ohiturak, Erroma bakean bizi zenean, inorekin gudurik ez zuenean. Baina berehala jakin zuen Oktabianok bazirela Espainian bi nazio Erromari etengabe oldartzen zitzaizkionak, astureena bata eta kantabriarrena bestea.
‎Nahikoa lan zaukaagu horien ingurutik ezkutatzen eta, ahal den moduan, bizirik irauten! Hasieran, egia esan, izan zituan espainolei aurre egiten ausartu zirenak, baina berehala konturatu zituan alferrik zebiltzala. Espainolek burdinazko jantziak zeuzkatean, burdinazko ezkutuak eta burdinazko armak.
‎Aste osoa lanean eman nuen, bazkaldu ere bertan egiten nuen. Ilunabarrean iristean oso triste aurkitzen nuen etxea, baina berehala iritsi zen igandea. Txalet handi batean zeuden, lorategi eta guzti, eta han zebiltzan biak jolasean.
‎Baina ordurako gu pinudian geunden. Ziztu bizian hasi ziren lasterka, baina berehala konturatu ziren ezinezkoa zela, aldapa izugarria baitzegoen Erlaitzeraino.
‎Afaldu ondoren buelta bat ematera atera ginen, baina berehala itzuli ginen, alemanak segadak egiten ari baitziren, batez ere kafetegietan, eta inongo azalpenik gabe Alemaniara bidaltzen zintuzten atxilotuta. Laster beste abisu bat izan genuen eta bostetan hotelera joan ginen.
‎Bi edo hiru ordu generamatzanean orientazio handirik gabe, Azkaineko argiak ikusi genituen eta pixka batean gelditu ginen, denak oso akituta gentozen eta. Han, bat falta zela konturatu ginen, baina berehala aurkitu genuen. Egoera azaldu nienean, lasai geratu ziren.
‎Bostehun bat metro egin ondoren, besteen zain geratu ginen, baina ez zen arrastorik entzuten, euria ez beste. Beheraxeago jaitsi nintzen eta gelditzeko agindu zietela entzun nuen eta gero bi tiro, baina berehala han agertu ziren Tomas eta mutilak. Esan zidan iluntasunagatik eta gazteen arintasunagatik salbatu zirela.
‎Axunek egun batzuetan gelditzea nahi zuen, baina berriak erraz zabaltzen ziren eta esan nion badaezpada ere banindoala, baina berehala astebete pasatzera bueltatuko nintzela. Horrela, egun batzuk pasa ondoren denak lotan zeudela igo nintzen gau batean, baina astea bukatu baino lehen Hernanira itzuli behar izan nuen Torre ostatuan Klaudia, Axunen ahizpa, atxilotu baitzuten, eta berarekin batera bere koinata Maria Garaiar eta haren senarra, Pedro Arbide.
2012
‎Aperitibotxo bat hartu eta gero, gela liburuz gainezkatu batera eraman nau. Liburuak dauzka etxeko gela gehienetan, liburuz mukuru omen dauka etxetik hurbil alokatu zuen soto handi bat ere, baina berehala argitu dit asko baino areago, sakon irakurtzea gustatzen zaiola.
2018
‎Moilan, gogo onez oroitu zuen tropa alemaniarren lehorreratze arrandi  tsua, jada urrun ikusten zuen egun loriatsu hura. Baina berehala zapuztu zitzaion loria, Marco Polo kodeaz eta komedianteaz oroitzearekin batera erremingostu zitzaion akordu gozo hura. Auskalo non eta zertan zebilen orain alubita hura.
‎Fabianek ez zuen ezer arrarorik sumatu hasieran, baina berehala ohartu zen: zerbait trabatuta zegoen dragoi haietako baten hegoen artean.
‎Ezpatek elkarren kontra jo dute, metalen hots ozenez goiz albako isiltasuna kraskatuz. Ezpaten ahoak, elkarren kontra egin dutelarik, okertu egin dira eta malgutu, baina berehala etorri zaizkigu beren onera, eta abiapuntuetara behartu ditugu zaldiak, ostera ere erasoaldiari ekiteko.
‎Bazirudien ez ninduela begi bistatik galdu nahi, nire begirada isila haren fereka lana bezain garrantzitsua bailitzaion. Baina berehala errenditu zitzaizkion erabat begiak, eta, bularrak libre utziz, sabelpera eraman zuen bigarren eskua ere, alu mintzean zeukana sakatu, eta fereken norabideak aldaraziz. Handik gutxira, ipurmasailak kadiratik jaso, eta, gorputzaren zama guztia bizkarraren eta orpoen artean banatuz, dardarizoka hasi zitzaion, gora eta behera, sabelalde arkutua.
‎Atriletik, Grazibeli ohi bezala, hasi zitzaidan hizketan, ahots mardulez, baina berehala apaldu zitzaion tonua:
‎Neguaren ondorengo euriaren lausoak esku eskura jartzen zidan monasterioa, baina berehala konturatu nintzen irudikazio hutsa nuela hura, artean ere nahikoa luzaz unatu bainuen zaldi nekatua.
2019
‎Adineko gizon baten etxeko egongelan nago. Bera ez dut oraindik ondo ezagutzen, baina berehala ezagutu ditut haren txakurrak, Tootsie eta Bam Bam; bat poney baten tamainakoa da, bestea nire katua baino txikiagoa. Zorionez, biak konkistatu ahal izan ditut, eta orain lotan daude.
‎Kalera irtendakoan ez zuten autoa zain, baina berehala ikusi zuten Audia hurbiltzen. Keinukaria piztu eta atzetik zetozkion kotxeen ardurarik gabe, Sergeiren eta Nadiaren parean gelditu zen, trafikoa oztopatuz.
Baina berehala antzeman nion nire lagunek eta neuk ere burubide berbera egin genukeela gure garunetan: " Euli k, inolako aurreiritzik galarazia ez zirudienak, zer arraio zela-eta, zein salbuespeneko legez, zein onartezinezko pribilegioz izan behar ote zuen, bada, bere maitalearekiko leial, gizarte onik onenean ere emakumeak ez dira-eta beren senarrekiko!?".
2020
‎Lehenengo orriak pasatzean, zotin bat atera zitzaion, negarrari eusten ari balitz bezala. Baina berehala lehertu zen negar malkotan. Minduta.
‎Hogeita hamar segundo barru erantzuten dio Connellek: bai Jack botaka aritu da bazter guztietan eta taxi batean bidali behar izan dugu eta abar. baina berehala gara hor. nola daramazu jendearekin sozializatzearena. Mariannek erantzuten dio:
‎Bilboko auzorik gehienetan ibili ginen. Mitin antzerako batzuetan ere parte hartu nuen Bedian eta Urdulizen, baina berehala konturatu nintzen hori ez zela niretzako. Gainera, gauzak prestatzeko egiten genituen bilerak ere beti gauez izaten ziren.
‎Carlosek ere buruz bikain jotzen zuen baloia, baina ez zen hain konpletoa. Oraingo gol kopuruarekin alderatuta, marka urriak irudituko zaizkizue, baina berehala aipatu ditudanak oraindik urriagoak dira. Amancio eta Garate, 14na golekin izan ziren onenak, oker ez banago, 68 denboraldian Hurrengo urtean, hiruren arteko berdinketa izan zen:
2021
‎Gure gaitzespenek haize edo ekaitz boladen antza behar dute izan: bortitzak, baina berehala atzenduak; seme alabekin ditugun harremanen izaera ilunduko eta araztasuna eta bakea uhertuko dituen deus ez. Gu hor gaude, seme alabak kontsolatzeko, porrot batek nahigabetu baditu; hor gaude bihotz emateko, porrot batek hilduratu baditu.
‎Eta nik, zulo beltzean aurrera; ezin ba ukatu mesede bat Jonaneren anaiari, edo Auxtin Ttiki eta Mikelaren seme bati. Neure buruaz kezkatzen hasia nengoen, halaber; izan ere, lehenago nire jarrera askoz ere hotzagoa izaten zen jendearekiko harremanetan; ez dut esango barruan tarteka halako bulko maitekor batzuk sentitzen ez nituenik, baina berehala zapuzten nituen. Edozein aberek ditu halako joerak, eta nik ere bai.
‎Une batez burua alderatu, eta begiak zabaldu nituen; nire aldera begira harrapatu nuen, eta irribarre egin nion. Lotsaturik jaitsi zuen begirada, baina berehala itzuli zidan irribarrea, eta nirea aurpegi ezaguna egiten zitzaiola esan ere bai. Ziur asko inguru haietan ikusiko ninduela erantzun nion, maiz igotzen nintzela bide haietan barrena.
‎Jonanek irribarre erdi bat saiatu zuen, baina berehala ilundu zitzaion. Hori aski izan zuen jostunak malkoek ihes egiteko.
‎Min pixka bat hartu nuen neure baitan, baina berehala nagusitu zen nitaz liberazio sakon bat, Jonaneren ukoak zama handiko zerbait gainetik kendu balit bezala. Bat batean, gazteago ikusi nuen neure burua; neure bizitzaren errepaso bizkorra egin nuen.
‎Harriturik begiratu zidan, baina berehala jabetu zen.
‎Baten bat, Nantxok hainbestetan konpondu zituen eskailerak karraskarazten ari zen. Mutila tenkatu egin zen, senez, baina berehala konturatu zen ama zela.
‎Igogailu berritu batean hirugarren solairuraino igo, eta Ignaziok bere etxe zabaleko ate blindatua ireki zigun. Dekorazioak, erabat maskulinoa, tonu gris eta okreak nagusi, profesional baten lana zirudien, baina berehala ohartu nintzen xehetasun batez, eta kezkagarri iruditu zitzaidan. Grabatu egin nuen, hurrengo baterako artxibatu, eta aurrean nuen zundaketa estrategikoaren bidean kontzentratu nintzen.
‎Korridore berde batetik barrena joan eta hirugarren gelara sartu nintzen, baina berehala ohartu nintzen nahastu egin nintzela. Segurtasun kristalaren beste aldean, atean kokatutako funtzionario aspertu bat egoteaz gainera, plastiko beltzeko aulki batean jarritako politoxikomano itxurako preso bat beste inor ez zegoen.
‎Baina, bat batean, ideia bat etorri zitzaion burura. Brastakoan etorri zitzaion, kolpetik, baina berehala ezezta  tzen hasi zen, burua ezker eskuin mugituz ideia hura uxatu nahian.
2022
‎Hustasuna basoaren egoera naturala dela, baina hemen Espainia oso beteta zegoela oraindik. Baina berehala barkatu nion mutikoari, zeren esan zidan aktoresa bat ematen nuela, beste leku bateko aktoresa bat. Izena esan zidan, baina nik ez dakit beste leku batzuetako izenen berri.
‎Philippe ez zen oheratu; bazekien gauean partituko zirela; hogeita hamabost kilometro egin zituztela oinez. Atseden une batzuk gozatzen ziharduen, baina berehala etorri zitzaizkion bila. Arratsera arte lanean jardun zuen.
‎Lekaimeak berriz ere adostu ziren, eta haietako bat desagertu egin zen; gero infusio bero bero batekin itzuli zen. Péricand jauna saiatu zen zurrupa batzuk egiten, baina berehala bota eta bizar zurian behera isuri zitzaizkion. Bat batean asaldura izugarri batek hartu zuen; intzirika hasi zen, aginduak ematen:
‎Orléans utzi ostean, bat batean Bretainiara joatea erabaki zuen, haren kokapen geografikoak konfiantza ematen baitzion. Baina berehala, gogoeta eginik, konturatu zen alemanek kostak inbadituko zituztela, dudarik gabe; tanpez, hegoaldea eta Pirinioak ere ez zitzaizkion iruditzen leku seguruak. Mapari begiratu bat eman eta Frantziaren erdialderantz jotzeko agindua eman zuen.
‎Gizon hauek ez dute lortuko Jainko Gizon hark egin ahal izan zuena". Baina berehala urrundu zituen zalantza haiek; belarria itxi zien Etsaiaren xuxurlei. Zer eskubide zuen" Hori Jesusen duin da...
‎Une horretan igotzen zuten irratiaren bolumena, eta denak triste jar  tzen ziren: etxekoandreak semearengan pentsatzen zuen, berririk gabe igaro ziren egunak kontatuz; Jean Mariek, etxekoengan; neska gazteak isilik gelditzen ziren; baina berehala iristen zen gaua, lasaia eta aratza, eta airea hain zen leuna, non itxaropena berreskuratzen baitzuten.
‎Eta etxeko jantzian. Nire buruaren ikusle sentitzen naiz apunteok idazten hasten naizenean, baina berehala ahanzten zait ispiluaren aurrean ari naizela. Idatzitakoa errepasatzerakoan, ordea, zurbiltzen hasten naiz nire testuek irakurketaren ispiluan islatzen duten irudiarekin.
‎esplikatuz, zer eginik ez dagoela uste duen garaietan, are idazteko gorputzik ez duenetan, beti dagoela azkenik une bat, zeinean berriz esaten dion bere buruari gauzak egin daitezkeela, egin egin behar direla, eta, hemen bitxiena," eskuarki une horretantxe sartzen zait basoan paseatzera joateko gogoa". Lehen irakurraldian ez zidan atentziorik eman, begia beste gauza batzuetara, baina berehala ohartu nintzen basoari egindako erreferentzia hori, harago ez zihoana, lerratzen zela basoari erreferentzia egin izan dioten beste hainbat idazlerekin, oroi Le Guin bera, eta Oihan hitzean mundua?. Miguel Sánchez Ostiz maitearekin, adibidez, maiz aritu izan baita bakardade, bakartze, basoratzeari buruz, luze gabe, berriki argitaratu duen Emboscaduras y resistencias lanean.
2023
‎Oheratzen lagundu nion. Odola errapeka zetorren; zapiak aldatu, aldatu nizkion, baina berehala bustitzen zituen. Ahul, suspirioka ama.
‎Psikologo jauna, jaioterrira itzultzea belarriak umetako hitzen doinu gozoz blaitzea da, atzera berriz beste inon sumatu gabeko usain bereziak aditzea, baina baita leku hartan eta norbere baitan aldatu diren gauza guztiez jabe  tzea ere. Itzuli berritan, Melgaçoko gaztelua lehen zegoen bezala ikusteak pentsarazi zidan alde egin nuenetik gauzak ez zirela batere aldatu, baina berehala konturatu nintzen Melgaço ez zela gehiago ni hazi nintzen herrixka. Nire ingurua, jaiotetxea eta bizimodua osatzen zuen oro aldatua zen hainbeste urteren buruan.
‎Hiru lagunek herriko etxetik at iguriki dituzte aro bidaiaria eta anaia: ez dituzte elkar ezagutzen, baina berehala ohartu dira nor ziren bidaideak, zeiharrak han berean pausatu dituelarik. Barnera sartu eta gela ttipi batean egokitu dira guziak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
baina 79 (0,52)
Baina 19 (0,13)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
baina berehala ohartu 9 (0,06)
baina berehala konturatu 7 (0,05)
baina berehala etorri 4 (0,03)
baina berehala itzuli 4 (0,03)
baina berehala ulertu 3 (0,02)
baina berehala aspertu 2 (0,01)
baina berehala erretiratu 2 (0,01)
baina berehala ezagutu 2 (0,01)
baina berehala igarri 2 (0,01)
baina berehala ikusi 2 (0,01)
baina berehala iritsi 2 (0,01)
baina berehala utzi 2 (0,01)
baina berehala zapuztu 2 (0,01)
baina berehala ahantzi 1 (0,01)
baina berehala aipatu 1 (0,01)
baina berehala alde 1 (0,01)
baina berehala antzeman 1 (0,01)
baina berehala apaldu 1 (0,01)
baina berehala argitu 1 (0,01)
baina berehala aska 1 (0,01)
baina berehala astebete 1 (0,01)
baina berehala atzendu 1 (0,01)
baina berehala aurkitu 1 (0,01)
baina berehala baretu 1 (0,01)
baina berehala barkatu 1 (0,01)
baina berehala begi 1 (0,01)
baina berehala beraiek 1 (0,01)
baina berehala bi 1 (0,01)
baina berehala bota 1 (0,01)
baina berehala buru 1 (0,01)
baina berehala busti 1 (0,01)
baina berehala damutu 1 (0,01)
baina berehala den 1 (0,01)
baina berehala desagertu 1 (0,01)
baina berehala egin 1 (0,01)
baina berehala erantzun 1 (0,01)
baina berehala erreakzionatu 1 (0,01)
baina berehala errenditu 1 (0,01)
baina berehala esan 1 (0,01)
baina berehala eskaini 1 (0,01)
baina berehala ezeztatu 1 (0,01)
baina berehala gailendu 1 (0,01)
baina berehala gizon 1 (0,01)
baina berehala gogoratu 1 (0,01)
baina berehala han 1 (0,01)
baina berehala harrapatu 1 (0,01)
baina berehala hartu 1 (0,01)
baina berehala ilundu 1 (0,01)
baina berehala isildu 1 (0,01)
baina berehala jabetu 1 (0,01)
baina berehala jakin 1 (0,01)
baina berehala jo 1 (0,01)
baina berehala joan 1 (0,01)
baina berehala kendu 1 (0,01)
baina berehala lasaitu 1 (0,01)
baina berehala lehertu 1 (0,01)
baina berehala nagusitu 1 (0,01)
baina berehala ohitu 1 (0,01)
baina berehala sartu 1 (0,01)
baina berehala sendatu 1 (0,01)
baina berehala urrundu 1 (0,01)
baina berehala zutitu 1 (0,01)
baina berehala zuzendu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia