2009
|
|
–Orain arte lagundu dizut, Domingo, zeure fantasmen hixtoria zikin horiekin, baina kito, hautsi dut zurekin, gezurti hutsa zara eta!?; Damasorena ere beste akusazio bat zen, Domingok argi eta garbi interpreta zezakeena, ordukoa ez ezik, betikoa baitzen akusazio hura: tentelkeriaren eta ergelkeriaren akusazioa zen, Domingok, beste egoera batean, aise saihets zezakeena, gorputzaren jauzi batekin edo arimaren zilipurdi batekin, logika ororen aurkako bere ateraldi haietako batekin, alegia?,
|
baina
baldintza haietan ez, harrapatuta baitzegoen, guztiz harrapatuta, ebidentziak harrapatuta, batez ere, eta errudun uste gero eta astunago batek ere bai, ziurki?, halako eran, non burdinazko armadura baten barruan nabaritzen baitzuen bere burua, horrelako zerbait, jauzirako edo zilipurdirako aukerarik gabe: esan nahi baita, aurrekoetan ez bezala, tentela eta ergela sentitu zela une hartan Domingo, biak batera, ez izara zuri arin hegalari batean bilduta, burdinazko armaduraren burdinots astunetan baizik; eta, hala ere, hala eta guztiz ere?, posibilitate bat zuen artean, zer arraio!, guztia alarma faltsua izan baitzitekeen:
|
|
" Orain arte lagundu dizut, Domingo, zeure fantasmen hixtoria zikin horiekin, baina kito, hautsi dut zurekin, gezurti hutsa zara eta!"; Damasorena ere beste akusazio bat zen, Domingok argi eta garbi interpreta zezakeena, ordukoa ez ezik, betikoa baitzen akusazio hura: tentelkeriaren eta ergelkeriaren akusazioa zen, Domingok, beste egoera batean, aise saihets zezakeena, gorputzaren jauzi batekin edo arimaren zilipurdi batekin –logika ororen aurkako bere ateraldi haietako batekin, alegia–,
|
baina
baldintza haietan ez, harrapatuta baitzegoen, guztiz harrapatuta –ebidentziak harrapatuta, batez ere, eta errudun uste gero eta astunago batek ere bai, ziurki–, halako eran, non burdinazko armadura baten barruan nabaritzen baitzuen bere burua, horrelako zerbait, jauzirako edo zilipurdirako aukerarik gabe: esan nahi baita, aurrekoetan ez bezala, tentela eta ergela sentitu zela une hartan Domingo, biak batera, ez izara zuri arin hegalari batean bilduta, burdinazko armaduraren burdinots astunetan baizik; eta, hala ere –hala eta guztiz ere–, posibilitate bat zuen artean, zer arraio!, guztia alarma faltsua izan baitzitekeen:
|
2013
|
|
hartan baitzuen Raissak, beharbada, bere problema, bere gorrotoak ez ziola itu irmorik ez norabide finkorik erakusten, eta haiek behar beharrezkoak zituela gorrotoak bere betea eman zezan; Allahren aurka bidera zezakeen bere gorroto hura, tentazio gisa ere sentituko zuen behin baino gehiagotan, handik aitzina?, baina nola egotziko zion Allahri bere gorrotozko gezia, baldin eta Allah bazuen aterabide bakar, Yazîd biziberritu batekin Paradisuan elkartzeko aukera zabaltzen ziona? Hamzaren aurka bidera zezakeen bere gorrotoa,
|
baina
baldintza haietan nekez, semeari arestian entzun zizkiòn hitzek erruduntasun kutsu orotarik libratzen baitzuten. Mina paratu zuenaren aurka bidera zezakeen Raissak bere gorrotoa?
|
|
hartan baitzuen Raissak, beharbada, bere problema, bere gorrotoak ez ziola itu irmorik ez norabide finkorik erakusten, eta haiek behar beharrezkoak zituela gorrotoak bere betea eman zezan; Allahren aurka bidera zezakeen bere gorroto hura –tentazio gisa ere sentituko zuen behin baino gehiagotan, handik aitzina–, baina nola egotziko zion Allahri bere gorrotozko gezia, baldin eta Allah bazuen aterabide bakar, Yazîd biziberritu batekin Paradisuan elkartzeko aukera zabaltzen ziona? Hamzaren aurka bidera zezakeen bere gorrotoa,
|
baina
baldintza haietan nekez, semeari arestian entzun zizkiòn hitzek erruduntasun kutsu orotarik libratzen baitzuten. Mina paratu zuenaren aurka bidera zezakeen Raissak bere gorrotoa... baina nor zen gizon anonimo hura, ez izenik eta ez gorputzik ez zuena?, berea –Raissarena– ez baitzen gorroto abstraktu bat, haragizkoa baizik, bertze haragi baten beharra zuena, bidea egiteko; guztiaz ere, Raissarenak ero baten begiak ziren:
|