2015
|
|
Eta mundua honelakoz hain beterik egonik, ez naiz batere harritzen; munduan gaur egun hainbeste dago halakorik eta deabruak hainbeste gaitz egiten du bide honetatik, non oso zuzen baitaude aitor entzuleak horren beldur izatean eta ongi aztertzean.
|
Baina
beldur berarekin ari den arima gaixoa, aitor entzuleagana joan epaileagana legez, eta honek gaitzestean, ez da oinaze eta nahasmen handia hartu gabe geratuko; hortik igaro dena ohartuko da soilik hori zein oinaze handia den. Izan ere, hauxe da arima hauek jasaten duten beste oinaze handietako bat, batez ere kaskarrak izan badira, hau da, beren bekatuengatik engainatuak izan daitezela baimendu duela Jainkoak pentsatzea; eta Haren Maiestateak mesedea egiten dien unean ziur egon arren eta Jainkoarena ez den beste espiriturik izan daitekeenik buruan sartzen ez bazaie ere, une hori oso azkar igarotzen da eta, bestalde, bekatuen oroipena beti du eta bere buruarengan hutsegiteak ikusten dituenez gero, hauek sekula ere ez baitira falta?, oinaze honek hartzen du.
|
|
Denbora hain laburreko hau, baliteke luzeagoa izatea, baina oso labur egiten da. Ez nuen uste,
|
baina
beldur nintzen irudipena ez ote zen. Ez nekien zer egin, lotsa handia bainuen honekin aitor entzuleagana joateko; eta, nire iritziz, ez apaltasunagatik, barre egingo zidala eta hau esango zuela uste nuelako baizik:
|
|
12 Hau esan zidanean, nik nuen beldurrarekin, handiak izan ziren nire nahigabea eta negar malkoak. Egiaz Jainkoari atsegin eman nahi niolako eta ezin sartu nuelako buruan deabruaren kontua izan zitekeenik;
|
baina
beldur nintzen neure bekatu handiengatik Jainkoak ez ote ninduen itsutuko hori ez ulertzeko.
|
|
Beraz, neuretzat ez nuen zalantzarik hori zela hoberena; izan ere, baziren egunak, Jainkoaren maitasunagatik eskean ibiltzea eta etxerik ez beste gauzarik ez edukitzea nire bizieran posible izatea irrikatzen nuenekoak.
|
Baina
beldur nintzen, Jaunak besteei desira hauek eman ezean, nahigabez biziko ez ote ziren, eta baita barreiatze bide ez ote zen izango, oso bilduak ez ziren monasterio pobre batzuk ikusten nituelako, eta ez nintzen konturatzen bilduak ez izatea zela pobre izatearen kausa eta ez pobretasuna barreiatzearena; honek ez baititu aberatsago egiten, ezta Jainkoak ere ez baitio sekula huts egiten zerbitzatzen... Azken batean fede mengela nuen, ez Jainkoaren mirabe honek bezalakoa.
|
|
2 Dioena egia bada behintzat, on handia egingo luke, predikarien premia dutelako;
|
baina
beldur naiz, gure aitak egotzi egiten dituelako beste ordenetakoak, eta berean ez du onartu nahi izango. Jainkoari erregutzean bai lagunduko diot beraren adiskide eskaintzari erantzunez.
|
|
Ez dakit zerk eragiten zidan, baina arnasa hartu dut haren ardurarik ez izatean, ezkontzan nahi dezadanetik ez dela irtengo badio ere.
|
Baina
beldur naiz ez duela poztasun handirik izango; eta horrela, egindakoaren damua dudalako itxura emango ez balu, guztiz utziko nuke.
|
|
6 Ni ikustera etortzen ez bada ere, fintasun handitzat izan dut, nik nahi banuen etorriko dela, berorren aitatasunak esatea. Gauza handia litzateke niretzat;
|
baina
beldur naiz sentituko dutela gure fraide hauek, baita berorren nekeak ere, bidea luzea baitu oraindik egiteko. Kontentatuko nintzateke, nahitaez hona etorri beharra balu, eta nahiko nuke egun bateko tartea izatea, nire arimak bere gauzak berorren aitatasunarekin tratatzeko bihotz altxagarria izan dezan.
|
|
Egiaz ez dakit zergatia, nahi izanda ere besteengandik ezin baitut lortu jakiterik. Jaunak egingo du, eta berorren aitatasuna inguru honetan gordetzen bada eta hara joaten ez bada, ni pozik egongo naiz;
|
baina
beldur handia dut, meza ematera joan eta etortzean beti baita arriskua.
|
|
7 Nik aita bikarioari idatzi diot, ni ama priore izateko dauden eragozpenak adieraziz, komunitatearekin ibili ezina eta gainerakoak; egia esan, ez dit inolako penarik emango munduaren beste alderaino joateak, obedientziagatik bada; alderantziz, zenbat eta nekagarriago izan, poz handiagoa izango nuke, hainbeste zor diodan Jainko handi honengatik gauzatxoren bat, behintzat, egiteaz; batez ere, uste dut, haren zerbitzu handiagorako dela, obeditzearren soilik egiten denean; izan ere, nire Paulorekin, edozein gauza pozik egiteko nahiko zen, berari poz ematea. Gauza asko esan ditzaket poz ematen zidatenak,
|
baina
beldur naiz gutunen kontu honengatik, batez ere arimako gauzetarako.
|
|
5 Beraz, ene alabak, bide askotatik eraman ohi du Jaunak;
|
baina
beldur izan, esan dudanez, egin zenuten hutsegiteak pixka bat min ematen ez dizuenean; bekatua, arina bada ere, jakina baita bihotzean sentitzen dela, Jainkoari eskerrak, orain zuek sentitzen duzuela sinesten eta ikusten dudan bezala.
|
|
Gorputza loditu egiten da, arima mehetu; ikusiko bagenu, ia azken arnasa ematera doala dirudi. Leku askotan ikusiko duzue idatzirik honetan bakean geratzean dagoen gaitz handia; txarra dela konturatuko balira gutxienez, erremediorako itxaropena izango genuke;
|
baina
beldur naiz halakorik ez zaiela burutik pasatuko. Hain ohikoa denez, ez naiz harritzen.
|
|
Hemen zertan edo hartan asmatu bada, hobeki sailka daiteke, eta lagungarri izango da; izan ere, orain Fundazioak amaitzeari ekingo diot, eta han ezarri ahal izango dira, on handia egingo bailuke.
|
Baina
beldur naiz, haiek idazteko agindu zidana bezain apalik ez dela izango beste bat hartaz baliatu nahi lukeenik; hala ere, Jainkoak nahi badu, ez du beste irtenbiderik izango. Dena dela, etxe hauek Ordenan ohi den bezala bisitatzen badira, fruitu handirik ez da aterako eta mesede baino kalte gehiago egin daiteke.
|